Post on 26-Sep-2020
transcript
BIZKAIKOHITZA
LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
Konfinamenduak merkaturatzeko trabak ipini dizkio lehen sektoreari bSalmenta zuzena indartu duegoera berriak; bereziki, etxez etxekoa bArrantzaleak berandu eta kezkatuta itsasoratu dira b 2-3
Eskutik eskura
Kartzela Sistemaren gabeziezohartarazi du Aitziber Coello
preso ohiak, espetxetik atera berritan
6Alerta egoera Bizkaiaren erritmoeta baldintza beretan egingo ditu
fase aldaketak Villaverde Turtziozek
5Ostirala
2020ko maiatzaren 15aXI. urtea445. zenbakia
www.bizkaia.hitza.eusbizkaia@hitza.eus
2 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko maiatzaren 15aAstekoa
Ibai Maruri Bilbao Mungia
Joan den astelehenean, Bizkaiko
Batzar Nagusietako Ingurumen
Naturala Zaintzeko Batzordean,
koronabirusaren krisiak lehen
sektorean izandako ondorioak
aztertzeko eskatu zion oposizioak
foru gobernuari. EAJk eta PSE-
EEk osatutako gehiengoak atzera
bota zuen eskaera. 18,5 milioi eu-
roren laguntzak iragarri ditu Ele-
na Unzueta Iraunkortasuna eta
Ingurumen Naturala Zaintzeko
diputatuak. Martxoan Eusko
Jaurlaritzarekin, beste bi diputa-
zioekin eta Hazi fundazioarekin
soberakinak merkaturatzeko
programa bat abiatu zutela ere
gogoratu zuen. Baina nekazariek
eurek ere asmatu dute euren kasa
zelan jarraitu erosleei produktuak
eskaintzen. Dena den, arloz arlo
ezberdina izan da konfinamen-
duaren eragina. Batzuek besteek
baino aldarte hobea izango dute
gaur San Isidro ospatzeko, base-
rritarren egunez jai egiteko.
«Hasieran, zalantzak egon zi-
ren: ortura joan ahal izango naiz?
Traktorea erabili dezaket? Gana-
dua mugitu ahal dut? Baina gero
ez da behar egiteko trabarik
egon». Bizkaiko EHNE sindika-
tuko Alberto Llonaren esanetan,
baserritarrek hilabeteotan izan
duten arazo nagusia produktuak
saltzekoa izan da. Eusko Jaurlari-
tzak eta udal batzuek asteroko
merkatuak bertan behera utzi zi-
tuztenean, non eta nori saldu ez
zutela geratu ziren asko.
Merkatu mota bi daudela azal-
du du: astero egiten direnak —as-
telehenetako Gernika-Lumokoa
eta barikuetako Mungiakoa, esa-
terako— eta urtean behin egiten
diren azoka bereziak —urriko az-
ken astelehena, San Tomas, San
Antontxu eta antzekoak—. Alar-
ma egoeraren ondorioz, bertan
behera geratu ziren. Azpimarratu
du euren merkaturatzeko bide
nagusia bereziki bigarren azoka
horietan duten ekoizleak egora
«oso larrian» daudela; batez ere,
ogi, gazta eta txakolin ekoizleak
aipatu ditu. Txakolin saltzaileek
ostalaritzaren itxialdia ere sufritu
dute. Bezeroei produktua zuze-
nean saltzen hasi dira, Internetez
eta telefonoz. Baina asko apaldu
zaizkie salmentak.
Asteroko merkatuetara joaten
diren ekoizle txikiak, berriz, ho-
beto egokitu dira egoera berrira.
Duela bizpahiru aste berreskura-
tu zuten plazara joateko baimena.
Llonaren esanetan, gizarteak
egindako presioari esker izan da,
hein handi batean. Eta merkatu
horiek ireki direnetik salmentak
«oso ondo» joan zaizkiela nabar-
mendu du. Baina, ordura arte ere,
debekurik zorrotzenak egon di-
renean, asmatu dute euren ortua-
riak zelan eroan kontsumitzailea-
renera: Enkarterrin, Durangalde-
an, Arratian, Busturialdean...
Bizkaiko eskualde gehienetan
sortu dira baserritarren sareak.
«Eskualdeko ekoizle txikiok
berba egin genuen; dibertsifika-
tuak gara, eta proiektu ekologi-
koetan gabiltza. Asteroko merka-
tuen mendekotasun handia dugu
eta ekoizle sare bat sortzea eraba-
ki genuen», azaldu du Errigoitiko
Bizkaigane baserriko Amets La-
dislaok. Hala eratu zuten Uribe
Butroeko Ekoizle Sarea. Ortua-
riak, esnekiak, marmeladak,
ogia, okela, xanpu naturalak...
denetarik ekoizten dute. Etxez
etxe saltzen hasi ziren.
Telefono zenbaki bat ipi-
ni zuten, eta euren kon-
taktuen artean jakinara-
zi zuten. «Ahoz aho za-
baldu da leku guztietara,
eta oso pozik gaude
erantzunagaz». Kontsu-
mitzaileek asteburuetan
deitzen dute eskaera egi-
teko, eta banaketa mar-
titzenetan edo eguene-
tan egiten da.
Astean berrehun eska-
era ere izan dituzte.
«Ekoizle handi baten-
tzat ez da asko izango,
baina guretzat bai.
Ekoizle txikiak gara, eta
ez dugu gehiago ekoitzi
nahi; horrela ondo mol-
datzen gara. Baina, ba-
tzuetan, larri ibili gara
eskaera guztiei erantzu-
teko. Horrek erakutsi du baserri-
tar falta dagoela, gizarteak bene-
tan gertuko produktuak kontsu-
mitu gura baditu». Herrietako
merkatuak itzuli direnetik, behe-
rakada igarri dute, hala ere. Bere-
ziki, mungiarren eskaerek egin
dute behera, orain herriko plazan
bertan eros dezaketelako.
Ladislaok uste du apurka-
apurka egoera orekatu egingo
dela. «Jendea lanera joaten has-
ten denean, zailagoa izango da
etxez etxe saltzea, ez dira-eta
etxean egongo». Baina sareari
eusteko asmoa dutela esan du,
ekoizleei eurei ere on egiten die-
lako saretuta egoteak. Gainera,
sarea martxan dagoenetik, lehen
plazetan baino bezero gehiago di-
tuzte; asko eta asko, kontsumi-
tzaile gazteak. «Jendeak kon-
tzientzia hartu du elikadurak ere
garrantzi handia duela osasune-
Bide berrietatik
Bakartze neurriak urteko sasoi oparoetako batean heldu diralehen sektorera b Merkaturako irteerak itxita eduki dituzteb Ekoizle txikiek kontsumo sareetan topatu dute aterabidea
Bildotsaren etxez etxekosalmenta sustatu du Gaztelakogobernuak; hemen ere balio zezakeen eredu horrek»Alberto LlonaBizkaiko EHNE sindikatuko kidea
«Eskaerei erantzuteko larri ibili gara batzuetan. Gizarteakgertuko produktuak gurabaditu, baserritar falta dago»Amets LadislaoBizkaigaine baserriko ekoizlea
«Egunotan urteko salmentengailurrean egon beharkogenuke. Baina orain hasi gara saltzen, behetik»Unai UrtetaEtxelore mintegiko ugazaba
‘‘
12
1 Berotegiak.Letxuga asko
galdu dira, haiek merkaturatu
ezinik. Irudian, Mungiako
Iban Gonzalez nekazaria.
2 Okela. Jatetxeak itxita,
bildots gutxi kontsumitu da.
Irudian, Unai Beitia, ardiekin,
Mungian.
3 Lore gutxiko maiatza.
Orain ireki dira mintegiak. Iru-
dian, Etxelorekoen saltokia.
4 Itsasoa.Ontziak luzaroan
egon dira portuan zain. Iru-
dian, Bermeo, apirilaren 20an.
ARGAZKIAK: A. LOIOLA / FOKU
3BIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko maiatzaren 15a Astekoa
an, eta gertuko produktu ekologi-
koak kontsumitu nahi ditu».
Zuzeneko salmentara jo dute
artzainek eta abeltzain txikiek
ere. Baina estuago ibili dira. Esa-
terako, bildotsak saltzeko zailta-
sunak izan dituzte. Sanjoseak iza-
ten dira salmenta sasoi nagusia.
«Kostaldean lehenago etortzen
dira, baina Karrantza, Orozko eta
Urduña aldean, martxo-apiril
bueltan oraindik asko egoten da
saltzeko», azaldu du Llonak.
Egun horietan iritsi zen konfina-
mendua. Eta bildotsak ezin du
itxaron saltzeko dagokion baino
astebete gehiago. «Beranduago
saltzen baduzu, pisua irabazten
du, eta prezioa jaisten da». Asko
jaitsi zen: bildotsa bizirik kiloko
3,10 eta 3,20 euro artean ordain-
tzetik, 2,10 eta 2,20 euro artean
ordaintzera. «Bildotsa merkatu-
ratu barik geratzeko arriskua
egon zen».
Negoziatu gabeko neurriakJaurlaritzak Eroskiri saltzeko
programa bat ipini zuen martxan.
Llonak uste du aukera bat izan
daitekeela, eta artzain batzuei
mesede egin diela. Baina sektore-
arekin adostu gabe hartutako
erabaki bat izan dela gaitzetsi du;
beste alternatibarik aztertu gabe
erabaki dela. «Gaztelan, adibi-
dez, etxez etxeko salmenta susta-
tzeko kanpaina bat abiatu du go-
bernuak, eta arrakastatsua izan
da. Seguru nago hemen ere balio
zezakeela eredu horrek».
Orain, ardi esnearekin dute
arazoa, industriak ez dielako erosi
gura. Abeltzainek, berriz, ez dute
hainbeste nabaritu. Salmenta zu-
zena egiten dutenak ondo dabil-
tzala esan du Llonak. Baita he-
rrialdeko esne industriari saltzen
dioten baserritarrak ere. «Sal-
menta orekatua da horiena. Are
gehiago, etxeko kontsumoa igo
da. Eta produktu batzuek gora
egin dute; gurinak, adibidez».
Ia desagertuta egon den mer-
katua lore eta landareena izan da.
Bizkaian hamar bat mintegi dau-
de. Horietako bat da Meñakako
Etxelore. «Egun batetik bestera
dena gelditu zen, eta ezin izan ge-
nuen landarerik saldu. Momentu
hartan geneukan landare gehiena
bota behar izan genuen. Oraindik
ez dugu kalkulatu zenbat galdu
dugun», azaldu du egoera Unai
Ureta ugazabak. Gastuei aurre
egiteko, Internetez saltzen hasi
ziren. Baina, gutxi: «Bezeroari ez
zaio gustatzen; aurrez aurre ikusi
nahi du zer lore erosiko duen».
Martxotik maiatzera izaten da
urteko garairik onena sektorean.
«Egunotan, gailurrean egon be-
harko genuke. Baina orain hasi
gara saltzen, behetik». Ekainean
gainbehera hasi ohi da. Hala ere,
esperantzari eutsi dio: «Udan
oporretan joan ezin eta jendea
etxean lorezain hasiko balitz, ur-
tea salbatu genezake. Behintzat,
galerak saihestu». Etzi itzuliko da
Bilboko Areatzara domeketako
lore azoka, salmahaien erdiekin.
June Prieto Lekeitio
Ezohiko Antxoa Eguna os-
patuko dute Ondarroan
bihar; etxetik eta modu
berezian. Eta ezohiko antxoa
arrantzaldia da aurtengoa: inoiz
baino beranduago iritsi da. Aste
Santua pasatuta hastekoak bazi-
ren ere, Bizkaiko arrantzaleak
duela bi aste itsasoratu ziren.
Igotz Galatea Lekeitioko Kala-
mua itsasontziko kapitaina da,
eta beste hamalau gizonekin ba-
tera dabil beharrean. «Aste hone-
tan, lasai ibili gara: aurreko dome-
kan jakin genuen denok negatibo
eman dugula, eta itsasora joan gi-
nen». Baxurako arrantzale guz-
tiei testak egin dizkie Eusko Jaur-
laritzak —eta baita osasun aginta-
riek ezarritako beste neurri ba-
tzuk ere—,besteak beste, ontzian
ezinezkoa delako segurtasun dis-
tantziak mantentzea. «Ezin gara
ibili maskararekin; busti egiten
da, eta ezin dugu arnasa hartu».
Hala ere, itsasontzian garbitasuna
zorrotz mantentzen dabiltza, lixi-
barekin eta urarekin.
Porturatzerakoan ere neurri
bereziak hartzen dituzte. «Por-
tuan dauden pertsona horiek es-
kularruak eta maskarak erama-
ten dituzte, derrigorrez. Lonjara
sartzeko, tenperatura hartzen di-
zute, eta soilik bat sartu daiteke».
Galateak azaldu duenez, osa-
sun neurrietan baino gehiago, an-
txoaren prezioan nabaritu dute
berrogeialdiaren eragina. «Kon-
tserba enpresek hemengo arrain
handia hartzen dute, baina tamai-
na txikiko antxoa, adibidez, asko
Marokora eta Italiara joan izan da.
Baina orain mugak dauden mo-
duan egonda, gaizki». Kanpora-
ko arraina ere hemen geratu da,
eta prezioek behera egin dute.
Normalean, 1,3 eta 1,5 euro artean
ordaintzen da lonjan antxoa kiloa,
baina orain 0,30era ere egon da.
Neurriez eta prezioez gain, na-
barmendu du marinelen arteko
giroa ona dela. Gogoratu du testak
egin baino lehen soilik hamalau
gizon joan zirela itsasora. «Bat ge-
ratu zen lehorrean, bere semeak
sintomak eduki zituelako».
Itsasotik bueltatzean, baten ba-
tek sintomak edukiz gero, ontzia
gelditu egin behar da: marinel
guztiek berrogeialdia bete behar-
ko lukete lehorrean, eta baita on-
tzia desinfektatu ere. Horregatik,
asteburua etxean pasatzerakoan
neurri gogorragoak hartzea pro-
posatu die bere arrantzaleei.
«Gure egoera berezia da, beste
beharginekin alderatuta. Denok
egoten gara elkarrekin leku txiki
baten, eta badaezpada neurriak
zaintzeko eskatzen diet».
Hurrengo kanpainarako zalan-
tzak ugariak dira. «Hegaluzetan
irteteko, uste dut garrantzitsua
izango litzatekeela testak egitea».
Izan ere, hegaluzetan 10-15 egun
egon daitezke itsasoan. «Badaki-
gu noiz irtengo garen, baina ez
noiz bueltatuko garen. Beraz, uste
dut, oso garrantzitsua dela itsaso-
ratzean denok jakitea ez dagoela
inor kutsatuta».
Koronabirusean negatibo emanda, antxoatan lasai atera dira arrantzaleak azkenastean. Itsasoan daudenean, ezin dituzte elkarren arteko distantziak mantendu,ezta maskararik erabili ere. Hegaluzetan joateko, beste test bat eskatuko dute.
Arrantzaldi bereziak eta aparteko neurriak itsasoan
3 4
Ibai Maruri Bilbao
Ezohiko irudia utzi du koronabi-
rusak Bilboko udaletxean. Udale-
an ordezkaritza duten bost alder-
di politikoekBilbo Aurrera plana
babestu dute, hiriko familiek eta
enpresek krisialdi ekonomikoari
aurre egiteko laguntza izan deza-
ten. 15.000 familia eta 10.000 en-
presa izango dira laguntza hori ja-
soko dutenak, eta 15 milioi euro
ipiniko ditu udalak. Planak Eusko
Jaurlaritzatik etorriko diren beste
diru sorta batzuk ere jasotzen
ditu, bereziki gizarte laguntzetara
begirakoak. Juan Mari Aburto al-
kateak esan du «ezohiko neu-
rriak» direla, «ezohiko egoera
bati aurre egiteko». Besteak bes-
te, ekainean jokatzekoa zen Euro-
koparako gordeta zegoen dirua,
martxoan eta apirilean egin ez di-
ren obretakoa eta azken urteeta-
ko superabita erabiliko dira fi-
nantzatzeko.
15 milioi horietatik gehiena
ekonomia suspertu eta enplegua
sustatzeko erabiliko dira: 11,4 mi-
lioi. Zerga eta tasen aparteko mu-
rrizketak eta hobariak jaso ditu
planak. Baita 30 neurri inguru
ere. Bilboko ekonomiaren moto-
rra turismoa, ostalaritza eta mer-
kataritza dira gaur egun, eta ho-
riek biziberritu nahi ditu udalak.
Besteak beste, zuzeneko kontsu-
morako pizgarriak ezarriko dira,
merkataritzarako, ostalaritzara-
ko, jatetxeetarako eta turismora-
ko bonu zehatzekin. Horretara-
ko, 2,65 milioi euro erabiliko dira.
Negozioek eta enpresek lehia-
kortasuna berreskuratzeko la-
guntza ekonomikoak eskuratuko
dituzte, eta baita osasun krisiaren
ondorioz egin beharreko aldake-
tak finantzatzeko ere. Esaterako,
terrazetan espazio publikoa
gehiago okupatu ahal izateko
irizpideak malgutuko dira. Turis-
moa erakartzeko ahalegina egin-
go dute, gertuko lurraldeetan
kanpaina bereziak eginda. Auzo-
etan, berriz, merkataritza jardue-
ra dinamizatzeko ezohiko ekin-
tzak ipiniko dira martxan.
Krisiak egoera kalteberan utzi
dituen familiei laguntzeko, be-
rriz, 2,2 milioi erabiliko ditu uda-
lak. Izan ere, gizartea suspertzeko
neurriena da planaren bigarren
lan ildoa. Diru sarrera barik gera-
tu direnei begira, gizarte larrialdi-
rako laguntzen aurrekontua han-
dituko da. Laguntzak jasotzeko
baldintzak betetzen ez dituzten
familientzat 625.000 euroko fun-
tsa sortu da. Adinekoei lagun egi-
teko Urrats bat gehiagoprogra-
mak 150.000 euro gehiago izango
ditu; etxebizitza komunitarioak
sustatzeko, 560.000 euro. Etxe-
bakoei ostatu emateko 375.000
euroko funts bat sortuko da. Fa-
milia barruko babesgabetasun
eta gatazka egoerak detektatu eta
artatzeko programak indartuko
dira. Genero indarkeriaren bikti-
men baliabide ekonomikoak ber-
matzeko, 50.000 euro erabiliko
dira. Eta Internet estaldura eska-
sagoa duten auzoetan 100.000
euroko inbertsioa egingo da, wifi
sarea indartzeko.
Kultura da planaren hirugarren
zutabea: 1,3 milioi izango ditu.
Kultura bonua sortuko
du Bilboko Udalak;
500.000 euro erabiliko
ditu horretarako. Kultur
eta sorkuntza industriei
lotutako jarduerak susta-
tuko dira espazio publikoan, hiri-
ko auzoei bizia emateko; 300.000
euro erabiliko dira horretarako.
Eta lehendik programatuta zeu-
den baina bertan behera utzi be-
har izan diren ekitaldiak berriz
programatzen ahaleginduko dira.
15 milioi euro Bilboko familieketa enpresek krisia gainditzekoBilboko Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek sinatu dute Bilbo Aurrera plana b Hiru oinarri nagusi izango ditu: gizarte kohesioa, enplegua eta ekonomia, eta kultura
Ezkerretik hasita, Nekale Alonso, Ana Viñals, Jone Goizielaia, Juan Mari Aburto, Raquel Gonzalez eta Alfonso Gil, planaren aurkezpenean. BIZKAIKO HITZA
1,5NEGOZIOEI ZABALIK EUSTEKO
LAGUNTZAK GETXON
Getxoko Udalak herriko enpresa
txiki eta ertainei laguntzeko funtsa
sortu du. 1,5 milioi euro erabiliko
ditu eta merkatari, ostalari eta au-
tonomo bakoitzak, gehienez,
1.500 euroko laguntza jaso ahal
izango du. Horretarako, negozioari
gutxienez lau hilabetez zabalik
eusteko konpromisoa hartu be-
harko du. Udalaren webgunean
egin behar dira eskaerak.
470.000‘MUNGIA INDARTZEN’
PLANAREN AURREKONTUA
Mungiako Udalak Mungia Indar-
tzen plana ipini du martxan, herriko
eragile eta alderdi politikoekin
adostuta. 470.000 euro jarriko di-
tuzte, enpresa, negozio eta fami-
liak laguntzeko. Besteak beste,
Behargintzaren bidez, orientazioa
emango da, negozioak martxan
jartzeko formakuntza eta laguntzak
eskainiko dira, eta kontsumoa sus-
tatzeko laguntzak banatuko dira.
420.000ENPRESA ETA FAMILIENTZAKO
LAGUNTZAK DURANGON
Ekonomia Suspertzeko Plana ta-
xutzen ari da Durangoko Udala.
420.000 euroko aurrekontua izan-
go du, enpresei eta familiei krisia-
ren ondorioei aurre egiten lagun-
tzeko. Zerga eta tasetan aldaketak
egingo ditu, eta kontsumoa susta-
tzeko neurriak hartuko ditu. Beste-
ak beste, herriko merkataritzan eta
ostalaritzan gastatzeko deskontu
bonuak banatuko ditu ekainean.
Diru sarrera barik geratudirenei begira, handitu egingo da gizarte larrialdirakolaguntzen aurrekontua
4 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko maiatzaren 15aGaiak
Ibai Maruri Bilbao
Enkarterriren bihotzean, geogra-fikoki Bizkaian dagoen arren, ad-ministratiboki Kantabriari dago-kio Villaverde Turtzioz. Joan denastelehenetik, konfinamendutikateratzeko lehen fasean dagoKantabria. Baina Villaverde Tur-tziozen ez dituzte Kantabriakoherriek dituzten baldintza berak,Bizkaiko herrienak baizik. Izanere, diputatu jeltzaleek alarmaegoera babesteko Espainiako Go-bernuak eta EAJk egindako akor-dioaren ondorioz, inguratzen di-tuen lurraldeko fasea eta baldin-tzak izango dituzte enklabeetan.«Pozik» hartu du erabakia Ja-
vier Perez Agirre alkateak. «EzEAJk ez Espainiako Gobernuak ezdute gurekin hitz egin, baina gus-tura gaude. Duela bizpahiru asteegin genion eskaera hori bera gukKantabriako Gobernuari. Bestelaegiteak ez luke zentzurik izan-go». PRC Kantabriako AlderdiErregionalistako kidea da, udale-an ordezkaritza duen alderdi ba-karrekoa. Gaztela eta LeongoJuntak gogo txarrez hartu du Tre-biñuk Arabaren erritmoari jarrai-tzea. Baina Perezen alderdikoburu eta Kantabriako Gobernukopresidente Miguel Angel Revillak«ondo» deritzo erabakiari:«Zentzuzkoa da. Villaverde Tur-tziozko herritarrek euren ondoanbizi direnen baldintza berak izanbehar dituzte kasu honetan».Edonola ere, biek argi utzi dute«une berezi bateko kontua»dela. Revilla: «Honek ez du inon-dik ere zalantzan jartzen herria-ren kantabriartasuna». Herri txikia da. Erroldatutako-
ak 283 dira (2019), baina ingurukobizilagun askok dute bigarrenetxebizitza han. Eta haientzatohikoa izaten da asteburua, zu-biak edo oporrak Villverde Tur-tziozen pasatzea. Hala zeudenasko martxoaren 14 eta 15eko as-teburuan, Espainiako Gobernuak
alerta egoera eta konfinamenduaezarri zituenean. Eta han jarraitudute. «Etxeko bakartze orduakherrian egin dituzte; Bizkaira joa-ten ziren beharrera». Herria lepodagoela esan du, baina konfina-mendua «ondo» bete dela. Bal-masedako eta Zallako osasun es-kualdeak dituzte inguruan:%1,3ko eta %0,8ko kutsatze tasakdituzte, hurrez hurren. Herrianbestelakoa da egoera. «Errolda-tuen artean ez dago koronabiruskasu ofizialik. Bigarren etxebizi-tzan daudenen artean, egon dai-teke, horiek dagokien herriko estatistiketan agertuko dira eta;euren osasun zentrora joan behardute gaixotzen direnean. Denaden, herri txikia da gurea, eta ja-
kingo genuke inor gaixo balego.Ez dugu halako berririk izan». Elikadura denda bat eta farma-
zia bat dituzte herrian; zabalikdaude, konfinamendu egoerakiraun bitartean egon diren bezala.Baina hiru tabernek, berriz, itxitajarraitzea erabaki zuten astelehe-nean. «Eguraldi eskasak eta go-bernuak ipinitako baldintzek ezomen die negozioa zabaltzeaerrentagarri egiten», kontatu dualkateak zer argudio eman diotenostalariek. Villaverde TurtziozkoUdalak Eusko Jaurlaritzak Biz-kairako onartutako neurriak ba-natu ditu herritarren artean.Kantabriako erritmora joan izanbalira, udalerritik kanpo mugi-
tzeko askatasun handiagoa izan-go zutela jakin arren, Perezi ezzaio garrantzitsua iruditzen; pre-miazko mugimenduak bermatu-ta dituztela esan du. Ukatu egindu Villaverde Turtzioz «hesitutaeta bakartuta» dagoenik. Konfi-namendu asteetan ez dute ozto-porik izan premiazko erosketakegitera Castrora (Kantabria), Bal-masedara edo Zallara joateko.«Mediku barik geratu ginen he-rrian, Kantabriak landa ingurukokontsultak kendu dituelako kri-siak iraun bitartean. Baina Cas-troko osasun zentrora eta Guru-tzetako ospitalera joan ahal izangara, beti egin dugun bezala».Beharrera ere arazo barik ateradira herritik kanpo, enpresekegin dizkieten justifikanteekin;alkateak berak, esaterako, Gallar-tan egiten du lan, eta, azaldu due-nez, «hainbatetan» pasatu beharizan du Guardia Zibilaren edo Er-tzaintzaren kontrola. Perezen esanetan, bere herriki-
deek baino gehiago VillaverdeTurtziozen bigarren etxebizitzaduten bizkaitarrek dute fasez al-datzeko «presa». «Bizkaikoetxeetan konfinatuta daudenekbi hilabete luze daramate honaetorri barik, eta lorategiak eta or-tuak zaindu barik dituzte harrez-kero. Etxe inguruan lan asko ego-ten den sasoia da, eta badakit irri-kan daudela». Bizkaia barruanherri batetik bestera joateko mu-gak kentzean iritsiko da hori.
VillaverdeTurtzioz etaBizkaia, bateraAdministrazio aldetik Kantabria bada ere,Villaverde Turtziozen Bizkaiko gainontzekoherrietako baldintza berberetan igarokodute konfinamendutik irteteko fase bakoitza
Viilaverde Turtziozko herrigunea, artxiboko irudi batean. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
ATE IREKIAKUNIBERTSITATE GRADUAK
_2020/2021 ikasturtea
www.mondragon.edu/prest
Etorriko zarela jakinarazi!
INGENIARITZA
ONLINE MAIATZAK 19
ASTEARTEA 17:00 (EUS) / 18:30 (CAS)
Mekanika / Elektronika / Informatika
ONLINE MAIATZAK 20
ASTEAZKENA 17:00 (EUS) / 18:30 (CAS)
Energia / Ekoteknologia / Diseinua
ONLINE MAIATZAK 21
OSTEGUNA 17:00 (EUS) / 18:30 (CAS)
Antolakuntza / Biomedika / Mekatronika
EKINTZAILETZA
ONLINE MAIATZAK 26
ASTEAZKENA 18:00
Lidergo Ekintzailea etaBerrikuntza - LEINN
HEZKUNTZA
ONLINE EKAINAK 10
ASTEAZKENA 18:00
Haur Hezkuntza /
Lehen Hezkuntza
HUMANITATEAK
ONLINE EKAINAK 6
LARUNBATA 10:30
Humanitate Digital Globalak
GASTRONOMIA
— Basque Culinary CenterONLINE MAIATZAK 23
LARUNBATA 16:00
Gastronomia eta
Sukaldaritza Arteak
«Espainiako Gobernuaketa EAJk ez dute gurekinhitz egin, baina gusturagaude. Bestela egiteakez luke zentzurik»Javier Perez AgirreVillaverde Turtziozko alkatea
5BIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko maiatzaren 15a Gaiak
Natalia Salazar Orbe
Espetxean hamasei urte egin on-doren, maiatzaren 2an atera zenkalera Aitziber Coello (Durango,1979), zigorra osorik beteta. Haitzsemearekin batera irten zen Pi-cassenteko kartzelatik (Valentzia,Herrialde Katalanak). 2017an jaiozen umea, Coello Foncalenten ze-goela (Alacant, Herrialde Katala-nak). Egoera bitxia aurkitu du ka-lean. «Arraro sentitzen naiz.Hainbeste urteren ostean, senideeta lagunak besarkatzeko itzelez-ko gogoa daukat, baina, oraingoz,gogoekin geratu beharko naiz».Pandemiaren krisiaren espetxe-
etako kudeaketa salatu dute
hainbat eragilek, tartean Sarek
eta Etxerat-ek. Esan dute preso-
ak erabat bakartu dituztela bai-
na, aldi berean, kutsatzeko
arrisku handiena dutenak ere
badirela. Zeintzuk muga edo de-
beku jarri dizkizuete eta zein-
tzuk segurtasun neurri izan ditu-
zue babesteko?
Kaleko zein kartzela barneko se-nide eta lagunen bisita guztiakbertan behera gelditu ziren mar-txoaren 12an. Ondorioz, haurreketa amek ez daukate aita eta biko-tekidea ikusteko eskubiderik,nahiz eta elkarrengandik ehunmetrora egon. Hala ere, funtzio-narioak egunero etortzen dira ka-letik, inolako neurririk hartugabe. Ez diete egiten koronabiru-saren proba, ez diete hartzen ten-peratura, eta ez diete ematen ba-besteko maskara edo eskularru-rik. Teorian, gurekin ezin dute iakontakturik eduki, baina, adibi-dez, beren garita garbitzen duenpresoa inolako babesik gabe etasegurtasun distantzia zaindugabe egoten da haiekin bertan.Baita bere umea ere. Eta, gero, gu-rekin egoten da patioan. Hau da,gure osasuna babesteko aitzakia-rekin, gure oinarrizko eskubide-ak urratzen dituzte.
Zigorra osasun irizpideei gai-
lendu zaiela esango zenuke?
Bai. Eta, kartzela sistemak berezdaukanez joera hori, pentsatzendut atzera egingo dela orain artekolektiboaren urteetako borro-karen ondorioz lortutako eskubi-de askotan.Presoek asteak daramatzate bi-
sitarik gabe. Erakunde publiko-
ek pandemiaren kudeaketan
gogoan izan dituzte presoen eta
haien senideen eskubideak?
Ez. PSOEk eta Podemosek osatu-tako gobernuak denbora asko be-har izan du kaleko senideekin bi-deo deien bidezko komunikazio-ak ezartzeko, eta, martxan jarridituenean ere, muga asko jarriditu. Kasu askotan, senide baka-rrarekin eta behin bakarrik egite-ko aukera eman dute. Kartzelabarneko senideekin, berriz, Pi-cassenten behintzat, zuzendariakez zuen nahi bikoteen arteko bi-deo deirik egiterik, umeek berenaitak ikusteko modu bakarra hori
dela jakin arren. Azkenean abo-katuen laguntza behar izan dugulortzeko.Batetik bestera joateko mugak
ezarriko dituzte aurrerantzean
ere. Horrek ondorioak izango
ditu urrunduta dauden presoen-
gan eta euren senideengan. Zer
eragin du presoengan bisitarik
eta kontakturik ezak?
Presoontzat oso gogorra da seni-deekin ia kontakturik ez izatea,denerako behar baitugu haien la-guntza. Behin kide batek esan zi-dan berak burua argi duten bainagorputza mugitu ezin duten per-tsonen moduan irudikatzen gin-tuela, edozertarako laguntza es-katu behar dugulako. Arropa pol-tsa bat ere ezin digute ekarri, eta
amen moduluan, haurrak oso az-kar hazten direnez, arroparenabenetako arazo bihurtu da.Sakabanaketa eta urrunketa are
zigor handiago bihurtu dira?
Bai. Euskal Herriko kartzeletanegongo bagina, probintziatikmugitzeko aukera zabaltzeansenideak gu ikustera etorri ahal-ko lirateke agian, baina, Levan-ten edo Andaluzian egonda, aus-kalo noiz utziko duten harainobidaiatzen.Frantziako estatuak zenbait
preso kaleratu ditu egoera ho-
netan babestuta egon daitezen.
Tartean ez da egon euskal pre-
sorik. Espainiako Estatuan ere,
preso mantentzen dituzte, nahiz
eta gaixorik egon eta Osasuna-
ren Mundu Erakundeak beste
neurri batzuk gomendatu. Zer
arrisku dakar espetxeak preso
horientzat?
PSOEren eta Podemosen gober-nua behin eta berriz ari da errepi-katzen pandemiaren aurrean
kontu handiarekin ibilibehar garela denok, bai-na, batez ere, pertsonanagusiak eta bestelakoosasun arazoak dituzte-nak. Espetxeetan, ordea,
ez du irizpide bera ezartzen. Espe-txean, beste presoekin eta, batezere, funtzionarioekin dugu kon-taktua. Azken horiek kaletiketortzen dira egunero, eta nahi-koa da haietako bat kutsatutaegotea guztiok kutsatzeko. Beraz,oso arriskutsua da gaixotasun la-rriak dituzten gure kideentzat es-petxean jarraitzea, edonoiz gai-xotu daitezkeelakoGertutik ezagutu duzu zuk kar-
tzela eta gaixotasunabinomioa.
Asier Aginako zure bikotekidea-
ri eten egin zioten kartzelaldia
iaz, buruko tumore batengatik.
Zer-nolakoa izan zen zigorra
eten aurreko egoera?
Asierren kasuan, dena oso azkarjoan zen, konbultsioak izan zitue-
lako, zuzenean ospitalera eramanzutelako eta, aurkitu ziotena osoarriskutsua zenez, urgentziazegin ziotelako ebakuntza. Hori ezda oso ohikoa; beste kide askorenkasuan, diagnosi bat izateko ba-karrik hilabeteak pasatu beharizaten dira. Bestalde, espetxeanegonda senide bat gaixorik dau-kagunean, inpotentzia itzela sen-titzen da, astean zortzi minutukozortzi telefono dei baino ez ditu-gulako etxekoekin edo lagunekinhitz egiteko eta, beste denboraguztian zer gertatzen den ez jaki-teaz gain, ezin dugulako ezertanlagundu.Zertan lagundu zuen Asierren
osasun egoeran aske egoteak?
Gauzak asko hobetu ziren. Kale-ko beste edozein bezala joan zite-keen medikuarengana, eta zuze-nean egin probak eta bestelako-ak, beste inoren esku hartzerikgabe.Kartzelan posible al da berma-
tzea gaixotasun bat behar beza-
la kontrolatuko dela?
Ez. Mediku eta erizain onak lekuguztietan daude, noski, baina sis-tema ez dago eginda pertsonei la-guntzeko; are gutxiago pertsonagaixo bati laguntzeko. Ospitaleraateratzen gaituztenean, eskubur-
dinez lotuta egoten gara, poliziazinguratuta, askotan tratu eskasa-rekin edo txarrarekin, eta intimi-taterik gabe.Ama izan zara kartzelan. Presta-
tuta daude espetxeak?
Ez, espetxeak ez daude prestatutaamatasunerako, eta are gutxiagoaitatasunerako. Ni Foncalentennengoen haurdun gelditu nintze-nean, eta, zorionez, hango medi-kuak oso arduratsuak izan zirennire haurdunaldiaren kontrola-rekin. Baina, ziegetan lo egiteko,ohatzeak zeuden, eta tripa han-diarekin ia ezinezkoa zen oheanbuelta ematea edo gauetan ha-maika aldiz komunera jaikitzea.Ospitalerako irteeretan, jada zor-tzi hilabeteko nengoela, poliziakeskuburdinak atzean jarri nahiizan zizkidan. Umea jaio zenean,kideekin egon ahal izan nintze-nez, laguntza itzela eman zidaten.Hainbat kideri tokatu zaie amata-suna kartzelan bakarrik bizitzea,eta egoera ez da batere erraza.Bestalde, umeen aitek ez duteinolako eskubiderik haurrekiko,eta oso gogorra da haientzat, bes-teak beste jakitea ama ospitaleraeramaten dutenean umea besteedozein presorekin geldi daiteke-ela haiekin baino lehenago.
«Gaixo larrientzat oso arriskutsua daespetxean jarraitzea»
Aitziber Coello b Euskal preso ohia
Coellok salatu du Espainiako Gobernuak esaten duela COVID-19arekikozaurgarrienak babestu behar direla baina espetxean ez duela irizpide beraezartzen. Haren arabera, «sistema ez dago eginda pertsonei laguntzeko».
BIZKAIKO HITZA
«Behin kide batek esan zidanburua argi duten baina gorputzamugitu ezin duten pertsonenmoduan irudikatzen gintuela»
6 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko maiatzaren 15aBerbetan
7BIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko maiatzaren 15a Iritzia
RPARAJETIKIgor Elordui Etxebarria
Fermin Txoren lau faseak
Aspaldi ezagutzen dutFermin Txo jauna, ar-tean jauna ez zenekosasoitik, alegia. Den-
bora asko pasatu da elkarren be-rri izan barik. Gehiegi. Baina Fer-minekin, Mintxo-rekin, gerta-tzen zait urteak eta urteak pasatuahal direla elkar ikusi gabe, baitaelkarren berri izan gabe ere, etaberriro elkartzen garenean ema-ten duela atzo bertan izan zela ba-tera egon ginen akabuko aldia.Beti daukat gogoan Mintxo.
Beti nago hari deitzeko. Eta gogohori are handiagoa da konfina-mendua hasi zenetik, baina, noriez zaio pasatzen, gauza bat delaedo bestea dela, egunero kale.
Baina, ai, atzo Mintxok berak deitu zidan.Minutu erdian garbitu geni-
tuen etxeko kontuak eta bestegauza batzuei buruz hasi ginenberbaz. Eta, zelan ez, koronabi-rusari buruz: hildakoak, testak,berrogeialdia, pandemiaren on-dorio ekonomiko, sozial eta poli-tikoak, konfinamenduaren arin-tzea... Puntu horretara ailegatu-ta, Mintxok esan zidan bera aridela prestatzen bere deskonfina-mendu propioa, bere normalta-sun berri propiora egokitzearren.Eta berak ere lau fasetan banatuduela. Azaldu zidanez, 0 fasea,hausnarketa-fasea aspaldi pasatudu. Haren ustez, konfinamendua
delakoa azken bi hilabete hauekbaino askoz harago doa. Jaiotzengarenetik gaude, zelanbait, kon-finatuta. «Askatasuna ez da te-rraza aukeratzea, lagun. Kartakmarkatuta daude», bota zidan,«kapitalismo hiltzailearen joko-arauak aldatu nahi baditugu,hortaz ohartzea da lehenengogauza». Gero zerbait esan zidanThe Truman Showpelikulari buruz eta urrezko kaiola bati buruz... Orain lehenengo fasean dago
Mintxo; «planifikazio fasea»,haren hitzetan. Haren ustez «zerden garrantzitsua eta zer ez ikasidut» bezalako esaldiak hutsalakdira, eta ekintzak behar dira.
Txikitik handira egin behar ei da,musean legez. «Kartak markatu-ta daude, baina ez jokatzea ez daaukera bat». Bada, ekintza-sor-tak hiru eremutan banatu ditu,eta horiek dira hurrengo faseak: Bigarren faserako, «fase afek-
tiboa», zerrenda bat egin du mai-te dituen senide eta lagunena(«zu, jakina, bertan zaude», la-saitu gura izan ninduen). «Ez lo-tsak, ez aurreiritziek, ez rolek ez
didate galaraziko ahal dudan be-zain laster besarkadak eta mu-suak ematea zerrendan zaudete-noi».Hirugarren fasean, «fase so-
zioekonomikoan», neurri txi-kiak «baina esanguratsuak»hartzetik hasiko dela esan zidan:«Ez Movistar ez Euskaltel, ez ha-lako ostiarik, Izarkom! Eta argin-darra Goienerrekin. Nire diruare-kin ez dira aberastuko, ez horixe!Erosketak, ahal dudan gehiene-tan, herriko dendetan, eta berta-ko ekoizleei erosi ahal badiet, ho-beto. A, eta zenbat gauza ditudansobera! Gutxiagorekin igual-igual bizi ahal naiz».Laugarren fasea, «politikoa»,
dela eta, esan zidan gauza baka-rra izan zen erradikalizatu egindela. Gehiago? —galdetu nion.«Bai, gehiago. Zorionez», eran-tzun zidan. Eta inoiz baino argia-goa (eta koherenteagoa) irudituzitzaidan nire laguna.
«Kartak markatutadaude», bota zidan,
«kapitalismohiltzailearen
joko-arauak aldatunahi baditugu,
hortaz ohartzea dalehenengo gauza»
BIZKAIKO HITZAk irakurleen
eskutitzak plazaratzen ditu. Ez di-
tuzte 1.400 karaktere baino
gehiago izan behar, tarteak bar-
ne, eta BIZKAIKO HITZAk moz-
teko eskubidea du. Helbide ho-
netara bidali behar dira, izen-abi-
zenak eta herria adierazita:
Bizkaiko Hitza, Uribitarte kalea
18, 3-C, 48001 Bilbo. Eskutitzak
Internet bidez bidaltzeko aukera
ere badago:
bizkaia@hitza.eus.
%
Otxarkoagakobortxaketarenegilea kartzelan da
BILBO bEpaileak espetxera bidalidu ostiralean Otxarkoagan ustezneska bat bortxatu zuen 18 urte-ko mutila. Salaketaren arabera,sexu harremanak izateko propo-samenari neskak ezetz esan, etamutilak behartu egin zuen, berelokalean. Bilboko Udalak eta al-dundiak erasoa gaitzetsi dute.
Irudia b Getxo
Itzubaltzeta III gaztetxea ez ixteko aldarria, kaleraCOVID-19agatik Itzubaltzeta III gaztetxea hutsik egon ostean, Getxoko Udalarekin berriz erabiltzen hasteko neurriak adostekoak ziren bertako kide-
ak. Udalak esan zien ez duela onartzen udal eraikinean euren jarduerekin jarraitzea, eta zigilatu egin zuen gaztetxea astelehenean. Hainbat lagunek
protesta egin zuten. Udalak Ertzaintza bidali zuen. Asteartean manifestazioa egin zuten ehunka herritarrek gaztetxearen itxiera salatzeko. L. J. / FOKU
Igorgailuen gabezialarriak salatudituzte basozainek
BILBO bBasozainek salatu dutelanean erabiltzen dituzten igor-gailuek «gabezia larriak» dituz-tela. Jakinarazi dutenez, behinbaino gehiagotan alarma botoiasakatu dute, eta egunak beharizan dituzte larrialdi deia eginduen basozaina nor den aurki-tzeko. Bi urtez ari dira salatzen ezdela egiten era horretako larrial-dien jarraipenik. «Basozain etabaso-sute taldearen segurtasunakolokan» dagoela esan dute.
Natalia Salazar Orbe
Sintonia berri bat ari
da astintzen Etxe-
barriko uhinak.
Itxialdian euskara
erabili eta gertuko
edukiak euskaraz eskaintzeko
asmoz sortu dute Zebarri irratia.
Konfinamenduak sortu dituen
oztopo eta kalte guztien artean,
itxialdiak eragin duen egoerari
esker gauzatu diren egitasmoeta-
ko bat da. Etxebarriko euskalte-
giak aspalditik egitekoa zuen
proiektua gauzatu du horrela.
Apirilaren 23an jarri zuten
eskuragarri lehen irratsaioa,
euren webgunean. Hainbat gai
izan zituzten aztergai: Euskaral-
dia; etxean ariketa fisikoa egiteko
gomendioak —orduan oraindik
kalean kirola egiteko aukerarik
ez zegoen—; bikotekidea etxean
ez dutenek harekin edo beste
norbaitekin sexua izateko auke-
rei buruzko erreportajea; herrian
sortu den EtxetikBarri egitasmoa;
eta hainbat telesailen eta filmen
proposamenak.
Joan den astean aurkeztu zuten
bigarren saioa, orain arteko azke-
na dena. Ibon Rodriguezek eman
ditu azalpenak. Etxebarriko eus-
kaltegia kudeatzen duen Ulibarri
euskaltegiko irakaslea da, eta
berak koordinatzen du irratsaioa.
«Ez genuen askorik zentratu
nahi koronabirusaren inguruan,
jendea nekatuta dagoelako gai
horrekin. Hala ere, hitz egin dugu
Etxebarrin zabalik dauden lekuei
buruz. Aztertu dugu ea herrita-
rrek errespetatu dituzten ezarri-
tako neurriak, ikasleek ikusi
dutenaren arabera». Kirolari
profesionalak eguneroko berrira
zer-nola egokitzen ari diren kon-
tatu die futbolari batek. Eta kul-
turari ere txokoa egin diote: libu-
ruen gomendioak egiteaz gain,
Niketz taldeko kide Txaber Mira-
valles elkarrizketatu dute. «Etxe-
an egindako single bat argitaratu
du sarean».
Bost ikaslek eta Rodriguezek
berak hartu dute parte oraingoan
—aurrekoan lau izan ziren guzti-
ra—. Apurka kopuru horrek gora
egitea nahiko luke irakasleak.
«Nire asmoa da, aldizkariarekin
gertatzen den bezala, pixkanaka
denek parte hartzea. Eta hama-
bostean behin talde batek zerbait
ekartzea». Ekarpen guztiak ongi
etorriak izango baitira. Irratsaio-
an bertan ere egin dute parte har-
tzeko deia.
Aldizkaria abiapuntuZebarri aldizkariak jarri zuen
Etxebarrin jaio den irratiaren
hazia, duela ia hogei urte. Urtean
bitan argitaratzen dute, Gabonak
aldera eta ekainean, hain zuzen.
«Ikasleek egiten dute osorik.
Bakoitzak egokitzen du landu
nahi duen gaia bere mailara. Guk
zuzentasuna bermatzen dugu,
baina artikuluak eurek sortzen
dituzte».
Irratiak ere ikasleak ditu prota-
gonista. «Dena eskoletan hasi
zen, lanak ahoz aurkezten zituz-
ten saio batean. Batek aurkezpen
luzea egin zuen, eta esan genion
podcast bat egin beharko lukee-
la». Orduan hasi ziren berotzen,
eta berehala jarri zuten martxan.
«Ikasleak oso animatuta ikusi
nituen; aukera ikusi nuen, eta
aurrera egin genuen. Berehala
hasi behar genuela esan nien,
bestela gogoa pasatuko zitzaiela
eta».
Helburua argia da: ikasleek
ikasten dutena erakusteaz gain,
ikusarazi nahi diete hizkuntza
zer-nola erabil dezaketen azter-
ketetatik kanpo. Horrez gain,
«euskaldunentzako edukiak sor-
tzeko baliagarria ere bada egitas-
moa. Euskaltegira etortzen diren
askok ez dakite euskararen mun-
duan zer gertatzen den. Euskaraz
hitz egiten dugu hemen, baina ez
euskararen munduari buruz. Era
honetan, jende horrek aukera
izango du edukia euskaraz jaso-
tzeko. Euskarazko edukien auke-
ra zabala dago, bai, baina hemen-
dik pasatzen diren askok ez dute
horiek kontsumitzeko ohitura-
rik. Euskarazko edukia haien
eskura jartzeko modu bat da
hau».
Gaiak prestatuIkasleek irratian aurkeztuko
dituzten gaiak lantzeko astia iza-
ten dute. «Elkarrekin hitz egin,
eta bakoitzari dagokion gaia era-
bakitzen dugu. Bi egun izaten
ditu bakoitzak bere kabuz presta-
tzeko, saioa egiten dugunean
gaiari sakonago heldu ahal izate-
ko». Izan ere, tertulia formatua
du irratsaioak. Bakoitzak landu
duen gaia aurkezten duen bitar-
tean, beste guztiek aukera dute
galderak edo ekarpenak egiteko.
Horrek biziago egiten du saioa.
Irratiaren ideia aurretik ere
bazuen Rodriguezek. «Baina beti
geunden denbora faltan. Orain
telelanean ari garenez, askoz
errazagoa da, bakoitzak mikrofo-
noa duelako soinean». Aurre-
rantzean ere proiektuarekin
jarraitzeko asmoa dute. «Askok
esan digute entzun dutela eta
uneren batean benetako irratia
entzuten ari zirela pentsatu dute-
la. Pozik gaude, oso harro».
sBIDELAGUNAK
BIZKAIKO HITZAOSTIRALA, 2020ko maiatzaren 15a
Zuzendaria: Ibai Maruri Bilbao. Argitaratzailea: Bizkaiko Hedabideak SM.Lege gordailua: SS-1515-2010 ISSN: 2173-1721
www.bizkaia.hitza.eus bbizkaia@hitza.eus
Etxebarriko euskaltegiko irakasle eta ikasleek Zebarri irratia sortu dute itxialdian.Tertuliak, elkarrizketak eta liburu gomendioak egiten dituzte, hamabostean behin.
Ergatiboa uhinetan barrena
Etxebarriko euskaltegiko ikasleek etxetik hartzen dute parte irratsaioan. IBON RODRIGUEZ
Askok esan diguteentzun dutela etauneren batean benetakoirratia entzuten ari zirelapentsatu dutela»Ibon RodriguezEtxebarriko euskaltegiko irakaslea
‘‘