Post on 10-Sep-2019
transcript
EGA ● AHOZKO PROBA ● Prozedura
Euskararen Gaitasun Agiria
AHOZKO PROBA
1. AHOZKO PROBA HONELA DA.
Sarrerako azalpenak (10 bat minutu + zalantzak argitzea = 15 minutu).
1. urratsa: Entzutezkoaren Ulermena ariketa (30 minutu).
2. urratsa: Irakurgaia prestatzea (20 minutu).
3. urratsa: binaka, epaimahaira, Azalpena eta Elkarrizketa ariketak egiteko (20 minutu).
(Telefonoa itzalita eta gordeta eduki beharko da eta identifikazio dokumentua
eskura).
2. SARRERAKO AZALPENAK:
Ariketen zer-nolakoak.
Zer hizkuntza molde erabili.
Epaimahaia.
Jokabide Kodea.
Kalifikatzeko irizpideak.
3. ENTZUTEZKOAREN ULERMENA ariketa (30 bat minutu)
Ikus-entzunezko materialen bidez (grabazio edo proiekzio zati batzuk), atalka
antolatuak, aukera anitzeko galderen (a-b-c) erantzunak aukeratu behar dira.
Gutxienez 20 item edo galdera izaten dira.
Amaieran, erantzun-orrian markatu behar dira aukeratutakoak.
HEZKUNTZA SAILA
EGA ● AHOZKO PROBA ● Prozedura
4. AZALPEN ariketa.
Prestaketa: irakurgaia jaso eta 20 minutu.
Gidoi labur bat egin daiteke (ez esaldi
luzeak, edo pasarteak). Gidoi hori
epaimahai aurreko azalpenean
begiratzeko eduki daiteke, baina testua
ez.
Hitz egiteko, 5 bat minutu bakoitzak.
Lagunaren azalpena ere arretaz entzun
behar da: amaitzean, galderaren bat
egin ohi da azaldutakoaz, labur
erantzuteko.
Denbora betetzea azterketariari berari
dagokio.
Aztertzaileek galderaren bat eginez
lagundu dezakete.
5. ELKARRIZKETA ariketa.
Gaia aztertzaileek banatzen dute. Gai
bera da, baina bi ikuspetitatik emana,
lagun bakoitzak berea defenda dezan.
Azterketariek nork bere ikuspuntuari eutsi,
arrazoitu eta beste konbentzitzen
ahalegindu behar dute. Ez da derrigorra
beti ezadostasuna azaltzea.
Azterketariei orritxo bana emango zaie,
gaiari buruzko irudi eta testu laburrekin.
Tartetxo baten ondoren bakoitzak zer
ikusten duen azaldu beharko du (hari
nagusiak) labur (minutu erdian) eta gero
hasiko da bat-bateko saioa. Komeni da
batak besteari hitz egiten uztea,
bestearen esanak entzutea eta entzun
ondoren erantzutea.
Azken batean, solaskidearekin jarduteko
gaitasuna neurtu nahi da.
Denbora: ariketa honetan, bi azterketariak
10 bat minututan arituko dira hizketan.
EGA ● AHOZKO PROBA ● Prozedura
6. Bi ariketetako bat, gutxienez, euskara batuan egin behar da.
7. Hizkuntza-erregistroari dagokionez, AZALPEN ariketan erregistro formal samarra, idatzitik
hurbil legokeena erabili behar da. ELKARRIZKETAn, ez da beharrezkoa hain erregistro
formala erabiltzea, norberaren euskalkian ere egin daiteke, baina kontuan harturik lagun
ezezagun batekin ari zaretela eta elkar ulertu behar duzuela; alegia, funtsezkoa dela
ahozko jardunean ondo moldatzea elkarrekin.
8. Bi aztertzailek osatzen dute.
Saioa batek bideratzen du (elkarrizketatzailea): ariketen aurkezpen laburrak, galderak...
Beste aztertzailea (alborago, apur bat urrunduta dagoena) bereziki oharrak hartzeaz
arduratzen da eta isilik egon ohi da.
9. Azterketariek saioa gidatzen duen aztertzaileari jari behar diote arreta. Berarekin hiruki edo
triangelu moduko bat osatzen dute.
10. Aztertzaileek egin ditzaketen adierazpenak (“Bai, nahiko”, “Ongi”...) Ez dute
kalifikazioarekin zerikusirik, ezpada esandakoa aditu dela, denobara bete dela...
11. ALTE erakundeko kide izanik, zuzen jokatzen ahalegintzen da EGA. Horrela, aztertzaileek
jokabide kode baten arabera dihardute. EGAk bereziki zaintzena du diskriminaziorik ez
gertatzea: azterketarien artean, materialekin, ezintasunen bat dutenekin... Horretarako,
behar diren prozedurak eta bitartekoak baliatzen ditu.
12. Proba Idatzian bezala, Ahozko Proba ebaluatzeko EGAk baremo zehatz bat erabiltzen du,
Europako Erreferentzi Markoak C1 mailarako finkaturiko irizpideak kontuan hartzen dituena.
Modu orokorrean esanda, honako alderdietan oinarritzen da kalifikazioa:
AZALPENA. Azalpenaren argitasuna eta egokitasuna, informazioa nola antolatu eta
garatu den, ideia nagusiak jaso ote diren... (komunikatzeko gaitasuna).
JARIOA. Jario (erritmo) egokiko azalpena egin den ala ez; hau da, gutxieneko
abidaduran hitz egiten den edota eten ugari egin den.
ZUZENTASUNA. Batez ere: ergatiboa, deklinabidea, komunztadura, menpeko perpausak
(zehar galderak eta konpletiboak), aditza....
AHOSKERA. Azentua, itonazioa, erritmoa, hitz maileguak ahoskatzeko doinua,
txistukarien ahoskera...
BALIABIDEAK. Elkarrizketan jarduteko gaitasuna, argudioen antolaketa, amore
emateko / ez emateko trebetasuna... Egitura aberatsak/pobreak, gaiarekiko lexiko
zehatza, adierazgarria/eskasa...
EGA ● AHOZKO PROBA ● Prozedura
1. ATALA
Entzutezkoaren ulermena Erantzun-orria Azterketa egunean
konprobatzekoa
Zure datuak jartzeko atala