Gure gorputza

Post on 25-Jun-2015

437 views 11 download

description

Haur Hezkuntza 3 urte

transcript

GURE GORPUTZA

ORIXE IKASTOLA3 urte

Mariaje Ausín

ELKARRIZKETASaio kolektiboan izandako istripuez eta gaixotasunez hitz egin dugu, gorputzaren zein ataletan izan ditugun, zer somatu dugun, nola sendatu zaizkigun, nork zaindu gaituen…

Haurrek bizitako hainbat gertaera agertu dira: odola, hezur hausturak, txertoak, ebakuntzak, jaiotzak…

ZER DAKIGU? ZER JAKIN NAHI DUGU? ZER EGIN DEZAKEGU HORI JAKITEKO?

Paper handi batean denon artean zer dakigun gorputzari buruz, zer jakin nahi dugun eta zer egin dezakegun hori jakiteko idatzi dugu .

Haurren interesa sortu duten gaiak honako hauek izan dira: eskeletoa, bihotza, odola… Horrez gain jakin nahi dute nola zaindu behar dugun gorputza, zergatik gaixotzen garen, txertoak zertarako diren…

Hori dena jakiteko zer egin dezakegun galdetu zaienean, baliabide batzuk proposatu dituzte: ispiluan begiratu, gurasoei galdetu, liburuetan begiratu, ordenagailuan ikusi eta erizainari edo medikuari galdetu.

OHARRA

Ohar bat idatzi dugu denon artean ordenagailuz etxekoei materiala eskatzeko (liburuak, errezetak, erradiografiak, argazkiak, bideoak, DVDak, marrazkiak…).

Ondoren ekarritako materialarekin “Gorputza” txokoa prestatu dugu.

LIBURUAK Gelara ekarritako liburuak ikusi eta komentatu ditugu.

Ipuinak irakurri ditugu.

Ipuin batean denok desberdinak garela ikusi dugu.

Horretaz hitz egin dugu: nolakoak garen, azalaren kolorea, begien forma eta kolorea, ilea…

Norbere buruaren marrazkia egin dugu eta ondoan izena idatzi dugu.

GORPUTZ ATALAK Liburuetan gorputz atalak ikusi ondoren, norbere

gorputzean kokatu ditu.

Bikoteka irakasleak gorputz atal bat izendatu duenean elkarri ukitu diote.

EMOZIOAK Hainbat liburutan emozioak agertu dira.

Haur bakoitzak emozio bat aukeratu du. Irakasleak argazkia atera die emozio hori adieraziz.

Ordenagailuan ume bakoitzak bere izena idatzi du, goian aipatutako argazkia txertatu dugu eta emozioa zein den idatzi dugu.

Guztiekin liburuxka bat osatu dugu gelako liburutegian uzteko. “Calameo” erabiliz ikastolako blogera igo dugu liburuxka.

IZUTUTA HASERRE

POZIK TRISTE

ESKELETOA Liburuetan eskeletoa ikusi dugu.

Norbere gorputzaren hezurrak eta bikotearenak ukitu ditu.

Erradiografiaz eskeletoa osatu dugu eta leihoan jarri dugu.

Esku-lana: Eskeletoaren marrazkia emanda, hezurren gainetik makilatxoak itsatsi dituzte.

NOLAKOAK GARA? Psikomotrizitate gelara joan gara ispiluaren aurrean gure

gorputza behatzeko.

ANTZEZPENAK Gorputzaren mugimenduak, posturak, sentsazioak,

tentsioa/erlaxazioa, artikulazioen mugimenduak, hotsak… antzeztu ditugu.

TEKNOLOGIA BERRIAK “Calameo” programa erabiliz emozioen liburuxka

egin dugu eta ikastolako blogera igo dugu. EMOZIOAK

Ikus-entzunezko gelan Snowman bideoa ikusi dugu.

Ikus-entzunezko gelan youtube-ko “Eskeleton woman”bideoa ikusi dugu.

Arriskuei buruzko liburua/ bideoa/ irudiak ikusi ditugun bitartean elkarrizketa librea sortu da haien inguruan.

SENDAGILEA EDO ERIZAINA

Ama/aita den sendagile edo erizain bati deitu diogu gure zalantzak argitzeko. Aldez aurretik haurrek paper txikietan egin behar dioten galdera idatzi dute.