Ostegunekoak

Post on 21-Jul-2015

977 views 0 download

transcript

Hona etorri dira TolosakoTopic-era Donostiako Orixe ikastolatik.

Garaiz iritsi zirenez argazkiak atera zituzten.

Mutilek argazki bat atera zuten Topic museoaren aurrean.

Sartu zirenean,”Enamorirse”izeneko antzerki bat ikusi zuten:argi gorri beldurgarriak zeuden.

Umeak beldurtu egin ziren andereño gabe zeudela konturatu zirenean.

Umeak museora sartu ziren andereñoak aurkitzera.

Bidean norbaitek txiste bat bota zuen eta oso ondo pasa zuten.

Gela ilun batera iritsi ziren eta ahots grabe bat hitz egiten hasi zen.

Eta aurrera jarraitzeko esan zuen bestela andereñoak txontxongilo bihurtuko zituelako.

Eta horrela bidea jarraitu zuten.

Eta neska bat bitartean, txontxongilo batzuk erakusten hasi zen.

Jolasean aritu ziren pixka batean.

Umeei asko gustatu zitzaien eta haiekin jolastu zuten beste denbora batean.

Eta txontxongiloekin kokoteraino zeudenean, bazkaltzera joan ziren.

Poz-pozik bazkaltzen zeudela...

Aitona bat etorri zen eta denak beldurtuta, builaka hasi ziren.

Aitona umeen atzetik hasi zen gurpildun aulkian.

Baina komunera joan zenean, mutiko bat konturatu zen, aitonak gela iluneko ahots bera zuela .

Eta komunetik, bi andereñoak atera ziren.

Baina ez ziren ezertaz gogoratzen .

Denek txontxongilo bana egin zuten.

Denak trenera sartu ziren.

Eta denak oso ongi iritsi ziren etxera.