Post on 17-Sep-2018
transcript
GIPUZKOAKOHITZA
LARROTXENE BIDEO
Larrotxenek zinema eta bideogintza arloko formazioa eskaintzen du duela 30 urtetik bEuskalzinemagintzan izena duten hainbat profesional igaro dira kultur etxetik, ikasle zein irakasle gisab 2-3
30 urte
harrobia
lantzen
Senidetzea El SalvadorkoSegundo Montes komunitatea
eta Zizurkil, 25 urtez elkarren ondoan
8Elkarrizketa Igor ZalakainArzak jatetxeko sukaldariarekin
hizketan, ibilbide oparoari buruz
4Ostirala
2018ko apirilaren 27aIX. urtea350. zenbakia
www.gipuzkoa.hitza.eusgipuzkoa@hitza.eus
Eider Goenaga Lizaso
Duela 30 urte,Donostiako In-txaurrondoauzoan hasizen dena. Ba-serri abando-
natu bat zen, eta aspaldian inor ezzen bizi bertan...». Larrotxene Bi-deok ekoitzitako film laburretakobaten hasiera izan zitekeen esaldihori; baina ez da fikzioa, horrelahasi baitzen, duela 30 urte, Larro-txeneren historia.1987an sortu zen kultur etxea,
eta bideogintzan espezializatu zi-ren; 1988an, lehen aldiz antolatuzuten Bideoaldia, eta, ordutik,ibilbide luze bezain oparoa izandu Larrotxenek; euskal zinema-
gintzaren hainbat izen ezagun pa-satu dira bertatik, ikasle gisa, ira-kasle gisa, edo lehenik ikasle etagero irakasle gisa: Mitxel Gaztan-bide eta Jorge Gil gidoilariak, JonGaraño, Jose Mari Goenaga etaPablo Malo zinema zuzendariak... Jon Aizpurua Donostiako Kul-
tur Ekintzako zuzendaria izan zenLarrotxeneko lehen zuzendaria,1987tik 1994ra. Ondo gogoan ditulehen urratsak. «1987an, lau kul-tur etxe sortu ziren: Casares Al-tzan, Okendo Grosen, Loiolakoa,eta Larrotxene Intxaurrondon.Foru Aldundiak eraikin zaharrakberritzeko emandako diru lagun-tza bati esker jarri zituen martxanDonostiako Udalak».Auzoko kultur etxea izanik,
auzoari begira eta auzotarrekin
lan egitea zuten helburu. Bainapauso bat harago ere joan ziren.Kultur etxe bakoitza espezializa-zio batekin lotu zuten; Larrotxe-ne, bideogintzarekin. «Espeziali-zazio bat ematea, auzoarentzat ezezik, Donostia osoarentzat onazela pentsatu genuen. Garai har-tan, jendeak auzoan egiten zuenbizimodua, baina erdigunera jo-tzen zuen kalitatezko gauzak etajarduerak topatzeko. Ez zegoenjoerarik auzo batetik bestera mu-gitzeko». Kultur etxe bakoitzeaneskaintza berezitu bat eginez, joe-ra hori apurtu zuten.Bideogintzan espezializatu os-
tean, «oso material xumeare-kin» hasi zirela oroitzen du Aiz-puruak, eta pixkanaka joan zirelahobetuz. «Teknologia profesio-
nalarekin aritzen dira orain, etaetengabe saiatzen gara hobetzeneta material berriak erosten».
Apustua, pertsonakBaina, materialarekin bainogehiago, pertsonekin egin zutenapustua. «Zinema munduan ari-tzen ziren eta izena zuten profe-sionalak ekartzen genituen. Oroi-tzen dut hasierako urte haietanJose Luis Borau zuzendaria izanzela Larrotxenen mintegi batematen; Mitxel Gaztanbide gidoi-laria ere hasierako urte haietanhasi zen gurekin [jarraitzen du];bigarren urtean Juanmi Gutierrezhasi zen eskolak ematen...». Gauregun ere Larrotxenen irakaslearitzen direnak zinema mundukoprofesionalak dira: tartean, lehenaipatutako izen guztiak. Ikastaro zein mintegien arra-
kasta aipatu du Aizpuruak. «Es-kaintza oso ona zen, eta, gainera,prezio herrikoietan egiten zire-nez, bete egiten ziren». 30 urtegeroago, arrakastak jarraitu egi-ten duela azaldu du Unai GuerraLarrotxeneko bideo saileko ardu-radunak. «Ateratzen diren ikas-taro guztiak osatzea lortzen dugu,eta zenbaitetan, adibidez Gidoi-gintzan eta Zuzendaritzan, jendeaizena emateko zain egoten da or-
Pablo Maloren Zuzendaritza ikastaroko ikasleak, ikastaroaren amaieran egiten duten film laburra grabatzen. LARROTXENE BIDEO
GIPUZKOAKO HITZA
Ostirala, 2018ko apirilaren 27a2 b Astekoa
Larrotxene kultur etxean 30. urteurrena ospatzen ari dira aurten. 1987an irekizituen ateak, eta bideogintzan espezializatu ziren. Hiru hamarkada geroago,erreferente bihurtu da Larrotxene, eta urtez urte ari dira eskaintza hobetzen.
Argiak, kamera... ekin!
«Espezializazio batematea, auzoarentzat ez ezik, Donostiaosoarentzat ona zelapentsatu genuen»Jon AizpuruaLarrotxeneko lehen zuzendaria
«Jendea izena ematekozain egoten daordenagailuan, BruceSpringsteenen sarrerakerosteko bezala»Unai GuerraLarrotxeneko bideo saileko arduraduna
denagailuan, Bruce Springstee-nen sarrerak erosteko bezala».Ez da harritzekoa, gisa horreta-
ko ikastaroek balio dutenaren osoazpitik baitaude Larrotxenekoprezioak. Materiala alokatzea es-katzen duen Edizio ikastaroakenduta, beste guztiek 200 euroazpitik balio dute. Larrotxenetik30 urteotan 3.000 ikasle bainogehiago pasatu dira; azken urteo-tan, 120 bat ikasle dabiltza urtero. Aukerei dagokienez, Zuzenda-
ritza, Gidoigintza, Edizioa, Doku-mentalgintza, Produkzioa...; eta,azken bost urteotan, MoriartiProdukzioak Larrotxene Bideo-ren kudeaketaren arduradunegin denetik, areagotu egin da es-kaintza. Ikastaro berrien artean,adibidez, Koldo Almandozek Bes-te Zinemak eta Maria Elorzak Zi-nema Berriak ikastaroa emandute, eta Paula Olazek, Zinema,Telebista eta Bideo-jokoen Musi-ka. Guerraren esanetan, pentsa-tuta dauzkate ikastaro gehiago,baina onarpenaren zain daude.Larrotxenek ikasle ez direnei
ere ematen die aukera. «Proiektubat aurkezten duen edonork era-bil dezake gure materiala, bermebat ordainduta. Etortzen den jen-deak, normalean, badu oinarribat, eta eskatzen zaion gauza ba-karra da sormen lan bat izatea, etaproiektua aurkezten duena pro-fesional mailan ez aritzea. Mate-rialaz gain, gure orbitan daudenzinemagile eta adituen aholkula-ritza eta laguntza izaten dute»,azaldu du Guerrak. Aurten, ha-mar bat film ari dira ekoizten La-rrotxenen modu horretan.
BideoaldiaFormazioarekin eta ekoizpenare-kin batera, lan horien erakusketada Larrotxeneko hirugarren ar-datza. Bideoaldia da horretarakotresna; 30.a izango da aurtengoa,ekainaren 29an, Antzoki Zaha-rrean. Ikasleek zein ikasle ez dire-nek egindako filmak ikusteko au-kera izango da bertan.Hasierako urteetan, ekoizpen
nahikorik ez eta film laburrakbeste tokietatik ekartzen zituztelaazaldu du Aizpuruak. Orain, be-rriz, aukeraketa bat egiten da.Guerrak, hala ere, egiten diren languztiei irteera ematen zaiela azal-du du: «Bideoaldia pare bat ordu-ko saioa da, eta dozena bat lan au-keratzen ditugu horretarako. Bai-na, urtean zehar, beste lan guztiakmugitzen saiatzen gara, Zinemal-dian edo film laburren jaialdi zir-kuituan. Eta, urtea pasatzen de-nean, guztiak kargatzen ditugugure Youtube-ko kanalera. Ga-rrantzitsua da egiten diren lanekzabalpena izango dutela jakitea».
Astekoa b 3GIPUZKOAKO HITZA
Ostirala, 2018ko apirilaren 27a
E. Goenaga Lizaso
Tres minutos (Hiru minutu) filmlaburra izan zen Larrotxenenekoitzitako lehena. Pablo Malo(Donostia, 1965) izan zen egilea.Orduan erabaki zuen Malok zine-magintzan jardutea, eta, ia 30 urtegeroago, ibilbide oparoa izan duzuzendariak. 2004an egin zuenlehen film luzea —Frío sol de in-vierno (Neguko eguzki hotza)—,eta zuzendari berri onenaren Go-ya saria eman zioten. 2014ko Zi-nemaldian aurkeztu zuen azke-na:Lasa eta Zabala. Bere hasta-penak, ordea, ez ditu ahaztu, etaLarrotxenera itzuli da berriro, ira-kasle gisa.Larrotxeneko ikasle izan zinen.
Zein helbururekin joan zinen?
Garai hartan oso konplexua zenfilm laburrak egitea, inork ez zuenkamerarik; orduan pentsaezinazen orain edozein gaztek eskuraduena. 1988-1989an egin nuenikastaroa, Juanmi Gutierrezekin.Urritik maiatzera, ostegunero.Film labur bat egin behar zen
amaieran, eta hori zen nire helbu-rua. Hura izan zen nire lehen kon-taktua —eta bakarra— zinemaikasketekin. Autodidakta naiz.Zein ikastaro egin zenuen?
Ikastaro bakarra zegoen, ez dakitizenburua. Gidoi bat idatzi ge-nuen, nire gidoia hautatu zuten,eta film labur bat egin genuen. Or-duan ohartu nintzen mundu ho-netan jarraitu nahi nuela.Zurea izan zen Larrotxenen egin-
dako lehen filma: Tres minutos.
Bai, ohore hori daukat. Lehen ur-tea zen. Orain oso ondo ekipatutadago Larrotxene, baina orduan ezzegoen ezer, ez kamerarik, ez edi-ziorako mahairik; Juanmik eka-rritako materialarekin egin ge-nuen. Halako inbidia sano batsentitzen dut Larrotxenen egundauden baliabideak ikustean, ba-liabide eta aukera tekniko guztiakdituztelako eskura.Zer kontatzen zuen filmak?
Komedia bat zen. Inoiz egin du-dan bakarra. Hasiberriaren ino-zentzia, badakizu. Dena den, nikuste dut film hori egun ditugun
baliabideekin egingo banu, jaial-dietan-eta harrera oso ona izangolukeela. Gainera, aktore oso one-kin egin nuen: Elena Irureta, Car-los Zabala, Jose Ramon Soroiz,Eneko Olasagasti... Asteburu ba-tean egin genuen, eta esperientziazoragarria izan zen. Agian hone-tan hain gaizki ez nintzela ibilikopentsatzera eraman ninduen.Gipuzkoan bazen beste aukera-
rik zinema ikasketak egiteko?
Andoaingo Zine eta Bideo Eskolamartxan zen, baina hiru urtekoikasketak ziren, eta nik ez nuenhori nahi. Gainera, zinemara bai-no gehiago, telebistara zegoen bi-deratuta; argiztapena, kamerak,errejidore lanak... Ez ziren niknahi nituen diziplinak. Kanporajoateko baliabide ekonomikorikere ez nuen. Beraz, dirua eskolapribatuetan gastatu ordez, film la-burrak egiten gastatzen nuen, ho-ri baita ikasteko modu onena.Larrotxenerekin harremanetan
segitu duzu urteotan?
Ez, joaten nintzen film laburrakikustera-eta, baina bestelako ha-
rremanik ez nuen. Moriartik ku-deaketa hartu zuenean, deitu zi-daten, eta itzuli egin nintzen. Iaz,ikasle batek galdetu zidan zerga-tik egiten nuen; zinemagintzanarituta, ea zer behar nuen horre-tarako. Larrotxenek niri emanda-ko guztia itzultzeko modu batzela erantzun nion. Niretzat osoinportantea izan zen Larrotxene.Zer eskaintzen du Larrotxenek?
Lanbidea nolakoa den ikastekoaukera. Zinemagilea naiz ni, etanire esperientziatik hitz egitendiet. Saiatzen naiz, hasi eta buka,pelikula bat nola egiten dugunazaltzen; prozesu guztiak ezagu-tuz, zein arlo gustatzen zaion era-baki dezake bakoitzak. Ikastaropraktikoak dira. Niri zinemarenteoria ezberdinak, zinemaren his-toria... ez zaizkit interesatzen. Pe-likulak ikustea gustatzen zait, etaegitea. Eta Larrotxenen film bateginez bukatzen dira ikastaroak.Ordu gutxian betetzen omen di-
ra Larrotxeneko ikastaroak...
Ez gara irakasleak; ekoizleak, gi-doigileak, zuzendariak... gara, etalanbidearen barrutik hitz egitendiegu ikasleei. Honetan hasi nahiduenarentzat luxua da lanbideangabiltzan profesionalak irakasleizatea. Gaudenak nahi dugulakogaude; ez gaude espedientea be-tetzeko, etortzen diren ikasleeizerbait erakutsi, ekarpen bat egineta gure lanaren nondik norako-ak azaltzeko baizik.Ikasle ez direnei materiala eta
aholkularitza ere eskaintzen die
Larrotxenek.
Sekulakoa da hemen dagoen ma-teriala erabili ahal izatea, eta, gai-nera, Unairen laguntza [Guerra]etengabea izaten dute, eta hori ereluxua da. Ikus-entzunezkoarigertatu zaion gauza onenetakobat da Larrotxene.Zein da ikaslearen profila?
Denetik egoten da, 18 urteko gaz-teak zein 60 urtetik gorakoak. Ba-tzuek film labur bat egin dute, ezzaie ondo atera, eta jakin nahi du-te zergatik; beste batzuek saltsanibili nahi dute; eta besteak oso zi-nezaleak dira, eta lanbidea barru-tik ezagutu nahi dute. Niri askogustatzen zait hemen aritzea, osoesker oneko ikasleak direlako; osobirjinak datoz, eta interes handizentzuten dute dena, guztia irudi-tzen zaie interesgarri. Belakiakbezalakoak dira. Badaude batzuknirekin Zuzendaritza ikastaroaegin ostean Jose Mari Goenagare-kin euskarazko ikastaroa egin du-tenak. Izan ere, bere esperientzia-tik hitz egiten du irakasle bakoi-tzak, eta ezberdina da ikastaroa.Beste batzuek, berriz, Zuzendari-tza egiten dute, eta gero Gidoigin-tza, gero Ekoizpena...
«Ikus-entzunezkoarigertatu zaion gauzaonenetako bat da»
Pablo Malo b Zinema zuzendaria
Larrotxene Bideoren lehen pausoak ezagutu zituen Pablo Malok ikaslegisa; orain, ibilbide profesionalean urrats handiak egin ostean, irakaslegisa itzuli da. Zuzendaritza ikastaroak ematen ditu Larrotxenen.
JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
GIPUZKOAKO HITZA
Ostirala, 2018ko apirilaren 27a4 b Elkarrizketa
Unai Zubeldia Donostia
Normaltasuna ikusten da Igor Za-lakaini begiratuta (Andoain,1976). Donostiako Arzak jatetxe-ko laborategia du bizitoki, bertanigarotzen baitu egunaren zatirikhandiena, baina ondo asmatzendu goi mailako sukaldaritzatikherritar xumeenaren sukalderajauzia egiten. Juan Mari Arzaken«burugogorkeria» azpimarratudu arrakastarako giltza gisa, etasukaldaritza «globalizatu» egindela onartu du. «Onerako eta txa-rrerako».
Arrautza parea patatekin. Hain-
beste esperimentu egin gabe,
Juan Mari Arzakek berak onartu-
takoa da horixe dela bere plate-
rik gustukoena...
Bere horretan ez da batere platertxarra. Juan Marik berak piperrakeransten ditu zenbait kasutan.Arzak jatetxean ez gara oso patatafrijitu zaleak, nahiz eta erabili izanditugun panadera erara-edo.Arrautza azal erdi kurruskaria
eta esne hosto eta mamituek la-
gundutako baobaba. Horrela-
koekin gertuxeago sentitzen al
dira Michelin izarrak?
Gogoan daukat plater hori, baina,tira, ez... Beste gauza batzuk jatenditugu egunerokoan, baina su-kaldaritzan sartuta gabiltzanokhorrelako platerak ere dastatu be-har izaten ditugu tarteka, gustukoditugulako eta ikusi eta ikasi eginbehar izaten dugulako.Hala ere, ez al dago su artifizial
gehiegi sukaldaritzaren mun-
duan?
Bai. Gehitxo da su artifizialak be-harrezkoak direla esatea, bainagurearen gisako jatetxeetara joa-ten direnek ontzat ematen dutejango dutena goxoa izango dela.
Hori ez da nahikoa, ordea. Asko-tan istorio bat sortzen da platerbakoitzaren inguruan, eta su arti-fizialen itxura hartzen du. Espe-rientzia berezia bizi nahi izaten dugurera datorrenak, eta askotan ezda erraza izaten. Alde horretatik,121 urteko historia dauka Arzakjatetxeak, onerako eta txarrerako.Hiru belaunaldi elkartu daitezkemahai beraren bueltan; aitona se-mearekin etortzen da jatetxera,eta gustatu behar zaie aitonari etasemeari. Baina biloba ere etortzenda, eta gustatu behar zaie aitonari,semeari eta bilobari.
Zientzia eta berezko sena. Non
kokatuko zenuke sukaldaritza?
Hain da zabala zientziahitza... Su-kaldaritzak plater berriak bilatze-ko egiten duen saiakeran ere sardezakegu zientzia. Gure jatetxeansukaldariak gara denok; oso igno-ranteak gara, baina gauzak egite-ko atrebentzia ematen digu igno-rantzia horrek. Fisika, kimika edoelikagaien munduan lanean aridirenek egun bat beharko dutehelburua lortzeko, eta lau behar-ko ditugu guk; baina iritsiko gara.Hori da gure bidea: akatsak eginezikastea.
«Jendeak bururik ez galtzea nahinuke, gure nortasunari eustea»Igor Zalakain b Sukaldaria
Ikusten ez den lana da Igor Zalakainena. Laborategi bihurtu du Donostiako Arzak jatetxeko sukaldea,eta, osagai artean, berrikuntzari aurrea hartzeko etengabeko lanean murgilduta ibiltzen da egunero.
Elkarrizketa b 5GIPUZKOAKO HITZA
Ostirala, 2018ko apirilaren 27a
Jatetxe asko ez al dira bihurtu Ki-
mikako fakultate txikiak? Desti-
latzaileak, liofilizazioa, labe be-
reziak...
Kontua da oso urrutira iritsi nahidugula, gero eta gehiago sakon-tzen dugula gai bakoitzean, etaateak zabaltzen direla horrelako-etan. Garrantzitsua da teknika be-rezi horiekin jolastea, baina ez daerraza izaten jatetxean 70 bezerodauzkazunean teknika horiekaplikatzea. Errezetaren %5 egitendugu, agian, teknika berezi horie-kin, puntutxo desberdin hori es-kaintzeko. Garrantzitsua da tek-nologia, bai, baina ez da dena.Ba al dago tarterik hobetzeko?
Sukaldaritzak non dauka muga?
Ez dakit... Egia da mundu guztiaazkarregi ibili dela, baina ez dakitkomenigarria den mugak jartzea.Egiten ari garenarekin kontzien-tzia izan behar dugu, osagaiak etaosagaien atzean dauden pertso-nak errespetatuz.Laborategia al da Arzak jatetxe-
aren sekretu nagusia?
Fisikoki, bai. Baina ez nuke esan-go sekretua denik, edonor sar dai-tekeelako hemen. Duela 44-45urte horixe egiten saiatu zirenJuan Mari eta beste hainbat sukal-dari. Euren zuloan sartuta, aurre-
koek ez zuten nahi izaten harre-man esturik ingurukoekin, bainaerrealitate hori hausten saiatu zi-ren Juan Mari-eta, elkarren la-guntzarekin askoz urrutiago iritszitezkeela ikustean. 2000. urteansortutakoa da laborategi hau, etagustura laguntzen diogu galdezkaetortzen denari, beste hainbate-tan gu joaten garelako galdezka.Noiz eta zer beharri segika ekin
zenioten bide honi?
Madrilgo El Escorial herrian eginzituzten udako ikastaro batzue-tan sortu zen laborategiaren ideia.Juan Mari Arzak eta Ferran Adriagonbidatu zituzten, eta mahai in-guru horretan ondorioztatu zuteneuren sorkuntza antolatu beharrazeukatela. Oso tarte txikian irekizituzten biek ikerketa lanerakoeuren jatetxeetako tailerrak. Egiten dituzuen esperimentue-
tatik zenbat islatzen dira gero
plateretan?
Ez dakit zehatz esaten, baina %20inguru, gutxi gorabehera; 45 batkontzeptu urtean.Nolakoa da egun arrunt bat la-
borategian?
Ez da erraza galdera horri eran-tzutea. Gaur, adibidez, aspaldi-koz, denok elkartuko gara he-men. Bartzelonako Alimentariaazokan egon berri gara batzuk, etabakoitzak ikusi dituen gauzak ai-patuko ditu bileratxoan; sukalda-riak, teknikak... Eguneroko jar-dunari ekingo diogu gero, egunenbatean buruan dauzkagun platerhoriek gauzatu ahal izateko.Non bilatzen duzue inspirazioa?
Sorkuntza prozesua azaltzen ja-kingo banu, jada ez litzateke sor-kuntza izango. Liburuetan aurki-tzen dira ideiak, bidaietan, tekni-ka berri hori lortu nahian egitenden bide luzean, hutsegiteetan,kultura ezberdinen ezagutzan...Oso zaharra izan daiteke Indianedo Afrikan ikusitako hori, baina,ezezaguna zaigunez, berria izan-go da guretzat. Ideiak hartu, ira-gazi, eta gure sukaldaritzan sartubehar izaten dira tanta horiek.Eguna laborategian igarota,
etxeratu eta zer afaltzen du Igor
Zalakainek?
Asteartetik larunbatera hemenigarotzen dut eguna, eta igandeeta astelehenetan izaten naizetxean. Nik ere egiten ditut azkarprestatzen diren otordu horiek,eta nonbaiten jateko edo lagunar-tean ibiltzeko baliatzen ditut aste-buruak. Lagunak etxera etortzendirenean, saiatzen naiz gauzaitxurosoagoren bat prestatzen,baina gauza gutxiagorekin mol-datzen naiz bakarrik nagoenean.Pauso bat atzera eginda, noiz
esan zenion zeure buruari: «Nik
sukaldari izan nahi dut».
Betidanik gustatu izan zaizkit jankontuak-eta. Oso gaztetan galdunuen ama, aitona-amonekin biziizan nintzen, eta amonak oso gus-tuko zuen sukaldean ibiltzea. Es-kolan ez nintzen ikasle azkarra;oso gustura ibiltzen nintzen moti-batzen ninduten gaietan, bainaoso okerra nintzen beste batzue-tan. «Honek zertarako baliodu?», galdetzen nion, une oro,neure buruari. Kazetaritza gusta-tzen zitzaidan, pilotan ere ibiltzennintzen, baina osabak-eta esatenzidaten zergatik ez nintzen sar-tzen sukaldaritzan. Oso gogorrada ostalaritzaren mundua, bainaerakarri egin ninduen lehen pau-soa ematearekin batera.Munduan barrena bidaian ibil-
tzen zarete sarri, jakiak eta tek-
nikak ezagutuz. Non geratu zara
erabat harrituta?
Toki askotan, eta are gehiago faltazaizkit ezagutzeko, lau herrialde-tara mugatzen dugulako mun-dua. Baina Mexiko aipatuko nu-ke, agian. Txina eta Japonia erebai... Indian ez naiz izan sekula,eta gustura joango nintzateke. As-ko dago ikasteko ohitura zaharre-ko hainbat herrialdetan.
Aipatzen den bezain maila altua
al dago Euskal Herriko sukalda-
ritzan?
Bai. Juan Marik beti esaten du be-retzat Euskal Herrikoa dela mun-duko sukaldaritzarik onena, on-doen horixe ezagutzen duelako.Badu sona, bai, eta harrituta begi-ratzen digu jendeak; hain gunetxikian hainbeste sukaldari iza-tea... Pedro Subijana, Martin Be-rasategi, Juan Mari Arzak, HilarioArbelaitz... Sukaldari talde ga-rrantzitsua dago Euskal Herrian,
eta atzetik ere badatoz; AndoniLuis Aduriz, esaterako. Lehen,gutxi ateratzen ziren mundura,baina gaur egun, adibidez, denekdakite Donostia non dagoen. Gainerako sukaldariek ez dau-
katen zein talentu dauka Juan
Mari Arzakek?
Oso burugogorra da, eta asko gus-tatzen zaio eztabaidatzea. Jakin-min handia dauka, eta beti patri-kan izaten du bere iPada, erabatzimurtuta daukan koaderno txikibat, alegia. Hor idazten du dena.Lehen urte haietan galdera askoegiten zituen Juan Marik; taber-netara joan, eta galdezka hastenzen. Belaunaldi ezberdinekin ha-rremana egiten asmatu du, uneanuneko joeretara egokitzen. Beze-roari gustatzen zaion janari motahori egiten asmatu du; beti esatendu berak badakiela bezeroak zernahi duen, eta oso zaila da hori.Lehen, bertakoak izaten ziren be-zero guztiak, eta munduko bazterguztietatik etortzen dira orain.Mitxelin izarren bat galtzea al da
sukaldarien amesgaiztoetan
amesgaiztoena?
Ez... Baina argi dago kolpea dela.Mediatiko bihurtu da dena, oneannahiz txarrean. Egunero ahal du-zun guztia egitea da garrantzi-tsuena. Izar bat kendu behar badi-zute, ez dadila izan dena eman ezizanaren ondorio. Ez da gozoa izango bezero bati
«ez zait gustatu» entzutea ere,
ezta?
Ez, noski. Baina hemen ere denakez dira aritzen txaloka. Gu munduguztiarentzat aritzen gara lanean,eta ezinezkoa da guztien gustukogauzak egitea.Plater batekin norbait hunki-
tzea, hori al da sukaldariaren
plazerik handienetakoa?
Bai, bai. Oso polita da sentsaziohori.Basque Culinary Centerren gisa-
koek zein ekarpen egin diote su-
kaldaritzari?
Lehen ere bazeuden sukaldaritzaeskolak, baina unibertsitate mai-lako ikasketak eskaintzen dituBasque Culinary Centerrek; hasi-berria da, eta bide luzea dauka egi-teko. Datorren urtetik aurrera ha-siko gara fruituak jasotzen. Aur-keztu berri dute gastronomiakolehen zentro teknologikoa ere, eta
oso garrantzitsuak dirapauso txiki guztiak.Sukaldaritzako lehiake-
ten aldekoa al zara?
Tokatu izan zait horietanparte hartzea, baina ezzaizkit gustatzen. Eginizan dira herrietako su-kaldaritza ezagutarazte-ko programak, eta ho-riek bai, horiek asko gus-
tatzen zaizkit. Baina Masterchef-en gisakoak ez, sukaldaritzarenalderdi bakarra erakusten dutela-ko; epaimahaikideen moduak,iritziak... Ez naiz horien aldekoa.Plater berri bat sortzea edo Pili
Manterola sukaldariari aurre
egitea, zer da zailagoa?
[Barrez] Garikoitz Udaberekinhasi nintzen Euskadi Irratian, eta,urte askoren ondoren, dema mo-duko bat egitea proposatu zida-ten. Orduan aurkitu genuen Pili.Oso hiztuna izan arren, lotsatutaegoten zen hasieran, baina galduditu lotsa guztiak. Oso harremanpolita daukagu; oso laguna dut.Garai bateko begiradarekin,
emakumeekin lotu izan da beti-
danik sukaldea, baina gizonez-
koek lortzen dute gero sonarik
handiena. Sukaldaritzak ere
urruti al dauka parekidetasuna?
Bai... Beste sektoreekin alderatu-ta, egoera ez da oso ezberdina. Argidago gero eta emakume gehiagodaudela sukaldaritzan. Gure ka-suan, hor dago Elena Arzak; ema-kumea da sukaldeko burua ere;jangelako eta finantza arloko bu-ruak ere bai... Gizonak goratzendira oraindik, baina Aizpea Oiha-neder, Amaia Ortuzar... munduzail honetan, pixkanaka-pixka-naka, gero eta presentzia handia-goa lortzen ari dira emakumeak.Zein etorkizun dauka sukaldari-
tzak?
Jendeak bururik ez galtzea nahinuke, gure nortasunari eustea.Ehunka turista etorri arren, hain-beste urtean landu dugun horizaindu beharra daukagu, etorki-zunean ere hemen ondo jaten delaeta osagaiak ondo zaintzen ditu-gula esan dezaten. Gure base-rriak, gazta, ardoa, sagardoa...Manten dezagun nortasuna.
JON URBE / FOKU
MOTZEAN
Sukaldari bat?Etxekoa esan
beharko dut: Juan Mari Arzak.
Plater bat?Oso kokotxa za-
lea naizenez, legatz kokotxak.
Zer behar du plater on ba-
tek?Osagai onak; kalitatezko
osagaiak.
Osatu ezinik gelditu zaren
plater hori?Asko. Buruan
egindakoak, baina sekula pla-
terera eraman gabeak.
Osagai bat?Tipula.
Edari bat?Sagardoa.
Gatza eta olioa, sobera edo
faltan nahiago?Bi aukera ho-
rietatik, faltan nahiago, baina
puntuan onena.
Juan Mari Arzak?Pertsonaia.
Elena Arzak?Alaba.
Gosaltzeko?Ogi xigortu bat
olio pixka batekin.
Sari bat?Bezeroak.
Bizitzeko leku bat?Andoai-
nen jaio nintzen, Donostian
bizi naiz, eta Hondarribian lo
egiten dut. Bizitzeko leku bat?
Euskal Herria.
Bertan galtzekoa?Mexiko.
Zure bertute bat?Txorakeria
gutxiko pertsona naizela.
Eta akats bat?Horixe bera,
agian.
Damuren bat?Bat baino
gehiago. Gauza asko aldatuko
nituzke atzera egiteko aukera
izanez gero.
Zeri diozu beldurra?Ezkor
samarra naiz, eta etorkizunak
errespetua ematen dit beti.
Gaitzen bati.
Aholku bat?Ezer askorik ja-
kin ez arren, gauzak mimoz
egin beti.
«Errezetaren %5 egiten dugu,agian, teknika berezi horiekin;garrantzitsua da teknologia,bai, baina ez da dena»
«Mediatiko bihurtu da dena,baina, izar bat kendu beharbadizute, ez dadila izan denaeman ez izanaren ondorio»
GIPUZKOAKO HITZA
Ostirala, 2018ko apirilaren 27a6 b Iritzia
RIRITZIADanel Agirre
Ni joaterako,bera beti bueltan
Erretiroa hartu eta aste-
beterako ikasi zuen
aitak sarera irteten,
inoren laguntzarik
gabe. Sekula ordenagailurik
ukitu gabea zen, eta apartatu
berri nuen moteldutako bat
eman genion, nola pizten zen
soilik erakutsita. Egun gutxiren
buruan ulertezina zitzaion zer-
bait zegoela aipatu zidan, eta
ikastaro ezin nekosoago bat
eman beharko nion ikarak hartu
ninduen. Bere galderarekin,
ordea, flipa eginda geratu nin-
tzen: «Aizu, eta Interneten
dabiltzan guztiak zergatik dira
argentinarrak?».
Errekien eta parrilen teoriko
burutsua da aita —beste askoren
artean—, eta haragizaleen foroe-
tan denbora gehiegi pasatzeaga-
tik atera zuen ondorio mamitsu
hori. Sarri errepikatu ohi izan
diot gero, orduko hartan bife eta
choripan-en sekretu guztiak
ikastearekin konformatu balitz,
askoz baretuago biziko litzateke-
ela egun. Izan ere, bigarren aste-
rako konfidentzial politiko
espainiarrak topatu zituen. Bere
umoreak nabarmen egin zuen
okerrera aurrerantzean.
Aitaren ahal dudan antzik
handiena izatea da bizitzan
dudan egitasmo bakarra. Urteak
dira nire gorputzak proiektua
bere egin eta laguntzen ari zai-
dala. Zangoetan nuen bilo ia
guztia erori zait dagoeneko, adi-
bidez, eta prakamotzak jantzita-
koan nire zainzuriek harenak
bezain barregarriak dirudite,
kontatu nizun hori ere. Eta bere
obsesioek niri eragiten didate,
oraindik oso ongi ulertu ez
dudan mekanismo batekin.
Azkenaldian, erlaxatu nahi
dudan bakoitzean Instagram
zabaltzen dut. Txingarretan kis-
kaltzen ari diren txuleta eta sal-
txitxen erretratu eta bideoak
ikusi, eta pilatesaren moduko
efektua izaten dute nigan —pila-
tesik sekula egin gabe diot hori,
baina ulertzen da—.
Beganoa izan ninteke gainera,
irudiek ez dutelako nigan saihes-
ki kiloa irensteko irrikarik piz-
ten. Piezari buelta emandakoan
azalak karmin-kolore eder hori
hartu duela egiaztatzearekin
nahikoa dut, dopaminaren txu-
tea jasotzeko. Steakvideos eta
bbqandbottles dira logaritmoak
behin eta berriz eskaintzen diz-
kidan erabiltzaile kutunenak,
baina askoz gehiago daude. Bes-
terik ez dut aplikazioan: ikatza,
sua, okelak eta txerrikumeak.
Bueno, eta sugeek eta kaimanek
beldurtutako Floridako golf-
jokalariak. Koitadu horien
estualdien klipek ere eguna kon-
pontzen didate.
Merezi duen sare sozial baka-
rra da Instagram. Iruzkinak egi-
teko aukera ezabatuko balute,
perfektua litzateke. Steakvideos-
ek jarritakoei lagatzen dizkieten
komentarioek krispazioa baino
ez dute eransten. Horrela jakin
ahal izan dut konfidentzial poli-
tiko espainiarren bigarren aste
horretan ez, lehenengoan
mikaztu zitzaiola aldartea aitari.
Parrilen teoriko burutsuak dira
argentinarrak ere, eta argentinar
batentzat beti daude errekiak
gordinegi. Guztiek sentitzen
dute egosketa-puntuari buruzko
iritzia idatziz jasotzearen bulka-
da geldiezina, eta kasketaldiekin
flipa eginda geratzen naiz ni.
«Behiaren muuuuuu entzuten
da oraindik» da sarri errepikatu
ohi den letania bat.
Bideokonferentzia egin berri
dit aitak Getariara doan paseale-
kutik. Itsasoa erakutsi nahi
zidan, baina kamera kontrako
norabidean zeukan, eta bere
lepoaren lehen plano luze bate-
kin konformatu behar izan dut.
Instagramen egin ditudan aurki-
kuntza guztien berri ematekotan
egon naiz, steakvideos eta
bbqandbottles gustuko izango
lituzkeelako akaso. Baina ez diot
txintik esan. Ezer ez dut nik aita-
ri irakasteko. Internet argentina-
rrez josita dagoela ni baino sei
bat urte lehenago ohartu zen,
urrutira joan gabe.
Irudiab Donostia
Manifestaziorako deia egin dute«Eusko Jaurlaritza metroaren obra Donostian modu latzean hedatzen ari den egungo egoeraren larritasunari
behar den indarrarekin erantzuteko», ekainaren 2rako manifestaziora deitu du Satorralaia bizilagunen mugi-
menduak —irudian, herenegun Donostiako Udalaren atarian eskainitako prentsaurrekoa—. Egitasmoa «atze-
ra bueltarik gabea» bihurtu nahian dabiltzala salatu du mugimenduak, eta EAJ jo du arduradun nagusi. Orain-
dik «garaiz» dabiltzalako, herritarrei «mugitzeko» dei egin die Satorralaiak. Aurretik, hainbat ekintza prest dauz-
ka mugimenduak, Zer Metro?bideoaren aurkezpena eta hedapena tartean. SATORRALAIA
Gehien birziklatzen duten herritarraksaritzeko eskatu diote San Markori
DONOSTIA bEAEko Auzitegi Nagusiak baliorik gabe utzi ditu San
Marko mankomunitatearen 2016ko kontuak, Usurbil, Hernani eta
Oiartzungo udalek jarritako helegitea aintzat hartuta. Tarifak udalerri
bakoitzean ematen duen zerbitzura egokitzeko eta gehien birziklatzen
duten herritarrak saritzeko eskatu dute hiru udaletako alkateek.
«Gure aitaren ikuskerarekinsentibera izan beharra daukaTxillida Lekuk; zoratzen gaudebere lanek nazioarteansortu duten interesa ikusita»Luis TxillidaEduardo Txillida-Pilar Benzunce fundazioko zuzendaria
%27CAF-EN IRABAZIEN HAZKUNDEA, LEHEN HIRULEKOAN
11,83 milioi euro. Beasaingo CAF enpresak emandako datuen arabera,
diru kopuru hori fakturatu zuen 2018ko lehen hiru hilabeteetan, iaz garai
berean baino %27 gehiago. Urrutira joan gabe, Bartzelonako metroare-
kin 75 milioi euroko kontratua lotu berri du apirilean.
GIPUZKOAKO HITZAk irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400 karak-
tere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta GIPUZKOAKO HITZAk mozteko
eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita:
Gipuzkoako Hitza, Martin Ugalde kultur parkea z/g, 20140 Andoain. Eskutitzak Inter-
net bidez bidaltzeko:gipuzkoa@hitza.eus.
%
Donostiako Udalak ez dio kalte-ordainikeman beharko Sade enpresari
DONOSTIA bDonostiako Arte Ederren eraikinak baliorik ez duelako
galdu eta bertan hotel bat eta bi pisu gehiago eraiki daitezkeelako, Do-
nostiako Udalak ez dio kalte-ordainik ordaindu beharko Sade enpre-
sari. Arte Ederren eraikinaren jabeak 13,7 milioi euro eskatu zizkion
udalari, baina epaitegiek atzera bota dute eskaera hori.
Aimar Maiz Lazkao
Gipuzkoako edozeineskualderen ezin-besteko osagai diralantegiak, enpre-sak eta industrial-
deak. Paisaiaren parte, eta gizar-tearen nortasunean iltzatutakoDNA katebegi. Baina zer daki he-rritar arruntak lantoki horietanegiten denaz? Nork eta nolaekoizten ditu salgaiak? Zer proze-su dute zerbitzuek? Norentzat di-ra? Nora doaz? Ezjakintasuna na-barmena da, oro har. Hain zuzenere, gabezia horri erreparatu dioteGalder Guenaga eta Goizalde Her-nando EHUko irakasleek, eta in-dustria turismoaren arloa aztertudute, irtenbide gisa. LazkaokoXVI. Gerriko Ikerlan Beka irabazizuten duela sei urte, eta tesi banaondu dute harrezkero. Martxoanaurkeztu zuten emaitza: Turismo
industriala Goierrin eta Euska-
din: enpresak bertatik bertara bi-
sitatzeko aukerak eta onurak li-burua.
Munduan, industria turismoa-ren kontzeptua ez da oraingoxea.XIX. mendearen amaieran, bisitagidatuak antolatzen hasi zirenAEBetako hainbat enpresa, su-kaldeaerakusteko bezeroei, kon-tsumitzaileei eta herritar soilei.Euskal Herrian, nekazaritza-tu-rismoa eta turismo enologikoa di-ra adibiderik ohikoenak. «Base-rriak edo upategiak ez ziren sortuturistak erakartzeko eta bisitariakapopilo hartzeko, baina, jardueraosagarri gisa, askotan egoerakhartara behartuta, turismo-lekuere bihurtu dira», nabarmendudu Guenagak.Ikertzaileen iritziz, industria
turismoa beste enpresa batzuekere kopiatzeko moduko jardueraizan daiteke. «Ez dugu esan nahiCAF, Irizar edo Petronor biltzarto-ki bihurtuko direnik. Herritar, bi-sitari eta eskolei ateak zabaltzeada proposamena; bisita didakti-ko, turistiko eta kultural bihur-tzea».Irakasleek argi dute enpresak
ere kultura direla. Bi adar ditu in-
dustria turismoak; batetik, indus-tria turismoa zera da, bertan be-hera geratutako enpresa, meategieta ekoizpen guneak bisitatzea;museo bilakatutako fabrika ohiakizaten dira sarri. «Industria onda-
re bizia» da bigarren atala, EuskalHerrian aukera asko dauzkala us-te dutena: martxan dauden en-presak bertatik bertara bisitatzea.«Ez dezagun utzi enpresak itxi etadesager daitezen kulturaren labe-la aitortu arte. CAF itxi eta museo
bihurtu ondoren, orduan joangodira Japoniako turistak fabrikazahar horretara, behinola trenaknola egiten zituzten ikustera? Ez.Egokiagoa da orain joatea, egitenari diren bitartean», salatu du
Guenagak.Enpresa ugari bisitatu
dute sei urteotan, ikasle-ekin antolatutako txan-goetan maiz. Industriaturismoaren kontzep-tua barneratu, eta partehartzeko prest egongoliratekeen galdetuta,lantegi askotan mesfi-dantza sumatu dute.Ezezkoa jaso dute. «Eze-zaguna den formula ba-tetiko mesfidantza dutenagusiki», zehaztu duGuenagak. «Ezezagu-
nak ziurgabetasuna eta errezeloasortzen duelako beti; eta, noski,etxeko ateak zabaltzea ez delakohain samurra. Landu egin beha-rra dago, eta plangintzak egin;zer, nola eta noiz erakutsi pentsa-tu. Baina erronka polita da».
Europan, herrialde batzuek in-darrean daukate industria turis-moa. Guenagak Angers (Frantzia)edo Turin (Italia) aipatu ditu adi-bide gisa. Enpresak ikusteko an-tolatutako txangoen egutegiakdauzkate —batzuek ospea dauka-te mundu osoan—. «Hiri edo es-kualde bakoitzak bere formuladauka. Guk ere gurea asmatu be-harko genuke Euskal Herrian».Garbi utzi dute, hala ere, masa-turismotik urrun dagoen kon-tzeptua dela industria arlokoa.«Ez dugu hori nahi. Kopuruz bai-no gehiago, kualitatiboki izan de-zake balioa eta indarra».Onuren artean, bi goratu dituz-
te besteen gainetik: logikoa de-nez, bisitariak handitu egiten duikusi duen lantegiarekiko ezagu-tza maila, eta iritzia aldatzen da.«Hobera, salbuespenik gabe. Ha-lako lotura emozional bat sortzenda bisitariaren eta bisitatutakoenpresaren edo markaren artean.Hori nabarmendu beharko ge-nieke errezeloa daukaten enpre-saburuei».
Badagoena aktibatzea falta Euskal Herria oso industria giro-koa den arren, Guenaga eta Her-nando jabetu dira ez dagoela in-dustriaren ezagutza handirik.«Gehiago esango dut», gaineratudu lehenengoak: «Oro har, in-dustria ez da oso begi onez ikus-ten. Herritarrek badute orban edosusmo bat: enpresa esplotatzaileada, lapurra, langileak zanpatzendituena...». Irakasleen ustez, bisi-tak baliagarri izan daitezke hala-ko susmoak desegiteko. «Zer esa-nik ez ikastetxeentzat. Teoria etapraktika lotzea da; unibertsitateaeta enpresa lotzea».Bestetik, horren eremu indus-
trializatua izanda, ikertzaileen us-tez erabat egingarria da industriaturismoa gauzatzea. «Enpresakhor daude dagoeneko. Ez dagoezer berririk sortu beharrik, ez in-bertsiorik egin beharrik, ez kan-poko frankiziarik ekarri beharrik.Amuzki turistikoa aktibatu be-harko litzateke turismorako, bai-na hor dago, indarrean eta arra-kastaz. Sos publikoei dagokienez,oso garrantzitsua da hori».Eskaintza aztertzeaz gain, eska-
ria ere aztertu dute —bisitari po-tentzialak—. Bi aldeetan ikusi duteprestutasuna, nahiz eta «aktiba-tu» beharra dagoen. Euskal Herriosoko biztanleek egin ahal izangolukete industria turismo hori,gertutasunagatik, eta ohiko turis-moaren osagarri izango litzateke:beste eskaintza bat kanpoko bisi-tarientzat. Lanerako bizi ordez,bizitzeko lan egiteko beste pro-duktu bat ekoitzita, bide batez.
Industria turismoaren aukerak eta onurak nabarmendu dituzte unibertsitateko biikertzailek, tesi banatan. Liburua argitaratu dute, Lazkaoko Gerriko beka irabazita.
Igandeko txangoa, lantegira
Galder Guenaga eta Goizalde Hernando irakasleak, industria turismoaren azterketatik ondu duten liburua aurkezten. AIMAR MAIZ
Gaiak b 7GIPUZKOAKO HITZA
Ostirala, 2018ko apirilaren 27a
Herritar, bisitari eta eskoleienpresak zabaltzea daproposamena: bisita didaktiko,turistiko eta kultural bihurtzea»
«Halako lotura emozional batsortzen da bisitariareneta bisitatutako enpresarenedo markaren artean»Galder GuenagaIndustria turismoaren ikertzailea
‘‘
GIPUZKOAKO HITZA
Ostirala, 2018ko apirilaren 27a8 b Gaiak
Jon Miranda Zizurkil
Negu Gorriak
taldeak Cha-
quito kantua
jaso zuen duela
25 urte Borre-
roak baditu
milaka aurpegidiskoan, El Salva-
dorren armadaren eta gerrillaren
arteko gudan besamotz gelditu
zen mutiko bati eskainitako abes-
tia. Hain justu, urte hartan,
1993an, El Salvadorko Segundo
Montes komunitatearekin seni-
detzea erabaki zuen Zizurkilek;
Morazan departamenduan, Me-
anguera eskualdean dago komu-
nitate hori. Gerora, ekimenarekin
bat egin zuten Aiztondoko gaine-
rako udalerriek: Villabona-Ama-
sak, Asteasuk, Adunak eta La-
rraulek, eta urtero, maiatzean,
txandaka, Senidetze Eguna ospa-
tzen dute herri horietan. Berezia
izango da aurtengoa, 25 urteren
ondoren proiektua sortu zen he-
rrira itzuliko baita Senidetze Egu-
na, Zizurkilera.
Mikel Arrastoa Zizurkilgo alka-
te zen 1993an —Euskal Fondoko
lehendakariordea da egun—:
«Euskal Fondoaren bitartez, El
Salvadorren gauzatzen ari ziren
proiektu batzuk ikustera joan gi-
nen. Harrera bikaina egin ziguten
Segundo Montesen; kantuan eta
musika joz hartu gintuzten. On-
doren, Euskal Herrian barrena
bira bat egitera ekarri genituen,
eta handik sortu zen senidetzea».
Lehen harremana egin zutenera-
ko, erbestetik bueltan ziren Se-
gundo Montes komunitateko he-
rritarrak. 1980ko hamarkadan El
Salvadorko gerra zibilak eragin-
dako errepresiotik ihesi, Hondu-
ras hegoaldean, Colomoncaguan
babestea erabaki zuten 8.000 he-
rritar inguruk. Bederatzi urte
iraun zuen erbestealdiak, harik
eta 1989an euren jatorrira itzul-
tzea erabaki zuten arte. Ez ziren
edonola itzuli, ordea: erbestean
bizitako elkartasun eta berdinta-
sun esperientzia hartu zuten oi-
narri hutsetik abiatuta El Salva-
dorren etorkizuna eraikitzeko.
Segundo Montes jesuitak mi-
resmenez ezagutu zuen komuni-
tateak Colomoncaguan egindako
lana, eta babestu egin zuen haiek
itzultzeko hartu zuten erabakia.
Itzuleraren aurretik hala hitz egin
zien komunitateko kideei: «Era-
baki heldua da, ondo pentsatuta-
koa eta egokia. Zailtasun handiak
izango dituzue El Salvadorren,
baina hemen ere, erbestean, zail-
tasunak izan dituzue. Erantzuki-
zun handia daukazue, El Salvado-
rri bake eredu bat eskain diezaio-
kezuelako; elkartasunean oina-
rritutako eredu ekonomiko berri
bat. Herri honek etorkizunik iza-
tekotan, bide horretatik izango
du». Jose Simeon Cañas UCA
unibertsitateko Soziologia depar-
Maiatzaren 26an Senidetze Eguna egingo dute Zizurkilen, El Salvadorko Segundo Monteskomunitatearekin senidetu zirenetik 25 urte igaro direla ospatzeko. Zizurkilek eman zuen lehenpausoa, eta proiektuarekin bat egin zuten gero Aduna, Asteasu, Larraul eta Villabona-Amasak.
Aiztondo, bailara solidarioa
2016an Asteasun ospatu zuten Senidetze Eguna, eta Llado eta Vidreres Herrialde Katalanetako herriak ere batu ziren ospakizunera. JON MIRANDA / TOLOSALDEKO ATARIA
Gaiak b 9GIPUZKOAKO HITZA
Ostirala, 2018ko apirilaren 27a
tamenduko burua zen Montes,eta gerraren eraginez desplazatu-tako herritarrekin egin zuen lan,bereziki, Giza Eskubideen Insti-tutuan. Ez zioten barkatu, ordea.1989ko azaroaren 16an erail zu-ten, beste zazpi lagunekin batera,San Salvadorren. Handik bi egu-nera Colomoncaguatik itzultzeariekin zioten erbesteratuek, oinez,eta, behin Morazanen sartuta, ko-munitateari Segundo Montes ize-na jartzea erabaki zuten, babestuzituen jesuita hil berria gogoanhartuta.
Garapena eta kooperazioaElkartasuna ardatz hartuta Eus-kal Herriko 114 tokiko erakundebiltzen dituen elkartea da EuskalFondoa, eta garapena eta justiziaeraikitzeko nazioarteko lankide-tzarako tresnak eskaintzen dizkieudalerriei. El Salvadorrera itzulizirenean, erbesteratuek ezer ezzegoen tokian sortu behar izanzuten komunitatea, eta, neurrihandi batean, Euskal Herritik etaAiztondo bailaratik emandako la-guntzari esker egin ahal izan zu-ten aurrera. «Oinarrizko azpiegi-turak, hezkuntza eta etxebizitza
hornidurak eraikitzen lagunduzien Euskal Fondoak, eta guk,Aiztondotik, ikasketak egin nahizituzten gazteei lagundu diegu»,azaldu du Arrastoak. Azken urte-otan hezkuntzaren alorrean egindute ahaleginik handiena. 2011inguruan sortu zuten goi mailakoikasketak egin ahal izateko Tek-nologia Institutua. «CatalinaMontes Segundo Montesen arre-ba zenak bultzatuta, neurri handibatean».Azken bost urteotan Aiztondo
bailaran izan dira institutu horre-tan ikasten ari diren ikasleak, eta
hainbat alorretako praktikakegin ahal izan dituzte Euskal He-rrian. Ostalaritza eta turismo, in-geniaritza eta arkitektura ikaske-tak egiten ari diren ikasleak izan
dira Euskal Herrian, eta SegundoMontes komunitateko bekadunbat ere etorriko da aurten. Ez daizango gonbidatu bakarra, halaere: «Institutuko zuzendaria etasukaldaritza arloko irakasle batere izango dira gure artean, etabaita komunitatearen parte denherri horietako bateko alkateaere».Maiatzaren 26an ospatuko dute
Senidetze Eguna Zizurkilen, eta ElSalvadortik etorriko diren ordez-kariak presente egongo dira seni-detzearen 25. urteurrena ospatze-ko. Bertan izango dira Llado He-
rrialde Katalanetako herriko or-dezkariak ere, 2014tik Gironakoherri horrekin senidetuta baitagoZizurkil. Bi urtez behin egitendiote bisita elkarri, eta aurten, be-raz, El Salvadorrek, Herrialde Ka-talanek eta Euskal Herriak bategingo dute Zizurkilen.Maiatzaren 29an, bestalde, lite-
raturaren inguruko tertulia anto-latuko dute Aiztondoko PlazidaOtaño liburutegian, eta Lauraesaten zioten (Txalaparta, 2016)liburua aztertuko dute bertan.Leire Ibarguren azpeitiarrak ida-tzitakoa da, eta Miren Odriozola-ren borroka kontatzen du lanak;gerrillaren ondoan El Salvado-rren igarotako urteak aipatzenditu, besteak beste. Zizurkilenizango dira idazlea bera eta libu-ruaren protagonista.«Uztailak 26 kanpamendutik
herrira. Gora gerrilla! Gora bakea!Jada etxean gara! FMLN!» esanezbukatu zuen Negu Gorriak talde-ak Chaquito kantua. Erbesteanbezala etxean, ondo antolatutakoeta irudimenez betetako komu-nitateari gorazarre egiteko auke-ra izango da maiatzean Zizurki-len.
Azpiegiturak, hezkuntzaeta etxebizitzahornidurak eraikitzenlagundu dugu EuskalFondoaren bitartez»Mikel ArrastoaEuskal Fondoko lehendakariordea
‘‘
Iaz, bi aldeek Adunako elkartean egin zuten bazkaria. REBEKA CALVO / TOLOSALDEKO ATARIA
Ane Olaizola Azpeitia
Ultratrail probetakomunduko korrika-laririk onenen ar-tean daukate as-kok Nuria Picas
(Manresa, Katalunia, 1976), etalasterkariarentzat «ohorea» damaila horretan lehiatzea. Izarraitzmendi lasterketan parte hartukodu etzi, zeina elkarlanean antola-tzen duten Azpeitiko Lagun Onaketa Azkoitiko Anaitasuna mendibazkunek, eta hitzaldia emangodu Azpeitiko Soreasu antzokian,bihar, 19:00etan. Irudien eta hi-tzen bitartez, Picasek bere kirolibilbidea azalduko du, AinhoaLendizez kirolari eta kazetariakgidatuta.Estreinako aldiz izango da ko-
rrikalaria Azkoitia eta Azpeitia ar-teko mendilerroan egiten den 25kilometroko proban. Korrikala-riak hainbat mendi maratoi go-rriz markatuta ditu denboraldihonetako egutegian, eta horieta-
rako prestaketa gisa baliatuko duigandeko proba; Picasek aitortudu Izarraitz mendi lasterketa«kalitate oneko entrenamen-dua» izango dela.Katalanarentzat «berezia»
izango da etziko lasterketa, eta«gogotsu» dagoela aitortu du.Izan ere, ondo ezagutzen dituEuskal Herriko mendiak, eta«gustura» sentitzen da bertakotxokoetan. 2013an, esaterako, bi-garren egin zuen Zegama-Aizko-rri mendi maratoian, eta katala-nak oroitzapen onak ditu ordutik.«Bihotzean daramadan probada». Proba hori maiatzaren 27anjokatuko da aurten, baina Picasekez du parte hartzerik izango,agenda kontuengatik: «Beste las-terketa bat daukat Menorcan,baina Zegama-Aizkorrin aritzendiren lagun asko ditut, eta gertu-tik jarraituko dut proba. Urteroegiten da Zegama-Aizkorri, etaitzuliko naiz, ziur».Picas munduko eski zeharkal-
dirik luzeenean parte hartu eta
egun batzuetara izango da Azpei-tian. Izan ere, joan den martxoa-ren 17an, Picasek eta beste sei ki-rolarik 1971tik inork egin gabekoespedizio bati ekin zioten. 40 egu-
nean 2.000 kilometro egitea zenhaien asmoa, Vienatik (Austria)Nizara (Frantzia) arteko bideaeginez, baina Picas erretiratu eginzen 11. egunean, hainbat arrazoitarteko. «Elur-jausien arriskuhandia zegoen, eta ez zitzaidan
gustatzen espedizioa egitekomodu hori. Ez nintzen eroso sen-titzen, eta zeharkaldia uztea era-baki nuen». Hain zuzen ere, ai-tortu du bere burua «arriskuan»
ikusi zuela hainbatetan,elur asko zegoelako pila-tuta eta «okerreko era-bakiak» hartu zituztela-ko. Horregatik, hark az-pimarratu du «hartubeharreko erabakia»izan zela zeharkaldia uz-tea.Picasen iritziz, garran-
tzitsua da batzuetan«pauso bat atzera»ematea, gero «bestehainbat aurrera» emanahal izateko. Alde horre-tatik, iaz Makalun gerta-
tua du gogoan. 8.463 metrokomendiaren gailurrera igotzensaiatu zen arren, etxera bueltatubehar izan zuen, pneumonia ba-ten ondorioz. «Oso harro» dagoorduan hartu behar izan zuenerabakiarekin ere, bizitza bera
«arriskuan» ikusi zuelako. «Lu-zea da bizitza, eta mendiak hanjarraituko du beti. Horixe damendizaleok daukagun zorterikhandiena».Picasen hitzetan, mendiak
«guztia» eman dio, eta «moduaskotan» gozatzen du paraje ho-rietan. «Oinez, korrika, eskala-tuz, alpinismoa eginez nahizseme-alabekin. Mendiak poziksentiarazten nau ». Suhiltzaileada izatez. 1999an egin zuen lehe-nengo maratoia, Aneton; podiu-mera igotzea lortu zuen orduan.Hiru hilabetera, ordea, orkatilahautsi zuen, eta, horren ondorioz,urteak eman zituen mendianlehiatu gabe.
Politikagintzara pausoaOrdea, katalanak uste du bizitzak«beste aukera bat» eman ziola,eta 2011n entrenatzen hasi zenberriz. Hain zuzen ere, urte ho-rretan estreinatu zuen garaipenzerrenda, Cavalls del Vent ultra-trail lasterketa irabazita. Garai-pen mordoa pilatu du ordutik;hiru aldiz dauka irabazita Mun-duko Txapelketa, eta iaz irabazleizan zen Alpeetan egiten denMont Blanceko Ultra Trail mendilasterketa ospetsuan. Aurten erebegiz joa du Mont Blanceko pro-ba, eta lasterketa horretan aritzeada katalanaren erronka nagusia. Iaz, berriz, Picasek beste erron-
ka bati heldu zion: politikagintza-ri. Izan ere, ERCko zerrendetanaurkeztu zen Kataluniako azkenhauteskundeetan. «Pertsonaezaguna naiz Katalunian, eta nireiritzia plazaratu nahi nuen, baitabeste kirolariak horretara anima-tu ere». Egun, Katalunia noladagoen ikusita, kirol jarduneanditu jarriak indar guztiak. «Bainaprozesua aurrera eramatenlagundu badezaket, lagunduegingo dut, hala sentitzen duda-lako». Alde horretatik, Kataluniajasaten ari den «errepresioa»salatu du, eta «justizia egitea»eta herrialdea «bere onera»itzultzea espero du.Picasek berrikuntzaz betetako
lasterketa batean parte hartukodu etzi . Izan ere, Azkoitiko etaAzpeitiko mendi elkarteek elkar-lanean antolatu dute proba, au-rrenekoz, eta Azpeitiko Izarraiz-ko Atea parkean hasi eta Azkoiti-ko Plaza Berrian amaituko da.Ondorioz, aurtengo ibilbidea eredesberdina izango da. Biharko hi-tzaldiari dagokionez, Picasenazalpenen aurretik solasaldiaizango da, ElikaEsport aholkula-ritza enpresako kideen eskutik. 14urtetik gorakoek bost eurotaneros ditzakete sarrerak, entra-dium.comatarian.
Nuria Picas mendiko korrikalaria Izarraitz mendi lasterketan lehiatuko da etzi,Alpeetatik itzuli berritan, eta hitzaldia emango du bihar, Azpeitian, bere ibilbideaz.
Izarraizko probarako gogoz
Nuria Picas, 2013ko Mont Blanceko Ultra Trail lasterketan, bigarren helmugaratu berritan, bi eskuak altxatuta. HITZA
Garrantzitsua da batzuetanpauso bat ematea atzera, gero beste hainbat aurreraeman ahal izateko»
«Gertutik jarraituko diotZegama-Aizkorri maratoiari.Urtero egiten da lasterketahori, eta itzuliko naiz, ziur»Nuria PicasMendiko korrikalaria
‘‘
GIPUZKOAKO HITZA
Ostirala, 2018ko apirilaren 27a10 b Gaiak
Imanol Saiz Irun
Bidasoa ibaiak bana-
tzen ditu Irun eta
Hendaia. Irla txiki
bat dago Behobia
auzoan bertan,
ezohiko irla bat: munduko kon-
dominio txikiena da, Faisaien
Uhartea izenez aski ezaguna. Ho-
rixe da Irun eta Hendaiako txoko-
rik txikiena. Sei hilabetean behin,
Hendaiako eta Irungo udalek
txandakatu egiten dute irlaren
agintea, eta erakunde bakoitzak
urte erdiz kudeatzen du eremua.
Urtarrilaren 31n, Irunen esku ge-
ratzen da, eta uztailaren 31n, Hen-
daiaren esku.
Uharteak marrazten duen al-
daketa hori izan da Oier Gil artista
irundarraren azken egitasmoa-
ren mamia. Gilek maiz jorratu
izan du arte kontzeptuala, eta,
oraingoan, aitorpen berezia egin-
go dio etxetik gertu duen irla ku-
tunari; kondomeinuari buruzko
gogoeta artistikoa egin nahi izan
du azken proiektuan: «Metafisi-
koki edo kontzeptualki aztertuta,
Irunen inposatua dugun muga
horrek niretzat zer esanahi duen
ulertzen saiatu naiz». Artistikoki
islatu nahi izan du uharteak mu-
garen alde batetik bestera egiten
duen saltoa, eta Crossby izena ja-
rri dio momentu horri otoi egiten
dion artelanari.
Proiektu berria erabat definitu
eta landu aurretik, «zero fase
bat» izan zela argitu du irunda-
rrak. Iaz, udarako aldaketa mo-
mentu horretan, lagun batzuekin
bertaratu zen Bidasoa ibaia bitan
zatitzen duen eremura. Bideoka-
mera batekin grabatu zuen alda-
ketaren unea, eta bideo ikusgarri
bat egin zuen. «Artearen bitartez,
kontzeptualki, Crossbymomen-
tuan sortzen den zirrikitu horre-
tan sartu nahi genuen». Haren-
tzat «laborategiko unea» izan
zen hura, aurrerago landuko zuen
proiektua behar bezala diseina-
tzen hasteko pausoa. Lehen espe-
rientzia artistiko horren barruan
sortu zuen proiektu berria, eta,
aurtengo muga aldaketa aprobe-
txatuz, egitasmoa jorratzeari ekin
zion irundarrak.
Hiru ekintza nagusi baliatuta
askotariko arte teknikak elkar-
tzen dituen lana da Crossby. Per-
formance bat izan da lehen arte
ekintza. Gilek zehaztu duenez,
«muga ehizatzea edo harrapa-
tzea», horixe izan da esperientzia
artistiko horren lehen erronka.
Hala, Faisaien Uhartean izan zen
joan den urtarrilaren 31n. «Mugi-
tu gabe, nik muga zeharkatu be-
harrean, mugak zeharkatu nin-
duen ni». Gilek argitu du tankera
horretako zerbait ikus daitekeen
«munduko toki bakarra» dela
uhartea, eta momentu hura bizi-
tzea «berezia» izan zela.
Artista gazteak argazkigintza
landu du bigarren ekintza egite-
ko. «Mugaz gaindiko argazki
bat» nahi zuen Gilek, eta argazki
kameraren teknika zehatz bat
erabili du hori lortu ahal izateko:
«Egun batean, 00:00ak baino le-
hen, kameraren obturadorea edo
estaltzailea ireki nuen esposizio
luzeko argazki bat egiteko, eta itxi
egin nuen ondoren». Teknika ho-
rri esker, argazki eta une bakar
batean islatu ditu bi eremu politi-
koak. «Gizakiak sortzen duen
muga bat dela irudikatu nahi izan
dut argazki baten bidez».
Mugaz gaindiko artelanaren hi-
rugarren eta azken fasean lanean
ari da oraindik. Zehaztu duenez,
mugaz gaindiko materiala sortu
nahi du. Horretarako, mugaren
marra imajinario horretan, Fai-
saien Uhartetik materiala biltzen
aritu da, egurra eta harriak batik
bat. 3D inprimagailuekin lan egi-
ten duen Irungo enpresa batekin
egiten ari da azken prozesua —jada
bidalita dauka material guztia—.
3D teknologia baliatuta, materia-
la hauts bihurtu, polimero natural
eta ekologiko batzuekin nahastu,
eta material berri hori sortzea da
erronka.
Faisaien Uhartea «le-
ku kutuna» duen arren,
egungo mugen aurkako
jarrera plazaratu du ar-
tistak: «Nik gorroto ditut
mugak, nire ustez indar-
keria irudikatzen dutela-
ko azken finean». Muga
asko daude artistaren us-
tez: muga politikoak,
hizkuntzen arteko mu-
gak, muga naturalak...
Eta Irungo Behobia auzo-
an «den-denak» elkar-
tzen direla nabarmendu
du.
Bilbo Arte fundazioak emanda-
ko beka bati esker jorratu du Gilek
Crossbyproiektua. Interesa dau-
katen guztiek fundazioak berak
egingo duen erakusketan ikusi
ahal izango dute lanaren emaitza.
Abenduan izango dela adierazi du
Gilek, baina data, oraindik, ez
daukate erabat zehaztuta. For-
matu berezi batean, hiru ekintza
horiek batera ikusteko aukera
izango da bertan.
Sortzaileak garrantzi berezia
eman dio ibilbide motz eta, era be-
rean, luze horren emaitzari. Eta
ideia horri segika Alemania,
AEBak, Ekuador... ia mundu erdia
zeharkatu ostean, iritziak eta kri-
tikak jasotzea «beharrezkoa» de-
la uste du: «Edozein hausnarketa
estetiko plazaratzean, jendearen
feedbackhori jaso nahi izaten dut;
niretzat oso garrantzitsua da pro-
zesu hori».
Bestelako lan batzuk ere baiCrossbyproiektuarekin buru-be-
larri lanean aritu arren, bestelako
egitasmoetarako ere badauka tar-
tea Gilek. Irungo Bitamine Fakto-
rian egiten du lan artistak, eta
KBK Kontrabandistak proiektua-
rekin ere elkarlanean ari da gaur
egun. Hura «mugaz gaindiko le-
hen proiektua» izan zela adierazi
du irundarrak, eta, garai bateko
lanbideari erreferentzia eginez,
proiektu horrekin «kultur kon-
trabandoa» egin nahi dutela gai-
neratu du.
Hala, ideia horri segika, pape-
rezko zenbait aldizkari kaleratu
dituzte azken hilabeteotan, eta
garai bateko teknika erabili nahi
dute herritarrek, eskuz esku, ba-
tak besteari argitalpen horiek el-
karri pasatzeko.
Faisaien Uharteak urtean bitan Irun eta Hendaia artean egiten duen jauzia baliatudu Oier Gil artista irundarrak bere azken lana sortzeko. ‘Crossby’ izena jarri dio.
Mugaz gaindiko artelana
Oier Gil, Irungo Behobia auzo inguruan; atzean ageri da Faisaien Uhartea. IMANOL SAIZ
Metafisikoki edo kontzeptualkiaztertuta, Irunen inposatuadugun mugak zer esanahiduen ulertzen saiatu naiz»
«Mugitu gabe, mugakzeharkatu ninduen ni; gertaerahori ikus daitekeen mundukotoki bakarra da uhartea»Oier GilArtista
‘‘
Gaiak b 11GIPUZKOAKO HITZA
Ostirala, 2018ko apirilaren 27a
adierazi du oñatiarrak. 2006an
prestatu zuten lehenengo diskoa,
duela hamabi urte. Gaztelekuko
agertokia hartu eta kontzertuak
eskaini zituzten talde hasiberriek;
bete egin zen aretoa.
Duela hamabi urte sortu zen
proiektua gauzatzeko ideia, eta
ordukoa beste garai bat zela gogo-
ratu du Lerak: «Gaztetxe bat
okupatu berri zuten, eta halako
kultur eta musika eztanda bat
sortu zen gazteen artean. Musika
talde berri asko taularatu ziren».
Testuinguru horren bueltan, ba-
tzordeko pare bat kideri bururatu
zitzaien nolabait forma eman be-
har zitzaiola eztanda horri. Are
gehiago, euren kantuak ere gra-
batu behar zituztela pentsatu zu-
ten. Izan ere, iraupen laburra iza-
ten zuten talde askok. Horrela
sortu zuten proiektua. Egun, sa-
rera ere igotzen dituzte orduko
abestiak, eta, hala nahi dutenen-
tzat, eskura daude 2006ko Oñati-
ko musika taldeen lanak ere.
Beste hiru disko kaleratu dituz-
te ordutik: 2009an, 2013an eta
aurten. Kurioski, hiru urte pasatu
ziren lehenengotik bigarrenera;
lau bigarrenetik hirugarrenera;
eta bost pasatu dira azken bien ar-
tean. Hurrengoa sei urte barru
kaleratu beharko dutela azaldu
du Lerak, txantxetan. Ez daukate
irizpide argirik lanak noiz graba-
tu eta kaleratu erabakitzeko. Argi
daukate, ordea, pare bat urteko
tartea behar dutela diskoen arte-
an. «Talde berriei aukera eskain-
tzea da kontua, eta talde berri ho-
riek sortzeko beharrezkoak dira
pare bat urte».
Herriko musika taldeak egoera
onean zeudela iruditu zitzaielako
erabaki zuten azken lana graba-
tzea, Anjel Lerak azaldu duenez:
«Proiektua sustatzen jardun ga-
renok kontzertu batean elkartu
ginen; diskoan dagoen talde bate-
na zen kontzertua. Une horretan
bertan pentsatu genuen oso mo-
mentu ona zela Oñati Bizirik 4
lana grabatzeko».
Beñat Alberdi Oñati
Irratiek zeresan handia
daukate, oraindik,
hurrengo abesti ezaguna
zein izango den erabaki-
tzeko garaian; horrek
zehaztuko du uda honetan Eus-
kal Herriko txosna guztietan zein
kantu jarriko duten behin eta
berriz. Nabarmena da, era bere-
an, musika taldeen sustapenera-
ko sare sozialek hartu duten
indarra. Horren adibide litzateke
joan den urtean Huntza taldeko
seikoteak lortutako sona. Azken
hamarkadan dezente aldatu da
musikaren testuingurua. Egun,
disko bat saltzea baino baliaga-
rriagoa da abesti sorta Youtuben
jartzea edo sarean edonork des-
kargatzeko moduan jartzea.
Baina arau guztiek izaten dute
salbuespena, eta Oñatiko musika
taldeek testuinguru horretatik
kanpo kokatu dute euren burua.
Izan ere, laugarren aldiz herriko
musika taldeen kantuak batzen
dituen diskoa kaleratu berri dute:
Oñati Bizirik 4.
«Hasiberriak ziren Oñatiko
taldeei aukera eskaintzea, sorre-
ratik hori izan da ekimenaren as-
mo nagusia», azaldu du Anjel Le-
ra diskoaren sustatzaileetako ba-
tek. «Talde horiei aukera eman
diegu euren abestiak plazaratze-
ko eta euren sorkuntza ezaguta-
razteko». 11 taldek eta Potx eta
Lotx pailazoek parte hartu dute
proiektuan, eta hogei abesti dauz-
ka diskoak. Oraindik maketarik
kaleratu ez duten musikariek gra-
batu dute jada lehen lana.
Filosofia bereko laugarren bil-
duma izaki, proiektuak errefe-
rentzia lortu du jada Oñatin. «En-
tzuleengan ilusioa sortzen du
proiektuak. Harrera ona izan du
orain artean», nabarmendu du
Lerak. Gertukoen edo ezagunen
lana entzuteak indarra ematen
dio proiektuari, baina, lortu duen
erreferentzia horren eraginez, ez
da hasiberriei eskainitako egitas-
moa soilik; dagoeneko disko edo
maketaren bat grabatuta dauka-
tenek ere parte hartu dute orain-
goan. Herrian ezagun bihurtzeko
bidea da, azken finean.
Grabaketak, gaztetxeanProiektuaren filosofiarekin lotuta
dago audioa grabatzeko modua
ere. Modu xumean, emaitza dui-
na lortu nahi dute; kostuak mu-
rriztu nahi dituzte, taldeentzako
gastua izan ez dadin. Izan ere,
Oñati Bizirik proiektuaren oina-
rria ez da dirua irabaztea. Susta-
penerako edo taldeak ezagutaraz-
teko bide bat da, ez taldeek sosak
lortzeko aukera. Diskoa prezio
baxuan jarri ohi dute salgai, edo-
norentzat eskuragarri izan dadin.
Helburu bakarra dute salmentan
jarritako diskoek eta eskainitako
kontzertuetan lortutako iraba-
ziek: grabazioetako eta edizio la-
netako gastuak ordaintzea.
Kostuak murrizte aldera, baz-
tertu egin zuten estudio batean
grabatzea, eta zuzeneko soinua
pilatu dute diskoan. Antixena
gaztetxea bi egunez erabiltzeko
baimena eskatuta, bertako kon-
tzertu gelan grabatu dituzte hogei
abestiak. Sustatzaileak azaldu
duenez, gaztetxearen proiektua-
rekin bat egiten duela baliatuta,
gaztetxeko gazteak ibili izan dira
beti antolakuntza lanetan. Ez sar-
tu, grabatzen ari gara irakur zite-
keen kartela jarri zuten eraikina-
ren sarreran. «Eta erabiltzaileek
nahikoa errespetatu zuten, egia
esan», argitu du Lerak.
Oñati Bizirik proiektuaren oi-
narria beti izan da zuzeneko gra-
baketa, baina aldaketak izan ditu
lehen diskotik laugarrenera:
«Taldekideek eserita jotzen dute
orain, eta igartzen da kalitatean»,
Oñatiko musika taldeen kantuak batzen dituen laugarrendiskoa kaleratu dute: ‘Oñati Bizirik 4’. Autofinantzaketarenbidetik, irratietako zein sareko abesti ezagunak gainditu eta herriko musika sustatzeko erabiltzen dute bilduma.
Taulaz kanpokolehen aukera
Valls eta Izar bikoa, Antixena gaztetxean, grabaketa lanetan. OÑATI BIZIRIK
GIPUZKOAKO HITZA
Ostirala, 2018ko apirilaren 27a12 b Gaiak
Hasiberriak zirenOñatiko taldeei aukeraeskaintzea, sorreratikhori izan da ekimenarenasmo nagusia»
«Gaztetxe bat okupatuberri zuten 2006an, etahalako kultur eta musikaeztanda bat sortu zengazteen artean»Anjel Lera‘Oñati Bizirik 4’ diskoaren sustatzailea
‘‘
Unai Zubeldia
Gorputza astintzeko
hilabetea da maia-
tza. Musikaren
erritmoari segika,
hainbat eta hain-
bat herritan antolatzen dituzte
dantza ikastaroak, tailerrak eta
emanaldiak, eta Zumaian ere ez
dira atzean gelditu. Azken urteo-
tan bezala, prest daukate Maiatza
Dantzan egitaraua, eta, Astindu
Dantza Elkartearen eskutik, ber-
taratzen direnek dantzan eta
dantzarekin gozatu ahal izango
dute maiatzeko larunbat guztie-
tan. Aurten, ordea, badaukate be-
rritasun bat: Celine Illarramendi
irakasle lanetan dela, Rendez-
vous portuan dantza topaketa
egingo dute, asteburu honetan,
Zumaiako portuan —21 Dance
Street dantza eskola da antola-
tzailea, Zumaiako Udalaren eta
portuaren laguntzarekin—; ikus-
kizunak eta tailer irekiak izango
dituzte bertan.
Lyonen jaio zen Illarramendi,
eta Zumaian bizi da gaur egun;
Aizarnakoak zituen birraitona eta
birramona, eta Errenterian jaio
zen haren aita. «Jendeak dantza
klasikoa eta modernoa ezagut zi-
tzan horrelako ekimenen bat sor-
tzeko desiratzen nengoen», ai-
tortu du irakasleak. «Haurrek eta
gurasoek dantzarekiko sentibe-
ratasun hori senti dezaten lortu
nahi dugu, eta horregatik antola-
tu dugu bi eguneko ate irekien
moduko ekitaldia». Hala nahi
duten guztiek dantza egin ahal
izango dute tailerretan. «Dantza
taldeen klaseak eta emanaldiak
nolakoak izaten diren jakiteko,
baliagarria izango da prozesu
hori». Tailerretan parte hartzeaz
gain, ikuskizunekin gozatu ahal
izango dute gero.
Rendez-vous portuan dantza
topaketaren barnean, dantza mo-
dernoaren ikuskizuna izango
dute bihar, 17:00etan, 21 Dance
Street dantza eskolaren eskutik,
eta dantza diziplina horren taile-
rra ondoren, 17:30ean. «Familia-
ko kide guztientzat aproposa
izango da». Etzi, berriz, helduen-
tzako dantza neoklasikoaren tai-
lerrarekin ekingo diote egunari,
10:00etan, Maria eta Jose ikaste-
txeko gimnasioan —dohainik
izango da tailerra, baina izena
eman beharra dago,
622-60 41 29 telefono
zenbakira deituta; ha-
mabost laguneko taldea
osatuko dute gehienez—;
12:30ean, balleteko ba-
rraren erakustaldia
izango dute kirol por-
tuan —edonork parte
hartu ahal izango du–,
eta 13:00etan ballet
ikuskizuna eskainiko du 21 Dance
Street dantza eskolak.
Euskal Herrian gaur egun dan-
tza modernoa, neoklasikoa, ba-
lleta zein egoeratan dauden gal-
detuta, baikor erantzun du Illa-
rramendik. «Azken urteotan
mugimendu handia sortu dela
uste dut. Duela hamar bat urte
gehienek ez zituzten begi onez
ikusten horrelako dantza dizipli-
nak, baina, Donostian, Miarritzen
eta beste hainbat lekutan eman
dituzten pausoei esker, azken ur-
teotan dezente egin du hobera
egoerak». Gipuzkoaren kasuan,
horrelako eskaintzak, normale-
an, Donostian izaten direla azpi-
marratu du irakasleak. «Baina
zumaiarrei ere aukera eskaini
nahi diegu guk, horrelako dantza
diziplinak herritar guztien eskura
jartzeko».
Alde horretatik, aurtengoa le-
hen urtea izango den arren, hu-
rrengo urteetan beste hainbat ira-
kasle erakartzeko erronka dau-
kala jakinarazi du Illarramendik.
«Dantza garaikidea eta beste
hainbat alor ere landu nahiko ni-
tuzke; hasiera besterik ez da
hau». Dantzaren esparru guztiak
erakusleihoan jarri nahi dituzte
asteburu honetako ekitaldiekin.
«Dantza ez baita dantza bakarrik;
hor daude jantziak, hor dago ma-
killajea... Hori guztia kontuan
hartu behar izaten da ikuskizun
bat osatzean, eta erakutsi egin
nahi dugu».
Aterpea prest daukateNeurri handi batean, eguraldia-
ren araberakoa izango da topake-
taren arrakasta, baina, badaezpa-
da ere, prest dauzkate pare bat
gune. «Euria eginez gero, Maria
eta Jose ikastetxeko antzokian
egingo ditugu ekitaldiak, baina
kasu horretan ez da hain ikusga-
rria izango, eta parte hartzea ere
murriztu egingo litzateke. Ea ba
zortea daukagun».
Etorkizuneko dantzarien pro-
zesu luzeko lehen pausoa izan
nahiko luke Rendez-vous por-
tuan topaketak. Datorren astear-
tean, Dantzaren Nazioarteko
Eguneko Gala egingo dute Donos-
tiako Viktoria Eugenia antzokian,
eta, dantzaren hilabetearen jiran,
Andoainen, Deban... hurrengo
egunetan herri askotan izango di-
ra dantza ikuskizunak. Horren ja-
kitun, Illarramendik «kalera irte-
teko» dei egin die herritar guztiei.
«Dantza egin dezatela denek,
dantzarako hilabetea delako
maiatza».
Maiatza Dantzan egitasmoaz gain, aurten, lehen aldiz, ‘Rendez-vous portuan’topaketa egingo dute Zumaian. Hainbat ikuskizun eta tailer izango da asteburuan.
Gorputzari mugarik jarri gabe
Celine Illarramendi irakaslea, joan den larunbatean, ikasleekin Zumaiako portuan egindako entseguan. JON URBE / FOKU
Proposamena b 13GIPUZKOAKO HITZA
Ostirala, 2018ko apirilaren 27a
Duela hamar bat urte gehienekez zituzten begi onez ikustenhorrelako dantza diziplinak,baina hobera egin du egoerak»Celine Illarramendi‘Rendez-vous portuan’ topaketaren arduraduna
‘‘
MUSIKA
AIAKupela taldea.
b Igandean, 18:30ean, Andatzan.
AIAXabi Solano, Kristina Solano
eta Jon Mari Beasain.
bAsteartean, 18:30ean, Andatzan.
ARRASATE Javisound.
bBihar, 19:00etan, San Andresen.
ARRASATENuevo Catecismo
Catolico, Aitor Ochoa & Mad Mule.
bBihar, 22:00etan, gaztetxean.
ARRASATEGovernors eta
Cruce de Caminos.
b Igandean, 23:00etan,
San Andresen.
ARRASATESonakay eta Aitor
Escobar.
bAstelehenean, 23:00etan,
San Andresen.
AZKOITIA Izer eta Alabier.
bBihar, 21:00etan, Floreagan.
AZKOITIADJ Blanck eta DJ Kanuto.
bBihar, 23:00etan, Floreagan.
BALIARRAIN Izaro.
bBihar, 21:00etan, Lopetedin.
BERGARADebagoieneko musika
eskolen emanaldia.
bGaur, 19:00etan, Seminarixoan.
DONOSTIADonostiako Orfeoia
eta Orquesta Clasica Santa Cecilia.
bGaur, 20:00etan, Kursaalean.
DONOSTIALa Otra & Las Locas
del Co.
bGaur, 20:00etan, Dokan.
DONOSTIATritones.
bGaur, 20:00etan, Tabakaleran.
DONOSTIALos Nastys eta
Las Selvas.
bGaur, 21:00etan, Dabadaban.
DONOSTIAFlohio eta Atodamadre.
bGaur, 23:45ean, Dabadaban.
DONOSTIAPatopato, Rabino
Arana, Demokrazia Zero, Koska
eta Meqonio.
bBihar, 19:00etan, Mogambon.
DONOSTIAPolygorn.
bBihar, 19:30ean, Covent Gardenen.
DONOSTIATosta Banda.
bBihar, 20:00etan, Kursaalean.
DONOSTIALos Coronas.
bBihar, 20:00etan, Tabakaleran.
DONOSTIAO’funkillo.
bBihar, 20:30ean, Dokan.
DONOSTIABoneflower, Outlines
eta Beneath The Surface.
bBihar, 20:30ean, Dabadaban.
DONOSTIAThe Limiñanas,
The Lookers eta Glory Howl.
bBihar, 22:00etan, Intxaurrondo
kultur etxean.
DONOSTIABaleonda.
bBihar, 23:30ean, Covent Gardenen.
DONOSTIAChumba Chumba.
bBihar, 23:45ean, Dabadaban.
DONOSTIAElkano Browning
Cream.
b Igandean, 19:00etan,
Viktoria Eugenia antzokian.
DONOSTIAEuskadiko Orkestra
Sinfonikoa, Elena Sancho-Pereg
sopranoarekin.
bAstelehenean, 20:00etan,
Kursaalean.
DONOSTIAMarc Ribot: Ceramic
Dog.
bAstelehenean, 20:00etan,
Viktoria Eugenia antzokian.
DONOSTIAReunion Big Band
eta DJ Patxi Crazy Legs.
bAstelehenean, 22:00etan,
Dabadaban.
DONOSTIAAvon.
bAsteazkenean, 20:00etan,
Dabadaban.
DONOSTIAVulvodynia, Wormhole
eta Placenta Powerfist.
bAsteazkenean, 20:30ean,
Mogambon.
DONOSTIAThe Tricky Brothers.
bOstegunean, 19:00etan,
San Martin azokan.
DONOSTIAToundra.
bOstegunean, 20:00etan, Dokan.
DONOSTIANorthwest eta Kvalkiva.
bOstegunean, 00:00etan,
Dabadaban.
EIBARRogerio Pires & Joao
Afonso: Terra da fraternidade.
b Igandean, 20:30ean, Koliseoan.
GETARIALa Jodedera.
bBihar, 19:00etan, San Prudentzion.
GETARIAThe Guilty Brigade
eta Bultz.
bBihar, 22:00etan, gaztetxean.
HERNANI Izaro.bGaur, 22:00etan, Biterin.
HERNANIDingwash eta Tacumah.
bBihar, 21:00etan, gaztetxean.
HONDARRIBIAHnos. Cuenca
eta Raquel Parrilla.
bBihar, 20:00etan, Itsas Etxean.
HONDARRIBIA Jean Marie Ecay.
b Igandean, 20:00etan, Itsas Etxean.
HONDARRIBIASandor Papp.
bAstelehenean, 20:00etan,
Itsas Etxean.
HONDARRIBIADuo Siracusa.
bAsteartean, 20:30ean, Itsas Etxean.
IRUNSu Ta Gar eta Elbereth.
bGaur, 21:30ean, Tunk aretoan.
IRUNThe AC/DC Tribute Show
Debares.
bBihar, 21:00etan, Tunk aretoan.
IRUNRaya Real.
bBihar, 22:00etan, Zabaltza plazan.
IRUNTristan Mourguy.
bBihar, 23:30ean, Kabigorrin.
IRUN Joaquin Palomares eta
Fernando Espi.
b Igandean, 12:00etan, Oiasso
museoan.
LAZKAODrindots.
bGaur, 22:30ean, plazan.
LAZKAOBi Bala, Itziarren Semeak
eta Ezinke.
bGaur, 23:30ean, txosnetan.
LAZKAONogen eta Oihan Vega.
bBihar, 20:00etan, plazan.
LAZKAOBreaking Brokkoli, Kop
eta Alerta Gorria.
bBihar, 23:30ean, txosnetan.
LAZKAOKantu Kolore eta
Ilargi Beltza.
b Igandean, 21:00etan, plazan.
LAZKAOPasarela orkestra.
bAstelehenean, 20:00etan eta
23:00etan, plazan.
LAZKAODJ Bull.
bAstelehenean, 23:00etan,
txosnetan.
LAZKAOMariachi Puro Relajo.
bAsteartean, 19:30ean, plazan.
LEGAZPITerra Incognita.bBihar, 20:30ean, txosnetan.
LEGAZPISukarra 37 eta Guri 5.bBihar, 23:30ean, txosnetan.
LEGAZPITrikuarri.b Igandean, 19:30ean, txosnetan.
LEGAZPIDJ Lilith & Dabu Selektaheta DJ Javilaz.
b Igandean, 00:00etan, txosnetan.
LEGAZPIZe Esatek eta Governors.bAstelehenean, 23:30ean, plazan.
LEGAZPIDJ Txurru.bAsteartean, 00:30ean, plazan.
LEGAZPIZo Zongo: Rockalean.bAsteazkenean, 00:45ean,
Euskal Herria plazatik.
LEGAZPILos Tenampas
mariatxia.
bOstegunean, 23:30ean, plazan.
LEGORRETARuper Ordorika.
bGaur, 19:30ean, Herri Antzokian.
OÑATIThe Grace of Dionysus.b Igandean, 19:30ean, Pako
tabernan.
TOLOSAAinhoa Zubillaga eta
Iñaki Salvador: Zineko ahotsak.
bGaur, 20:30ean, Topic zentroan.
TOLOSAGentemayor.
bGaur, 22:30ean, Bonberenean.
TOLOSAElkano Browning Cream.
bBihar, 22:30ean, Bonberenean.
TOLOSAHexis eta Departe.
b Igandean, 20:00etan,
Bonberenean.
TOLOSAOur Next Movement.
bOstegunean, 20:00etan,
Bonberenean.
URNIETALappa.
bGaur, 21:30ean, Saroben.
ZESTOASofa eta Rural Zombies.
bGaur, 23:00etan, gaztetxean.
ZUMAIAGentemayor eta
Lebowski.
bAstelehenean, 20:00etan,
Torreberri gaztetxean.
ANTZERKIA
ARRASATEPotx eta Lotx pailazoak.bAstelehenean, 17:00etan,
San Andresko jaietan.
BERGARAMarkeliñe: Euria.
bBihar, 18:00etan, Seminarixoan.
DONOSTIAAtauts: Gudua.
bGaur, 20:00etan, Ernest Lluch
kultur etxean.
DONOSTIAAxut: Zazpi senideko.
bBihar eta igandean, 20:00etan,
Gazteszenan.
DONOSTIAPTC: Los universos
paralelos.
bBihar, 20:00etan, Viktoria
Eugenia antzokian.
DONOSTIATxalo Produkzioak:
Mandíbula afilada.
bBihar, 20:00etan, eta igandean,
19:00etan, Antzoki Zaharrean.
DONOSTIAGoyo Jimenez:
Más dificil todavía.
bOstegunean, 20:00etan,
Viktoria Eugenia antzokian.
ERRENTERIA Iera Delp: Planeta
Ka zentzumen instalazioa.
bGaur, 17:30ean, 18:15ean eta
19:00etan, Niessen kulturgunean.
GETARIASupituki antzerki taldea.
bBihar, 13:00etan,
San Prudentzioko jaietan.
Legazpi b Jaiak
Santikutzak gainean diraOfizialki astelehenean hasiko dira Santikutz jaiak Legazpin, eta datorren
ostegunean egingo dira halako sona duten ezpata dantza —argazkian—
eta larrain dantza. Baina txosnak bihar bertan irekiko dituzte, eta musika-
ren festak ez du etenik izango hurrengo egunetan. HITZA
GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko apirilaren 27a14 b Agenda
Agenda b 15GIPUZKOAKO HITZA
Ostirala, 2018ko apirilaren 27a
IRUNNagusilan: Boda en Yalta.
bGaur, 20:00etan, Amaia zentroan.
LASARTE-ORIAGorakada:
Ulisesen bidaia.
bBihar, 17:00etan, kultur etxean.
LAZKAOGari, Montxo eta
Joselontxo pailazoak.
bBihar, 17:00etan, Lazkao Txiki
plazan.
LAZKAOKiki, Koko eta Moko:
Txondatatxondai, dibertsio eta jai.
bAstelehenean, 18:00etan,
Lazkao Txiki plazan.
LEGAZPIKiki, Koko eta Moko:Txondatatxon dibertsioa eta jai.
bAsteazkenean, 16:00etan,
Euskal Herria plazan.
LEZOZirtaka: Zu eta ni, sudurluze bi.
bGaur, 17:30ean, Gezalan.
PASAIAHuts Teatroa: Hozkailua.
b Igandean, 19:00etan,
San Pedroko kultur etxean.
ZUMAIATxalo: Ergela.
bGaur, 22:00etan, Aita Marin.
ZUMARRAGAArco Iris: ¿Y quién
nos manda hacer teatro?.
bGaur, 19:00etan, Zelai Ariztin.
DANTZA
ALEGIASutarri: Sustraietatik.
bGaur, 22:00etan, Elizpe aretoan.
ANDOAINDantza eskolen saioa.
b Igandean, 12:00etan, Basteron.
AZPEITIAElirale: Oa-Huetak.
bBihar, 17:00etan, Sanagustinen.
DONOSTIAPeter Brownekin
dantzan.
b Igandean, 18:30ean, Kursaalean.
DONOSTIADantzaren Nazioarteko
Eguneko gala.
bAsteartean, 19:30ean,
Viktoria Eugenia antzokian.
EIBAR Dantza, bere pasioaema-
naldia, hainbat talderen eskutik,
Juanita Unzuetaren omenez.
bGaur, 20:30ean, Koliseoan.
EIBARDantzaz: dantza poteoa.
bOstegunean, 19:30etik aurrera,
Toribio Etxeberria kaletik irtenda.
ERRENTERIAMugmus taldea:
Esku Harriak: Oteizaren (H)aria.
b Igandean, 13:00etan, kalean.
HERNANIAmaia Gonzalez Caballero dantza eskola eta
Hernaniko Musika Banda.
bBihar, 19:00etan, Atsegindegin.
IRUNDantza klasiko erakustaldia.
b Igandean, 12:00etan, Dunboako
kanalean.
LASARTE-ORIAKukutza taldearen
kalejira.
bGaur, 19:00etan, Okendo plazan.
LAZKAOOin Arin eta Alur.
bBihar, 18:00etan, plazan.
LAZKAODantza suelto txapelketa.
bAsteartean, 18:00etan, plazan.
LEGAZPISustraiak: Legazpiko ezpata dantza.
bOstegunean, 12:00etan,
Euskal Herria plazan.
LEZOMurixka: Dantzari Txiki.
b Igandean, 11:30etik aurrera,
Karlos Saldise plazan.
ZUMAIA Rendez-vous portuan,
dantza emanaldi eta tailerrak.
bBihar eta etzi, 17:00etik aurrera,
kirol portuan.
BERTSOLARITZA
AZKOITIABertso afaria: Aratz
Igartzabal Pottoeta Julio Soto.
bAstelehen iluntzean, Floreagan.
AZPEITIABertso derbia: Amets
Arzallus, Maddalen Arzallus, An-
doni Egaña, Etxahun Lekue, Anjel
Mari Peñagarikano eta Jone Uria.
bGaur, 22:00etan, Soreasu
antzokian.
BERGARABertso bazkaria: Anjel
Mari Peñagarikano eta Julio Soto.
bBihar, 13:30ean, Elorregi auzoan.
DEBAPlazatik Gaztetxera.
Finalerdiak: Antton Aizpurua,
Oihana Arana, Manex Astigarraga,
Ane Beloki, Odei Irigoien eta Aitor
Zubikarai.
bBihar, 22:30ean, gaztetxean.
EIBARPlazatik Gaztetxera.
Finalerdiak: Urko Arregi, Jokin
Bergara, Oier Etxeberria, Mikel
Iturriotz, Ane Peñagarikano eta
Ander Zulaika.
bGaur, 22:30ean, gaztetxean.
EIBAR Ixuako bertso afaria:
Amets Arzallus eta Julio Soto.
bBihar, 21:00etan, Ixua auzoan.
GETARIABertso afaria:
Agin Laburu eta Aitor Sarriegi.
bBihar eguerdian, San Prudentzio
auzoko jaietan.
IRUNBertso afaria:
Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
eta Aitor Mendiluze.
bBihar, 20:30ean, Ola
sagardotegian.
IRUNAinhoa Agirreazaldegi, Amaia
Agirre, Urko Casado eta Eli Pagola.
bOstegunean, 19:30ean, Kabigorri
Ateneoan.
OÑATIBertso bazkaria: Aitor Mendiluze eta Aitor Sarriegi.
b Igande eguerdian, Olabarrietan.
HITZALDIAK
ANOETAAitor Aspuru: Drogen
funtzioa gizarte kapitalistan.
bGaur, 18:00etan, gaztetxean.
DONOSTIAAwoiska Van der
Molen: Argazki-liburuen fenomenoa.
bGaur, 19:00etan, San Telmon.
DONOSTIATess Gallagher eta Eli
Tolaretxipi: Writing from the edge.
The borders of countries and lives.
bGaur, 19:30ean, Koldo Mitxelenan.
DONOSTIAFederico Clavarino:
Topografías del poder: Italia o
Italia, The Castle, Hereafter.
bBihar, 18:00etan, San Telmon.
DONOSTIA Jon Cazenave:
Galerna, kasu azterketa bat.
bBihar, 19:00etan, San Telmon.
TOLOSA Jordi Estevan: Sócotra.
La isla de los genios.
bGaur, 19:30ean, Casino elkartean.
TOLOSAPaco Nadal: Groenlandia.
La isla del hielo.
bAsteazkenean, 19:30ean, Casino
elkartean.
ZUMAIA Joxe Arregi: Erlijioa
zientzien aurrean. Erronkak eta
aukerak.
bGaur, 19:30ean, Forondan.
IKUS-ENTZUNEZKOAK
BEASAIN Manonballeta, London
Opera Housetik zuzenean.
bOstegunean, 20:15ean, Usurben.
ELGOIBAR Macbethoperaren
ikus-entzunezko emankizuna.
bGaur, 20:30ean, Herriko Antzokian.
ERRENTERIAGureandokumentala.
bGaur, 19:00etan, Azoka zaharrean.
TOLOSA Manonballeta, London
Opera Housetik zuzenean.
bOstegunean, 20:15ean, Leidorren.
BESTELAKOAK
AIALandare Berezien Azoka.
bBihar eta igandean, 10:00etatik
18:00etara, Pagoeta parkean,
Iturrarango interpretazio zentroan.
ANDOAINSun magoa.
bGaur, 20:00etan, Basteron.
Arrasate b Jaiak
San Andres, bete-beteanGaur arratsaldean, etxafuegoekin hasiko dituzte San Andresko jaiak
Arrasaten, eta modu berean amaituko dituzte, astearte arratsean. Bost
egun bete-beteak izango dira: gisa guztietako txapelketak, herri bazka-
ria, eta kontzertuak Gudarien plazan: bihar, Javisound ariko da; igande-
an, Governors —argazkian—; eta astelehenean, Sonakay. M. RAMIREZ / FOKU
ARRASATEAsier Serrano, MirenFernandez eta Antxon Sarasua:
Linbotarren itzalak ate ostean
errezitaldi musikatua.
bOstegunean, 19:00etan,
Kulturaten.
AZKOITIATxan magoa.
bAstelehenean, 17:00etan,
Floreagako jaietan.
BERGARA Ixabel Agirresarobe
ipuin kontalaria.
bGaur, 18:00etan, liburutegian.
EIBARMaite Arrese: Yogipuinak.
bBihar, 18:00etan, liburutegian.
ESKORIATZADorleta Kortazar:
Beenan eta begigorri munstroa
ipuin musikatua.
bGaur, 18:30ean, Zaldibar
antzokian.
VILLABONA-AMASAXenpelar
Dokumentazio Jardunaldiak:
Euskal kantagintzaren ondarea.
bGaur, 10:00etatik aurrera,
Subijana etxean.
GIPUZKOAKO HITZAOSTIRALA, 2018ko apirilaren 27a
Zuzendaria: Unai Zubeldia. Argitaratzailea: Euskal Editorea
Lege gordailua: SS-1514-2010
www.gipuzkoa.hitza.eus bgipuzkoa@hitza.eus
Eider Goenaga Lizaso
Umetatik liburu artean oroitzendu bere burua Imanol Agirrek (Za-rautz, 1978). Bera jaio baino bosturte lehenago ireki zuen Garoa li-buru denda bere amak. Argitale-txeen munduan aritu zen lanean,baina amak utzi behar izan zuene-an, anaiarekin egin zen dendarenkargu. Ordutik, dendara sartzendiren bezeroei ahal bezain ondoaholkatzen ahalegintzen da.Zuretzat zer da liburu bat?
Gozamena. Gozamena eta atse-denaldia. Lanarekin baino gehia-go horrekin lotzen dut.Eta Liburuaren Egunak [astele-
henean izan zen] zerbait esaten
dizu?
Zerbait sinbolikoa da LiburuarenEguna. Baina, beno, batak bestea-ri liburu bat oparitzeko edo liburubat esku artean hartzeko aitzakiabat bada, ona izango da.Liburuzain batek zenbat liburu
izaten ditu batera esku artean?
Astean bi edo hiru liburu irakur-tzen saiatzen naiz ni. Liburu den-da txikietan pisu handia dute go-mendioek. Irakurlea edo bezeroaezagutzen duzun neurrian liburubat edo beste gomendatzen diozu,eta horretarako irakurri beharradago. Egun dauden plataformahandien aurrean, hori da liburudenda txikien balioa, gertutasu-na, bezeroa ezagutzea eta aholka-tzeko gai izatea. Bezero berri batetorri, hari bi minutuz entzun, etagero gomendatutako liburuare-kin asmatzea... niretzat hori daarrakasta.Aholku bidez erosten dira, be-
raz, liburuak?
Datu bat ematekotan, esangonuke ehunetik hogei izaten dire-la. Oraingoz [09:45 inguru dira]hiru bezero sartu dira, eta hirurekeskatu dute gomendioa. Euskarazgutxiago, baina argitalpenenmunduan hainbestekoa da gain-dosia... Egunean bost bat kaxasartzen zaizkigu nobedadeekin,eta jende batek bai nahi du ahol-kua. Beste asko best-seller-en bilaedo asteburuko kultur gehiga-rrietan gomendatutako liburuenbila etortzen dira, eta horiek diramugitzen direnak. Horregatik dagarrantzitsua guk irakurtzea etagalbahe lana egitea. Nik, normal-ki, ez ditut irakurtzen best-sellerhoriek, bakarrik saltzen direlako;nahiago dut argitaletxe txiki ba-tek ateratakoa irakurri. Jendeaharrituko eta sorpresaz harrapa-tuko duten liburuak irakurtzensaiatzen naiz.Nolako harremana duzue argita-
letxeekin?
Argitaletxe txikiek asko zaintzengaituzte, eta liburua atera bainolehen bidaltzen digute batzuetan,gutun batekin, esanez hori izangodela euren urteko apustua. Nikaskotan esaten dut hori dela mar-ketin kanpaina onena. Madrilgoargitaletxe txiki bateko bi neskaautoz etortzen dira honaino, etadendaz denda ibiltzen dira be-raien produktuak aurkezten. No-la ez duzu egingo jende horren al-deko apustua?Liburuzainaren erabakiak ira-
kurlea baldintza dezake, beraz.
Editore batzuk etortzen dira etagaldetzen dute: «Baina, zer pasa-tzen da Zarautzen liburu hone-kin?». Beno, ba izan daiteke, niriasko gustatu eta aholkatu egindudala; baina, agian beste liburu-zain batek ez du irakurri edo ezzaio gustatu, eta herri horretanagian ez da ale bakar bat salduko. Euskaraz ez dago gaindosirik?
Euskarazko ekoizpena, batik bat,Durangori begira egiten da, eta ni
ez naiz nor hori esateko, baina es-kertuko nuke pausatuagoa izatea.Adibidez, oraintxe atera du libu-rua Danele Sarriugartek, eta le-hengoan esaten nion editore bati«ze data egokia! Ze bizitza luzeaizango duen!». Martxoa, apirila,
maiatza, uda guztia... eta aben-duan Durangon izango da. Aldiz,Durangorako ekoizten diren libu-ruek elkarren artean lehiatu be-har dute. Euskarazko kultur kontsumoari
buruzko azterketak dio euskal-
dunen %22,9k bakarrik irakur-
tzen dutela euskaraz.
Kulturaren eta liburugintzarenmunduan gabiltzanok badakiguerrealitatea zein den. Eta hori bai-no okerragoa dela esango nuke;
altu samar ikusten dut %22,9 hori.Buruz ari naiz, baina euskarazgehien irakurtzen dutenak 16-25urte artekoak direla dio; baina,noski, hori ez da irakurzaletasunahandia delako. Datu bat da, eta ezduk nik auzitan jarriko: egia daeuskarazko liburu gehienak adintarte horretan saltzen direla, es-kolan eskatzen dietelako eta de-rrigor irakurri behar dituztelako.Datua hor dago, baina interpreta-zioa ere garrantzitsua da. Behartuta ez bada, gazteek ez
dute irakurtzen?
Ez nuke hori esango. Baina, eus-kal literaturarekin haustura batematen dela esango nuke. Umeakeuskaraz irakurtzen hasten dira,natural-natural, baina iristen dira14-15 urteren buelta horretara, etagaztelerara pasatzen dira. Zergatik? Ez dago eskaintzarik
adin horretarako?
Nahi edo ez nahi, adin tarte horre-tan gaztetxoek irakurri nahi dute-na da Federico Moccia, lehenengo
ligeak, maitasun kontuak, lehe-nengo kontaktua sexuarekin...Euskaraz hor hutsune bat dugulairuditzen zait. Behin halako zer-bait bota nuen Sautrela-n, eta Ha-sier Etxeberriak, haserre, eran-tzun zidan: «Baina, Ima, Ima, no-la esan dezakezu hori? Ez dagomerkaturik?». Ni isilik gelditunintzen, eta nire artean pentsatunuen, «noski, libururik ez badagozail samarra da merkatua ego-tea». Zeozer egiten da, baina zer-baitetan huts egiten dugu, gazte-txoak gaztelerara pasatzen direla-ko. Gazteleraz, adibidez, askomugitzen dira Geronimo Stilton
eta Futbolísimosbildumak; Stil-tonena bakarra dago euskaratuta,duela hiru urte, eta Futboleroaklehenengo biak daude euskaraz.Gero, noski, zeinek hartzen duenarriskua, ezta? Ez da erraza. Nola ikusten duzu euskal litera-
turaren egoera?
Ekoizpenaren aldetik izugarrizkoidazle interesgarriak ditugu, be-launaldi berriak indartsu datoz,eta kalitate izugarrizko liburuakdaude. Eta kalitatezko irakurleakere bai. Izan ere, kulturaren mun-du honetan joera dugu dena de-sastre moduan aurkezteko, bainaez, oso harro egon beharko genu-ke, bai egiten dugunaz, bai dau-kagunaz eta baita garenaz ere.Gure txikitasunean izugarrizkokalitatea dugu hemen. Zein da dendara sartzen diren
irakurleen profila?
Gehienak emakumeak, eta 40-55urte artekoak. Horrek ez du esannahi gizonak eta gazteak etortzenez direnik. Baina ze gaztek du di-rua astero liburu bat erosteko?Garbi esan behar da, liburu batek20 euro balio du. Irakurri nahiduen gazteari liburutegira joateaaholkatu izan diot. Zenbaiteketsai gisa dituzte liburutegiak,baina ez nago ados. Irakurzaleta-suna bultzatzen duten neurrian,gure osagarri dira. Sekulako lanaegiten dute; irakurle taldeak bul-tzatzen, jarduerak egiten... Elkarelikatzen dugu. Paperak badu xarma, baina libu-
ru elektronikoek gero eta pisu
handiagoa dute. Zuen kaltera-
ko?
Bi edo hiruren artean banatzendute pastela, eta Amazonen gisa-ko talde erraldoiek bereganatudute merkatu hori. Dena den, iru-ditzen zait, oraindik, handiagoadela papererako joera. Hor, berri-ro, denda txikiek ematen dutenbalio erantsiari erreparatuko nio-ke. Jendeak irakurtzen duen bi-tartean, ez da txarra, eta pantailenmundua errealitate bat da.
«Saiatzen naiz jendeaharrituko dutenliburuak irakurtzen»
Imanol Agirre b Liburuzaina
Astean bi-hiru liburu irakurtzen saiatzen da Imanol Agirre; bezeroeigomendioak egiteko ezinbestekoa dela dio. Bere ustez, Durangonpilatzen da euskarazko ekoizpena eta pausatuagoa behar luke.
ANDONI CANELLADA / FOKU
sELKARRIZKETA
«Oso harro egonbeharko genuke. Gure txikitasunean,izugarrizko kalitateadugu hemen»