Post on 27-Jan-2021
transcript
Zein jarrera dugu Naturarekiko?
Egun luzeek eta eguraldi onak gogoa ematen dute kalera irten eta Naturarekin kontaktuan egoteko. Oporretan edo aldian behin natur inguruneren batera joaten bagara, komeni da ingurua errespetatzea eta aholku batzuk kon-tuan izatea; hala nola, modu iraunkorrean mugitzea, behar ez den hondakinik ez sortzea eta zaborra ondo kudeatzea, surik ez egitea…
BM Txiki HAURRENTZAKO KOADERNOABizkaia Maitea
HELDU GARA…
GARRAIO PUBLIKOA
DA INGURU NATURALETARA HURBILTZEKO
MODURIK ONENA.
JANARIA ERE EKARRI
DUGU; BERRIZ ERABILI DAITEZKEEN
ONTZIETAN SARTU DUZU, EZTA?
NOSKI, EZ DUGU
HONDAKINIK UTZI NAHI, EZTA
NATURAN KALTERIK ERAGIN ERE.
ERRESPETATU BETI EMATEN DIREN
JARRAIBIDEAK.
ETA OSO GA-
RRANTZITSUA DA INGURUAN BIZI
DIREN ESPEZIEAK EZ MOLESTA-
TZEA.
AZKEN FINEAN, GOZATU
INGURUAZ, ETA EKOLOGIAREN AURKAKO KALTE EDO JARRERARIK
ANTZEMATEN BADUZU, SALATU EZAZU.
44 | Bizkaia Maitea | udaberria 2015 |
Gaur egun, ia pertsona heldu guztiak bizi dira erlojuaren mende, korrika doaz leku guztietara, gauzak ahalik eta arinen egiten saiatzen dira… eta joan-etorri zoro horretan, gu, umeak, arrastaka eramaten gaituzte. Presa gure bizitzaren motor bihur-tu da eta «azeleratuta» bizi gara, gure inguruan gertatzen dena-ri arretarik jarri gabe eta gauza horietaz gozatu gabe.
Slow mugimendua eguneroko presaren alternatiba gisa jaio da. Helburua da pertsona guztioi laguntzea bizimodu lasaiago bat eramaten, bizitzak eskaintzen digunaz gozatu dezagun.
Slow mugimenduaren ikurra den barraskilo jator horrek es-kaini nahi diguna hori da, «astiro» bizitzea. Ez du esan nahi na-giak izan behar dugunik, baizik eta bizitza gozatu behar dela.
«Astiro» bizitzeko joera hori bizitzako hainbat arlotara hedatu da. Horrela izanik, Slow Food, Slow Cities, Slow Work edo Slow Schooling kontzeptuen berri entzun dezakegu.
Erraza da bizitza lasaiago hartzea, hartu arnasa… eta go-zatu!
IZAN SLOW!
Slow Mugimendua: Presa nik? Inoiz ez
Apur bat slow-ago izan nahi duzu?
• Idatzi hau ondo ikusteko moduko leku batean: Hainbat gauza aldi berean egiten badugu ez dugu bat bera ere ondo egingo.
• Ez erantzun berehala, hartu denbora ondo pentsatzeko.• Egin aharrausi sarritan, ona da osasunerako.• Entzun Mozarten musika pieza bat jatorrizko denboran.• Prestatu gustuko menu bat eta gozatu astiro.
| udaberria 2015 | Bizkaia Maitea | 45
Planeta Urdina. Think Blue
Liburu honek, ipuin gisa kontatuta, ekologiaren inguruko hainbat aholku praktiko eta joko eskaintzen dizkizu, iraunkortasunaren funtsezko kontzeptu batzuen inguruko gogoeta egiteko.
Istorioaren protagonistak hauek dira: txori urdin txiki bat (amilotxa) eta hirian bizi diren mutiko bat eta neskatila bat. Hiruren artean kutsadura arazoak eta horien aurkako konponbide posibleak aztertuko dituzte. Haurrek burutu ditza-keten konponbide praktikoak.
Horrela, «Planeta urdinak» etxeko txi-kienei emango dizkie naturarekiko esti-mua sustatzen laguntzen duten tresnak, kontzientzia ekologikoa har dezaten. Gure egunerokoan erraz integratzeko
moduko aholkuak izango dira, gure gaurko planeta euren biharko planeta izan dadin.
Liburua Volkswagen markaren Think Blue proiektuaren parte da, jokoak, aholkuak eta tailerrak jasotzen dituen li-buru dibertigarri bat. Azkenean, jardue-ra-atal bat dago irakurraldian jasotako ezagutzak finkatzeko.
Plastikozko pinguinoaPlastikozko botilak birziklatu eta hon-
dakin gutxiago sortzeko modu erraz bat berrerabili eta pinguino bihurtzea da. Erraza eta apaingarria.
Zer behar dugu?
• Plastikozko botilak• Kotoia • Kartoi mehe beltz, zuri eta laranja za-
tiak• Artaziak • Kola • Luma beltzak
Nola egin?
1. Sartu kotoia botilaren barruan, bete arte. Ez jarri tapoia.
2. Moztu kartoi mehe beltza heldu ba-ten laguntzarekin: hego eta oin forma eman, eta zati bati laukizuzen forma, burua egiteko. Horrek botilaren zuloa bilduko du.
3. Egin begiak kartoi mehe beltz eta zu-riarekin, eta mokoa laranjarekin.
4. Pegatu pieza guztiak botilan eta amaitzeko jarri luma beltz batzuk buruan, baldin badituzu.
Egilea: Noemí Fernández SelvaEditoriala: SALVATELLAHizkuntza: GaztelaniaOrrialde kop.: 46ISBN: 978-84-8412-838-0Urtea: 2015eko urtarrila
46 | Bizkaia Maitea | udaberria 2015 |
Mika arruntaNolakoa da?
Bere luma beltz eta zuriak eta buztan luzea ezagunak dira oso. Bere lumajearen zati beltzek distira purpura, urdin eta berdeak ematen dituzte. 46 cm inguruko luzera dauka eta hego-zabalera 60 cm-koa da. Edozein gertakariren aurrean alarma soinu bitxi eta ezagun bat egiten dute.
Non bizi da?
Laborantza lurretan, zuhaixka, zuhaitz eta landetako baso txikiak dauden lekuetan, parke eta lorategietan. Pertsonak bizi diren lekuetatik hurbil egotea gustuko du eta gizakiak inguru-menean eragiten dituen aldaketetara egokitu da, bertan ugaltzen da eta probetxua ateratzen die.
Nola ugaltzen da?
Mika bikotea bizi osorako el-kartzen da eta hazkuntza ere-muan geratzen da, neguak leu-nak badira. Martxoan euren habia esferikoa eraikitzen dute, sarrera albo batean duena. Zuhaitzen gainal-deetan edo zuhaixke-tan, metro bat inguruko altueran egiten dute, bet i adar lodi eta zu r to inen a r tean. Habiaren sakone-nean, basazko hor-mak 4 cm-ko lodiera dauka.
Hazkuntza aldia apiriletik ekainera bi-tartekoa da. Urtean arrautza-multzo bat jartzen dute, 5 edo 6 arrautzarekin. Inkubazioa 17-18 egune-koa da eta txitak hilabete inguru ego-ten dira habian.
Zer jaten du?
Orojaleak dira. Batez ere intsektuak eta zerealak jaten ditu, baina baita ere haragi ustela, arrautzak eta txitatxoak. Edozer jateko gai dira eta askotan errepide inguruetan ikus daitezke, salto txikiak emanez, jan daitekeen zerbaiten bila. Mikek sa-guak eta sugandilak harrapatzen dituzte eta beste hegazti batzuen habietan lapurtzen dute, baita hegazti handienetan ere, hala nola faisaiarenean. Oso trebeak dira errepidean harrapatutako animaliak hartzen eta arraroa da eurak harra-patuak izatea.
Ba al zenekien…?
Mikek joera daukate objektu distiratsuak lapurtzeko, hala nola betaurreko, giltza eta bitxiak. Edozein aukera aprobe-
txatzen dute «ebasketa txiki» horiek egiteko.
Pica pica
| udaberria 2015 | Bizkaia Maitea | 47
Karrantzako KARPIN ABENTURA Faunaren Babes Zentrorako bi pertsonentzako (*) 10 sarrera zozkatu ditugu. Hona hemen saridunen zerrenda:
IES Erandio BHI (Erandio) Jose Gómez Agirreburualde (Bilbo)CPEIPS Maristas – San Miguel HLBHIP (Zalla) Barezi Perez Otaola (Getxo)Mª Pilar Garrido Alonso (BIlbo) Idoia Berrizbeitia Toranzo (Abadiño)Urtzi Goikoetxea Villamarzo (Basauri) Familia Coto Vallejo (Bilbao)Jessica Sández Pereda (Güeñes) Familia Villapun Colino (Basauri)
Saria jasotzeko, irabazleak aldizkariarekin harremanetan jarri behar dira ekainaren 30a baino lehen, telefono honetara deituz: 94 447 92 06 (9:00etatik 13:00etara).
(*) Nagusi bat eta adingabe bat (16 urtera arte).
KARPIN ABENTURA: Bi pertsonentzako (*) 10 sarrera!
Soluzioa:Landare gaixoak Kimikoki tratatutako baratzeetako hondarrak Ogia Zura edo egurra Ikatzerrautsa
Errautsa
Landare gaixoak
Belarra
Kafehondarrak
Barazki eta fruten hondarrak
Hosto lehorrak
Kimikoki tratatutako baratzeetako hondarrak
Papera
Zura edo egurra
Ogia
Ikatzerrautsa
Ba al dakizu hondakin hauetako zeintzuk ezin diren erabili konpost gisa?
Konposta: Hondakinak aprobetxatuz
48 | Bizkaia Maitea | udaberria 2015 |