Post on 30-Jun-2015
transcript
Indizea
1. Mineralak2. Mineralen ezaugarriak2.1. Mineralen Egitura 3. Mineralen propietateak3.1 Propietate optikoak3.2 Propietate mekanikoak4. Mineral motak
1.Mineralak
Mineralak elementu edo konposatu kimikoz osatutako substantzia naturalak dira. Gehienetan, egoera solidoan daude.
2.Mineralen ezaugarriak
Mineralak homogeneoak, uniformeak eta kristalinoak izan
daitezke. Atomoek eta ioiek mineraletan duten
antolamenduaren arabera, bi egitura mota bereiz
ditzakegu: egitura kristalinoa eta egitura amorfoa.
Mineralek bi propietate mota dauzkate ere: propietate
optikoak eta propietate mekanikoak.
Egitura kristalinoa• Atomoak ordenatuki
kokaturik daude, ordenazioa espazioaren hiru norabideetan errepikatuz eta sare bat eratuz.
2.1.Mineralen egiturak
Egitura amorfoa• Atomoek ez dute inongo
antolamendurik eta ez dute sarerik eratzen.
3.Mineralen propietateak
Mineralak bi propietate nagusi dituzte: • Propietate optikoak: mineralek argi erasotzailearen
aurrean zer jokabide duten adierazten dute. • Propietate mekanikoak: mineralei indar bat eragiten
zaienean zer portaera duten adierazten dute.
3.1.Propietate optikoakPropietateak Definizioa Adibideak
Marra Mineralaren hautsaren kolorea da.
Biotita minerala azala berde iluna edo arre iluna du, baina marra zuria du.
Kolorea Mineralaren azaleran islatzen diren argi-uhinen luzera konbinazioa da.
Grafitoa beltza da; olibinoa berdea; galena, gris berunkara
Distira Argia islatzean mineral baten azalerak ageri duen itxura da.
Magnetitak distira metalikoa du; ortosak, beirakara.
Gardentasuna Argiak zeharka dezan mineralak duen erraztasuna da.
Halita gardena da; malakita zeharrargitsua; pirosulita, opakoa.
3.2.Propietate mekanikoak
Propietateak Definizioa Adibideak
Gogortasuna Mineralek marratuak izateko zer erresistentzia duten adierazten du. Hori jakiteko, Mohs-en eskala erabiltzen da.
Talkoaren gogortasuna 1ekoa da, diamantearena, berriz, 10ekoa.
Haustura-mota Mineral bat hausterakoan, gainazalak duen forma.
Kuartzoak haustura konkoidala du eta pirosulitak ezpaltsua
Esfoliazioa Haustura-kasu berezia, orriak edo forma erregularreko zatiak askatzen direnekoa.
Galena kubotan esfoliatzen da, eta kaltzita erronboetan.
4.Mineral motak
1- Sorterriko elementuak (Urrea, zilarra...)
2- Sulfuroak (Pirita, galena...)3- Sulfogatzak (Pirargirita, proustita...)4- Oxidoak (Oligisto, bauxita...)5- Haluroak (Halita, gatz arrunta...)6- Karbonatoak (Marmola, malakita...)
7- Nitratoak (Nitrato sodikoa, nitrato potasikoa...)
8- Boratoak (Borax, rasorita...)9- Fosfatoak eta artseniatoak
(Apatita, piromorfita...)10- Sulfatoak (Anhidrita, barita...)11- Kromatoak (Wolframita,
krokoita...)12- Silikatoak (Feldespatoa,
kuartzoa...)13- Mineral erradioaktiboak
(Uraninita, torita...)
Mineral mota asko daude gure planetan, baina hauek bereizten dira besteen gainetik:
MINERALEN GIDA ELEKTRONIKOA:http://www2.montes.upm.es/Dptos/DptoSilvopascicultura/Edafologia/aplicaciones/GIMR/gallery.php