Post on 22-Jul-2020
transcript
AURKEZPEN OROKORRA
ZEREGINA
IKUSPEGIA
BALOREAK
Elgoibar Ikastola, 0-16 urte bitarteko Elgoibartar eta inguruko
herritarrei zuzenduriko kalitatezko hezkuntza euskalduna
eskaintzen duen ikastetxea da. Herri ekimenetik sortua izanik,
Elgoibarren euskara eta euskal kulturaren zabalkundean
konpromisoa du.
Hezkuntzan eta bizikidetzan Euskara irakas-hizkuntza izanik,
eleaniztasunean hezten ditu ikasleak.
Hezkuntza bere osotasunean ulertzen du, integrala, ezagutzaz gain
baloreak landuaz.
Hezkuntza aurrerakoia eskaini asmoz, arlo ezberdinei zuzentzen
zaizkion hainbat proiektu garatzen du, eta IKT-ak hezkuntzan eta
egunerokoan txertatzen ditu.
Guraso zein gizartearen beharretara zuzentzen zaizkion
zerbitzuekin osatzen du bere hezkuntza proiektua, eta zerbitzu
hauek hezkuntza prozesua indartzearen ikuspegitik lantzen eta
eskaintzen ditu.
Kooperatiba integral izaera du, non profesionalez gain, guraso eta
ikasleen partaidetza bermatzen eta sustatzen den.
Ikastola kide den komunitateko pertsonekin eta eragileekin
elkarlanean (gurasoak, profesionalak, ikasleak, herritarrak,
eragileak) Euskal Herrian erreferentzia izango den
kalitatezko hezkuntza integrala eta berritzailea eskaini
nahi da.
Gizartearen, familiaren zein ikasleen beharretara
aurreratzeko gai den erakunde moduan eraiki nahi da, beti
ere, zerbitzu eskaintza aurreratua izanik.
Herri mailan, euskara eta euskalgintza bermatzen eta
sustatzen duen ezinbesteko eta erreferentziazko eragilea
izan nahi da, euskalgintzaren zein herrigintzaren aldeko
lanean diharduten gainontzeko eragileekin elkarlan estuan
arituz.
Azkenik, Elgoibarren eta Elgoibarko herritarren
garapenean eta ongizatean protagonista nabarmena
izatea nahi du Ikastolak.
Euskara eta euskalgintzarekin konpromisoa
Bikaintasuna eta etengabeko hobekuntza
Berrikuntza eta ekintzailetasuna
Lankidetza, elkarlana eta parte hartzea.
Portaera arduratsua.
Aniztasuna
Errespetua
Ingurumenarekiko konpromisoa
Solidaritatea
EUSKARA ETA EUSKAL KULTURA SUSTATZEN DITUGU:
¨ Euskara bultzatzeko hiritarrek sortutako ikastola gara.
¨ Gure Hezkuntza Proiektuak proposatzen du: Ikasleak euskaraz bat–
bateko mintzamen gaitasunak lortzea, komunikazio egoera
esanguratsuak direla bide, beren lehen harreman hizkuntza izan dadin.
IKASTOLEN ELKARTEA:
¨ Elgoibar Ikastola Ikastolen Elkarteko kide sortzailea da, hau da, gure
hizkuntza eta kulturaren hedapenarekin nahiz testu liburu edo material
didaktikoak sortzearekin konprometituta gauden eskola elkartekoa. Kide
izate honek Herri Administrazioarekiko komunikazioa errazten digu, eta
Euskal Herriko ikastolekiko elkarlana eta hezkuntza materialak sortzea
ahalbidetzen digu.
¨ Ikastolen Elkarteak sortutako material kurrikularra Euskal Herriko D
ereduko eskolen %70ak erabiltzen du, eta Euskal Herriaren ikuspegitik
egindakoak da.
HERRI ONURAKO KOOPERATIBA:
Pedro Miguel Urruzuno kooperatiba herri onurako izendatu zuen Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte
Sailburuak 2002ko abenduaren 2an, 2003ko urtarrilaren 20an argitaratu zen aginduan, Euskadiko interes
orokorraren alde egiten duelako eta 64/1999 aginduak herri onurako izendapenerako baldintzak betetzen
dituelako, hau da, hezkuntzarako xedea duela eta irabazi asmorik ez duela, bere estatutuetan espresuki azalduz:
¨ Ekonomia ekitaldi batean emaitza positiboa sortzen bada, onurak ez dira bazkideen artean banatuko.
¨ Sozietatearen kapitalen bazkideek egiten dituzten ekarpenek, derrigorrezkoek nahiz borondatezkoek ez dute
diruaren legezko korritutik gorako interesik izango, horiek eguneratu ahal izango den arren.
¨ Kontseilu Errektoreko karguak dohainik betetzen dira. Halere, diru konpentsazioak eman dakizkieke
Kontseiluko kideek dagozkien egitekoak burutzerakoan izaten dituzten gastuetarako.
¨ Lan bazkideen edo, kasua bada, lan bazkideen eta inoren konturako langileen ordainketek ez dute gainditzerik
izango sektoreko soldatadun langileei aplikatzen zaien hitzarmen kolektiboak lanbideko kategoria eta
jardunaren arabera ezartzen dituen ordainketen ehuneko berrogeita hamarra.
KOOPERATIBA:
¨ Ikastolaren titularra Pedro Miguel Urruzuno kooperatiba da (hala deitzen da herriko idazlearen omenez).
¨ Beren seme-alaben hezkuntzarako Ikastola aukeratzen duten guraso guztiak dira kooperatiba-kide bertan
lanean ari diren langileekin batera.
¨ Elgoibar Ikastola (ERKIDE) Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza eta Kreditu Kooperatiben Federazioko
partaidea da, EAE-ko irakaskuntza gehienak biltzen dituena.
¨ Kooperatibaren kudeaketa (4/1993) Euskadiko Kooperatiben Legearen arabera egiten da. Kooperatiba
eraketa juridikoak herri administrazioen aldeko begirunea du; Espainiako Konstituzioaren 129.2 artikuluan eta
Euskadiko 4/1993 Kooperatiben Legean.
NOLA KUDEATZEN DA ELGOIBAR IKASTOLA? P.M. Urruzuno Koop. Elkartea osatzen duten gurasoena eta langileena da Ikastola, hau da, beren seme-alabak Ikastolan
dauzkaten gurasoena eta bertan lanean ari diren langileena, aurreko gurasoen eta irakasleen herentzia.
¨ Bazkidea izateko 60€ jarri behar dira (behin bakarrik).
¨ Ikastola edozein herri edo kultura elkarte bezala gobernatzen da: Urtero biltzen den bazkideen Batzar Nagusi bat dauka
eta beronek izendatzen duen Batzorde bat, Kontseilu Errektorea.
¨ Kontseilu Errektorea gurasoek eta lan bazkideek osatzen dute, eta Ikastolako Zuzendaritzak berauen gain-
begiradapean lan egiten du.
¨ Guraso eta lan bazkide Kooperatibaren forma du, “Pedro Miguel Urruzuno Koop. Elkartea” izenpean, Elgoibarko
idazlearen omenez.
¨ Badago kontsultarako eta informaziorako beste organo bat, Gurasoen Kontseilua, gela bakoitzeko gurasoen
ordezkariek osatzen dutena.Talde honek, etapa eta zikloka antolatuta, zenbait kirol jardunen eta Ikastolaren laguntzarako
hainbat ekintzen antolaketaren ardura hartzen du: Pilota eguna, J.G Krosa, mendi irteerak, loteriaren salmenta, kirol
jantzien salmenta, Gabon Zahar txosna, Oin Alai eta Ikastolaren eguna, besteak beste.
¨ Lan bazkideekiko informazio eta kontsulta harremanetarako, berriz, Gizarte Kontseilua izeneko organoa dago.
¨ Eta, amaitzeko, gurasoen eta lan bazkideen ordezkaritzapean, bi talde kontrol lanetan: Zaintza Kontseilua eta
Errekurtso Batzordea.
¨ Elgoibar Ikastolan matrikulatzeak dakar P.M. Urruzuno Sozietate Kooperatiboko bazkide egitea eta honek bere
estatutuetan onarturiko eskubide eta betebeharrak betetzera konprometitzen zaituzte.
ELGOIBAR IKASTOLA ETENGABEKO HOBEKUNTZA DINAMIKAN
Elgoibar ikastolak 1995. urtean izan zuen EFQM ereduari buruzko lehen berria EUSKALIT fundazioaren eskutik.
Bikaintasunaren bidean hasi zenetik etengabeko hobekuntzaren kultura ezartzea izan da helburu nagusienetakoa. 2008an
bikaintasunerako konpromiso diploma hartu zuen eta 2010eko abenduaren 16an Eusko Jaurlaritzaren zilarrezko Q saria
eskuratu zuen.
Ikastolak urteak eman ditu bere egiteko eran lagunduko dion kudeaketa sistema definitzen eta sendotzen. Pixkanaka,
baina etenik gabe, joan da egun oinarritzat duen egituraketa eta antolaketa finkatzen, helburuak, nahiak, beharrak adosten
eta partekatzen ikasleen, familien eta erakundeko profesionalen artean; aliantzekin eta bide lagunekin sare sendoa
eratzen.
HAUR HEZKUNTZAKO EZAUGARRIAK:
•Haur Hezkuntza bi ziklok (0-3, 3-6) osatzen dute, biek elkarren artean lotura
handia dutelarik
•Haur Hezkuntzan hiru eremu lantzen ditugu: nortasuna eta autonomia pertsonala,
ingurune fisiko eta soziala (sozializazioa) eta komunikazioa eta errepresentazioa.
•Etapa honek, haurrak bere buruarekiko irudi positiboa garatu eta dituen
ahalbideetan konfiantza izanez bere gorputza eta ingurua ezagutzen joatea du
helburu
•Era globalizatzaile batean egiten dugu lan eta haurrek dakartzaten aurre-
ezagutzetatik abiatzen gara. Manipulazioaren, jokoaren eta esperimentazioaren
bitartez, haurren ezagupena eraikitzen joaten gara gure heziketan ekintzei
lehentasuna emanez
•Euskara, heziketa prozesuan transmisio hizkuntza izanik, gure ikasleak, 4
urterekin, ingelesaren lanketan ere hasten dira
•Baditugu, bestalde, esku-hartze neurriak ere hobetu beharrak azaltzen dituzten
ikasleentzat
2.- Haurra ez da eraman behar…
•Zentzuak hala esaten duenean
•Ikastolan eman ezin zaion zaintza behar duenean edo
ikastolako ekintzetan egoki parte hartzeko moduan ez
dagoenean.
•Besteak beste, honako sintoma hauek dituenean:
•Sukarra edo febrikula.
•Arnas zailtasuna eta/edo eztul iraunkorra (ez
bada katarro arrunta).
•Suminkortasuna (negar kontsolaezina).
•Gorakoa, ageriko arrazorik gabe.
3.- Haurra egoera hauetan ez da ikastolara eraman
behar
Hauetako gaixotasunen bat duenean:
Beherakoa, odolaz edo mukiaz.
Konjuntibitis zornetsua (begiak gorri eta jarioa).
Infekzioa azalean (inpetigoa).
Exantemak (mantxak azalean), aftak eta eskarlatina.
Zorriak (tratamendu gabe).
Hazteria, astanafarreria, kukurruku-eztula, elgorria,
hazizuriak, tuberkulosia, A hepatitisa.
Pediatrak edo zentzuak gomendatzen duen beste
edozein egoeratan.
4.- eta haurra noiz itzuli daiteke berriz ikastolara?
Prozesu infekzioso bakoitzak bere bilakaera dauka, baina arau
orokor gisa honako hauek har daitezke:
•Haurrak 24 ordu baino gehiago daramatzanean sintoma gabe
edo gutxieneko sintomekin.
•Pediatrarengana jo badugu, hark hartuko du erabakia.
•Haurra ondo sentitu behar da. Guztiz sendatu gabe joaten bada
eskolara, berriz gaixotzeko arrisku aukera handitu egiten da.
•Dena dela, etxean egoteko epea gaixotasunak berak zehaztuko
du edo, hala behar izanez gero, tratamenduak.
GAIXOTASUNEN AURREAN NOLA JOKATU ORIENTATZEKO
1.- Zergatik geratu behar du etxean haurrak?
•Gaixorik dagoen umearen defentsak lanpetuta daude haren
infekzioari aurre egiten; beraz, hura izango da lehena beste
prozesu infekzioso bat hartzen. Beste haurrak kutsatu ditzake.
•Haurra hobeto dago etxean: nahi duenean deskantsatu dezake
eta ez dauka zertan beste haurren erritmorik jarraitu.
•Haurra gaixorik dagoenean eraman behar al dut ikastolara?
Galdera egin ordez, ondorengoa egingo balitz: gaixorik dagoen
haurra etxean ala ikastolan zaindu behar da? Erantzunean ez
genuke zalantzarik izango.
2. Aprendizaietarako haurrak behar dituen
gaitasunak
•· Ahalegina
•· Sozializazioa
•· Esperientziak konpartitzen jakitea
•· Tolerantzia
•· Lasaitasun afektiboa
•· Oreka emozionala
•· Imitazioa
•· Itxaroteko gaitasuna
•· Frustrazioei aurre egiten jakitea
3. Gurasoek izan behar duten jarrera
•· Entzuten jakitea
•· Konfidantza eta afektibitatea
•· Arazoei aurre egiten laguntzea
•· Eredu ona izatea
•· Gure hizkuntza eta kultura ezagutaraztea
•· Hausnartzen laguntzea
•· Estimulatzea
•· Egia esaten irakastea
•· Arau argiak, finkoak ematea
•· Denak koherentziaz jokatzea
•· Denbora ematea
•· Lasaitasuna, babesa ematea
HEZKUNTZA EGOKIAREN OINARRIAK
Haurraren nortasuna eta izaera hasi hasieratik osatzen hasten dira.Haurrak hezitzeak disziplina izatea eskatzen duenez buruhauste
handiak ekar ditzake. Gure helburua gai honen inguruko zenbait jarraibide helearaztea da.
Seme- alabak egoki hezitzeko hainbat puntu:
* Urtean zehar haurraren garapenean baliogarri diren zenbait formazio saio eskaintzen zaizkie gurasoei (masai ikastaroa, …)
1.Zaintzekoak
· Lo egiteko orduak eta jarrerak
· Garbitasuna eta higienea
· Janaria: kantitatea, kalitatea eta jarrerak
· Osasuna
IDAZKARITZA Astelehena-Asteazkena-Ostirala 09:00-17:30
Astearte-Osteguna 09:00-18:00
TEl 943 74 44 41 – elgoibar@elgoibarikastola.eus
Etapak Ordutegia
HH 0-1 Astel - Osti 07:30 – 19:30
HH 2 Astel - Osti
Egun erdiak 08:55-12:05
Egun osoa 08:55-12:05/14:30-16:25
HH3tik HH5era Astel - Osti
Egun erdiak 08:55-12:40
Opor bezperak 08:55-12:10
Egun osoa
08:55 – 12:10 / 14:30 – 16:30
Lehen Hezkuntza Astel - Osti 09:00 – 12:30 / 14:30 – 16:30
Derrigorrezko BH Astel, Astea, Osteg
Asteaz, Ostir
08:10 - 12:30 / 14:30 - 16:30 08:10 - 14:10
ZERBITZU OSAGARRIAK: HAUR ZAINKETA
Luzakin bezala ezagutzen dugun zerbitzuak ohikoa den ordutegia zabaltzen du 2 urtetik 9 urte arteko ikasleentzat. Hau
Elgoibar Ikastolak familiei laguntzeko bideratutako zaintza zerbitzua da.
Ordutegia Kuotak
07:30-09:00 25,91€-tik 51,81€-tara
16:30-18:00 25,91€-tik 51,81 €-tara
16:30-19:30 54,49€-tik 111,31 €-tara
Egun bereziak 13,62 €
ZERBITZU OSAGARRIAK: JANGELA
Hau Ikastolak eskaintzen duen zerbitzuetako bat da. Ikastolak ez
du sukalde zerbitzurik eta ondorioz, bazkariak kanpotik ekartzen
dira, egun hornitzailea AUSOLAN dugu. Enpresa honek bere
kalitatea bermatzen duten hainbat ziurtagiri ditu. Jangelako
zerbitzua zaintzeko eta txikiei laguntzeko zenbait begirale izaten
dira jangelan, bai eta ondorengo denboraldian ere, arratsaldeko
saioei ekin bitartean. Denboraldi honetan, Ausolaneko
begiraleekin batera Atxutxiamaikako begiraleak ere bertan
izango dira euskararen erabilpena bultzatzeko hainbat
jardunekin.
Jangelako menua estandarra da, guztientzat berdina, dietetika
irizpide fidagarrien arabera egina dago, aldakorra da eta
hiruhilabetero bazkalduko duten menuen fitxa ematen zaie
erabiltzen duten familiei eta gure web orrian publikatzen dira.
Janariari alergia edo intolerantzia duen haurrak dieta berezia
izango dute informe medikoak hala eskatzen badu.
Jangela zerbitzua ez kobratzeko aurreko eguneko 13:00ak
baino lehenago abisatu beharko da bulegoan, eta dieta
berezia dutenek bi egun lehenago, tutoreari ere abisatu
beharko zaio.
Jangela Ordutegia
Mailak Kuotak
1 11:45 HH02 5,60 € eguneko
2 12:10 – 12:50 HH 3-4-5 5,60 € eguneko
3 12:50 – 13:30 LMH 1-2-3 5,60 € eguneko
4
13:35 – 14:15 LMH 4-5-6, DBH 5,60 € eguneko
14:10 DBH (asteazken eta
ostiraletan) 5,60 € eguneko
Egun bereziak: jai-zubiak,
gabonak, Aste santua eta
uztaileko oporraldiak. Zerbitzu
hau aurrera eramanteko gutiexez
6 ikasleek eman behar dute izena.
Jangela orduetan ikastolatik kanpora irtetzeko (musika,
ingelesa…) baimen orria sinatuta ekarri beharko da.
ORIENTAZIO DEPARTAMENTUA
Hezkuntza Orientazioa:
Gure ikaslegoaren hezkuntza integrala (akademikoa, profesionala eta pertsonala) deritzona lortzeko darabilgun bitartekoa da.
Orientazio Departamentua:
Orientazio Departamentua Orientatzailea eta Hezkuntza Premia Bereziko bi irakaslez osatua dago.
Helburua nagusia:
Orientazio Departamentuak ikasleekin, familiekin, irakasleekin, zuzendaritza taldearekin, kanpoko profesionalekin, nahiz herri elkarte eta
zerbitzuekin elkarlanean ari da. Hau horrela, orientazioa, akademikoa, profesionala eta pertsonala izatetik, eskolaz kanpokoa, erakunde
eremukoa edo soziokulturala izatera ere iritsi da.
Zeregin Nagusia:
Aniztasunari erantzutea da. Hau da, ikasleen behar ezberdinei erantzun ahal izateko egon daitezkeen neurri multzoa aintzat hartu, oinarrizko
konpetentziak ahalik eta gehien garatzeko.
URTXINTXA – TXANELA – OSTADAR – EKI
¨ Izen hau daukate Ikastolen Elkartearen gidaritzapean eguneratzen, berritzen eta hobetzen
ari diren 3 urtetik gorako ikas materialek. Dagokien irakasle guztiek parte hartzen dute, eta
material berri horien erabilpenaren gaineko ikastaroak hartzen dituzte, bestalde, haien
garapenaren eta ebaluazioaren protagonista oso garrantzizkoak izanik.
¨ Kurrikuluaren berriztapenak dagokien irakasleen etengabeko eguneraketa eragiten du.
Eguneraketa hau hobekuntzak ezarri aurretik nahiz ezarri bitartean izaten da, hezkuntza
material berriaren erabilpen zuzena ziurtatu eta hura geletako errelitatera egokitzen dela
bermatzeko, hezkuntza materialen egile berberek zuzentzen dute, eta kasu gehienetan,
Ikastolen Elkarteari dagozkio. Honela, eguneraketa ez ezik, metodo eta kurrikulu elementu
berrietan egile lankidetza ere bada.
¨ Eta hori guztia Informazio eta Komunikazio Tresnen (IKT) hedapenerako ikastola pilotu
izanik azken teknologien garapenean eta erabilpenean guztiz murgilduta, gai honetan ere
etengabeko hobekuntza txertatu nahian.
Elgoibar ikastola erabiltzen dituen material didaktikoen elaborazioan partaide da, pedagogia berrien
sustatzailea izanik, ikastolen mugimenduaren ezaugarriari jarraiki.
PROIEKTU PEDAGOGIKOA: EKI DIGITALA (DBH 1-2-3)
Zer da EKI? EKI proiektuak (orain arte Ostadar izenarekin ezagutu duguna ordezkatuko du), Ikastolen Elkarteak disenatu duen material berria,
pertsona bere osotasunean hartu, eta arlo jakineko edukiak ez ezik, bizitza osoan baliagarriak izango zaizkion mekanismoak eta
prozedurak lantzen ditu.
Proiektuaren abiapuntua ikaslearen profila definitzea izan da, alegia, Oinarrizko Hezkuntza amaitutakoan zein den ikasleak
lortzea espero dena. Eta, ondoren, helburu horretara iristeko bideak marraztu dira, ez bakarrik ikasteko edo lanerako, baita
bizitza pertsonalerako eta sozilareko ere. Euskal Curriculuma garatzen du, konpetentzietan oinarrituta eta integrazioaren
pedagogiaren bitartez. Edozein bizitza-egoeratan konpetentea izatea lortu behar du ikasleak
Eta horien arabera eraiki dira landuko diren prozedurak.
Oinarrizko konpetentziak horrela definitu dira: Komunikatzen jakitea, Norbera izaten jakitea, Egiten eta ekiten jakitea, Pentsatzen
eta ikasten jakitea eta Elkarrekin bizitzen jakitea.
Ikerketa eta Garapen (I+G) moduan garatzen hasi zen ikastola gutxi batzuetan, tartean Elgoibar Ikastolan. Honek, oinarrizko sei
arloak euskarri digitalaren bitartez lantzea suposatu izan du. EKI estandarrak (testu liburuak) eskaintzen duena baino balio
erantsi handiagoa ematen du EKI digitalak eta burututako esperimentazioak argi erakutsi du hori, bai onura pedagogikoaren
aldetik bai ereduaren jasangarritasunaren ikuspegitik; bertan ezartzen ari diren estrategiak, prozedurak eta lan-ohiturak era
sakonean eraldatzen ari baitira orain arteko ereduarekin alderatuz gero.
PROIEKTUAK-PROGRAMAK: HIZPRO
Zer da Hizpro?
Ikastolan lantzen diren hizkuntzen (euskara, gaztelera, ingelesa eta frantsesa)
irakaskuntza eta erabilerari dagozkien alderdiak era integralean bildu eta, eskola
barruko eremu askotarikoan hizkuntzen trataerari koherentzia emango dion tresna da.
EuskarazBizi
Programa honek Euskararen Normalkuntzan sakontzea du helburu. Hau da, Ikastola
osatzen dugun komunitateak bizitzako esparruetan eta funtzioetan euskararen
ezagutza eta erabilera orekatzea, alegia.
Elgoibar Ikastolaren funtzionamendu esparru guztiei eragiten dien programa da, eta
ezinbestean partaide guztien inplikazioa eskatzen du. Era berean, gure hizkuntza
asmoekin bat datorrenez, gure Hezkuntza Proiektuan aurkitzen du bere kokagunea. PROIEKTUAK-PROGRAMAK: AGENDA 21
Gure Ikastolak jasangarritasunaren aldeko heziketa bultzatzea erabaki du eta
horretarako ESKOLA AGENDA 21 proiektua aurrera eramaten ari da. Helburuen
artean honako hauek daude:
- Berrikuntza eta hezkuntza-kalitatea lortzen saiatu.
- Gure ikasleengan arazoak konpontzeko gaitasunak garatu.
- Ikasleak herritar partehartzaileak izaten ohitu.
- 2008tik Eskola Iraunkorraren Ziurtagiria daukagu, proiektu honetan egindako
lanaren aitortza gisa. 2012ko azaroan ziurtagiria berriztu dugu.
PROIEKTUA PEDAGOGIKOA: PAUSOZ PAUSO (HH 2-3)
Ikastolan ohikoa den berrikuntzen ikerketarako eta esperimentaziorako dinamika jarraiki, eta azkeneko ikasturteetan
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko HAZITEGI ikerketa taldearekin lankidetzan hainbat
urrats eman ondoren, geure hautu metodologikoa garatu nahi dugu.
“Pausoz Pauso” 2014-15 ikasturtean bi urteko geletan sortu den proiektua da. Poliki-poliki haur hezkuntza guztian hedatuko
da. Egun ditugun espazioak eta baliabideak aprobetxatu eta haurraren jolasa ahalik eta aberatsena izatea helburu duen proiektua da
hau. Izan ere, haurraren jardun nagusia den jolasari gehigarri bat eransten zaio, eta, era horretan, sormena, aukeratzeko askatasuna
eta interes eta beharrak asetzea bultzatu nahi dira. Horretarako, gelek txoko desberdinez osatutako tailer integral izaera hartzen
dute eta, nola ez, bakoitzean materia edo diziplina desberdinak landuko dira. Lau tailer izango dira eta, errotazio-sistema baten
bitartez, haurrak batetik bestera pasatuko dira:
- Tailer sinbolikoa: imitazioa nagusi den tailer honetan haurrek beraien emozio eta desioak adierazteko aukera dute, antzerki,
musika, etxe, txoko eta abarren bitartez.
- Matematika, Logika eta Eraiketa-Tailerra: Haurrek material ugari dute eskura galderak sorrarazteko, egiturak identifikatzeko
edo eta harremanak sortzeko.
- Plastika eta Esperimentazio-Tailerra: Haurrek beraien ideiak eta emozioak beste modu batean adierazteko aukera izango dute.
Teknika desberdinak bereganatzeko hastapenetatik abiatuta, esperimentazio egonkorrari sarbidea ematen zaio.
- Ipuin eta Ikus-entzunezko-Tailerra: Haurren sentimendu eta nahietatik baino hurbilago dagoela fantasia kontuan hartuta,
ipuinak eta irudiak bitarteko, fikzioari leku egiten diogu.
Elgoibar Ikastolak kalitatezko hezkuntza eskaintzea du ildo nagusietakoa.
Hori horrela izanik, LH5. mailako ikasleentzat zuzendua dagoen FIE (Fortnight Immersion to “Explorers”) proiektu
berritzailea martxan jarri genuen 12-13 ikasturtean.
Ingeles irakaskuntzan 5. mailan metodología-aldaketa nabarmena gertatzen da: ipuinak lantzetik proiektuekin lan
egitera pasatzen baita. Hori dela eta, ingeles-murgilketarako oso garai egokia iruditzen zaigu. Horretarako, kurtso
osoan erabiliko duten metodologia eta material berarekin jardungo dute (“Explorers 1”).
Iraileko 10 egunez jorratzen da proiektua. Jatorriz natiboak diren ingeles -irakasleak arituko dira zuen seme-alabekin
material hau jorratzen.
Proiektu honen ezaugarri nagusiak honako hauek dira:
-Ikasleak hamabostaldi honetan ingelesez arituko dira
jardunaldi osoan zehar.
-Ordu-kopurua ikasturteko bi
hiruhilabeteetan ematen den ordu-kopuruaren antzerakoa da.
-Esperientziek eta ikerketek erakutsitakoaren arabera,
hizkuntzak ikasteko, beharrezkoa da saio intentsiboak burutzea.
-Eskaintzen den murgilketa, bereizketarik egin gabe
LH5eko ikasle guztientzat da.
PROIEKTUA PEDAGOGIKOA : FIE (Fortnight Immersion to “Explorers”)
PROIEKTUAK-PROGRAMAK: IKT
Dagoeneko aspaldikoa da Elgoibar Ikastolak egindako hautua hezkuntza aurreratua eta
kalitatezkoa eskaintzeko bidean. 2001-02an Elgoibar Ikastola ikastetxe pilotu izendatzen
da beste 10 bat ikastetxerekin IKT-ak eskola-jardunean inplementatzeko.
Elgoibar ikastolak, teknologia digitalak ikastolako eremu guztietan integratuta ditu. Ikastolak,
eguneroko zeregin guztietan txertatuta ditu, ikas-irakaskuntza prozesuetan zein antolaketan
eta kudeaketan. Metodologia berritzaileak eta hezkuntza kooperatiboa garatzen
duten proiektuak bultzatzen dira, horrela azken helburua lortzeko: ikasle konpetente digitalak
lortzea eta beraiek izatea ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren protagonistak. Euskal
Curriculumak IKT Konpetentzian jasotzen dituen ildoak garatu nahi ditugu:
“Ikaslea gai da, bere bizitzako eremuetan egoera bakoitzak eskatzen duen IKT baliabideen
erabilera egokia, eraginkorra eta arduratsua egiteko: informazioa kudeatzeko, elkarlanean
aritzeko, ekintzaile izateko eta horrekin guztiarekin ezagutza sortu eta partekatzeko”.
Egun, Elgoibar Ikastolak IKT Heldutasun Ereduan maila aurreratua, maila gorena,
eskuratuta du.
PROIEKTUAK: IKASKUNTZA KOOPERATIBOA
Ikaskuntza kooperatiboa proiektuaren helburua Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak hobetzea da.
Denontzako eskolan, eskola inklusiboan, lankidetzan oinarritutako ikaskuntzan aritzea du helburu. Ikaslearen heziketa
osoa lortzeko biderik eraginkorrenean hezitzea. Ikasle desberdinak, elkarlanean eta elkarri lagunduz, aprendizaian
hobeto aurreratzen laguntzen duen metodologia da. Bestalde, Hezkuntza Kooperatiba izanik (P.M.Urruzuno koop.),
kooperazioan oinarritutako eskola bat gara, irakasleek, haurrek, gazteek eta beren familiek, kooperazio cultura batean
murgilduta gaude.
«Ikasteko Kooperatu / Kooperatzen Ikasi» litzateke oinarria.
Hiru zutabetan bermatutako pedagogia antolaketa da:
1.- Irakaskuntza pertsonalizatzea.
2.- Ikasleen autonomia edo beregaintasuna garatzea (ikasketa autorregulatzeko estrategiak.
3.- Ikasketaren egitura kooperatiboa izatea. Era honetan oinarrizko bost konpetentzien lanketa ziurtatzen dugu:
-Elkarrekin bizitzen eta ikasten ikasi.
-Pentsatzen eta bizitzen ikasi.
-Ikasten ikastea
-Komunikatzen ikastea
-Ekintzailetasuna bultzatzea(Egiten eta ekiten ikasi).
ESKOLAZ KANPOKO JARDUNAK: ELKARTRUKEA
DBH3an egiten den eskolaz kanpoko jarduera da. 15 egun inguruko egonaldia da
Ingalaterrako Liverpoolen dagoen Litherland High School ikastetxeko ikasleen
familietan.
Lortu nahi ditugun helburuak honako hauek dira:
Ikastolan ikasitako ingelesa egoera erreal batean praktikan jartzea.
Ingelesez aritzeko konfiantza hartzea.
Entzutezko ulermena lantzea.
Kultura eta bizimodu desberdina ezagutzea.
ESKOLAZ KANPOKO JARDUNAK: OIN ALAI
Umeei ikastolara beraien kabuz eta modu seguruan oinez
joateko aukera eskaintzen duen egitasmoa.
Honek, umeen autonomia eta ardura lantzen du eta frogatuta
dago klasera oinez joaten diren umeak erneago ailegatzen
direla.
ESKOLAZ KANPOKO JARDUNAK: AUBIXA
Aubixa, Elgoibar Euskal Girotze Barnetegia San Pedro auzoko aubixa baserrian
kokatua dago. Ikasturtea amaitutakoan, bertan egun batzuk pasatzeko aukera dute
LHko lehenengo eta bigarrengo zikloko ikasleek.
Helburu hauen inguruan proposaturiko ekintzak eta jarduerak egiten dituzte:
Haur bakoitzaren autonomian sustatzea
Haurren euskararen ahozkotasuna indartzea
Egiten diren jardueren artean, mendi irteerak, txantxa jolasak, gau-jolasak
(diskoteka...), kanpo jolasak, ur-jolasak, ezagutze-jolasak, eskulanak, ginkana,
etab.
ESKOLAZ KANPOKO JARDUNAK: UDAL MAILAKO ESKOLA KIROLA Elgoibarko Eskola Kirola aurreko ikasturteetan bezalaxe Eskola Kirol Kontseiluaren ardurapean
antolatuko da, programaren garapena azken ikasturteetako talde berberak burutuko du (Txintxurreta
KZ). Kontseilua, Herri Eskolako, Udal Kirol Patronatuko eta Elgoibarko Ikastolako kirol teknikari
eta zuzendariek osatzen dute.
Kirol programa, asteko entrenamendu saioek, larunbateko jardunaldiek eta egingo diren ekintza
espezifikoek osatuko dute. Helburuen artean azpimarratu kirola ikasle guztiei hurbiltzera bideratua,
albo batera utzita errendimenduaren araberako hautatze prozesuak, eta, baita ere, berdintasun eta
partaidetza balioak bultzatzera zuzendua.
IKT HELDUTASUN EREDUA
Hezkuntza Sailak Ikastetxe Kontzertatuei IKT Heldutasun eredua egiaztetatzeko ziurtagiria lortzeko deia irki zuen 2014ko
uztailean. Elgoibar Ikastolari aukera interesgarria iruditu zitzaion ikastetxeak azken urteetan burutu duen lana eta lortu duen
garapen maila azaldu eta baloratzeko.
Ereduaren baitan hiru maila bereizten dira:
- Oinarrizko maila, ikastetxeari IKT tresnak eta baliabideak nahiz materialak erabiltzea eta erabilpen horretan trebatze eskatzen
zaio.
- Tarteko maila, non ikasgelak digitalizatzea eta erabilpen maila eta hedapena esaktzen diren ikastetxe barruan.
- Maila aurreratua, ikastetxearen birtualizatzea dakarrena, ikastetxeak hezkuntza plataformaren bitartez, hezkuntza-komunitatea
etengabe eta noranzko bietan komunikatzen eta aritzen den.
Ziurtagiria lortzeko kanpo ikuskaritza egiten da ebidentzietan oinarritutako ebaluazioa eta ikastetxeko funtsezko
prozesuetan (irakaskuntzan, administrazioan eta informazioan eta komunikazioan) IKT-ek duten ezarpen eta erabiltze maila
baloratzeko.
Deialdian 284 ikastetxek hartu zuten parte, eta horietatk 11 ikastetxek lortu dute maila aurreratua, horien artean Elgoibar Ikastola
egon da.
Beraz hemendik aurrera gure ikurren artean ikusiko dugu beste bat gehiago:
IRIZPIDEAK ETA BAREMOA
Eskola postua eskatzen dutenak dauden postuak baino gehiago direnean, Eusko Jaurlaritzeran martxoaren 4ko 35/2008 dekretua
aplikatu behar da. Baremazio honen arabera egingo da:
◆a) Famillia-unitatearen urteko errenta (Kontzeptu metagarriak .Atal honetako puntuazioa, gehienez ere : 3 puntu).
1.- 1,5 puntu, urtean 42.000€tik behera irabaziz gero (errenta aitorpena ekarri behar da).
2.- Aurreko puntuazioa alde batera utzita, eskatzaileaz gain duen adin txikiko semeko/alabako : 0,25 puntu.
◆b) Bizilekuaren hurbiltasuna (Kontzeptu ez metagarriak.. Atal honetako puntuazioa, gehienez ere : 5 puntu).
1.- 5 puntu, ikaslearen etxea eskatutako ikastetxearen eragin-eremuan egoteagatik (Elgoibarko auzokide guztiak
puntuaketa berdina dute).
2.- 2 puntu, aitak, amak edo legezko tutoreak eskatutako ikastetxearen eremuan lantokia izateagatik.( Puntu hauek
ezin dira batu ikaslearen aitak, amak edo legezko tutoreak eskatutako ikastetxean lan egiteagatik eskuratu daitezken
puntuekin).
◆c) Ikastetxean ikasi edo lan egiten duten senitartekoak (Kontzeptu ez metagarriak. Atal honetako puntuazioa, gehienez ere : 9
puntu).
1.- 9 puntu, ikastetxean anai-arrebaren bat izateagatik.
2.- 7 puntu, aitak, amak edo legezko tutoreak eskatutako ikastetxean lan egiteagatik.
◆d) Beste irizpide batzuk ( Kontzeptu metagarriak)
1.- Puntu 1, maila orokorreko familia ugariko kide izateagatik.
2.- 1,5 puntu ,maila bereziko familia ugariko kide izateagatik.
3.- Minusbaliotasunagatik (kontzeptu honegatik gehienezko puntuazioa: 2 puntu)
- Ikasle eskatzailearena: 2 puntu.
- Aitarena,amarena,legezko tutorearena edo anai/arrebaren batena: puntu 1.
◆ 1 puntu, ikastetxeko kooperatibaren bazkideen seme-alaben alde.
◆ 2 puntu, ikastetxearen ordezkaritza Organo Gorenak erabakitako irizpidearen alde. (Organo Gorenaren 2016-01-12an erabakia).
- Puntu 1, ikasle ohien seme-alabak izateagatik, eta
- Puntu 1, ikastolako bazkidearen seme-alaben alde