Post on 20-May-2020
transcript
gizartezerbitzuak
GIDA
ondarroa
2013-14
Gauza txiki-txikiak dira.
Ez dute pobreziarekin amaituko,ez gaituzte azpigarapenetik aterako,
ez dituzte sozializatuko ekoizpen bideak ez eta aldaketa bideak ere,
ez dituzte Ali Babaren haitzuloak desjabetuko.
Baina, beharbada, poztasuna eragin ahal dute
gauzak egitekoeta ekintza bihurtu.
Azken batean, errealitatean jardutea eta aldatzea,
pixka bat sikiera, modu bakarra da egiaztatzeko
eraldatu daitekeela errealitatea.”
Eduardo Galdeano
Ondarroako Udal Gobernuaren
oinarrizko helburua da jendarte
justua, solidarioa, elkartasuna
ardatz duena eraikitzea, baloreen gaine-
ko heziketa eta giza eskubideen eta giza-
legearen errespetua sustatzen duena.
Gizarte Zerbitzuetatik saiatzen gara
gizartean gertatzen ari diren aldaketei
aurre egiten: biztanleriaren zahartzeari,
talde ahulen gizarte-bazterketari, ema-
kumeen kontrako indarkeriari…
Herritarren ongizatea dugu xede, eta
horretarako, plan eta politika aktiboak
sustatu eta martxan ipintzen ditugu
beste administrazioekin batera eta gizar-
teko eragileekin elkarlanean. Horri guz-
tiari esker pertsonei eskainitako zerbi-
tzuen sarea indartu eta herritar guztien
aukera-berdintasuna bermatzeko ahale-
gina egiten dugu guztiok hobeto bizi
gaitezen. Horretan beharra egiten dugu,
gizartea eraldatzeko apustuari gogor
eutsiz.
Argia Ituarte ArkotxaOndarroako Alkatea
4
ONDARROAKOGIZARTE
ZERBITZUAK
GIZARTEONGIZATE
zer non?aurkibidea3568
1012
1416
182022
2324
2526
28293032333435363839
• sarrera Alkatearen berbakLan taldearen berbak
• zer da zer? hiztegitxoa• gizarte-ongizate ZERBITZUA eta BATZORDEA• osasun zerbitzuak Anbulatoixu• adinekoentzako zerbitzuak Artibai Egoitza• gizarte zerbitzuak
- Etxeko Laguntza Zerbitzua- Tele-Laguntza- Menpekotasunak dituzten pertsonentzat
prestazioak eta zerbitzuak - Laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa- Zerbitzuari lotutako laguntza ekonomikoak- Menpekotasunak dituzten pertsonen zaintzaileentzat - Senide zaintzaileentzako orientabide
eta aholkularitza zerbitzua (Jakiten)- Familia aholkularitza juridiko zerbitzua- Familia arteko arreta psikologiko programa- Familia eta Adin Txikikoen Hezitzaile zerbitzua
• Egun eta ospakizun bereziak 2013 eta 2014 egutegiak• Herriko taldeak
- AL-ANON Alkoholikoen Familia eta Lagunen Elkartea- Alkoholiko Anonimoak (AA)- Antiguako Ama Elkartea, Jubilatuen Etxea- Bolondres taldea- Caritas /Perurekin- Minbiziaren aurkako taldea- Pertsona menpekoen Zaintzaileen taldea- Gurutze Gorria (Lea-Artibai)- AVIFES (Bizkaia)- Gorabide (Bizkaia)
5
sarreraH
errian gizarte ongizate arloaz
arduratzen diren hainbat
talde egunero lanean daudela
eta udalean ere gizarte zerbitzuetako
atala hor daukagula jakin arren, men-
pekotasun edo arazoren bat ingu-
ruan suertatu arte ez gara ohartzen
halako egitura sendo bat inguruan
edukitzeak daukan benetako garran-
tziaz.
Egoera horretaz jabeturik eta
Ongizate Batzordearen laguntzaz,
gure herrian dauzkagun baliabide
guztiak herritar guztiei ezagutarazte-
az gain, egoera kritiko bakoitzaren
aurrean nora jo eta zein prozedura
jarraitu behar den azaltzea da gure
helburu.
Bestalde, oso barneratuta dago
gure artean emakumeei dagokiela
menpekotasunen bat duten pertso-
nen zaintza egitea. Horregatik, lan
horrek ez dauka aitorpen sozialik,
ekonomikorik ezta politikotik ere ez.
Pentsakera eta egoera horri buelta
emateko, lan hori denona dela eta
ardura gizon emakumeen artean
modu egokian partekatu behar
dugula kontzientziatzea da.
Sentsibilizazio, kontzientziazio eta
inplikazio komunitarioa dugu oina-
rria jendarte justuagoaren bilakaeran
sare lana eraikitzeko.
Bide hori errazteko eta gure ingu-
rukoen bizimodua hobetze aldera
lanean dihardugun talde honek,
eskuartean duzuen gida hau prestatu
dugu. Baliagarria izango zaizuelako-
an gaude!
Ongizate lan taldea
ONDARROAKOGIZARTE
ZERBITZUAK
GIZARTEONGIZATE
6
ONDARROAKOGIZARTE
ZERBITZUAK
GIZARTEONGIZATE
zer da zer?hiztegitxoa
Autonomia
Honela definitzen du Legeak autono-
mia: Norberaren ekimenez, erabaki
pertsonalak kontrolatzeko, horiei
aurre egiteko, edo horiek hartzeko
gaitasuna izatea, beti ere, norberak
dituen arau edo nahien arabera bizi-
tzeko, eta eguneroko bizitzako oina-
rrizko ekintzak burutzeko gauza iza-
tea.
Menpekotasuna
Legearen ondorioetara, mendekota-
suna adin, gaixotasun edo ezintasu-
nen bat dela-eta, pertsona batzuek
modu iraunkorrean bizi duten egoera
da, baina autonomia fisiko, mental,
intelektual edo sentsorialaren gabezia
edo galerarekin zerikusia duena.
Horren ondorioz, beste pertsona
baten edo batzuen arreta behar bal-
din badute, edo laguntza handia egu-
neroko bizitzako oinarrizko jarduerak
aurrera eraman ahal izateko (hau da,
pertsonak burutzen dituen oinarrizko
jarduerak gutxieneko autonomiarekin
eta independentziarekin egitea ahal-
bidetzen dutenak, adibidez: zaintza
pertsonala, etxe barruko oinarrizko
jarduerak, oinarrizko mugikortasuna,
pertsonak eta objetuak ezagutzea,
agindu edo egiteko errazak betetzea)
edo, adimen ezintasuna edo gaixota-
sun mentala badute eta autonomia
pertsonala izateko beste laguntza
mota batzuk behar badituzte, mende-
kotasun egoeran daudela esango
dugu (2.2 artikulua). Kritikatu egin da
Legeak aldi baterako egoerak aintzat
hartu ez izana, ezta iraupen luzekoak
ere. Europako beste herrilde batzue-
tan aukera dago zerbitzu horiez goza-
tu ahal izateko 3 hilabetetik aurrerako
aldi baterako egoeretan (adibidez:
gaixotasunetan, ebakuntza osteko
zaintzan, etab.).
Menpekotasunaren balorazioaMenpekotasunaren balorazioaren
bidez mendekotasun graduak zehaz-
tu daitezke. Balorazioa egiteko,
Bizkaiko Foru Aldundiko langileek gal-
detegi bat erabiliko dute, eta zuzene-
an egingo dute baloratu beharreko
pertsonaren azterketa. Horregaitik,
komenigarria da, elkarrizketa egitean,
eskatzailearen egoera behar bezala
ezagutzen duen pertsona bat aurrean
egotea; izan ere, zenbait kasutan,
gerta daiteke eskatzailea galdetegiari
erantzuteko gai ez izatea.
Menpekotasun graduak• I. gradua. Menpekotasun arina:kasu hauetan, pertsonak laguntza
behar du eguneroko bizitzako oina-
rrizko hainbat jarduera aurrera erama-
teko, eta hori gutxienez egunean
behin, edo tarteka laguntza mugatua
behar du, autonomia pertsonalarekin
laguntzeko.
• II. gradua. Menpekotasunlarria: pertsonak laguntza behar du
eguneroko bizitzako oinarrizko hain-
bat jarduera aurrera eramateko, eta
hori egunean bi edo hiru aldiz, baina
ez du behar kanpoko zaintzaile batek
etengabe laguntzea, edo laguntza
premia zabalak ditu autonomía per-
tsonalaren arloan.
Laguntza Plan IndibidualaLaguntza Plan Indibiduala (LPI) balo-
razio prozesuaren amaieran eratzen
da, eta bere helburua kasu bakoitzari
hobeto egokitzen zaion zerbitzua
zehaztea da. Hartara, aukera emango
die eskatzaileari eta bere familiari,
eskuragarri dituzten zerbitzuen eta
prestazioen artean hautaketa egin
dezaten.
zer da zer?hiztegitxoa
7
ONDARROAKOGIZARTE
ZERBITZUAK
GIZARTEONGIZATE
oinarrizko zerbitzuakGIZARTE ONGIZATE ZERBITZUA
herri osoari zuzendua dagoen udal
zerbitzua da, eta bereziki, beharrak
nahiz beren bizitza proiektuaren gara-
pen autonomorako zailtasunak dituz-
ten pertsona, familia eta taldeei
zuzendutakoa.
Herritarren bizitzan sortzen diren edo-
zein motatako arazoak kontuan hartu-
ta, ahalik eta modurik egokienean
gainditzen lagundu nahi du
Ondarroako Udalak, herritarrek ahalik
eta ongizate maila hoberena izan
dezaten. Helburu nagusi horrekin lan
egiten du Sail honek.
Alde batetik, Gizarte Zerbitzuen saile-
tik, herritarrok dugun eskubide eta
baliabideen inguruan informatu, balo-
ratu eta bideratzeko egiten dugu lan:
• Informazio-zerbitzua: beharrezko
informazioa eskaini, kasu bakoitzerako
ezarritako baldintzak betetzen badi-
tuzte, dauden zerbitzu eta laguntzak
jaso ahal ditzaten.
• Balorazio-zerbitzua: eskabide
bakoitza baloratu, beharrizanen eba-
luazioa eginez.
• Orientabide-zerbitzua: eskatzailea
bideratu, beretzako egokienak diren
zerbitzu edo laguntzetara. Banako
arreta planak egingo dira nolabaiteko
jarraipena eskatzen duten esku har-
tzeak badira, beti ere eskatzailea ados
baldin badago.
94 683 36 71ongizate.ondarroa@lea-artibai.org
gizarte-ongizateZERBITZUA
8
ONDARROAKOGIZARTE
ZERBITZUAK
GIZARTEONGIZATE
gizarte-ongizateBATZORDEA
Bestetik, GIZARTE ONGIZATE
BATZORDEAn, eremu honen inguruan
lanean dihardugun herriko hainbat
talde elkarlanean gabiltza: Antiguako
Ama Elkartea, Gurutze Gorria,
Minbiziaren aurkako taldea, Bolondres
taldea, Anbulatorioko ordezkariak,
Avifes elkartea, Gorabide Elkartea,
Zaintzaile taldea...
Aldiro-aldiro udalean taldeetako par-
taideok bildu eta hausnarketen bidez,
sentsibilizazio kanpainak bultzatu eta
herri kontzientziazioaren aldeko apus-
tua egin dugu.
Batzordeburua:
Rakel Elu Bengoetxea
13 talde beharrean
9
ONDARROAKOGIZARTE
ZERBITZUAK
GIZARTEONGIZATE
osasun
10
ONDARROAKOGIZARTE
ZERBITZUAK
GIZARTEONGIZATE
ondarroa
Osasun Zentroa• Anbulatoixu
Medikuntza familiarra: 6 sendagile (8:00etatik 17:00etara)
Erizaintza familiarra: 6 erizain (8:00etatik 17:00etara)
Pediatria: Pediatra bakarra (8:00etatik 15:00etara)
Pediatria erizaina: Erizain bakarra (8:00etatik 15:00etara)
Ginekologia:Ginekologo bakarra
- martitzen eta eguenetan (8:30etik 15:00etara)
Emagin bakarra
- astelehen, martitzen eta eguenetan
(8:00tatik15:00tara)
Bezeroekiko arreta: 8:00etatik 15:00etara
Osasun Txartelaren tramiteak
Kexa eta erreklamazioen tramiteak
zerbitzuak
11
ONDARROAKOGIZARTE
ZERBITZUAK
GIZARTEONGIZATE
ondarroa
PAC: Punto de Atención Continuada (URGENTZIAK)
• Astelehenetik eguenera,
17:00etatik goizeko 8:00etara
• Barikuetan,
17:00etatik goizeko 9:00etara
• Zapatu, domeka eta jaiegunetan,
9:00etatik 9:00etara (24 ordu)
(astelehenetan goizeko 8:00ak arte).
* Zerbitzu hau beteko duen mediku taldea: sendagile bat, erizain bat eta zaindari bat.
ETXEZ ETXEKO LARRITASUN ZERBITZUAK• Lanegunetan 8:00etatik 15:00etara
94 603 79 99
• Lanegunetan 15:00etatik 17:00etara
94 603 79 99
• Lanegunetan 17:00etatik goizeko 8:00etara
94 410 00 00 - 94 430 20 30
• Zapatu, domeka eta jaiegunetan,
94 410 00 00 - 94 430 20 30
12
ONDARROAKOGIZARTE
ZERBITZUAK
GIZARTEONGIZATE
adinekoentzako gondarroa
Artibai EgoitzaArtibai Egoitza 1991. urtean sortutako udal eraikun-
tza da. Herri erdian kokatuta dagoen adinekoentza-
ko egoitza da. Helburu nagusitzat herriko nagu-
siei eta familiei bizi kalitatea ematean datza.
Egoitzako egunerokotasunean arlo desberdinetako
elkar lanari esker egoiliarrei eguneroko beharriza-
nak betetzen saiatzen gara, hauen autonomia maila
bultzatuz eta duintasuna errespetatuz.
Lan taldea: - MEDIKUA
- FISIOTERAPEUTA
- ERIZAINAK
- AUXILIARRAK
- ANIMATZAILEAK
- PSIKOLOGOA
- PSIKIATRA
Nori zuzendua60 urtetik gorako pertsonei, beti ere ospitaleko
zaintza iraunkorrik behar ez dutenean.
Plaza kopurua54 OHE. 21 itunpekoak Foru Aldundiarekin.
33 Udalarenak
13
Zerbitzuak: - PODOLOGOA
- ILEAPAINDEGIA
- ARROPA GARBITEGIA
- MEZA SANTUA
- FAMILI GIROA
Eskabideak tramitatzeko prozedura eta epeakUdaleko Gizarte Zerbitzuetan egiten da eta beha-
rrezko agiriak aurkeztu ondoren bertan baloratzen
da eta oneritzia ematen da. Zerbitzua jasotzen has-
teko epeak badu zer ikusirik larrialdi egoerekin,
menpekotasun graduaren balorazioarekin eta eska-
ria egiten denean itxaron zerrenda ba dagoen ala ez.
Zerbitzuaren kosteaZerbitzuaren kostea kalkulatzeko onuradunaren eta
familia unitatearen dirusarrerak hartuko dira kontu-
tan. Soldata bidez edo pentsio bidez jasotako zen-
batekoez gain, alokairuengatik jasotako zenbateko-
ez gain, aurrezki libretan, akzioen, obligazioen eta
bestelako finantza produktuen interesengatik jaso-
tako zenbatekoek ere kontuan hartuko dira. Artibai
Egoitza zerbitzuaren gehineko prezioa, bai Egonaldi
iraunkorreko, zein aldi baterako egonaldiko plaza,
eguneko Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzetako pla-
zen prezioan oinarrituko da.
ONDARROAKOGIZARTE
ZERBITZUAK
GIZARTEONGIZATE
gizarte zerbitzuakondarroa
14
ONDARROAKOGIZARTE
ZERBITZUAK
GIZARTEONGIZATE
zerbitzuakondarroa
Etxeko Laguntza ZerbitzuaZER da etxeko laguntza zerbitzua?Zerbitzu publiko soziala da, etxean bertan
ematekoa etxeko-laguntzaile baten bitar-
tez.
Zein da zerbitzuaren HELBURUA?Norbere etxean eta ingurunean bizitzeko
laguntzea, onuradunen bizitza kalitatea
hobetuz eta beren zaintza, autonomia,
garapen pertsonala eta gizarte harrema-
nak indartuz.
NORENTZAT da zerbitzua?Eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak
egiteko arazoak dituzten pertsona eta
familientzat, autonomia galdu dutelako
zein galtzeko arriskua dutelako.
ZEINTZUK ZERBITZUeskaintzen dira?Laguntza pertsonala, lagun egitea eta
etxeko laguntza.
NON eskatu ahal da zerbitzua? Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan, udaletxean.
Zerbitzua emateko premia baloratzen da,
eskatzailearen egoera, menpekotasun
gradua kontutan izanik, beharrezko agiriak
aurkeztu ondoren udal gizarte zerbitzuari
dagokie eskabidea onartzea.
NOIZ ematen du zerbitzua?Astelehenetik barikura eman ahal da, goi-
zeko 7:00etatik 21:00etara.
Zerbitzuan sartzeko BALDINTZAK• EAEn urtebete aurretik erroldatua iza-
tea eta eskaria egiten den unean uda-
lerrian erroldatuta izatea.
• Etxeko laguntza zerbitzua jaso deza-
ketenen gehienezko ordu kopurua
zehazten da.
• Udalak zerbitzuari esleitzen dion urte-
ko aurrekontuaren arabera, zerbitzua
guztiei EZIN DENEAN eman, itxaron
zerrendara pasatzen da eskaria eta
lehentasunen baremoa kontutan iza-
ten da zerbitzuan sartzeko.
g i z a r t e
15
ONDARROAKOGIZARTE
ZERBITZUAK
GIZARTEONGIZATE
Eskabideak tramitatzeko epeakUdal Gizarte Zerbitzuan sartzen den egu-
netik hasi eta gehienez bi hilabeteko
epean eta itxaron zerrendaren arabera.
Larrialdi egoeretan prozedura berezia
jarraituko da.
Zerbitzuaren kostuaOnuradunen ahalmen ekonomikoaren
arabera ordainduko da, horretarako
Bizikidetza Unitateko partaideen errentak
eta ondareak hartuko dira kontutan.
Eskainitako ordu kopurua“Menpekotasun” balorazioa dela-ta.
Estatuko “menpekotasun” legeak izan-
dako aldaketak direla-ta (2012ko uztai-
laren 13ko erresoluzioa), ondorengo
zerbitzu-orduak eman ahal izango dira:
Beste prestaziorik edo zerbitzurik ez
duten pertsonek, menpekotasun balo-
razioaren arabera honenbeste ordutan
jasoko dute zerbitzua:
• III gr., Menpekotasun haundia:
gehienez 57 ordu hilero.
• II gr., Menpekotasun larria: gehie-
nez 31 ordu hilero.
• I gr., Menpekotasun arina: gehie-
nez 20 ordu hilero.
“Menpekotasun” balorazioa ez duten
pertsonei hilero emango zaien gehien-
go orduak 20 ordu izango dira.
Zerbitzu hau beste hauekin da bate-ragarria: Telelaguntza, eguneko zentroa,
familia zaintzarako prestazioa, Zainduz eta
egotetxe arnasa zerbitzua. Kasu hauetan,
etxeko laguntza zerbitzuaren intentsitatea
gutxitu egiten da. Honela:
BALORAZIO MOTA Prestazio ekonomikoa Eguneko edo gaueko zerbitzua
III gr. Menpekotasun haundia 30 ordu gehienez hilero 20 ordu gehienez hilero
II gr. Menpekotasun larria 20 ordu gehienez hilero 20 ordu gehienez hilero
I gr. Menpekotasun arina 20 ordu gehienez hilero 20 ordu gehienez hilero
16
ONDARROAKOGIZARTE
ZERBITZUAK
GIZARTEONGIZATE
zerbitzuakondarroa
Telelaguntza
ZER DA?Medailoi itxurako gailu berezi baten
bidez funtzionatzen du. Etxe barruan
larrialdi bat gerta ez gero, telelagun-
tza zerbitzuaren erabiltzaileak bereha-
la jarri ahal izango dira harremanetan
telefono linearen bitartez, larrialdi
egoerei aurre egiteko arreta zentroa-
rekin.
Betekizunak• Etxean telefono linea edukitzea
• Interesdunak edo ohiko zaintzaile-
ak telelaguntza ekipoa behar bezala
erabiltzeko gaitasuna edukitzea.
Nori zuzenduta?• 65 urtetik gorako pertsonak edo
mendekotasun-egoeran edo men-
dekotasun arriskuan daudenak.
• Bakarrik bizi diren 75 urtetik gora-
ko pertsonak.
• Urritasun intelektuala, fisikoa edo
sentsoriala edo buru-gaixotasuna
duten eta mendekotasun-egoeran
dauden pertsonak.
• Sozialki baztertuak izateko arris-
kuan dauden pertsonak.
g i z a r t e
17
Eskabideak tramitatzeko epeaUdaleko Gizarte Zerbitzuetan egiten da
eskaria eta beharrezko agiriak jaso ondoren
Eusko Jaurlaritzara bideratzen da oneritzia
eman diezaion. Bi hilabeteko gehienezko
epean jakinaraziko da ebazpena. Ondoren
telelaguntzarako gailua jarriko da onuradu-
naren etxean.
Zerbitzuaren kosteaGehienezko prezio publikoa hilero 4 euro
izango da.
ONDARROAKOGIZARTE
ZERBITZUAK
GIZARTEONGIZATE
Beste zerbitzuekikoeta/edo prestazioekikobatera ezintasunakEgoitza arreta eskaintzeko
zerbitzuak, prestazio ekono-
mikoak.
Beste zerbitzuekikoeta/edo prestazioekikobateragarritasunakEtxez Etxeko Laguntza
Zerbitzua, Telelaguntza, aldi
baterako egonaldiak adine-
koen egoitzatan.
18
ONDARROAKOGIZARTE
ZERBITZUAK
GIZARTEONGIZATE
zerbitzuakondarroa
Menpekotasunakdituzten pertsonentzatprestazioak eta zerbitzuak
Zer da?Senideek emandako zaintzarengatik
prestazioa, arreta hori ematearen
ondorioz eratorritako gastuei aurre
egiteko da. Zaintzailearen Gizarte
Segurantzaren kotizazioa bere kontu-
ra da nahi izanez gero.
ZenbatekoakHona hemen 2012ko uztailean,
Menpekotasunaren Legean jasotako
ezarpen faseetan aurreikusitakoaren
arabera III. Graduko (menpekotasun
handia) puntu desberdinei dagozkion
gehinezko zenbatekoak eta II.
Graduko (menpekotasun larria)
puntu desberdinei dagozkion gehie-
nezko zenbatekoak eta azkenik, I. gra-
duko (menpekotasun arina) puntu
desberdinei dagozkiona.
Senideek emandako zaintza ez profesionalerakoprestazioa
g i z a r t e
19
Graduak Puntuak Prestazio ekonomikoaIII. Gradua 90etik 100 puntura 520,69 euroIII. Gradua 75etik 89 puntura 416,98 euroII. Gradua 65etik 74 puntura 337,25 euroII. Gradua 50etik 64 puntura 300,90 euroI. Gradua 40tik 49 puntura 180,00 euro
BetekizunakLaguntza horiek jaso ahal izateko
ezinbestekoa da aipatutako menpe-
kotasun graduak aitortua izatea.
• Menpekotasuna duena bere etxe-
an bertan zaintzea.
• Laguntza Banakako Arreta
Planaren aldeko txostena izatea.
• Eskabidea egitean Bizkaiko
Lurralde Historikoan erroldatua
egotea.
• Zaintzaileak ezaugarri hauek bete
beharko ditu:
- 18 urtetik gorakoa izatea.
- Zaindu beharreko pertsonare-
kin bizitzea eta ezkontide izatea,
eta/edo odolbidez, ezkontzaz,
edo adopzioz hirugarren gradu-
rainoko ahaidetasuna izatea.
Eskabideak TramitatzeaEskabideak Bizkaiko Foru Aldundian
tramitatzen dira, baina argibideak
Udaleko Gizarte Zerbitzuetan ematen
dira.
BateraezintasunakEguneko Zentroa, egoitza arreta
eskaintzeko zerbitzu iraundorrak eta
gainerako prestazio ekonomikoak.
BateragarritasunakTelelaguntza, Etxez Etxeko Laguntza
Zerbitzua, aldi baterako egonaldiak
egoitzan.
ONDARROAKOGIZARTE
ZERBITZUAK
GIZARTEONGIZATE
20
ONDARROAKOGIZARTE
ZERBITZUAK
GIZARTEONGIZATE
Laguntzapertsonalerako prestazio ekonomikoa
AzalpenaLaguntza pertsonalerako prestazio
ekonomikoaren helburua mendeko-
tasun handia duten pertsonen auto-
nomia sustatzea da. Xedea pertsona
bat kontratatzea da, ordu batzuetan
onuradunari lagun diezaion hezkun-
tzan, lanean eta eguneroko bizimo-
duan autonomoago izaten.
Zenbatekoak
Graduak Puntuak Prestazio ekonomikoaIII Gradua 90etik 100 puntura 833,96 euroIII Gradua 75etik 89 puntura 625,47 euroII Gradua 65etik 74 puntura 462,18 euroII Gradua 50etik 64 puntura 401,20 euro
zerbitzuakondarroa
g i z a r t e
21
Betekizunak• Menpekotasun handiko balorazioa
izatea (III. Graduaren 1. edo 2. Maila)
eta gai izatea eskatu nahi dituen zer-
bitzuak zehazteko eta laguntza eman-
go dion pertsonari jarraibideak zuze-
nean emateko.
• Laguntza Plan Indibidualaren aldeko
txostena izatea, zerbitzuaz gozatu
ahal izateko.
• Onuraduna lanean edo ikasketak
egiten egotea.
• Espainiako lurraldean legezko egoi-
tza izatea gutxienez 5 urtez.
• Eskabidea egitean Bizkaiko Lurralde
Historikoan erroldatua egotea.
• Zaintzaileak ezaugarri hauek bete
beharko ditu:
- 18 urtetik gorakoa izatea;
- Espainiako Estatuan legezko
egoitza izatea;
- Gizarte Segurantzako betekizu-
nak betetzea (bazkidetza, alta eta
kotizazioa);
- Zaindutako pertsonarekin bizi-
tzea eta ezkontide izatea,
eta/edo odolbidez, ezkontzaz,
edo adopzioz hirugarren gradu-
rainoko ahaidetasuna izatea.
Eskabideak izapidetzeaEskabideak Bizkaiko Foru Aldundian
izapidetzen dira, baina argibideak
Udaleko Gizarte Zerbitzuetan eman-
go dizkizute.
Eskabideak izapidetzeko epeakEskabidea aurkezten duzunetik,
gehienez ere bi hilabete.
BateraezintasunakEtxez etxeko laguntza zerbitzua,
Eguneko zentroa, egoitza arreta
eskaintzeko zerbitzu iraunkorrak, gai-
nerako prestazio ekonomikoak.
BateragarritasunakTelelaguntza, aldi baterako egonal-
diak egoitzetan.
ONDARROAKOGIZARTE
ZERBITZUAK
GIZARTEONGIZATE
22
ONDARROAKOGIZARTE
ZERBITZUAK
GIZARTEONGIZATE
zerbitzuakondarroa
Zerbitzuari lotutako laguntza ekonomikoak
Menpekotasunak dituzten pertsonen zaintzaileentzat
AzalpenaMenpekotasunaren gradua eta maila
kontuan izanik onuradunak ez badu
bere beharrizanetara egokitzen den
zerbitzurik eskaintza publikoan, zerbi-
tzuari lotutako laguntza ekonomiko
bat esleituko zaio zerbitzu merkatu
pribatuan eskura dezan.
Oraingoz, prestazio hori ez da
Bizkaiko Lurralde Historikoan eskain-
tzen, ez baitago arauturik.
Zainduz Programa barruan
• Zaintzaileentzako laguntza psikologi-
koa, bakarkako laguntza psikologikoa
da: Zaintzailearen etxean bertan eskain-
tzen da eta dohainik da. Udal Gizarte
Ongizate Zerbitzuetatik bideratzen da.
• Zaintzaileentzako laguntza psikologi-
koa taldeka, Ondarroako Guzur Etxean
eskaintzen da. Dohainik. Udal Gizarte
Ongizate Zerbitzuetatik bideratzen da.
• Mobilizazio eta transferentzia ikasta-
roa. Menpekotasuna dutenen zaintzai-
leei zuzenduta dago eta lekualdatze,
mobilizazio eta noraezean ibiltzeari
buruzko teknikak lortzen dira.
g i z a r t e
23
Jakiten
Bizitzen Fundazioak eta Eusko Jaurla-
ritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako
Sailak, orientabide eta aholkularitza
zerbitzu profesional, anomino, per-
tsonalizatu eta dohakoa aukezten
dute. Zerbitzu honen helburua zain-
tzaileen bizi kalitatea hobetzea da,
horretarako zalantzak argituz eta
arazo ezberdinei konponbidea pro-
posatuz. Kontsultak telefonoz edo e-
mailez egin daitezke. Dohainik.
Ordutegia: astelehenetik barikura,
8:00etatik 15:00etara da.
900 100 356jakiten@personascuidadoras.org
www.personascuidadoras.org
Senide zaintzaileentzako orientabide eta aholkularitzazerbitzua
zerbitzuak
ONDARROAKOGIZARTE
ZERBITZUAK
GIZARTEONGIZATE
bizkaia
g i z a r t e
24
ONDARROAKOGIZARTE
ZERBITZUAK
GIZARTEONGIZATE
zerbitzuaklea-artibai
Familia aholkularitza juridiko zerbitzuaZerbitzu honen eginkizun nagusia
gizarte-gaietan lege aholkularitza
ematea da. Gai horren barruan batez
ere, Familia gaiekin erlazionatutako
arazo eta kezkak jaso eta bideratzen
dira:
• Lege-aholkularitza familia gaietan.
• Doako justizia tramitazioa (ezgaita-
sunak, herentziak...)
• Banatze eta dibortzio prozesu judi-
zialetan izapidetzea eta aholkularitza
(pentsioen eta elikagaien erreklama-
zioak, seme-alaben jagoletzak, bisi-
tak...)
• Etxeko indarkeria eta sexu-erasoak
jasaten dituzten emakumeentzako
aholkularitza eta gai horren jarraipe-
na.
Lea-Artibai Amankomunazgoa:
Patrokua Jauregia
Xemein etorbidea, 13
Markina-Xemein
tf.: 94 616 85 58
Faxa: 94 616 92 78
ongizate@lea-artibai.org
g i z a r t e
Familia arteko arretapsikologiko programa
Zerbitzuaren funtzio garrantzitsuena,
familia barruan tratu txar eta eraso
sexualak jasaten eta ezartzen dituzten
pertsona guztientzat tratamendu psi-
kologikoa da.
Ematen diren zerbitzuetatik
hurrengoak azpimarra daitezke:
• Familia eremuko biolentziaren-
tzako programa.
• Eraso sexualen biktimentzako
programa.
• Aipatutako kasuetan tratamendu
psikologikoa.
eraso sexual eta tratu txarren usteetan
25
zerbitzuak
ONDARROAKOGIZARTE
ZERBITZUAK
GIZARTEONGIZATE
lea-artibai
Hezitzailez osaturiko lan talde baten
esku dagoen zerbitzu bat da (GHET:
Gizarte eta Hezkuntza Esku-hartze
Taldea). Laguntza eta orientabidea
eman ahal dizu zure bizitzako une
zehatz batean era profesional eta dis-
kretuan. Gainera, doan da.
Familia osoarentzat laguntza eskain-
tzen du. Baina, batez ere seme-alabek
hezkuntza, familia eta gizarte garapen
egokia izan dezaten. Adin txikiko eta
hauen familiei zuzendutako hainbat
programa kudeatzen ditu.
Lan ildoak:
Familia eta adin txikikoekin:
• Banakako esku-hartzea (Familia
guztiarekin, adin txikikoarekin
bakarrik, gurasoekin bakarrik ...)
• Taldeko esku-hartzea (Ikasleekin,
Amankomunazgoko gazte taldee-
kin, kultur taldeekin ...)
Adin txikikoekin lan egiten duten pro-
fesional ezberdinekin:
• Taldeko esku-hartzea (Irakasle,
Aholkulari, Orientatzaile, begirale
...)
• Orientazio puntuala egoera
zehatz bati aurre egiteko.
• Etengabeko koordinazioak profe-
sionalekin adin txikikoen ongizatea
bermatzeko.
Informazio gehiago
Lea-Artibai Amankomunazgoan eta
Udaleko Oinarrizko Gizarte
Zerbitzuetan: 94 683 36 71
ongizate.ondarroa@lea-artibai.org
g i z a r t e
Familia etaAdin TxikikoenHezitzaile zerbitzua
<2013Egun etaospakizunbereziak
>> OTSAILAK 4:MINBIZIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA
>> KARNABAL MARTITZENA:KARNABALETAKO LUNTXA Antiguako Ama Elkartean
>> MARTXOAK 8:EMAKUMEEN EGUNA. LUNTXA ETA DANTZALDIAAntiguako Ama Elkartean
>> MARTXOAK 31:ESTETAKO MINBIZIARI AURREA HARTZEKO EGUNA
>> APIRILAK 29:ZAHARTZE AKTIBOAREN NAZIOARTEKO EGUNA. TXOKOLATADA Antiguako Aman
>> MAIATZAK 1:AAren URTEURRENA
>>MAIATZAK 8:GURUTZE GORRIAREN EGUNA
otsailaurtarrila
7142128
18152229
29162330
3101724
5121926
4111825
6132027
abendua
iraila
7142128
181522
291623
3101724
5121926
4111825
6132027
7142128
18152229
29162330
310172431
5121926
4111825
6132027
7142128
18152229
29162330
3101724
5121926
4111825
6132027
ekaina
18152229
29162330
7142128
310172431
5121926
4111825
6132027
18152229
29162330
7142128
310172431
5121926
4111825
6132027
maiatza
azaroa
7142128
18152229
29162330
310172431
5121926
4111825
6132027
martxoa
7142128
18152229
29162330
310172431
5121926
4111825
6132027
7142128
18152229
29162330
3101724
5121926
4111825
6132027
urria
6132027
7142128
18152229
29162330
4111825
310172431
5121926
abuztua
18152229
6132027
7142128
29162330
4111825
310172431
5121926
uztaila
18152229
6132027
7142128
29162330
4111825
3101724
5121926
apirila
2014>>> MAIATZAK 31:
TABAKORIK GABEKO EGUNA>> EKAINAK 23:
BUSTI ZAITEZ! EGUNA>> EKAINA-UZTAILA:
EGUZKITIK BABESTU KANPAINA (AZALEKO MINBIZIARI AURREA HARTU)
>> ABUZTUAK 15: ANDRA MARI EGUNA. LUNTXA Antiguako Ama Elkartean
>> URRIAK 16:OSASUN MENTALAREN NAZIOARTEKO EGUNA
>> URRIAK 19: TITIETAKO MINBIZIAREN KONTRAKO EGUNA
>> AZAROAK 30:SAN ANDRES EGUNA. ANTIGUAKO AMA ELKARTEKO BAZKIDEEN BAZKARIA ETA DANTZALDIA Antiguako Ama Elkartean
>> ABENDUAK 1:HIESAREN AURKAKO EGUNA
>> ABENDUAK 3:ADIMEN URRITASUNAREN AURKAKO EGUNA
otsailaurtarrila
7142128
181522
291623
3101724
5121926
4111825
6132027
7142128
18152229
29162330
310172431
5121926
4111825
6132027
7142128
18152229
29162330
3101724
5121926
4111825
6132027
abendua
iraila
7142128
18152229
29162330
310172431
5121926
4111825
6132027
ekaina
18152229
29162330
7142128
3101724
5121926
4111825
6132027
18152229
29162330
7142128
310172431
5121926
4111825
6132027
maiatza
azaroa
7142128
18152229
29162330
310172431
5121926
4111825
6132027
martxoa
7142128
18152229
29162330
3101724
5121926
4111825
6132027
7142128
18152229
29162330
310172431
5121926
4111825
6132027
urria
6132027
7142128
18152229
29162330
4111825
310172431
5121926
6132027
7142128
18152229
29162330
4111825
310172431
5121926
abuztuauztaila
18152229
6132027
7142128
29162330
4111825
3101724
5121926
apirila
28
ONDARROAKOGIZARTE
ZERBITZUAK
GIZARTEONGIZATE
herriko taldeakondarroa
AL-ANON, Alkoholikoen Familia eta Lagunen Elkartea
AL-ANON-en helburuaGaixo alkoholikoen familiakoei eta
lagunei laguntzea da, adiskidetasuna
eta itxaropena eskainiz, hazten ikaste-
ko aukera emanez, alkoholismoari nola
aurre egin elkarrekiko esperientzien
berri emanez. Pro-gramak horretan
laguntzen du, bere kideek alkoholikoa
den horri bizitasuna eta ulerkortasuna
emanez.
Ondarroako AL-ANON-aOrain 42 urte sortu zen Ondarroako
ALANON taldea. Ondarroako Al-Anon
alkoholikoen familiakoek eta lagunek
osatzen duten elkartea da, nahiz eta
hauek Alkoholiko Anonimo-etan sartu
edo beste bide batetik edan gabe
egoten diren edo oraindik, halabeha-
rrez, edaten segitzen duten.
Astean bi aldiz biltzen dira, eguaz-
tenetan 19:00etan eta zapatuetan
18:00etan hain zuzen, alkoholismoa
fenomenoak eragindako arazoak kon-
pontzeko ahalegina egin nahian.
Batzar horiek San Juan Txurru 11n
dagoen lokalean egiten dira eta, talde-
ko kideren batekin inork kontaktatu
nahi badu, dei dezala telefono haueta-
ra:
AL-ANON
San Juan Txurru, 11
620 676 981 (Ondarroa)
Bilboko bulego orokorra: 9442498
www.al-anonespana.org
29
herriko taldeakondarroa
Alkoholiko AnonimoenElkartea (AA)Alkoholiko Anonimoak (AA), esperien-
tzia, sendotasuna eta itxaropen berbe-
ra duten gizon eta emakumezkoen
elkartea da, denon arazoa den alkoho-
lismoa konpontzeko eta beste batzuk
laguntzeko helburuaz.
Elkarte honen kide izateko baldin-
tza bakarra edateari utzi nahi izatea da.
AA elkartearen kide izateko ez da esku-
biderik ezta kuotarik ere ordaindu
behar, geure borondatez mantentzen
gara. AA elkartea ez dago inolako sekta
erlijioso, politiko, organismo edo era-
kunderen barruan. Gure lehenbiziko
helburua edan gabe mantentzea da
eta beste alkoholiko batzuei edan
gabe egoten laguntzea, ez besterik.
Zuk zeuk bakarrik esan ahal duzu
AA-en sartzekoa zaren edo ez.
Baiezkoan, pozik esango dizugu nola
utzi diogun guk edateari. Laguntzarik
behar baduzu, inoiz behar izanez gero,
hurbildu zaitez lasai AA elkartera.
Alkoholiko AnonimoakOndarroanOrain 42 urte sortu zen Ondarroako
Alkoholiko Anonimoak taldea. Horrez
gero hainbat gizon eta emakume
elkartzen dira aldiro-aldiro, denek pai-
ratu edo pairatzen ari diren gai baka-
rraren inguruan: ALKOHOLISMOA.
Gaur egun, astean hiru batzar egin
ohi dira, Ibaiondo z/g kalean dagoen
lokalean. Eguazten eta barikuetan
iluntzeko 19:30ean; zapatuetan
berriz, arratsaldeko 18:00etan.
Talde honen kideren batekin egon
nahi dutenek, dei dezatela telefono
hauetara:
ALKOHOLIKO ANONIMOAK (AA)
Ibaiondo, z/g • Ondarroa
94 683 17 24
www.alcoholicos-anonimos.org
ONDARROAKOGIZARTE
ZERBITZUAK
GIZARTEONGIZATE
30
ONDARROAKOGIZARTE
ZERBITZUAK
GIZARTEONGIZATE
herriko taldeakondarroa
Antiguako Ama Elkartea,Jubilatuen Etxea
Antiguako Ama Elkartea, herriko jubi-
latuen egoitza da. Egunero dago ire-
kita goizeko 11:00etatik gaueko
21:30era. Astebukaera eta jai bezpe-
retan berriz, gauerdira arte egoten da
zabalik plater konbinatuak, bokatak,
razioak, etab. ematen baitituzte.
Astelehen goiza itxita egoten da
17:00ak arte eta egun horretan izan
ezik, asteko beste egun guztietan
eguneko menua ematen dute 8 euro-
tan.Bertan 760 bazkide daude gaur
egun eta horietaz gain, bazkide ez
direnak ere, asko dira bertan elkartzen
direnak.
IKASTAROAK ETA ZERBITZUAK Urteko 10 euroren truke, bazkide dire-
nentzat, hainbat zerbitzu eskaintzen
ditu elkarte honek:
31
herriko taldeakondarroa
ONDARROAKOGIZARTE
ZERBITZUAK
GIZARTEONGIZATE
• Dantza tailerra urte osoan,
eguaztenero 2 ordu, 17:00etatik
19:00etara.
• “Zaindu zure gorputza”, (Tai-
chi, Yoga, Erlaxazioa eta Luzaketak),
martitzenero 10:00etatik 12:30era.
(BBK)
• “Zaindu zure burua”, (gaitasun
sozialak, komunikazioa, emozioen
kudeaketa; elikadura osasuntsua; loa-
ren berrikasketa; aisialdiaren erabilera
(denbora librea)), eguenetan
10:30etik 12:00etara. (BBK)(Azken ikastaro bi hauek, BBK-ko bezeroen-
tzat 30 euro; bezero ez direnentzat, 90).
• Podologia zerbitzua: hilean
behin, azken asteko eguaztenetan
16:00tatik aurrera (12 euro)
IRTEERAK Guzti honetaz gain, urtean zehar zen-
bait irteera ere antolatzen dituzte:• Egun bakar bateko 4-5 irteera
egin ohi dira. Hauetatik hiru, Anti-
guako Ama elkarteak berak antola-
tzen ditu, eta beste biak Itsasbaserrik
Lea-Artibai mailan. Irteera guzti hauen
prezioa (5 irteerena), 27 eurokoa da
eta bazkaria ordaintzeko izaten da.
• 15 egunetako bi oporraldi iza-
ten dituzte, bata ekainean eta bestea
urrian (480 euro bakoitza)oitza.
ANTIGUAKO AMA ELKARTEA
JUBILATUEN ETXEA
Artabide, 18- behea
94 613 42 97
32
ONDARROAKOGIZARTE
ZERBITZUAK
GIZARTEONGIZATE
herriko taldeakondarroa
BOLONDRES taldea
Ondarroako zenbait herritarrek osatu-
riko taldea da BOLONDRES taldea.
Hauek, behartasun ezberdinak dituz-
ten familiengana hurbildu eta behar
horiek asebetetzen ahalegintzen dira
hainbat modutan:
• Herriko hainbat dendetan dau-
den puntu jakinetan, herritarrek
borondatez pilaturiko elikagaiak/
janaria, modu beretsuan banatzen
dituzte.
• Laguntza behar dutenei mediku-
bisitetan lagundu herrian bertan
nahiz herritik kanpo.
• Gizarte zerbitzuetan edo adminis-
trazioan bete beharreko dokumen-
tazioekin esku bat bota.
• Eta zenbaitetan bisitatu, hitz egin
edota entzun baino ez.
Izenak berak dioen bezala, boronda-
tez burutzen dituzte ekintza guzti
hauek Ondarroan eta inguruko
herrietan.
BOLONDRES TALDEA
JUANJO: 645 700 505
JUANA
33
herriko taldeakondarroa
ONDARROAKOGIZARTE
ZERBITZUAK
GIZARTEONGIZATE
Caritas ElkarteaBehartsuenganako elkartasuna da
Caritas elkartearen helburua.
ONDARROAKO CARITAS
Artabide, 13-behea
94 683 05 38
www.caritas.es
PerurekinLimako (Peru) San Juan de
Lurigancho distrituko errealitatea
Euskal Herrian ezagutaraztea da
Perurekin taldearen helburua.
Horrekin batera, hango proiektuak
bideratzeko diru laguntzak biltzea ere
bada taldearen zeregina.
PERUREKIN
Txoritagain plaza, 3- 3A
20130 Urnieta - Gipuzkoa
perurekinperurekin@gmail.com
34
ONDARROAKOGIZARTE
ZERBITZUAK
GIZARTEONGIZATE
herriko taldeakondarroa
Minbiziaren aurkako taldea
Minbiziaren aurkako elkarteak ez du
dirua irabazteko asmorik. Bere misioa
da minbiziaren aurka egitea da, eta
horretarako laguntza eman nahi du
gaixotasunak eragiten duen inpaktua
moteltzen eta pertsonen bizimodua
hobetzen.
HelburuakInformazioa ematea eta kontzien-
tziazioa areagotzea gai hauen gai-
nean: minbiziari aurre egiteko bideak
zein diren eta nola atzeman ahal zaion
goiz gaixotasunari.
Bizi kalitatea hobetzea: minbizia
duten pertsonak eta familiakoek aha-
lik eta arazo gutxien izan dezaten.
Ikerketak bultzatzea.
Jendartea mugiarazi eta eragi-
tea.
ONDARROAKO TALDEAHainbat kanpaina burutzen ditu uda-
lerrian urtean zehar (BEGIRATU EGU-
TEGIAN)
Tailerrak eta hitzaldiak ere antola-
tzen ditu oso interesgarriak herritza-
rrentzat.
MINBIZIAREN AURKAKO TALDEAOndarroa: 94 683 06 04
Presidentea: Glori Prendes
Bizkaia: 94 424 13 00
Oihana edo Marian
Faxa: 94 424 3132
bizkaia@aecc.es
www.aecc.es www.bizkaia.aecc.es
35
herriko taldeakondarroa
ONDARROAKOGIZARTE
ZERBITZUAK
GIZARTEONGIZATE
Pertsona menpekoen ZAINTZAILEEN taldea
Zaintzea zeregin gogorra izaten da
askotan, gehienetan urte askotako
zaintza izaten delako eta egoera zailei
aurre egin behar izaten delako: gaixo-
ak, portaera edo jokabideetan aldake-
ta nabarmenak izaten ditu.
Egoera honi aurre egiteko, ezin-
bestekoa da zaintzaileak trebatzea,
formatzea, laguntza psikologikoa
ematea, bai mendekotasuna dutenei
laguntzeko behar dituzten gaitasuna
eta abilezia bereganatzen, bai zain-
tzaileek beraiek behar duten arretaz
arduratzen ere.
Honetarako sortu zen PERTSO-NA MENPEKOEN ZAINTZAILEENTALDEA. Talde hau, Lea-Artibaiko
Amankomunazgoak duen Zainduzprogramaren barruan sartua dago.
Taldea psikologo batek zuzentzen
du eta saio bakoitzean gai desberdi-
nak lantzen dira , hala nola, menpeko-
tasun motak, komunikazio arazoak,
menpekotasunaren ondorioak, egu-
neroko jarduerei buruzko aholku prak-
tikoak, jarrera desegokien bideratzea,
gure pentsamenduen hausnarketa,
nola gauden emozionalki hausnartu,
gure sentimenduak aitortu, positibo-
ak zein negatiboak eta hauek kontro-
latzen ikasi, gure burua antolatzen eta
erabakiak hartzen ikasi, laguntza eska-
tzen jakin...
Talde beharra sentitzen duen guz-
tientzat zabalik dago, ANIMATU!
Taldea eguaztenetan
elkartzen da, Guzur Etxeko
1.solairuan hamabost egunetik
behin 16:30etik 18:30era.
36
ONDARROAKOGIZARTE
ZERBITZUAK
GIZARTEONGIZATE
herriko taldeaklea-artibai
GURUTZE GORRIA
Lea-Artibaiko Gurutze Gorriak
Ondarroan du egoitza, zehazki esate-
ko portuan. Lan taldea osatzen dute-
nak alde batetik, 10 dira. Horietatik 8
anbulantzian eta beste 2 itsasoan.
Bestalde, 10 horietatik aparte,
boluntarioek osatzen dute taldea, zer-
bitzu bakoitzeko bertara egokitutako
boluntarioak daude, bakoitzari gusta-
tzen zaionaren arabera. Batzordeko
partaideak eta lehendakaria ere
boluntarioak dira.
Eskaintzen ditugun zerbitzuak
honako hauek dira:
1. RTSU zerbitzua. (Larrialdiak
anbulantziarekin Osakidetzak
koordinatuta) Osakidetzaren
menpe (112) herrian eta inguruan
sortzen diren larrialdiei erantzutea.
2. Itsasoko salbamendua etaerreskatea. Itsasoan eta itsas
bazterrean gertatzen diren ezbe-
harren aurrean laguntza ematea.
3. Zerbitzu sozialak. Herrian,
arazo desberdinak medio, etxeeta-
tik irten ezinda edo eta irteteko
zailtasunak dituzten pertsonei
irteten lagundu.
4. Immigrazioa. Laguntza beha-
rrean dauden etorkinei laguntza
emateko.
37
herriko taldeaklea-artibai
5. Zerbitzu bereziak.(Anbulantzia edo itsasontzie-kin). Eskualde osoan egiten diren
festa, partidu, triatloi, kontzertu
eta abarretan estaldura sanitarioa
ematea.
6. Formakuntza etengabea.Eskualde osoan ematen diren ikas-
taro desberdinak. (Lehen lagun-
tzak, itsasoko sorospenak, elikadu-
ra erabiltzailea…)
7. Mendiko erreskate taldea.Mendian sortzen diren larrialdiei
aurre egiteko taldea.
8. Ez ohiko larrialdietarakotalde berezia (Uholdeak, elur-teak, haizeteak…) Ohikoa ez
den larrialdi edo ezbehar bat ger-
tatzen denean, laguntza emateko
taldea.
Gurutze Gorriko boluntarioa
izan nahi baduzu edo zalantzaren
bat baduzu, deitu lasai. Zuek bezalako
pertsonei esker jarraitu dezakegu bizi-
tzak salbatzen.
GURUTZE GORRIA
(LEA-ARTIBAI)
Egidazu Kaia z/g.
Ondarroa (Bizkaia)
Larrialdia: 112Telefonoak:
94 683 19 29 (egoitza)
665 704 875 (koordinatzailea)
673 701 154 (lehendakaria)
672 114 428 (immigrazioa)
Faxa: 94 613 44 28
marleaartibai@cruzroja.es
ONDARROAKOGIZARTE
ZERBITZUAK
GIZARTEONGIZATE
38
ONDARROAKOGIZARTE
ZERBITZUAK
GIZARTEONGIZATE
herriko taldeakbizkaia
AVIFES AVIFES 1986an sortu zen Bizkaian, gai-
xotasun mentala zuten pertsona
batzuen familiartekoak elkartzea era-
baki zutenean, zenbait hobekuntza
lortzeko:
• Osasun mentalaren arloan balia-
bide gehiago eta hobeak eska-
tzeko.
• Estigma sozialari aurre egite-
ko. 25 urte hauetan AVIFESek
1.300 bazkide baino gehiago bildu
ditu, eta gaixotasun mentala
duten pertsonei eta haien familiar-
tekoei laguntza pertsonalizatua
ematen die, bizi-kalitatea hobea
izan dezaten eta eskubide osoko
herritarrak izateko autonomia per-
tsonala lortu dezaten.
• Informazioa eta orientazioa,
gaixotasun honen bilakaerari
aurre egiteko.
• Egoera berri honetarako lagun-
tza eta babesa aurkituko duzu,
bai zuretzat, bai zure senidearen-
tzat.
• Gure zerbitzu eta programe-
tan sartzeko aukera.
• Egoera berean dauden beste
pertsona eta familiarteko
batzuk ezagutu.
• Gaixotasuna duten pertsonak eta
haien familiartekoak ikusarazten
lagunduko dIzu.
AVIFES
Santutxu, 40 behea. 48004 Bilbo
Telefonoa: 94 445 62 56
Faxa: 94 432 91 20
info@avifes.org
www.avifes.org
39
herriko taldeakbizkaia
GORABIDE, Adimen ezintasuna duten pertsonen aldeko elkartea
GORABIDE irabazi-asmorik gabeko
elkartea da, Bizkaiko adimen ezintasu-
na duten pertsonei eta haien familiei
edo tutoreei laguntzera bideratua.
HelburuaBizkaiko adimen ezintasuna duten
pertsonen eta haien familien bizi kali-
tatea hobetzea, erabiltzaileei eta
bezero instituzional eta pribatuei kon-
ponbide aurreratuak eta kalitateko
zerbitzuak eskainiz, eta gizarte zuze-
nagoa eta kohesionatuagoa sustatuz.
Erakunde honek, adimen ezinta-
suna duten pertsonei eta haien fami-
liei laguntzeko proposamen eta eki-
men aurreratuak eta kalitatekoak
eskaintzen dituelarik.
Erabiltzailearentzako orientazioa,
bezeroarentzako orientazioa, elkarta-
suna, profesionaltasuna, parte har-
tzea, aldarrikapena, berrikuntza, eten-
gabeko hobekuntza eta gardentasu-
na dira balio nagusiak.
GORABIDE
Licenciado Poza 14 zb., 2.
48011 Bilbao
Telefonoa: 94 443 12 10
Faxa: 94 421 93 84
gorabide@gorabide.com
www.gorabide.com
2013. urteko BILERA NAGUSIA,
Markina-Xemeinen izango da,
ekainaren 18an.
ONDARROAKOGIZARTE
ZERBITZUAK
GIZARTEONGIZATE
GIZARTE-ONGIZATE
94 683 36 71ongizate.ondarroa@lea-artibai.org
ONDARROAKO UDALAwww.ondarroa.eu
dis
ein
ua:
11
ba
rri