Post on 01-Mar-2021
transcript
Haserretu egin naiteke, bakarrik sentitu. Beldurra izan dezaket. Nire inguruarekiko
bihozgabe senti naiteke, edo, batzuetan, ezin dut ezer sentitu. Inork ez du nik
sentitzen dudana sentituko.
Hitz egin behar dudanean, entzuten eta maite nauen norbait aurkitu nahi nuke. Hitz egin nahi ez
duzunean, ez da ezer gertatzen eta nire isiluneak ulertzea eta errespetatzea espero dut.
Ondo pasa dezaket, oso formala izan naiteke, baina haserretu eta gaizki porta naiteke ere. Horrek ez du esan nahi
gertatu denaz gogoratzen ez naizenik; pertsona heldu bat izaten egiten ikasten ari naiz, eta, aldi berean, izutu
egiten nauten gauza berriak sentitzen ditut, eta horretarako laguntza behar dut.
Bereziki maite nauten helduak. Funtsean, arreta jarri behar diote sentitzen dudanari eta esaten dudanari, ulertzen
lagundu behar didate, eta ni maitatzen jarraitzen dutela erakutsi behar didate, batzuetan zaila egiten bazaie ere.
Batzuetan, bera gabe bizitzea kostatu egiten zait, gaizki sentitzen naiz… eta zaila egiten zait
nire bizitza egitea, ikasten jarraitzea, lagunekin edo beste guztiekin harremanak izatea…
Berria da niretzat eta jakin-min handia sortzen dit, ez dut ulertzen bat-batean bizitza
amaitzea. Besterik gabe, uste dut erantzunak behar ditudala.
Zalantza ugari ditut nola hil zen, asko sufritu ote zuen, hori saihesteko zerbait gehiago egin ote zitekeen, nirekin
haserretu ote zen... Erantzunik ez badago, ez da ezer gertatzen, baina entzun nire galderak.
Batzuetan oroitzapenak alaiak izaten dira eta beste batzuetan tristeak. Hala ere, oroitzapenek laguntzen didate
persona hori nirekin izaten beraz, utzi gogoratzen. Ez aldatu gaiz, ondo sentitzen naiz berari buruz hitz egiten.
Bizitza zoriontsua bizi ahal izango dut, baina faltan botako zaitut beti.
NERABEA NAIZ, MAITE DUDAN PERTSONA BAT GALDU DUT
ETA HAUEK DITUT
Hil den pertsona gogoratu eta berari buruz hitz egiteko
Aurrera jarraitu eta, denborarekin, ondo sentitzeko
Maite dudan pertsona baten heriotzagatik gauza asko sentitzeko
Nire minaz hitz egiteko
Emozioak nire erara adierazteko
Besteek minari aurre egiten laguntzeko
Ohiko eta eguneroko arazoekin haserretzeko
Heriotza ikertzeko
Nire galderei erantzuteko
ZURE ONDOAN A TU LADO
MATERIALES
ESKUBIDE