Post on 18-Apr-2015
description
transcript
1. UDALAREN OSAKETA ETA KUDEAKETA___________________
Ekainaren hasierako alkatearen inbestidura ekitaldiaren ondotik, udalaren osaketarako batzarra egin zen eta
ondoren azaltzen dira bertan erabakitako gairik garrantzitsuenak.
Ohiko osoko batzarren maiztasuna
Gai honen inguruan alkateak osoko batzarrak bi hilean behin egitea proposatu zuen ( Abadiñok duen biztanle
kopuruarekin juridikoki zuzena baita) eta urgentziazko gairen bat balego non eta bi hilabeteko denbora tartea
handiegia balitz., osoko batzar bereziak deituko zituela adierazi eban.
Jarrera honen aurrean Bildu Abadiñok irakurketa hau egin zuen:
• Osoko batzarrak oposizioan dauden taldeentzat aukera on bat dira beraien ahotsa herritarren eta
komunikabideen aurrean azaltzeko, horregatik osoko batzarrak bi hilean behin eginez oposizioaren
proiekzioa ebakitzeko eta hau baztertzeko jokaldi bat baino ez zan izan.
• Gainera gairen bat balego non eta bi hilabeteko denbora tartea handiegia dena, osoko batzar bereziak
egitea ez da irtenbidea. Batzar hauek ez baitute oposizioarentzat horren garrantzitsua den galdera
eta eskarien atala. Gainera galdera eta eskaririk ez edukitzean, herritarrek ere ez lukete edukiko parte
hartzeko aukerarik, modu horretan herri parte hartzeari ateak itxiz, udala herritik urrunduz. Gaur egun
Bilduk parte hartzearen inguruan duen aldarriaren kontrako puntuan kokatzeko asmoa zuen alkateak.
• Osoko batzarrak bi hilabetero egiteak dekretu bidez funtzionatzera "behartuko" luke, udala
gainontzeko taldeen eritzia kontuan hartu gabe kudeatuz. Beraien jarrera presidentzialista barriro be
agerian utziz.
Bildu Abadiño herri parte hartzearen ildoan kokatuta egonik eta gure taldearentzat osoko batzarrek duten
garrantzia ikusirik, osoko batzarrak hilean behin egiteko proposamena luzatu genuen. Proposamena aho batez
onartu zen.
Batzorde informatiboen osaketa
Alkateak batzorde bakoitzean talde politiko bakoitzeko ordezkari bana egotea proposatu eban bakoitzak
botu ponderatua edukiz (AI 2 bozka, Bildu 2 bozka eta EAJ bozka bat), eta ondokoak izan ziren proposatu
zituen batzordeak.:
- Hirigintza, Ingurumena eta Mendiak. - Ogasuna.
- Kultura eta Gazteria. - Kirolak eta jaiak.
- Bardintasuna. - Hezkuntza eta euskara.
- Gizarte ongizatea. - Gobernazioa.
Bildutik batzorde bakoitzean ordezkari bana edukitzea ondo ikusi genuen, gaur egun pairatzen dugun
krisialdi ekonomikoaren aurrean zinegotzien dietak ordaintzeko erabiltzen den dirua murrizten delako.
Bestetik alkateak proposatutako batzordeen banaketa ez gendun guztiz konpartitzen.
Hirigintza, Ingurumena eta Mendiak batzordean gai gehiegi zeuden guztiak behar bezala
aztertzeko, lan zama handiegia suposatuko luke batzordearentzat. Bestetik alkateak zituen lerro orokorrak,
besteak beste ur patzuergoan sartzea, atxarteko harrobia AHT-aren hondakin lurrak botatzeko erabiltzea,
hirigintzak gobernu talde honentzat duen lehentasuna ikusita, susmatu genuen batzorde honekin alkateak
dena bere batzordetik kontrolpean edukitzeko borondatea zuela. Gaur egun batzorde hau zatituta dago eta
alkatea da bien batzordeburua.
Gaur egun gazte jendeak duen egoera aztertuta, gazteriaren gaiak pisu nahiko dauka batzorde
bakar bat osatzeko. Gainontzeko batzordeekin nahiko ados azaldu ginen baina gure proposamena ondokoa
izan zan:
- Hirigintza. - Gazteria. - Bardintasuna.
-Kultura eta jaiak. - Gizarte ongizatea. - Ogasuna.
- Kirolak. - Hezkuntza eta euskara. - Gobernazioa.
- Baserri mundua. - Jasangarritasuna, ingurumena eta mendiak.
Batzorde hauek proposatzeaz gain, batzordeek trasbersalak izan beharko luketela eskatu genuen,
batzorde bakoitzak autonomia izan zezan ( adibidez haur eskolak hirigintza batzordean aztertu ordez
hezkuntzakoan aztertzea).
Bestetik batzorde kopurua handitzean zinegotzien dietak ordaintzeko gastuak gora egingo luke, baina
dieta horrek jaistea proposatu gendun gastua murrizteko eta baita alkatearen soldata murriztea ere eskatu
gendun.
Eztabaidaren ondoren honela geratu ziren udaleko batzordeak:
- Hirigintza. - Gazteria. - Bardintasuna.
-Kultura, kirola eta jaiak. - Gizarte ongizatea. - Ogasuna. - Hezkuntza eta
euskara. - Gobernazioa. - Jasangarritasuna,
ingurumena eta mendiak.
Batzordeburuen hautaketa
Gure ustez inbestidura ekitaldian alkatea hautatzen dan mekanismo berberarekin hautatu beharko
litzatekez batzorde buruak ere. Modu horretan batzorde bakoitzaren lehen betebeharra bere batzordeburua
hautatzea izan beharko litzateke. Holan lortu geunke:
Aurreko legegintzaldian bezala batzordeburu guztiak alkatetza dekretu bidez bereganatu dabez Abadiñoko
Independienteek.
Egungo udalaren kudeaketa
• Bilduk gobernuan dagoen Abadiñoko Independenteek baino 100 bozka gutxiago lortu arren ez dau
udal organo bat bera ere kudeatzen. Zapalketa demokratiko bat iruditzen jaku gaur egungo egoera.
• Oposizioan gagoz eta guztiz gutxietsuta.
• Abadiñoko Independenteen gobernatzeko giltza EAJ-PNV da. Euren arteko elkar ulertzea nabarmen
geratu da azken urtean eta EAJ-PNV-k ez dau inongo oposiziño zantzurik emon oraingoz, gai
estrategikoetan AI-ren alde kokatuz (aurrekontuak...).
• Batzordeek ez dauke inongo plangintza ez norabiderik eta golpeka funtzionatzen dabe, lehendik
egoana egiten jarraituz. Ez dago herri proiekturik.
Horregatik ulertu behar da gagozan egoeran gure herri proiektua aurrera eroateko mugak daukaguzala baina
gure esku dagoan dana egingo dogu aurrera joan daitezan egitasmoak.
2.BATZORDEAK______________________________
OGASUNA
ZER EGIN DA
Ogasunean (Hacienda) ordenantza ezberdinen zerga eta tasak lantzen dira ureteko aurrekontuez gain.
Ogasun batzordean landu den gaietako bat udal ordenantzen tasak berrizea izan da.
• Ordenantza tasak
Ordenantza ezberdinen tasak zaharkituak zeuden eta batzuk horrela jarraitzen dute. Tasa hauek berritzeko asmotan hauek dira aurkeztu zituen aldaketak:
1. Ondasun higiezin ganeko zerga (IBI). Hiri ondasunerako kuota %1,05etik %1,1era igotzea.
2. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga. Kuotetan %3,5eko igoera egitea.
3. Zerbitzu publiko eta administrazioen gaineko zerga. Futbol zelaiko eta frontoiko alokairuak berriztea proposatzen du, baita igerilekuko kuotak berriztea ere.
Futbol zelaia: 23€-tik 44€-ra.
Frontoia: 6,75€-tik 10€-ra
Igerilekua: kuotak IPCa igotzea.
Tasen eguneratze honetan kriterio bakarra ikusten dugu, zerga hauen bidez diru sarrerak igotzea.
Gure proposamenak zergak modu progresibo baten aplikatzearena izan da. Zerga hauek modu progresibo baten jartzean gaitasun ekonomiko gutxien dutenek zein familia ugariek hobariak izan ahalko lituzkete. Horrela krisi honetara eraman gaituen eskuineko politikak alde batera utziz.
Hala ere, proposatu ziren igoerak ez zitzaizkigunez neurriz kanpokoak iruditzen abstenitu egin ginen eta beraz igoera hauek onartuta geratu ziren AI-ren eta PNV-ren aldeko botoekin.
Honetaz gain, landu diren beste gaiak 2011ko zein 2012ko aurrekontuak izan dira:
• 2011ko aurrekontuak
2011.urteko aurrekontuak behin legegintzaldia hasita aurkeztu zituen gobernu taldeak eta esan beharra dago urrirarte ez zirela aurrekontuak onartu.
Aurrekontuei dagokienez “Kredituen aldaketarako espedientea” aurkeztu zuten, hau da, inbertsiorik gabeko aurrekontua, zeina EAJ-PNV-ren aldeko botoekin onartua izan zen.
• 2012ko aurrekontuak
Hau da 2012ko aurrekontuaren laburpena, zeina aurtengo apirilean aurkeztu zuen gobernu taldeak.
Kapituluen laburpena:
Inbertsioak:
INBERTSIOAK
Izendapena
Denominación
Urte bakoitzean inbertitutakoa
2012 2013
District heating (kalefakzioa) 357.754, -----------
Multiusoseko instalazioal hobetu 35.000 ----------
Multiusoseko jarlekuen kalefakzioa 19.121 ---------
Errotaren kubierta erreparatu 99.747 ----------
Kirol ekipamendua 322.367 ---------
Zelaietako urbanizaioa 214.326 969.204
Joku zonak 50.000 100.000
Energia efizientzia 376.746 ----------
Heur eskolak 500.000 1.200.000
Ur inbertsioak 50.000 ----------
Gure jarrera aurrekontuen aurka bozkatzea izan zen ondorengo arrazoiengatik:
Aurrekontuei dagokienez
Aurrekontuen udal arauek kapituluen arteko binkulazioak onartzen ditu, horregatik onarpenaren ondoren, aurrekontua goitik bera aldatu ahal izango zen behar diren doiketak eginez. Ez dezagun ahaztu zelan egin zan Matienako erabilera anitzeko pabiloia, proiektu berri hau dekretuz sortuz eta beste obra batzuetako diru partidak bertara bideratuz.
Susmoa daukagu partida batzuk ( Haur eskolak zein Zelaietako urbanizazioa) puztuta egon ahal direla gero binkulazio hori erabili ahal izateko
Aurrekontuak partehartzaileak ez direnez ez dituzte abadiñoko auzo guztietako arazoak konpontzen.
Azpikontratazio berriro gorantz egiten du ( gastuen 2. kapitulua) eta ez da enplegua sortzeko dinamikarik martxan jartzen.
Ongizate sozialeko inbertsioa oso urria da bizi dugun garaietarako.
Alde batetik horregatik ez du zentzurik aurrekontu hau onartzeak, behin onartuta aurrekontuak
aldatzea posiblea izango zalako eta aldaketa horreek alkateak izango leukelako eskumen hori eta
bestetik bat ez gatozen herri eredu bat garatzen duelako.
Udal funtzionamenduari dagokionez
Legegintzaldi honetan ere udal batzordeak, ez dira batzorde bakoitzeko bozkaketen bidez banatu eta
dekretu bidez Abadiñoko Independenteek beraien
gain hartu dabez presidentzia denak. Argi geratzen da ekintza honekin gobernu taldeak duen jarrera
presidentzialista.
Jarrera honekin gobernu taldeak beste legegintzaldi batez gure herri proiektua baztertzen jarraitu
nahi dau, ez baitugu gure proiektuak aurrera eroateko batzorderik zuzentzeko aukerarik.
Honetaz gain, jarrera horrekin haiek markatzen dute landu beharreko dinamikak eta tenpusak eta
ez da bermatzen proiektu desberdinetan, hala nola, haur eskolak, zelaietako peatonalizazioa etabar.
herriaren interesak defendatuko direnik, ez bait dute jendearen iritzia ez entzuten ez errespetatzen.
Beraz beste arrazoi honengatik ere ezezko botoa eman genien aurrekontuei, ez diogulako aurrekontuak bezalako tresna bat emongo alkatetza honi udal kudeaketa organo guztiak daukazenean eta haien herri proiektua baino ez dutenean lantzerik nahi. AURRERA BEGIRA
Aurrera begira erronka nagusiak hauek dira:
• Tasa progresiboak ezartzeko aukera. Zerga hauek modu progresibo baten jartzean gaitasun
ekonomiko gutxien dutenek zein familia ugariek hobariak izan ahalko lituzkete.
• Aurrekontu partehartzaileak. Aurrekontuak partehartzaileak izango balira auzo desberdinekin
herriarentzat proiekturik garrantsitzuenak zeintzuk diren adostu ahalko litzateke, horrela herri
guztiaren proiektu bat garatuko litzatekeelarik
GOBERNAZIOA
Gobernazio batzordea, udaleko langilegoaren antolaketaz eta kudeaketaz arduratzen dan batzordea da.
Landutako gaiak
•RPT-aren eguneratzea. RPT-a udaletxe batek daukan lanpostuen zerrenda da. Gure ustez RPT-an egon beharko litzatekezan
lanpostuak:
1 Urteetan RPT-an egon diran eta oraindik beharrezkoak izaten jarraitzen daben lanpostuak.
6. Behin behinekotasunean urte bi egon diran lanpostuak, kontsolidatuta dagozalako.1. Azpikontratatuta dagozan zerbitzuak.
RPT-a egunaratzearen helburuak
• Kontsolidatutako lanpostuen gehiketa RPT-an.• Lehendik ere RPT-an dagozan eta oraindik kubridu barik dagozan postuak betetzea.• Abadiñoko udalak daukan behin behinekotasun tasa altua murriztea.• Guztiei aukera emotea lanpostu hori lortzeko.• Azpikontratatzeko aukerak murriztea eta enplegu duina sortzea.
RPT-a barrizteko prozesua Udalean
RPT-a eguneratzeko bost fase aurreikusten dira. Partaideak alderdi politikoak eta ordezkaritza sindikalak dira.
• Udaleko lanpostuen azterketa bat haserako egoera baloratzeko eta langile bakoitzak lanpostuari dagokiozan funtzioak betetzen dauzan aztertzeko.
Aurreko legegintzaldian egiten da.
• Pertsonalaren beharrizanak aztertu eta RPT-a gaurkotu.Gobernu taldeak RPT proposamen bat egiten dau eta bi batzar nahikoa egiten jako PNV-ren laguntzaz onartua izateko. Gure ustez ez da nahikoa aztertzen zeintzuk diran Udaletxearen pertsonalaren beharrizanak, azpikontratazioa bultzatze aldera hartzen dira erabaki batzuk eta aurka bozkatzen dogu.
Gai hau ordea batzordean baino ez da eztabaidatu eta oraindik ez dauka onarpen definitiborik.
• Lanpostuen balorazio bat egin.Fase honetan lanpostu bakoitzaren balorazio bat egiten da faktore zehatz batzuen arabera, eta bertan lanpostu bakoitzaren maila zehazten da.
Egungo lanpostuen balorazio bat egiten da eta dagoeneko bukatzear dago. RPT behar bezala definituta ez egotean arazo ezberdinak sortzen jakuz, horregatik aurreko pausoa behar bezala emotearen garrantzia.
• Pertsonalaren lansaria doitu.Lanpostuen balorazioaren atal bat da. Zehaztutako mailaren araberakoa da eta Udalhitzek jarrita daukazan taulen arabera egiten da.
• Lan eskaintza publikoen konkurtso baldintzak landu eta plaza berriak bete.Arazo bat aurkitzen dogu puntu honetan eta enplegu publikoaren sorrera izoztuta aurkitzen da momentu honetan.
Enplegu publikoaren sorrera izoztuta:
Rajoik inposatutako lan erreformak (20/2011 errege dekretua) ez dau lan eskaintza publikorik sortzen izten. Halan eta guztiz horrek ez dau esan nahi betoa kentzen danerako enplegu plan bat prestatuta eukitea posible danik. Modu horretan udaletxeak beharrezkoak daukazan lanpostuak denbora galdu barik betetzen joateko. Momentuz gobernazio batzorde buruak ez dau batzarrik deitu gai hau lantzen joateko, nahiz eta guk
hainbat udalbatzetan eskatu.
•Azpikontratazioa
Udal langileen bajak eta oporrak ordezkatzea oso zaila izatea eta zerbitzu publiko batzuen efikazia falta argudiatzen dute zerbitzuak kanporatzeko. Gure ustez, gobernu taldearen utzikeriaren eta zerbitzu publikoak kudeatzeko formula berriak bilatzeko asmo ezak beraien pribatizazio nahia justifikatzera daramatza.
Pribatizazioak udalaren “lan kostua” murriztea duela helburu esaten dute, beharrezkoak ez diren beste gastu batzuk murriztu ordez (alkatearen soldata, aholkularitzetako bikoizketak,… )
Gu azpikontratazioen aurka azaldu ginen gure ustez ondorio honek ekartzalako:
• Zerbitzu horreen gaineko kontrol zuzena galtzen dau udalak.• Langileen lan baldintzak txartu eta prekarizatzen dira.• Diru publikoa pribatizatzen da.• Justizia sozial eza. Lanpostu publiko bat lortzeko denek aukerak berdinak izan behar dabez eta
esklusio soziala pairatzen dutenen lan integrazioa ahalbidetu behar da. • A dedo¨ kontratatzeko arriskua.
• Aurrera begira
Enplegu plan bat sortzea lanpostu huts eta barriak nola bete definitzeko . Modu horretan 20/2011 dekretuak ezartzen dauen debekua ezereztean, guztia prest eukitea Udaletxeko lanpostuak konkurtsora atara eta betetzen hasteko.
BERDINTASUNA
ZER EGIN DA
- BERDINTASUN PLANA
2011an garatutako proiektu bat da. Honen helburua emakumeen eskubideak, garapenerako tresnak, bizitza normalizatu bat lortzeko gakoak… garatzea izango litzateke.
Urtero helburu ezberdin batzuk aukeratzen dira eta urtean zehar ekintza ezberdinak antolatzen dira hauek beratu daitezen.
2012rako helburu hauek hautatu ziren:
- Berdintasuna udaletxeko zerbitzuetan bermatu eta amankomunazgoarekin bat lan egin. ( Aholkularitza eskaini)
- Emakumearen garapenerako baliabideak eskaini. (Jabekuntza eskola)- Emakumearen bizitzako arlo ezberdinetan bateragarritasuna lortzeko tresnak eskaini. (Zaintzaileei
zaintza)
- Emakumeen aurkako erasoak murriztuarazi eta arreta eman (Baliabide gida)
2012ko Plan Operatiboko helburu gauztiak ez direnez bete eta diru faltaren arzoak direla eta, 2013an Plan berdinarekin jarraituko da.
- GENERO INDARKERIAREN AURKAKO PROTOKOLOA
Helburua: biktima diren pertsonei instituzioetatik ematen den arreta hobetzea da.
Kasu bat agertzen den momentutik jarraitu beharreko pausuak adierazten ditu. (ertzaintza gizarte zerbitzuak psikologoa…)
Protokolo hau burutu zuten herriak lau izan dira: Berriz, Durango, Elorrio eta Abadiño.
- JAZARPEN LABORALAREN AURKAKO PROTOKOLOA
Protokolo hau udaletxean kasu bat egon ondoren burutzea pentsatu zen.Barne mailan bakarrik lantzeko izango litzateke baina oraindik ez da onartu ezta kalera plazaratu, berdintasuneko teknikariak eta sindikatuetako ordezkariak lantzen dabiltzalako.
- 2011/2012 KURTSOAK
Jabekuntza eskola: aurreko urtean ikastaro bat antolatu zen emakumeen eskaintzarako. Aurten berriz, eskola bat sortu da. Emakumearen bizitzako arlo guztietara zuzenduak dauden ikastaroak biltzen dituelarik. Ikastaroak guztira 5 dira.
Batugara: perkuziozko musika talde bat antolatzea izan zen helburua. Musika ikastaro batekin hasi ziren baia jada, gaur egun, emakumez osatutako elkarte bat bilakatu da.
Emakumeak historian: Munduan emakumeak izan duten eragina azaltzen duen ikastaro txiki bat izan zen. Bigarren zati bat ere egin nahi izan da baina kasu honetan Abadiñoko emakumeak izango lirateke abiapuntua. Azkenean alde batera utzi da diru falta dela eta.
ETORKIZUNERA BEGIRA
- Berdintasuneko Aholku Kontseilu bat eratu.- Gizonei, zehazki, zuzendutako ikastaroak eskaini. Beraiek ere berdintasuna lortzerakoan ezinbestekoak
baitira.
GIZARTE ONGIZATEA
ZER EGIN DA
- 2012KO AURREKONTUA
2012ko aurrekontua bi zatitan banatu da:alde batetik instituzioei zuzendutako eta bestetik gizarte ongizatera (herritar indibidualei zuzendutakoa).
Instituzio barnean 3.munduan, alor sozialena, lan egiten duten elkarteak (Kainabera) eta Euskal Herri mailan (Geu Be) lan egiten dutenak biltzen dutenak biltzen dira. Gizarte ongizateko dirua aldiz, ordenantza ezberdinen bitartez banatzen da.
- ORDENANTZAK
Diru laguntza ez aldizkakoen banaketa arautzen duena
Helburua, baliabide ekonomikorik ez edukitzearren gertatu daitezkeen egoera bereziak ahalbidetzea izango zen. Bazterketa soziala prebenitzeko eta sahiesteko.
Dirulaguntzak alor hauetan ematen dira: etxebizitza ordaintzeko, etxeko mantenurako, arroparako, heziketarako…
Laguntzan ematen den diru topea 1800euro da urteko eta familiako.
Udalarenak ez diren egoitzetan sartzeko diru laguntzak.
Helburua, behar besteko menpekotasunik gabeko pertsona nagusiak egoitzetan sartzeko diru laguntza ematea da.
Diru laguntza ematerako orduan pertsona horrek duena ( diru kantitatea eta bere jabe dituen gauzak) kontuan edukitzen da. Horrela, gutxien duenak diru laguntza gehiago jasotzen du.
Uraren kostuak ordaintzeko diru laguntzak.
Duela gutxi ordenantza hau bertan behera utzi da. Honek zuen helburua zera zen, errekurtso ekonomikorik ez zuen pertsonei laguntzea.
Gaur egun uraren kudeaketa Ur Patzuergoak duenez, udaletxeak ez du konpetentziarik laguntza emateko.
Azaldutako bi ordenantzak, hasierako biak, adostasunez aurrera irten ziren.
- PRESOEN SENITARTEKOENTZAKO GARRAIORAKO DIRU LAGUNTZA
Helburua presoen senitartekoei bisitetan garraioan egondako kostu ekonomikoetan laguntzea da.
Proposamen bat egin zen udaletxeari Ongizate Sailetik lantzeko. Ezetza izan zen erantzuna baian Ogasunetik landu beharko zela esan ziguten.
Gure proposamena:
- Onuraduna presoa bisitatzen zuen edozein pertsona.
- Laguntza bisita bakiotzerako.
- Aurrekontua 25000 euro.
Honen aurreran ezetz borobil bat eduki genuen. Beraz bigarren proposamen bat eraman genuen:
- Onuradunak senitartekoak (arazo administratiboak dirala eta)
- Preso bakoitzeko bi bisita hileko diru laguntzarekin.
- Bisita bakoitzeko dirulaguntzaren topea 300 euro.
- Aurrekontua 12000 euro
- Kilometro bakoitzeko 0,25 euro.
Azkenena aurreko puntu guztiak adostu ziren azkena izan ezik. Eztabaidak eta gero 0,19tan geratu zen.
- NAGUSIEN AHOLKU KONTSEILUA
Aurten eratutako aholkularitza eta partaidetza organo bat da.
Hasiera batean proposamen bat ekarri zuten baina oso gutxi zehaztuta. Betebeharrak eta eginkuzinak azaldu gabe, zeintzuk diren berain helburuak…
Azkenik bigarren txosten bat aurkeztu zuten.
Helburuak, informatzea, eztabaidatzea, proposamena, kontsulta eta aholkularitza lanak egitea direlarik.. Guztia nagusien bizi-kalitatea hobetzeko.
Kontseilu honetan nagusien alde egiten duten elkarteak parte hartu dezake baita gai honen inguruan lan egin nahi duen pertsona orok.
AURRERA BEGIRA
- Aurrekonturako proposamena: Bizitzen ari garen garaietan gizarte ekintzetarako diru kantitate gehiago bideratzea eta instituzioe ematen dena gutxitzea. Bestalde udaletxeak sail honetatik ez du proiektu handirik eta lan handia dago herritarren beharrizanak asetzeko.
- Auzo taxia: herri nukleo eta baserri gunea lotzen duen garraioa. Baserrietatik herri nukleora. Horrela ezintasun (fisiko, sozial…) bat duen pertsonak erraztasunak izango lituzke bizitza normalizatu bat lortzeko.
- Atzerritarrak: diagnostiko txiki bat egin eta gero atzerritarren kopurua oso handia dela nabaritu da. Kopurua nahiz eta handia izan ez daude herriko bizitzan guztiz integratuta arrazoi ezberdinengatik. Hori dela eta, sentsibilizazio kanpainak eta ekintza kulturalekin lotutako ekitaldiak izango lirateke integrazioa lortzeko gakoak.
HIRIGINTZA
ZER EGIN
UR-8 PLAN PARTZIALAREN ALDAKETA PUNTUALA
Uriarte alkate zela habiatutako makroproiektu hau, Abadiñoko Independienteek kritikatua izan bazen ere oposizioan zeudela, Navarrok alkatetza hartzeaz batera proiektua onartu eta hazkunde demografiko handia ekarriko zuen proiektua abiarazi zuen. Zerbitzuen eskaintzan inolako hazkunderik eman gabe eta beranduago arazoak sorrarazi dituena (zelaietako eskolen anpliazio beharra adibidez)
Gazteek etxebizitza eskuratzeko zeukaten arazoa izan zen, AI-k proiektuaren alde egiteko zeukan argudio nagusia. Hala ere etxebizitza libre ugari planteatzen ziren proiektuan. Etxebizitzen prezioa metro karratuko merketu egin bazen ere, promotoreek etxebizitza handiagoak egiteko aukera zuten eta honek etxebizitzen prezioa garestitzen zuen, batzuek baino ordaindu ezingo zuketen etxebizitzena alegia.
Hasi ziren UR-8 izenez ezagutzen den unitate honetako lanak eta baita BOE-n zozketak ere. Ez zen momentu ekonomiko egokia ordea eta nahiz eta lista hauetan zeuden pertsonek beharrezko baldintzak bete, ez zuten aukerarik etxea ordaintzen lagunduko zien hipoteka bat eskatzeko eta honek jendeak etxeak ezin hartzea ekarri zuen. Gauza bera gertatu zen etxebizitza libreak erosterakoan ere eta erosle ezak etxebizitzak ez gauzatzeko pentsamentuetara eraman zituen promotoreak.
Aldaketa puntual honekin, benetako beharra zutenei etxebizitzarako sarrera erraztu asmoz, udalak alokairuzko etxebizitza politika bat bideratu ordez, udalak promotoreen neurrira eginiko plan partzialaren aldaketa puntual hau aurkeztu zuen. Honek unitate osoa bere osotasunean burutu ordez, faseka burutzeko aukera ematen zien promotoreei. Hau horrela, behin garageen oina eta unitatearen urbanizazioa eginda, etxebizitza eraikinak joango ziren azalerak hesi batez inguratu eta bertan behera uzteko aukera ematen zien. Gaur egun horrela geratu direlarik eta gauden krisi egoeran oso zaila izango delarik etxebizitza horrek epe laburrean eraikitzea.
Beraz esan genezake UR-8 Plan Partzial honek ez dituela Abadiñoko gazteen eta beharrizana duten biztanleen etxebizitzarako eskubidea bermatu eta gainera egun gauzatu gabe dauden orube hauek arrisku gune bilakatu daitezkeela orain hainbat urte Muntsaratz bertako beste eraikin batean gertatu zen bezela.
UDALETXEKO HANDITZE ETA IRISGARRITASUN LANAK
Legegintzaldi hasieran udala handitzeko proiektu bi aurkeztu zizkiguten.
Lehenak, bulego teknikoa liburutegi zaharrera aldatzea proposatzen zuen eta udaletxe barruan
liberatzen zen espazioan berrantolaketa bat egin eta bertan igogailua jarri ahal izatea.
Bigarrenak aldiz, udaletxeari gehigarri bat egin eta egun dagoen eraikina bera handitzea, bertan
azalera handia irabaziz eta igogailua jartzeaz gain udalaren banaketa berri bat proposatuz.
Batak zein besteak zuen kostu handiak, beste proposamen bat egitera eraman gintuen. Espazio falta
agerikoa bada ere; berriztua, erabilera gabe eta igogailua ere badaukan Txanporta kultur etxean udaletxeko
zeinbait zerbitzu tenporalki jartzeko proposamena egin genuelarik.
PNV-tik ere ez zen horren beharrezkoa ikusten horrelako inbertzio bat egitea eta gurekin bat zetozen
haurreskolen proiektuak eta beste hainbat lanek premia handiagoa zutela udaletxea berrizteko proiektu honek
baino.
Proiektu hau bertan behera geratu zen legegintzaldi hasieran baina hala ere iraileko hirigintzako azken
batzordean gaia berriro mahaigaineratu dute guk argudio berberak defendatzen jarraitzen ditugularik proiektu
honen urgentziazko premia eza aldarrikatuz.
VIEDSA I-15 ARAU SUBSIDIARIOEN ALDAKETA PUNTUALA
Udaletxetik erabili den FORMAREN inguruan lehendabizi esan, aurreko legegintzaldi bukaeran, presaka hasieraz onartu zela espediente hau. Hautezkundeak baino 15 egun lehenago hain zuzen. Berebiziko presa erakutsi zuelarik gobernu taldeak, eskutuko interesak agerian utziz legegintzaldia bukatu aurretik modifikazioa onartzeko.
Orduko presa eta interes guztiak ezkutukerian gestionatu ditu gobernu taldeak, gaiak duen garrantziarekin ez bait du hirigintza batzorde batera ere ekarri irailera arte, bertan batzordearen onezpena baino ez zuelarik bilatzen espedienteari jarraipena emateko.
Gardentasun falta ere egon da modifikazio honen inguruan, proiektuaren nondik norakoen berri ez emateaz gain, aldaketak jasango dituzten lurjabeeri ere ez zaielarik informazioa hasieratik helarazi txosten teknikoak horrela egin behar dela baderitzo ere.
Onartzear den promotore partikual batek sustatutako Udal Arau Subsidiarioen aldaketa puntual honen helburua, lurzoru industrialaren azalera handitzea da. I-15 bezala identifikatutako partzela berri honen azalera 5011m2 hiri lurzoru industrialak eta 14.859 m2 egun urbanizaezina den lurzoruk osatzen dute.
Ulertezina egin zaigu bai AI eta PNVren jarrera. Egun indarrean dagoen planeamendua eta 2005ean alderdi guztien onespenarekin egin zen planaren errebisio prozesuan ez bait dira lurzoru industrial bezala kalifikatzen. Durangoko Area funtzionaleko PTP-an ere lurzoru hau urbanizaezin bezala kalifikatzen da. NATUR BALIABIDE BABESA duen kategorian alegia. Instituzio publiko batek enpresa baten interes pribatuari kartara eginiko modifikazio bat dela deritzogularik, interes publikoa kontuan hartu barik.
Udaleko arkitektoak aipatutako industria guneak zentralizatzeko kriterioaren aurka ere badoala deritzogu eta ez dugu uste gainera horretarako toki aproposa denik ezta onurarik ekarriko dionik herriari:
1.inguruko baserri multzoaren nortasuna indartu beharrean industriagune erdian geratzera kondenatzen du, etorkizunean baserriak eraistea bultzatuko duen modifikazio batez ari garelarik.
2.Etxe eta industriaren arteko trantzizioa egingo duen aktibitate bat bilatu beharrean, gatazkagune bat sortuko du eta egun dauden trafiko arazoak areagotuko ditu.
3.Trafikoaren eragina kontsolidatu egingo du. 100 metrotan industria gune baten ibilgailuen 3 irteera egoten jarraituko dutelarik.
Planteatzen den proiektu hau ez da lanpostuak sortuko dituen ekonomia suspertzeko gune berri bat, jadanik kontsolidatutako dagoen enpresa baten mesedetan egindako kokapen aldaketa errazteko tramitea baizik.
Ordua dela Plan Orokorra idatzi eta aldaketa puntual bidez gure herria antolatzeko sistema eskas hau alboratzeko. 5 urte pasa bait dira Abadiñoko Independienteak boterean daudenetik eta ordua delako herritarrei benetako onurak emango dizkion proiektu aberatsa idazteko. Abadiñoko beharrei erantzun eta egungo erralitatera egokitzen dena.
BADENAK
Aurreko legegintzaldian, herri barneko errepideen jabetza eskuratu ondoren, udal gobernuak legea betetzen ez duten hainbat sakangune jarri zituen herrian zehar. Legeak dioenaren arabera, jasotako sakanguneek honako neurriok bete beharko lituzkete.
-GARAIERA: 1-10 zm artean
-JASOTAKO EREMUAREN LUZERA: 0,20-4 metro bitartean
-ARRAPALEN LUZERA: 1-2,5metro artekoa izan behar da baimendutako abiaduraren arabera
- 1metroko luzera 30 km/h-ko guneetan
- 1,5 metrokoa 40 km/h-ko guneetan
- 2,5 metrokoa 50 km/h-ko guneetan
Honez gain, legeak dio %5eko malda baino goragoko guneetan ezin dela abiadura murrizteko elementurik jarri ( Traña-Matiena-ko aldapan adibidez )
Sakanguneen gehiegizko garaierak ibilgailuetan duen eraginak eta gidariei beronen konponketak suposatzen dien kostu ekonomikoarekin, Bilduk behin eta berriz eskatu du hirgintza batzordeetan zein Osoko batzarretan legeak dioenari egokitzeko neurriak lehen bait lehen hartzeko. Neuri honek ez hartzeak, oinezkoen segurtasuna zalantzan jarriko dutela uste bait dugu.
Zoritzarrez, udal gobernuak gure eskariari entzun gor egin dio denbora luzean eta oraindik ere honen ondorioak pairatzen jarraitzen dugu, herri osoan txarto daudela identifikatu ditugun hainbat eta hainbat badenetatik 6 baino ez dituelarik eraldatu.
TRAÑA-MATIENA ETA ZELAIETAKO HAURRESKOLAK ETA HONEN ANPLIAZIOA
Herrian bi Haurreskolek dituzten alokairu kostu handiek eta umeak dauden egoera prekarioak, aurreko legegintzaldian eraikin berriak egiteko premia ikusarazi zuten.
Traña-Matienan Navarrok egindako gestio eskasaren ondorioz, gure ustez proiektua “eskola zaharren” eraikuntzan sendotu beharra bait zegoen (Haur Hezkuntzako eskola eremuaren barruan), hirugarren adinekoen egoitza jarri zuen tokian alegia, proiektu honen egingarritasuna hipotekatuz. Kokaleku berean ezarri direlarik haurreskola berriak, lehen hezkuntza eta haurreskolak batuko dituen eraikin integral berri bat ez bait zen lehentasuna hezkuntza sailarentzako.
Zelaietan aldiz egoera bestelako da. Gure ustez oraindik garaiz gabiltza kokaleku aproposena bilatzeko eta zentzu honetan gure proposamena azaldu genion Navarrori, eskola ondoan, inerteen edukiontziak egon diren eremua eskolan eremuan integratuz:
1] eskola eremuaren zabalkundea oztopatzen du egungo kokapenak.
2] Koherentzia Hezitzailea kontuan hartu beharra.
3]euritik umeak babesteko egin nahi den aterpearen aprobetxamendua.
4] Inguru hori txukuntzea.
Berarentzat egungo kokalekua aproposena zela esan bazuen ere, gure proposamena azter zedin eskatu genionean, kokaleku bera mantentzearen erabakia hartua zuela esan zigun:
1] Proiektuak garestitu egiten zela
2] esku artean duen Haurreskola proiektua prefabrikatutako eraikuntzetan oinarritzen zela kontutan izanda, gero ere, etorkizunean nahi izanez gero, kokalekua aldatu zitekeela .
Lotsagarria iruditu zitzaizkigun bere argudioak, hainbeste urtetan prekarietatean egon ondoren, premiazkoa bait da gaiari behar bezala heltzea.Kokalekuaren aldaketa aztertzeak merezi zuela eta gutxienez balorazio tekniko bat egiteko berriz eskatu genionean, argudio gabe geratu eta ezezkoaren arrazoiak hurrengo hirigintza batzordean emango zizkigula esanez bukatu zuen harrokeria osoz.
Eskolako zein haurtzaindegiko arduradun eta guraso elkarteko kideekin batu ginen, guztion artean proiektu egokia diseinatu asmo. Lan guzti honen ondoren batzordera proposamena eraman eta haurreskola zentruan integratua egon behar zela iruditu zitzaion PNVri ere. Honek, alkatearen jarrera aldatu eta
hezkuntzarekin negoziatzen hastea ekarri zuen. Anpliazioa eta haurreskola eraikin berean eginez gero lanen %60a hezkuntzak ordainduko zuelarik eta %40a udalak. Gure kokalekuaren proposamenak ez zuen gehiengorik lortu eta egun dagoen eskola zaharraren jarraian erabaki zen egingo zela gimnasioa, haurreskola eta baita 2013rako beharrezkoa den anpliazioa ere.
Hasiera batean gimnasioa, jantokiaren handipena eta irisgarritasuna bermatzea izango ziren burutuko ziren lanak. 2012Ko irailerako amaituta egongo zirela esan zigutelarik. Lan hauek ez dira burutu eta urtarrilean lanekin hasiko direla esan badute ere ez da zihurra hezkuntzak horretarako dirurik bideratuko duenik lanak lizitatuta badaude ere.
Udalak gai honen aurrean izan duen arduragabekeriak 7 ume jantoki zerbitzurik gabe geratzea ekarri du, hauen gurasoei suposatu dakieken arazoarekin. Hainbat batzorde eta osoko batzarretan, lehentasunezko gai honen aurrean alkateari neurriak hartzeko esan badiogu ere, honek ez du kasurik egin, hainbatetan aipatuz inor ez dela jantoki zerbitzurik gabe geratuko. Orain ordea ardurak hartzeko garaia dela deritzogu eta iraileko osoko batzarrean obrak lehen bait lehen hasteko, udalak dirua aurreratzea ezinbestekoa dela esan genion Navarrori. Honen erantzuna, hurrengo hirigintza batzordean eztabaidatuko zela.
Guk gai honen inguruan lanean jarraituko dugu, ez bait dugu uste 2013-14 ikasturterako beharrezko anpliazioa ere eginda egongo denik eta jantoki zerbitzua lehen bait lehen martxan jartzea ezinbestekoa bait deritzogu.
LOKAL KOMERTZIALAK ETXEBIZITZA BIHURTU AHAL IZATEKO ORDENANTZA
Hirigintza batzordera gai hau alkateak ekarri zuenean, ez zuen argudio aipagarririk gai hau aurrera
eramateko. Ez zituen Abadiñarren etxebizitza beharrak hasetuko eta bere hitzetan hutsik zeuden lokal
komertzialei irteera bat ematea eta jabeek bertan etxebizitzak egitea zuen helburu.
Harrigarria iruditu zitzaigun UR-8 unitatean gertatzen ari zena kontuan izanik, jendeak ez bait zuen
etxebizitza erosteko aukerarik eta hainbat etxe gauzatu gabe geratuko ziren, honelako proposamen bat mahai
gainera ateratzea. Gainera, proiektu honek ere ez zituen UR-8an argudiatzen ziren gazteen etxebizitza
beharrak hasetuko, udalari lonjetan egindako etxebizitza hauek egitekotan alokairu eta BOE izaera izatea
beharrezko ikusten genuela aipatu genionean hori jabeek ez zutela nahiko adierazi zuelarik. Agerian utziz
interes partikularrei erantzunez eginiko ordenantza baten aurrean geundela.
Gero eta etxebizitza gehiago egin ordez, udaletik lonja komertzial hauetan komertzioa sustatzeko
neurriak hartu zitezkeela aipatu genien. Ez zutelarik kontrako argudiorik aipatu baina ikusirik PNV-ren jarrera
ere ez zela argia gaia bertan behera great zen eta ez da gehiago landu.
HEZKUNTZA ETA EUSKARA
ZER EGIN DA
- 2012KO AURREKONTUA
Hasiera batetik proposamen bat eman ziguten eta horren gainean ekintza batzuk bakarrik proposatzea utzi ziguten.
Aurrekontua arlo ezberdinetan banatu zen: euskalduntzea, irakaskuntza, administrazioa, aisia, kulturgintza, komunikazioa… Bertatik ekintza eta zerbitzu hauek ematen direlarik: udalekuak, ludoteka, irakurketa tailerra, euskara klaseak, eskoletako psikologoak, haurtzaindegia…
Aurreko urtearekin alderatuz proiektu bakar bat dago berria dena: “Ahotsak” proiektua. Honen helburua Abadiñoko hizkera eta historia aztertzea da pertsona nagusiei elkarrizketak eginez.
- EBPN
Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia oinarrizko tresna da euskararen normalizazioa lortzeko.
2010ean sortu zen eta euskara zein egoeratan zegoen aztertzen zuen. Plan honek bi urtetako epea du. Helburu batzuk aukeratu eta ekintza ezberdinen bitartez helmuga batzuk ezarri ziren 2012rako euskararen egoera hobetu ahal izateko.
Euskararen Plana eta aurrekontua guztiz elkarlotuta daude. Aurrekontuan ezberdintzen arloak Planean ezarritako helburuak dira
- EUSKARAREN ORDENANATZA
Zer da? Euskararen Ordenantza euskara egoera normalizatu batera eramateko tresna bat da. Bertan administrazioak, udaltzaingoak, herritarrak, kultur eragileak… dituzten eskubideak eta betebeharrak ezartzen dira.
Aurreko legegintzaldian Euskarako Aholku Kontseiluk sortutakoa da. Lan ikaragarri egin zuten euskararen alde.
Behin ordenantza bukatuta AI-k (ordenantzaren sorrera parte hartu zuenak) proposamen berriak egin zituen. Beraien ekintza ordenantzaren kontra joango zirenez, hauek babesteko asmoarekin.
Ia urte oso bat egon gara ordenantza eztabaidatzen. Puntu batzuetan adostasuna lortu zen baina bi puntutan, hau da, kultur eragileei (kartelak, erakustaldiak…) eta kontratazioei (dokumentazioa, hizkuntza jakitea…) dagokiena ez.
Beraien proposamena, lehenengo puntuan, kultur eragileek ordenantza ez betetzean ez zutela inongo ondoriorik edukiko zen. Guk aldiz udaletxetik ematen den diru laguntzaren beherapena eskatzen genuen. Bigarren puntuan aldiz, kontratazioetan, euskara errespetatzen ez bazen udaletxeak berak zer egingo zen erabakiko zuela proposatzen zuen. Gure proposamena berriz, Aholku Kontseiluak eskatzen zuen bezala, kontratuaren deuseztea zen.
Lehenengo puntua ez genuen inongo adostasunik lortu. Konfiantza emango ziela zioten gobernu taldekoek eta baita PNV-k. Bestean ordea, kontratua deuseztatuko zela adostu genuen.
Azkenena, uda baino lehen ordenantza plenora eraman eta aprobatu egin zen AI eta PNV-ren botoekin. Gu abstenitu egin ginen. Arrazoia, kultur eragileak organo garrantzitsu bat direla euskararen normalizaziorako uste dugulako da. Beraiek baitira herri eta kale mailan euskara bermatu dezaketenak.
Gaur egun ikusi dugu, nahiz eta ordenantza ahalbidetuta egon, kultur eragile askok ez dutela betetzen ezta errespetatzen. Eta txarrena udaletxearen aldetik eta gehien bat gobernu taldearen aldetik ez dugula benetako konpromisorik ikusten.
- EUSKARAREN AHOLKU KONTSEIILUA
Aurreko legegintzaldian sortutako organo bat da. Bertan, euskararen normalizazioa lortzeko zein pausu eman beharko liratekeen adosten da.
Hasiera batean 20 bat pertsona elkartu ziren parte hartzeko baina denbora joan ahala 6/8 pertsona bakarrik geratu dira. Arrazoia ez dago bat ere argi. Baina suposatzen duguna eta ikusi duguna, beraien iritsia askotan ez dela aintzakotzat hartzen da.
Orain dela bi aste deialdi berri bat egin da jendeak kontseiluan parte hartu dezan. Gure proposamena kasu honetan, kultur eragileak ere bertan parte hartzea da.
AURRERA BEGIRA
- EUSKARA ORDENANTZA
Gai honetan lortu nahi duguna ordenantzaren betearaztea da. Puntuz puntu betetzea eta errspetatzea.
Bestalde gorbernu taldeak ere benetako konpromisoa edukitzea eta jarraipen serio bat egitea nahi dugu.
Ordenantza bi urte barru berrikusi egingo da eta orduan aldaketak proposatu ahalko ditugu. Horrela ordenantza hobeago bat lortuz.
- GURASOAK ETA HAURRAK
Bi ikastaro prestatu nahi ditugu gurasoen eta haurren arteko erlazio indartzeko. Alde batetik gurasoei errekurtsoak emango diena haurrei eskolako lanetan laguntzeko. Eta bestetik informazioa emango diena sare sozialen inguruan. Nola erabili ditzaketen era on batetan.
KULTURA, KIROLAK ETA JAIAK
ZER EGIN DA
Batzorde honetan jorratu diran gai garrantzitsuenak ondokoak izan dira:
Kirol eta kultur kontseiluak
Bilduk bere herri programan argi azaldu eban kontseiluekiko izandako apustua eta arlo honetan behintzat gure diskurtsora ekartzea lortu doguz. Kontseiluak herri partaidetza sustatzen daben mekanismoak dira bertan herriko kultur edo kirol eragileek parte hartuz, bai eta gai hauetan interesatuak dagozan norbanakoak ere.
Epe labur eta luzera begirako kirol eta kultur arloko helburuak finkatzeko eta garatzeko erabiliko dira, hala nola:
•Kirol eta kultur ordenantzak garatzeko. Bertan udaleko kirol eta kultur istalazioen araudiak, dirulaguntzen oinarriak... garatuko dira.
•Kirol eta kultur egitarau zabal, anitz eta parte hartzaileak garatzeko.•Herri kohesioa sendotzeko.•Bestelako kirol eta kultur eskaintzak garatzea.•…
Aho batez onartu ziran kontseiluen proposamena.
Musikarako dirulaguntzak
Diru laguntza batzuk dagoz urteetan musikarako emoten diranak. Dirulaguntza honeek kontserbatorioan titulu homologatu bat ataratzen dagozanei dago zuzenduta.
Dirulaguntza honeek emotea ez dogu txarto ikusten baina musikarako emon ordez kulturarako emon beharko litzatekez, orokorrean eta partikularizatu barik. Hau da antzerkigintza, artea... ere emon beharko litzatekez. Gaia aztertuko dala esaten da eta kiroletan ere dirulaguntzak arautu beharko zirala eskatzen da.
Muntsaratzeko lokalak
Muntsaratzeko lokalen erabilera arautzeko erabakia hartzen da baina bere horretan jarraitzen dau gaiak.
Erabilera anitzeko gunearen araudia
Nahiz eta erabilera anitzeko gunea presaka aurreko udal hauteskundeak baino lehen egin oraindik ere araudia amaitu barik dago eta erabiltzaileek ez dakie zein baldintzatan erabili ahal izango daben. 2011Ko urrian garatzen hasi ginen baina oraindik ez dago amaituta batzorde nahikorik ez dalako deitu gai hau jorratzeko. Udalbatza baten eskaria egiten jako gaiari dagokion erritmo emoteko eta dagoeneko amaitzear dago.
Jai eredua
Jai parte hartzaile eta herrikoien aldeko apustua egin behar da eta diru xahutzea murriztu behar da. Norabide horretan Abadiñoko nukleo handienetako jaietarako diru partidak murriztu dira, baina badagoz jai batzuk San Blasak adibidez, ez dirala parte hartze bidez egiten bere osotasunean.
Bestetik auzoetako jaietan diru laguntza horrek mantentzen saiatu da, auzoetako jaiak indartzeko.
AURRERA BEGIRA
Kirol eta kultur kontesiluen bidez herriak arlo honetan daukazan gabeziak konpontzea.
Jaiak bere osotasunean herrikoiak eta parte hartzaileak izatea.
GAZTERIA
ZER EGIN DA Gazteria batzordean aipatu beharreko lehenengo gauza hurrengoa da, legegintzaldia hasi eta 10 hilabete pasatu zituen gobernu taldeak batzorde batetara deitu arte. Egia da gazteria batzordea 2011. urtean eratu zen batzordea dela eta beraz urte horretarako ez zeukala partidarik, aurrekontuak legegintzaldia hasi ondoren egin baziztuzten ere. Hala ere, gertaera hau gobernuaren jarreraren ondorio bat besterik ez da, hau da, AI-k eredu partehartzailea guztiz baztertzen duelako.
2011. urtean gazteria batzordea martxan jarri izan balute talde ezberdinen artean proposamen desberdinak egin izan ahalko genituzke, honez gain batzordeari eman nahi genion norabidea ere finkatu ahal izango genuke. Baina horren ordez aurtengo martxoan lehenengo batzordea deitu zuten eta bere proposamena aurkeztu ziguten, duten jarrera presidentzialista argi utziz beste behin ere.
AI-ren proposamena gazteriaren diagnostiko bat egitea izan zen, horrela ondoren gazte plan bat finkatu ahal izateko, ideia berez txarra ez izan arren aspektu negatibo ugari ditu:
• Lehenik gazteok dituzten eguneroko arazo txikiak konpondu baino arinago gazte plan bat egin nahi izatea ez dugu logikoa ikusten.
• Diagnostikoa kanpo enpresa batek egitea proposatu zuen, honek udalarentzat kostu gehigarri bat suposatzen du, baita kanpo enpresa horrek Abadiñoko errealitatea ez ezagutzea eta beraz diagnostikoa egokia ez izateko arriskua dakar.
• Diagnostiko horretan gazteek parte har dezaten gazteak proiektuan parte hartzera bultzatu eta guztia dinamizatu beharra dago eta enpresa batekin hori gertatzea zail ikusten genuen.
Gure proposamena diagnostikoa udaletxeko teknikoek egitearena izan zen batean aipatutako bigarren arazoa ekiditeko asmoarekin.
Hala ere, EAJ-PNV beste behin AI-ren proposamenarekin ados agertu zen eta beraz diagnostikoa kanpo enpresa bati agindu zaio.
Honez gain, gazteri kontseilua eratzea proposatu dugu, honen helburuak partehartzea bultzatzea eta aipatutako hirugarren arazoa ekiditea direlarik. Uztaileko plenoan kontseilua eratuko zutela agindu zuten, baina oriandik jorratu beharreko gai eta ildoak ezarri behar zituztela. Nabaria da gobernuaren jarrera presidentzialista berriz ere, kontseiluak berak egin behar batí lituzke eginkizun horiek.
AURRERA BEGIRA
Aurrera begira erronka nagusiak hauek dira:
• Gazte kontseilua eratzea gazteen partehartzea bermatuz eta haiek diagnostikoa dinamizatzeko aukera izanik.
• Gazte plana osatzea gazteen kontseiluko ideiak eta iritziak kontutan hartuz.
JASANGARRITASUNA
UR PATZUERGOA
Gaia azaldu aurretik, udal gobernuak aurreko legegintzaldian burututako politika aztertu beharra dago. Kapitala lehen mailako lehentasunak ez ziran proiektuetan xahutu zan dirua modu batere eraginkor batean erabiliz. Prebizio eta lehentasun faltaren ondorioz gaur egun ur patzuergoan sartzera behartuta ikusi dira. Hauek direlarik guk ateratako ondorio nagusiak:
• Urtero urtero diru kantitate bat zuzendu beharko litzateke ur azpiegituretan inbertitzeko, era horretan Abadiñoko Udalak uraren autonomia eta kudeaketa zuzena bermatua luke. Esan beharra dago gaur egungo gobernu taldea udalean sartu zenean, 4 milio euro inguruko diru kantitatea egoala arketan eta ez dituela modu eraginkor eta herri osoaren onurarako erabili.
• Inbertsioetan urtero diru jakin bat gordetzeak, Udalak patzuergoagaz duen zorraren arazoa ekidingo luke. Orain arte, ur patzuergoarekin Udalak zuen konbenioagaz, patzuergoak egiten dituen inbertsioen zati proportzionala ordaindu behar bait zuen Udalak. Proportzio hori handiegia zela zeritzon gobernu taldeak eta horregatik Udalak ez zituen patzuergoagazko zorrak ordaindu 6 urtean, modu horretan urteroko zorra handituz ordainezina bihurtu zen arte.
• Herriaren etengabeko hazkunde demografikoaren aurrean ez dira udal azpiegiturak herriaren beharrizanetara egokitu eta aurreko puntuetatik ondorioztatzen da ez dala inbertsiorik emon oinarrizko azpiegiturei dagokionez, aurreko legegintzaldian oposiziotik hau eskatu bazen ere. Hau delarik abadiñoko ur zerbitzuaren pribatizazioaren arrazoia
Gai honen aurrean udalak ez dau beste alternatibarik bilatu eta zuzenean jo du ur patzuergoan sartzeko proposamenera, ur zerbitzua pribatizatzeko duen nahia agerian utziz. Nahi honekin, Abadiñok uren tarifen inguruko kontrola galduko dau, baita uraren kudeaketa absolutua.
Guk ez deutsagu zilegitasunik emon gobernu taldeak aurreko legegintzaldian erabilitako politikari proposamen hau onartuz, beraien prebizio falta baten ondorioz egoera honetan jarri gaituztelako, beraiek fortsatu bait dute egoera hau eta hori ez da gure erantzunkizuna. Gobernu talde batek ez ditu epe motzeko helburu eta proiektuak bakarrik kudeatu behar, epe luzeko proeiktu estrategikoak ere kontuan izan behar ditu proiektu politiko oso bat baldin badago.
AGA-k GAZTELUKO LURREN ESKAERA
Abadiñoko Ganaduzaleen Alkarteak, udalarenak diren Gazteluko lurrak erabiltzeko eskaera egin zuen
Urkiolako Parke Naturalean kudeatzen zituen eta udalarenak diren lurrekin nahikoa ez zuela argudiatuz.
Eskari hau jaso genuenean, talde honen estatutoak irakurri eta Urkiolako lurrak ustiatzeko udalarekin
zuen kontratua aztertu genuen. Kontratu honetan ez zen lurren erabilera ganaduzaleen artean nola banatzen
zen zehazten, eta beraz ganaduzaleen esku geratzen zen lurren erabilera nork eta zelan egin. Kontratu hau
urtez urte automatikoki berriztuz joan da eta udalak ez dauka datu zehatzik zenbat ganaduzalek eta animalik
parte hartzen duten bertan.
Aurreko guztia kontuan harturik jasangarritasun batzordean bilduren eskaera, ganaduzaleei benetako
beharra zein zen justifika zezaten izan zen. Lurrak AGA-k ustiatu bai edo erabakitzeko ezinbesteko datua
iruditzen bait zitzaigun. Gaineratuz egun erabiltzen dituzten lurrak Urkiolan daudenez eta benetako premia
justifikatuz gero aproposagoa iruditzen zitzaigula Urkiola inguruan egon zitekeen beste lursail bat proposatzea.
Bestalde, lur hauek 1. sektoreari bultzada bat emateko izan zitekezela iruditzen zitzaigun baina
abeltzainek Urkiolan ustiatzen zuten azalera handia kontuan harturik, nekazari gazteei laguntzeko aukera ezin
hobea izan zitekeela iruditu zitzaigun, Gazteleluko lurrek herrigunetik gertu duten kokapena medio.
Gaia bere horretan geratu zen AGA-ren aldetik beharren justifikaziorik jaso ez zelako. Hala ere
batzordean udaleko jabego diren lurren txosten zehatzago bat egieko premia zegoela ikusten genuen; jabetza,
ustiapena, erabilera, alokairua,... ez bait dago datu bateraturik honen inguruan.
ABADIÑOKO SANEAMENDU SAREA
Gauza jakina da aurretik aipatu ditugun proiektuetan ikusi den bezala, herriko azpiegituretan inbertsioak egiteak duen garrantzia. Piskanaka azpiegiturak hobetuz joanez gero, ez bait dago ordaindu ezin daitezkeen diru kantitate handiak aurrekontuetan bideratu beharrik.
Urteak dira herriko saneamenduan hobekuntzak egin behar direla esanez gatozela, baina diru asko dela eta beti kajoian geratu den proiektua izan da hau.
Orain ere ur partzuergoan sartu garen arren, herri mailako sarearen ardura udalak izaten jarraitzen du, partzuergoak kolektoretik haratago doazen inbertsioak baino ez dituelarik bere gain hartzen.
Honek, baserri inguruetan edota kolektorera lotuta ez dauden eraikinen pozu septikoak udalak usteko ardura izaten jarraitzea dakar eta baita beronen kostu ekonomikoa ere.
Bestalde gogoratu beharra dago, pozu septiko partikularra duten etxebizitzez gain, gaur egun oraindik Zelaietako eskola, eliza, udaletxe eta inguru horretako etxebizitzek errekara isurtzen dituztela beraien hondakinak zuzenean. Tamalgarria iruditzen zaigularik, natura errespetatzeko guztiok dugun diskurtsoaren aurrean oraindik ere horrelako gertakariak errepikatzea.
Momentu honetan ez dugu uste bideragarria denik Abadiñoko etxebizitza guztietako hondakinak kolektorera batzea, baina bai ordea eliza inguruko eremu horrena. Baserri inguruetan bestalde, kolektorearekin etorkizunean lotu daitezkeen udalaren pozu septiko komunitarioak egitea proposatzen dugu, honek asko erraztuko lukeelarik berauen ustutze lana. Gainera egun badago adibidez Gerediagako saneamendu proiektua eginda eta berau berrikusi eta egokitu beharko litzatekeela eskatzen dugu.
Guzti honen aurrean, hainbat bider eskatu dugu aurrekontuetan saneamenduan inbertsioak egiteko diru partida bat bideratzea, baina udal gobernutik ez da proiektu hau aurrera eramateko inolako interesik erakutsi.
Egun udalari baserrietako pozu septikoak ustutzea suposatzen dion gastua ikusirik jasangarritasun batzordean lantzen ari den lana da eta bertan etorkizunera begirako proiektu integral bat eskatzen jarraituko dugu.
AURRERA BEGIRAKO ERRONKAKA___________________________
ATXARTEKO HARROBIEN ”LEHENGORATZEA”
•Aurrekariak
Atxarteko harrobietan 90. hamarkadan emon ziran amaitutzat harrobion ustiapen lanak, harrobietako
eraikinak, makinaria eta abar bertan itziz. Ordutik gaur arte ez da inolango proiekturik garatu harrobi horreen
lehengoratzea bultzatzeko eta harrobien inguruei beste aro bat zabaltzeko.
Azken hilabeteotan ordea Abadiñoko Udaleko jasangarritasun, mendi eta ingurumen batzordean, ADIF
enpresak aurkeztutako proiektu bat dago eztabaidagai mahaigainean. Proiektu horretan, lehengoratzea
harrobietan betelan bat eginez egitea proposatzen da, betelanen bolumen kopuru ezberdien arabera
alternatiba ezberdinak aurkeztuz.
Proiektu horrek Atxarteko harrobien lehengoratzea, harrobiotan betelan bat eginez egitea proposatzen
dau, hau da, zabortegi bat.
• Proiektuaren urratsak 2 Ingurumen eraginaren txostena. Aukera horren harira, Abadiñoko Udalak aurreproiektua bidali
zion Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari, galdetuaz beharrezkoa ote den, egitasmoa aurrera eraman
orduko, beronen Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazioa (Evaluación de Impacto Ambiental) egitea. 3 Ingurumen eraginaren txostena ez da beharrezkotzat jotzen. Ingurumen Sailaren erantzuna
ezezkoa izan da, nahiz eta Jaurlaritzako eta Aldundiko hainbat txostenek eta baita Udalak eta ADIF-
ek berak eginikoek aurrikusten zuten Ingurumen Inpaktuaren Azterketa egin beharko dela, Parke
Natural baten barruan dagoen eremu babestua delako Atxartekoa. Ingurumen aldetik Atxartek daukan
garrantziaz gainera, proiektu honek Mendiolako auzotarrengan ere eragin handia izango leuke zalantza
barik, urteetan zehar kamioien joan-etorriak sorturikoa batez ere. 4 Bildu Abadiñok erabakiari helegitea jartzen deutsa. Ingurumen sailean helegite bat aurkezten
dogu ingurumen eraginaren txostena egin daiten. Helegitea ez da onartzen eta ingurumen eraginaren
txostena egin barik jarraitzeko erabakitzen dau Eusko Jaurlaritzak. 5 Erabaki honi beste helegite bat aurkezten jako. Bide administratiboa bukatu ostean helegitea
auzitegian egiten da eta oraindik ez daukagu erantzunik. 6 Energia eta mehategi sailean proiektua exekutatzeko baldintzak. Abadiñoko udalak aurrera
jarraitzeko asmoa azaltzen dau eta energia eta mehategi sailak proiektua exekutatzen hasi orduko bete
beharreko baldintzak ezartzen dauz. 7 Mozio bat aurkezten dogu udaletxean. Ondoko oinarrizko puntuak daukazan mozioa aurkezten
dogu.
6.1. Atxarteko harrobien berreskurapenerako proiektua garatu aurretik beronen Ingurumen
Inpaktuaren Azterketa egitea, Urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuak adierazten
duen eran, nahiz eta Eusko Jaurlaritzak esan duen beharrezkoa ez dela. Azterketa horren ondoren,
Eusko Jaurlaritzak Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena egin beharko luke.
6.2. Proiektua geldirik iztea lehenengo puntuan aitatutako prozedura guztia amaitu bitartean,
proiektuak ingurugiroan atzeraezinak diren kalteak ekiditeko helburuarekin.
6.3. Ingurumen Inpaktuaren Adierazpenaren ondorioak proiektuan jasotzea, edonolakoak izanik
ere, honek bermatuko duelako ingurumenaren eta auzotarren osasunaren ikuspegitik babes-neurri
egokiak hartzen direla kalterik ez eragiteko.
6.4. Mendiolako auzotarren iritzia kontuan hartzeko batzar zabalak antolatzea auzoan.
Aurrera begira
Gure partetik helburua ADIF-en proiektua geratzea da ingurumen eraginaren txostenaren bidez, izan ere
beste lehengoratze proiektu batetaz berba egiten hastea agortuta baidago. Horretarako hilabete honetan
mozio bat aurkeztuko dogu Udalean.
Mozioaren helburua
Mozioaren helburuak bi dira:
2. Alde batetik ikusita gobernu taldeak proiektuarekin aurrera joateko borndatea duela, proiektua
atzeratzea ingurmen eraginaren txostena eskatuaz. Ingurumen eraginaren txostena eskatutako
legediaren arabera eginez urte biko iraupena izango leuke.
3. Tarte horretan, udalean Atxarteko harrobientzat beste alternatiba bat abian jartzen saiatu.
Alternatiba bat aurkeztu
Behin proiektua geratzea lortzen danean alternatiba bat garatzen hasiko gara Atxarteko harrobien
inguruan. Modu horretan Atxarten ez daiten barriro aktibitate industrialik abiarazi.
HIRI ANTOLAMENDUKO PLAN OROKORRA [HAPO-PGOU]
Aurrekariak
Plan Orokor bat, herriaren beharrei erantzungo dien proiektu estrategiko bat da; Herriko ingurumen,
hondare zein edozein balio estrategiko babestu, herriko beharrizanei erantzungo dien ekipamendu sarea
antolatu, mugikortasuna bermatu (oinezko eta bizikletena bereziki), etxebizitza politika, eredu
sozioekonomikoa,...
Lan honetan, herritarren partaidetza behar beharrezkoa da denon neurrira eginiko etorkizuneko herria
izan dezagun. Herritarrak izan behar bait dira proiektu honetan hartzen diren erabakien jabe; nolako herria
nahi dugu?, zenbat hasi behar da herria?, enpresa handiak edo herriko merkataritza txikia bultzatu nahi dugu?
, kalearekin harremanik ez duten etxebizitza isolatuak edo herriari bizia ematen dioten dentsitate ertaineko
etxebizitza eraikinak?, jasangarritasuna edo gizarte kontsumista? mugikortasun geldoa bultzatzen duen
eredua edo ibilgailu pribatuaren eta errepide sareen menpekotasuna? Kotxez betetako kaleak edota kaleak
oinezkotzeko aukera ematen duten aparkaleku disuasorioak? ...
Galdera hauetako bakoitzaren aurrean hartzen den erabakiaren arabera, herritarren beharretara
egokitutako herria edota herriaren neurrira eginiko gizartea izango dugu. Guzti honek eguneroko bizitza
kalitatean eragin zuzena izango duelarik.
Egun indarrean dagoen Plan Orokorra 1987.urteko da. Tankera honetako proiektuek 8 urteko
iraungitasuna badute ere, Plan honen Errebisio Prozesua 1997-2005 bitartean gauzatu zen eta orduztik
suspensioan dago inundabilidade arazoak medio.
Beraz esan genezake, duela 25 urte onartutako Plan Orokor hau zaharkitua dagoela eta ez dituela
egungo Abadiñok eta Abadiñarrak dituzten desio eta beharrak erantzuten.
Emandako urratsak
1997an errebisio lanarekin hasi zenetik, herriak Planak jasotzen ez zituen hainbat beharrizan izan ditu
eta proiektu hauek aurrera ateratzeko Plan Orokorraren Alkaketa Puntualak egin behar izan dira.
Aldaketa Puntual hauek egiterako orduan aldiz, ez da beti herriaren edo herritarren onurarako
erabakia hartu. Sarritan aldaketa puntual hauen promotorea udala izan ordez, interes partikularra baino
begiratzen ez duen promotore pribatua izan delarik (nire lurretan etxebizitzak egiteko, nire lantegia handitu
ahal izateko, parke natural batean harrobi bat martxan jartzeko, ...)
Azken legegintzaldi honetan ere izan dugularik aldaketarik: UR-8, VIEDSA eta baita UR-6 unitateko
proposamena direlarik adibide aipagarrienak.
Aurrera begira
Plan Orokor batek herriaren antolaketan eta izaeran duen eragina ikusirik, lehen bait lehen proiektu
honen erredakzioa martxan jarri dadin pausuak ematen joango gara, aurrekontuetan horretarako diru partida
bat egokitzea ezinbestekoa delarik.
Egun batzordeetan lantzen ari diren hainbat gai: UR-6 unitateko antolaketa, Zelaieta peatonalizazioa,
Matiena aparkamentu politika, ... ezin bait daitezke independienteki jorratu eta beharrezkoa bait da, gai guzti
hauek transbersalitate osoz landuko dituen proiektu integral bat lortzea. Epe laburreko interesak alboratuz eta
etorkizuneko helburuak landuz.
1.SEKTOREA ETA ESKOLETAKO JANTOKIA.
Proiektu bat ari gara lantzen non lehen sektore indartu nahi dugu. Honen helburua lehen sektorea inadartzeaz gain, umeen jateko ohiturak aldatzea eta hobetzea da. Eta baiata ere janariaren kalitatea hobeagoa izatea.
Honek lanketa luze bat izango du. Orain, informazio prosezu baten barneratu gaude. Elkarte ezberdinekin hitz, egin dokumentatu, beste herrietan zer egiten duten ikusi….
Jada herri askotako eskoletan proiektu hau berneratuta dago. Proeiktua, lehen sektoretik lortutako elikagaiekin eskoletako jantokia hornitzean datza. Horrela, alde batetik, baserritarrak indarberritu ditzakegu eta bestetik umeen jateko ohiturak hobetu ditzakegu.
Oraindik ez dagoeznez guzti garatuta proiektu hau informatzen joango gara.
GARDENTASUNA ETA PARTEHARTZEA
.Gardentasuna eta partehartzea udal batek izan behar dituen bi zutabe garrantsitzu dira. Gardentasuna,
udalareninguruko informazioa ahalik eta modu eraginkor eta objetiboenean zabaltzeko,herritarrek udal
dinamikaren berri jakiteko eskubide osoa dutelako. Partehartzea, udal erabakiak hartzerako orduan herritarrak
parte aktibo bat ere izan behar direlako.
Bide horretan pausu batzuk eman ditugu, plenoak hilero egiten dira eta ez bi hilerik behin gobernu taldeak
proposatu zuen moduan, plenoak kamaraz grabatzea ere lortu dugu, kontseilu sektorial batzuk eratu dira,
baina oraindik bide luzea daukagu jorratzeko bi gai hauetan.
Gardentasunean landu beharreko gaiak:
• Auzo ezberdinetan panel informatiboak jarri herritarrak informatzeko.
• Udal aldizkarian herriko kultur, kirol zein eragile politiko desberdinek parte hartu ahal izatea.
• Plenoetan herritarren interbentzioak grabatzea eta aktan jasotzea. Gobernu taldea ideia honen aurka
azaldu arren guk beharrezkoa ikusten dugu, bestela osoko batzarraren inguruan jasotako informazioa
ez delako guztiz osoa.
• Batzordeak publikoak izatea eta herritarrek bertan parte ahal izatea.
• Batzordetako zein plenoetako gai ordenei buruz herritarrak bando bidez informatzea eta haien aktak
publikoak izatea.
Puntu hauek beteko balira Abadiñoko herritar guztiek udal funtzionamenduaren berri izango lukete eta
bigarren zutabe den partehartzea ere sustatuko litzateke.
Partehartzean landu beharreko gaiak:
• Kontseilu sektorialak sortzen jarraitu herritarrak izan daitezen gai ezberdinetan beharrizanak finkatzen
dutenak.
• Herriarentzat estrategikoak diren gaietan herritarren iritziak eta ideia ezberdinak jaso eta aztertu.
Beharrezkoa bada erabakiak hartzeko kontseilu zabal batekin edo erreferendum bitartez egitea.
• Auzo batzarrak egin auzo ezberdinetako beharrizanak jasotzeko eta beharrizan horietatik
lehentasunak finkatzeko.
• Aurreko puntuko bi baldintzetatik abiatuz aurrekontu partehartzaileak gauzatzea.
Partehartzearen bide honetan auzo batzarrak egitea oinarrizkotzat jotzen dugu, bertatik irtengo lirateelako
herritarren beharrizanak eta aurrekontu partehartzaileak osatzeko aukera emango lukeelako.
Batzar hauek Udalaren izenean egiten badira hobe, guk ditugun tresnak nahiko urriak batí dira, hala ere
udala dinamika honetan sartzeko asmorik ez badu Bilduk auzo batzarrak egingo ditu herritar ezberdinen
beharrizanak jaso eta konpontzeko asmoarekin.