Post on 05-Aug-2015
transcript
URKIOLA PARKE NATURAL BAT DA
Leku hauetan egon ginen:
Hiru gurutzeen begiratokianSanto Kristoren ErmitanElurzuloanHarrian Urkiolako SantutegianSanta Apoloniaren Ermitan.
Urkiola Bizkaiko eta Arabako natura parkea da, Durangaldean eta Zuiako kuadrilan kokatutakoa.
ORIENTAZIO JOKOA
Heldu ondoren mapa bat eman ziguten bakoitzari eta gu joan behar ginen esaten ziguten lekura.
Gizakiak eragindako aldaketak paisaian bilatu eta argazki batean kokatu behar genituen:Haize-sorgailuakPinudia Goi-tentsioko dorreakHarrobia Matarrasa
SANTO KRISTOREN ERMITA
Santo Kristoren Ermita 1663.urtean berreraiki zuten azken aldiz.
Ermitaren aurrean zulatutako harri handi bat dago lurrean kokatuta.Idi probetarako jai egunetan erabiltzen zuten
ELURZULOAElurzuloak elurra jordetzeko erabiltzen zen aintzinean.
Elurrarekin izotza egiten zuten eta izotz hori janariak fresko mantentzeko, edari freskagarriak prestatzeko eta medikuntzan erabiltzen zen.Eskailerarekin jaisten ziren zulora elur izotzaren bila.Panel batean ikusi genuen.
HARRIAOhitura zahar baten arabera harri handi baten inguruan hiru bira
eman behar genituen (erlojuaren orratzen norabidean) neska laguna edo mutil laguna aurkitzeko.Guztiok egin genuen.
URKIOLAKO SANTUTEGIAUrkiolako Santutegiaren
aurrean kanpandorrea ageri da . 1870. urtean eraiki zuten kanpandorrea. Kanpandorrea eta elizaren artean dagoen lorategiaren erdian 3 tresna daude:Aingura, bi laia eta errotako harria .
SANTA APOLONIAREN ERMITAErmitaren beheko aldean ur freskoa duen iturburua dago.
Ohiturak dioenez txantxarrik eta haginetako minik eduki nahi ez baduzu, ahoa urez bete eta ura irentsi gabe ermitaren inguruan 3 bira eman behar dituzu. Ura oso hotz dago !!!!!!!!!
TOKI ALAIPelikula bat ikusi genuen Urkiola eta bere animaliei buruz.Azken hartzari buruz hitz egin genuen. 1871. urtean desagertu
zen azken hartza eta galdera batzuk erantzun genituen hartzari buruz.
TXORIEN BEGIRATOKIA
Prismatiko batzuk eman zizkiguten eta begiratoki batera joan ginen txoriak begiratzera. Bi jantoki zeuden txoriek jateko baina gure taldean ez ziren agertu. Txoriak hauek ziren:Gailupa, txantxangorria, amilotx mottoduna, pinu kaskabeltza kaskabeltz handia, amilotx urdina, etxe txolarrea, txonta, zozoa eta urubia.