Post on 10-Jul-2020
transcript
2014ko azaroaren 18a
Langile Ikastolako Aldizkaria
L.I.A. 14.Z
enba
kia
L.I.A. hitza aldizkarian
zehar ezkutatuta dago.
Ezetz aurkitu. Portadako-
ak ez du balio.
Aurkibidea
- Jakin nahi al duzue?..2or
- Abestia……………………….3or
- Ekarrizketak……………..4or
- Iragarkiak ………………...7or
- Gomendioak……………….8.or
IKASTOLAKO ALBISTEAK
Bide heziketa 5. maila .
5.C gelak hiru saio eduki ditu eta bi saio ge-
lan .
Lehenengo saioan ,ipuin bat kontatu zigu-
ten eta joko bat ere egin genuen.
Bigarren egunean, galderak egin genituen
eta boli-pultsera eman ziguten.
Hirugarren egunean, polikiroldegiko fron-
toira joan ginen eta hiru talde egin geni-
tuen. Talde batek bizikletarekin egin zuen,
beste taldeko oinezko eta azkenik hiruga-
rren taldeak udaltzainak izan ziren.
Ederki pasa genuen!!
EGILEA:HAIZEA ESNAL 5.C.
AZAROAK 18
Udazken honetan, aipatuko dizkizuet esal-
di zahar batzuk:
“Izarrak usu-sarri daudenean, egualdi txa-
rra; bakan badira, egualdi ona”.
“Ixerrak dardarka badabiz, biharamunean
aixea; ixerrik ezpadeu, eurie”.
“Izarrak argal badira, biharamunean egual-
di ona; usu badira, euria”.
“Izarrak saltaka, egualdi txarra urre”.
Egilea:Maddi Iraola 5.C
Txanponak sortu aurretik beste gauza asko erabili zituen gizakiak diru bezala.
Adibidez, bi poltsa-gatz ahuntz baten truke ematen zituen, edo lau gamelu
emakume baten truke. Inoiz urrea, zilarra, kobrea edo burdinazko tresnak ere
erabiltzen zituen.
Kongon (Afrikan), baluba leinukoek kobrezko gurutze bat ordaintzen zuten
emazte baten truke. Ozeano Bareko Yap uhartean, berriz, harrizko diskoak
erabiltzen zituzten. “Txanpon” hauetako batek 79kg pisatzen zituen, bere ba-
lioa beste hauen parekoa zen: hamar mila koko, lur sail bat, kanoa bat edo
emakume bat.
EGILEA: June Olaran.
D e s k r i b a t u k o d u d a n p e r t s o n a 6 . A g e l a k o a
d a e z d a g o n i r e t a l d e a n . I l e a r u b i o a d a u k a
e t a l u z e a . B e g i b e l t z a d i t u . B e l a r r i n o r m a -
l a k d i t u e t a s u d u r r a e r e b a i p i s k a b a t b a -
j u a d a . H a n k a t x i k i a k d a u z k a . I n d a r t s u a d a
e t a p i l a b a t k o r r i t z e n d u . R u g b y a g u s t a t z e n
z a i o e t a f u t b o l a
J U L E N . D 6 . A
DESKRIBAPENA
Nire kritika: Niretzat da, kanta hori etortzen zaizuna burura, arra-
zoirik gabe ez dela munduko hoberena baina, ere ez txarrena. Esan
daitekeena itsaskorra, kantagarria, dantzagarria…
KANTA:
Behin batean Loiolan erromeria zan,
hantxen ikusi nuen neskatxa bat plazan;
txoria baino ere arinago dantzan;
huraxe bai polita, han politik bazan!
Esan nion desio
senti nuen gisan,
harekin hizketa bat
nahi nuela izan;
erantzun zidan ezik
atsegin har nezan,
adituko zidala
zer nahi nion esan.
Arkitu ginanian
inor gabe jiran,
koloriak gorritu
arazi zizkidan;
kontatuko dizuet
guztia segidan,
zer esan nion eta
nola erantzun zidan.
"Dama polita zera,
polita guztiz, ai!
baina halare zaude
oraindik ezkongai,
ezkon gaitezen biok!
esan zaidazu bai!"
"Ni zurekin ezkondu?
ni zurekin? jai jai!"
EGILEA:Ezezaguna(kanta herrikoia)
ORRIAREN SORTZAILEA:EKHI MARTINEZ
Noiz eta non jaio zinen?
Santanderren 1.991ko otsailaren 16an.
Zenbat neurtzen duzu?
1,79 metro neurtzen du.
Zenbat pisatzen duzu?
72 kilo pisatzen du.
Zein ekipotan egon zara?
Real Racing club, Real Madrid eta Valencia egon naiz.
Zenbat titulu irabazi dituzu?
Europako kopa (2008 eta 2013) Atlantiar kopa (2009)
eta Erregeko kopa (2011).
Zenbat urterekin hasi zinen lehengo ekipoan?
10 urterekin hasi nintzen.
Egileak: Oier eta Markos
ELKARRIZKETA ZYANYA ETA COSMINARI
Zyanya:
Zergatik etorri zinen Mexikotik hona?
Nire amak lan asko egiten zuen eta ez ninduen ikusten eta nirekin gehiago
egoteko etorri ginen Hernanira.
Kultura desberdinak ahal daude Mexikon? Ze kultura mota daude Mexikon?
Bai. “Día de muertos” ospatzen da.
Nondik dator zure izena?
Otomi izeneko antzinako hizkuntza batetik dator. Kolibrí esan nahi du. Txori txiki
batzuk dira.
Zuretzat hemengo lurraldeak politagoak ahal dira?
Bai. Hemen mendira lasai joan zaitezkelako eta Mexikon ez, sumendiak daude-
lako.
Mexikon euri beroa erortzden da.
Aines eta June
L.I.A.
Cosmina:
Zergatik etorri zinen Errumaniatik hona?
Nire lehengusina ikusteko.
Kultura desberdinak ahal daude Errumanian? Ze kultura mota dau-
de Errumanian?
Bai. Norbaitek urteak betetzen dituenean kantatu eta dantzatu egi-
ten da.
Zuretzat hemengo lurraldeak politagoak ahal dira?
Biak politak dira. Baina Errumania politagoa.
Aines eta June
Auto honek 350km orduko egiten
ditu, eta ateak bakarrik irekitzen zaiz-
kio. Autoaren barruan bi pertsona ba-
karrik sartu daitezke. Aulkiak larruzko-
ak dira eta oso oso erosoak. Azkarra
ez ezik, oso modernoa ere bada, gau-
za guztiak automatikoak baititu. Bere
izena Lanborghini Veneno da. Prezioa
altua da, gidari onenentzat delako.
Egilea:Iker Egaña
IRAGARKIAK Eskeintza:
Cantabriako txerri vietnamdarrak
r143015598
TXERRI VIETNAMDARRAK SALMENTAN
Irailak 6ean jaiotako txerri vietnadarrak jasotzeko
prest, 2 beltzak eta 4 pinttoak dira. Maskota be-
zala edukitzeko egokiak 25$ tan6.
25€
partiKularra
Egilea:Xabier Leñena
gomendioak
1.- Festaren gaia pentsatu.
2.- Eskema bat egin festarako behar dituzun gauzekin.
3.- Tokia eta eguna erabaki.
4.- Lagun guztiak gonbidatu, ez ahaztu inorretaz. (Gonbidapenak prestatu).
5.- Gaiarekin dijoan dekorazioa prestatu.
6.- Erabaki gustukoa duzuen menua.
7.- Ekintzak aukeratu: jolasak, musika, ikuskizunak, denborapasak...
8.- Eta garrantzitsuena:
ONDO PASA!
Egilea: Nora Leon 5.B
GOMENDIOAK
1. Gomendatzen dizuet Nur liburuak irakurtzea.
2. Gomendatzen dizuet Kika Supersorgina liburuak
irakurtzea.
3. Gomendatzen dizuet Zizili liburua irakurtzea.
4. Gomendatzen dizuet Pottoko hipermerkatuan li-
burua irakurtzea.
5. Gomendatzen dizuet Elefante uzkertia liburua
irakurtzea.
6. Gomendatzen dizuet Amaia Lapitz liburua irakurtzea.
7. Gomendatzen dizuet Geronimo Stilton liburuak ira-
kurtzea.
8. Gomendatzen dizuet Equipo Tigre liburuak irakur-
tzea.
9. Gomendatzen dizuet Tadeo Jones pelikula ikustea.
10. Gomendatzen dizuet 8 apellidos vascos pelikula
ikustea.
11. Gomendatzen dizuet Lluvia de albóndigas 2 peliku-
la ikustea.
Egilea: Oier Juantorena Gela: 5.