Post on 06-Feb-2020
transcript
1
2011-2012 “IRAKURRIZ GOZATU “ EKIMENAREN BALORAZIO TXOSTENA
2
1.- PROZEDURA
Gernikako Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean ‘Irakurriz gozatu’ izeneko ekimena burutu dugun seigarren ikasturtea da aurtengoa. Aurreko
saioetan bezalaxe, Gernikako ikasleei euren gustuko edukiak euskaraz eskaintzea izan da GAZTEZULOko lan taldea osatzen dugunon helburua,
eta hala, euskaraz irakurtzeko zaletasuna sustatzea gazte hauen artean.
Ikastetxeekin eta irakasleekin harremanetan jartzea izan da, aurten ere,
ekimena abiarazteko aurreneko urratsa. Guztira, sei ale jaso ditu ikasle bakoitzak: azarokoa (123. zenbakia), abendukoa (124. zenbakia),
urtarrilekoa (125. zenbakia), otsailekoa (126. zenbakia), martxokoa (127. zenbakia) eta (128. Zenbakia), apirilekoa.
Gainerakoan, urtero legez, lehen alearekin batera, gurasoentzako gutuna bidali genuen azaroan eskoletara, honen bitartez ekimenaren nondik
norakoak ezagutu zitzaten. Ondoren, banaketaren gertuko jarraipena egin dugu eta ikastetxeetako arduradunekin hartu-emanean izan gara
aldizkariak jasotzeko arazorik izan ez dutela ziurtatzeko.
Sei hilabeteak pasatu ondoren, gazteek GAZTEZULO aldizkariari buruz
eta GAZTEZULO.COM webguneari buruz duten iritzia bildu dugu eskolaz eskola pasatako inkesten bitartez. Aurten, gainera, galdetegia eta
galderen formulazioa aldatu ditugu ahalik eta informazio gehien jaso ahal
izateko. Ondorengoak dira ikasleei luzatutako galderak:
1. Eskolan jasotzen hasi aurretik ezagutzen al zenuen GAZTEZULO? Non ikusita / irakurrita?
2. Gustura irakurtzen al duzu GAZTEZULO?
3. Puntuatu 1etik 10era bitarte aldizkariko atal ezberdinak.
Bertso Satanikoak Mundua Kirola
Datu dantza Iruditan Musika
Zur eta Lur Sexuak Zinema
Gaztezulo.com Horoskopoa Literatura
Sarezulo Fotomaton Elkarrizketak
3
Bideojokoak Iritzia Erreportajeak
4. Berritzailea iruditzen al zaizu? Gogoan al duzu edukiren bat bereziki gustatu zitzaizuna?
5. GAZTEZULO.COM jarraitzen al duzu? Zein eduki/atal?
6. Euskal kultura kontsumitzen al duzu? (musika, liburuak, filmak,
antzerkia...) Euskaraz bizi zara?
7. Euskaraz bizi zara?
8. Aurrerantzean, liburutegian, tabernan, gaztetxean, gaztelekuan... GAZTEZULO topatuz gero, irakurriko al duzu?
9. Zer gehituko zenioke aldizkariari? Zer kendu? Nori/zeri buruz irakurtzea gustatuko litzaizuke?
10. Zer gehituko zenioke GAZTEZULO.COM webguneari? Zer kendu? Zer aldatu?
11. Beste oharren bat / proposamenen bat gehitu nahi al duzu?
4
2.- EKIMENAREN INGURUKO BALORAZIO OROKORRA
374 ikaslek hartu dute parte aurtengo `Irakurriz Gozatu´ ekimenean.
Hara:
San Fidel ikastetxea 87 ikasle
Seber Altube ikastola 74 ikasle
Gernika BHI 163 ikasle
Barrutialde institutua 50 ikasle
Guztira 213 inkesta jaso ditugu, hau da, ikasle kopuru osoaren %57a.
Oso balorazio altua aitortu digute Gernikako ikasleek, 6,94 puntu, bikain
alegia.
5
Adostasuna edo bateratasuna handiagoa da sei hilabete hauetan zehar jasotako zenbakien artean gustukuena aipatzeko eskatu diegunean,
gehienek abendukoa aukeratu baitute, 124. zenbakia, Xabier Arakistain azalean ageri den hori. Orduko hartan Karlos Zurutuza kazetariak
idatzitako ‘Gerrako aurpegi gazteak’ erreportajea goraipatu dute askok eta martxoan Nahia Elizalde adin txikiko transexualari eginiko elkarrizketak
ere harrera ona eduki zuen. Aipatuenen artean dago, baita ere, Ainhoa
Moyuari –Zea Mays taldearen bideoklip ezagun batean gormutuen hizkuntzan mintzo den neska– egindako elkarrizketa. Bestalde,
GAZTEZULOri esker ezagututako aurpegi berrien inguruan galdetuta, hala nola, ‘La maquina de huesos’ ezizena darabilen argazkilaria, Xabier
Arakistain arte aditua, Udane Goikoetxea kazetaria eta neska idazle gazteak –Goiatz Labandibar, Ione Gorostarzu, Garazi Kamio eta Iratxe
Araques– aipatu dituzte.
6
3.- HARPIDETZA
Urtero legez, sei hilabetez gure berri jaso ostean, inkesta pasatzearekin batera, harpidetza egiteko aukera ere luzatu diegu Gernikako gazteei: 20
euroren truke GAZTEZULO aldizkaria hilero etxean jaso ahal izateko batetik, eta GAZTEZULOFLASH doako buletin elektronikoaren bitartez
GAZTEZULO.COM webguneko edukien berri beren postontzi elektronikoan jaso ahal izateko bestetik.
Guztira, 20 ikaslek egin dute hilero aldizkaria etxean jaso ahal izateko harpidetza, iazkoa baino datu hobeagoa da, joan den urtean 18k eman
baitzuten izena, nahiz eta gero soilik 12ek egin zuten aurrera –kasu
askotan gurasoak izaten dira atzera botatzen dutenak–. Eta beste hiru lagunek dagoeneko harpidedunak direla esan digute, akaso anai arreben
bitartez. Ez da datu batere txarra.
7
GAZTEZULOFLASH-i dagokionez aurreko urtekoaren oso datu antzekoa jaso dugu, iaz 81 harpidetza eta aurten berriz 78.
Jarraian, laburbilduta, arestian aipatu inkesten bidez jaso ditugun datuak eta hauen gaineko irakurketa.
8
4.- GAZTEZULO IKASLEEN BEGIETAN
GAZTEZULO ezagutzen ote zuten ala ez izan zen lehenengo galdera. Gehiengoak ez zuen aldizkariaren berri, %32k. Ezagutzen zutenak berriz
gaztelokalean, liburutegian, tabernaren batean, etxean (anai-arreba zaharrak harpidedunak direnen kasua) edo Durangoko Azokan ikusia
zutela esan digute.
Balorazio zehatzagoa egiteko ere eskatu diegu, 1etik 10era atalez atal
puntuatzeko edukiak. Datu hauek oso baliagarriak dira guretzat, eduki ezberdinek duten harrera ezagutzeko balio digutelako eta, horrela, gero
eta produktu erakargarriagoa egiteko pistak jasotzen ditugulako. Modu honetan jakin dugu, adibidez, sexu atala dutela gustukoena. Bigarren
postuan kirola, hirugarren postuan musika, laugarren postuan horoskopoa eta bosgarren postuan zinema atala. Begira:
9
Gehienek produktu berritzailea dela kontsideratzen dute, eta bereziki gogoan dituzte Berri Txarrak, Mursego eta Xabier Montoia musikariekin
egindako elkarrizketak. Kirolari dagokionez, bestalde, Kepa Acero izan da ‘erregea’ eta, erreportajeen artean, Karlos Zurutuzaren ‘Gerraren aurpegi
gazteak’ lanak izan du arrakasta. Willie Toledo ere ez da atzean geratu, halako aurpegi ezagunak, dudarik gabe, beti izaten dira amu ona.
Iritzi hutsa ez ezik, gazte hauen ekarpenak ere jaso nahi izan ditugu; zer
gehituko lioketen aldizkariari, zer kendu, zeri buruz gustatuko litzaiekeen irakurtzea... eta abar. Iaz, adibidez, eskaera hauei jaramon eginez
estreinatu genuen kirol atal berria, eta bikain funtzionatu du. Aurtengoan, atentzio berezia eman digu zenbatek eskatu diguten modarekin eta
edertasunarekin loturiko atala abiaraztea. Argazkilaritzari kantxa gehiago eman behar zaiola uste duenik ere bada, eta zientzia nahiz ingurumenari
loturiko gaiak jorratzeko eskatu digute beste hainbatek. Eskatu eta egin.
Maiatzeko zenbakian argitaratu dugu, aurrenekoz, zientzia atala; eta elkarrizketa nagusira hiru emakume argazkilari ekarri ditugu. Musikari
dagokionez, rap eta punk gehiago eskatu digute, eta ezagunak ez diren taldeei ere tartea egiteko agendan. Kiroletan, azken aldian ohikoa den
moduan, surfari eta skateari tarte gehiago egiteko eskatu digute, eta gure harridurarako, arrauna eta estropadak ere aipatu dituzte. Pozgarria da
futbola ez den beste kirol batzuek interesa pizten dutela ikustea. Dena den, eta nerabeekin ari garela kontuan hartuta, sexuak bezainbeste
arrakastarik ez du beste ezerk. Zenbat eta gehiago, hobe; horixe
10
litzateke, labur-labur azalduta, ikasleek helarazi diguten mezua. Gainera, asko bat etorri dira urtarrileko zenbakian Nerea Sancho sexologoak uzkiari
buruz argitaratutako artikulua aipatzerakoan.
Aurrerantzean gure aldizkaria liburutegian, gaztelekuan edo dena delakoan topatuz gero irakurriko al duten galdetuta, jaso dugun erantzuna
iazkoa oso antzekoa da.
Behin baino gehiagotan esan izan dugu GAZTEZULO jada ez dela aldizkari
hutsa, proiektu komunikatibo osoa baizik, eta horregatik, GAZTEZULO.COM webguneari buruz galdegiteko ere probestu ditugu
inkestak. Jakin badakigu badugula jarraitzaile mordoa soilik online kontsumitzen dituena gure edukiak, baina ez dugu uste hau denik
‘Irakurriz gozatu’ ekimenean parte hartzen dutenen kasua. Izan ere, euskarri digitala paperekoa baino ezezagunagoa da gehienentzat: gutxi
batzuk dira honen inguruan zer edo zer komentatu digutenak, eta,
gehienek lehiaketak –kontzertuetarako sarreren zozketak–, Euskarazko Kanturik Gustukoena eta, noski, Sexu kontsulten zerbitzua aipatu dituzte.
11
Inplikazioa are eskasagoa izan da GAZTEZULO.COM webgunerako proposamenak eskatu dizkiegunean: agian alferkeriagatik, dagoen bezala
ondo dagoela erantzun baitute gehienek. Dena dela, online elkarrizketak egiteko aukerak, audioak ere eskegitzeak, iritziak edo iruzkinak egiteko
aukerak eta, oro har, dena bisualagoa bilakatzeak, irudiari indarra emateak alegia, ataria aberastuko lukeela komentatu digute. Ohar hauek
guztiak hartu ditugu eta udara aldera martxan jartzekotan garen webgune
berrirako kontuan hartuko ditugu, dudarik gabe.
Hala eta guztiz ere, gure proiektuarekin harreman zuzena duten kontuak
ez ezik, bestelako galdera orokorragoak ere planteatu dizkiegu, euskaraz bizi ote diren jakiteko adibidez. Pozgarria da benetan emaitza.
12
Euskal kultura kontsumitzen ote duten ere jakin nahi genuen eta, zehazki,
zer den kontsumitzen dute hori. Gehientsuenek musika taldeak eta liburuak aipatu dituzte, eta baita antzerkia ere.
13
Bukatzeko, oharretarako utzitako tartean, gauza interesgarriak baina baita xelebreak ere irakurri ahal izan ditugu. Beti dira ongietorriak esker
oneko mezuak eta egindako lana txalotzen duten hitzak. Gernikako bezalako herrietako gazteek inkesta hauetan idazten dutena benetan
pozgarria da. Horrelakoak irakurrita, aldez aurretik gure aldizkariko orrietan ipinitako ilusio eta lan guztiak zentzua hartzen du eta, dudarik
gabe, aurrera segitzeko hauspoa dira.