Post on 21-Mar-2016
description
transcript
Archivo de audio MP3 (mp3)
IPUINA EUSKARAZ
LAU IZKINTXOGATIK...
Laukitxo bere lagunekin
jolasten ari da.
Ring! Etxe handira sartzeko tenorea da.
Baina Laukitxok ezin du! Atea biribila da eta bera ez!
Laukitxo triste dago.
Etxe handira sartzeko irrikitan dago.
Luzatu egiten da
Makurtu
Buruz behera jarri
Tolestu
Baina hala ere, ezin sartu!
Biribila izan! - diote Biribiltxoek
Laukitxo ahalegintzen da.
Sinetsi behar duzu!-esaten diote Biribiltxoek.
Biribila naiz, biribila naiz, biribila naiz...-errepikatzen
du behin eta berriz Laukitxok
Baina ezin!
Izkintxoak moztu beharko dizkizugu!-diote
Biribiltxoek
Ene! Ez dut nahi, horrek mina eraginiko dit eta!
Zer egin dezakegu?
Laukitxo ezberdina da. Ez da sekulan
biribila izango.
Biribiltxoak areto nagusian elkartu
dira. Luzaroan
hitz egin dute
Ez dela ez Laukitxo
aldatu behar duena ikusi
arte.
Atea baizik!
Orduan, ateari lau izkintxo moztu, lau izkintxo ziztrin...
Laukitxori etxe handian
sartzen uzten dizkiotenak!
Gainerako Biribiltxoen alboan.