Post on 01-Mar-2021
transcript
Jarduerak abiarazteko
FUNTZIONAMENDU-JARRAIBIDEAK
EGUNEKO ZENTROAK
JARDUNBIDE EGOKIEN gida
2
Jardunbide egokien gida
EGUNEKO ZENTROAK
1. HELBURUA
Enpresariei zein langileei (osasun-arlokoak direnak eta ez direnak) bai eta erabiltzaileei eta haien
familiakoei aholkularitza ematea eguneko zentroetan hartu beharreko neurriei buruz, segurtasuna eta
osasuna bermatzeko, COVID-19 zabaltzea eta kutsatzea saihesteari dagokionez, lan-arriskuen
prebentzioari buruzko araudia betetzeari kalterik egin gabe.
2. METODOA
Gida jardunbide egokien laburbilduma da, hau da, gomendioak, esperientziak edo esku-hartzeak,
emaitza positiboak eman dituztenak, eraginkorrak eta erabilgarriak direnak testuinguru jakin batean,
helburu dutenak aurre egitea, hobetzea edo irtenbide bat ematea lanean agertzen diren egoerei, eta
baliagarriak izan daitezkeenak antzeko egoeretan edo bestelako egoeretan.
Gida etengabe izango da berrikusia, eta duen helburua inplikatutako alderdi guztien lankidetzarekin
baino ez da lortuko.
3. COVID-19
COVID-19 arnas gaixotasuna SARS-CoV-2 birusak sortzen du. Birus hori animalia-jatorriko koronabirusa
da eta gizakiok kutsatzera heldu da; gure artean ere transmititu daiteke.
3.1. TRANSMISIO-BIDEA
Gizakien arteko transmisio-bidea1 beste koronobirus batzuetarako deskribatutakoaren
antzekoa da. Transmisio hori, batez ere, 5 mikra baino gehiagoko tanten bidez gertatzen da,
sudurretik eta/edo ahotik datoz, infektatutako pertsona batek eztul, doministiku edo arnasa
botatzean; 2 metrora arteko distantziara heltzeko gai dira eta inguruneko gainazal eta
objektuetan gera daitezke (fomiteak). Kutsatzea tanta horiek arnastean gerta daiteke edo
tanta horiez kutsatutako eskuez ahoko, sudurreko edo begietako mukosekin kontaktua
izatean, eskuek aurretiaz kontaktua izan dutelako kutsatuta dauden gainazalekin edo
fomiteekin.
1 https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/documentos/20200417_ITCoronavirus.pdf
3
Jardunbide egokien gida
EGUNEKO ZENTROAK
Egungo ebidentzia zientifikoak ez du larruazala birusa transmititzeko bidetzat hartzen,
kutsatutako eskuak eta/edo aurpegia izan ezik.
3.2. KOLEKTIBO SENTIBERAK
Osasun Ministerioak2 argitaratutako SARS-CoV-2rekiko esposizioaren aurrean Laneko
Arriskuen Prebentzio Zerbitzuetarako jarduera-prozeduran zerrendatuta dauden COVID-
19rekiko arrisku-kolektiboak edo talde kalteberak honako hauek dira:
60 urte baino gehiago.
gaixotasun kardiobaskularrak, hipertentsioa barne
diabetesa
biriketako gaixotasun kronikoak
minbizia tratamendu aktiboaren fasean
immunoeskasia
haurdunaldia
giltzurrun-gutxiegitasun kronikoa
gibeleko gaixotasun kronikoa
obesitate morbidoa (GMI>40)
4. PRINTZIPIO OROKORRAK
Eguneko zentroetan egin beharreko ekintza guztiak, agintarien gidalerroei jarraiki egingo dira, batez
ere osasun-arloari jarraiki, eta Prebentzio Zerbitzuaren laguntzarekin. Eguneko zentroko
enpresaburuak prebentzioaren kudeaketa bere gain hartu badu, kontratatuta izan behar duen
Osasuna Zaintzeko Zerbitzura jo ahal izango du, bai eta prebentzioaren kudeaketa egiteko
erreferentziazko beste informazio- edo kontsulta-iturri batzuetara ere, hala nola ministerioak,
gobernu-sailak, erakunde ofizialak, elkarteak, etab.
Pertsona orok bete beharko ditu zehaztu diren portaera sozialari buruzko jarraibideak, SARS-CoV-2k
eragindako osasun-krisiari aurre egiteko.
2 https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/documentos/PrevencionRRLL_COVID-19.pdf
4
Jardunbide egokien gida
EGUNEKO ZENTROAK
5. ERABILTZAILEEN ETA HAIEN FAMILIAKOEN LANKIDETZA
Bizi dugun egoera honetan erabiltzaileen eta haien familiakoen lankidetza beharrezkoa dugunez,
pertsona horientzako gomendioak honako hauek dira:
EZ joan erostera arnas sintomarik izanez gero.
Errespetatu zentroaren jarraibideak.
Segurtasun-distantziak errespetatu, eta aglomerazioak sortzea saihestu.
Lokalean ahalik eta denbora gutxien egon, batez ere laguntzaileak edo bisitariak
direnean.
6. ANTOLAKETA
Enpresek edo zentroen titularrek hainbat ekintza egin beharko dituzte jardueraren antolaketari,
langileei, erabiltzaileei eta abarri dagokionez, COVID-19ren kutsadura prebenitzeko, laneko
segurtasuna eta osasuna kaltetu gabe.
6.1 KONTINGENTZIA-PLANA
Zentro bakoitzak Kontingentzia Plan bat garatu beharko du, COVID-19ri aurre egiteko hartu
beharreko neurriak jasoko dituena. Plan horrek lanpostuekin eta lanpostu horietako
zereginekin lotutako arrisku-mailak kontuan hartu eta jorratu beharko ditu, eta, beraz,
enpesaren prebentzio-antolaketaren laguntza behar du.
Kontsiderazio horien artean, adibidez, honako hauek egon daitezke:
Lagileentzat SARS-CoV-2 iturri izan daitezkeenak: erabiltzaileak, beste langile batzuk…
Besteren edo norberaren konturako langile kalteberak egotea.
5
Jardunbide egokien gida
EGUNEKO ZENTROAK
6.1.1 Kontingentzia Planaren garapenean kontuan hartu beharreko beste kontu
batzuk
Langileen bajak areagotu daitezke; izan ere, lanera joateari utzi beharko zaio
"baieztatutako" edo "susmagarri" (ikertua) egoeran egonez gero, harik eta "negatiboa"
baieztatu edo errekuperatu dela baieztatu arte.
Distantzia mantentzeko, lan-txandak mailakatu, jarduerak murriztu, urrutiko lana,
ordutegi malguak eta esposizioa murrizteko beste neurri batzuk hartzeko beharra
aztertu.
Baloratu funtsezko egitekoak langile gutxirekin egiteko aukerak, langileak hainbat
lanetan trebatzea barne, erabiltzaileak zaintzen jarraitzeko.
Erabiltzaileen kalteberatasuna, eguneko zentroa adinekoentzakoa bada, eta ezarri
beharreko prebentzio-neurrietan horrek duen eragina.
Hornidura-kateak eten edo entregak atzeratu daitezke.
Garbitzeko beharra lanaldian, langileak haiek zein instalazioak.
6.1.2. Kolektibo kaltebera
Ebaluatu, prebentzio-zerbitzuaren bidez, langileak duen kalteberatasuna.
Hartu kasu bakoitzari dagozkion prebentzio-, egokitzapen- eta babes-neurriak,
telelana aukera barne.
Egiaztatu langile kalteberak lanean jarraitzeko aukera ematen dioten lan-baldintzei
eustea ezinezkoa dela, aldi baterako ezintasuna eskatu ahal dezan.
Baloratu jarduera egiten jarraitzea egokia den, pertsona autonomoaren kasuan edo
prebentzio-zerbitzurik ez duen beste egoera batean, lehen mailako arretako
medikuaren laguntzarekin.
6
Jardunbide egokien gida
EGUNEKO ZENTROAK
6.1.3. Kontingentzia Planari lotutako jarduerak
Laneko Segurtasun eta Osasun batzordeek kontsultatuko eta adostuko dute plana,
prebentzioko ordezkarien parte-hartzearekin. Langileen legezko ordezkaritzarik ez duten
enpresetan, prebentzio-ordezkaririk ez badago eta laneko segurtasun- eta osasun-batzorderik
eratu ez bada, abiarazteko gidari buruzko kontsulta enpresaren sindikatu adierazgarrienekin
edo ekoizpen-sektoreko sindikatu adierazgarrienekin egin beharko da.
Enpresak garatutako plan orok eskatzen duen moduan:
Enpresan bertan zabalduko da, bai eta beste enpresa batzuetan lantokian jardueraren
bat egiten badute, koordinazio egokia egon dadin.
Gerta daitezkeen arau-aldaketen arabera eguneratuta egongo da.
Era berean, hartutako ekintzak erregistratu beharko dira, data, ordua, arduradunak eta abar
zehaztuz, eta sor daitekeen dokumentazio guztia gorde beharko da, prebentzio-plangintzan
egiten den moduan.
6.2 JARDUERA KUDEATZEA
Txandak ezartzeko, etenaldiak egiteko, zereginak txandakatzeko eta abarrerako
beharra baloratu arriskua gutxitzeko, bai eta ebaluatu bizi dugun egoerak dakartzan
karga fisikoak eta mentalak eta, aldi berean, sustatu eskuak garbitu ahal izatea.
Bermatu neurri higienikoak betetzen direla zentroaren eremu guztietan, erabiltzaileen
zein langileen kasuan, eta segurtasun- eta garbiketa-distantziei dagokienez.
Sukarra edo beste sintoma batzuk dituen langile edo erabiltzaile bat detektatzen bada,
jarduteko prozedura bat ezarri, eta osasun-langileak bertaratu arte beste pertsona
batzuekin harremanetan ez dagoen gune bat zehaztu. Berehala jarri harremanetan
autonomia-erkidegoak edo dagokion osasun-zentroak horretarako prestatutako
telefonoarekin, eta langileei dagokienez, dagozkien prebentzio-zerbitzuekin.
Informazioa eman merkantzien, materialen eta abarren hornitzaile diren zerbitzuei
ezarri diren prebentzio-neurri aplikagarriei buruz.
7
Jardunbide egokien gida
EGUNEKO ZENTROAK
Enpresa-jarduerak koordinatu, kontratatutako zerbitzuak badaude, hala nola
instalazioak garbitzea, otorduak prestatzea, etab.
6.3 LANGILEAK
Prestakuntza eta informazioa
Laneko edozein arriskuren aurrean gertatzen den moduan, nahiz eta bizi
dugun arriskua lanari berari lotuta ez egon, osasun publikoko kontua baita,
informazioa eman eta informazio-material ulergarria eta iturri
fidagarrietakoa banatu behar zaie langile guztiei, kutsatzeari aurre egiteko
oinarrizko alderdiei buruz:
o Arriskua, prebentzio-neurriak, norbera babesteko ekipamenduen
(NBE) erabilera, etab.
o Higiene-neurri pertsonalak3 eta kolektiboak
o Osasun-agintaritzak pertsona bat gaixotzat jotzeko ezarritako
irizpideak
o Kasu susmagarri batean jarduteko jarraibideak
Sintomei buruzko informazioa eman, kasuak nola komunikatu behar diren
antolatu, etab.; izan ere, gaixorik egonez gero, EZ da lanera joan behar.
Kartelak jarri eskuetako garbiketa gogorarazteko, partekatzen den materiala erabili
ondoren, bai eta erabiltzaileei arreta eman ondoren ere (elikadura, mobilizazioa,
garbiketa, etab.)
Gutxitu langileen eta beste enpresa batzuetako langileen arteko kontaktua, aurrez
aurrekoak ez diren komunikazioak eginez eta urruneko lana ezarriz, ahal dela.
Egun alternatiboak edo aparteko txandak ezarri zentroan unean-unean dauden
pertsonen kopurua murrizteko eta beraz, segurtasun-distantziari eustea errazteko.
Lanean gerta daitezkeen estres-egoerei buruzko jarraibideak eman.
3 Osasun Saila. Eusko Jaurlaritza. Eskuak nola garbitu. Bideoa. https://www.youtube.com/watch?v=SILFnwZtjqo&feature=youtu.be
8
Jardunbide egokien gida
EGUNEKO ZENTROAK
Egin aurrez aurreko bilerak, behar-beharrezkoa denean, ahal dela, beraz, bilera
telematikoak eta/edo telefonikoak bultzatu. Aurrez aurreko bilera egingo bada,
mantendu segurtasun-distantzia, eta ahal dela aire zabalean egin.
Funtsezkoak ez diren bidaiak saihestu.
6.4 JOAN-ETORRIAK4
Aukerak aztertu zentroari lotutako garraiobide kolektiboak erabiltzen dituzten langileen eta
erabiltzaileen lekualdatzetan. Pertsonen joan-etorrietan kontuan hartu:
Maskara erabiltzea
Sudurra eta ahoa estaltzen dituzten maskarak erabiltzea nahitaezkoa
izango da autobus- edo trenbide- garraioaren erabiltzaile guztientzat.
Bidaiariekin kontaktu estua duten garraio-zerbitzuetako langileek
maskara eraman beharko dute eta soluzio hidroalkoholikoak eskuratu,
eskuetako higienea maiz egiteko.
Motozikletetan, ziklomotorretan eta L kategoriako ibilgailuetan, oro
har, bi bidaiarik bidaiatzen dutenean, maskara edo kasko integrala
eraman beharko dute etxe berean bizi ez badira.
Garraio publikoetan, pribatu osagarrietan eta pribatu partikularretan,
bederatzi plaza arteko ibilgailuetan, gidaria barne, bidaiariek maskara
eramango dute guztiak etxebizitza berean bizi ez badira.
Eserleku-ilara bakarra duten ibilgailuetan, hala nola ibilgailu astunen
kabinetan, furgonetetan edo bestelakoetan, pertsona batek baino
gehiagok bidaiatzen badu, maskara erabili beharko da etxebizitza
berean bizi ez badira.
4 TMA/384/2020 Agindua, maiatzaren 3koa, garraiobideetan maskarak erabiltzeko jarraibideak ematen dituena eta mugikortasun segurua bermatzeko baldintzak finkatzen dituena, normaltasun berri baterako trantsiziorako planaren arabera. TMA/400/2020 Agindua aldatu egin da azken xedapenetatik lehenengoa. TNA/400/2020 Aginduak, TMA/424/2020 Aginduak eta SND/507/2020 Aginduak, ekainaren 6koak, aldatua. Testu bateratua. https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-2020-4789
9
Jardunbide egokien gida
EGUNEKO ZENTROAK
Okupazio-baldintzak
Homologatutako bi plaza (gidaria eta bidaiaria) dituzten motozikleta,
ziklomotor eta L kategoriako ibilgailuetan, oro har, bi pertsonak
bidaiatu ahal izango dute. Erabilera partekatuko motozikleten eta
ziklomotorren kasuan, eskularruak erabiltzea nahitaezkoa izango da
bientzat. Ondorio horietarako, motor-gidariak babesteko eskularruak
onartuko dira.
Garraio pribatu partikular eta pribatu osagarrietan, bederatzi plaza
arteko ibilgailuetan, gidaria barne, ibilgailuak dituen plazak adina
pertsona joan ahal izango dira, baldin eta guztiak etxebizitza berean
bizi badira.
Garraio pribatu partikular eta pribatu osagarrietan, bederatzi plaza
arteko ibilgailuetan, gidaria barne, guztiak etxebizitza berean bizi ez
direnean, bi pertsona mugitu ahal izango dira eserleku-ilara
bakoitzeko, betiere bidaiarien arteko distantzia ahalik eta handiena
errespetatzen badute.
Bederatzi plaza arteko ibilgailuetako garraio publikoetan, gidaria
barne, bi pertsona mugitu ahal izango dira gidariaren eserleku-ilara
gehigarri bakoitzeko. Nolanahi ere, bidaiarien artean ahalik eta
distantzia handiena bermatu beharko da.
Erabiltzaile guztiak etxebizitza berean bizi badira, hiru pertsona joan
ahal izango dira gidariaren eserleku-ilara gehigarri bakoitzeko.
Ezaugarri teknikoak direla-eta eserleku-ilara bakarra duten
ibilgailuetan, hala nola ibilgailu astunen kabinetan, furgonetetan edo
bestelakoetan, gehienez ere bi pertsonak bidaiatu ahal izango dute,
baldin eta ahalik eta distantzia handiena gordetzen badute.
Autobuseko garraio publiko erregularrean, eskatu ahalakoan eta
pribatu osagarrian, bai eta trenbideko garraioetan ere, okupatzaile
guztiek eserita joan behar badute, eserleku guztiak erabili ahal izango
dira. Okupazio-mailak horretarako aukera ematen duenean,
erabiltzaileak ahalik eta gehien bereizteko ahalegina egingo da.
Hiri barruko eta hiri inguruko bidaiarien garraio publiko kolektiboetan,
zutik dauden bidaiariak garraiatzeko plataforma egokituak
daudenean, eseritako plaza guztiak hartu ahal izango dira, eta metro
koadro bakoitzeko bi erabiltzaileren okupazio-erreferentzia
10
Jardunbide egokien gida
EGUNEKO ZENTROAK
mantenduko da zutik bidaiatzeko gaitutako eremuan, betiere
bidaiarien arteko bereizketarik handiena egiten saiatuz.
Garraioan bete beharreko baldintzak kontuan hartuta, beharrezkoa izan liteke:
Garraio-txanda gehiago ezartzea.
Erabiltzailea familiak5 garraiatu ahal izateko irtenbideak ematea.
Beste irtenbide batzuk aztertzea, langileekin, enpresarekin, familiekin eta prebentzio-
zerbitzuaren ordezkariekin bat etorriz.
6.5. ERABILTZAILEAK
Instalatu kartelak edo informazio-panelak zentroaren sarreran eta barruan, eta jarri
erabiltzaileentzat, familiakoentzat eta langileentzat erabilgarria den informazio guztia:
zentroaren eta espazio komunen edukiera, irekitzeko ordutegiak, ilarak antolatzeko
jarraibideak, sintomarik izanez gero edo gaixorik egonez gero etxean egoteko beharra,
etab.
Helarazi erabiltzaileei, haien familiei eta langileei ohiko bitartekoen bidez aipatutako
neurriak, ahalik eta gehien zabaltzeko eta betetzeko.
Erabiltzaileak trebatu eskuetako eta arnasketako higiene-ohiturak eta segurtasun-neurriak
mantentzeko ohiturak eskura eta ezarri ditzaten.
6.6. GARBIKETA
Zehaztu zentroko guneetan lan egiteko eta zabaltzeko ordutegiak, beharrezko
garbiketa egin ahal izateko, lanaldia edo txanda hasi aurretik eta lanaldia edo txanda
amaitzean.
Aldian-aldiko garbiketa-plan bat ezarri (garbiketa areagotu behar da) eta jarraipena
egin. Plan horretan, langileek soilik erabiltzeko eremuak (aldagelak, atsedenlekuak,
sukaldeak, zerbitzuak, etab.) eta erabiltzaileen eremuak (harrera, aretoak, jantokiak,
5 Protocollo operativo per il respetto delle disposizioni per la pervencionedal contagio e la tutela dela salute degli utenti e degli operatori finalizzato
alla reapertura delle struture semiresidenziali per per persone con disabilità,ai sensidell´art. 8 del DPCM 26 aprile 2020 https://www301.regione.tocana.it/bancadati/atti/Contenuto.xml?id=5251625&nomeFile=Delibera_n.571_del_04-05-2020-Allegato-A
11
Jardunbide egokien gida
EGUNEKO ZENTROAK
etab.). Kutsatuta egon daitekeen azalera, objektu, tresna eta abar guztiak jaso beharko
ditu: erakusmahaiak, mahaiak, aulkiak, barandak, lan-ekipoak, erremintak, ateen
heldulekuak eta botoiak, adibidez, igogailuak, materialak, edonork erabiltzeko ekipoak
(kafe-makinak, fotokopiagailuak, etab.), kontaktu-maila handikoak.
Garbitzaileak garbitzeko guneak eta komunak garbitzeko plana ezarri, bai eta horien
edukiera zehaztu ere, eremu komunetan distantziak mantentzeko.
Zorroztu garbiketa eta desinfekzioa, betiere osasungarritasun- eta higiene-egoera
bermatze aldera.
Horretarako, erabili baimendutako ohiko detergenteak eta desinfektatzaileak
(biruzida).
Ehunak kudeatzeko prozedura ezarri (mahai-zapiak, maindireak, etab.), garbitu
ondoren zentrora edo/eta biltegietara iristen direnetik garbiketa-zerbitzura bidaltzeko
bildu eta biltegiratu arte, zerbitzua kanpokoa zein barnekoa izan. Barnekoa bada,
beharrezkoa izango da zerbitzu horretan ere manipulazio-kudeaketa ezartzea.
Kudeatu behar bezala sortutako hondakin guztiak. Bota hondakinak maizago. Arreta
berezia jarri beharko da jarduera honetan, horiekin eskuz kontakturik ez izateko eta
poltsak ixtean aerosolak sortzea saihesteko.
7. KONTAKTU FISIKOA SAIHESTEKO NEURRIAK
Neurriak hartu behar dira, ahal den guztietan, 2 metroko distantziari eusteko, ez bakarrik langileen
artean, langileen eta erabiltzaileen artean ere, bai eta erabiltzaileen artean ere, eta saihestu kutsatuta
egon daitezkeen elementu edo gainazalekin kontaktuan egotea ere. Neurri horien artean:
7.1. OROKORRAK
EZ egin kontaktu fisikoa dakarren edukazio- edo afektu-adierazpenik.
Antolatu lana eta lanpostuak, ahal dela, langileen arteko hurbiltasuna saihesteari
begira.
12
Jardunbide egokien gida
EGUNEKO ZENTROAK
Zehaztu zentroaren eta bertako eremuen edukiera (langileek soilik erabiltzeko eremuak
– Aldagelak, komunak, atsedenerako lokalak – Eta erabiltzaileentzako eta
bisitarientzako eremuak – Aretoak, jantokiak, etab. –), segurtasun-distantziari eustea
ahalbidetzeko.
Kontrolatu eremu bakoitzerako definitutako edukierak gainditzen ez direla.
Ateak irekita utzi, ahal bada, heldulekuekiko kontaktuak mugatzeko, betiere horrek
zentroko sarbidea bideratzea eragozten ez badu
Instalatu irekiera automatikoko ateak, ahal dela, bai lokaletara sartzeko, bai langileek
erabiltzen dituzten eremuetara sartzeko eta nora sartzeko den kontuan hartuta edo
segurtasun-arazoen arabera: norbera hurbiltzean zabaltzen den horietakoa, txartela
edo kontaktu fisikorik behar ez duen beste gailu bat hurbiltzean zabaltzen den
horietakoa, etab.
Jarri zentroko altzariak edo elementuak, segurtasun-tartea hobeto mantendu ahal
izateko.
Ahal dela, eskailerak erabili eta igogailua ahalik eta gutxien. Erabili behar denean,
gehieneko okupazioa pertsona batena izango da, haien arteko bi metroko tartea
bermatu ahal denean izan ezik (edukiera zehaztu beharko da), edo laguntza behar
dezaketen pertsonen kasuan; kasu horretan, haren laguntzaileak edo familia-nukleo
berekoak direnek edo etxebizitza berean bizi direnek ere erabili ahal izango dute.
Instalatu babes kolektiboko neurriak, adibidez, manparak, lanpostuen artean, itxarote-
eremuetan, etab.
Saihestu objektuak, dokumentuak eta abar eskura entregatzea: gainazal batean utzi eta
bertatik jaso, utzi duen pertsona erretiratu ondoren.
Saihestu objektuak, erremintak, beste pertsona baten lan-eremuak eta abar erabiltzea,
eta, erabiltzen badira, lehenago eta geroago garbitu.
13
Jardunbide egokien gida
EGUNEKO ZENTROAK
7.2. SARBIDEA
Antolatu langileen eta erabiltzaileen sarrerak eta irteerak modu mailakatuan, bai eta
eremu komunetarako sarbidea ere, segurtasun-distantzia mantentzeko.
Ezarri neurri zehatzak sartzean eta irtetean erabiltzaileak pilatzea saihesteko eta horien
berri eman, sarbide- eta irteera-denborak mailakatu eta eremu komunetan gehieneko
edukiera ezarri.
Definitu, ahal bada, langileentzako eta erabiltzaileentzako sarrera-bide
independenteak. Gainera, ahal dela, sartzeko eta irteteko ez erabili sarbide bera.
7.2.1. Bisitak
Sustatu bisitak aldez aurretik hitzordua eskatuta egin daitezen.
Mantendu higieneari eta distantziari buruzko arau orokorrak.
Gogorarazi bisitariei ezin dela instalazioetara sartu sintomak badituzte edo kutsatuta
egon daitezkeela susmatzen bada.
Izan bisitetarako sarbide bakarra, bisitak hobeto kontrolatu ahal izateko.
Saiatu hitzordura arte itxaronaldia lokalaren barruan egin ez dadin, batez ere
segurtasun-distantzia ziurtatzerik ez badago.
Jarri sarbide publikoko guneeetan bereizketa-elementuak langileen eremuen eta
bisitarien eremuen artean.
7.3. APARKALEKUAK
Langileentzako, erabiltzaileen garraio indibiduala edo kolektiborako, bisitentzako,
horniduretarako, etab. aparkalekuak dituzten zentroetan, instalazioetara sartzeko:
Instalatu kontakturik behar ez duten tiket- eta txartel-irakurgailu automatikoak.
14
Jardunbide egokien gida
EGUNEKO ZENTROAK
Kontaktua behar duten irakurgailuak erabili beharrean, segurtasun-langileek eraman
dezatela kontrola.
Instalatu automatikoki irekitzen diren ateak eta/edo kontakturik gabeko gailua, kasua
zein den, aparkalekuaren eta dendaren edo langileen aldagelen artean.
Eduki aparkalekuaren eta zentrorako edo langileen aldageletarako sarbidearen arteko
ibilbidean ate guztiak irekita, ez bada bestelako segurtasun-arrazoi zorrotzak daudela.
Mugatu erabiltzen diren plazen kopurua, segurtasun-distantzia mantentzen dela
ziurtatzeko.
7.4. ZENTROAN BERTAN
Ahal bada, zirkulazio-noranzko bakarra ezarri, pertsonak gurutzatu ez daitezen.
Adibidez, korridoreetan, eskaileretan… zirkulazio-norabideak markatu, zentroko
guneetara sartzeko ilara egiteko eremuak zehaztu, kanpoan, etab.
Izendatu erabiltzaileei distantziari eusteko beharra gogorarazten dieten langileak, ahal
bada. Erabiltzaileeak ildo horretako ohituretan trebatu.
Erabiltzaileak pilatzea saihestu, zentroaren barruan zein kanpoan, baina zenbait
egoeratan elkarrekin egon ahal izango dira, baldin eta elkarrekin bizi den familia-nukleo
batekoa bada, edo mendekotasuna duten pertsonak badaude.
7.5. ZENTROKO GUNEAK
Aztertu espazioaren banaketa eta antolaketa, bai eta lan-prozesuena ere, segurtasun-
distantziak bermatzeko.
Saiatu erabilera komuneko eremuak banaka bakarrik erabil daitezen, eta, ezinezkoa
bada, segurtasun-distantziari eutsi.
15
Jardunbide egokien gida
EGUNEKO ZENTROAK
7.6. KOMUNAK
Aldatu komunak erabiltzeko gailuak, eskuak erabili behar ez izateko; adibidez, eskuak
azpian jartzean ura ateratzen den txorrota, oinarekin aktibatzen den komunaren
ponpa, etab.
Ur-iturriak kendu, eta, beraz, ahal den neurrian, ur-botila indibidualak eman edo
pertsona bakoitzak horiek izan ditzan ahalbidetu.
7.7. LANERAKO TRESNAK ETA MATERIALAK
Erabili, ahal den neurrian, banakako materiala eta tresnak.
Ez erabili objekturik, tresnarik, beste pertsona baten lan-eremurik, etab., eta, erabiltzen
badira, garbitu lehenago eta geroago.
Baloratu erabili eta botatzeko materialen, tresnen eta abarren erabilera.
Garbitu eta desinfektatu erabiltzaileren batekin kontaktuan egon diren materialak,
beste pertsona batekin erabili aurretik.
Mugatu paperezko dokumentuen erabilera eta zirkulazioa ahalik eta gehien mugatzea.
7.8. ERABILTZAILEEI ARRETA EMATEKO ZEREGINAK
Dagozkion babes-neurriak eman eta erabiltzen direla zaindu Prebentzio-zerbitzuak
ebaluatutako egoera bereziaren arabera, segurtasun-distantzia mantendu ezin den
erabiltzaileentzako arreta-lanetan (elikadura, garbiketa eta garbitasuna, mobilizazioa,
lekualdaketa, etab.).
Ez egin aglomerazioak gertatzeko arriskua dakarten jarduerak, segurtasun-distantzia
mantendu ezin bada.
Antolatu animazio- eta gizarte- eta hezkuntza-jarduerak talde txikietan, pertsonen
arteko distantzia errespetatzeko moduan.
Ezarri janari-txandak, jantokian ahalik eta pertsona gutxien egoteko.
16
Jardunbide egokien gida
EGUNEKO ZENTROAK
8. NEURRI HIGIENIKOAK 6,7,8
Pertsonen arteko distantziari eusteko neurriez gain (edukiera mugatzea, babes kolektiboko neurriak,
etab.), higiene-neurri egokiak hartu behar dira: eskuak garbitzea eta, beharrezkoa denean, norbera
babesteko neurriak hartzea, prebentzio-zerbitzuaren eta/edo osasun-agintarien9 gomendioen
arabera. Nolanahi ere, erabilera publikoko espazio irekietan zein itxietan, segurtasun-distantzia10
ziurtatzerik ez dagoenean, nahitaezkoa da pertsona guztiek maskara erabiltzea, zehaztutako
salbuespenetan izan ezik. Aplikatu beharreko neurri posibleen artean:
Sustatu eta erraztu langileek zein erabiltzaileek eskuak garbitu ahal izatea.
Ziurtatu higiene-neurriak mantentzeko beharrezkoak diren kontsumigarrien
hornikuntza: ura eta xaboia, gel hidroalkoholikoa, xaboia, eskuoihaltxoak, zabor-
poltsak, paperontzia tapaduna eta pedalduna...
Etengabe eduki lanpostuetan eta eremu komunetan (aldagelak, atsedenlekuak, etab.):
gela hidroalkoholikoa, paperezko eskuoihaltxoak, xaboia, zabor-poltsak, paperontziak
tapadunak eta irekitzeko pedaldunak.
Garbitu fitxaketa-puntua, erabili aurretik eta ondoren, kontaktu fisikoa behar badu, edo
sarrera-txandaren amaieran. Langileek eskuak garbitu beharko dituzte fitxatu ondoren,
adibidez, fitxaketa-puntutik gertu kokatutako gel hidroalkoholikoa erabilita.
Garbitu gainazalak, objektuak eta abar, ezarritako planaren arabera.
Eskura jarri erabiltzaileentzako garbiketa-gunea eta/edo gel hidroalkoholikoa.
Eskuak maiz garbitu, kutsatzeko arriskua dagoen hurbileko zereginak (garbitasuna,
elikadura, mobilizazioa, etab.) kontuan hartuta. Batez ere, eskuetako higienea egingo
dute erabiltzaileekin kontaktua izan aurretik eta ondoren, gainazalekin kontaktua izan
6 https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/documentos/Medidas_higienicas_COVID-19.pdf 7 https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/documentos/Listado_virucidas.pdf 8 https://www.mscbs.gob.es/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCovChina/documentos/Residencias_y_centros_sociosanitarios_COVID-19.pdf 9 https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/documentos/Recomendaciones_uso_mascarillas_ambito_comunitario.pdf
10 Orden SND/422/2020, de 19 de mayo, por la que se regulan las condiciones para el uso obligatorio de mascarilla durante la situación de crisis
sanitaria ocasionada por la COVID-19. https://www.boe.es/boe/dias/2020/05/20/pdfs/BOE-A-2020-5142.pdf
17
Jardunbide egokien gida
EGUNEKO ZENTROAK
ondoren eta ekipoak erabili ondoren, eta, hala badagokio, norbera babesteko neurriak
kendu aurretik eta ondoren.
Garbitu erabilera bakoitzaren ondoren, erabilera partekatuko ekipoa, erremintak eta
abar.
Garbitu eskuak urarekin eta xaboiarekin, edo, bestela, gela hidroalkoholikoekin.
Eskuak garbitu eskularruak erabili aurretik eta ondoren, eta aldatu erabiltzaile
bakoitzari arreta eman ondoren, erabiltzea beharrezkoa bada.
Eskatu erabiltzaileek maskara erabil dezaten, betiere egin beharreko jarduerak
ahalbidetzen badu eta erabilera kontraindikatua ez bada, segurtasuneko pertsonen
arteko 2 metroko distantziari eustea bermatu ezin den kasuetan eta babes kolektiboko
neurririk ezarri ezin izan denean.
Langileak bere prebentzio-zerbitzuak adierazitako norbera babesteko neurriak
erabiliko ditu, arrisku-mailaren arabera.
Garbitu nitrilozko eskularruak erabiliz edo prebentzio-zerbitzuaren gomendioen
arabera.
Erabili garbitzeko eta desinfektatzeko produktu egokiak: adibidez, lehenik ura eta
xaboia, eta gero lixiba uretan diluituta, osasun-agintariek emandako gomendioen
arabera.
Garbitu eta desinfektatu uniformeak edo laneko arropa erregularki. Baloratu erabili eta
botatzeko txabusinen erabilera.
Halaber, langileentzako beste gomendio batzuk, erabiltzaileentzat ere baliagarriak direnak, honako
hauek dira:
EZ joan gaixorik egonez gero.
Lanean aurpegia eta begiak ukitzea saihestu.
Azazkalak labur eraman.
Saihestu eskuak eta eskumuturrak garbitzea zailtzen duen eraztunik, eskumuturrekorik,
erlojurik edo bestelako apaingarririk erabiltzea.
18
Jardunbide egokien gida
EGUNEKO ZENTROAK
Eztul edo doministiku egitean, estali ahoa:
erabili eta botatzeko paperezko zapi bat erabilita, eta zakarrontzira bota
ukondoaren barrualdea erabilita edo
eskua erabilita; azken kasu horretan, garbitu egin behar da, eta, bitartean,
aurpegia, sudurra edo begiak ez ukitu
Ez partekatu janaria, objektuak eta tresnak aldez aurretik garbitu gabe.
Zorroztu norberaren higiene-neurriak: dutxa hartzea lanetik itzultzean, etxeko eta
familiako jarduerak egiten hasi aurretik.
8.1. AIREZTATZEA
Airearen berrikuntza areagotu lantokian, modu naturalean edo behartuan, beraz, EITEk
eta/edo 486/97 Errege Dekretuak eskatutako gutxieneko balioen gainetik.
Kontuan hartu aireztapen-beharrak bertan dauden pertsonen kopuruarekin eta
produktuek ingurunera askatzen dutenarekin lotuta daudela
Aireztapen/klimatizazio sistema baduzu:
eraginkortasun handiko aire-iragazkiak instalatu
instalazioa egunero garbitu eta desinfektatu
ekipoa egunero garbitu eta desinfektatu
kanpoko aire-sarrera handitu edo birzirkulaziorik ez egin
baloratu birzirkulazioan biruzida fisikoa erabiltzea
8.2. IBILGAILUAK
Norberaren ibilgailuak edo langileek eta/edo erabiltzaileek guztiek erabiltzeko
kontratatutakoak garbitu eta desinfektatu behar dira erabilera bakoitzaren aurretik eta
ondoren.
• Eskuak garbitu ibilgailua erabili aurretik, urarekin eta xaboiarekin, edo, bestela, gel
hidroalkoholikoarekin.
19
Jardunbide egokien gida
EGUNEKO ZENTROAK
• Izan eskura ibilgailuan gel hidroalkoholikoa, paperezko eta alkoholezko eskuoihal
txikiak edo eskuoihal desinfektatzaileak ukitu diren ibilgailuaren zatiak garbitzeko, bai
eta itxi daitezkeen plastikozko poltsa ere, garbitzeko erabilitako elementu guztiak
jasotzeko. Poltsa horiek leku egokian utzi beharko dira amaitzen denean. Ez utzi inoiz
ibilgailuan.
• Garbitu bolantea, kanbio-palanka, irratiko aginteak, segurtasun-uhala lotzeko gailua,
eskutokiak, giltzak, etab.; hau da, ibilgailua erabiltzean ukitu ahal izan den edozein zati.
• Eskuak garbitu ibilgailura itzultzen den bakoitzean, egindako jarduera dela-eta
ibilgailuan sartu eta irten behar bada.
• Ibilgailua aireztatu erabili eta garbitu ondoren, 15 minutu inguru, beste pertsona
batek erabili aurretik.
• Desinfektatu, batez ere erabilera partekatua dagoenean, giltzak eta kreditu-
txartelak, erregaia erosteko, aparkalekua ordaintzeko eta abar.
• Ez isuri desinfektatzeko edota garbitzeko produktuak zuzenean desinfektatu eta/edo
garbitu beharreko elementuen gainean, baizik eta toallatxo bat busti edo zuzenean
eskuoihal desinfektatzaile hezeak erabili.
8.3. JANTOKIAK
Ezarri iradokitako edo aurrez zehaztutako ibilbide bat, eremu jakin batzuetan pilaketak
saihesteko eta erabiltzaileen eta langileen arteko harremana prebenitzeko.
Murriztu elikagaien manipulazioa eta erabiltzaileen esku-hartzea, kutsatzeko arriskua
prebenitzeko.
Jarri platerak, elikagaiak eta abar erraziotan eta estalita.
Garbitu eta desinfektatu ekipamendua, bereziki mahaiak, aulkiak eta pertsona baten
eta bestearen arteko ukitu daitekeen beste edozein gainazal.
Erabilera bakarreko mahai-zapiak erabili. Hori ezinezkoa bada, zerbitzuen artean
aldatu, gero garbiketa mekanikoa egiteko, eta ordura arte itxi daitezkeen poltsetan utzi.
20
Jardunbide egokien gida
EGUNEKO ZENTROAK
Biltegiratu zerbitzuko elementu osagarriak (baxera, beirategia, mahai-tresnak, mahai-
zapiak) esparru itxietan, eta, hori ezinezkoa bada, erabiltzaileen eta langileen
pasaguneetatik urrun.
Garbitu Baxera, beirateria eta mahai-tresneria ontzi-garbigailuan.
Ahal den neurrian, mahai-tresnak, beirateria eta baxera erabili aurretik ez dadila egon
agerian.
Kendu autozerbitzuko produktuak (ezpain-zapiak, palilleroak, ozpin-ontziak,
oliontziak), eta lehenetsi erabili eta botatzeko monodosiak edo beste formatu
batzuetako zerbitzuak, erabiltzaileak eskatzen duenerako.
9. ERREFERENTZIAK
Testuan zehar aipatutako dokumentuez gain:
COVID-19: COVID-19ren aurkako prebentzio eta kontrolerako gida, adinekoen
egoitzak eta egoitza izaera duten bestelako gizarte-zerbitzuetarako zentroak.
https://www.mscbs.gob.es/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCovChina/document
os/Residencias_y_centros_sociosanitarios_COVID-19.pdf
COVID-19: Europako, Estatuko eta Autonomia Erkidegoko zuzenbidea
https://www.boe.es/biblioteca_juridica/codigos/abrir_pdf.php?fich=355_COVID-
19_Derecho_Europeo_Estatal_y_Autonomico_.pdf
COVID-19: Pertsonen Mugikortasuna
https://www.boe.es/biblioteca_juridica/codigos/abrir_pdf.php?fich=363_COVID-
19_Movilidad_de_las_Personas.pdf
COVID-19: Langile autonomoak
https://www.boe.es/biblioteca_juridica/codigos/abrir_pdf.php?fich=358_COVID-
19_Trabajadores_Autonomos.pdf
COVID-19: Kolektibo kalteberak
https://www.boe.es/biblioteca_juridica/codigos/abrir_pdf.php?fich=359_COVID-
19_Colectivos_Vulnerables.pdf
21
Jardunbide egokien gida
EGUNEKO ZENTROAK
HSE. Working safely during the coronavirus outbreak – a short guide.
CDC. Guidance for Cleaning and Disinfecting.
OSHA. COVID-19 biruserako lantokiak prestatzeari buruzko gida.
10. ERANSKINAK Posterra.
https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/material_coronavirus/eu_def/adjuntos/C
ARTEL_A3_CONSEJOS_apaisado_eus.pdf
Bideoa. Eskuak nola garbitu. OSAKIDETZA. Eusko Jaurlaritza. https://www.youtube.com/watch?v=SILFnwZtjqo&feature=youtu.be
OHARRA: Gomendio hauek jarraian adierazitako datakoak dira, data horretan dugun egoera soziosanitarioa kontuan hartuta, zerikusia duten eremuetako agintari nazionalek eta/edo autonomikoek ematen dituzten arau berriei kalterik egin gabe. Barakaldo, 2020ko ekainaren 16a