Post on 02-Oct-2020
transcript
1
2
AURKIBIDEA
ARGUMENTUA _________________________________________________________ 3
SINOPSIA _____________________________________________________________ 4
TXOSTENA ____________________________________________________________ 5
FITXA TEKNIKOA _______________________________________________________ 8
FITXA ARTISTIKOA ______________________________________________________ 9
BANAKETA _________________________________ ¡ERROR! MARCADOR NO DEFINIDO.
PERTSONAIAK ________________________________________________________ 12
EKOIZTETXEA _________________________________________________________ 14
HARREMANA HEDABIDEEKIN _____________________________________________ 16
3
ARGUMENTUA
Martxoaren 3an, soldata-igoerak eskatzeko lanuzte bat zenbait hilabetez luzatu eta
gero, borrokan ari ziren enpresetako langile-batzordeek greba orokor bat antolatuta
zeukaten Gasteizen. Hiri honetan, hain zuzen, gobernua kezkatzen zuen mugimendu
asanbleario bat sortua zen, eta beldur zen Estatu Espainol osora zabalduko ote zen.
Zaramaga langile-auzoko San Frantzisko elizan milaka langile bildu ziren batzarrean.
Kanpoaldean, are jende gehiago elkartu zen, eta, tartean, polizia armatuko ehun
agente kokatu ziren.
Gasteizko 1976ko martxoaren 3ko gertaeretan, poliziak bost langile hil zituen, greba
luze baten ondoren. Begoñak, erdi-mailako klaseko gazte batek, bertatik bertara biziko
ditu “sekula ezer gertatzen ez den hiri bat” astindu zuten gertaera horiek. Gero eta
gehiago gogortuz doan gatazka baten erdian, bai bera, bai haren familia, zeinen alde
jarri aukeratu beharrean aurkituko dira. Azkenean, sarraskiaren ondoren, Begoña,
hiria, eta herrialde osoa ez dira gehiago berberak izango.
“Badauzkagu bi kamio bete munizio, e? Tiratu ahalean ekin, beraz, eta garbiketa egin, geuk
armak dauzkagunok; tiratu ahalean eta inolako erreparorik gabe”.
“Historiako jipoirik handienean parte hartu dugu. Txanda".
“Hemengoa sarraskia izan da. Txanda". “Aizu, benetan, sarraski bat, e?”
4
SINOPSIA
1976. urtean, Franco hil berritan, Gasteiz probintziako hiriburu lasai bat da. “Apaiz eta
militarren” hiri bat.
Gutxik pentsatuko zuten urte hartan gertaera dramatiko batzuk izango zirela, hiria
behin betiko aldatuko zutenak. Gertaera horiek, zalantzarik gabe, Espainiako
Trantsizioa deitutakoan ere garrantzia izango zuten, bereziki Euskal Herrian.
José Luis kazetaria da bertako irrati batean, hiri txiki bateko informazioaren errutina
aspergarrira ohitutakoa, eta berak ere ezin zuen sumatu gertatzekotan zegoena.
Hala ere, gertaeren ondorioz, inoiz pentsa zezakeen baino hurbilagotik ukituko duen
egoera batean murgilduko da. Hain hurbil, non haren alaba izango baita, Begoña,
martxoko egun horietako protagonistetako bat (eta biktima).
Hiria aldatzen ari zen, milaka langilek soldata-igoerak eskatzen zituzten, baina aldaketa
sozial eta politikoak ere bai. Parez pare, halakoak onartzeko asmorik gabeko ugazaba
eta agintari batzuk zituzten, edozer egiteko prest zeudenak. Edozer.
Gauzak horrela, gatazka halabeharrezkoa zen. José Luisen erdi-mailako klaseko
familian ere errepikatuko da gatazka, kide guztiengan ondorioak izateraino azkenean.
Begoña, istorio honetako protagonista –belaunaldi hartako gazte-jende asko bezalaxe–
kontzientzia soziala hartzearekin batera pertsona gisa haziko da.
Era berean, José Luis eta Ana (haren emaztea eta Begoñaren ama) ezingo dira geratu
erabat gogortu den egoera horretatik kanpo; izan ere, azkenean egoera horrek hiriko
bizilagun guztiei eragingo die, eta zeinen alde jarri erabaki beharko dute.
Emaitza tragikoa ezaguna da: poliziak bost langile erail martxoaren hiruan.
Egun hura betiko gelditu da hiriaren oroimen kolektiboan, orduz gero ez baitzen izan
gehiago hiri berbera.
5
TXOSTENA
Sozializazio-proiektu bat
‘Vitoria, 3 de Marzo’ proiektu SERIOA da, berme historiko sendoa duelako;
BEHARREZKOA da, oraindik ez delako erabat kitatu indarkeria hori jasan zutenekiko
zorra; proiektu PARTEKATUA da, gertatu zena modu zabal batean barneraturik
daukatelako bai gizarteak, bai erakundeek; eta AUKERAKOA da, egungo egoera
egokiena delako honelako proiektu bati ekiteko. Film hau sozializazio-proiektu
zinematografiko bat da.
Proiektu serio bat
Gertaera historikoaren balioa nabarmentzeko eta film luzera eraman ahal izateko,
dokumentazio-lan handia egin da: garaiko argitalpenak erabili dira; harremanak izan
dira gertaerak zuzenean bizitako hainbat pertsonarekin; eta elkarrizketak egin dira
maila handiko zenbait historialarirekin, hala nola Antonio Riverarekin (La ciudad
levítica eta beste), historiako aholku-kontseilu txiki bat eraturik. Hori guztia dela eta,
gertatuaren errealitateari dagokionez, istorioaren zehaztasuna dudagabea da.
Halaber, bilerak egin dira oroimen historikoaren arloan diharduten zenbait talderekin,
Martxoak 3 elkartearekin edo Valentín de Foronda elkartearekin, besteak beste.
Zehaztasun historikoa.
Horrez gain, gidoigileak, Juan Ibarrondok, zenbait pasarte hartu ditu bere estimu
handiko eta hurbileko pertsona batzuen bizitzatik, eta haien bidez istorioz osaturiko
istorio bat ondu du. Pertsona horien artean aita du, kazetaria lanbidez, martxoaren 3a
hurbil-hurbiletik bizi izan baitzuen Gasteizko irrati batean. José Luis pertsonaia nagusia
bezala, hura ere irratiko kazetaria. Juanek, niaren ikuspuntutik, istorio koral bat
kontatzen du, istorio pertsonal askoren baturan oinarritua (berea tartean), horiek
guztiak egiazkoak eta errealak. Gasteiztar askok beren burua islaturik ikusiko dute
fikzioz eta errealitatez osatzen den obra honetan; batzuek bizi izan zutelako, eta beste
batzuek, kontatu egin dietelako.
6
Gidoigile lanetan, Héctor Amado ere izan du lagun.
Beharrezko proiektu bat
Orainak asko zor dio Martxoaren 3ko Gasteizen protagonista izan zen belaunaldiari,
eta egungo belaunaldiek, bai eta etorkizunekoek ere, hori jakiteko eskubidea dute.
Martxoaren 3ak oraindik ere oso presente dago Gasteizen. Ikus-entzunezko honelako
proiektu batek lagundu egingo du, asko gainera, haren sozializazioa aurrera eramaten
eta belaunaldi berrien interesari eragiteko. Balio dezala hura bizi izan ez zutenen jakin-
nahia pizteko, egungo gazteena, gehienek urruneko oihartzun batzuk bakarrik jaso
dituzte eta; balio dezala filma ikusi ondoren (eta aurretik) galderak egin ditzaten, irakur
eta entzun dezaten, Gasteizko 1976ko martxoaren 3az informazioa bila dezaten. Iker
ditzatela zergatiak.
Horrenbestez, hizpide dugun Martxoaren 3 hori gasteiztar zein euskal herritarren
hainbat belaunaldiren oroimen kolektiboaren zatitzat jotzen ari gara. Lagungarria izan
dadila pertsona askok lehen aldiz hurbil daitezen Martxoaren 3ra, eta ezagut dezaten;
eta zuzenean bizi izan (jasan) zuten beste askok beren burua pertsonaia nagusitzat ikus
dezaten istorioan. Istorio pertsonalen baturaren bidezko istorio kolektibo batean.
Filma bientzat pentsaturik dago: iraganeko belaunaldientzat zein etorkizunekoentzat.
Belaunaldi bataren zein bestearengana iristeko helburu bikoitz horretan, frogaturik
dago fikziozko generoa dela pertsonen arreta lehenago, hobeto eta kopuru
handiagoan harrapatzen duena, ikus-entzunezko beste formatu batzuek baino, hala
nola dokumentalak edo, bestalde, eleberriak edo saiakerak baino.
Ahaztu behar ez den beste puntu bat da, hura ere baitago lan zinematografiko honen
tratamenduaren barruan, martxoaren 3ko istorioa unibertsala dela; herri oso bat
markatua uzteaz gain, istorio unibertsala da. Historian zehar hainbat tokitan
errepikatzen den gertaera-mota bat da, eta zinemak halakoak ere fikzioaren aldetik
tratatu izan ditu.
Ildo horretan, aski izan bedi adibide bat ematea, oso ezaguna: Derryn (Ipar Irlanda)
1972an gertaturiko ‘Igande Odoltsua’ (Bloody Sunday), non 14 pertsonak bizia galdu
zuten, eskubide zibil eta politikoen aldeko manifestazio batean britaniar polizia oldarka
sartu eta gero. Gertaerok 2002. urtean eraman ziren pantaila handira, ‘Bloody Sunday’
7
izenburuarekin, Paul Greengrass zuzendari. Bien arteko beste antzekotasun bat:
Martxoaren 3ak bere kanta duen bezalaxe, Lluis Lach-en ‘Campanades a mort’, ‘Bloody
Sunday’-k ere badu berea, izen berekoa, U2 taldearen eskutik.
Proiektu partekatu bat
Martxoaren 3a gasteiztar eta euskal herritarren hainbat belaunaldiren oroimen
kolektibo gisa. Oso zabala da haren inguruko batasun sozial eta politikoa. Gertatu zena
(eta film honek kontatzen duena), zalantzarik gabe, erakundeek (horren isla da Eusko
Legebiltzarrak onarturiko irizpena) zein gizarteak partekatzen dute. Proiektuak baditu
Martxoak 3 Elkartearen eta Valentín de Foronda Gizarte Historiarako Institutuaren
babesa eta bermea. Horiek izanik, arlo sozial eta historikoan, bi erreferentzia nagusiak
1976ko gertaerei dagokienez.
Aukerako proiektu bat
Egungo koiuntura politikoa aproposa da oso; testuinguru ezin hobean gaude. Proiektu
hau ezin hobeki egokitzen zaio Euskal Herriko egungo egoerari, non askok eskatzen
duten –erakundeak barne– orduko istorioak konta daitezela, gogora ekarraraz
daitezela, duela gutxi arte ozta-ozta ukitzen ziren istorio horiek, indarkeria polizialaren
ingurukoak, besteak beste, alegia, Gasteizen 1976ko martxoan bizitakoaren modukoak.
Haren egokitasun historikoa ukaezina da.
Euskal erakundeetan zein gizartean garatzen hasia da ‘beste indarkeria batzuen
biktimak‘ kontzeptuaren eta, zehazkiago, ‘biktima polizialak’ deritzenen inguruko
debatea. Tabu izateari utzi dio. Martxoaren 3a da, lehen ere aipatu denez, bere
inguruan batasun eta babes politiko eta sozial handiago bat sortzen duen gertaera.
Martxoaren 3a siglen gainetik dago.
8
FITXA TEKNIKOA
1. Formatua: Fikzioa
2. Generoa: drama historikoa
3. Iraupena: 90 minutu
4. Masterra: digitala eta 35 mm
5. Ekoiztetxea: Sonora Estudios / Gariza Films
6. Laborategia: Sonora Estudios
7. Zuzeneko soinua: Gaztelania
8. Proiekzio-ratioa: 1.2:35
Filmaketa urriaren 9an hasiko da eta
bost edo sei astez luzatuko da
Filmaketa osoa Vitoria-Gasteizen egingo da
9
FITXA ARTISTIKOA
1. Produktore eragileak: PAKO RUIZ
OSKAR BAÑUELOS
ASIER BILBAO
1. Zuzendaria: VÍCTOR CABACO
2. Gidoigileak: JUAN IBARRONDO
HÉCTOR AMADO
3. Jatorrizko ideia: OSKAR BAÑUELOS
4. Argazki-zuzendaria: GAIZKA BOURGEAUD
6. Aktore-zerrenda: AMAIA ABERASTURI
RUTH DIAZ
JOSE MANUEL SEDA
ALBERTO BERZAL
MIKEL IGLESIAS
IÑAKI RIKARTE
OTI MANZANO
IÑIGO DE LA IGLESIA
ASIER MACAZAGA…
10
AKTOREEN ZERRENDA
AMAIA ABERASTURI (BEGOÑA)
RUTH DIAZ (ANA)
JOSE MANUEL SEDA (EDUARDO)
ALBERTO BERZAL (JOSÉ LUIS)
11
MIKEL IGLESIAS (MIKEL)
IÑAKI RIKARTE (JAVIER)
OTI MANZANO (LOLI)
IÑIGO DE LA IGLESIA (EL RUBIO)
ASIER MACAZAGA (GOBERNADOREA)
12
PERTSONAIAK
BEGOÑA 18 urteko gazte bat da, erdi-mailako klaseko familia batean bizi dena. Filmean
zehar, haren adinean normala den aldaketa-prozesu batetik igaroko du (heltzeko
prozesua), baina modu berezi batean haren kasuan. Begoña gazte ameslari eta harroa
da, apur bat egoskorra; urte horiekin neska askok duten errebeldia du. Begoña greban
dagoen langile gazte batez maitemindurik dago. Harreman hori dela eta, aitari “aurre
egingo” dio. Alabaina, aitak, alabak eta mutil-lagunak osaturiko hirukote klasikoak,
haien kasuan, badu osagai politiko eta sozial bat; horrenbestez, Begoñaren heltze
pertsonalak kontzientzia-hartze bat ere ekarriko du berekin. Begoñaren pertsonaia,
azken batean, Gasteiz hiria bera ordezkatzen du: urte haietan aldaketa sakon bat
izango zuen hiri baten –eta herrialde baten– metafora bizia da.
JOSÉ LUIS, Begoñaren aita, berrogeitaka urteko kazetari bat da, bertako irrati txiki
batean lan egiten duena. Familia nazionalistakoa izanik, frankismoa isiltasunean
eraman du, familia aurrera atera ahal izateko. Harentzat, edozeren aurretik familia
dago, kezka politikoak ere badituen arren, ez oso zehaztuak, dena dela. Nolabait,
ameslari bat da, alaba bezala. Pertsonaia kontraesankorra da, zalantzaz eta beldurrez
betea. Eduardok tentatzen duenean patronalaren alde jar dadin, lan hobe baten truke,
onartzea erabakitzen du, baina horrek barne-gatazka handia sortuko dio, horren
ondorioz alaba aurrez aurre jartzeaz gain. Neurri batean, bere burua irmotzeko
onartzen du… baina bere burua engainatu ere egiten du, horrek gauzak hobetzen
lagunduko duela pentsatuz. Azkenik, gertaeren dinamikak berak agerian utziko dio
zer-nolako hutsegitea egiten ari zen. Zalantza da garaiz iritsiko ote den hura
konpontzeko.
ANA, José Luisen emaztea, emakume gazte bat da oraindik, bere karrerari uko egin
diona ezkontzeko, haren belaunaldiko beste emakume askok bezala. Hala ere, urteak
igarota, ez dago guztiz pozik bere ezkontzan, eta haren espektatibak ez dira bete berak
espero zuen moduan. Eduardo agertzean, ernatu egingo zaio barnean daukan
sakoneko asetasunik eza, izan zitekeen eta izan ez zenaren ingurukoa. Senarra eta
umeak maite ditu, baina horrek ez du guztiz asebetetzen. Familian –hirian bezalaxe–
13
piztuko den krisian, bitartekari-lanetan saiatuko da batzuen eta besteen artean, baina
ez du lortuko. Haren kasuan ere, gertaerek bultzatuko dute zirt edo zart egitera.
EDUARDO enpresari pragmatikoa da. Negozio-gizon postmodernoaren eredu berriaren
erakusgarri ona. Eduardo ahalik eta etekinik handiena eskuratuz saiatzen da
nabigatzen aldaketaren ur zurrunbilotsuetan. Anbizio handikoa da, eta printzipioak
alde batera uzteko gai da, bere helburuak lortzearren. Bestalde, argia, dotorea eta
itxura onekoa da. Moderatua eta elkarrizketarako irekia ematen du, eskola zaharreko
bere enpresari kideekin konparatuta; alabaina, unea iristen denean, azken horien alde
jarriko da, gertaerek hala bultzatuta. Bere helburuen artean Ana bera dauka.
MIKEL gazte sutsu bat da, iraultza egitea bere lehentasun behinenen artean daukana.
Garai hartako gazte politizatuaren eredua da. Hala, poeta gorriei irakurtzen die, eta
tratatu marxistak estudiatzen ditu, baina intelektual bat ere izan gabe. Ekintza-gizona
da, eta greba-mugimenduan bere saltsan dago. Begoñaz maitemindurik dago, eta
ahaleginak egiten ditu neskak bere idealak har ditzan, borroka-lagun bihurtu nahian,
neska-lagun baino gehiago. Alabaina –gaztetasuna dela eta, beharbada–, erabakiak
itsumustuan hartzeko joera du. Lagunen lagun zintzoa da, adiskidetasuna,
lagunartekotasuna, garrantzizko balioa baita berarentzat.
JAVIER grebako langile-mugimenduaren liderretako bat da; pertsonaia Martxoaren
3an rol nagusia jokatu zuten lider errealetako batengan oinarriturik dago. Gizon gaztea
da oraindik, baina hamaika borrokatan zaildutakoa; kausaren alde bizi da, baina,
gainera, gizon atsegina da, adiskidetsua, bizitzan dauden gauza txiki onekin hunkitzeko
gai dena. Ez da militante hotz eta grinagabea, lider karismatiko bat baizik.
LOLI emigratu behar izan duen emakume bat da, Andaluziakoa jatorriz. Filmean,
Begoñaren eta Anaren konfidente/adiskide-rola jokatuko du. Begoñari aholku ematen
saiatuko da, oinak lurrean jar ditzan, bai eta neskaren eta gurasoen artean bitartekari
izaten ere. Greba-mugimenduan parte hartuko du, orobat, gertaerek horretara
bultzatuta.
14
Ekoiztetxea
Sonora Estudios Vitoria-Gasteiz. 1996. urtean sortu zen, eta soinu-zerbitzuak ematen dihardu ikus-
entzunezkoen sektorean. Soinu-produktuen grabazioa, postprodukzioa, azken
prozesuak eta edizioa. Bideo eta zinemako ikus-entzunezko ekoiztetxea.
Eginiko proiektu ugarien bermea du enpresa honen esperientziak, bai eta enpresa bera
osatzen duen pertsonalaren eskarmentuarena ere, azken hori ekoiztetxea sortu baino
lehenagotik ere badatorrela. Nabarmendu behar da, gainera, haren lanen izaera
berritzailea, beti abangoardiako euskarrien alde eginez, ekipamenduen eguneratze
teknologikoan etengabe ahaleginean ari dela eta bere gain hartzen dituen produkzioak
egiteko irizpide artistikoei jarraitzen diela azpimarratzeaz gain.
Hona hemen zinemako produkzioan egin dituen lanetako batzuk:
• 2015 “En Tránsito”, Oskar Tejedor. Film dokumental luzea.
• 2014 “Garaikoetxea, Una Transición Inacabada”. Oskar Bañuelos. Telebistarako
dokumentala.
• 2013 “Izenik Gabe 200x133” Mónica Zumeta, Enara Goikoetxea. Film
dokumental luzea.
• 2013 “Peter Pan” Imanol Ortiz. Fikziozko film laburra.
• 2011 “Un Viaje al Edén” Rax Rinnekangas. Fikziozko film luzea.
• 2010 “Corazón Encharcado” Aitor Herrero. Animaziozko film laburra.
• 2010 “Jaque” Iker Franco. Fikziozko film laburra.
• 2010 “Pedra, Peixe, Rio, Itamatatiua” Iban Ayesta. Film dokumental luzea.
• 2009 “Life & Film” Arkaitz Basterra. Film dokumental luzea.
• 2008 “Tierras Altas” Carolina del Prado. Fikziozko film luzea.
• 2006 “Agian” Arkaitz Basterra. Film dokumental luzea.
• 2005 “El Síndrome de Svensson” Kepa Sojo. Fikziozko film luzea.
• 2003 "Skin Deep" Sasha Parisot. Fikziozko film luzea.
• 2003 "Cuando puedas”, Kepa Sojo. Fikziozko film laburra.
• 2002 "Terminal", Aitzol Aramaio. Fikziozko film laburra.
• 2002 "Looking for chencho", Kepa sojo. Fikziozko film laburra.
• 2001 "La Danza Macabra" Esteban Ramos. Animaziozko film laburra.
• 2001 "Lauburu" Luis Ramírez. Fikziozko film laburra.
• 2000 "El hombre Ubicuo" Eduardo Bajo Ulloa. Fikziozko film laburra.
15
Gariza Films Larrabetzu. Gariza Films ekoiztetxe gazte eta independentea da, 2010. urtean sortutakoa,
filmak egiteko. Haren lana da hitzak eta ideiak irudi eta soinu bihurtzea. Haren obsesioa,
istorioak kontatzea.
Hona hemen egindako lanetako batzuk:
• “Un Otoño sin Berlín”. Fikziozko film luzea. Urtea: 2015.
• “Next Stop: Greenland”. Abenturazko dokumentala. Urtea: 2012.
• “Jugando con la Creatividad”. Film dokumental laburra. Urtea: 2013.
• “Larroxa”. Film dokumental laburra. Urtea: 2013
• “Kea”. Fikziozko film laburra. Urtea: 2012.
• “Bicycle Poem”. Fikziozko film laburra. Urtea: 2010.
16
Harremana hedabideekin
HARREMANETARAKO PERTSONA: Oskar Bañuelos
HARREMANETARAKO TEL.: 639236094
HARREMANETARAKO E-MAILA: peliculavitoria3demarzo@gmail.com
17
www.sonoraestudios.com
www.garizafilms.com