Post on 08-Apr-2016
description
transcript
Algorta [ber]deskubritzenhiria ikasketa eta abenturarako espazio gisa
ttipi STUDIO
2015eko otsaila
* Algorta [ber]deskubritzen hiria ikasteko eta abenturarako
espazio gisa ulertzea proposatzen duen programa da, non umeek
hiri-ingurunearekiko duten harremana eta espazio publikoaren
erabilerari buruzko teoria eta esperientziak ezagutu eta bizitzea
planteatzen den.
50. hamarkadatik aurrera, topaketarako eta elkartrukerako jaio zen hiria, espazioaren balio komertzialarekin
nahastu da eta oreka, ongizatea eta komunitatearen kontzeptuak aldatu ditu. Espezializazio eta banaketaren
bidez antolatutako hiria sustatu da, funtzio konkretuei zuzendutako espazioak diseinatuaz; lanerako,
lotarako, jolaserako espazioak. Espazio publikoaren espezializazioak eta kotxeari eman zaion nagusitasunak
kasu, umeak hiritik mugitu eta berau bizitzeko modua mugatu du, honek beraien egunerokotasunean,
ikaskuntzan eta garapen emozionalean ere eraginez. Egoera honen aurrean, hiriaren kontzeptualizazio eta
diseinurako umea edo umetasuna parametro moduan proposatzen duten teoriak indarrean daude,
eta jadanik teoriatik praktikara igaro diren esperientziak daude nazioartean zein gure inguruan.
Teoria horiek ezagutu, ezagutzera eman eta berauekin esperimentatzeko motibazioarekin Ttipi Studio*,
Sendirekin batera, Algortako guraso eta umeekin batera lantzeko egitasmo txikia abiatu du, 2015ko
otsailean.
Algorta [ber]deskubritzen programaren helburu orokorra beraz, umeek hiri-ingurunearekiko duten
harremana eta espazio publikoaren erabileraren inguruan hausnarketa egitea da, Algorta hausnarketarako
eremu gisa erabiliaz. Hortaz gain, programak, guraso eta hezitzaileen artean umea eta hiriaren arteko
harremanaren inguruko teorien jakintza eta esperientzia hurbilak ezagutzera eman eta herria perspektiba
berrietatik begiratzea bilatu du, familian espazio publikoa ikasteko eta abenturarako espazio gisa bizi ahal
izateko.
Horretarako bi hitzaldiz osatutako formakuntza eta eztabaidarako jardunaldia eta ume zein gurasoei
zuzenduriko tailerra antolatu da, “Umeen lekua hirian” eta “Algorta abenturarako espazioa” hurrenez-
hurren.
Ttipi Studio, hiria, erakunde zein komunitate arloetan gizarte berrikuntza bultzatzen
duen kooperatiba gara. Parte hartzea eta harremanak bizitzeko modu berriekin
esperimentatzeko behar eta desiotik dator Ttipiren jaiotza; eremu publiko zein
pribatuan, komunitate horizontalagoak sortzea ahalbidetu dezaketen jarrera
kolaboratibo eta propositiboetan oinarritutako bestelako moduekin, hain zuzen ere.
Proiektuen artean Elkartoki (eskolako patioa eraldatzeko sorkuntza prozesu parte
hartzailea) garatu dugu aurten Getxon eta Bilbon.
*
ttipi STUDIO E L K A R T O K I
Umeen lekua hirianGetxon 2015 otsailaren 3an
Otsailaren 3an, Juan Bautista Zabala eskolako liburutegian, bi orduko iraupeneko hitzaldi-
mahaingurua ospatu zen. Honen helburua umeak eta hiriaren arteko harremanari buruzko
eztabaida eta ezagutzaren dibulgazioa egitea izan da eta hortaz, guraso zein hezitzaileei
zuzendua egon da bereziki.
Horretarako Solasguneko Eukene Fernandez eta Txatxilipurdiko Mirei Baz eta Maialen
Gorosabel gonbidatu ziren; lehenengo hizlariak umea eta hiriaren arteko harremanari
buruzko oinarri teorikoak ipini zituen bitartean, bigarrenek umea parametro gisa hartu
duen hiri proiektu eta esperientzia praktikoa aurkeztu eta ezagutarazi zuten.
Saioaren azken atalean, mahai-inguruan landutako gaien gaineko iritziak eta galderak
plazaratzeko tartea ere egon zen.
Hiri ereduak eta espazio publikoaren izaerak umeen egunerokotasunean, garapenean
eta ikaskuntzan eragina daukate. Haien izaeraren garapenerako urte garrantzitsuetan,
hiriaren diseinu honek baldintzatzen ditu. Kontrolpeko jolastokietan aritu behar dute,
eskolara kotxez joaten dira,... hiriak ikasteko eta jolasteko dauzkan aukerak ez dira
aprobetxatzen ”
“
Umeak izan gaitezke hirian?
Eukene Fernandez Dobaran, Solasguneko kidea.
* Ikas-komunitateak eraiki edo berreskuratzeko asmotik, Solasgune
elkarteak ingurune eta herriak aldatu nahi dituzten egitasmoak martxan jarri
ditu. Ikas-komunitateetatik hirienganako hartzen duten hurbilkeran
Francesco Tonucciren planteamenduekin egiten dute bat, eta haren “Umeen
Hiria” egitasmoaren ezarpenean parte hartzen dute.
Hitzaldian umeak eta hiriaren arteko erlazioa, azken hauen osasungarritasuna eta
edonorren hazkunderako eskaintzen dituen baldintzak ikuskatzeko aukerak aztertu dira.
Umetasuna parametro gisan hartzeak, bestalde, ezberdintasunen baldintzarik gabeko
onarpenean oinarrituta, komunitateen erlazio ereduak eta espazio fisikoak berriz
konfiguratzeko balio digula ere azaldu da.
Solasguneak garatutako proeiktu eta egitasmo ezberdinak ere aurkeztu dira: Gu Gara
Herria, Kutxatu Leioa, Patio Truke, Ume Merkatariak, Elkar Hazi, Kanpaketa, Eskolara
Lagunekaz, Kfe 06, Arboretum, etab.
SOLAGUNEA.COM
Berramesten egitasmoa
Mireia Baz eta Maialen Gorosabel, Txatxilipurdiko kideak.
* Txatxilipurdi elkartea euskaltzale elkartea da, AEDren baitan sortua
1988an eta 1994tik elkarte propio gisa, baina harreman estua duena AED
bera, Ekin Emakumeak eta Goiena elkarteekin. Horrez gain, Txatxilipurdi,
Debagune Debagoienako euskaltzaleen elkarteen elkartearen eta Topagunea
euskaltzaleen elkarteen federazioko kide da. Arrasaten ere euskalgintzako
mahaian parte hartze aktiboa du Txatxilipurdik. Amaitzeko, GaraiON natura
eta sorkuntza elkartearen sorreratik ere bazkide eta babesle izan da
Txatxilipurdi.
Txatxilipurdi Elkartearen Berramesten egitasmoa, haurren autonomia, harremanak,
euskara eta espazioan oinarritzen da. Hitzaldian, egitasmoaren ibilbidearen inguruan hitz
egingo dugu; Ludotekako paretak apurtzetik herria herritarrekin batera eraldatzeko eta
eraikitzeko prozesu parte hartzaile batean murgildu da. Proiektu honen bidez, haurren eta
auzotarren parte-hartzearekin haurrentzat aproposak diren espazioak berreskuratu nahi
dira, ludoteka eta auzoa biziberrituz.
BERRAMESTEN.EUS
Algorta abenturarako espazioaGetxon 2015 otsailaren 28an
Otsailaren 28an, Aldai patronatutik hasita, 6-10 urte bitarteko umeei eta gurasoei
zuzendutiko ginkana burutu zen.
Ginkanaren helburua herriari umeen perspektibatik begiratu eta ikaskuntza eta
abenturarako esparru gisa berdeskubritzea izan da. Horretarako bi orduko saioaren
bitartez, Algortako erdigunetik zehar umeek ibilbideak zehaztu eta hauetan zehar toki
kuttunak (altxorrak) eta puntu beltzak (tranpak) identifikatu dituzte, gurasoekin batera.
Hasteko solasaldi labur bat egon zen Aldai patronatuan. Honetan gauzak ikusteko eskala
eta parametro ezberdinak landu ziren argazki eta irudien bitartez; adibidez tamaina,
abiadura, ikusmen gaitasuna, altuera etab.
Ostean, irudimena aktibatzeko jolas bat egin zen eta kalera atera aurretik ginkanaren
funtzionamendua azaldu eta jolasteko KIT-a banatu zen:
Iñurriek zelan ikusten dute ingurua? Eta txoriek? Eta satorrek?Eta umeek... Nola ikusten duzue zuen ingurunea?
1. Esplorazioa planifikatuAlgortako 3 toki aukeratu eta mapan adierazi. Pentsatu eta asmatu 3 toki horietatik pasatzeko ibilbideak. Ez ohizkoekin saiatu!
2. Segi kalera esploratzera* Altxorrak topatu. Zeintzuk dira zuen toki kuttunak?* Tranpak topatu. Zeintzuk dira Algortako toki desatseginak zuentzat* Esplorazio Ibilbideak gorde.
3. Mapa, pegatinak eta klariona eskuetan...Bidetik topatzen dituzuen Altxor, Tranpa eta Esplorazio Ibilbideak mapan eta kalean adierazi. Lurrean markatu eta argazkia atera. KLIK!
Horrela, familia eta talde bakoitzak bere hiru puntuak aukeratu zituen mapan eta hauetara
heltzeko bideak asmatu zituen kalera atera aurretik. Ordubetez bide hauetan zehar
Altxorrak eta Tranpak markatu ziren pegatina handiekin eta klarionekin.
Bueltan talde eta familia bakoitzak kalean topatutakoa azaldu zuen. Guzti horren
laburpena jasotzen duen Mapa honako hau da: MEIPI.ORG/BERDEKUBRITZEN
KIT-a: Algortako planoa, ginkanarako irizpideak, pegatinak eta klarionak.
Eskerrikasko!
Erreferentziak
* Umeen hiriari buruzko erreferentziak
Umeen hiria sarearen webgunea [gazteleraz]
http://www.lacittadeibambini.org/spagnolo/interna.htm
Francesco Tonucciren hitzaldiaren bideoa ‘Herri Hezitzailea, Eskola Herritarra’ jardunaldiak [gazteleraz]
https://www.youtube.com/watch?v=teZrN8C2Q6o
Francesco Tonucciri2 elkarrizketa [gazteleraz]
http://ccaa.elpais.com/ccaa/2013/06/04/valencia/1370366191_141687.html
http://www.eldiario.es/andalucia/Francesco-Tonucci-exito-escolar-relacion_0_103940046.html
Denetariko bloga: Umeak, hezkuntza, hiria [euskaraz]
https://mendaronguraso.wordpress.com/
* Hurbileko herrietan martxan jarritako proiektuak
Herrigune, Leioa [euskaraz]
http://herrigune.org/proyecto/?page_id=3&lang=eu
Barakaldo [euskaraz]
http://www.barakaldo.org/portal/eu/web/cultura/infancia/laboratorio-de-infancia
* Umeentzako arkitektura proiektuak
Proxecto Terra, Galiziako Arkitekto erkidearen barruko proiektua [galizieraz eta gaztelaniaz]
http://proxectoterra.coag.es/
A-mag aldizkaria [hizkuntz anitzetan, euskaraz barne]
http://a-magazine.org/