Post on 30-Jun-2015
transcript
AINTZINAKO ERREGIMENA
IES MUNGIA BHIMarije AGUILLO
Zer da?
Definizioa
Europan XVII eta XVIII. mendeetan indarrean egon ziren
sistema politikoak, juridikoak, ekonomikoak eta sozialak.
Ulertu duzu zerbait? Ziur gauza
handirik ez. Jarrai dezagun ikertzen
AE-k zituen Ezaugarriak
• Demografia zaharra, hau da, oso hazkunde txikia eta motela.
• Ekonomia nekazaritza atzeratu batean oinarrituta. Ekonomia geldikorra.
• Gizartea estamentuetan antolatuta.
• Gobernu forma: absolutismoa.
DEMOGRAFIA AINTZINA
Demografia aintzina
- Bere ezaugarria populazio hazkunde oso ahula eta motela zen.
- Jaiotza tasa oso altuak, baina heriotza tasa ere (bereziki haurren heriotza) oso altuak ziren. Hori
dela eta, Berezko Hazkundea oso txikia edo ezezkoa zen.
Demografia aintzina
Populazio eta baliabideen arteko oso oreka ahularekin
Nekazaritzaren errendimendu eskasek eta
irregularrek biziraupen krisiak sortzen zituzten aldiro.
Krisi hauek goseteak, eta izurriteak ekartzen zituzten.
Populazioak, gutxi eta txarto elikatuta dagoenez ,joera
du izurriteak edukitzera.
Ondodrioa hilkortasun katastrofikoa da
Demografia aintzina
Aldaketak XVIII. mendean
Ingalaterrako eskualde batzuetan
soberakinak hazten dira nekazaritzako
teknika berriak sartzen ari direlako.
Honen ondorioak:
Populazioaren elikaduraren hobekuntza
Izurriteen kontrako defentsa gehiago: izurriteen
eragina murriztuz joan zen.
Higienaren hobekuntza, eta nafarreriaren kontrako
txertoa
Demografia aintzina
Ondorioak:
Hazkunde demografiko nabaria (Ingalaterran batez ere)
Hazkunde horrek elikagaien eta manufakturen eskariaren hazkundea bultzatu zuen.
Manufakturen modernizazioa bultzatuko zuen.
Nekazaritza munduan sartutako aldeketekin eskulan asko soboran zegoen. - Eskulan hori industrian enplegatuko zen.
NEKAZARITZA EKONOMIA
Aintzinako Erregimenean
Ekonomiak nekazaritzan oinarritzen da
Populazioaren %80 nekazaritzan eta abeltzaintzan aritzen ziren.
Teknikak Behe Erdi Arotik ia ez ziren aldatu.
Hiru urteko errotazioa, lugorriarekin, erabiltzen zen.
Errendimenduak oso txikiak ziren eta soberakinak ez zeuden ziurtatuta.
Lanabesak oso atzeratuakç ziren eta eragingarrita- sun eskasarekin lan egiten zuten lurra.
Lurraren egitura Jabe nagusiak: nobleak eta Eliza
ziren.
Jabegoaren egitura: jauerria zen.
Oso lur gutxi zegoen nekazarien
eskuetan.
Nekazari gehienak Jaun-lurretan lan egiten zuten betebehar askorekin:
Jaun lurretan dohanik lan egin
Uztaren alde bat ordaindu.
Jaun eskubideak onartu (zerga ugari: errota, labea, dólar, e.a. erabiltzeagatik
Elizari guztiek ehuneko hamarra eman behar zioten
Aldaketak XVIII. mendean Nekazaritzan
Fisiokraziari esker nekazaritzan aurrerakuntzak sartu ziren.
Labore berriak landu ziren: Artoa eta patata
Europako leku batzutan (PPBB-an, Ingalaterran) teknika hobekuntzak sartu ziren: Etengabeko errotazioa produktu
berriekin (hirusta, alpapa, arbia,…)
Burdinazko goldea Karea hasi zen erabiltzen lurrak
hobetzeko.
Pintura de fines del siglo XVIII imbuida de la ideología fisiocrática, enaltecedora de las virtudes de las actividades agrícolas (Fuente: JEAN, 1994, p. 63).
Gremioek produkzioa, kalitateak eta prezioak kontrolatzen zituzten. Produkzioa oztopatzen zuten gehiegizko arauak zeuden. Ez zegoen konpetentziarik debekatzen zelako.
Manufakturak lantegi handiak ziren: luxuzko produktuak egiten zituzten
Landan merkatarien eskutik “Domestic-system” ezartzen zen (industria aurrekapitalista)
Merkatariek nekazariei lehengaia eta
produkzioa eskeintzen zizkien
gremioen kontrolatik kanpo.
Nekazarientzat diru sarrera osagarria zen Merkatarientzat irabazi gehiago
Industria artesanala
Merkataritza Barruko merkataritza. Hirien merkatuetan. Nekazaritzako eta eskulangintzako produktuak trukatzen ziren. Urteko feriak ere antolatzen ziren eta han urruneko produktuak saltzen ziren: zeta, espeziak, urrea, esklabuak,… Neurri, pisu eta moneta aniztasunak eta komunikazio zailek merkataritza jarduera eskualdeen artean oztopatzen zuten.
Kanpoko merkataritza portu-hiri handietan egiten zen. XV. Mendetik aurrera, aurkikuntza geografikoak direla eta, loraldia izan zuen. Merkataritza Konpainiak sortzen dira.
Bolumen neurriak:Fanega, Kuartilo, Zelemin
Merkantilismoa
XVII. mendean Europan jarraitu zen politika ekonomikoa.
Herrialdeen aberastasuna herrialdeak zuen metal preziatuen kantitatearen arabera neurtzen zen.
Urrea pilatzeko: Manufakturak sustatu Esportazioak egin Barruko merkatua babestu
FISIOKRAZIA
XVIII. mendeko pentsamendu ekono- mikoaren eskola.
François Quesnayk defendatzen zuen printzipioa:
“Herri baten aberastasun-iturri nagusia lurra da. Horri esker jakiak eta eskulangintzarako eta merkataritzarako artikuluak lortzen dia”
Nekazaritza sustatu zen.
François Quesnay
LIBERALISMOA
XVIII. mendeko pentsamendu ekonomikoaren eskola.
Adam Smith-ek “Nazioen aberastasuna” lanean aldarrikatzen zuena:
Herrien aberastasuna lana da.
Hiritzarrek interes pertsonalagatik jarduten dute eta jarduera
horien ondorioak onak dira gizarte osorako.
Jarduera ekonomikoa askatasunez egin behar da.
Estatuak ez du esku hartu behar.
Ekonomia eskaria-erskaintzaren legearen arabera arautzen
da (produkzioa, prezioak)
Merkatu-legea izan behar da arau bakarra.
Hiri garapen ahula
Hiri garapena ahula zen.
Produkzioaren muinoa herriak ziren.
50.000 biztanle baino gehiagoko hiriak eskasak ziren.
Ingalaterran (XVIII. m) populazio mugimendu bizkorra, landatik hirira, hasten da.
Hirigintza hazkundea hasiko da.
GIZARTEAREN ESTAMENTUEN ANTOLAKETA
Gizarteak egitura estamentala zuen
Estamentua Bizi modu batzuengatik definitzen den gizarte multzo bat, zeinek
jaiotzagatik eskubide , betebehar eta funtzio zehatzak zituzten.
Estamentuak iragazgaitzak ziren. klerora bakarrik edozein
estamentutik sar zitekeen. Beste estamentuetara heltzen zen jaiotzaz
eta aldaezinak ziren.
XVIII. mendean gizarte mota hau krisian sartzen da.EEBBetako eta Frantziako iraultzak direla eta, estamentuak joaten dira
desagertzen eta klase gizartea ezartzen.
Aintzinako Erregimenaren gizartea: estamentala
Pribilegiatuak:
- Kleroa- Noblezia
Ez pribilegiatuak:
Hirugarren estamentua
Pribilegiatuek ez zuten zergarik ordaintzen.Gobernuko goi karguak haientzat ziren
Ez pribilegiatuek denetariko zergak ordaindu behar. Kargu onenak eskuratu ezinak zituzten.
SISTEMA ABSOLUTISTA
Luis XIV.a
Ideologia oinarria
Monarkia jainkotiarra
Bossuet-ek esaten du, erregeek duten boterea jainkoak eman diela.
Errege boterearen sorburua jainkoa da.
Erregeak bakarrik jainkoaren aurrean erantzun behar du eta bere boterea zatiezina da.
Gobernu absolutistaErregeek erabiltzen dituzten baliabideak
:
Ministroen kontseiluak (burges
askorekin)
Ejerzitua
Burokrazia eta Diplomazia.
Noblezia gortesaua (meneratua)
Galtzen du funtzio militarra
Dohaintzak jasotzen ditu ta erregearen menpe dago
XVII eta XVIII mendean bere gailurrara heltzen da.
Absolutismoaren aurpegia
Europa jauregi erraldoiz, eta aberastasunaz beteta, bete egin zen. Han noblezia gortesauak festak, dantzak, jokoak eta bestelakoak egiten zituen.
Hirugarren estamentuaren aurpegia
Salbuespenak gobernu absolutistari
Probintzia Batuak (Holanda)
Veneziako Errepublika
Ingalaterra: Monarkia Parlamentarioa
NAZIOARTEKO EGOERA
XVII. m-ra arte Espiniar koroak hegemonia zuen Europan.
Kolonietan Espainia eta Portugal ziren hegemonikoak.
XVII. mendean BH, PPBB eta Frantzia lehiakideak ziren.
Utrech-eko (1713) politikarekin saiatu zen Europako potentzien artean oreka bat izatea.
XVIII. mendean Frantziak eta BH-ak Espainiako hegemonia ordezkatu zuten.
ILUSTRAZIOA
1.1. IlustrazioaIlustrazioa
Ilustrazioa XVII. mendeko Iraultza zientifikoaren ondorioa da.
Metodo zientifikoak, hau da induktiboa, arrazionalismoa, kritika eta pentsamendu askea ekarri zuen.
Newton argiaren teoria ikasten
Pascal, kalkulatzeko 1. makina “Pascalino”
Zer da?
AitzindariakIdeia garrantzitsuenak
-Sozietate zientifikoak
-Saloiak
-Entziklopedia
-Herriaren adiskideen elkarteak
-Absolutismoa-Gizarte estamentala-Kultura falta-Superstizioa -Erlijioaren nagusitasuna
XVIII. mendeaModernizazio ikaragarria
Kritikak
Noizko?
Ilustratuak
Nola hedatu ideiak
Zer suposatu zuen?
Zer da Ilustrazioa?
XVII. mendeko Iraultza zientifikoaren eraginez, pixkanaka, Barrokoaren ideologia eta mentalitatea krisian sartzen da.
Ilustrazioa, XVIII. mendearen hasieratik, Europatik, batez ere Frantzia- eta Ingalaterratik, hedatu zen mugimendu filosofiko, literario, eta zientifikoa zen. “Argien mendea”.
Arrazionalismo eta kritikaren eskutik modernizazio ikaragarria suposatu zuen, eta Aintzinako Erregimenaren zutabeak astinduko zituen Agintea eta Gizartea eraldatzen.
Ilustrazioaren pentsamendua
Gizartea, aurreiritziak eta kultura iluntasuna kritikatuz gain Sistema politikoa ere kritikatzen zen
Locke –n teoria eredutzat hartuta:
Monarkia parlamentarioa
Aginte banaketa (Botere legegilea,
judiziala, betearazlea)
John Locke
Ilustratuen ekarpenak
Montesquieu. “Legeen Izpiritua” Botere-banaketa defendatzen zuen.
Voltaire. Pentsamendu-askatasuna eta “Deismo”, erlijio berria ez agerkundekoa, defendatzen zuen.
Rousseau. Demokrazian sakontzen du. “Gizarte-hitarmena” defendatzen zuen, hau da, agintarien eta herriaren artekoa.
Herriaren subiranotasuna. Legea amankomuneko borondatean
sustauta Natura-egoeraren alde. Gizakia berez ona da
baina gizarteak gaiztotzen du.
Ilustrazioaren ideiarik garrantzitsuenak
ArrazoiaProgresua eta benetako ezaguera lortzeko bide bakarra da. Arrazoia erabiliz aurreitziak eta supertizioak baztertzen dira eta Zoriontasuna lortzen da.
ProgresuaZientziaren bitartez lortzen da. Zientziak eta teknikak gizadiari etengabeko progresua baimentzen diote.
IzadiaBenetako gauza guztien sorburua da. Gizarteak naturaren egoeran ona den gizakia usteltzen eta gaizkitzen du.
ZorionaGizaki guztiek zorionak izatearen eskubidea dute. Hau progresuaren bitartez lortuko da. Hori dela eta hezkuntza eta ezagupenaren zabalkuntzari garrantzia itzela eman zioten.-
Ilustrazioaren baliabideak
Europako populazioaren %70a analfabe- toa izan arren ilustratuek ezaguera zabaldu nahi zuten.
Sozietateak zientifikoak, arteetakoak, literarioak eta akademiak botere publikoek
lagunduta.
Burgesia eta noble batzuen saloiak
Herriaren adiskideen elkarteak. Probintzietan sortuak progresua leku guztietara eramateko.
ENTZIKLOPEDIA.
Entziklopedia (1750): Gizakien ezagueraren konpendioa zen.
Diderot-ek eta D`Alembert-ek zuzendu zuten.
Zientzia eta ezaguera guztia zabaltzeko.
Euskalherriaren adiskideen Elkartea
1763an, sorkuntzaren plana aurkeztu zen, hurrengo urtean Bergaran fundatu zen izan.
Peñafloridako Kondea berak, atzerrian heziketagatik uste osoa zeukan beharrezkoa zela sistema eta aurrerakuntzak ezagutzea.
Emakumearen heziketan sinesten zuten ere.
Elhuyar anaiek Bergaran Wolframio-tungsteno isolatu zuten (1783)
POLITIKA
XVIII. mendea. Aldaketen aldia
Errusiako Katalina II.a, Voltairen laguna
Alba Dukea
Despotismo Ilustratua
Absolutismoak XVIII. mendean Erresistentzia aurkitu zuen.
Europako erregeek saitu ziren goitik erreformak egiten herria erakartzeko:
Despota ilustratuen leloa: “Dena herriarentzat baina herriarik gabe”
Errege ilustratu batzuk: Portugaleko Josef I, Austriako Jose II, Errusiako Katalina II, Espainian Karlos III
Despotismo Ilustratua
Egindako erreformak:
Kultura sustatu zuten: Bultzatu ziren ikerketak: astronomi
behatokiak, lorategi botanikoak, arte-akademiak,… Nekazaritza, merkataritza eta industria sustatu. Administrazioa eraldatu. Elizaren ondasunen bat saldu
Karlos IIIak egindako Astronomi-Behatokia Madrilen
Errege Ilustratuaren eredua
Federico IIa, Prusiakoa eredutzat hartu da.
Kultoa, findua, monarkia jainkotiarra zela ukatu zuen.
Liburu batzuk idatzi zituen.
Tortura abolitu zuen.
Nekazariei lurrak berpopulatzeko erreztasunak eman zizkien.
Egitura erreformak ez zituen egin. Basailutza mantendu zuen Nobleziaren laguntzan oinarritu zen gobernatzeko Hori dela eta bere erreformak azalekoak izan ziren.
Jantzia XVIII. mendean
Herri xumearen jantziak
Burgesiaren jantzia XVIII. m
Jantzia XVIII. mendean
AINTZINAKO ERREGIMENA
- Absolutismo
-Gizarte estamentala
- Ez dago giza-eskubiderik
- Gremioak
- Elizaren nagusitasuna
- Pentsamendu askatasun falta
ERREGIMEN LIBERALAK
- Sistema Parlamentarioak eta konstituzionalak
- Klase gizartea
- Giza-eskubideak
-Liberalismo ekonomikoa Kapitalismoa - Gizarte laikoa
- Pentsamendu askatasuna
IRA
ULTZ
EN
A
LD
IA
Nekazaritza Iraultza
Industria Iraultza
Demografia Iraultza
Iraultza politikoak
EEBB Frantzia
Iraultza zientifikoa