Post on 21-Feb-2020
transcript
Material eta ekipoen berreskuraga-
rritasun eta birziklagarritasun indizea
% 90e�k gorakoa da.
200-220 km-ko autonomia
5-7 orduko karga bakar
batez (15-17km/h)
% 0 zuzeneko isuri hiri-ingurunean. Karbono-
aztarnaren % 86ko murrizketa diesel autobus kon-
bentzional baten aldean .
IRIZAR S. Coop.
i2e: 12 m-ko hiri-autobusa, % 100ean elektrikoak diren
trakzio eta klima$zazioarekin
Irizar Taldeak i2e autobusa garatu eta sortu du, hau da, %
100 elektrikoa den lehenengo 12 metroko hiri-autobusa .
Teknologia propioarekin garatuta eta fabrikatuta, bizi-
zikloaren ikuspegiarekin,, Irizar Taldeak berrikuntzaren alde
egindako apustuaren emaitza da. Helburua hiri-mugikortasun
jasangarriaren erreferente bihurtzea da.
% 100 elektriko, ibilgailua diseinatuta dago ahalik eta era-
ginkortasun energetiko handiena (kontsumo txikiagoa) eta
autonomia izan ditzan, bere bizi-amaieraren kudeaketa opti-
moarekin batera.
8,45 gr CO2 eq./km.p-ko karbono-aztarnarekin (kilometro
eta bidaiari bakoitzeko), i2e modeloa IRIZAR taldeko enpresen
eta Teknologiaren Euskal Sareko zentro teknologikoen lan ba-
teratuaren emaitza da.
Isuriak eta kutsagarriak
Zuzeneko isurien ezabaketa erabilera
fasean (CO2, NOx); eta bidaiariek ez dute
ez zaratarik ez bibraziorik jasaten.
Energia
Trakzio elektrikoko sistema baten eragin-
kortasuna % 70 ingurukoa da; diesel-
sistema konbentzionalarena, berriz, gehi-
Balio-katearekiko lotura
IRIZAR Taldearen teknologia propioare-
kin lan egin da, Teknologiaren Euskal
Sarearen lankidetzarekin .
Merkatuko kuota
Hiri-mugikortasun jasangarrian oinarritu-
tako negozio-linea berri bat ireki du.
PRODUKTUA/ZERBITZUA
2015EKO URRIA
Lehengaiak eta hondakinak
Torlojutze modularreko sistema berria
eta % 100 birziklagarriak diren bateriak.
Mantenu txikiagoa eta balio-bizitza luze-
agoa .
Aurrea hartzea
Iraulketaren kontrako R.66 segurtasun-
araudia betetzen duen lehen autobus
Malgutasuna
Eserlekuen banaketaren eta gurpil-aulkien
kokapenaren diseinu oso malgua , bezero-
en betekizunei egokituta .
INGURUMEN-EMAITZAK ENPRESA-EMAITZAK
2
Errekuntza-ibilgailuen zirkulazioak CO2 isurien % 40 eta gainerako kutsagarrien % 70 sortzen ditu hiriguneetan. Europako
udal garrantzitsuenak (Paris, Londres…) hiri-garraiabide jasangarriagoak eskatzen ari dira, isuri eta zarata gutxiagorekin.
IRIZARek, elektrizitatearen erabilera erregai alternatibo gisa bultzatzeko europar programak betetzearekin konprometitu-
tako enpresa den aldetik, % 100 elektrikoa den 12 metroko hiri-autobus bat diseinatu eta garatu du. i2e izenez eza-
guna, bere ardatza da eraginkortasun energetikoa maximizatzea bere bizi-ziklo osoan; bere Klaseko lehenengoa
da IRIZARen katalogoan.
Gaur egun, merkatuan badira autobus hibridoen modeloak (erregai fosila + elektrizitatea), baina IRIZARen i2e autobusak
% 100 elektrikoa den modelo bat ekarri du, elementu bereizle gisa, bai trakzioan eta bai klimatizazioan.
Teknologia propioaz garatutako Ibilgailu horri esker, merkatuko segmentu berriak zabaltzen dira IRIZARentzat, bai nazio
mailan eta bai nazioartean,, eta teknikaren abangoardian jartzen du.
∗ I2e % 100 elektrikoa den autobus bat da, 12 m-koa; 3 ate bikoitz ditu, beheko pisu jarraitua, kristalezko azalera
oso zabala (atzeko beira mantentzen du, eta bi alboetan beira zeharrargi jarraituak daude autobusaren aurrealdetik
atzealderaino) eta ingurumen-inpaktu optimizatuak.
∗ R107 homologazioa gainditzen du mugikortasun murriztuko pertsonen irisgarritasunaren atalean
(minusbaliatuentzako arrapala jar daiteke, eskukoa eta elektrikoa), eta segurtasun aktibo eta pasiboaren betekizun
zorrotzenak betetzen ditu, zeren eta, munduko merkatuan, iraulketaren kontrako R.66 araudia betetzen duen
autobus elektriko bakarra baita.
∗ Malgutasun handia du eserlekuen banaketa eta gurpil-aulkien kokapena diseinatzeko, bere teknologia elektrikoari
esker; teknologia horrek, gainera, berotegi-efektuko gasen (BEG) eta gai toxikoen (NOx eta partikulak)
zuzeneko isuriak ezabatzen ditu bere funtzionamenduan. BEGen isuri bakarrak zeharkakoak dira, lehengaiak
eskuratzeko lanagatik, bateriak kargatzean kontsumitutako elektrizitateagatik eta ibilgailuaren balio-biziaren
amaieraren tratamenduagatik.
∗ i2e proiektua Euskadiko industria-ehunarekin lankidetzan egindako lana da. Garatutako teknologia
berritzailearen garapen eta ezarpenean (biltegiratze energetikoa kudeatzeko sistema, klimatizazio automatikoko
teknologia, ultracapez hornitutako bateriak, energia birsortzailea..) funtsezkoak izan dira IRIZAR taldearen enpresa
gipuzkoarrak, hala nola JEMA, DATIK eta CREATIO, eta baita HISPACOLD eta MASATS enpresak ere.
∗ Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareak funtsezko presentzia eta parte-hartzea izan ditu; beraz, jasangarritasun
sozialaren ikuspuntutik, ibilgailu hau gehienbat euskal langileez eta baliabide propioez garatzeak indartu egiten
ditu erregio eta toki mailako sinergia eta konpetentziak.
Egindako Bizi-zikloaren Analisiak (ibilgailuaren materialak eskuratzetik, fabrikaziotik, erabileratik eta bizi-amaieratik
ondorioztatutako inpaktuen analisia, UNE-EN ISO 14040:2006 eta UNE-EN ISO 14044-2006 arauen arabera) bidea eman
du jorratu beharreko alderdi nagusiak identifikatzeko, eta hauxe izan da horren emaitza:
∗ i2e autobusak oso karbono-aztarna txikia du, hots, 8,45 gr CO2 eq/km.p
(kilometro eta bidaiari bakoitzeko). Errekuntza-autobus konbentzinal batekin
alderatuta, bere balio-bizitza osoan lortzen da 800Tn CO2 eq inguru saihestea
(baterien elektrizitate kontsumoari atxikitako isurien eta erregaiaren
errekuntzaren arteko diferentzia ). Karbono Aztarna bizi-ziklo osoan kontuan
hartuz gero, i2ek saihesten du 35Tn CO2 eq/p inguru isurtzea.
AURREKARIAK
EMAITZA ETA FUNTSEZKO ALDERDIAK
IRIZAR S. Coop. ie2: 12 m-ko hiri-autobusa, % 100 elektrikoak diren trakzio eta klima$zazioarekin
3
Irizarrek bere ahaleginak zuzendu ditu autobusaren ingurumen-inpaktu globalean eragina duten 3 funtsezko alderdien
eraginkortasuna optimizatzera: (1) trakzio-sistema eta bateriak, (2) erabilitako lehengaiak eta (3) osagai guztien
kudeaketa balio-bizitzaren amaieran.
i2e autobusaren ezaugarri azpimarragarrienak honako hauek dira::
Trakzio-sistema elektrikoa. Bere eraginkortasun energetikoa % 70 da, eta diesel-autobus konbentzionalena % 35.
Beraz, erdia kontsumitu behar du ibilbide berdina egiteko.
Erabilera fasean erabilitako mix elektrikoak ibilgailuaren azkeneko inpaktua determinatzen du; izan ere, bateriak kargatzeko
elektrizitatearen ekoizpenean energia berriztagarriek duten pisua zenbat eta handiagoa den, orduan eta txikiagoa izango
da karga horren ingurumen-inpaktua, eta, ondorioz, txikiagoa ibilgailuaren bizi-zikloaren ingurumen-inpaktua ere bai.
Energia berriztagarrien erabilera hirietan eta administrazio publikoen aldetik sustatzeak nabarmen murriztuko luke hiri-
garraio elektrikoaren ingurumen-inpaktua ,
So-Nick bateriak erabiltzen ditu trakzio-sistemaren eta klimatizazioaren energia hornidura gisa: oso arin eta konpaktuak:
∗ Pisua eta tamaina Pb bateria konbentzionalena baino % 40 txikiagoak dira eta Ion-Litio bateriena baino % 26
txikiagoak; lehengaiak aurreztu eta ibilgailuaren pisua murrizten du, eta horrek zuzeneko lotura du energia
kontsumoarekin.
∗ Energia espezifiko hobea:, instalatutako energia % 6 handitzen du bateria kilo bakoitzeko.
∗ Tenperatura handiagoetan operatu daitezke; beraz, ibilgailuaren sabaian jar daitezke eta bidaiarien gunea
malgutasun, irisgarritasun eta konfort bisual handiagoz diseinatu daiteke.
∗ Fabrikatzaileak segurtatzen du bateriaren balio-bizitza 5-7 urtetik gorako dela, eta bermatzen du osoko karga
bakoitzak % 1 soilik murrizten duela eraginkortasuna (karga bakoitzak % 99ko eraginkortasuna bermatzen du
bateriarentzat); beraz, ibilgailuaren balio-bizitzan (15 urte) behin bakarrik aldatu behar dira bateriak.
∗ Bateria hauek Ion-Li baterien aldean duten eraginkortasun txikiagoa konpentsatzen da, zeren i2e autobusak energia
kantitate handia baitu ibilgailuan, bere operazioaren C-rate txiki samarra da eta ez du behar Ion-Litio bateriekin
beharrezkoa den hozte-sistema osagarria.
IRIZAR S. Coop. ie2: 12 m-ko hiri-autobusa, % 100 elektrikoak diren trakzio eta klima$zazioarekin
KASU PRAKTIKOAREN DESKRIBAPENA
4
Ultracaps-sistema: ultrakondentsadoreek milaka ziklo kargatu eta deskargatzen dituzte oso arin, errendimendurik galdu
gabe, zeren disoluzio elektrolitiko bat polarizatuz funtzionatzen baitute, bateria konbentzionalen erreakzio kimiko
geldoagoen ordez. Hala, sistemaren karga osoa 5 orduan soilik egin daiteke.
Gainera, beren karga oso arin askatzen dute, eta horri eta ibilgailuarentzat diseinatutako trakzio bereziko sistemari esker,
i2e-k potentzia eta pare motor nahikoa lortzen ditu edozein motatako hiri-orografiari eta edozein desnibeli inolako
arazorik gabe egokitzeko.
Biltegiratze energetikoa kudeatzeko sistema enpresaren barruan diseinatu da algoritmo propioekin, bateriaren eta
superkondetsadoreen arteko erlazioa kudeatzeko (horiek gehitu dira bi osagaien kargaren egoera tarte optimoan
mantentzeko, osagaien bizi-zikloa luzatzeko eta operazioaren kostua hobetzeko).
Energia birsortzailearen zuzeneko kontsumo-sistema,, ibilgailua balaztatzearen bidez; horrek ahalbidetzen du energia
aprobetxatzea biltegiratu behar izan gabe.
Klimatizazio automatikoko teknologiak tenperatura erregulatzen du konfort egoera lortzeko, energetikoki
eraginkorrena den puntua bilatuz, IRIZAR taldeak garatutako algoritmoetatik abiatuta. Sistema horrek ahalbidetzen du
energiaren % 8 aurreztea, eskuko kontrol sistemarekin alderatuta, eta % 30raino igo daiteke konpresore elektriko bat
atxikitzen bazaio klimatizazio-sistemari.
Eco- Assist Teknologiak kontsumo, autonomia, ibilbide eta beste alderdi batzuei buruzko informazioa ematen du
denbora errealean; horri esker, gidariak ibilgailuaren operazioa alda dezake ahalik eta eraginkortasunik handiena lortzeko.
KASU PRAKTIKOAREN DESKRIBAPENA
IRIZAR S. Coop. ie2: 12 m-ko hiri-autobusa, % 100 elektrikoak diren trakzio eta klima$zazioarekin
5
IRIZARek aldatu du bere autobusak fabrikatzeko forma; hala, lehentasuna eman dio bere osagai guztiak desmuntatu eta
birziklatu ahal izateari, eta horretarako soldaduaren sistema tradizionala aldatu du eta haren ordez torlojutze
modularreko sistema berri bat ezarri, % 90etik gorako birziklagarritasun eta berreskuragarritasun indizeak lortuz
ibilgailuarentzat, ISO 22628 arauaren arabera: "Road vehicles. Recyclability and recoverability calculation method".
∗ Txasisari torlojuez lotutako aluminiozko egiturak soldadura
iraunkorrak ezabatu ditu, eta horrek errazten du egitura
geroago banakatzea eta modu independentean kudeatzea,
ibilgailuaren bizi-amaieran.
∗ Alboak eta sabaia (karrozeria osatuz) aluminiozkoak dira, eta
egituraren pieza garrantzitsuenak elkarren artean torlojutzen
dira. Txasisaren gainerako zatia karrozerian torlojutzen da,
elkarren artean torlojutako hamar azpimultzo eratuz; era
horretan, ibilgailuaren egitura osatzen da.
∗ Trakzio– eta biltegiratze-elementu gehienak egituran
torlojutzen dira, eta horrek errazten du elementu horiek
muntatzeko eta desmuntatzeko prozesua.
∗ Bateriak % 100 birziklagarriak dira; horien aldean, adibidez,
Ion-Litio bateriez % 60 ratioak lortzen ari dira.; horrela
egiaztatzen dute LIFE “RecLionBat proiektuaren datuek –
Europako Batzordeak finantzatutako proiektua, horrelako
bateriak birziklatzea ahalbidetzen duten teknikak garatzera zuzenduta-.
Autobusak balio-bizitza luzeagoa du eta mantenuko behar gutxiago, zeren elementu mekaniko mugikorren
murrizketak luzatu egiten baitu trakzio-sistemaren bizitza. i2e autobusean, motorraren errotorea soilik biratzen da, zeren
ez baitu ez abiadura-kaxarik ez enbragerik; autobus konbentzionalek, aldiz, abiadura-kaxaz eta motorraz gain errotazio
edo translazio mugimendua duten pieza ugari ditu.
I2e-ren inbertsoreen eta trakzio-sistemaren gainerako elementuen balio-bizitza autobusarena bezain luzea edo luzeagoa
da. Errekuntza-ibilgailuetan, berriz, abiadura-kaxak, motorrak, turbokonpresoreek, gasen birzirkulaziorako balbulek,
partikulen eta kutsaduraren aurkako iragazkiek eta gisa berekoek bizitza laburragoa dute eta aldizka konpondu eta
ordeztu behar izaten dira.
Autobus hau garatu ondoren, IRIZARek beste urrats bat egin du BZA metodologia eta ingurumen-profilaren
ebaluazioa bidaiarien garraio-sektorean ezartzeko bidean. Gaur egun, Produktuaren Kategoriako Arau (PCR ingelesez)
batzuen garapenean parte hartzen ari da, Produktuaren Ingurumen Adierazpenak (EDP ingelesez) erredaktatzeko eta
ziurtatzeko bidaiarien errepide-garraioaren sektorean, “International EPD System” ziurtapen-sistemarako.
PCR hori nazioarteko erreferentziazko dokumentua izango da produktu mota honen BZAk eta PIAk garatzeko;
horregatik, IRIZARentzat funtsezkoa da prozesu horretan parte hartzea, sektoreko Life Cycle Assessment-aren arloan
kokatzeko. Lan horren azken urratsa izango da Produktuaren Ingurumen Adierazpen bat prestatzea, egiaztatzea eta
KASU PRAKTIKOAREN DESKRIBAPENA
HURRENGO URRATSAK
IRIZAR S. Coop. ie2: 12 m-ko hiri-autobusa, % 100 elektrikoak diren trakzio eta klima$zazioarekin
Enpresa-talde honen jarduera nagusia da autobusak eta
autokarrak diseinatzea, fabrikatzea eta merkaturatzea,
elektronikaren eta komunikazioen sektoreetan aritzeaz
batera.
Irizar, S. Coop. proiektu global bat da, 2.500 pertsona baino
gehiago biltzen dituena. Autobusak eta autokarrak
ekoizteko lantegiak ditu bost herrialdetan (Espainia,
Maroko, Brasil, Mexiko eta Hegoafrika), eta partaidetza du
Espainiako bost enpresatan. Bere presentzia komertziala
bost kontinenteetako 90 herrialdetara iristen da. Egoitza
nagusia Gipuzkoako Ormaiztegi herrian dago (Espainia).
1889an sortua, 125 urtetik gorako historiarekin, sektoreko
enpresa liderra de Espainian eta erreferentzia
garrantzitsuenetako bat mundu mailan.
IRIZAR S. Coop.
irizar@irizar.com
Irizar S.Coop. Zumarraga Bidea 8 20216—Ormaiztegi Gipuzkoa (Espainia)
Bikaintasun Kasu Praktiko hau Euskal
Enpresen Ingurumen Bikaintasunaren
Praktikei buruzko 2014ko deialdiaren
bidez argitaratu da
Kasu Praktikoaren egilea :
Irizar S.Coop.
Laguntza teknikoa:
IK Ingeniería, S.L.
www.irizar.com https://www.flickr.com/photos/
irizar_coaches_and_buses/sets/
“Irizar Taldearen % 100 elektrikoa den autobusa urrats handia da
markaren estrategiaren garapenean, zeren Irizar erreferente bihurtzen
baitu berrikuntza eta jasangarritasunaren alorretan, merkatuko
abangoardia teknologikoan kokatzea batera.”
Jose Manuel Orcasitas. Zuzendari Nagusia
Tel.: 943 80 91 00