Post on 06-Apr-2016
description
transcript
PRAKTIKAONAKezinduei emandako arretan
HOBETO BIZITZEAJokabide Problematikoen Ebaluazio Funtzionala
PRAKTIKA ONAK
ezinduei emandako arretan
Jokabideari lotutako laguntza positiboko gida hau Hobeto BizitzeaProiektuaren barruan kokatzen da. Proiektu hori Arabako ForuAldundiak sustaturikoa izan da, zerbitzuak atenditutako pertsonen bizikalitatea hobetzean oinarritutako arreta eredu baterantz orientatzekoxede nagusia edukita.
Arreta eredu hau ikuspegi, kontzeptu eta arreta jarraibide aurreratue-nak, pixkanaka, zerbitzu ezberdinetan sartzearen inguruan antolatutadago:
• Laguntzen paradigma eta eredua.• Pertsonan oinarritutako plangintza.• Bizi kalitatearen kontzeptua eta dimentsioak.• Jokabideari lotutako laguntza positiboa.
Ikuspegi berri horren ondotik, erronka ezinduen arretan, profesionaldiren aldetik, esku hartzen duten pertsonen lan jarraibideak egokitzeada, bai haien funtzioa plangintza eta esku-hartz e teknikoan oinarritzendenean, bai zerbitzuen eguneroko antolamenduan, funtzionamenduaneta arretan oinarritzen direnean. Halaber, esku hartzen duten pertsonaguztiengan, halabeharrez, jarrera aldaketa esan nahi du: inolakozalantzarik gabe profesionalena, baina, baita ere, erabiltzaileena eurenaeta haien senideena. Azken batean, aldaketaren aurrean egon ohi denerresistentzia naturala gainditzeko esfortzu bateratua edukitzea esannahi du.
Espero dugu Hobeto Bizitzea proiektuaren esparruan landutako etaadostutako prestakuntza material hauek helburu horretan laguntz ea.
EgileaSIIS Dokumentazio eta Ikerketa ZentroaEgia-Kareaga Fundazioa
EdizioaArabako Foru Aldundia
DiseinuaEstudio Lanzagorta
MaketazioaConcetta Probanza
InprimaketaArabako Foru Aldundia
Lege Gordailua: VI/484-2011
Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe (by-nc-nd): Ezin da lan hau merkataritza xedetarako erabili, eta lan era-torrien sorkuntza ere ez. Argitalpen honen erreprodukzio partziala baimendua dago, irabazi-asmorik gabe helbu-ru didaktiko, informatzaile edo dibulgatzaileak dituenean, eta irabazi-asmorik gabeko erakunde publiko edo pri-batu batek eginikoa bada. Erreprodukziorik egingo balitz, jatorrizko iturria adierazi beharko litzateke; eskuliburua-ren titulua, egilea, eta editorea.
3
AURKIBIDEA
AURKEZPENA 5
I. SARRERA 7
II. EBALUAZIO FUNTZIONALAREN FUNTSEZKO OINARRIAK 9
III. EBALUAZIO FUNTZIONALAREN FASEAK 141. 1. fasea: Jokabide problematikoen identifikazioa 14
2. 2. fasea: Jokabide problematikoen lehentasun maila horien
ebaluazioa eta esku hartzeari begira 16
3. 3. fasea: Jokabide problematikoen definizio operatiboa 18
4. 4. fasea: Hipotesiak egitea 21
4.1. Egituratutako elkarrizketak 22
4.2. Behaketa sistematikoak 24
4.3. Analisi funtzional esperimental sistematikoa 32
5. 5. fasea: Ebaluazioaren emaitzen eta esku hartzeen
emaitzen arteko harremana 38
I. ERANSKINA. Ebaluazio funtzionalaren inguruko adibide praktikoa 40
1. Jokabide problematikoen identifikazioa 40
2. Jokabide problematikoen arteko lehentasun mailak 41
3. Jokabide problematikoen definizio operatiboa 42
4. Hipotesiak egiten 42
II. ERANSKINA. Ebaluazio funtzionalaren eta jokabideari
lotutako laguntza positiboaren prozesuak 47
OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA 49
5
AURKEZPENA
Jokabide problematikoen ebaluazio funtzionalari buruzko gida hau “Hobeto
bizitzea” multzoaren barruan dago eta praktika onei buruzko beste gida
teknikoekin batera, “Hobeto bizitzea. Ezintasunen bat duten pertsonentzako
egoitza zerbitzuetan bizitzea nola ulertzen dugun” gidaliburua osatzen du.
Dena den, aplikazio eremua egoitza eremutik harago doa eta osatzen duten
jokabideari lotutako laguntza positiboaren gaineko praktika onei buruzko
gidaliburua eta estrategia indarberritzaileei buruzko praktika onen
gidaliburua bezala, bizitzaren beste testuinguru batzuetan ere aplikatu
daiteke.
Multzo hori osatzen duten material guztien moduan, gida hori zenbait
profesionalen arteko eztabaida eta adostasun prozesu baten emaitza da.
Profesionalen profila desberdina bada ere, guztiek daukate helburu komun
bat: ezintasunen bat duten pertsonentzako egoitza zerbitzuetako bizi
kalitatea hobetzea eta, horretarako, arreta eta laguntza emateko modua
hobetzea.
Gida eratzerako orduan parte hartzea errazteko, eztabaida talde bat
antolatu zen, honako hauek osatzen zuten taldea: Ezinduen Arloko
arduraduna eta laguntza teknikariak; ezintasunen bat duten pertsonentzako
arreta zerbitzuetan lan egiten duten taldeetako profesionalak; proiektuaren
koordinazioaren ardura duen Gizarte Zerbitzuetako Idazkaritzako kalitate
teknikaria; eta Eguia-Careaga Fundazioaren SIIS Dokumentazio eta
Ikerketa Zentroko profesionalak. Fundazio hori proiektuaren kontzeptua eta
diseinuaren arduraduna da, bai eta prestakuntza materialen idazketaren eta
prozesuaren dinamizazioaren arduraduna ere. Hauek dira eztabaida taldeko
kideak:
• Arabako Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Ezinduen Arloa:
– Francisco Javier Leturia Arrazola. Arloko zuzendariordea.
– Blanca Arrazola Herce. Arloko psikologoa.
– Txelo Auzmendi Jimenez. Autonomia Pertsonaleko Zentroko terapeuta
okupazionala.
– Edurne Basterra Arana. Etxebidea egoitzako gainbegiralea.
– Izaskun Cuesta Aizagar. APDEMA – Ezintasun Intelektuala duten
Pertsonen Aldeko Arabako Elkarteko psikopedagogoa.
– Meyi Fernandez Rodriguez. Arloko psikologoa.
– Saioa Foronda Alonso. Arloko psikologoa.
– Iñigo Larrieta Pascual. Etxebidea egoitzako psikologoa.
– Raquel Maestro Lazaro. Arloko pedagogoa.
– Juan Olmo Osa. Ehari eguneko zentroko psikologoa.
– Marta Palacios Angulo. Goizalde egoitzako psikologoa eta arduradun
teknikoa.
– Ana Sosoaga Campos. Etxebidea egoitzako hezitzailea.
– Stella Urquijo Jauregui. Egoitzetako hezitzailea.
• Gizarte Zerbitzuetako Idazkaritza.
– Itziar Gonzalez de Zarate Ruiz. Koordinatzailea. Kalitate teknikaria.
• Eguia-Careaga Fundazioaren SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa:
– Helena Sotelo Iglesias. “Hobeto bizitzea” proiektuaren kontzeptua eta
aplikazioaren arduraduna.
Eztabaida taldearen barruan ez dauden profesionalen eta teknikarien
zeharkako laguntzarekin aberastutako parte hartzeko modu horri esker,
eztabaida hobetu ahal izan da eta gida oso desberdinak diren ikuspuntu eta
jarreretatik egindako hainbat ekarpen egokiekin osatu ahal izan da. Horrek
lortutako adostasunaren izaera adierazgarria zabaldu eta sakondu du.
Proiektu honetan zuzenean edo zeharka parte hartu duten profesional
guztien inplikazioa eta elkarrizketarako irekia dagoen gogo konstruktiboa
eskertu nahi ditugu. Euren laguntzarik gabe, euren esperientziarik eta
ezintasunen bat duten pertsonen arretaren zuzeneko eta eguneroko
ezagutzarik gabe, kanpoko ikuspegietara eta ideien trukera irekita egon
gabe, Hobeto bizitzea proiektua ez zen existituko.
6
Hobeto Bizitzea • Praktika Onak
Jokabidearen ebaluazio funtzionala, multzo honetako beste gida batean
deskribatzen den jokabideari lotutako laguntza positiboa bezala, haren
balioak eta printzipioak partekatzen ditu, bai eta azken helburua ere: bizi
kalitatea hobetzea, laguntzen ereduaren filosofiarekin eta egokitzeko
gaitasunen ikastearekin. Oro har, pertsona guztiei, ezintasunen bat duten
edo ez alde batera utzita, aplikatu ahal zaien balorazio, esku hartze eta
ikasketa teknika bat da.
Izaera orokor hori garrantzitsua da jardueraren ikuspegi orokor gisa
ulertzea ahalbidetzen duelako. Hala ere, gidaliburu horren xedea
ezgaitasunen bat duten pertsonei arreta emateko zerbitzuko profesionalei
eredu edo erreferentzia gisa balio diezaien denez, edukiak gidaliburua
pertsona horiei aplikatzea dauka hizpide.
Bestalde, aintzat hartu behar da, ondoren ikusiko dugun moduan,
jokakidearen ebaluazio funtzionala zenbait jokabide motei aplikatu ahal
bazaie ere, benetako muina eta esku hartzearen muina jokabide
problematikoak direla.Gida honen edukiak jokabide mota hori dauka
hizpide; izan ere, zenbait zerbitzuetako laguntza langileak gehien kezkatzen
dituen jarduera profesionalaren alderdietako bat da. Hori egiterakoan,
abiapuntutzat hartzen da jokabide problematikoak direla, Emersonen
definizioari jarraiki, “intentsitateagatik, iraupenagatik edo maiztasunagatik
banakakoaren garapen pertsonalari modu negatiboan eragiten diotenak,
baita komunitatean parte hartzeko aukerei ere” eta erreferentziazko
sailkapen gisa ICAP eskalan jasotakoa erabili da (sailkapen hori gida
honetan jaso da). Jokabide problematiko horiek jokabide disruptiboak,
agresiboak edo iraingarriak barne hartzeaz gain -agian gehienetan aipatzen
direnak dira, ikusgarrienak eta gogaikarrienak izateagatik-, beste jokabide
batzuk ere barne hartzen dituzte, ez horren nabarmenak diren
uzkurtasunezko edo arretarik ezako jokabideak hain zuen (horren adibide
batzuk, esaterako: beste pertsona batzuengandik urrun mantendu, tristura,
gogorik gabe egon, gehiegizko logura, kontzentratzeko zailtasun handiak).
Gida irakurtzerakoan honako hau kontuan hartzea garrantzitsua da:
jokabide problematikoak ezintasun intelektuala duten pertsonek eta
ezintasun fisikoa edo sentsoriala duten pertsonek izan ditzakete (batez ere
eragin kognitiboari lotuta dagoenean), nahiz eta azken hori esparru hain
ezaguna ez izan. Bertan, ezintasun intelektualaren esparruan oro har egon
ohi diren faktoreetatik argi eta garbi desberdintzen diren zenbait faktore bat
datoz. Adibidez:
7
Jokabide Gatazkatsua
“Jokabide gatazkatsua da bizitasunagatik,iraupenagatik edo maiztasunagatikgizabanakoaren garapen pertsonaleannahiz hark komunitatean parte hartzekodituen aukeretan eragin negatiboa duenhori”.
Emerson (1995)
Nori eragiten dio?
Jokabide problematikoak ezintasunintelektuala duten pertsonek eta ezintasunfisikoa edo sentsoriala duten pertsonekizan ditzakete (batez ere eraginkognitiboari lotuta dagoenean).
Jokabide Problematikoen Ebaluazio Funtzionala
I.SARRERA
• Hartutako kalte zerebrala duten pertsonen bizitza estiloan jazotako
haustura bortitza, horrek dakartzan ondorio guztiekin, hau da, berriro
ikasteko beharrari, eragin emozionalari, rolen aldaketari, aurreko bizitza
estiloa galdu izana onartzeko beharrari edo aurreko gizarte harremanak
mantentzeko zailtasunari dagokionez.
• Endekapenezko gaixotasunen kasuan, aurrekoari geroz eta handiagoak
diren mendetasun mailak gain hartzea gehitzen zaio.
• Kasu batzuetan, jokabide problematikoek zergati organiko bat dute:
apatia organikoa adibide argia da, jorratzeko oso zaila dena.
• Hainbat kasutan, moldakaiztasunaren ondoriozko jokabide
problematikoak: umekeria, judizio sozialik eza, bitxikeria, erantzunen
ereduaren zurruntasuna.
8
Hobeto Bizitzea • Praktika Onak
Jokabide problematikoen aurrean, bai ezgaitasun intelektualen bat duten
pertsonei, bai ezintasun fisiko edo sentsorialen bat duten pertsonei eragiten
dietenean, profesionalek pertsonaren eta ingurunearen beharrei modu
egokian eta eraginkorrean erantzuteko gai diren esku hartzeak diseinatzeko
eta aplikatzeko erronkari aurre egin behar diote.
Maiz gertatzen da, egoeraren premia dela eta, garrantzi handiagoa ematen
diogula jokabide problematikoa desagerrarazteari edo gutxitzeari, jokabide
hori eragin duen arrazoia edo arrazoiak identifikatzeari baino. Zalantzarik
gabe ulergarria den erreakzioa da: ahalik eta azkarren desagerrarazi nahi
dugu gainontzekoak distraitu egiten dituelako, suntsitzailea delako edo,
besterik gabe, oso gogaikarria delako. Dena den, grina hori dela eta,
honako akats hau egin dezakegu: esku hartzeak euren efektuaren
berehalakotasunaren arabera aukeratzea eta ez epe luzean duten
eraginaren arabera. Horrek esan nahi du, askotan, zigor izaera duten esku
hartzeak aplikatzen direla (hala nola, pertsona jokabide hori garatu den
ingurunetik urruntzea, haren gustukoa den objekturen bat kentzea edo bere
jarduerarik gogokoenean parte hartzea galaraztea).
Hala eta guztiz ere, beste metodo bat badago: jokabidearen ebaluazio
funtzionala egitean datza, jokabide problematikoan eragina duten aldagaiak
antzemateko eta jokabide horrek daukan funtzioa eta lortu nahi duen
helburua zehazteko. Hori guztia, oinarri hori aintzat hartuta, jokabide hori
gutxitzera edo ezabatzera bideratutako jokabideari lotutako laguntza planak
eratu ahal izateko.
1. FUNTSEZKO OINARRIAK
1. oinarria. Jokabideak funtzio eta helburu zehatzak dauzka
Hauxe da jokabide problematikoen ebaluazio funtzionalaren abiapuntua:
jokabideak funtzio zehatza daukala eta xede zehatza lortu nahi duela uste
du, hau da, jokabide mota hori duen pertsonarentzat erabilera argia dauka.
Oro har, jokabidearen helburua zerbait lortzea edo zerbaitetik ihes egitea
izango da.
• Helburua zerbait lortzea denean, lortu nahi dena hau izan daiteke:
– Beste pertsona baten arreta. Arreta gutxi jasotzen duen pertsona
batek ikasi dezake zenbait jokabideren emaitza arreta lortzea dela
9
II.EBALUAZIO FUNTZIONALARENFUNTSEZKO OINARRIAK
Ebaluazio funtzionalaFuntsezko oinarriak
• 1. Jokabideak funtzio eta helburuzehatzak dauzka.
• 2. Jokabide problematikoak helburukomunikatibo bat dauka etaprofesionalek komunikazio saiakera batizango balitz bezala aintzat hartu behardute.
• 3. Jokabide problematikoak aurretikoeta ondorengo ingurumen faktoreekinzuzeneko lotura dauka. Inguruneakontrolatzeko modu bat bezala ulertudaiteke.
• 4. Egoera problematiko batek hainbatfuntzio eta helburu eduki ditzake etahoriek ingurua edo testuinguruarenaraberakoak izan daitezke.
Jokabide Problematikoen Ebaluazio Funtzionala
hain zuzen. Hala, norberaren aurkako jokabide agresiboa garatzen
duen pertsonak, jokabide horren erantzun gisa, arreta motaren bat
jasotzen du, bai errieta gisa, bai kontsolamendu gisa, bai arreta
mediko gisa.
– Zerbait zehatza edo hautemangarria (nahi duen objekturen bat edo
jarduera gogokoenetan parte hartzea). Adibidez, bakar-jokoak egiten
ondo pasatzen duen pertsona batek ikasi dezake taldea egongelan
telebista ikusten dagoenean edo taldeko jardueraren bat egiten
dauden bitartean aztoratzen baditu, langileek beste toki batera
eramango dutela, kideetatik aldenduz. Horrek kartetan bere kabuz
jolasteko aukera emango dio eta horixe da hain zuzen benetan egin
nahi duena.
• Estimulazio sentsoriala (ikusmenaren, ukimenaren, gorputzaren
estimulazioa... ). Adibidez, isolatuta eta bakarrik sentitzen den pertsona
batek bere buruari eraso egin ahal dio beste pertsona batzuk arreta
eskaini diezaioten eta kontsolatu dezaten ilea laztanduz edo eskutik
helduz; horrek kontaktu fisikoa ematen dio. Halaber, gainontzekoei
traba egin ahal die jarduera bat egin bitartean gelatik irteten utz
diezaioten bere logelara joan ahal izateko, adibidez, eskuak
miazkatzeko.
• Jokabide problematikoen bigarren helburu nagusia zerbaitetik ihes
egitea da: adibidez, jarduera jakin bat amaitu dadila edo zaila iruditzen
zaion, gustatzen ez zaion, horretan ona ez den edo, besterik gabe,
aspergarria iruditzen zaion lan bat egin bitartean atseden hartzeko egin
dezake.
2. oinarria. Jokabide problematikoa komunikatzeko modu bat da
Aurrekoa onartzen bada, hau da, jokabide problematikoak funtzio eta
helburu zehatzak dituela, nahitaez ondorioztatu behar da jokabide horrek
mezu bat jakinarazten duela, jokabide problematiko horrek dituen helburu
edo funtzioetan oinarrituta dagoena. Hala nola, posible da hau esan nahi
izatea: “zurekin hitz egin nahiko nuke”, “aspertuta nago”, “atsedena behar
dut”, “laguntza behar dut”, “ondo ari naiz egiten nire lana?”, “jarduera
honekin aspertu naiz”, etab.
Ezintasunen bat duten zenbait pertsonek ez dute euren nahiak,
lehentasunak eta beharrak adierazteko beste modurik ikasi. Beraz, horiek
10
Jokabidearen helburuak
• Zerbait lortzea
– Arreta
– Hautemangarria den zerbait
– Estimulazio sentsoriala
• Zerbaitetik ihes egin
Hobeto Bizitzea • Praktika Onak
adierazteko modu bakarra jokabide problematikoa da; izan ere, emaitza
bera da. Beste pertsona batzuek, aldiz, bere garaian komunikatzeko modu
alternatiboak ikasi zituzten baina galdu egin dituzte ezintasunaren ondorioz;
hortaz, batzuetan komunikatzeko daukaten aukera bakarra jokabide
problematikoa da. Profesionalek jokabidearen komunikazio saiakerak
errespetatzea ezinbestekoa da, baita ezintasunen bat duen pertsonak, nahi
duena lortze aldera, modu kontzientean jokabidearen estrategia erabiltzen
duela bistakoa denean ere.
3. oinarria. Jokabideak ingurunearekin zerikusia dauka
Jokabide problematikoak ez dira ausazkoak, gehienetan, ingurunea edo
testuingurua kontrolatzeko balio dute. Hala, ingurunean gertatzen denarekin
zenbait elkarketa egin ostean, pertsona batek jokabide jakin bat erabiltzen
ikasi dezake egoera zehatzen gaineko kontrol motaren bat gauzatze aldera.
Adibidez, bakarrik egotea gustatzen ez zaion pertsona batek ikasi dezake
gauzak jaurtitzen edo botatzen beste pertsona batzuen arreta lortu
dezakeela. Horrela, objektu bat botatzen duen bakoitzean, pertsona batek
esaten dio: “Ez bota; norbaiti min egin ahal diozu. Zurekin eseriko naiz”;
edo eguneko zentrora heltzerakoan motxila eta berokia euren lekuan uzteari
uko egiten badio norbait gerturatzen zaio eta motxila utzi behar den
aldagelara laguntzen dio.
Jokabide baten testuinguruak gertatu aurretiko gertakariak eta horren
osteko gertakariak barne hartzen ditu.
Horrez gain, zenbait gertakarik edo aldagai orokorrek jokabidean eragina
izan dezakete: osasun egoera, neke maila, ohikerian egondako aldaketak,
familiarekin eztabaidak, etab. Adibide bat jartzearren, pertsona batek
erreakzio jakin batzuk izan ditzake gaixorik dagoenean eta oso erreakzio
desberdinak ondo dagoenean: horrela, ezintasun intelektuala duen eta
gripea duen pertsona batek jantokira joateko oztopoak jarri ditzake soinean
txiza eginez; normalean lantokian ematen dizkioten jarraibideei kasu egiten
dien eta portaera arazorik ez daukan pertsona batek jokabide
problematikoak izan ditzake lanera joan eta aurreko gauean 7 ordu baino
gutxiago lan egin baditu.
1.taulak jokabide problematikoen aurrekari eta ondoriorik ohikoenen
zerrenda jasotzen du.
11
Jokabidearen testuingurua
• Ia beti jokabide problematikoak inguruaedo testuingurua kontrolatzekogertatzen dira.
• Jokabide baten testuinguruak gertatuaurretiko gertakariak eta horren ostekogertakariak barne hartzen ditu.
• Horrez gain, faktore orokorrak barnehartzen ditu: osasun egoera, ohikerianegondako aldaketak, nekea, etab.
Jokabide Problematikoen Ebaluazio Funtzionala
1. TaulaNormalean jokabide problematikoetan eragina duten faktoreak
Jarduera faktoreak
• Aldaketak ohikerian• Zereginak burutzeko zailtasunak• Berrindartze gutxi edo berrindartzerik eza ingurunean• Funtzionalak edo adierazgarriak ez diren jarduerak• Desatseginak diren jarduera funtzionalak• Ikaskuntza prozesuaren geldotasuna• Pertsonak hautaketak egiteko aukerarik ez egitea• Zereginetan aldaketarik eza• Akats asko zereginak egiterakoan
Ingurunearen faktoreak
• Erosoa ez den tenperatura (gehiegizko beroa edo hotza)• Ingurune zarata• Egokia ez den argia• Inguruan dagoen jende kopurua (gehiegizkoa edo eskasa)• Nahikoa ez den lekua pertsonaren inguruan• Erosoa ez den ingurunea• Arkitektura oztopoak, egokitua ez dagoen ingurunea
Faktore pertsonalak
• Gaixotasuna, alergiak• Mina• Nekea• Egarria edo gosea• Medikazioaren ondorioak• Aldartea (hala nola, amorrazioa edo antsietate)• Aurreko ikasketak eta esperientziak
Gizarte faktoreak
• Langileen presentzia eta langileen arreta maila• Adiskideen presentzia edo ez egotea eta adiskideen arreta maila• Langile jakin baten presentzia edo ez egotea• Aldaketak langileei dagokienez• Familiarekin, langileekin edo adiskideekin desadostasunak• Familiaren, langileen edo adiskideen hurbiltasuna• Errefortzuen edo ondorioen presentzia edo ez egotea (hala
nola, jokabide problematikoak egotea profesionaletan dueneragin emozionala)
• Profesionalen jarrera eta abileziak
12
Hobeto Bizitzea • Praktika Onak
4. oinarria. Jokabide batek hainbat funtzio eduki ditzake.
Azken funtsezko elementuak honekin dauka zerikusia: jokabide batek
hainbat funtzio izan ditzake. Hala, pertsona batek ikasi dezake jokabide
berak ondorio bat baino gehiago eduki dezakeela testuinguruaren arabera:
egoera jakin batean, pertsonak daki jotzearen ondorioa lanean atseden bat
hartzea dela baina, beste testuinguru batean, jotzeak langileen eta
adiskideen arreta bereganatzea dakar; testuinguru jakin batean, botaka
egiteak deserosoa den egoera batetik ihes egiteko baliagarria izan daiteke
eta, beste inguruabar batzuetan, kontaktu fisikoa lortzeko; batzuetan
soinean txiza egitearen helburua arropa bustitzea izan daiteke gehien
gustatzen zaion arropa jantzi ahal izateko eta, beste batzuetan, xedea
arreta faltagatik haserrea adieraztea da; zenbait kasutan eskura dituen
objektuak jaurtitzearen helburua jantokitik ateratzea izan daiteke eta,
horrela, gustatzen ez zaion zerbait jatea galaraztea, dena den, langileen
arreta bereganatzeko estrategia bat ere izan daiteke.
13
Funtzio anitzak
Jokabide berak funtzio bat baino gehiagoeduki dezake, beraz, jokabideatestuinguru desberdinetan aztertzeakomeni da, funtzioa beti bera den edotestuinguruaren arabera aldatzen denzehazteko.
Jokabide Problematikoen Ebaluazio Funtzionala
Gidaliburu honek jokabide problematikoen ebaluazio funtzionala aurrera
eramateko zer egin behar den eta zer ordenatan egin behar den azaltzen
du. 2. Taulak prozesuaren eskema orokorra barne hartzen du.
Gidan zehar, autoebaluazioari buruzko zenbait fitxa gaineratu dira, ebaluazio
funtzionala egiteko ardura duen pertsonarentzat oso erabilgarriak izan
daitezkeenak: galdera bakoitzari erantzun behar zaio prozesuaren hurrengo
fasearekin aurrera jarraitu ahal den edo arreta aurreko fasean kontzentratu
behar den zehazteko.
1. 1. FASEA: JOKABIDE PROBLEMATIKOAK IDENTIFIKATZEA
Pertsona baten jokabide problematikoen ebaluazio funtzional bat egiten
denean, eman beharreko lehenengo urratsa jokabide horiek eta euren
testuingurua edo zein egoeratan gertatzen diren identifikatzea da.
Horien identifikazioa errazte aldera, ICAP eskalaren barruan dagoen
jokabideari lotutako arazoen sailkapena jaso da:
ICAP ESKALAN DEFINITUTAKO JOKABIDE ARAZOAK
14
2. TaulaJokabide problematikoenebaluazio funtzionala
FASEAK
1. fasea: Jokabide problematikoakegituratutako elkarrizketen bitartezidentifikatzea. Elkarrizketa horiekin zerajakin nahi da:
• Jokabide problematikoa zertan datzan.
• Zer maiztasunarekin gertatzen den.
• Zer nolako intentsitatearekin.
• Zer testuingurutan.
2. fasea: Identifikatutako jokabideproblematikoen artean lehentasun ordenaezartzea honako hau zehazte aldera:
• Zein jokabidek behar duten premiazkoebaluazioa eta esku hartzea.
• Zeintzuk behar duten ebaluazio formalabaina ez dira premiazkoak.
• Zeintzuk ez duten ebaluaziorik behareta berrazterketa edo jarraipeninformalarekin nahikoa duten.
3. fasea: Jokabide problematikoak moduoperatiboan definitzea.
4. fasea: Hipotesiak egitea.
• Egituratutako elkarrizketak
• Behaketa sistematikoak
– Scatter Plot
– A-B-C analisia
• Jokabide problematikoaren analisifuntzional esperimentala
– Faktoreen diseinua.
– Faktoreak behatzea.
– Faktoreak erregistratzea.
– Segurtasun neurri prebentiboak.
5. fasea: Ebaluazioaren emaitzak eskuhartzeekin lotzea.
Hobeto Bizitzea • Praktika Onak
III.JOKABIDE PROBLEMATIKOENEBALUAZIO FUNTZIONALARENFASEAK
Nork bere burua zauritzekoedo bere buruari minemateko jokabidea
Bere gorputzari ematen dio min.
Adibidez: jipoituz, burukadak emanez, harramazkatuz,moztuz edo ziztatuz, hozka eginez, azala igurtziz, iletiktiratuz, atximur eginez edo azazkalak janez.
Heteroagresibitatea edobeste batzuei min ematea
Beste pertsona edo animalia batzuei min fisikoaeragiten die.
Adibidez: kolpatuz, ostikadak emanez, hozka eginez,ziztatuz, harramazkatuz, iletik tiratuz, beste objektubatekin kolpatuz.
Objektuak suntsitzea Nahita gauzak apurtu, hondatu edo suntsitzen ditu.
Adibidez: kolpatuz, urratuz edo moztuz, tiratuz, errez,ziztatuz edo marrak eginez.
Jokabide disruptiboa Beste batzuen jardueratan sartzen da.
Adibidez: besteak gehiegi besarkatuz, jazarriz edogogaituz, eztabaidatuz edo kexatuz, istiluak bilatuz,arrazoirik gabe barre edo negar eginez, eragotziz,garrasi edo oihu eginez.
Iturria: MONTERO CENTENO, D. (1993). “Evaluación de la Conducta adaptativa en personascon discapacidades. Adaptación y validación del ICAP”. Hezkuntzako Ikerkuntza eta EbaluazioSaila. Deustuko Unibertsitatearen ICE, Bilbo.
Jokabide problematikoak identifikatzeko erabili beharreko oinarrizko
metodoa egituratutako elkarrizketena da. Horietan, galdera irekiak zein
itxiak erabili behar dira, 4. taulan agertzen direnak bezalakoak.
Ezintasunen bat duen pertsona oso ongi ezagutzen duten eta jokabide
problematikoak ongi ezagutzen dituzten pertsonak elkarrizketatzea
funtsezkoa da; izan ere, mahaigaineratu beharreko galderei zehaztasunez
erantzuteko gai diren pertsonak dira. Posible den heinean, pertsona horien
artean, beti egon behar da senideren bat eta aztertu nahi den jokabidea
15
3. TaulaElkarrizketarako galderak, jokabideproblematikoak identifikatzera
zuzendutakoak
• Ezintasunen bat duen pertsonak daukanedozein jokabide problematikozerrendatu eta deskribatu ezazu.
• Adierazi ezazu normalean zermaiztasunarekin gertatzen direnjokabide horiek.
• Jokabide bakoitzaren intentsitateadeskribatu ezazu.
• Jokabide problematiko bakoitzarenkasuan, identifikatu ezazu zerjardueratan edo zer ingurunetan gertatuohi den.
Jokabide Problematikoen Ebaluazio Funtzionala
Ohitura atipikoak edoerrepikakorrak(estereotipiak)
Oso ohikoak ez diren jokabideak, bitxiak, behin etaberriro errepikatzen direnak.
Adibidez: logelatik barrena ibili, kulunkatu, hatzakbihurritu, hatzak edo beste objektu batzuk miazkatu,astinduak eman gorputzeko atalekin (nerbio tikak),bakarrik hitz egin, hortzak klaskatu, lurra edo bestegauza batzuk jan, oso gutxi edo neurrigabe jan,objektu bat edo hutsa finkotasunez begiratu, keinu edohots arraroak egin.
Erasoko jokabide soziala Beste pertsonak iraintzen dituzten jokabideak dira.
Adibidez: oso ozen hitz egin, madarikatu edo hizkerairaingarria erabili, gezurrak esan, gehiegi hurbildu edobeste pertsonak gehiegi ukitu, mehatxatu, tontakeriakesan, besteei txistua bota, atzamarra sudurrean sartu,korrokada egin, puzkerrak bota, genitalak ukitu, lekudesegokietan txiza egin.
Uzkurtasuna edoarretarik eza
Beste pertsona batzuekin harremanik eduki ez izanareneta arretarik jarri ez izanaren arazoak dira.
Adibidez: beste pertsona batzuengandik urrunmantendu, oso ohikoak ez diren beldurrak adierazi, osomoteli bili, triste edo kezkatuta agertu, zenbaitjardueratan kontzentrazio gutxi adierazi, lo gehiegiegin, nor bere buruari buruz modu negatiboan hitzegin.
Laguntzaileak ez direnjokabideak
Pertsonak laguntza ematen ez dueneko jokabideak dira.
Adibidez: esana bete nahi ez izatea, haren lanak ezegin edo arauak ez errespetatu, modu desafiatzaileanjardun edo aurpegi txarra jarri, eskolara edo lanerajoan nahi ez izatea, partekatu edo haren txanda itxaronnahi ez izatea, gezurra esan, lapurtu edo legea ezerrespetatu.
duen pertsona artatzen duen egoitza zerbitzuetako edo eguneko
zerbitzuetako langileren bat, bai eta ezintasunen bat duen pertsona bera
eta bere adiskideak ere, betiere, haiekin ahoz, keinu bidez edo ikusmenaren
bidez komunikatzeko arazorik ez badago.
Elkarrizketek, parte hartzen duten pertsonen arabera, bereziki
problematikotzat jotzen diren jokabide eta egoera guztiak aintzat hartu
behar dituzte.
2. 2. FASEA: LEHENTASUN MAILA JOKABIDE PROBLEMATIKOEIDAGOKIENEZ
Ezintasunen bat duten pertsonek jokabide problematiko bat baino gehiago
izan ohi dute eta, horrelakoetan, esku hartzea prestatze aldera, ebaluazio
funtzionala egiteko ardura duen pertsonak horien arteko lehentasun ordena
bat ezarri behar du: zehaztu beharko du zeintzuk diren lehentasunezko
ebaluazioa eta esku hartzea behar duten jokabideak, zeintzuk diren
aurrekoak bezainbeste premia ez duten baina ebaluazio formala behar
duten jokabideak eta, zeintzuk, aldiz, berrazterketa edo jarraipen
informalarekin nahikoa duten.
Oro har, premiazko esku hartzea behar duten jokabideak hauek dira:
ezintasunen bat duen pertsonari edo inguruko norbaiti (adiskideak, senideak
edo profesionalak) kalte fisikoa eragin ahal diotenak edo haren bizitza
arriskuan jartzen dutenak. Hauek ere premiazko ebaluazioa eta esku
hartzea behar dute: ezintasunen bat duen pertsonaren edo beste pertsona
baten gizarteratze edo integrazio prozesua zaildu edo oztopatzen dutenak,
bai eta kalte materialak eragiten dituzten jokabideak ere. Edonola ere,
premiaz esku hartzea beharrezkoa den zehazte aldera, komenigarria da,
jokabidea edozein dela ere, bi faktore aintzat hartzea: (a) premiaz esku
hartzen ez bada, jokabidea okertzeko edo larriagotzeko arriskua ote dagoen
eta b) jokabideak modu negatiboan eragina duen pertsonaren onarpenari
dagokionez.
4. taulan jokabide problematikoen artean lehentasun ordena ezartzeko
lagungarria den galdera sorta bat dago.
Ebaluazio funtzionala egiteko ardura duen pertsonak, identifikatutako
jokabide problematiko bakoitzaren kasuan, taulan adierazitako galdera
bakoitzari erantzun beharko dio. Zerrendako lehenengo hiru galderen
16
4. TaulaJokabide problematikoenarteko lehentasun mailak
1. ¿Jokabidea pertsonaren bizitzarenaurkako mehatxu bat da?
2. Jokabidea pertsonaren osotasunfisikoaren aurkako mehatxu bat da?
3. Jokabidea pertsonaren osotasunfisikoaren edo beste pertsonenbizitzaren aurkako mehatxu bat da?
4. Jokabideak pertsonaren gizarteratzeazaildu edo oztopatu egiten du?
5. Jokabideak beste pertsonengizarteratzea zaildu edo oztopatuegiten du?
6. Jokabideak kalte materialak eragitenditu?
7. Premiazko esku hartzerik ez badaburutzen jokabideak okerrera egingodu?
8. Jokabidearen ondorioz, beste pertsonabatzuek ez dute jokabidea duenpertsona onartzen?
Hobeto Bizitzea • Praktika Onak
erantzunetako bat baiezkoa bada, horrek esan nahi du jokabide horrek
ebaluazio funtzionala eta premiazko esku hartzea behar dituela
jokabideari lotutako laguntza plan baten bidez. Horrez gain, informazioa
jasotzeko fasean eta esku hartze planaren diseinuan zehar gerta
daitezkeen krisiak bideratu ahal izateko prozedurak aurreikustea
ezinbestekoa da.
Lehenengo hiru galderen erantzuna ezezkoa bada baina hurrengo
galderetako erantzunen bat baiezkoa bada, esku hartzearen lehentasun eta
premia maila baxuagoa da. Horrelakoetan informazioa jasotzeko fasean eta
jokabideari lotutako laguntza planaren diseinuan zehar gerta daitezkeen
krisiak bideratu ahal izateko prozedurak aurreikustea ez da beti beharrezkoa
izango, nahiz eta zenbait kasutan ezinbestekoa izan.
Galdera guztien erantzuna ezezkoa bada, pentsa daiteke ez dela
beharrezkoa inolako esku hartzerik edo jokabidearen erregistrorik eta
ingurua –senideak, profesionalak, adiskideak, lagunak- dela jarrera aldatu
behar duena eta toleranteagoa izan jokabide hori onartuz. Antzemandako
jokabidea duen pertsonaren ingurune hurbila osatzen duten pertsonen
artean, gerta daiteke zenbait pertsonen kasuan, jarrera aldaketa hori
lortzea erraza ez izatea. Batez ere, pertsona horiek narriadura edo
zurruntasun kognitiboa baldin badute. Kasu horietan, modu sakonagoan lan
egin behar da jokabideari lotutako laguntza positiboan oinarrituta,
egokitzapen horretan laguntze aldera.
Horrez gain, aintzat hartu behar da batzuetan ez dela erraza jokabide bat
disruptibo gisa kalifikatu behar den edo ez zehaztea edo problematikotzat
jotzeko maiztasun edo intentsitate nahikoarekin gertatzen den edo ez. Are
gehiago, gerta daiteke pertsona batek pentsatzea badela eta beste batzuek,
aldiz, kontrakoa pentsatzea. Horri dagokionez, komenigarria da kontuan
hartzea profesionalen jarrera edo pertzepzioa aldatu daitekeela edo
eraginpean egon daitekeela nekeagatik edo asetasunagatik. Ondorioz, une
jakin batean jokabide batek esku hartzea behar duela pentsa dezakete
baina, egoera lasaiago batean, jokabide bera onargarria eta ez
problematikoa dela pentsatuko lukete. Hori dela eta, ebaluazioarekin eta
esku hartzearekin lotutako edozein erabaki hainbat pertsonen iritzian eta
oharretan oinarritu behar da, soilik pertsona batenak kontuan hartu
beharrean. Jokabidearen jatorriaren inguruan nolabaiteko desadostasuna
dagoenean, hasiera batean, jokabidearen gainbegiratze informala egin
daiteke eta egoerak okerrera egin duela antzemanez gero, ebaluazio
funtzionala burutu.
17
Jokabide Problematikoen Ebaluazio Funtzionala
GOGORATU
Jokabide bati esleitzen zaion lehentasunaedozein dela ere, profesional guztiekgogoan eduki behar dute esku hartze batiezin zaiola hasiera eman ebaluazioabukatu, jokabideari lotutako laguntzaplana egin eta hori abian jartzea adostuarte.
Jarduera horiek taldean egiteaezinbestekoa da, erabakiei aurrea hartugabe eta modu independentean jardungabe. Taldean lan egitea eta jarduerensendotasuna arrakastaren gakoa diraprozedura mota horietan.
Elkarrizketetan eta 4. taulako galderen erantzunen bitartez lortutako
informazioan oinarritu analisiak eta esku hartzeak hizpide izango dituen
jokabideen lehentasun maila zehazte aldera.
3. 3. FASEA: JOKABIDE PROBLEMATIKOEN DEFINIZIO OPERATIBOA
Jokabide problematikoen lehentasun maila behin ezarrita,
lehentasunezkotzat jo diren jokabideen definizio operatiboa egin behar da.
Definizio operatiboak ezinbestekoak dira ebaluazioan esku hartzen dute
langile guztiek ebaluatzen ari den jokabidea zein den zalantzarik gabe
dakitela bermatzeko. Horren helburua pertsonak jokabide hori daukanean
modu kontzientean erantzutea da. Horrez gain, definizio horiek jokabide
problematikoaren maiztasunari eta intentsitateari buruzko datuak etengabe
jasotzea errazten dute, esku hartzearen eboluzioa eta horren arrakasta
maila ezagutze aldera. Halaber, ezinbestekoak dira jokabide
problematikoaren azpian dagoen funtzioa edo objektiboaren gaineko
hipotesiak egiteko.
Jokabide problematiko bat modu operatiboan definitzeko, jokabidea osatzen
duten eta behagarriak diren ekintzak zehaztea beharrezkoa da deskribapen
orokorren baliabidea saihestuz; izan ere, oso interpretazio desberdinak
eragin ditzake. Adibidez, jokabide bat agresiboa dela esatea orokorregia da;
harramazkatzea, jotzea, bultzatzea, ostikadak ematea, gauzak jaurtitzea
edo beste hainbat gauza barne hartu ditzake; jokabide agresiboa definitzeko
erasoak zer jokabide zehatz barne hartzen dituen zehaztea nahitaezkoa da.
5. taulan definizio operatiboen zenbait adibide eman dira, batzuk zuzenak
eta beste batzuk desegokiak, orientabide gisa erabil daitezen:
18
Hobeto Bizitzea • Praktika Onak
GOGORATU
Zehazteko behar hori une oro gogoanedukitzea oso garrantzitsua da. Praktikan,ohikeriaren, hainbat eginkizunen etaerabiltzaileei arreta emateko beharrarenondorioz, jokabideak erregistratzeari etadeskribatzeari buruzko funtzioak ahaztudaitezke baina hori egitea eta ondo egiteafuntsezkoa da. Zehaztasunik ezak edoorokortzeek metodoaren aplikazioaindargabetzen dute eta fidagarriak ezdiren emaitzak eragiten dituzte, hau da,jokabidea arazteko eta horren gainekoesku hartze sendoa bermatzekobaliagarriak ez diren emaitzak.
5. TaulaDefinizio operatibo zuzenen eta desegokien adibideak
Jokabide disruptiboa
• Zuzena: (a) objektuak jaurtitzea; (b) oso ozen eta eskolako edukiarekin zerikusirikeduki gabe hitz egitea; (c) eskolan zehar oso ozen hitz egitea baimena eskatu gabe.
• Desegokia: (a) ez laguntzea; (b) ordenatua ez izatea; (c) urduri egotea.
Nork bere buruari eraso egitea
• Zuzena: (a) burua lurraren kontra jotzea; (b) burua ukabilez jotzea; (c) atzamarrabegian sartzea.
• Desegokia: (a) norbere burua zauritzea; (b) norbere burua ez estimatzea; (c)norberaren aurkako jokabide agresiboa izatea.
Jokabide estereotipatua
• Zuzena: (a) eskuak astintzea; (b) gorputza kulunkatzea; (c) objektuak ahoan sartzeaeta xurgatzea.
• Desegokia: (a) zentzurik ez duten jokabideak; (b) errepikakorrak diren jokabideak;(c) norbere burua estimulatzea.
Ahozko erasoa
• Zuzena: (a) beste pertsona batzuk mehatxatzea eta ostikadak ematea; (b) irainekineta keinu lizunekin erantzutea zeregin bat egin dezan eskatzen zaion bakoitzean.
• Desegokia: (a) zakarra izatea; (c) lotsagabea izatea.
Eraso fisikoa• Zuzena: (a) jotzea; (b) ostikadak ematea; (c) harramazkatzea.• Desegokia: (a) beste batzuei min ematea; (b) beste batzuei erasotzea.
19
Jokabide Problematikoen Ebaluazio Funtzionala
AUTOEBALUAZIOA EGITEKO FITXA
Prozesuaren une honetan zu bezala, ebaluatzen ari garen jokabidek dituen ezindua ondo ezagutzen
duten pertsonak jada elkarrizketatuko zenituen eta, hala badagokio, ezintasunen bat duen pertsona
bera ere elkarrizketatuko zenuen. Elkarrizketa horien emaitza gisa bereziki kezkagarriak diren
jokabideak identifikatuko zenituen, bai eta jokabide horiek zein egoera, testuinguru edo ingurutan
gertatzen diren ere. Hainbat jokabide problematikotzat jo badira, horien artean lehentasun ordena bat
ezarriko zenuen analisirako eta esku hartzerako, hau da, prozesuaren hurrengo faseak errazteko:
beharbada premiazko esku hartzea behar duten zenbait jokabide identifikatu dituzu; beste batzuk, esku
hartzea behar duten arren, ez daukate horrenbesterako presarik; zenbait jokabidek gainbegiraketa
informala besterik ez dute behar eta, beharbada, gainontzeko jokabideak onartzeko erabakia hartu
duzu eta, ondorioz, aldatu behar direnen zerrendatik kanpo utzi. Azkenik, esku hartzearen helburu gisa
hautatutako jokabide problematikoei dagozkien definizio operatiboak ezarri dizkiezu, betiere, termino
behagarri eta neurgarrietan.
6. taulak lehenengo fase honen eta bertan lortutako emaitzen autoebaluazioa egin ahal izateko gidoi
bat jasotzen du. Autoebaluazio hori egin ostean, prozesuaren hurrengo faseari hasiera eman ahal diozu,
hau da, beharrezkoa den informazioa jasotzea ezintasunen bat duen pertsonarentzat jokabide
problematikoek duten funtzioari eta lortu nahi duten helburuari buruzko hipotesi onargarriak egin ahal
izateko.
6. TaulaAutoebaluazioa:
Jokabide problematikoak identifikatzea,lehentasuna ematea eta definitzea
20
Hobeto Bizitzea • Praktika Onak
Prozesua Emaitzak
Pertsona ondo ezagutzen duten beste pertsonaadierazgarriak elkarrizketatu dituzu?
• Beste pertsona batzuen aburuz garrantzitsuak edoadierazgarriak diren jokabide problematikoakidentifikatu dira.
• Testuinguruak eta/edo funtsezko egoera problematikoakidentifikatu dira.
Jokabide problematikoei dagokienez, lehentasun ordenaezarri duzu?
• Jokabide problematikoei dagokienez, lehentasun ordenaezarri da.
Antzemandako jokabide problematikoen artean, batenizaerak hala eskatzen bazuen, krisiak bideratzeko plan bateratu duzu?
• Beharrezkoa den kasuetan, krisiak bideratzeko plan bateratu da.
Hautatutako jokabide bakoitza azterketaren helburu gisadefinitu duzu behagarriak eta neurgarriak direnterminoetan?
• Jokabide problematikoak modu operatiboan definitudira.
4. 4. FASEA: HIPOTESIAK EGITEA
Jokabide problematikoek duten funtzioaren inguruan hipotesiak egiteko,
jokabidean eragina duten faktoreetan kontzentratu behar da, bai
aurretikoak direlako, bai ondorengoak direlako. Egindako hipotesiek ondoko
aukera hauetako bat edo batzuk iradoki dezakete:
• Jokabidea arreta lortzeko modu bat da.
• Jokabidea hautemangarria den zerbait lortzeko modu bat da: hala nola,
janaria, objektu zehatz bat edo jarduera bat egitea.
• Jokabidea zeregin, jarduera edo pertsona batetik ihes egiteko gauzatu da.
• Jokabidea estimulazio sentsoriala lortzeko modu bat da.
• Jokabidea ezinegon fisikoa edo mina adierazteko gauzatu da.
• Jokabideak beste testuinguru eta beste momentu batean gertatutako
jazoera batekin zerikusia dauka (hala nola, lo egin ez izana, autobuseko
gidariaren aldaketa, etxean izandako eztabaida).
Zenbait kasutan, hemen aipatutako hipotesi guztiak garrantzitsuak izan
daitezke jokabide jakin baten kasuan; hau da, jokabide problematiko bakar
bat hainbat faktorek eragin dezakete. Beste kasu batzuetan, berriz, gerta
daiteke soilik hipotesietako bat garrantzitsua izatea. Edonola ere, beti eduki
behar da gogoan, baita eragilea faktore bakarra dela ematen duenean ere,
faktoreek elkarri eragiten diotela; hala, adibidez, ingurunean gertatutako
jazoerek pertsona batek zeregin batetik ihes egiteko duen beharra handitu
dezakete.
Ondoren, hipotesiak egite aldera beharrezkoa den informazioa biltzeko hiru
metodo edo estrategia deskribatu dira: egituratutako elkarrizketak,
behaketa sistematikoak eta jokabide problematikoaren analisi funtzional
esperimental sistematikoa. Metodo horiek errazenetik –egituratutako
elkarrizketak- zehatzenera –analisi funtzionala- doan continuum bat bezala
ikus daitezke; lehenengoek bigarrenek baino prestakuntza gutxiago eta
espezializazio maila baxuagoa behar dute.
Zailtasun edo konplexutasun txikiagoa duten arren, egituratutako
elkarrizketak aski izan daitezke aztertu nahi den jokabideari buruzko
21
Informazioa biltzekoestrategiak
• Egituratutako elkarrizketak:
– ezintasunaren bat daukan pertsonari;
– ondo ezagutzen dioten pertsonei.
• Behaketa sistematikoak
Jokabide Problematikoen Ebaluazio Funtzionala
informazio nahikoa lortzeko; beraz, kasu horietan, ez da beharrezkoa
informazio hori beste metodo batzuk aplikatuz lortutako datuekin zabaltzea.
Dena den, hipotesiak fidagarriagoak izango dira egituratutako elkarrizketak
behaketa sistematikoarekin konbinatzen badira. Hala ere, ez da beharrezkoa
analisi funtzional esperimental sistematikoa egitea aurreko metodoen
bitartez jokabide eredu argiak lortu badira.
Informazio hori oinarritzat hartuta, jokabide horren funtzioari eta pertsonak
jokabide horrekin lortu nahi duen xedeari buruzko hipotesiak egin ahalko
dira.
4.1. Egituratutako elkarrizketak
7. taulan, elkarrizketen testuinguruan, jokabide problematikoaren eragile
edo leherrarazle zuzenak diren gertakariak edo egoerak identifikatzen
laguntzen duten galderak bildu dira. Horrez gain, jokabidearen osteko beste
gertakari edo egoerak ere identifikatzeko lagungarriak izan daitezkeen
galderak daude.
Halaber, jokabide problematikoak eragiten dituzten inguruko beste faktore
batzuk, izaera zabalagoa edo orokorragoa dutenak, zehazteko lagungarriak
izan daitezkeen galderak gaineratu dira.
Jokabide problematikoak identifikatzeko fasean bezala, elkarrizketatutako
pertsonek jokabide problematikoa daukan pertsonaren ezagutza sakona
eduki behar dute. Pertsona bati baino gehiagori elkarrizketa egitea
gomendatzen dugu (adibidez, tailerreko begiralea, adiskideak, zaintzaileak,
gurasoak, anai-arrebak), baita, posible bada, ezintasunen bat duen
pertsona bera ere; modu horretan ikuspuntu desberdinak ezagutu ahalko
dira. Elkarrizketatutako pertsonen arteko aniztasun hori funtsezkoa da; izan
ere, adierazi den moduan, jokabide problematikoaren arrazoiak aldatu
daitezke ingurua edo testuinguruaren arabera.
22
Hobeto Bizitzea • Praktika Onak
7. TaulaJokabide problematikoak gertatzen diren egoerakidentifikatzera zuzendutako elkarrizketako galderak
1. Normalean, zein jardueratan edo ingurutan gertatzen da jokabidea? Zehaztuezazu erantzuna identifikatutako jokabide problematiko bakoitzeko.
2. Jokabide problematikoa gertatzen denean, zer gertatu ohi da? Hau da, nolajarduten duzu zuk eta nola jarduten dute gainontzekoek? Zehaztu ezazuerantzuna antzemandako jokabide problematiko bakoitzeko.
3. Ba al dago gertakari zehatzen bat jokabide problematikoa gertatu baino lehenbeti edo ia beti jazotzen dena? Hala bada, deskribatu itzazu.
4. Ba al dago jarduera edo ingurune zehatzen bat zuk saihesten duzuna horrenemaitza jokabide problematikoa izan ohi delako? Hala bada, deskribatu itzazu.
5. Ba al dago jarduera edo ingurune zehatzen bat zuk maiz iradokitzen duzunabadakizulako egoera horietan jokabide problematikoa gertatzeko aukeragutxiago daudela? Jarduera edo ingurune hori deskribatu ezazu.
6. Zure ustez, ezintasunen bat duen pertsonak jokabide problematikoa bestepertsonekin komunikatzeko asmoarekin erabiltzen du? Deskribatu.
7. Jokabide problematikoak ezintasunen bat duen pertsonaren osasunegoerarekin zerikusia daukala uste duzu? Jokabide problematikoa gertatzekoaukera gehiago daude pertsona gaixorik dagoenean? Nabaritu duzu jokabideproblematikoa pertsona gaixorik dagoela antzeman baino lehen gertatu ohidela? Jokabideak pertsonak min daukala adierazi dezake?
8. Jokabide problematikoa ezintasunen bat daukan pertsonaren aldarteari lotutaegon daiteke (hala nola, larritasun sentimendua, antsietatea)? Jokabide horieduki eta gero, aldarte aldaketaren bat antzeman daiteke? Hala bada, aldaketahori deskribatu ezazu.
9. Inguruneari lotutako faktoreek (gelan dagoen pertsona kopurua, zarata, argia,tenperatuta, besteak beste) eragina izan dezakete jokabidean? Hala bada,zeintzuk.
10. Beste ingurune batean jazotako gertaera edo egoerek (hala nola, bestepertsonekin izandako harremanetan egondako arazoak, zenbat orduz lo eginduen, etxeko ohikerian egondako aldaketak) eragindako jokabideproblematikoaren ereduren bat antzeman duzu? Hala bada, deskribatu itzazuantza jokabide problematikoa eragiten duten inguruabar edo egoerak.
23
Jokabide Problematikoen Ebaluazio Funtzionala
Horrez gain, oso erabilgarria izan daiteke jakitea egoera edo
testuingururen bat dagoen, zeinetan jokabide problematikoa ez den inoiz
gertatzen. Horrek jokabidea ez gertatzea eragiten duten arrazoiak
mugatzen lagundu dezake (eta, ondorioz, gertatzea eragiten dutenak ere).
Gogoan eduki behar da, elkarrizketak egin eta gero ondorioztatzen bada
ezintasunen bat duen pertsonaren osasun egoerari lotutako faktoreek
jokabide problematikoetan eragina daukatela, lehenengo neurri gisa,
egokienak diren medikuen esku hartzea eskatu beharko dela, aproposena
den tratamendua agindu dezaten. Hala eta guztiz ere, gaixotasuna edo
gaitza tratatu eta gero, posible da pertsonak jokabide problematikoarekin
jarraitzea nahi duen zerbait lortzeko egoera hori erabiltzen ikasi duelako
(langileen arreta, atsedena lanean ari den bitartean, etab.). Kasu horietan,
ebaluazio prozesu bat mantentzea eta jokabideari lotutako laguntza plana
garatzea beharrezkoa izan daiteke.
4.2. Behaketa sistematikoak
Hainbat kasutan, egituratutako elkarrizketen bitartez jasotako informazioa
osatu egin beharko da. Hala, elkarrizketen bidez jakin daiteke jokabide
problematiko zehatz bat bereziki ohikoa dela jarduera jakin bat egin
bitartean baina beharbada, informazio horri esker, ezin da jakin zergatik
gertatzen den testuinguru horretan. Kasu horietan, jarduera horretan zehar
zuzeneko behaketa egitea hipotesia egiteko lagungarria izan daiteke.
Bestalde, behaketa zuzena erabilgarria izan daiteke elkarrizketen bidez
lortutako informazioan oinarrituta ateratako ondorioak egiaztatzeko. Gogoan
eduki: zenbait eta informazio gehiago, orduan eta zehatzagoa izango da
hipotesia.
Oinarrizko bi metodo daude behaketa sistematiko zuzena egiteko:
lehenengoa, “scatter plots” izenekoak erabiltzean datza; bigarrenak A-B-C
analisia erabiltzen du.
• Scatter Plot. Datuak biltzeko modu horri esker gertaera ereduak lortu
daitezke. Eredu horiek eguneko momentu edo ordu desberdinei lotuta
daude. Adibidez, jokabidea maizago gertatzen da 13:00etatik aurrera?
Ez da inoiz eguerdia baino lehen gertatzen?.
Metodo hori aplikatzeko egin behar den lehenengo gauza hauxe da:
behaketaren datuak apuntatzeko txantiloia diseinatzea. 1. irudia adibide
24
Behaketa sistematikoaegiteko metodoak
• Scatter Plot: eguneko une edo ordujakin batzuekin zerikusia duten gertatzeereduak lortzeko aukera ematen du.
• A-B-C analisia: pasadizozko izaeraduen erregistroa da, jokabidea gertatubaino lehenago eta gertatu eta segituanjazotakoa erregistratzen duena.
Hobeto Bizitzea • Praktika Onak
gisa erabili daiteke: ardatz horizontalak asteko egunak erakusten ditu
eta ardatz bertikalak eguneko orduak. 1. irudian eguna 30 minutuko
tarteetan banatu bada ere, tarte handiagoak edo txikiagoak erabili
daitezke, behaketarako erabilgarriena denaren arabera. Adibidez,
pertsona bat zu behatzen ari zaren jardueran bakarrik ordu bat egoten
bada erabilgarria izan daiteke behaketa tartea 15 minutura murriztea.
Metodo hori aplikatzen den bakoitzean erabaki beharko da, jokabide
problematikoak gertatzen direnean, txantiloiaren laukietan oharrak nola
hartu behar diren. Oro har, jokabide problematikoen erregistroa hiru
marka motaren bidez egiten da: laukia hutsik uztea; laukian zehar
diagonal bat egitea; laukia guztiz koloreztatzea. Marka horietako
bakoitzak esanahi desberdinak ditu behatzailearentzat: orokorrean,
laukia zuri uzteak esan nahi du tarte horretan ez dela behaketak
hizpide duen jokabidea gertatu; laukia diagonal batekin markatzeak
jokabidea erdiko kopuruen barruan gertatu dela adierazten du; laukia
guztiz koloreztatzeak, berriz, jokabidea askotan gertatu dela esan nahi
du. Behatutako jokabide bakoitzaren kasuan, zuk zehaztuko duzu zer
den erdiko kopuruen barruan egotea eta zer den oso maiz gertatzea.
Adibidez, behaketa jakin batean, aukeratu dezakezu diagonalean
egindako marra batek esan nahi duela jokabidea gehienez ere bost aldiz
gertatu dela eta guztiz koloreztatua dagoen laukiak, berriz, jokabidea,
behaketak iraun duen bitartean, bost bider baino gehiagotan gertatu
dela adierazten duela.
Metodo horren bitartez, zenbait eguneko datuak biltzen direnean,
jokabide problematikoaren gertatze edo ez gertatze orduei lotutako
ereduak antzeman ahalko dira. Jokabidea beti eguneko ordu zehatzetan
gertatzen dela egiaztatzen bada, denbora tarte horiek arretaz aztertzea
komenigarria da, jokabidean eragina eduki dezaketen faktore
bereizgarriak identifikatze aldera. Modu berean, gertatzen ez den
orduak aztertzea ere komeni da, tarte horiek komunean duten
faktoreak ikusteko.
25
Jokabide Problematikoen Ebaluazio Funtzionala
1. irudiaScatter Plot
26
Hobeto Bizitzea • Praktika Onak
Al As Az Og Os La Ig
7:00-7:30
7:30-8:00
8:00-8:30
8:30-9:00
9:00-9:30
9:30-10:00
10:00-10:30
10:30-11:00
11:00-11:30
11:30-12:00
12:00-12:30
12:30-13:00
13:00-13:30
13:30-14:00
14:00-14:30
14:30-15:00
15:00-15:30
15:30-16:00
16:00-16:30
16:30-17:00
17:00-17:30
17:30-18:00
18:00-18:30
18:30-19:00
19:00-19:30
19:30-20:00
20:00-20:30
20:30-21:00
21:00-21:30
21:30-22:00
Identifikazio datuak
Pertsonaren izena:Behatzailearen izena:Hasiera data:Bukaera data:Behatutako jokabideak:1. jokabidea:2. jokabidea:3. jokabidea:
Behaketaren datuakJarraibideak:
8. taulan scatter plots izenekoetan jasotako datuak aztertzeko lagungarriak
izan daitezkeen zenbait galdera jaso dira. Horrez gain, jokabide
problematikoaren funtzio edo funtzioei buruzko hipotesiak egiten lagundu
dezakete ere.
8. TaulaScatter Plot izenekoan antzemandako ereduak aztertzeko egin beharreko galderak
1. Pertsonaren jokabide problematikoa azaltzen den denbora tartean, zailtzatjotzen duen lanen bat egin behar du? Zer jardueratan parte hartzen ari da?Jarduera horietan akats tasa altua dauka?
2. Parte hartzen ari den jarduera horiek, bere gustukoak dira? Asko gustatzenzaion jarduera bat bukatu berri du eta une hori gutxiago gustatzen zaizkionjarduerak egiteko erabili behar izan du?
3. Jarduera horietan gogoko ez dituen adiskideak parte hartzen ari dira?
4. Gogoko ez dituen pertsonak ari dira irakasten edo gainbegiratzen?
5. Posible da atsedena behar izatea nahikoa denbora jarraian egon delakolanean?
6. Pertsona haserre egon daiteke?
7. Eguneko une horretan zer tokitan dago? Toki hori atsegina eta erosoa da(tenperatura, argia, zaratari dagokienez)?
8. Jarduera desberdinen artean hautatzeko aukera eman zaio?
9. Berarentzat balio funtzionalen bat, hau da, erabilera praktikoren bat duenjarduera bat egiten ari da?
10. Behaketak irauten duen bitartean gertatzen diren jokabide egokiei dagokienezarreta motaren bat jasotzen ari da?
12. Pertsona asko daude aldi berean gela berean? Jende multzo txikiagoak nahiagoditu?
12. Pertsona bakarrik dago une horretan?
13. Apur bat itxaroteko eskatu zaio jarduera jakin bat hasi baino lehen, pertsonajakin batekin edo baino lehen edo gauza jakin bat eman baino lehen?
14. Denbora tarte horretan zehar, objekturen bat berariaz arbuiatu du edo jarduerajakin bat egiteari uko egin dio?
27
Jokabide Problematikoen Ebaluazio Funtzionala
• A-B-C analisia. A-B-C analisi bat (aurrekaria-jokabidea-ondorioa)
pasadizozko izaera duen erregistroa da, jokabidea gertatu baino
lehenago eta gertatu eta segituan jazotakoa erregistratzen duena.
2. irudiak erregistro mota horren adibide bat jaso du:
– Ezkerreko zutabean, “aurrekariak” izena daukan horretan, langileek
edo ezintasunen bat duen pertsonaren adiskideek jokabide
problematikoa gertatu baino lehen esan diotena edo egin diotena
idatzi behar da. Horrez gain, jokabidearen aurretiko testuingurua
osatzen duten ingumeneko inguruabarrak deskribatzea beharrezkoa
da.
– Erdiko zutabean, “jokabidea” izena daukan horretan, idatzi behar da,
termino eraginkorretan, jokabide problematikoa zertan datzan, hau
da, ezintasunen bat duen pertsonak esan edo egin duen edozein
gauza.
– Azkenik, eskuineko zutabean, “ondorioak” izena daukan horretan,
langileek edo ezintasunen bat duen pertsonaren adiskideek jokabide
problematikoa gertatu eta berehala esan diotena edo egin diotena
idatzi behar da.
2. irudiaA-B-C analisi bat egiteko erregistroa
28
Hobeto Bizitzea • Praktika Onak
Aurrekariak Jokabidea Ondorioa
Pertsona:
Behaketaren data:
Behatzailea:
Behaketa egun bakoitzerako erregistro orrialde desberdina erabiltzea
komenigarria da.
Gogoetak modu ez nabarmenean erregistratzen saia zaitez. Halaber, saia
zaitez ezintasunen bat duen pertsonarentzat ulertzen zaila den modu
batean egiten. Horrela, uneren baten erregistroa ikusten badu, ez du bere
erantzuna edo jokabidea aldatuko erregistratutako datuen arabera.
Saia zaitez jokabideari buruzko interpretaziorik edo iritzirik ez ematen:
behaketan zehar, soilik ikus daitezkeen gertakariak erregistratzen dira, ez
dira gertakari horiek interpretatzen.
Datuak zenbait egunetan zehar jaso behar dira, jarraian ez bada ere. Modu
horretan, jokabidearen aurretiko eta ondorengo gertakariei dagokienez
ereduak antzeman ahalko dira. Hala, adibidez, jokabide problematikoaren
aurrekariak berraztertzerakoan beharbada ohartuko zara jokabidea beti
jarduera mota jakin baten ostean gertatzen dela. Modu berean, ondorioak
berraztertzerakoan, saiatu behar zara ikusten ea langileen edo ezintasunean
bat duen pertsonaren adiskideen eskutik erantzuteko ohiko eredu bat ote
dagoen. Adibidez, jokabide hori daukanean edo eduki eta berehala,
inguruko norbaitek modu sistematikoan arreta (positiboa edo negatiboa)
eskaintzen diola ikusi duzu? Kontuan hartu emandako arreta oso desberdina
izan daitekeela eta langileen eskutik (norbait kontsolatzen saiatu daiteke,
norbaitek errieta egin ahal dio, langileak errazagoa den jarduera batean
parte hartu dezan edo gustatzen zaion jarduera bat egin dezan erabaki
dezake), bai eta adiskideen eskutik ere etorri daitekeela. Jasotako datuen
analisiak jokabidearen funtzioaren gaineko hipotesiak egiten lagundu
dezake.
A-B-C analisiek zorroztasuna behar dute euren aplikazioan, bai behaketan,
bai erregistroak egiterakoan. Praktikan, maiz, mota ezberdineko akatsak
gertatzen dira, horiek behaketaren baliozkotasuna hutsaltzen dute eta,
ondorioz, fidagarritasuna galtzen dute eta datuak interpretatzen ituena
ondorio akasdunetara eraman dezakete:
– ohikoa da, adibidez, behaketa erregistratzerakoan jokabidearen
aurrekaria edo atzekaria nahastea, nahiz eta jokabidea aldez aurretik
ondo definitu;
– horrez gain, noizean behin erregistroak oso zehaztugabeak izaten dira
eta orokortzeko joera daukate: hala nola, jokabidearen testuingurua
29
Jokabide Problematikoen Ebaluazio Funtzionala
Behaketa sistematikoa
egiteko metodoak
A-B-C analisiek zorroztasuna behar duteeuren aplikazioan, bai behaketan, baierregistroak egiterakoan. Praktikan, maiz,mota ezberdineko akatsak gertatzen dira,horiek behaketaren baliozkotasunahutsaltzen dute eta, ondorioz,fidagarritasuna galtzen dute eta datuakinterpretatzen dituena ondorioakasdunetara eraman dezakete.
deskribatzerakoan, batzuetan behaketa eta erregistroa egiten ari den
pertsonak bakarrik idazten du “betikoak” bertan zeudela, pertsona
horiek nortzuk diren zehaztu gabe, egon ohi den norbait falta ote zen
idatzi gabe eta normalean ez dagoen norbait bertan zegoen aipatu
gabe.
Datuak jasotzea, scatter-plot zein A-B-C analisiaren bitartez, hainbat
behatzaileen esku utzi daiteke (hezitzaileak, begiraleak, gurasoak edo
zeharkako arretako funtzioetan esku hartzen duten beste pertsonak).
Bi metodoak aldi berean erabili daitezke; izan ere, scatter-plot
izenekoarekin lortutako emaitzak lagungarriak izan daitezke A-B-C analisi
bat noiz gauzatu behar den erabakitzeko. Horrela, adibidez scatter plot
baten bitartez ondorioztatzen bada jokabidea normalean goizeko 9:00etatik
10:30ak bitartean gertatzen dela eta une horretan eragina duten faktore
bereizgarriak identifikatzeko gai ez bazara, informazioa zabaldu dezakezu
denbora tarte zehatz horretan A-B-C analisi bat eginez.
30
Hobeto Bizitzea • Praktika Onak
AUTOEBALUAZIOA EGITEKO FITXA
Une honetan, ezintasunen bat duen pertsonaren bizitzan adierazgarriak diren pertsonen eskutikjasotako informazioa bildu eta erregistratuko zenuen eta, posible izan bada, ebaluatu nahi denjokabidea daukan ezinduak berak emandako informazioa ere. Informazio hori jokabide problematikoakduen funtzioaren gaineko hipotesiak egiteko erabiliko zenuen eta, hori egiteko nahikoak ez baziren,behaketa sistematikoak egingo zenituen, scatter plot izenekoaren bitartez eta/edo A-B-C analisiarenbidez. Hori guztia, hipotesiak egiteko lagungarria den informazio osagarria lortzeko edo behaketa eginaurretik egindako hipotesiak egiaztatzeko. Hipotesiak egiteko unea datuek ematen dizuten segurtasunmailaren araberakoa da: elkarrizketen bidez lortutako datuak nahikoak badira, formulazio hori eginahalko da; nahikoak direla ematen badu baina egiaztatu nahi badira edo nahikoak ez direla uste bada,behaketa sistematikoa erabiliko da, bai hasierako hipotesia egiaztatze aldera, bai hipotesi bat egitealdera. Behaketa sistematikoko fase bat burutu arren, oraindik ere eskuragarri dauden datuekhipotesiak segurtasunez emateko aukera ematen ez badute, jokabide horren analisi funtzionalsistematikoa aurrera eraman beharko litzateke, 4.3. atalean deskribatu den moduan.
9. TaulaAutoebaluazioa: Egituratutako elkarrizketen eta behaketa sistematikoen
bitartez hipotesiak egiteko datuak biltzea
Prozesua Emaitzak
31
1. Elkarrizketen testuinguruan, jokabidea eragindezaketen faktoreak identifikatzea posible izan da?Jokabidea gertatu eta gero, modu kontzientean,antzematen diren faktoreak identifikatzea posibleizan da?
2. Elkarrizketen testuinguruan lortutako informazioaegiaztatzeko edo osatzeko behaketa sistematikoakegin dituzu?
3. Elkarrizketen eta behaketa sistematikoen bitartezlortutako informazioa berraztertu duzu?
4. Berrazterketa horren bidez, posible izan modutrinkoan jokabidea eragiten duten faktoreak, bai etamodu trinkoen ere jokabide problematikoa eta geroantzeman daitezkeen faktoreak identifikatzea?
5. Lortutako datuek, aztertu nahi den jokabideproblematikoak ezintasunen bat daukanpertsonarentzat duen funtzioari edo funtzioeiburuzko hipotesia egiteko nahikoa den oinarrisendoa osatzen dute?
1. Jokabide problematikoa gertatu baino lehen modukontzientean eragina duten faktore potentzialakidentifikatu dira.
2. Jokabide problematikoa barne hartzen duen gertaerabakoitzaren osteko faktoreak identifikatu dira.
Hipotesia segurtasunez egiteko nahikoa den oinarriadaukazula uste baduzu, egin ezazu honako galderarierantzunez: zer helburu lortzen ditu ezintasunen batduen pertsonak jokabide problematiko horren bidez?
Daukazun oinarria hipotesiak egiteko nahikoa ez delauste baduzu, jokabide problematikoaren analisifuntzional esperimental sistematikoa egitea komeni da.
Jokabide Problematikoen Ebaluazio Funtzionala
4.3. Analisi funtzional esperimental sistematikoa
Egituratutako elkarrizketen eta/edo behaketa zuzenaren bitartez, hipotesi
bat segurtasunez egiteko nahikoak diren datuak lortu ez direnean, jokabide
problematikoaren analisi esperimental sistematikoa egitea komeni da.
Analisi hori jokabide problematikoan eragina izan dezaketen faktoreen
manipulazio sistematikoan oinarrituta dago.
Zenbait pertsona metodologia horren aurka daude eta argudiatzen dute
egoera errealetan aplikatzea oso zaila dela –praktikan nekagarria eta
deserosoa delako eta horren aplikazioa nahitaez esperientzia handia duten
profesionalen esku utzi behar delako-; beste espezialista batzuek, berriz,
baliagarria dela uste dute testuinguru esperimentalean eta denbora tarte
motzean aplikatzen bada. Edonola ere, analisi funtzional esperimental
sistematikoaren aplikazioan dena ezin hobeki kontrolatuta, araututa,
programatuta eta zuzenduta egon behar da. Halaber, hori aurrera eramaten
duten profesionalek metodologia hori oso ondo ezagutu behar dute eta
ohituta egon behar dira, egon daitezkeen arriskuak gutxitzeko.
Analisi funtzional esperimental sistematikoa aurreko faseetan bildutako
informazioan oinarritu behar da, bai jokabide problematikoaren identifikazio
zein definizio operatiboaren faseetan, bai egituratutako elkarrizketetan eta
behaketa zuzenean lortutako emaitzetan; informazio hori analisi funtzional
esperimentalaren testuinguruan manipulatuko diren faktoreen diseinurako
baliagarria izango da.
Ondoren aurkeztuko den adibidean faktoreak modu jakin batean manipulatu
dira helburu argitzaileekin; benetako aplikazio batean faktoreak beste
ordena batean manipulatu daitezke, egoeraren inguruabar zehatzak aintzat
hartuta, komenigarriena denaren arabera. Faktore posible eta imajinagarri
guztiak manipulatzea ez da beharrezkoa, soilik jokabide problematikoa
eragiteko aukera gehien dituztenak.
• Lehenengo faktorearen behaketa. Demagun aldez aurretiko faseetan
lortutako emaitzen berrazterketak honako ondorio hau eragin duela:
ziurrenik ezintasunen bat duen pertsonarentzat jokabide
problematikoaren funtzioa ihes egiteko aukera dela pentsatzea, baina
ez dakizu segurtasunez eta hipotesi hori hobeto oinarritu nahi duzu,
jokabidea zailtzat jotzen duen jarduera batetik edo gustatzen ez zaion
jarduera batetik ihes egiteko aukera ematen dion egiaztatuz.
Egiaztapen hori egin ahal izateko, zenbait faktore manipulatu behar dira
32
Hobeto Bizitzea • Praktika Onak
ADI
Jokabide problematikoa oso larria bada,beharbada analisi funtzional esperimentalaegitea ez da egokia, nahiz eta laburraizan; izan ere, kalte fisikoak egotekoarriskua dago. Kasu horretan, hipotesiakjokabidearen funtzioa aintzat hartuta eginbeharko dira, horretarako, soilik lehenengofaseetan (aurreko ataletandeskribatutakoak) lortutako informazioanoinarritu beharko da.
eta jokabide problematikoak testuinguru esperimentalean dauzkan
ondorioak aztertu. Kasu zehatz horretan, aztertu nahi den jokabidea
daukan pertsona zailtzat jotzen duen jarduera bat egin dezan eskatu
beharko zaio (beste pertsona batzuek zailtzat jotzen ez badute ere).
Demagun “erratzez garbitzea" zeregina aukeratzen dela. Pertsonari
erratza pasatzen has dadila eskatzen zaio eta jokabide problematikoa
gertatzen den bakoitzean garbitzeari uzteko baimena ematen zaio oso
denbora tarte motzez; hau da, jokabide problematikoa daukan
bakoitzean lan horri dagokionez atseden txiki bat lortzen du (10
segundo besteak beste). Behaketaren denboraldian zehar, jokabide
problematiko bakoitzaren erregistroa egiten da, emaitza horiek ondoren
beste faktore batzuen behaketan lortzen diren emaitzekin alderatzeko:
horrela, behaketa horretan zehar jokabide problematikoa askotan
gertatzen bada, beste faktore batzuen behaketaren testuinguruko
maiztasunarekin alderatuz, horrek esan nahi du lehenengo faktoreak
eragin handiagoa daukala jokabide problematikoari dagokionez. Jokabide
problematikoaren maiztasuna, berriz, baxuagoa bada beste faktore
batzuen behaketaren testuinguruko maiztasunarekin alderatuz, horrek
adierazten du behatutako faktorearen eta jokabide problematikoaren
artean ez dagoela loturarik edo oso lotura txikia dagoela.
• Bigarren faktorearen behaketa. Lehenengo faktore horren behaketa
egin eta gero, saiatu gaitezke zehazten pertsonak jokabide
problematikoa arreta deitzeko erabiltzen duen edo ez. Horretarako,
denbora tarte motz bat ezarri behar da (hala nola, 10 minutu) eta tarte
horretan zu edo ezintasunen bat duen pertsonarekin harreman ona
duen beste pertsona bat bere ondoan eseri behar da elkarri eragin
gabe; are gehiago, denbora tarte horretan inork ez dio elkarri eragin
behar. Jokabide problematikoa gertatzen den bakoitzean, jokabide horri
arreta zehatza eskaini behar zaio; hala nola, jokabide problematikoa
objektu bat jaurtitzean badatza, hori gertatzen den bakoitzean horrelako
esaldi bat esanez erantzun ahal zaio “Utzi gauzak botatzeari” edo “Norbaiti
min egin ahal diozu” edo “Ez bota”. Beste kasu batzuetan (adibidez,
norbere buruari min egitean datzan jokabidea), kontsolatuz erantzun ahal
zaio. Lehenengo faktorearen behaketan bezala, jokabide problematikoa
erregistratu behar da emaitza horiek beste faktore batzuen behaketetan
lortutako emaitzekin alderatu ahal izateko eta, lehenengo behaketa
horretan bezala, oso maiz gertatu bada horrek esan nahi du
manipulatutako faktorearen eta hizpide dugun jokabidearen arteko
lotura oso sendoa dela; emaitza baxuek, berriz, harreman gutxi edo
harremanik eza adierazten dute.
33
Jokabide Problematikoen Ebaluazio Funtzionala
• Hirugarren faktorearen behaketa. Hirugarren behaketa proba bat egin
daiteke osagarria den faktore bat manipulatuz, hau da, jokabide
problematikoaren funtzioa hautemangarriak diren gauzak (janaria,
jostailuak edo beste objektu batzuk edo bereziki gustatzen zaion
jarduera bat egitea) lortzea dela kontuan hartuz. Horretarako,
ezinduarentzat erakargarriak diren eta prozesuaren aurreko faseetan
horrela identifikatu diren gauzak edo jarduerak aukeratu behar dira.
Behaketa burutu ahal izateko, aukeratutako objektua ezintasunen bat
daukan pertsonari begi bistan baina hartu ezin duen toki batean jartzen
zaio; jokabide problematikoa gertatu bezain laster aukeratutako
objektua denbora tarte labur batez ematen zaio (10 segundo adibidez).
Ondoren, objektua kentzen zaio eta begi bistan baina hartu ezin duen
toki batean jartzen da berriro ere jokabide problematikoa bigarren aldiz
gertatzen den arte, orduan ematen zaio berriro. Eragiketa hori
errepikatu behar da aldez aurretik ezarritako behaketa tartean zehar
(hala nola, 10 minutu) eta bitartean jokabide problematiko bakoitza
erregistratu behar da, ondoren, emaitza horiek eta beste faktoreei
dagozkien behaketetan lortutako emaitzak alderatu ahal izateko.
• Laugarren faktorearen behaketa. Laugarren behaketa batean, egiaztatu
daiteke pertsonak jokabide problematikoa bakarrik dagoenean ote
daukan estimulazio sentsoriala lortze aldera. Horretarako, pertsona
bakarrik utziko da elkarri eragiten dion inolako objektu edo materialik
gabe. Ez da inor egon behar baina norbaitek eszena ezkutatuta begiratu
dezake segurtasunez jakin ahal izateko pertsonak ez duela jokabidea
arreta lortzeko erabiltzen. Aurreko behaketetan bezala, behaketa saioan
zehar jokabidea gertatzen den bakoitzean erregistratu behar da.
Behaketa hori honetan oinarritzen da: jokabide problematiko bat
pertsona bakarrik dagoenean eta inolako objekturik eskura ez
daukanean gertatzen baldin bada, helburua nolabaiteko estimulazio
sentsoriala izango da: entzumenaren estimulazioa (burua eskuekin
kolpatzerakoan egindako soinua, besteak beste), ikusmenaren
estimulazioa (hala nola, argi iturri batera begiratzerakoan eta
atzamarrak argi iturri horren aurrean mugitzerakoan sortzen diren argi
distirak) edo kinestesikoa (kulunkatzea bezalako mugimendu
atsegingarriak).
Faktore bakoitzaren behaketa denboraldia berdina izatea garrantzitsua da
alderaketak baliagarriak izan daitezen.
Faktore bakoitzaren kasuan, jokabide problematikoa grafiko batean
34
Hobeto Bizitzea • Praktika Onak
erregistratu behar da eta horrek emaitzak modu errazean alderatzeko
aukera emango du. Lehenengo behaketa txanda eta gero, behaketak
bigarren txanda batean errepikatzea beharrezkoa da, gutxienez, muturreko
emaitzak lortu dituzten faktoreei dagokienez. Horren helburua da horiek
egiaztatzea eta mantentzen diren edo aldatu diren ikustea. Bigarren
txandan emaitzak antzerakoak badira, baliagarritzat jo daitezke.
Faktore desberdinen arteko alderaketek erakutsi dezakete faktore batek
baino gehiagok jokabidean eragina daukatela edo, kontrakoa, soilik bat dela
jokabidea eragiten duena.
3. irudiak analisi funtzional esperimental sistematiko baten balizko emaitzak
jasotzen ditu:
• hasierako behaketan zehar, “zerbaitetik ihes egin” faktoreari buruzkoa,
behatutako pertsonak 8 bider garatu zuen jokabide problematikoa.
Jokabidea hozka egitean eta harramazkatzean zetzan;
• “arreta lortzea” faktorearen behaketan zehar, lau bider gertatu zen;
• “hautemangarriak diren objektuak lortzea” faktorearen behaketan
zehar, behin gertatu zen;
• “estimulazio sentsoriala lortzea” faktorearen behaketan zehar ez zen
inolako gorabeherarik gertatu.
35
Jokabide Problematikoen Ebaluazio Funtzionala
3. irudiaAnalisi funtzional sistematikoaren datuen adibidea
36
Hobeto Bizitzea • Praktika Onak
Pertsona: Tomás
Behatzailea: Madalen
9876543210
Ihes egitea Arreta Hauteman-garriak
Sentsoriala Ihes egitea Sentsoriala
1. behaketa 2. behaketa
Kolpe eta harramazka kopurua
Emaitza horien aurrean, ondorioztatu daiteke hasierako bi faktoreak direla
eragileak, hau da, egoera jakin batetik ihes egiteko grina eta, aukera
gutxiagorekin, arreta jasotzeko nahia. Azken bi faktoreak, aldiz, ez dira
adierazgarriak jokabide problematikoaren arrazoiari dagokionez.
ADISegurtasun neurriak
Ziurtatu behaketak segurtasun osoz egitendirela, bai behatuko den ezintasunen batduen pertsonari dagokionez, bai bertandauden gainontzeko pertsonei dagokienez.Horrek esan nahi du egokitzat jotzen dirensegurtasun neurriak hartu behar direla:gainontzeko pertsonak behaketatestuingurutik kanpo ateratzea arrisku edoeraso egoera bat gertatu ahal delaantzematen denean eta besteen aurkakoedo bere buruaren aurkako jokabideagresiboak blokeatzea.
AUTOEBALUAZIOA EGITEKO FITXA
Prozesuaren une honetan, aztertu nahi diren eta esku hartzeak hizpide dituen jokabide problematikoek
ezintasunen bat duen pertsonarentzat duten funtzioaren inguruan baliagarria den informazio asko
edukiko duzu (egiaztatua): zenbait faktore identifikatu eta definituko zenituen eta, ohar batzuk aintzat
hartuta, manipulatuko zenituen jakiteko horietako zein edo zeintzuk eragiten duten jokabide
problematikoa edo zein edo zeintzuk daukaten eragin adierazgarria jokabide horri dagokionez;
faktoreak manipulatu eta gero, grafiko batean faktore desberdinen behaketan lortutako datuak
erregistratuko zenituen lortutako emaitzak alderatu ahal izateko; ondoren, behaketa errepikatuko
zenuen, gutxienez, lehenengo behaketan jokabide maiztasun handia eragiten zuten faktoreei
dagokienez. Lortutako datuei esker pentsa daiteke faktore horiek direla benetan jokabidea eragiten
dutenak, eta horrek esku hartzeak hizpide dituen jokabide problematikon funtzioen gaineko hipotesiak
zehaztasunez egiteko aukera ematen du.
10. TaulaAutoebaluazioa: Jokabide problematikoaren analisi funtzionala
Prozesua Emaitzak
37
Jokabide Problematikoen Ebaluazio Funtzionala
1. Elkarrizketen eta behaketa sistematikoen bitartezlortutako informazioa nahikoa ez dela eta informazioosagarria beharrezkoa dela erabaki duzu? Eskuraduzun informazioa osatzeko analisi funtzionalesperimental sistematikoa egitea erabaki duzu?
2. Analisi horren testuinguruan manipulatu nahi dituzunfaktoreak identifikatu eta definitu dituzujokabidearen funtzio posible hauei lotuta:
a. Egoera batetik ihes egitea?
b. Arreta lortzea?
c. Hautemangarria den zerbait lortzea (gauza bat,jarduera jakin bat egitea)?
d. Estimulazio sentsoriala lortzea?
3. Behaketa saio baten testuinguruan, hautatutakofaktore bakoitza manipulatu duzu?
4. Lehenengo behaketaren arabera, muturrekoemaitzak lortu dituzten faktoreei dagokienez,behaketa errepikatu duzu emaitzak egiaztatzealdera?
1. Jokabide problematikoen funtzioak identifikatu dira.
5. 5. FASEA: EBALUAZIOAREN ETA ESKU HARTZEEN EMAITZENARTEKO HARREMANA
Aztertutako jokabide problematikoaren funtzioa edo funtzioak izan
daitezkeenei buruzko hipotesia behin eginda eta esku hartze plana garatu
aurretik –hau da, jokabideari lotutako laguntza plana-, hipotesia idatziz
zehaztu behar da, esku hartzearen garapena bideratzeko terminoetan.
Hipotesi zehatzek hiru elementu barne hartu behar dituzte:
• Jokabidea noiz gertatzen den: aurrekari zehatzen eta jokabide
problematikoari lotutako inguruko gertakarien deskribapena.
• Jokabidea zertan datzan: jokabide problematikoaren deskribapen
zehatza.
• Jokabidea zertarako erabiltzen duen: jokabide problematikoaren funtzio
posiblearen gaineko deskribapena.
11. taulan ondo egindako hipotesien adibideak jaso dira.
Hipotesia egin eta gero, urrats bat gehiago eman behar da jokabidea ulertu
ahal izateko: Zer saiatzen da komunikatzen ezintasunen bat duen pertsona
jokabide problematikoaren bitartez? Zein da horren azpian dagoen
komunikaziozko mezua? 13. taulan jokabide problematikoen funtzio
ohikoenei lotu ohi zaizkien komunikaziozko saiakera posibleak zerrendatu
dira.
38
11. TaulaHipotesiak egiteari buruzko adibideak
1. adibidea: Arreta lortzeaAnek erabiltzen ari den materialakbotatzen ditu begiralearen arretabereganatzeko, azken horrek 10 minutubaino gehiago bakarrik uzten duenean.
2. adibidea: Egoera batetik ihes egiteaMaddik burua mahaiaren kontra kolpatzendu zailak diren lanak egin ditzan eskatzendiotenean.
3. adibidea: Hautemangarriak direnobjektuak lortzeaJonek altu hitz egiten du baimenik gabeeta adiskideak distraitzen dituordenagailuarekin jolastera joan dadila utzdiezaioten.
4. adibidea: Estimulazio sentsorialalortzeaArantxa bakarrik dagoenean etaentretenitzeko ezer ez daukanean,arropetatik tira egiten du.
5. adibidea: Osasun egoera txar batenberri emateaMikel ondo sentitzen ez denean, bestepertsonei hozka egiteko aukera gehiagodaude.
6. adibidea: Inguruko faktoreorokorrei lotutako zailtasunen berriemateaGoizeko lehenengo orduetako ohikerianaldaketaren bat gertatzen denean, Koldokbere burua edo adiskideakharramazkatzeko aukera gehiago daudegustatzen ez zaizkion jarduerak eginditzan eskatzen bazaio.
Hobeto Bizitzea • Praktika Onak
12. TaulaJokabide problematikoen funtzio etakomunikaziozko saiakera ohikoenak
Funtzioak Mezu posibleak
Gizarte elkarrekintzan parte hartzea “Nirekin jolastu”“Begira zer ari naizen egiten"“Ondo egin dut?”“Egon zaitez apur bat nirekin”“Goaz hau elkarrekin egitera”“Nire txanda da”“Talde horrekin egon nahi dut"
Jardueretan parte hartzea, “Zerbait hartzera atera nahi dut”objektuak, janaria lortzea “Berak daukana eduki nahi dut”
“Musika entzun nahi dut”“Hau egiten jarraitu nahi dut; ondo ari naizpasatzen”“Gose naiz”
Desiragarriak ez diren egoerak “Utz nazazu bakarrik”amaitzea edo horietatik ihes egitea “Hau oso zaila da egiten”
“Laguntza behar dut”“Ez dut hau egin nahi”“Ez esan zer egin behar dudan”“Ez zait gustatzen iraintzen nauzunean"“Aspertuta nago”“Ez nago ondo”“Atsedena behar dut”
Gogoratu ebaluazio funtzionala zenbait testuingurutan burutzea beharrezkoa
izan daitekeela; izan ere, inguru bakoitzean jokabide problematikoek
helburu desberdinak izan ditzakete.
Bestalde, aintzat hartu behar da, jokabideak denborarekin aldatzen direla
eta ebaluazio funtzionala etengabeko prozesu bat izan behar dela; beraz,
gutxitu edo ia desagertu den jokabide bat berriro agertu dela antzematen
denean, hasierako fasera itzuli beharra dago eta informazioa berriro bildu.
Ezin da pentsatu jokabide problematikoen funtzioak aldaezinak direnik:
berriro agertzen denean, jokabide berak funtzio guztiz desberdina izan
dezake, hasiera baten zeukan funtzioarekin alderatuz.
Ebaluazio funtzionalaren emaitzak dira jokabideari lotutako laguntza
positiboaren plana zehazten dutenak. Esku hartze luzeenen helburua da
ezintasunen bat daukan pertsonak egokiak diren jokabide alternatiboak
erabili ditzan jokabide problematikoak zuen funtzio berarekin eta eraginkortasun
maila bera eduki dezaten. Esku hartzeko plan bat eratze aldera, multzo honetako
jokabideari lotutako laguntza positiboari buruzko gida kontsultatu daiteke.
39
Jokabide problematikoenfuntzioa ez da aldaezina
• Jokabideak denborarekin aldatzen dira,beraz, ebaluazio funtzionala prozesujarraitua izan behar da.
• Ezin da pentsatu jokabideproblematikoen funtzioak aldaezinakdirenik: berriro agertzen denean,jokabide berak funtzio guztiz desberdinaizan dezake, hasiera baten zeukanfuntzioarekin alderatuz.
Jokabide Problematikoen Ebaluazio Funtzionala
1. ERANSKINA.EBALUAZIO FUNTZIONALARENINGURUKO ADIBIDE PRAKTIKOA
Adibide honek Down-en sindromea duen 25 urteko pertsona batentzat
garatu zen ebaluazio funtzionala deskribatzen du. Hori burutu zenean, Jon
eguneko zentro batera joaten zen astelehenetik ostiralera eta bere
amarekin bizi zen familiaren etxebizitzan. Bere bi begirale eta bere ama
kezkatuta zeuden jokabide agresiboak zituelako, beraz, jokabide
problematikoen ebaluazio funtzionala egiteko erabakia hartu zen, aurreko
kapituluetan zehar deskribatutako urratsak jarraituz.
1. JOKABIDE PROBLEMATIKOEN IDENTIFIKAZIOA
Jonen eguneko zentroaren arduradunak bertan lan egiten zuten begiraleekin
zenbait elkarrizketa izan zituen aztertu beharreko jokabide problematikoak
identifikatze aldera. Zenbait jokabide agresibo identifikatu ziren:
harramazkatzea, jotzea, bere adiskideei ukabilkadak eta ostikadak
ematea... Elkarrizketetan lortutako informazioaren arabera, Jonek jokabide
horiek edukitzen zituen jardueren arteko trantsizioan zehar edo taldeko
jarduerak egiten zituen bitartean. Halaber, antzeman zen askotan Jonek
ukabilkadak ematen zizkiola objektuei jarduera bat amaitzen zuenean edo
zentrotik etxera joan edo etortzerakoan.
Autobus zerbitzuko laguntza lan taldeko kideekin elkarrizketak izan zituen
eta esan ziotenaren arabera, Jonek adiskideak jo eta harramazkatzen zituen
edo paretaren kontra ukabilkadak ematen zituen haren jokabideari buruzko
ohar negatibo bat zeraman bakoitzean. Ohar horiek batzuetan begiraleek
idazten zituzten bere amari zuzenduta eta, beste batzuetan, amak idazten
zituen begiraleei zuzenduta (etxebizitza eta eguneko zentroa bere
jokabideari buruzko oharren eta bere jardueren balorazio orokorraren
bitartez komunikatzen ziren).
Jonen amarekin telefono bidez izandako elkarrizketa batean, ebaluazioaren
arduradunak jakin zuen Jonek ez zituela ateak kolpatzen eguneko zentroan
bakarrik, beste komunitate zentro edo zerbitzuetan sartu edo irteterakoan ere
egiten baitzuen. Horrez gain, etxean zenbait objektu kolpatzen zituen haserre
zegoenean edo frustrazioa sentitzen zuenean. Halaber, adierazi zuen berak ez
zuela inoiz ikusi beste pertsonen aurkako erasorik, ez etxean, ez beste inon.
Zentroko arduradunak ondorioztatu zuen Jon gaixorik zegoenean, bereziki,
otitisa zeukanean, beste pertsonen aurkako jokabide agresiboak areagotzen
zirela; horiek harramazkatzea, jotzea edo ukabilkadak edo ostikadak
ematea barne hartzen zuten.
40
Hobeto Bizitzea • Praktika Onak
Bide batez, egoera beste jokabide problematiko baten jarraipena egiteko
aprobetxatu zen. Jokabide hori hitz itsusiak esatean eta keinu lizunak
egitean zetzan. Jokabide hori aldez aurretik antzeman zen baina esku
hartzerik ez bideratzea erabaki zen honako hipotesi honetan oinarrituta:
Jonek jokabide hori erabiltzen zuen helduen arreta bereganatzeko. Jarraipen
bileran, ondorioztatu zen jokabide horiek modu nabarmenean gutxitu zirela
eta kezkagarriak ez zirela.
2. JOKABIDE PROBLEMATIKOEN ARTEKO LEHENTASUN MAILAK
Ebaluazio funtzionalean esku hartzen duten ekipoko kide guztiek –Jonen
amak, begiraleek, autobuseko laguntza lan taldeak- adierazi zuten
ebaluaziorako eta esku hartzerako lehentasunezkotzat jotzen zituzten
jokabideak hauek zirela: beste pertsonak harramazkatzea eta jotzea. Hala,
jokabide horiek etxean gertatzen ez baziren ere, eguneko zentroan
gertatzen ziren jokabide larrienak ziren; izan ere, askotan adiskideei zauriak
eta lesioak eragiten zizkion eta, ondorioz, amak eta zentroko langileek, Jon
adiskideei erasotzen jarraituz gero, lagunik gabe geratzearen beldur ziren.
Jonek jokabide hori edukitzen zuen zenbait bider egunean zehar: lehenengo
harramazkatzen zuen eta gero jotzen zuen; oso jarraian gertatzen ziren
ekintzak zirenez, elkarrekin aintzat hartu dira, jokabide bakarra bezala.
Analisirako bigarren lehentasuna objektuei kolpeak ematean datzan
jokabidea izan zen. Dena den, ebaluazio funtzionalak lehentasunezko
jokabiderako –jotzea eta harramazkatzea- esku hartzeko plana garatu arte
itxaron zezakeela erabaki zen. Bitartean, horren erregistroa egingo zen eta
maiztasunak edo intentsitateak okerrera egiten zuela antzemanez gero,
prozesua aurreratuko zen eta jokabide horren ebaluazio funtzionalari
hasiera emango zitzaion.
Lehentasun gutxien zuten jokabideak hitz itsusiak eta keinu lizunak egitea
barne hartzen zutenak ziren; izan ere, modu nabarmenean gutxitu ziren
hasiera batean antzeman zirenetik, beraz, ebaluazio funtzional formala
egitea ez zen beharrezkotzat jo.
Modu berean, ondorioztatu zen une horretan ez zela beharrezkoa adiskideei
ukabilkadak eta ostikadak ematean zeutzan jokabideei buruzko informazioa
gehiago biltzea, ez baitziren ohikoak eta intentsitate baxukoak baitziren.
41
Jokabide Problematikoen Ebaluazio Funtzionala
3. JOKABIDE PROBLEMATIKOEN DEFINIZIO OPERATIBOA
Hortaz, ebaluazio funtzionala Jonen bi jokabide agresiboetan oinarritu zen:
harramazkatzean zetzan jokabidea honela definitu zen “azazkalekin
adiskideak besoetan harramazkatzea” eta jotzean zetzan jokabidea honela
“adiskideak jotzea eskua irekita”.
4. HIPOTESIAK EGITEA
Jonen jokabide problematikoen (adiskideak jotzea eta harramazkatzea)
funtzioei buruzko hipotesiak egiteko, begiraleek egituratutako elkarrizketak
eta behaketa sistematikoak gauzatu zituzten (bai scatter plots izenekoak,
bai A-B-C analisiak).
• Egituratutako elkarrizketak
Egituratutako elkarrizketen bidez, honako informazio hau lortu zen:
– Jokabideak maizago gertatzen ziren Jon talde handietan zegoenean
(hau da, 8 adiskide edo gehiago barne hartzen zituzten jarduerak
egin bitartean), talde txikietan zegoenean baino.
– Jokabideak testuinguru jakin batzuetan maizago gertatu ohi ziren:
jardueren arteko trantsizio uneak, bazkaldu ostean daukaten
aisialdirako tartean, goizeko bileretan eta berak nahi zuen zerbait
ukatzen zitzaionean.
– Normalean, jokabideak ez ziren gertatzen tailerreko jardueretan zehar
begiraleekin eserita zegoen bitartean, sukaldeko jardueran parte
hartzen zuenean eta komunitatearen inguruan garatutako zenbait
jardueretan zehar (erosketak, liburutegia...).
– Errieta egiten zitzaionean jokabideak gertatzeko aukera gehiago
zeuden, bai eta eguneroko ohikerian aldaketaren bat egoten zenen
ere.
– Jarduera zailei (hala nola, goizeko bilerak) edo desiragarriak ez
zirenei (piezak muntatzea, ordenagailua, besteak beste) aurre egin
behar zienean gertatzeko aukera gehiago zeuden.
42
Hobeto Bizitzea • Praktika Onak
– Elkarrizketatutako pertsonek uste zuten Jonek beste pertsonak
harramazkatzen zituela arreta lortzeko, beste pertsona batzuk egiten
zituzten ekintzak gelditzeko (adibidez, fisikoki gidatzen zutenean edo
ukitzen zutenean) eta zenbait jarduera bukatu behar zituenean
protesta egiteko. Halaber, uste zuten jotzean zetzan jokabidearen
bitartez inguruan edo testuinguruan zeuden langileen arreta lortzen
zuela.
– Ematen zuen jokabideen helburua ez zela objektu zehatzak lortzea.
– Ez zen horrelakorik gertatzen Jon bakarrik zegoenean, beraz, xedea
ez zen estimulazioa lortzea.
– Horrez gain, adierazi zuten Jonek ahoz komunikatzeko gaitasuna zuen
arren, bere esaldiak 2 edo 3 hitzekoak izaten zirela eta gainontzekoek
ez zutela beti ulertzen. Elkarrizketatutako pertsonek azaldu zuten,
noizean behin, ematen zuela Jonek ez zuela bere frustrazioak modu
egokian adierazteko hitzik topatzen.
• Behaketa sistematikoak
Esku hartze plana garatu baino lehen, informazioa osatzea eta
elkarrizketen testuinguruan aztertutako jokabideen funtzio posibleen
gainean lortutako zenbait ondorio egiaztatzea beharrezkotzat jo zen.
Horretarako, behaketa sistematikoak egitea erabaki zen, scatter plot
izenekoaren bitartez eta A-B-C analisi baten bitartez.
– Scatter plot. Begiraleek scatter plot izenekoa burutu zuten 5 egun
jarraituetan zehar, jotzean eta harramazkatzean zeutzan jokabideak
behatze aldera. Horretarako, erregistro fitxa bat erabili zuten. Bertan,
jokabide hori zenbait bider gertatzen zen adierazi behar zuten 30
minutuko denbora tarteetan. 4. irudian egun horietan egindako
scatter plot izenekoa jaso da.
43
Jokabide Problematikoen Ebaluazio Funtzionala
4. irudiaScatter Plot
– A-B-C analisia. Scatter plot izenekoaren emaitzak berraztertu eta
gero, antzeman zen eguneko zein ordutan gertatzen ziren jokabideak
maizago, hau da, 13:30ak eta 14:30ak bitartean, A-B-C analisi bat
burutzeko. 5. irudian ikus daitekeen erregistro fitxa erabiliz,
informazioa jaso zen 3 egunetan zehar.
44
Hobeto Bizitzea • Praktika Onak
Identifikazio datuak
Pertsonaren izena: JonBehatzailea: MikelHasiera data: 2008ko azaroaren 20aBukaera data: 2008ko azaroaren 25aBehatutako jokabideak: Jotzea eta harramazkatzea
Behaketaren datuak
Jarraibideak: = 0 = <3 = ≥3
Al As Az Og Os La Ig
9:00-9:30
9:30-10:00
10:00-10:30
10:30-11:00
11:00-11:30
11:30-12:00
12:00-12:30
12:30-13:00
13:00-13:30
13:30-14:00
14:00-14:30
14:30-15:00
15:00-15:30
15:30-16:00
16:00-16:30
16:30-17:00
5. irudiaA-B-C analisi bat egiteko erregistroa
45
Jokabide Problematikoen Ebaluazio Funtzionala
• Hipotesien garapena
Egituratutako elkarrizketen eta behaketa sistematikoen bitartez jasotako
informazioan eta datuetan oinarrituta, taldeak Jonen jokabideen inguruko
hipotesiak egin zituen. Hauexek dira egindako hipotesiak:
– Jonek, ukitzen dutenean, adiskideak harramazkatzen ditu kontaktu
fisikoa saihesteko jarduera batetik beste batera pasatzerakoan edo
testuinguru batetik beste batera pasatzerakoan.
– Jonek adiskideak jotzen ditu horrenbeste ez gerturatzeko eta bere
inguruan espazio gehiago uzteko esateko modurik topatzen ez
duenean.
– Jonek adiskideak harramazkatu eta jotzen ditu autobusean, bai etxera
doanean, bai etxetik datorrenean, bere jokabideari buruzko balorazio
negatiboa daramala uste duenean.
Pertsona: Jon
Behatzailea: Kepa
Hasiera data: 2009ko urtarrilaren 14a
Bukaera data: 2009ko urtarrilaren 16a
Aurrekariak Jokabidea Ondorioak
Jon taldean ibiltzen ari daautobusetik zentrora;adiskide batek ukitzen du.
Jonek adiskidea jotzen du. Adiskideak urruntzen dira.
Goizean egindako bileran,adiskide batek esaten dioez zaiola ulertzen.
Jonek harramazkatzen dubere ondoan dagoenadiskidea.
Begiraleak errieta egitendio “ez da harramazkatubehar” eta taldetikurruntzen du 5 minutuz.
Bazkaldu ostean,atsedenaldian, begiraleakkorrikarik ez egitekoesaten dio.
Jonek gertu dagoenadiskide bat jotzen du.
Jonek oihuka egiten du,begiraleak arreta eskaintzendio eta berak korrika egitenjarraitzen du.
– Jonek adiskideak jo eta harramazkatzen ditu begiralearen arreta
bereganatzeko.
– Jonek adiskideak jo eta harramazkatzen ditu, zailtzat jotzen dituen
(goizeko bilerak) edo bere gustukoak ez diren (tailerreko eginkizun
okupazionalak edo jarduerak ordenagailuarekin) jardueretatik ihes
egiteko, nahiz eta denbora motzez izan.
46
Hobeto Bizitzea • Praktika Onak
47
Jokabide Problematikoen Ebaluazio Funtzionala
JOKABIDE PROBLEMATIKOENEBALUAZIO FUNTZIONALA
1. fasea: Jokabide problematikoakegituratutako elkarrizketen bitartezidentifikatzea. Elkarrizketa horiekinzera jakin nahi da:
• Jokabide problematikoazertan datzan.
• Zer maiztasunarekin gertatzen den.
• Zer nolako intentsitatearekin.
• Zer testuingurutan.
2. fasea: Identifikatutako jokabideproblematikoen artean lehentasunordena ezartzea honako hau zehaztealdera:
• Zein jokabidek behar duten premiazkoebaluazioa eta esku hartzea.
• Zeintzuk behar duten ebaluazioformala baina ez dira premiazkoak.
• Zeintzuk ez duten ebaluaziorik behareta berrazterketa edo jarraipeninformalarekin nahikoa duten.
3. fasea: Jokabide problematikoakmodu operatiboan definitzea
4. fasea: Hipotesiak egitea
• Egituratutako elkarrizketak.
• Behaketa sistematikoak:
– Scatter Plot
– A-B-C analisiak
• Jokabide problematikoaren analisifuntzional esperimentala:
– Faktoreen diseinua
– Faktoreak behatzea
– Faktoreak erregistratzea
– Segurtasun neurri prebentiboak
5. fasea: Ebaluazioaren emaitzakesku hartzeekin lotzea
JOKABIDEARI LOTUTAKO LAGUNTZAPOSITIBOAREN PLANEN DISEINUA
Aurrekarien aldaketa
Gaitasun alternatiboak irakastea
• Gaitasun alternatiboak
• Gaitasun orokorrak
• Egoera problematikoei aurre egitekoeta onartzeko gaitasunak
Ondorioak oinarri dituzten eskuhartzeak
• Gaitasun alternatiboen erabilerasustatzea
• Jokabide problematikoen emaitzakgutxitzea
• Krisiak bideratzea
Bizitza estiloaren inguruko eskuhartzeak
• Egokitzapenak bizi kalitatearidagokionez
– Harremanak
– Hautapena eta kontrola
– Jarduerarik gogokoenak
– Gizarteratzea
• Mantentze estrategiak
Jokabideari lotutako laguntzapositiboko planak aplikatu bitarteanaurrerapenen ebaluazioa eta planenedukien berrazterketa etaegokitzapena
2. ERANSKINA.EBALUAZIO FUNTZIONALARIETA JOKABIDEARI LOTUTAKOLAGUNTZA POSITIBOARIBURUZKO PROZESUAK
49
Jokabide Problematikoen Ebaluazio Funtzionala
Carr, G.; Horner, R.; Turnbull, A.P.; Marquis, J.G.; Magito-McLaughlin, D.;McAtee, M.; Smith, C.E.; Anderson Ryan, K.; Ruef, M.B. Doolabh, A.;Braddock; D. (1999). Positive behaviour support for people withdevelopmental disabilities. A research synthesis. American Association onMental Retardation, Washington.
Emerson, E. (1995). Challenging Behaviour: Analysis and intervention in peoplewith learning disabilities. Cambridge University.
Goñi, M.J.; Martínez, N.; Zardoya, A. (2007). Apoyo Conductual Positivo.Algunas herramientas para afrontar las conductas difíciles. Praktika OnakKoadernoa – 10. zk. Madril: FEAPS.
La Vigna, G.W.; Donnellan, A.M. (1986). Alternatives to Punishment: SolvingBehaviour Problems with Non-aversive Strategies. Irvington Publishers, Inc.New York, NY.
Long, W. S. (2005): Caring for People with Challenging Behaviors: EssentialSkills and Successful Strategies in Long-Term Care. Baltimore: HealthProfessions Press.
Luiselli, J.K.; Cameron, M.J. (1998). Antecedent Control: InnovativeApproaches to Behavioral Support. Baltimore: Paul H. Brookes PublishingCo.Inc.
Montero Centeno, D. (1993). Evaluación de la conducta adaptativa en personascon discapacidades. Adaptación y validación del ICAP”. HezkuntzakoIkerkuntza eta Ebaluazio Saila. Deustuko Unibertsitatearen ICE, Bilbo.
O’Neill, R.E.; Horner, R.H.; Albin, R.W.; Storey, K.; Sprague, J.R. (1990).Functional Analysis of Problem Behaviour. Sycamore Publishing Company.
Reid, D.H. and Parson, M.B. (2007). Positive Behavior Support TrainingCurrículo. Second Edition. Washington, AAIDD.
OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA
PRAKTIKAONAKezinduei emandako arretan
HOBETO BIZITZEAJokabide Problematikoen Ebaluazio Funtzionala
PRAKTIKA ONAK
ezinduei emandako arretan
Jokabideari lotutako laguntza positiboko gida hau Hobeto BizitzeaProiektuaren barruan kokatzen da. Proiektu hori Arabako ForuAldundiak sustaturikoa izan da, zerbitzuak atenditutako pertsonen bizikalitatea hobetzean oinarritutako arreta eredu baterantz orientatzekoxede nagusia edukita.
Arreta eredu hau ikuspegi, kontzeptu eta arreta jarraibide aurreratue-nak, pixkanaka, zerbitzu ezberdinetan sartzearen inguruan antolatutadago:
• Laguntzen paradigma eta eredua.• Pertsonan oinarritutako plangintza.• Bizi kalitatearen kontzeptua eta dimentsioak.• Jokabideari lotutako laguntza positiboa.
Ikuspegi berri horren ondotik, erronka ezinduen arretan, profesionaldiren aldetik, esku hartzen duten pertsonen lan jarraibideak egokitzeada, bai haien funtzioa plangintza eta esku-hartz e teknikoan oinarritzendenean, bai zerbitzuen eguneroko antolamenduan, funtzionamenduaneta arretan oinarritzen direnean. Halaber, esku hartzen duten pertsonaguztiengan, halabeharrez, jarrera aldaketa esan nahi du: inolakozalantzarik gabe profesionalena, baina, baita ere, erabiltzaileena eurenaeta haien senideena. Azken batean, aldaketaren aurrean egon ohi denerresistentzia naturala gainditzeko esfortzu bateratua edukitzea esannahi du.
Espero dugu Hobeto Bizitzea proiektuaren esparruan landutako etaadostutako prestakuntza material hauek helburu horretan laguntz ea.