Post on 04-Aug-2020
transcript
1
BALDINTZA TEKNIKOEN PLEGUA, UDAL HIRIGINTZAKO PLANGINTZAREN
ARAU SUBSIDIARIOAK BERRIKUSTEKO ERREDAKZIO- ETA UDAL
AHOLKULARITZA-LANAK KONTRATATZEKO, ETXEBARRIA UDALERRIKO
HIRI-ANTOLAMENDUKO PLAN OROKORRAREN FIGURAREN BITARTEZ.
1. BALDINTZA PLEGU HONEN NORAINOKOA
Baldintza plegu honek hainbat fase ezartzen ditu, alegia, udal
hirigintzako plangintzaren arau subsidiarioak osorik berrikusteko
idazteko prozesuan kontuan hartu beharreko faseak, Etxebarria
udalerriko hiri-antolamenduko plan orokorraren figuraren bitartez.
Lanen faseak ezartzea fase bakoitzaren agirien eduki materialarekin
osatzen da eta, gainera, idazketan eta azalpenean errespetatu
beharreko aldi baterako epeak adierazten dira, hain zuzen ere,
Etxebarria udalerriko hiri-antolamenduan interesaturik dauden
herritarrek eta entitateek debate publikoan eta partizipatiboan
errespetatu beharrekoak.
Faseen eta horien agiri-edukia hirigintzari buruzko legeriak eta
ingurumenari buruzko legeriak ezarritako errekerimenduei jarraituz
ezarri da, horrela, etorkizuneko plan orokorraren edukiak osorik
errespetatuko du legeek ezarritakoa.
Era berean, plegu honetan ezarrita dago udal-korporazioa osatzen
duten alderdi politikoei aholkua eta informazioa emateko prozesua,
lehenago aipatutako lanak lantzeko prozesu osoan zehar erredakzio-
taldeak egin beharrekoa.
Planaren agiri guztiak, beren faseetan, euskaraz eta gaztelaniaz
idatziko dira, baita erredakzio-taldeak herritarrei egindako
idatzizko jakinarazpen guztiak ere. Halaber, fase bakoitzaren kopia
emango da Udalak zehaztuko duen formatu informatikoan, hasiera
batean (doc. dwg. eta pdf.).
Herritarrek behar bezala uler dezaten faseetariko bakoitza,
herritarrek parte hartzeko saioak egingo dira, eta bertan
erredakzio-taldeak aurkeztuko ditu agiri guztiak.
2
2. ETXEBARRIAKO HIRI-ANTOLAMENDUKO PLAN OROKORRAREN AGIRIEN EDUKIA.
2.1. EDUKIA
Plan orokorraren benetako edukia ekainaren 30eko 2/2006 Lurzoru eta
Hirigintza Legearen 61. artikuluak (aurrerantzean 2/2006 Legea)
ezarritakoari egokituko zaio, baldintza teknikoen plegu honetan edo
aurrekoa ordezkatzen duen edozeinetan garatuko diren ñabardura eta
zehaztasunekin.
Legeriak ezarritako hiri-antolamenduko plan orokorraren
hirigintzako antolamenduaren edukiaz gain, plan orokorra idazteko
lanek faseetan egin beharreko hainbat agiri izango dituzte. Agiri
horietan, hain zuzen ere, ingurumenari buruzko legeriak ingurumen-
inpaktua deklaratzeko prozesua lantzea egituratzen du.
Plan orokorra berrikusteko ezartzen diren fase bakoitzaren
deskribapenari dagozkion ataletan agirien edukia eta norainokoa
zehaztuko dira, eta 2/2006 Legearen "Agiriak" izeneko 61.
artikuluan eta aipatu legearen etorkizuneko Araudiaren artikuluetan
horretarako ezarritakoa errespetatuko da. Lanen adjudikaziodunaren
betebeharra da plegu honen edukia betetzea eta, hala badagokio,
2/2006 Legearen etorkizuneko Araudiak horretarako ezarriko
duenarekin. Orobat, ekainaren 3ko 105/2008 Dekretua hartuko da
kontuan, 2/2006 Legearen eta urriaren 16ko 211/2012 Dekretuaren
garapenerako premiazko neurriei buruzkoa, planak eta programak
estrategikoki ebaluatzeko prozedura eta oinarrizko aplikazio-
araudiari dagokion ingurumena ebaluatzeko abenduaren 9ko 21/2013
Legea arautzen dituena.
Ingurumen-inpaktuaren baterako ebaluazioaren azterlanaren edukia
Euskadiko Autonomi Erkidegoko legeriak ezarritakoari egokituko
zaio, eta, halaber, 9/2006 Estatuko Legearen lehen Eranskinean
ezarritako guztia beteko du indarrean dagoen abenduaren 9ko 21/2013
Legeak, ingurumena ebaluatzeari buruzkoa oinarrizko aplikazio-
araudiari dagokionez.
Gainera, EAEn kutsadura akustikoa arautzen duen 2012/10/16ko
Dekretuak ezarritakoa izango du, udalerriko Zarata-Mapa barne.
2.2. GARAPENA
Sarrera
Plan orokorraren lanak idazteko faseen ondoz ondoko azpiataletan
adierazten da kontzeptu- izaera duen agirien edukia eta
gutxienezkoena, faseak osatzen dituen agiri bakoitzerako.
3
Plegu honetan ezartzen da plan orokorra idazteko lizitaziora
aurkezten direnek landu egin behar dutela, besteak beste, fase
bakoitzaren agirien edukia zehatz-mehatz garatzen duen dokumentua,
argi eta garbi zehaztuz egoki ezartzea deritzoten zehaztapen
grafiko eta idatziak, plan orokorraren zehaztapenak zuzen definitu
eta zehazteko.
Halaber, dokumentu horrek plan orokorraren agiriak lantzeko prozesu
osoaren Memoria metodologikoa izango du, eta berariaz lotuko ditu
hiri-antolamenduaren zehaztapenak betearazteko eta ingurumena
babesteko zehaztapenekin.
Garatu beharreko agiriak.
Aurretik adierazitakoarekin bat, Etxebarriako plan orokorraren
lanak adjudikatzeko aurkezten diren taldeek honako fase hauen
agirien edukia garatu behar dute:
1. fasea - Herritarrek parte hartzeko programa.
2. fasea - Lurraldeko antolamendu- eta sektore-planen analisia eta
etorkizuneko plan orokorrean izan lezakeen eragina. Ingurumen-
eraginen analisia ere bai.
3. fasea -Biztanleriaren azterketa soziologikoa, eta zelan
integratu.
4. fasea - Etxebizitzaren erabilera (ohikoa, bigarrena, hutsik
dagoena) aztertzea Etxebarria udalerrian.
5. fasea - Ingurumen-organoari kontsulta egiteko agiriak,
ingurumen-inpaktuaren gaineko azterlanari buruzko informazioaren
hedadurari eta espezifikazio-graduari buruzkoa. Aurre-
aurrerapenaren lanketa.
6. fasea - Plangintzaren aurrerapena lantzea, barne dituela
ingurumen-inpaktuaren baterako ebaluazioaren Azterlana.
7. fasea - Herritarrek Aurrerapenaren edukian parte hartzea, eta
plan orokorra lantzeko irizpideak eta helburuak hartzea.
8. fasea - Plan orokorra lantzea.
9. fasea - Administrazio-izapidetzea eta herritarrek parte hartzea
Hiri-Antolamenduko Plan Orokorraren edukian.
4
10. fasea - Herritarren parte hartzearen sintesia eta plan orokorra
hasieran onesteari jarritako alegazioei erantzutea.
11. fasea - Behin-behineko onespenaren agiria.
12. fasea - Behin betiko onestea.
Faseak lantzeko metodologia ere izan behar du adierazitako agiri-
garapenak, eta, bereziki, hirigintza- eta ingurumen-agiriei
lotutako metodologia.
3. ETXEBARRIAKO PLAN OROKORRAREN LANAK IDAZTEKO ETA PARTE HARTZE
PUBLIKORAKO ETA IZAPIDETZEKO PROZEDURA EZARTZEKO FASEAK.
Atal honetan, kontuan hartuta plan orokor bat idazteak prozedura
koordinatua abian jartzea dakarrela, batetik, agiri-edukien
faseetako lanak idaztearen eta, bestetik, herritarren parte
hartzeko tratamendu paraleloaren nahiz Udal Korporazioak erabakiak
hartzearen artean, jarraian ezartzen diren faseek lehenago
adierazitako alderdiak batera deskribatzen dituzte, eta prozesuaren
garapen koordinatua eta jarraitua ahalbidetzeko beharrezko diren
denbora bakoitzaren epeak zehazten dituzte, hasten denetik plan
orokorra behin betiko onetsi arte.
Kontuan hartuta Etxebarria udalerriko lurralde- eta hiri-
errealitatearen analisiaren aldez aurreko faseen lanak egin
daitezkeela, jarraian ezartzen den fasekako egituraketa ez dago
soil-soilik antolatuta sekuentzia-irizpide zorrotz batekin, baizik
eta hainbat fase, batez ere prozesuaren hasieran, elkarren artean
gainjarri ahal dira aldi baterako.
Ondorioz, fasearen kontzeptua aldi baterako sekuentzia baten eduki
propiotik harago doa eta zenbait betekizunen zehaztasunarekin
konbinatzen da, eduki materiala zein den.
1. FASEA. HERRITARREK PARTE HARTZEKO PROGRAMA.
1. saioa: ARAU SUBSIDIARIOAK zer diren azalduko da, baita prozesu
guzti honek zer zehazteko balio duen ere.
2. saioa: Herria gaur egun zein egoeratan dagoen –arlo guztietan-
azalduko da, antzematen diren gabezia eta beharrizan guztiak
identifikatuz.
5
3. saioa: Herritarren iritziak, beharrizanak, arazoak, etab. jaso
ondoren aukeren berri emango da, lizitatutako enpresaren ikuspuntutik
zein beste edozeinenetik, udalbatzarenetik ere bai. Aukera hauek
planaren aurre-aurrerapenean jasoko dira.
Dokumentua hedatzeko jarduketa zehatzak, fase bakoitzean lan saioak
edo foroak ezartzea.
Proposatutako jarduketa bakoitzaren planing-a eta deskripzio-
memoria landuko dira, fase bakoitzaren deskribapenean jarraian
adierazten diren parte hartzeko gertaera guztiak izango ditu.
Agiri hori, gehienez ere, hilabeteko epean aurkeztuko da, kontratua
sinatzen denetik zenbatzen hasita, eta berariaz onartu behar du
Udalbatzak.
2. FASEA. LURRALDEKO ANTOLAMENDU- ETA SEKTORE-PLANEN ANALISIA ETA
ETORKIZUNEKO PLAN OROKORREAN IZAN LEZAKEEN ERAGINA. INGURUMEN-
ERAGINEN ANALISIA ERE BAI.
Lurralde plangintzaren analisia.
Fase honetan Gernika-Markinako Arloaren Lurralde Plan Partzialaren
analisi zehatza egingo da, baita behin betiko onartutako Lurralde-
eta Sektore-Planena ere, horiek ere idazteko eta izapidetzeko
prozesuan, zuzenean edo, hala badagokio, zeharka, udalerriaren
lurraldeari eragiten diotenak, udaletik haragoko irismena duten
lurralde-afekzioak direla eta.
Lehenago aipatutako Lurralde Planen analisia egiteaz gain,
azpimarratu egingo dira Lurralde- eta Sektore-Planek Gernika-
Markinako Arloaren Lurralde Plan Partzialari eragindako efektuak,
zehatzagoak baitira.
Lurralde plangintzako zehaztapenen edukiaren analisia zehazte
aldera, plan bakoitzak Etxebarriako etorkizuneko hiri-
antolamendurako ezartzen dituen eragin eta loturei buruzko txostena
egin behar da, eta aintzat hartuko dira eragin kuantitatiboak eta
kualitatiboak udalerrian egiten diren lurzoruaren erabilerak
ezartzeari dagokionez eta gainera, eragin horiek espazio-
kokapenaren berariazko zehaztasuna duten kasuetan, grafikoen bidez
definituko da espazio-kokapen hori oinarri kartografiko bakar baten
gainean eta UTM koordenatuetan, erredakzio-taldeak landu
beharrekoak.
Lurralde Planen eta hiri-antolamenduko plan orokorrarekiko loturen
analisi-lanen laburpen gisa, txostena egingo da Gernika-Markinako
Arloko Lurralde Plan Partzialari buruz, eta beste txosten bana
6
indarrean eta lantzeko prozesuan dauden Lurralde- eta Sektore-
Planei buruz, betiere Etxebarria udalerriari eragiten diotenak.
Lurralde Plan Partzialari buruzko txostenak lurralde-loturen eta
hirigintza-garapenaren kuantifikazioaren analisi xehatua izango du,
hala egoitzena nola ekonomi jarduerena, eta plan orokorraren
gainean ezartzen duen maniobra-tarteari buruzko interpretazio-
irizpideak ezarriko ditu, etorkizuneko hiri-garapenaren magnitudea
eta ezaugarriak definitzeko.
Sektore-txostenek hirigintza-antolamendua ezartzeko gaitasunari
buruzko lotura berezien analisi zehatza izan behar dute, era
grafikoan eta ulertzeko moduan, eta analisi grafiko hori idatzizko
txosten batekin osatuko dute, Sektore Planen lurralde loturen
araudiak duen irismena, derrigorrezkoa edo orientagarria, argituko
duena (Errepideen Plan Orokorra, etab.), bai behin betiko
onartutakoena, bai lantzeko prozesuan daudenena.
Etorkizuneko hirigintza-antolamenduak kontuan izan beharreko
ingurumeneko loturen analisia.
Indarrean dagoen lurralde-antolamenduaren analisiari buruzko lanak
lantzearekin era koordinatuan, ingurumena babesteko errespetatu
beharreko lurralde-lotura guztien analisi grafikoa eta idatzia
egingo da, plan orokorraren agiri-edukian eragina dutenak eta
ingurumen-inpaktuaren baterako ebaluazioaren azterlanean aztertuko
direnak.
Horretarako, dagozkion informazio-lanak egingo dira bereziki
babestu beharreko guneak antzemateko, Lurraldea Antolatzeko
Gidalerroen edukiarekin bat ezarriak, baita Europako Ingurumen
Zuzendaritzek eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde
Politika Sailak horretarako ezartzen dituen irizpideek babestu
beharreko gune bereziak ere.
Lehenago aipatatutakoa lurraldean eragina duten sektore-legeek
0ezarritako lotura berezien analisiarekin eta zehaztapenarekin
osatuko da, horrela, azalduta geratuko da behin betiko onartutako
lurralde-antolamenduaren loturekiko harremana, Lurraldea
Antolatzeko Gidalerroekin, Ibai eta Erreken Bazterrak Antolatzeko
Lurralde- eta Sektore-Planarekin, Litorala Antolatzeko Lurralde
Planarekin, Zona Bustien Lurralde- eta Sektore-Planarekin, eta
adierazitako legeek zuzenean ezartzen dituzten lurralde-loturak
zehatzago ezartzen dituztenekin gertatzen den bezala.
7
Lurralde- eta ingurumen-loturen sintesi dokumentua.
Bukatzeko, eta aurreko bi azpiataletan adierazitakoarekin bat egin
beharreko analisien sintesi gisa, agiri bat egingo da, azaldu eta
deskribatzen duena zein diren udal plan orokorraren zehaztapenak
ezartzeko aukerak edo maniobra-tartea, Udalbatzak eta interesaturik
dauden gizarte agenteek eta herritarrek jakin dezaten.
Horrela, astiro-astiro finkatuta utzi nahi ditugu plan orokorraren
prozesuan modu seguruan aurrera egiten uzten duten zehaztapen
metodologikoko oinarriak, eta adostutako nahiz onartutako
irizpideak finkatuko ditugu, era seguruan aurrera egiteko geroko
faseen agiriak idazten.
3.FASEA. BIZTANLERIAREN ANALISI SOZIOLOGIKOA.
Urte gutxiren buruan herritarren bizimodu-aldaketaz jabetzea,
nekazal-herri bat izatetik industrializatutako herri izatera zelan
aldatu den, hain zuzen ere. Gaurko egoera eta ondorioak aztertzea.
4. FASEA. ETXEBIZITZAREN ERABILERA AZTERTZEA ETXEBARRIAKO
UDALERRIAN.
Arau Subsidiarioak garatuz, Etxebarriako Udalak emandako obra-
lizentzia guztien analisi sistematikoa egingo da, etxebizitzarako
erabiltzen den oin berriko eraikinei dagokienez, eta bakoitzaren
araubidea zehaztuko da.
Halaber, erredakzio-taldeak udalerrian dagoen etxebizitzaren
beharraren analisia egingo du, eta, horretarako, Udalak dituen
datuak jasota, eta, aldi berean kalean bertan datuak jasota. Arreta
berezia jarriko zaio herriko etxebizitza isolatuen, baserrien...
egoerari eta okupazioari, errentaz eta enpleguaz dituen datuak
ustiatuko ditu. Arreta berezia jarriko dio hutsik dagoen
etxebizitzak kuantifikatzeari.
5. FASEA. INGURUMEN-ORGANOARI KONTSULTA EGITEKO AGIRIAK, INGURUMEN-
INPAKTUAREN GAINEKO AZTERLANARI BURUZKO INFORMAZIOAREN HEDADURARI
ETA ESPEZIFIKAZIO-GRADUARI BURUZKOA.
Edukia
Fase honetan agiri bat landuko da, urriaren 16ko 211/2012
Dekreturen 8. artikuluak jasotako edukia duena. Ingurumen-ebaluazio
estrategikorako prozedura eta ingurumena ebaluatzeko 21/2013 Legea
aplikatzearen ondorioz sortu den oinarrizko araudia arautzen ditu
Dekretu horrek.
8
Ingurumen-organoaren iritziz, aurkeztutako agirien edukia nahikoa
ez bada planaren ingurumen-ebaluazio estrategikoa egiteko,
erredakzio-taldeak egin beharko ditu ingurumen-organoak eskatutako
agiriak, gehienez ere 10 eguneko epean.
Dokumentu horren izena "Aurre-aurrerapena' izango da eta
ingurumen-inpaktuaren baterako ebaluazio-prozedura abian jartzeko
erabiliko da. Ingurumen-organo eskudunari aurkeztuko dio, eta 2
hilabeteko epean Erreferentzia-Txostena egingo du. Bertan zehaztuko
dira ingurumena iraunarazteari buruzko txostenaren hedadura eta
xehetasun-maila.
Orobat, aldez aurretik egingo den parte hartze publikorako
euskarri gisa erabiliko da agiri hori. Udal Korporazioak antolatuko
ditu herritarrek parte hartzeko jardunaldiak.
Kontsulta edo Aurre-aurrerapen horren edukia lantzeko eta geroago
herritarren parte hartzeko prozesurako proposatzen diren aldi
baterako epeak.
Lau (4) hileko epea ezartzen da, lanak egiten hasten denetik
zenbatzen hasita, ingurumen-organoari bidali beharreko kontsultaren
agiri-edukia edo Aurre-aurrerapena aurkezteko.
Behin Aurre-aurrerapenaren agiriak aurkeztuta, bi hilabeteko epea
ezartzen da herritarrek parte hartzeko prozesua garatzeko,
jardunaldiak edo jendearentzako saio irekiak barne daudela.
Herritarrek parte hartzeko jardunaldiak bukatuta eta ingurumen-
organoak bidali beharreko erreferentzia-agiria jaso eta gero,
erredakzio-taldeak, gehienez ere hilabeteko (1) epean, sintesi
txostena egingo du jendearentzako saio irekietan izandako iritziei
buruz eta erreferentzia-agiritik atera eta HAPOrako dituen
ondorioei buruz. Txosten hori udal hirigintza-organo eskudunak
ezagutu eta kontuan hartuko du, alegia, plan orokorra lantzeko
prozesua zuzentzeko eskumena duen organoa. Herritarren lehen parte
hartzearen emaitza ikusita, udal hirigintza-organoak bere iritzia
agertuko du Preavance horren edukiaz, ahal dela, gehienez ere
hamabost eguneko epean, erredakzio-taldeak sintesi txostena
aurkezten duenetik zenbatzen hasita.
6. FASEA. PLANGINTZAREN AURRERAPENA LANTZEA.
Sarrera
Udal hirigintza-organoak Aurre-aurrerapenaren edukiari buruzko
txostena aurkeztuta eta ingurumen-organo eskudunak ingurumena
9
iraunarazteko txostenaren hedadura eta xehetasun-maila zehazten
dituen Erreferentzia-Txostena aurkeztuta bukatzen da laugarren
fasea. Ondoren bosgarren fase hau dator, hau da, plan orokorraren
Aurrerapena eta aipatu Ingurumena Iraunarazteari buruzko Txostena
lantzea. Agiri biak ala biak administrazio honek onartutako
oinarrietan garatuta daude.
Aurrerapenaren edukia
Fase honen hasieran, erredakzio-taldeak honakoak jasoko ditu Udal
Zerbitzu Teknikoetatik: udal oinarri topografikoa, etorkizuneko
hiri-perimetroa osatzen duten 1/500 eskalako planoak, hiri-lurzorua
gehi aurreikusitako lurzoru urbanizagarrria, eta hala badagokio,
landa-nukleoaren eremuak. Era berean, Udal Zerbitzu Teknikoek
hurrengo hauek ekarriko dituzte: Arau Subsidiarioen agiri
grafikoak, garapen plangintzaren agiriak, plan partzialak, plan
bereziak, xehetasun-azterketak, birpartzelazio- eta urbanizazio-
proiektuak, eskuragarri dauden formatuetan.
Beste hauek ere helaraziko zaizkio erredakzio-taldeari: udalerriko
ur-hornidurako sare, euri-uren estolda-sare eta ur beltzen sareen
oraingo egoera adierazten duten planoak, kontrol elementu linealen
eta puntualen dimentsioak eta egoera adierazita. Horrek ez du
kentzen erredakzio-taldeak eskubidea duela planoen eguneratzea
erkatzeko Administrazio eta Organismo Publikoen aurrean.
Plangintzaren Aurrerapenak Etxebarria udalerriko egiturazko hiri-
antolamendurako lehen proposamen bat izango du, honako agiri-
edukiaren sistematizazioarekin bat:
1. Hiri-bilakaeraren eta lurzoruaren okupazioaren estrategia.
2. Antzemandako hirigintza-arazo nagusien analisia eta egoera,
baita horiek erabili eta konpontzeko lan-ildo orokor eta
berariazkoen deskribapena ere.
3. Ingurumena babesteko, naturaren kontserbaziorako, eta paisaia nahiz elementu naturalak eta artifizialak babesteko
gidalerroak.
4. Hiri-mugikortasuna garatzeko gidalerroak: trafikoa, errepide-sarea, bizikleta-bidea, oinezkoentzako ibilbideak.
5. Dauden zuzkidurak eta defizita egokitzeko gidalerroak. Hiri-ekipamendua (Administrazio, Eskola, Osasun, Kirol arloetakoa,
Parkeak eta berdeguneak, etab.)
6. Diagnostikoa eta gidalerroak, etxebizitzaren egoerari
dagozkionak (ohikoa, bigarrena eta hutsik dagoena).
7. Ingurumen-inpaktuaren baterako ebaluazio-azterketa.
10
8. Zarata-mapa.
9. Udalerriaren kalifikazio globala, Guneka banatuta. Erabilera publiko eta erabilera pribatuko Guneak bereizi, eta bien
artean, sistema orokorretako sarekoak diren Guneak bereizi.
10. Zehaztapen zehatzak babes publikoko araubideren baten
pean dauden etxebizitza-estandarrrak eta zenbatekoak betetzen
direla bermatzeko, baita zuzkidura-alojamenduetarako eta/edo
tokiko zuzkiduretarako egon litezkeen erreserbak ere.
11. Lurzoruaren sailkapena, lurzoru urbanizagarri
sektorizatu motekin bat eta, hala badagokio,
sektorizatugabeekin, lurzoru urbanizaezinarekin bat. Lurzoru
urbanizagarri bateratuaren eta bateratugabearen lehen eta
behin-behineko mugatzea egingo da.
12. Kalifikazio globalaren eta lurzoruaren sailkapenaren
sintesi taulak.
13. Aurreko ataletan ezarritako antolamenduaren edukiaren
deskripzio- eta justifikazioko memoria.
14. Proposamena bateragarritzea udalerri mugakideen
Hirigintzari buruzko Araudiarekin.
15. Udal lurzoru-erreserbak mugatzeko komenigarritasuna,
Lurzoruaren Legearen 119. artikuluarekin bat.
Aipatu dokumentazioa, arlo grafikoari dagokionez, 1/5.000 eta
1/1000 gutxieneko eskalan aurkeztuko da hiriguneetan eta gune
urbanizagarrietan.
Bestalde, erredakzio-taldeak, Erreferentzia-Agiriaren edukiarekin
bat, Ingurumena Iraunarazteari buruzko Txostena egingo du. Bertan
identifikatu, deskribatu eta ebaluatu egingo dira bideragarri diren
aukera tekniko, ekonomiko nahiz ingurumenekoak, planaren helburuak
garatzen utziko dutenak, baita ingurumenean izan litzaketen efektu
adierazgarriak ere.
Aurrerapena idazteko epea.
Erredakzio-taldeak plangintzaren aurrerapena aurkezteko epea lau
hilabetekoa (4) da, aurreko fasea bukatzen denetik hasita. Hori
guztia gertatuko da udal hirigintza-organoak aurre-aurrerapenaren
edukiari buruzko iritzia ematen duenean.
11
7. FASEA. HERRITARREK AURRERAPENAREN EDUKIAN PARTE HARTZEA, ETA
PLAN OROKORRA LANTZEKO IRIZPIDEAK ETA HELBURUAK HARTZEA.
Jendaurrean jartzeko epea.
Erredakzio-taldeak Aurrerapen agiria eta Ingurumena Iraunarazteari
buruzko Txostena Udal-korporazioari eman eta gero, hirigintza-
organo eskudunak aztertu egingo ditu eta, udal zerbitzuen txostenen
ostean, hala badagokio, bi hilabetez jendaurrean jartzea erabakiko
du.
Jendaurrean jartzeko fase honetan zehar nahitaezko diren sektore-
txostenak bilduko dira.
Aipatu epean eta, herritarrek parte hartzeko programan
ezarritakoarekin bat, herritarren parte hartzea gauzatuko da
dibulgaziozko materialaren eta Aurrerapenaren edukia azaltzeko
jendearentzako saio irekien bidez, baita aurreikusitako beste
edozein mekanismoren bidez ere.
Iradokizunei erantzuteko epea, aurrerapena jendaurrean jarri dela
eta herritarrek parte hartzeko prozesuaren analisia dela eta.
Erredakzio-taldeak txostena egingo die jendaurrean jartzeko epean
aurkeztutako iradokizunei, eta sintesi-txostena ere egingo du
jendearentzako saio irekietan adierazitako iritziei buruz, Udal
Hirigintza-Organoa jakinaren gainean egon dadin eta kontuan har
dezan. Horrela, errespetatu beharreko irizpideak eta helburuak
ezarriko ditu plan orokorraren agiriak lantzeko orduan.
Lehen aipatu dugun txostena egiteko epea bi (2) hilabetekoa da,
aurkeztutako iradokizunak jasotzen direnetik zenbatzen hasita.
Udal erabakia hartzea, plan orokorra idazteko oinarri izango diren
irizpideak eta helburuak ezarrita.
Erredakzio-taldeak iradokizunei, herritarren parte hartzeari,
udalerri mugakideei egindako kontsultaren emaitzari eta Ingurumena
Iraunarazteko txostenari buruz egindako txostenak ezagututa,
horretarako eskumena duen udal organoak dagokion erabakia hartuko
du, plan orokorra idazteko oinarri diren irizpideak eta helburuak
ezartzeko. Erredakzio-taldeari jakinaraziko dio.
12
8. FASEA. PLAN OROKORRA LANTZEA.
Hasiera
Plan orokorraren agiriak lantzeko errespetatu beharreko irizpideak
eta helburuak dituen udalaren erabakia erredakzio-taldeak jaso eta
gero, agiria bera lantzeko zazpigarren faseari ekingo zaio, alegia,
Etxebarriako hiri-antolamenduaren plan orokorra osatuko duen
agiria.
Plan orokorraren agirien edukia
Plan orokorraren agiriek zehatz-mehatz bete behar dute 2/2006
Legearen 61. eta 62. artikukuek horretarako ezarritakoa, egiturazko
hiri-antolamenduaren edukiaren garapenari buruzkoak, eta 53. nahiz
56. artikuluek horretarako adierazitakoari jarraituz zehaztua.
Egiturazko hiri-antolamendu zehaztuaren edukiaren beste alderdi
batzuk ezartzen dituzten 2/2006 Legearen gainerako artikuluek
ezarritakoa ere bete behar dute.
Jarraian, era laburtuan adieraziko dugu plan orokorraren agirien
gutxieneko edukia, modu zehatzagoan osatu eta garatu beharko dena
plan orokorra idazteko lizitaziora aurkezten diren taldeek egindako
eskaintzetan.
Agiri grafikoak eta agiri idatziak bereizita, 2/2006 Legearen 62.
artikuluak plan orokorretarako legez ezarritako edukia
sistematizatu ahal izateko, aipatu artikuluan dauden agirien edukia
garatuko dugu.
1.Antolamenduaren informazio eta justifikazioko memoria.
Agiri hau hurrengo ataletan egituratzen da:
− Hirigintzari buruzko informazioaren sintesia. Bertan
azpimarratuko dira zein diren plangintzaren ahala erabiltzea eta,
ondorioz, proposatutako hiri-antolamenduaren edukia nabarmen
baldintzatzen duten elementuak eta aurrexistentziak.
− Aurre-aurrerapen eta Aurrerapen faseetan landu eta aurkeztutako
antolamendu proposamenen justifikazioa, eta horietako bakoitzean
proposatutako aukerak azalduta.
− Aukerak adierazi eta hautatzean egon den prozesuaren
deskribapena, herritarren parte hartzea kontuan hartuta. Irizpideak
eta helburuak hartzeko aintzat hartutako planteamenduak.
13
− Aurre-aurrerapenean eta Aurrerapenean herritarrek parte hartzeko
prozesuan aurkeztutako alegazioen eta iradokizunen edukiari buruzko
laburpena, eta alegazio eta iradokizun horiek onartu edo
baztertzeari dagokion edukia azaltzea, bai erredakzio-taldearen
eskutik bai eskumena duen Udal Hirigintza-Organoaren eskutik.
2. Ingurumena Iraunarazteari buruzko Txostena eta, ingurumen-
memoria jaso eta gero, HAPOn sartu izana egiaztatzen duen agiria.
Ingurumena iraunarazteari buruzko txostena Aurrerapenetik hartu eta
prozedura fase honetara sartuko da. Jendaurrean jartzeko fasea
bukatuta, eta legeriak adierazten duen gainerako agiriekin batera
ingurumen-organoari bidaliko zaio, eta azken horrek egingo du
Ingurumen Memoria. Agiri horretako zehaztapenak errespetatu behar
ditu planak. Erredakzio-taldeak agiria landu beharko du,
zehaztapenak Ingurumen Memorian sartu direla egiaztatzen duena.
Agiria egituratzeko, zehazki jarraituko zaio Ingurumen Memoriaren
edukiari, eta zein alderdik duen harreman zuzena eta berariazkoa
plan orokorraren arau-eduki juridikoarekin zehaztuko du. Plan
orokorraren hirigintza-agirietan sartzea justifikatuko du.
Ingurumen Memoriako gainontzeko zehaztapenetarako, agiri honek
zehazki azaldu besterik ez du egingo.
3. Informazio-planoak
Informazio-planoek Arau Subsidiarioen dokumentazioa izango dute,
Udal-korporazioak behin betiko onartutako azken aldaketaren arabera
eguneratua. Indarrean dagoen Lurzoruaren Legearen kontzeptu-
sistematikari jarraituko zaio, eta egiturazko antolamendu
zehaztuaren alderdiak izango ditu.
Indarrean dauden Arau Subsidiarioek ezarritako hirigintza-
egikaritzea kudeatzeko eremuak izango dituzte plan orokorra
kudeatzeko planoek, egindako banaketa-areak ezartzeari eutsiko
zaio, 2/2006 Legearen seigarren xedapen iragankorraren azken
atalean ezarritakoarekin bat. Arau Subsidiarioen garapenean
mugatutako egikaritze-unitateak ere kokatuko dira.
4. Egiturazko antolamenduaren planoak
Egiturazko antolamenduaren planoek Gune publiko nahiz pribatu
guztiak definituko dituzte. Udalerri osoa hartuko dute eta Guneak
bereiziko dituzte, irizpide gainjarri bi kontuan hartuta, batetik,
14
lurzoruaren titulartasunari eta baimendutako jarduerei dagozkienak,
eta, bestetik, sistema orokor publikoko edo pribatuko guneari
dagokiona.
Halaber, egiturazko antolamenduaren planoek sistema orokorren
sareko Gune jakin batzuk egikaritze eremuetan atxikitzea edo
sartzea ezarriko dute, eskuratu ahal izateko eta, hala badagokio,
atxikita dauden eremuetako hirigintza-eraikigarritasunaren
titularrek egikaritzeko eta kostua beren gain hartzeko ere bai.
Era berean, egiturazko antolamenduaren planoek hiru lurzoru
motetako bakoitzean dauden lursailen definizio grafikoa izango
dute, eta lurzoru urbanizagarrian kategoriak zehaztuko dituzte:
lurzoru sektorizatua eta sektorizatugabea. Lurzoru mota horretan
honako hau ere adieraziko da: zein sektore ordenatzen diren, hala
badagokio, plan orokorraren agirietatik, eta zein geroratzen diren
plan partzial baten antolamendu zehaztura.
Hiri-lurzorua, hiri-lurzoru bateratua edo bateratugabea den
zehaztea, antolamendu xehatuaren planoetan ezarriko da, hiri-
lurzoruko areak adierazteari utzi gabe, horien antolamendu xehatuak
plan berezi bat lantzea eskatuz gero.
5. Antolamendu xehatuaren planoak
Antolamendu xehatuaren planoek 2/2006 Legearen 56. artikuluak
ezarritako zehaztapen guztiak izango dituzte eta, gainera, 2/2006
Legearen beste artikulu batzuetan barreiatuta ageri diren
antolamendu xehatuari dagozkion zehaztasunak izango dituzte.
Aplikazio-eremua izango dira hiri-lurzoruko Gune guztiak, betiere
egiturazko antolamenduak plan berezia eskatzen ez badu. Halaber,
antolamendu xehatu hori lurzoru urbanizagarriko sektoreetako
lursailei aplikatuko zaie, horien egiturazko antolamenduak
adierazten badu antolamendu xehatua ezarri behar dela plan
orokorreko agirietatik.
2/2006 Legearen 56., 137., 139. eta 140. artikuluetan ezarritako
egikaritze-eremu guztiak mugatuko dira antolamendu xehatuko planoen
barruan.
6. Hirigintzako arauak
2/2006 Legeak ezarritakorik ezean eta, bere garaian, aipatu Legea
garatzeko Araudi Orokorrak definituko duenik ezean, hirigintzako
araudiak xedapen orokorrak ezarri beharko ditu, hain zuzen ere, lan
15
orokorra oinarrizko elementu nagusi gisa aplikatzeari dagozkion
xedapenak.
Gainera, honako zehaztapen hauek ezarriko ditu:
− Lurzoruaren kalifikazio urbanistikoaren araubidea, bereziki
nabarmenduta hirigintzako erabilerak, eraikigarritasun fisikoa eta
hirigintzakoa eta kalifikazio urbanistikoaren arautzea eta
sistematizazioa, egiturazko antolamenduaren eta antolamendu
xehatuaren alderdietan banakatua.
− Hirigintzako antolamendura gainjarrizko eragileak eta zehazteko
araubidea.
− Plagintzaren araubide juridikoa eta betearazpena, bereziki
nabarmenduta lurzoruaren sailkapena, hirigintza-antolamenduaren
beterazpen juridikoaren araubidea, eraikigarritasunak esleitzea eta
hirigintzako eta eraikuntzako betearazpenaren araubidea.
− Eraikuntzako araubidea eta partzela eraikigarrien erabilera.
Eraikuntzako baldintza orokorrak ezarri behar dira, baita
baliabideak ere, hiri-lurzoru urbanizagarrian nahiz
urbanizaezinean.
− Hirigintzako arauak, lurzoru urbanizaezineko Guneetan berariaz
aplikatzekoak, bereziki nabarmenduta ingurumena, paisaia eta natura
babesteko alderdiak.
− Kultur eta natur ondarea babesteko arauak.
− Arau iragankorrak.
− Plangintza ereduak beren beregi ukatuko du azterketa geofisikoak
udal lurraldeetan egitea, apurketa hidraulikoaren teknikaren bidez
(fracking-a) gas ez-konbentzionala edo arbela zorupean bilatzeko,
izan ere, ondorio latzak ekar diezazkie osasunari eta ingurumenari.
− Egoki sartzea deritzoten beste edozein.
7. Ekonomia eta finantzako bideragarritasun-azterketa
Ekonomia eta finantzako bideragarritasun-azterketa, 2/2006 Legearen
Araudiak ezartzen duenaren kalterik gabe, zehaztasun handiz idatzi
beharko da proposatutako hirigintza-antolamendua betearaz dadin
udalak duen gaitasun ekonomikoa ebaluatu eta justifikatzeko.
16
Ekonomia eta finantzako bideragarritasun-azterketan aurreikusitako
plan orokorra betearazteko aldi baterako epea zortzi urtekoa izango
da, plan orokorra berrikustea behin betiko onartzen denetik
zenbatzen hasita.
Bideragarritasun-azterketak sistema orokor publikoen sareetako
elementuak betearazteko kostuen ebaluazio ekonomikoa izango du,
betiere finantzaketa area eta sektore jakin batzuk egikaritzeari
atxikita ez badago.
Ebaluazio ekonomiko hori, administrazio eskuduna kontuan harturik
betearazteko banakatua, hemen adierazten den eskemari jarraituz
egin beharko da:
− Garraiobide azpiegituren sistema orokorren zuzkidura-sareko
elementuak (trena, errepideak, oinezkoak eta bizikletak).
− Jabari eta erabilera publikoko espazio libreen eta berdeguneen
sistema orokorren zuzkidura-sareko elementuak.
− Titulartasun publikoko sistema orokorren eta ekipamendu
kolektiboen zuzkidura-sareko elementuak, hezkuntza, kultur, osasun,
asistentzia, kirol eta administrazio erabileretarako badira.
− Txandakako alojamenduen komunitate-ekipamenduaren zuzkidura-
sareko elementuak, premian dauden kolektiboei alojamendu
iragankorra eta soziala eskaintzeko, 2/2006 Lurzoru eta Hirigintza
Legearen 17. artikuluan ezarritakoarekin bat.
− Zerbitzu orokorren sareko oinarrizko azpiegiturak, ura eta
energia hornitzeko zerbitzuei lotutako esku-hartze bereziki
adierazgarrietan.
− Dauden ur-ibilguen gainean jarduteko lan publikoak, ibilguak
babesteko eta uholde-arriskuak konpontzeko.
Halaber, ekonomia eta finantzako bideragarritasun-azterketaren
zeregina izango da egiturazko antolamenduak proposatutako areak eta
sektoreak urbanizatzeko lanen kostuak aztertzea. Kostu horiek
osatzen dituzten osagaiak bereiziko dituzte, plan orokorraren
beraren egiturazko antolamenduaren zehaztepenek horretarako
ezarritakoa aintzat hartuta, eta 2/2006 Lurzoru eta Hirigintza
Legeak horretarako ezarritako xedapenetan daudenak ere aintzat
hartuta.
Desjabetzeen aurreikuspenak ezarri beharko dira, Lurzoruaren
17
Legearen 185. artikulua aplikatzeak izan litzakeen ondorioak direla
eta.
Azkenik, ekonomia eta finantzako bideragarritasun-azterketak
txostena izango du. Bertan argi eta garbi adieraziko da
proposatutako plangintzaren zehaztapenak betearaztea ekonomikoki
egingarria dela, bai Etxebarriako Udalaren gaitasun ekonomikoaren
aldetik, bai gainerako administrazio publikoen aldetik, Bizkaiko
Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta, hala badagokio, Estatuko
Gobernua, bai ekimen pribatuaren aldetik, betearazpenari atxikitako
area nahiz sistema orokorren egikaritzeari dagokionez.
8. Iraunkortasun ekonomikoko memoria
Iraunkortasun ekonomikoko memorian bereziki haztatuko da
hirigantzako jarduketak ogasun publikoetan duen inpaktua,
beharrezko azpiegituren ezarpenak eta mantenimenduak eraginda
egoteagatik edo ondoriozko zerbitzuak abian jarri eta emateagatik.
Lurzoruaren azaleran eta moldaeran duen inpaktua ere haztatuko da,
urbanizatu beharreko lurzorua kenduta ekoizpen-erabileretarako
zuzenduko den lurzorua, alegia.
9. Babestu beharreko elementu eta ondasunen katalogoa
Babestutako Elementuen Plan Bereziak esan nahi du identifikatu
behar direla, duten balioa eta interesa dela eta, babestu beharreko
ondasun artifizialak nahiz naturalak, hori guztia 2/2006 Lurzoru
eta Hirigintza Legearen 76. artikuluan ezarritakoarekin bat.
Aipatu identifikazioaz gain, dagozkion arau eta loturak ezarri
beharko dira, katalogatutako ondasunetan egin litezkeen jarduketei
buruzkoak, baita babestutako ondasunetan eta ingurunean koka
litezkeen erabileren mugak ere.
Ondasunen zerrenda hainbat kategoriatan sistematizatuko da,
jarraian adieraziko denarekin bat etorrita:
1) Udalerriko hirigintza ondarean sartuta dauden ondasun eta
elementuak.
2) Udalerriko arkeologi ondarean sartuta dauden ondasun eta
elementuak.
3) Espazio eta elementu naturalak.
Banaketa hori osatzeko udalaz gaindiko intereseko ondasunak zehaztu
beharko dira, Eusko Jaurlaritzako Ondare Zuzendaritzak horretarako
18
ezarritakoari jarraituz eta Euskal Kultura Ondarearen Legeak nahiz
Euskal Autonomi Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legeak
ezarritakoarekin bat. Bereziki arreta jarriko zaie Konplexu
Monumentalei, Monumentoei, arbola bereziei eta babestutako
biotopoei, Eusko Jaurlaritzako organo eskudunak hala irekita eta
izendatuta daudenak.
Udalaz gaindiko intereseko ondasun eta elementuek dagozkien hasiera
emateko eta/edo deklaratzeko espedienteetan dauden argibideak
errespetatu beharko dituzte, baita Eusko Jaurlaritzako Kultura
Ondareko Zuzendaritzak ezarritakoak ere, esleitzen zaien babes-
gradua kontuan hartuta.
Babestutako gainerako ondasun eta elementuak tokiko intereseko
zerrendan sartuko dira, eta lehen aipatutako babesteko arauak
ezarriko dira katalogoan, plan orokorraren zehaztapenekin bat
etorrita.
Edonola ere, katalogoko ondasun eta elementuak babesteari buruzko
zehaztapen guztiak argi eta berariaz sartuko dira plan orokorraren
hirigintzako arauen titulu batean eta, gainera, plano bat egingo
da, beren beregi izango dituena babestutako ondasun eta elementu
guztien kokapena eta sailkatzea.
10. Genero ikuspegia.
Atal berezia sartuko da, bereizkeriari eta genero ikuspegiari
lotutako problematika hirigintza-antolamenduan aipatuko duena, eta
emakume eta gizonen berdintasun-politikak ezartzea ere garatuko
duena. Hirigintzako araudian isla izan dezaketen antzemandako
afekzioak eta egindako neurri zuzentzaileak aipatuko dira.
11. Hirigintzako eta eraikuntzako ordenantzak
Hirigintza-antolamenduaren osagarri diren udal ordenantzak eratzeko
agiria "Hirigintza-antolamenduaren osagarri diren udal ordenantzak"
izeneko 75. artikuluaren 2., 3. eta 4. ataletan ezarritakoarekin
bat idatziko da.
Aipatu agiriak urbanizazioari, eraikuntzari eta ingurumenari
buruzko beste edozein udal ordenantza ezabatzea ekarriko du, agiri
mota hauetarako edukian legez bil daitekeena. Horretarako,
udalerrian dauden mota honetako ordenantzak aztertuko dira
arautzeak ordenantza orokor honen zati gisa sartzeko.
Ordenantzen edukia hiru kapitulu handitan egituratuko dira,
urbanizatzeko ordenantzak, eraikuntzako ordenantzak eta
ingurumeneko ordenantzak, eta argi ezarrita geratuko da zein den
19
ordenantza hauen jarduteko eremua eta maila hierarkikoa, lurzoru
urbanizagarriaren eta hiri-lurzoruaren sektore eta guneen
antolamendu xehatuaren hirigintzako arauen zehaztapenei dagokienez.
12. Ingurumen inpaktuaren baterako ebaluazioaren azterketa.
Ingurumen inpaktuaren baterako ebaluazioaren azterketa-agiriaren
bertsio berri honek aldaketak jaso beharko ditu, hain zuzen ere,
Aurrerapenean dagoen hirigintza-antolamenduaren eta hasieran
onartzeko idatzitako plan orokorraren agirian hartutakoaren artean
dauden aldaketak.
13. Kutsadura akustikoaren azterketa, zarata-mapa.
Aurrerapenerako idatzitako agiria udalerriaren garapenerako
proposatutako ordenantza-aukerari egokituko zaio.
Plan orokorraren agiri-edukia lantzeko aldi baterako epea
Zazpi (7) hilabeteko epea ezartzen da, erredakzio-taldeak udalaren
erabakia jasotzen duenetik zenbatzen hasita. Erabaki horrek plan
orokorraren agiriak lantzeko errespetatu beharreko irizpideak eta
helburuak ditu, agiri horien lanak egiteko.
9. FASEA. ADMINISTRAZIO-IZAPIDETZEA ETA HERRITARREK PARTE HARTZEA
PLAN OROKORRAREN EDUKIAN.
Plan orokorra hasieran onetsi aurreko administrazio-izapidetzea
Etxebarriako toki-korporazioak plan orokorreko agirien lanak jaso
eta gero, ingurumen inpaktuaren azterketa barne, hasierako
onespenaren aurretik, Eusko Legebiltzarraren ekainaren 23ko 1/2006
Uren Legearen 7. artikuluan ezarritakoarekin bat, Uraren Euskal
Agentziaren txostena eskatuko da Euskal Autonomi Erkidegoko interes
orokorreko obren eta udal plangintzaren artean dagoen loturari
buruz.
Udal zerbitzu teknikoek plan orokorraren agirien edukia aztertu
ondoren, eta lehen aipatutako txostenak eskatzeko bi hilabeteko
epea igarota, onartuko da hasiera batean plan orokorra eta
jendaurrean jarriko da. Horretarako, "Bizkaiko Lurralde Historikoko
Aldizkari Ofizialean" argitaratuko da, gutxienez bi hilabeteko
epean zehar.
Administrazio-izapidetzea, plan orokorra hasiera batean onartu
ondorengoa.
20
Behin plan orokorra hasiera batean onartuta, sektore-
administrazioen txostenak eskatuko dira, 2/2006 Legearen 90.
artikuluan ezarriak ("Plan orokorra azaldu eta izapidetzea"
izenekoa") eta ekainaren 3ko 105/2008 Dekretuaren 31. artikuluan
ezarriak ("Urbanizatzeko jarduketen inpaktua. Hirigintza-
antolamenduko planen agiriak" izenekoa"). Azken horrek premiazko
neurriak ezartzen ditu 2/2006 Lurzoru eta Hirigintza Legea
garatzean.
Herritarrek parte hartzea, plan orokorraren agiriak izapidetzeari
dagokionez.
Hasierako onespenaren ondorengo bi hilabeteko epean eta jendaurrean
jartzeko emandako epearekin bat etorrita, herritarren parte hartzea
gauzatzeko jarduketa guztiei ekingo zaie, prozesu honen hasieran
Udal Korporazioak horretarako onartu zuen programan ezarrita dagoen
parte hartzea.
Plan orokorraren edukia jendaurrean azaltzeko lau saiotan gutxienez
hartuko du parte erredakzio-taldeak, herritarrek planaren edukiak
egoki ulertzeko beharrezko diren dibulgaziozko baliabideak erabiliz
lokaletan.
dibulgaziozko materiala erabiliz.
Jendaurrean azaltzeko saio horietan bertaratu egingo dira,
gutxienez, erredakzio-taldeko zuzendaria eta aholkulari juridikoa
eta ingurumen inpaktuaren baterako ebaluazio-azterketaren
arduraduna. Zehatz-mehatz azalduko dute plan orokorraren edukia,
eta gero jendeak egindako galderei erantzun eta zalantzak argitu
beharko dituzte.
Lehen aipatutako jendaurreko azalpenak egiteko saioez gain, plan
orokorraren agiriak erakusteko lokaletan teknikari adituak jarriko
ditu erredakzio-taldeak, Udal Korporazioak ezarri behar dituen
hamar egunean zehar (larunbata barne), bertatik bertara eraginpeko
herritarren zalantzei erantzuteko. Langile gaituak izan beharko
dira, kontsultak euskaraz nahiz gaztelaniaz erantzun ahal izateko.
10. FASEA. HERRITARREN PARTE HARTZEAREN SINTESIA ETA PLAN OROKORRA
HASIERAN ONESTEARI JARRITAKO ALEGAZIOEI ERANTZUTEA.
Edukia
Plan orokorra hasiera batean onetsi ondoren jendaurrean jartzeko
epea bukatuta, Etxebarriako Udal Korporazioak jasotako alegazio
guztiak bidaliko dizkio erredakzio-taldeari, horien edukien gaineko
txostena egin dezan.
21
Aurkeztutako alegazioen edukiei buruzko banakako txostenak egiteaz
gain, erredakzio-taldeak sintesi txosten laburra egingo du
herritarren parte hartzeko prozesuari buruz. Azalpenak emateko
saioetan izan diren gorabehera nagusiak adieraziko dira, txosten
horien gainean Udal Korporazioak iritzia ager dezan.
Alegazioen edukiari erantzuteko epea
Banakako txostenak eta sintesi txostena egiteko epea bi (2)
hilabetekoa da, erredakzio-taldeak aurkeztu diren alegazioen agiri
guztiak jasotzen dituenetik zenbatzen hasita.
11. FASEA. BEHIN-BEHINEKO ONESPENAREN AGIRIA.
Behin-behineko onespena erabakitzea
Sektore-administrazioen txostenak, Ingurumena Iraunarazteari
buruzko txostena eta erredakzio-taldeak alegazioei egindako
erantzunak Udal Korporazioaren eskuetara heldu eta gero, behin-
behinean onetsiko du dagozkion aldaketa guztiekin. Horrek ez du
kentzen beste hasierako onespen bati ekiteko erabakia har
daitekeela.
Erredakzio-taldeak, lehen aipatutako bi aukeretariko edozeinetan,
agiri bateginak idatziko ditu, hasierako onespena eta Udal
Korporazioak egindako aldaketak izango dituena, plan orokorra
onesteko prozesua jarraitzeko.
Behin-behineko onespenaren testu bategina lantzeko epea
Testu bategina lantzeko epea behin-behineko onespenaren ostean, edo
hala badagokio, beste hasierako onespenerako, hilabetekoa (1)
izango da, udal erabakia jasotzen denetik zenbatzen hasita, lehen
aukeran, eta bi (2) hilabetekoa bigarrenean.
12. FASEA. BEHIN BETIKO ONESTEA.
Lurralde Antolamendurako Batzordearen txostena
Behin-behinean onetsita eta zehaztapenak dituen testu bategina
landuta, Udal Korporazioak hirigintza-espediente osoa bidaliko dio
Euskal Autonomi Erkidegoko Lurralde Antolamenduari, 2/2006 Legearen
91. artikuluan ezarritako txosten loteslea aurkez dezan, "Plan
orokorra behin betiko onestea" izenekoa.
Ingurumen Memoria / INGURUMEN-ADIERAZPEN ESTRATEGIKOA
Organo sustatzaileak iraunkortasunari buruzko txostena eta
22
espedientearen ale bat bidaliko dizkio ingurumen-organoari, bi
hilabeteko epean dagokion Ingurumen Memoria aurkez dezan.
Behin betiko onesteko erabakia hartzea
Udal organo eskudunak aipatu txostena jaso eta edukia aztertuta,
erredakzio-taldeari helaraziko zaio, txosten horretan ezarritako
baldintzak, hala badagokio, betetzeko behar diren argibideak
dituela, eta testu bategina landuko du foru organo eskudunak plan
orokorra behin betiko ones dezan.
Behin betiko onespenaren testu bategina lantzeko epea
Aipatu testu bategina lantzeko epea bi (2) hilabetekoa izango da,
edukiari dagokion udal erabakia jasotzen denetik zenbatzen hasita.
Behin betiko onesteko erabakia hartu baino lehen edo ondoren
landuko da agiri hori, foru hirigintza-organo eskudunak horretarako
ezarriko duenarekin bat.
4. ERREDAKZIO-TALDEAREN OSAERA ETA DAGOZKION BETEBEHARRAK. OSAERA
Erredakzio-taldea honako hauek osatuko dute, gutxienez:
Talde zuzendari bat, arkitekto titulua duena, hirigintzan
espezializatua eta hirigintza-diseinuan, eraikin-motetan eta
hirigintza-plangintza betearazteko kudeaketan ezagutzak dituena.
Gainera, beharrezkoa izango da pleguan eskatzen den esperientzia
hori ez duen arkitekto bat sartzea (Plan Orokorra edo Arau
Subsidiarioak hasiera batean onartuak izatea 800 biztanleko
udalerri batean, azken 8 urteetan).
Aholkulari juridiko bat, zuzenbidean lizentziatua, ezagutza
juridiko egiaztatuak dituena lurzoruaren araubide juridikoaz,
hirigintzaz nahiz eraikuntzaz, eta hirigintza-plangintza
betearazteko tresnez. Gainera, beharrezkoa izango da pleguan
eskatzen den esperientzia hori ez duen aholkulari juridiko bat
sartzea (Plan Orokorra edo Arau Subsidiarioak hasiera batean
onartuak izatea 800 biztanleko udalerri batean, azken 8 urteetan).
Era berean, taldean goi teknikari bat izango da, obra zibilean eta
mugikortasun-azpiegituretan eta hiri-zerbitzuetan espezialitatea
duena. Bereziki, bide, ubide eta portuetako ingeniaria.
Udalerriaren eta bertako biztanleen azterketa soziologiko bat
egiteko, soziologiako goi-teknikari bat beharko da. Teknikari honek
aurrez ere udal-azterketetan aritua izan beharko du, ahal dela
nekazaritza eremuetan.
23
Ingurumen-inpaktuaren baterako ebaluazio-azterketa eta plan
orokorraren antolamenduko ingurumen-alderdien aholkularitza
metodologikoa lantzeko, unibertsitateko goi tituluduna egongo da
taldean, bereziki Biologian espezializatua, edo Nekazaritzako nahiz
Basogintzako Ingeniaritzan. Enpresa profesional espezializatu
batek egin dezake.
Orobat, komunikazioan aditua den teknikari bat ere izango da,
herritarrek parte hartzeko lanak edo enpresa profesional
espezializatuaren lanak koordinatzeko.
Enpresa edo profesional kaudimendunak izango dira erredakzio-
taldean parte hartu izana egiaztatzen dutenak, esan nahi baita,
azken 8 urteetan 800 biztanletik gorako udalerri batean hasiera
batean onartutako Plan Orokorra edo Arau Subsidiarioak aztertzen
edo lehen adierazpenean parte hartu duen erredakzio-taldean. Beraz,
baldintza hori egiaztatu beharko dute, gutxienez, erredakzio-
taldeko zuzendariak, aholkularitza juridikoko kide batek, obra
zibilean espezialitatea duen goi teknikari batek, unibertsitateko
goi tituludun batek, bereziki Biologian espezializatua edo enpresa
profesional espezializatuko kide batek, eta komunikazioan
espezializatua den teknikari batek edo enpresa profesional
espezializatuko kide batek.
Lan hauek egin direla egiaztatzeko hirigintza-instrumentua behin
betiko onartzen jarduten duen Administrazioaren ziurtagiria
aurkeztuko da. Bertan jasoko da profesionalaren esku hartzea,
talde-zuzendari gisa, aholkulari juridiko gisa...
Taldearen koordinazioa frogatzeko, berrikusketa hori taldeko
arkitekto zuzendariak idatzi du. Taldeko zuzendaria edo taldeko
beste edozein elementu ordezkatzeko kontratazio-organoaren
berariazko baimena behar da. Zehaztapen hau bete ezean kontratua
suntsiarazi egingo da.
Gutxienez, erredakzio-taldeko kide bik, bata teknikaria
(arkitektoa) eta bestea juridikoa (abokatua), euskaraz aritzeko
gaitasuna egiaztatuko dute.
Herritarren partaidetzarako saio guztiak, erabiliko diren
baliabideak, eta argibideei zein alegazioei erantzuteko arreta
guztia euskaraz izango dira. Behar izanez gero, gaztelania ere
ezagutu beharko du.
Eskakizun hori nahitaezko betekizuna da eta, bete ezean, ezingo da
esleipendun izan.
24
Egiaztatzeko, euskara titulua aurkeztuko da (EGA, HABE-3 edo
baliokidea), edo bestela, ardura-aitorpena Udaleko Euskara
Teknikariaren (Urtzi) adierazpen arduratsu bat.
Bigarren kasuan, onura gehien dituen eskaintza hautatuta eta
kontratua esleitu aurretik, kontratazio-organoak ebaluazio teknikoa
egingo du, pertsona aditu batek lagunduta. Pertsona horrek
egiaztatuko du nahikoa dela hizkuntza maila euskaldunekin
komunikatu ahal izateko.
Betetzen dela egiaztatzen ez bada, baztertu egingo da proposamena,
ez baitago kaudimen- egoeran. Hortaz, hurrengo lizitatzailearekin
egingo da egiaztapenaren kontrola, eskaintzak sailkatu diren
hurrenkerari erreparatuta.
ERREDAKZIO-TALDEAREN BULEGOA
Erredakzio-taldeak bulegoa izan behar du, Euskal Autonomi
Erkidegoan kokatua. Modu iraunkorrean egongo dira, gutxienez,
aipatu funtzio-arloan lizitatzaileak proposatutako erredakzio-
taldeko kideen erdiak.
TALDEKO ZUZENDARIAREN BETEBEHARRAK
Taldeko zuzendariak, funtsezko eta oinarrizko elementua plan
orokorra lantzeko lanen kalitatea ziurtatzeko, erredakzio-taldearen
bulegoan egon beharko du eskuarki, horrela, arinago eta malguago
erantzuteko moduan egongo da, udalak haren presentzia eskatuz gero.
5. PROPOSAMENEAN AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK
5.1.-Erabilitako metodologia
Lanak garatzeko erabili beharreko metodologia azalduko du talde
lizitatzaileak, plangintzarekin lortu nahi diren helburuak zein
diren eta proposatutako hirigintzako jarduketa-politika zein den.
Horretarako, lanak egiteko Plana landuko du, honako hauek dituela:
-Memoria. Bertan adieraziko dira lanetan erabiliko den metodologia,
eta argi eta zehatz definituko dira lizitatzailearen konpromisopean
egingo diren lanak.
-Betearazteko egutegi osoa, plegu honetan ezarritako epeekin
bateragarria.
-Atal bakoitzean esku hartuko duen langile taldearen deskribapena.
25
-Barne egongo dira, batetik, lana egiteko langileen berariazko
konpromisoa eta, bestetik, bateraezintasun-araubidea onartzen duen
aitorpena. Aitorpen horretan lan partikularretan edo Etxebarriako
Udal Administrazioa ez diren entitateek agindutako lanetan parte ez
hartzeko konpromisoa hartzen dute, betiere udalerri honetan jardun
behar izanez gero, plegu honen xede den plangintza egiteak dirauen
artean, eta behin betiko onestetik bi urte igaro arte, lana
esleituz gero. Bateraezintasun-araubide horrek hala pertsona
fisikoari nola partaide den pertsona juridikoari eragingo dio.
5.2.- Parte hartzeko mekanismoa
Etxebarriako Udalak herritarren parte hartzeari ematen dion
garrantzia dela eta, lizitzatzileak hainbat osagarri eskaini ahal
izango ditu, hala nola, hitzaldiak, ikus-entzunezkoak, liburuxkak,
jendeari arreta egiteko sistemak, etab., hedatzeko eta
komunikatzeko alderdiak hobetze aldera. Osagarri horiek herritarren
parte hartzea hobetzen dute gutxieneko legezkoen gainetik. Saio
hauek guztiak, eta baita erabilitako bitartekoak ere, euskaraz
izango dira. Gaztelania ere ezagutu beharko du.
5.3.- Hobekuntzak.
Udalbatzaren ustez berrikuntza eta interesgarri diren proposamenak
baloratuko dira, plan orokorra praktikoa izan dadin, udalerriaren
benetako beharrei egokitua, bere aldetik eredugarri dena herriak
ulertzeko eran: iraunkorrak, lurzoruan aurrezten dutenak, balioak
bultzatuz, pertsonengan pentsatuz, etab,...
Adibide gisa, positiboki baloratuko diren alderdiak iradokitzen
dira, duten interes-gradua zein den eta erredakzio-taldearen
konpromisoa zein den:
-Genero-hirigintzaren ikuspegitik abiatzen diren zehaztapenak
proposatzen dituztenak.
-Mugikortasuna eta osasuna hobetzera bideratutako alderdiak
dituztenak.
-Hirigintzako eta eraikuntzako ordenantzetan efizientzia
energetikoa eta iraunkortasuna dituztenak.
-Plana gehiago definitzen dutenak, garapena geroko planetan
eskuordetu gabe.
-Hutsik dauden etxebizitzen problematika zehatz aztertzen duten
proposamenak.
-Talde teknikoa udal bulegoetan egotea, informazioa jaso, alderatu
26
eta eman ahal izateko.
-Natura-baliabideen aprobetxamendu iraunkorra sustatu eta
bultzatzen dutenak.
-Turismoa sustatzen eta bultzatzen dutenak, helburu honekin:
herria, landa-bideak, eraikintza historikoak, basoak, etab.
ezagutzera ematea.
-Nekazaritza eremua egoki integratzeko proposamenak eta irtenbideak
ematen dituztenak, dauden lurrak uztiatzea eta baserriak
bizigarritzea ardatz hartuta. Dagoeneko Udalean dauden datuez gain,
kalean bertan jasotakoak ere bildu beharko ditu. Arreta berezia
emango zaie herriko etxebizitza isolatuak, baserriak… zenbateraino
dauden okupatuta argitzeko balio duten datuei.
6.- PROPOSAMENAREN FORMATUA:
Dokumentu osoa Autonomi Erkidegoan ofizialak diren bi hizkuntzetan
egingo da.
Agiriak normalizatzeko, honako hauek hartuko dira kontuan:
Formatuak: Erabakigarriak dira, baina dokumentua lantzeko prozesuan
berriz azter daitezke, betiere Udalaren baimena izanda.
Idatzizko agiriak:
-Paperean: DIN-A4 tamainako orriak, zenbakituak, liburuetan edo
zenbakitutako karpeta uztaidunetan edo torlojudunetan koadernatuta,
azal eta bizkarrean errotulua jarrita. Gehieneko tamaina guztira 23
x 32 cm. Paperaren % 100 guztiz klororik gabea, eta gutxienez % 80
birziklatua. Gainera, birziklatu gabeko paperaren zuntzak baso
ustiapen iraunkorrekoak izango dira.
-Euskarri digitala: testu-tratamendua, doc.dwg. eta pdf.
formatuetan.
Agiri grafikoak:
-Paperean: Kopia normal moldekatuak, koloretakoak eta DIN-A4
tamainara tolestuak, kaxan kodernatuta eta zenbakituta.
-Euskarri digitala: dwg eta pdf formatuetan.
-Errotuluan honako hauek ageriko dira: Etxebarriako Udalaren
inskripzio-lauki ofiziala, lanaren izena, izapidetze fasea, data,
eskala, erredakzio-talde teknikoa, arduradunaren sinadura eta
Udalaren Ontzat Emana dituena.
27
Azaleztapenak berriz azter daitezke dokumentua lantzeko prozesuan,
betiere Udalaren baimena izanda.
Lantzeko faseetan lanaren xede den agiri bakoitzaren 4 ale
aurkeztuko dira. Behin-behinean onetsi eta gero, dokumentazio
osoaren 6 ale bidaliko dira, kutxa zenbakituan edo zenbakituetan
karpetan sartuta, Udalak erabaki beharreko tamainakoak.
Azalean lanaren aurkibidea sartuko da, eta agiri bakoitzaren egoera
eta planoen zerrenda osoa adierazi.
Behin betiko onetsi eta gero, planoen jatorrizkoen ale bat
aurkeztuko da, zuzenduta hala badagokio, kalitaterik oneneko paper
deformaezinean, baita eskatutako agiri informatikoen CDak edo
euskarri baliokideak ere.
Diligentzia:
Aurreko Baldintza TEKNIKOen Plegua udalbatzak aho batez onartu du
2015eko irailaren 24ko osoko bilkuran.
Etxebarria, 2015eko irailaren 28ª
Idazkaria: Mª Carmen Urdampilleta
28