Post on 11-Jul-2015
transcript
ZUBERERA
Joana, Gixane eta Dani
Zuberoako armarria
Zuberotarra, Euskal Herriko herrialderik txikienean, (Zuberoan) hitz egiten den euskalkia da. Ezaugarri berezi eta aipagarriak dituen euskalki honek, batasun eta indar handia duela erakustarazten digu. Denboran zehar euskalki bakartua izan denak, literatur arloan ospea lortu du, ahozko ereduan gehienbat; pastorala, maskarada, bertso, kantu eta erlijioaren eraginagatik. Zuberotarrek gainera, bi azpieuskalki bereizten dituzte, menditsukoa (Basabürü eskualdekoa) eta ordokikoa (Pettarrekoa), hala ere bi azpieuskalki horien artean desberdintasunak dauden arren, berdintzera jo dute azkenaldian, batasuna erakutsiz.
SARRERA
Zuberotar euskalkien historia:
·Euskalkiak gaur egun bost euskalki izan arren, euskararen historian zehar gehiago izan dira. Euskalkiak euskararen aldaerak dira.
·Lucien Bonapartek euskalkien lehen mapa egin zuen, eta euskalkien inguruan ikerketa sakonak egin zituen. 1863an Bonapartek bere mapan zortzi euskalki bereizi zituen: bizkaiera, gipuzkera, iparraldeko goi-nafarra, mendebaldeko goi-nafarra, lapurtera, zuberotarra eta ekialdeko behe nafarra.
·Hainbeste euskalki desberdin izanda, Euskaltzaindiak 1968an euskera batua sortu zuen, euskaldunok gure artean ulertzeko helburuaz.
Zuberera beti izan da Zuberoan gehien erabilia. Hala ere, ez da inoiz Zuberoako hizkuntzako ofíziala izan. Latina, biarnesa eta frantsesa izan dira Zuberoako administrazio hizkuntzak historian zehar. Frantziako iraultza gertatu arte beti hitzegin izan zen zubereraz Zuberoako erakunde desberdinetan. Bazterreko euskalkia izatearen ondorioz euskalki marginatutzat hartu izan da beti zuberera. Gainera, antzinako hizkuntza erromantzeetatik hitzak maileguz hartu izanak berezitasun gehiago ematen dizkio euskalki honi.
Zuberotar literatura
Zuberotarren idazlerik aipagarri eta garrantzitsuenetekoak hauek dira: Arnaud Oihenart, Jakes Bela eta Juan Tartas. Hauetako bakoitzak euskeraren erabilera bultzatuz zenbait obra idatzi izan dituzte, aipagarriak direnak..
Arnaut Oihenart (1592-1667)• Arnaut Oihenart zubererazko
literaturaren sinbolo garrantzitsuenentzat har dezakegu. Idazle honek euskeraz, frantsez eta latinez idatz zezakeen. Lehenetariko idazle laikoa izan zen. Idazle izateaz gain, politikaria, historialaria eta legegozona ere izan zen.Oihenartek poesia jasoa, landua, idatzi zuen, herri eta tradizio literaturatik aldenduz. Estetiak arduratzen zuela ikus dezakegu bere metrika eta erritmo bereziak kontuan hartuz.Oihenarten lanik aipagarrienetarikoa Notitia utriusque Vasconiae, tum ibericae, tum aquitaniae da. Historia liburu bat da, lehen aldiz Euskal Herriko historiaren berri ematen diguna.
ARNAUD OIHENARTEN OBRAK
Euskal Historiari buruzko lana: Aurretik aipaturiko Notitia utriusque Vasconiae, tum ibericae, tum aquitaniae.
Esaera zahar edo poesiadun lanak : Les Proverbes
Basques, recueillis par le Sr. d'Oihenart; plus les poésies basques du mesme auteur , Obra honek bi zaitu ditu. Alde batetik atsotitzak, esaera zaharrak ditugu. Bestetik, poesiak. Frantseses idatzia dagoen arren Euskal Herriari buruz hitze egiten du.
Poesia: idazle honek euskarazko poesiaren inguruan pentsatuz poesia hau egin zuen. Frantseses odatzia dago eta Gure Herria Aldizkarian argitaratu zuen. Poesia honetan arau eta adibideak ikus ditzakegu.
JAKES BELA
Jakes Bela Maulen jaiotako euskal idazle eta legegizon bat izan zen. Belak frantses idatzi zituen bi eskuizkribu luze. Bata Tablettes obra da, entziklopedia baten itxura duena. Lan honetan idalzeak medikuntza, zientzia, etika eta teologiaren nahazketa egiten du. Beste eskuizkribuan, Zuberoako Foruei buruz dihardu Belak.Eskuizkribu hauez gain, beste lan bat ere egin izan ditu zunzenbide eta atsotitzen inguruan. Belaren atsotitz gehienak aritzen da lanean. Hala ere beste obra batzuk ere idatzi ditu Zuzenbideari eta esaera zaharren gainean. Bere esaera zahar gehienak, Le Protestantisme et l'erudition dans le Pays Basque au commencement du XVIII siècle liburuan aurki ditzakegu..
JOAN TARTAS
Zuberoako idazle honi buruz gauza gutxi dakizkigu. XII. Mende hasieran jaio zen. Gai eta arlo erlijiosoko bi obra aipatzekoak dira: Onsa hilceco bidia (1666-Hiltzeko bide ona) eta Arima penitentaren occupatione devotaq(1672-Arima penitentaren okupazio debotoa).
MATALAS FIGURA MITIKOA
Dolü gabe hiltzen nizbizia Ziberoarentakoemaiten baitüt. Agian, agian, egün batezjeikiko dira egiazko Ziberotarrak,egiazko eüskaldünak,tirano arrotzen hiltzeko tirano arrotzen hiltzeko lurraren popüliari erremetitzeko
Etxahun Iruri Koblakarik 1995ean eskeinitako pastorala
BONAPARTEREN EUSKALKIEN MAPA (1863)
.Bonapratek 1863an lehenengo euskalkien sailkapen eta mapa garrantzitsua egin zituen. Bere mapan zortzi euskalki zeudela zioen: bizkaiera, gipuzkera, iparraldeko goi-nafarrera, lapurtera, mendebaldeko behe-nafarrera, ekialdeko behe-nafarrera eta zuberera.
KOLDO ZUAZOREN EUSKALKIEN MAPA
Hemen dugu Koldo Zuazok 1997an egindako euskalkien mapa berria. Oraingoan ikertzaile honek sei euskalki bereizten : nafar-lapurtera,ekialdeko nafarra, zuberera, gipuzkera, bizkaiera, nafarrera.
ZUBEROA HERRIZ HERRI
ZUBEROTAR EUSKALKIAREN EZAUGARRIAK
1- FONETIKA ETA FONOLOGIA
• BOKALAK
-DIPTONGOAK:-Aldaketak
-au>ai gauza> gaiza
-ai> eibaita> beita
-Laburtzeak:-ai>i
haiz>hiz-au>u
nauzu>nuzu-ai>e
baina>bena-eu>ü
euskara>üskara
-Goranzko diptongoak:
-zian (zuen, si laba bakarrean ebakia)-kakueta (hiru si labatan ebakia: ka/kue/ta)
-HIATOAK-ua>ia (ekialdean)
orduan>ordian-ea>ia eta ou>ua
semea>semiaherrikoa>herrikua
-BOKAL TXANDAKATZEAK
- i-ü> ü- ü eta inoiz ü- i> ü- ü asimilazioakilun>ilhün> ülhünburdina> bürdüña
-u>izulo> zi lo
-o>umoldatu>muldatü
-BESTE FONOMENO BATZUK-erdaraz –ou eta –ion amaieran –ú ematen dute
kamioi>kamiú-frantsesez –e mutuz eta kontsonantez amaitzen duten hitzei –a erantsi
plastika, diska..
·KONTSONANTEAK-HERSKARIAK
-zubereran n eta l kontsonanteen atzetik ez dira herskari ahostunak
(b,d,g) erabiltzen.igante (igande)hauko (hango)
-zenbait herskari ahoskageganbara> khanberagurutze> kütxe
-DARDARKARIAK- r>l txandakatzea
zeru> zelü-la erabateko r dardarkaria galtzeko joera.
etxea(etxera)-HASPERENA
-hitz hasieran: hasi, hego…-bokal artean: nahi, ahal…-diptongo eta bokal artean: oihal, oihan…-r, l , n kontsonanteen ondoren eta herskari hasperedunak (ph, th
eta kh): elhe, ikhusi…-PALATALIZAZIOA ETA BUSTIDURA:
-palatalizazio automatikoa n>ñ eta l>l lartzaina> artzañasaila>sail la
-BESTE FENOMENO BATZUK:- j-ren ahoskera: j fonema dx antzera ahoskatuz.
garaje>garadxe
-st kontsonantea erabili (ez rtz edo rz)bost (ez bortz)beste (ez bertze)
-AZENTUA-azentu indartsua. Paraxitonoak, hau da, azken aurreko silaba azentuduna du:
méndi- mendíaenthelegátu> enthelegathía
-hala ere, pluralek azentua azken silaban eramateko joera dute.lagunei> lagünérlagunari> lagünái (sing)
-eta erdarazko –on, Zuberoan ú azentuduna.arrazú (arrazoi)
2-MORFOLOGIA
-Hitzak mugatzaile gabe erabiltzen dira sarri:
a) izan-en atributua denean: etzíja záhar ' ez zara zaharra‘b) multzo bezala hartzen direnean: har ezazü ógi(mugatzailearekin esangura desberdina hartzen dute) c) galderetan mugagabea nahiz partitiboa erabil daiteke: náhi düzia ardú? (edo nahi düzia arduik?).
– Mugagabean dagoen izena zenbatzailearekin erabiltzen denean, singularrean jarri ohi da aditza: bidian ikhusi düt sei gizon.
– Ablatiboko atzizkian bizirik dago -ti aldaera zaharra, eta baita honen parekomotibatiboko -gati (-gatik nagusituz doan arren).
Era berean, izen arrunten eta berezien arteko desberdintasuna gorde da: -ti(k) dago arruntetan, eta -(r)ikberezietan: Máuleik jin düzü 'Mauletik etorri da'.
– Ablatiboko ereduari jarraituz, adlat iboan ere izen arruntak eta bereziak desberdintzen dira : -ala(t) dago arruntetan (bortilát badúzü 'mendira badoa') eta -(r)at berezietan (üthürilát üsü júiten día 'iturrira maiz joaten dira').
– Genit iboko -(r)en atzizkiak destinatiboko balioa gorde du: zázpi úrthen 'zazpi urterako'.
– Erdal -on amaiera -ú gertatu da euskara zuberotarrean: arratoi ? arathú
– Mugagabean jokatzen da bat zenbatzailea: borthá batetáik bestíla 'ate batetik bestera'.
– Badira atzizki berezi zenbait euskara zuberotarrean: -ñi txikigarria (aitañi/amañi'aitona/amona', amiñí 'apurtxo')- (xk)ót txikigarria (haurót'haurtxoa', apáidüxkót 'otordutxoa');
-sa femeninoa (alhargüntsa 'ander alarguna',bulandjérsa 'andre ogisaltzailea'). -Erdaratik hartutako arra- aurrizkia :araberíttü, arabíldü, araéran, aramaiatz 'ekaina‘…
• Aditzaren morfologia– Nor-Nori saileko iraganaldia 'oraina + N' bidez osatzen da, eta a ? e besterik ez da aldatzen erroan: zitzaion ? zeion
– Nor-Nori saileko pluralgilea -(t)z- da (orok. -zki-): zaizkio ? zaitzo
– Nor-Nori-Nork saileko adizkiak *eradun errokoak dira, baina, jakina, itxura berezikoak:*eradun ? erei ? ei dirudi bilakaera: eráiten déiot [diot].
– Nor-Nori-Nork saileko pluralgilea ere -tz- da: dizkiot ? déitzot
– Hitanoko iraganeko 1. eta 3. pertsonetan -n ? -Ø gertatzen da Zuberoako hizkera askotan, baina ez da erabatekoa, -n eta -Ø lehian baitaude batzuetan: ni(n)an ? niá / niñá
– Euskal Herri gehienean bezala, -en eta -ko dira geroaldia egiteko atzizkiak: -n batez amaitzen diren aditzekin -en,eta bokalez amaitzen direnekin -ko. Inoiz, hala ere, -(r)enzaharra ere entzuten da: igorriren. Zuberoan barrena, gainera, egitura pleonastikoak entzuten dira inoiz, -ren zaharrak eta -ko berria dutenak: ikhusiénko ' ikusiko'.
– 'Partizipioa + RIK' egitura zaharra da Zuberoan erabi ltzen den (ia) bakarra.
estontüik züzün 'harri tua zen'.
– Mendebalean bezala, zabala da -ten aldaeraren esparrua aditz-izenak osatzekoorduan. Aldaera hori erabiltzen da partizipioa -(l)i , -(r)i eta, dirudienez, -k(h)i denean.
ibi l i >ebílten ; ekarri >ekhárten ; elkhi > elkhíten
Agur Zuberoa(Herrikoia)
Sorlekhia ützirik gazte nintzalarikParisen sarthü nintzan korajez betherikPlaseres gose eta bürian hartürikBehar niala alagera biziBostetan geroztikNigar egiten ditXiberua zuri
Agur XiberuaBazter güzietako xokhorik eijerranaAgur sorlekhiaZuri ditit ene ametsik goxuenakBihotzan ersitikBostetan elki deitadazüt hasperenaZü ützi geroztikBizi niz trixterikAbandonatürikEz beita herririkParisez besterikZü bezalakorik.
Palazio eijerretan gira alojatzenEta segür goratik aide freska hartzenGaiñ behera soginez beitzait üdüritzenHorri gañen nizala agitzenBene ez dira hebenBazterrak berdatzenTxoriek khantatzen!
Agur Xiberua...
Ametsa, lagün neza ni AtharratzeratEne azken egüna han igaraiteaOrrhiko txoriaren khantüz behartzeraPharka ditzan nik egin nigarrakHots, XiberütarrakAintzinian goraÜxkaldün bandera.
Agur Xiberua...Interneteko orrialde honetan eskura duzue:
http://www.youtube.com/watch?v=byGpzqP2-DE
Zubererazko testua
ONTSA HILTZEKO BIDIA J. TARTASEgün batez español bat bere bidian zoala ediren zian hor
bat borta batetan,eta horak üsiki zian española igaraitian zankotik, hor haren
kontre aski onsadefendatü faltaz, bertze egün batez españolak hor hura bera ediren zian
borta hartan berian lo zantzala eta ezpata baitzian bere saihetsian,idokirik eta bülüzürik bere
magiñatik,eta berefurrebotik, hora hiltzian, ezpata kolpü bat emanik,eta gero
ikhusi zinian hora hilik, edo hilzen,erran zian horari,bere lengajian,españolez,Inimigos
tienes,e dormes(sic),errannahi baita gure lengajian euskaraz, etsaiak ükhen eta lo
egiten dük.Arrazoin zian españolak hala erraitera horari, zeren etsaiak
dütianak, ezpaitübehar lo egin, baina bai egon iratzarri, zoin aldetik jinen
den egünaz,edogaüaz, haren athakatzera .
Tartasen testu fragmentu honetan ikus ditzakegu euskararen euskalki honen zenbait berezitasun (gorriz dauden hitzei erreparatuz batez ere).