Post on 23-Jun-2020
transcript
Ekiteko motibazioa lantzen duten
profesionalentzako gida
EUROPAKOGIZARTE FUNTSA
ZZeerr ddaa zzuurree uusstteezz eekkiitteeaaZZeerr ddaa zzuurree uusstteezz eekkiitteeaa
aauurrkkiibbiiddeeaa
• Aurkezpena . . . . . . . . . 33• Zein helburu du gida honek? . . . . . . . 55• Ekiteko motibaziorantz . . . . . . . . 66
¢ Ekimenean eragiten duten alderdiak . . . . 66¢ Eta... motibazioa? . . . . . . 88¢ Ekitearekin erlazionaturiko motibazio nagusiak . . 88
• Zer da zure ustez ekitea . . . . . . . 99¢ Gai orokorrak . . . . . . . 99¢ 30 urte baino gutxiagoko gazteak . . . . 1010¢ Emakumeak . . . . . . . . 1212¢ Etorkinak . . . . . . . . 1414¢ Dibertsitate fisiko funtzionala duten pertsonak . . 1616¢ Ijitoak . . . . . . . . . 1818
• Esku-hartzerako proposamenak . . . . . . 2020
zer da zure ustez ekitea • ekiteko motibazioa lantzen duten profesionalentzako gidaEmpléate egitasmoa. Equal komunitate-ekimena. 2006eko maiatzaEmpléate egitasmoa. Equal komunitate-ekimena. 2006eko maiatza
GAP Recursos-ek (www.empleatenavarra.com) gauzatutako Qué es para ti emprender ikerketaren emaitzetatik abiatuta
TEDER Elkarteak eta Erdialdeko Garapenerako Partzuergoak gauzatutako gidaFinantzatzen dute: Nafarroako Gobernua eta Europako Gizarte Funtsa
Sustatzailea: Nafarroako Enplegu Zerbitzua
Itzulpena: Olatz Zabaleta eta Karrikiri Iruñeko Euskaldunon ElkarteaDiseinugilea: María del Villar Berruezo fundazioa. TafallaInprimatzailea: Gráficas ONA. IruñeaLege-gordailua: NA-2105/2006
Nafarroako Gobernuak, foru lurraldeko 16 entitaterekin batera, Empléate egitasmoa abiatu zuen
2005ean. Egitasmo horrek beren enpresa ideiak eraiki eta abiatzeko arazo gehien aurkitzen
duten pertsonengan ekimen espiritua eta enpresen eraketa bultzatzea du helburu. Horreta-
rako, behar duten laguntza ematen die.
Egitasmoaren entitate erantzuleok, enpresa berri baten eratze prozesuari laguntza ematea hel-
buru hain zuzen ere, ekimenari buruzko zenbait eskuliburu argitaratzea oso baliagarritzat jo izan
dugu. Eskuliburu horietan, hainbat arlotatik, negozio ideia bat abiatu eta garatzeko orduan kontuan
izan beharrekoei heltzen zaie.
Ekite prozesuko funtsezko alderdi bat pauso hori egin nahi izateko motibazioa da. Horretarako
garrantzitsua da lan bila dabiltzan pertsonak informatzen, laguntzen edo orientatzen lan egiten dute-
nek zenbait gauza argi izatea: pertsona guztiek ez dutela era berean ekiten, ez dutela arrazoi ber-
dinengatik egiten, ez eta abiapuntu beretik ere. Beharrezkoa da, halaber, normalean ekiten ez duten
taldeek zein oztopo aurkitzen dituzten, ekimenari buruz zein estereotipo eta mito dituzten eta, eki-
tekotan, gizarteak beren ideiak nola baloratuko lituzkeen uste duten jakitea. Gida honek, Qué es
para ti emprender ikerketa kualitatiboaren eduki eta emaitzetan oinarrituta, enplegu alorrean lan
egiten duten profesionalentzat oso baliagarriak izango diren zenbait jarraibide eskaintzen ditu.
aauurrkkeezzppeennaa
aauurrkkeezzppeennaa
4 zer da zure ustez ekitea ekiteko motibazioa lantzen duten profesionalentzako gida 5
Hogeita hamar urtetik gorako emakumeengan, gazteengan, ezintasun fisikoren bat duten pertso-
nengan, ijitoengan eta etorkinengan ekiteko motibazioa ikertu eta lantzea Empléate egitasmoaren
helburuetako bat da eta gida hau marko horretan zertzen da. Egitasmo hau Nafarroako Gobernuak
Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez, sustatu eta finantzatutako Equal bat da. Zerbitzu hori, aldi
berean, Europako Gizarte Funtsak ere finantzatzen du eta hurrengo erakundeek laguntzen edo parte
hartzen dute: AMEDNA, TEDER Elkartea, Iruñeko Udala, Nafarroako Rural Kutxa, Nafarroako
Ganbera, Cederna Garalur, CEIN SL, CEN, EDER Partzuergoa, Erdialdeko Garapenerako Partzuergoa,
Nafarroako Unibertsitateko Enpresa Fundazioa, Gaztelan Fundazioa, Nafarroako Emakumearen
Institutua, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutua eta TRACASA.
Norberaren kontura lanik egitea aukeratzen ez duen jendeak ekiteari buruz duen ikuspegira hur-
bilduz, hala nola aukeratzen dutenen estereotipoei eta unibertso sinbolikoari buruzko informazio
gehiago izanik, norbere kontura lan mundura sartzen lagunduko duten eta pertsonen egoera eta
errealitate ezberdinetara egokituko diren ibilbideak eraiki ahal izatea espero dugu.
María Isabel García MaloNafarroako Enplegu Zerbitzuko Zuzendari Kudeatzailea
ekiteko motibazioa lantzen duten profesionalentzako gida 5
Gida hau hainbat pertsona
beren negozioari ekin eta abia
dezaten hainbat alorretatik
motibatzen dituzten profesionalen lana
errazteko tresnez hornitzeko helburua-
rekin egin da. Aztertutako bibliografia-
ren arabera, normalean ekiten ez duten
eta lan merkatura besteek baino barne
eta kanpo oztopo, objektibo edota sub-
jektibo, gehiagorekin hurbiltzen diren
taldeek (hogeita hamar urtetik gorako
emakumeak, gazteak, ezintasun edo
dibertsitate fisiko funtzionala duten pertsonak,
ijito komunitateak edo etorkinak) ekiteari buruz
duten ikuspegian oso gutxitan sakontzen da.
Ikuspegi hori ezagutzeak, inoiz ere ekin ez
duten pertsonengan dauden estereotipo, mito,
aurreiritzi, beldur, desio eta proiekzioetan
sakontzeak, prestakuntza, orientazio eta lan
mundura norberaren kontura sartzeko ibilbide-
ak prestatzean non eragin behar den hautema-
ten lagunduko digu.
zzeeiinn hheellbbuurruu dduu ggiiddaa hhoonneekk??
Ikerketan parte hartu duten Eztabaida Taldeek lan merkatuari buruz dituzten hainbatpertzepzio.
eekkiitteekkoo mmoottiibbaazziioorraannttzz
6 zer da zure ustez ekitea
Ekitearen kontzeptua aldakorra eta konplexuada, ezen gai asko biltzen ditu bere baitan. Aipatzenari garen taldeek, ekiteko zailtasun gehiago dutenedota negozio bat antolatzea sekula pentsatu ezduten taldeek, negozio bat abiatzeaz duten ikuspegieta pertzepzioa aztertzeko, prozesu horretanhurrengo lau dimentsioek elkarri nola eragiten dio-ten ikertu da: gizarte irudikapen, estereotipo etaaurreiritziak, motibazioa, pertsonen gaikuntza etanorberaren posibilitatea edo inguratzen dituen tes-tuingurua.
Hona hemen lau dimentsioon deskripzioa:
1. Ekiteari buruzko gizarte irudikapenak, estereotipoak eta aurreiritziakDimentsio honetan, ekitean generoen araberakogizarteratze ezberdinak, jatorriak, kultur anizta-sunak eta adinak nola eragiten duten aztertzenda.
2. Pertsonen gaikuntzaDimentsio honetan gaitasun batzuk hartzen dirakontuan:
¢ Norberaren gaitasun eta ahalmenak Auto-estima eta autonomia, jabekuntza, emo-ziozko adimena eta trebetasun sozialak, komuni-katzeko trebetasuna eta ikasteko gaitasuna.
¢ Ekiteko gaitasunakEkiteko espirituaren garapenerako gaitasunak(iniziatiba, jakin-mina, adimen-irekiera, arris-kuak bere gain hartzeko gaitasuna, sormena,e.a.), ekiteko jarrera garatzeko gaitasunak(erantzukizuna, arazoak identifikatzea eta irten-bidea ematea, irmotasuna, frustrazioarekikoerresistentzia, e.a.) eta harremanetarako trebe-tasunekin erlazionaturiko gaitasunak (lidergoa,talde lana, negoziazioa, e.a.).
¢ Gaitasun edo ahalmen teknikoakSektore, lanbide edo enpleguarekin erlazionatu-riko jakintza teorikoak edota teknikoak eta lanesperientzia.
¢ Enpresa-gaitasunakenpresa-kulturaren existentzia, egitasmoen ku-deaketako esperientzia eta egitasmoaren bidera-garritasuna, finantzak eta administrazio kudea-keta, e.a.
Ekimenean eragiten duten alderdiak
ekiteko motibazioa lantzen duten profesionalentzako gida 7
3. MotibazioaHemen, pertsonen ekintza sustatu edo mobili-zatzen duten barne arrazoiak aztertzen dira:
¢ Pertsonak berarentzat edo beste pertsona ba-tzuentzat ekiten du.
¢ Behar ekonomiko eta laborala edo aukera etagogobetetze pertsonalarengatik ekiten da.
¢ Familia-aurrekari ekintzaileak existitzen dira.
4. Norberaren posibilitateak(kanpo alderdiak eta alderdi objektiboak)Dimentsio hau pertsonaren testuinguruarekinerlazionaturik dago eta hurrengo gaiei heltzendie:
¢ Legeria: bizileku-baimena, lizentziak lortzeko au-kera, e.a.
¢ Hizkuntza.¢ Pertsonaren egoera: enplegua/lan-hobekuntza-
/langabezia.¢ Baliabide ekonomikoak eskuratzeko aukera, for-
malak eta informalak.¢ Baliabide publiko edo instituzionalak eskuratze-
ko aukera: diru-laguntzak, laguntzak, progra-mak, e.a.
¢ Teknologia berrietarako edota sare konexio loka-letarako sarbidea.
¢ Mugikortasuna (gidabaimena eta norberaren au-toa, garraio publikoa...).
¢ Merkatuko aukerak (aserik dagoen edo ez).¢ Lana eta bizitza familiarra, pertsonala eta sozia-
la bateratzeko baliabideak.¢ Beste zenbait.
Lau dimentsio horiek sistema ireki eta dinamikobaten moduan eragiten diote elkarri. Beraz, horieta-ko batean eraginez beste hiruak alda edo bestehiruetan aldaketak sor daitezke.
eekkiitteekkoo mmoottiibbaazziioorraannttzz
PPOOSSIIBBIILLIITTAATTEEAA MMOOTTIIBBAAZZIIOOAA
GGAAIIKKUUNNTTZZAA
GGiizzaarrttee iirruuddiikkaappeennaakk,,eesstteerreeoottiippooaakkaauurrrreeiirriittzziiaakk
ekiteko motibazioa lantzen duten profesionalentzako gida 7
Motibazioa prozesu psikologikotzat jo daiteke,zeinak portaera hasten, aktibatzen, mantentzen,zuzentzen eta eteten den moduarekin erlazioa duen.
Ekitera bideraturiko pertsonaren motibazio inda-rra bere motibazioen zein oztopoen araberakoa da.Norberaren motibazioak asegabeko behar eta desi-oak eta horiei ematen zaien balore edo indarra dira.Oztopoak helburu hori lortzeko hautematen direnzailtasunak dira, distantzia psikologikoa zehaztendutenak.
Beharra * Balioa (balentzia)Motibazio Indarra = Distantzia psikologikoa
ekiteko motibazioa lantzen duten profesionalentzako gida 9
eekkiitteekkoo mmoottiibbaazziioorraannttzz
8 zer da zure ustez ekitea
Eta... motibazioa?
Lorpen eta autorrealizaziokoak¢ Autonomia, kontrola, asebetetze pertsonala,
auto-estima, jabekuntza.¢ Norberaren garapen eta hazkundea, esperientzia
eta jakintza eskuratzea.¢ Norberaren talde eta familiarekiko elkartasuna.
Instrumentalak, lanekoak eta ekonomikoak¢ Lanpostu baten sorrera, lanerako aukerak.¢ Sarrera ekonomikoen hobekuntza, irabazi gehia-
go.
Testuinguruarekin zerikusia dutenak¢ Familia-aurrekari ekintzaileak.¢ Pizgarriak, laguntzarako politika publikoen diru-
laguntzak.
Ekitearekin erlazionaturiko motibazio nagusiak
Zer da zure ustez enpresa bat antolatzea?Etorkinen Eztabaida Taldeetariko batean egindako lanaren emaitza.
ekiteko motibazioa lantzen duten profesionalentzako gida 9
Ekiteko motibazioa nola aztertu denagertzen duten apunte teoriko horienondoren, aipatu ditugun talde horiek nor-beraren kontuko enpleguari buruz dutenikuspegiaren gaineko alderdi orokorrak,ez bereziak edo norbanakoenak, deskri-batzen dira. Ekitearekiko egoera eta posi-zioa ere aztertzen dira.
Informazio hori taldeka (hogeitahamar urtetik beherako gazteak, emaku-meak, etorkinak, ijitoak eta ezintasunedo dibertsitate fisiko funtzionala dutenpertsonak) eta dimentsioka (gizarte irudi-kapenak, motibazioa, gaikuntza eta nor-beraren posibilitatea) aurkezten da etaEqual Empléate egitasmoaren barneanegin zen Qué es para ti emprender iker-keta kualitatibo zabalagoaren laburpenada.
Ikerketa hori oso-osorik aurki daitekewww.empleatenavarra.com web guneaneta elkarrizketa sakonetatik eta laurogei pertso-nak baino gehiagok parte hartu zuten eztabaida
taldeetatik abiatuz gauzatu zen. Lehen aipatu-tako taldeetakoak ziren pertsona horietatik guz-tietatik %95ek ez zuen inoiz ere negozio ideiabati ekitea pentsatu.
Gai orokorrak
zzeerr ddaa zzuurree uusstteezz eekkiitteeaa
Zure ustez ekiteak zein alderdi positibo du? Eztabaida taldeetariko batetan egindako lanaren emaitza.
ekiteko motibazioa lantzen duten profesionalentzako gida 11
3300 uurrttee bbaaiinnoo gguuttxxiiaaggookkoo ggaazztteeaakk
10 zer da zure ustez ekitea?
• Pertsona gazteek, alor honetan duten esperien-tzia eta bizipen faltagatik, lan merkatua estereo-tipo eta topikoen bidez azaltzen dute.
• Gazteriak, beste taldeek baino neurri handiago-an, ekitea oso ideia berritzaile eta sortzaileekineta askotan teknologia berriekin zerikusia dutenideiekin lotzen dute.
• Gizarteak erantzukizun gutxiagokotzat, esperi-entzia eskas edo prestakuntza gutxiagokotzat,hartzen dituela uste dute. Pertzepzio horrekberen enpresa ideiaren arrakastan (hasierakobezero falta, banketxeetan sinesgarritasun txi-
kiagoa...) eragin dezakeela uste dute.• Gazteriaren irudi soziala baikorra da teknologia
berriekin erlazioa duten negozioei dagokienean,alor horretan prestakuntza handiagoa dutelahautematen baita. Gazteria, askotan, zenbait lanjardueratan aldaketak ahalbidetzeko bizigarriberritzat ere baloratzen da.
• Emakume gazteen kasuan balizko berdintasuna-ren mitoak edo berdintasunaren beloak dirau,ezen beren kide gizonek dituzten posibilitate etaaukera berdinak dituztela uste dute.
Estereotipoak, aurreiritziak eta gizarte irudikapenak
• Pertsona gazteek, adinaren araberako ezberdin-tasun nabarmenekin, negozio ideia bati epelaburreko helburu moduan ekiteko motibazio txi-kia izaten dute. Nahiago izaten dute lehenagobesteen kontura lan egin eta lan esperientzia,jakintza eta sarrera ekonomikoak eskuratu.
• Segurtasuna lehenesten dute arriskuaren aldeaneta gizarte eta familiaren aldetik beren ekimene-
rako estimulu txikia jasotzen dute. Gertaera horinabariagoa da emakume gazteen kasuan.
• Ekiteko oso garrantzitsuak diren faktoreak dituz-te: baikortasuna, erronka berriei aurre egitekoilusioa eta denbora.
• Beren adineko emakumeekin alderatuz gero,gizon gazteek jarraikortasun, ahalegin eta ardu-ra txikiagoak izaten dituzte.
Motibazioa
ekiteko motibazioa lantzen duten profesionalentzako gida 11
• Beharrezko gaikuntza teoriko eta teknikoa dutejasorik, baina ez dute praktikan jarri. Gazteekizaten duten prestakuntza teorikoegia dela ustedute, errealitatetik urrundua eta jarrera pasiboasustatzen duena.
• Lan esperientzia falta zaie. Errealitate hau ema-kumeen kasuan gizonezkoenean baino nabar-menagoa da.
• Beste taldeek baino ikasteko gaitasun handiagoadute. Ekiteko gaitasunak ere badituzte, hala nolajakin-mina, buru-irekiera eta aldaketetara mol-datzeko gaitasuna.
• Arriskuak, sakrifizioak, ahaleginak eta abarberen gain hartzeko gaitasun txikiagoa dute.Izaera ekintzaileari loturiko ezaugarri horiek ezdira gizarteratze prozesuan sustatzen.
• Gizon gazteek, orokorrean, komunikazio, nego-ziazio eta merkaturatze gaitasun urriagoak iza-ten dituzte.
Pertsonen gaikuntza
3300 uurrttee bbaaiinnoo gguuttxxiiaaggookkoo ggaazztteeaakk
• Baliabide ekonomiko gutxiago izaten dute etaberen aurrezkiak etxebizitza erosteko bideratze-ari lehentasuna ematen diote.
• Ekiteko beharrezko baliabide ekonomikoak lor-tzeak abalen edo familia laguntzaren menpeegotera behartzen ditu. Bestalde, beste taldebatzuek izaten ez dituzten aukera batzuk dituz-te: diru hori itzultzeko denbora gehiago, zailta-
sun ekonomikoei aurre egiteko familiaren lagun-tza eta auto-enplegua sustatzen saiatzen direnpertsona gazteei zuzendutako egitasmo etalaguntza bereziak.
• Familia ardura gutxiago izaten dute eta lana,familia, bizitza pertsonala eta bizitza sozialabateratzea errazago suertatzen zaie.
Norberaren posibilitateak
Zer da zure ustez ekitea? Emakume gazteen EztabaidaTaldeetariko batean egindako lanaren emaitza.
eemmaakkuummeeaakk
12 zer da zure ustez ekitea? ekiteko motibazioa lantzen duten profesionalentzako gida 13
• Azkeneko urteetan emakume ekintzaileen irudiaonera aldatu da. Hala ere, emakume ekintzaile-ei buruzko estereotipo eta aurreiritzi sozialakexistitzen dira oraindik, emakume horien per-tzepzio sozialean, haien jardueren balorazioaneta emakumeentzat egokiak diren edo ez dirennegozioetan, e.a. eragina dutenak. Erreferen-tziatzat funtzionatuko duten emakume ekintzai-leen beste eredu edo adibideak falta dira.
• Balizko berdintasunaren mitoaren biziraupena:gizarteak, oro har, emakume eta gizonak moduberean ekiten dutela uste du oraindik. Arrazoiberberengatik egiten dutela eta ekiteko aukeraeta baliabide berak izaten dituztela. Errealita-teak hori horrela ez dela adierazten du.
• Emakumeak azken kontsumitzaileari begiraeratzen diren negozioetan kontzentratzen dira,produkzio, eraldatze edo enpresentzako zerbi-tzuak eskaintzen dituzten jardueren aldean.
• Ez dute enpresa handirik sortzea pentsatzen etalangile autonomo edo mikro-enpresa aukeraknahiago dituzte.
• Autoenpleguak bizitza familiarraren eta laborala-ren bateratzea errazten duelako usteak bizirau-ten du eta emakume asko ekitera bideratzendituzte soilik haien erantzukizuna ez den erreali-tate bati irtenbidea emateko.
• Emakumea izateari beste bereizkeria batzuk ba-tzen zaizkio, etnia, jatorria, adina, minusbaliota-sunak izatea eta abar.
Estereotipoak, aurreiritziak eta gizarte irudikapenak
• Ekiteko motibazio urriagoa: emakumeak ez diraekin dezaten gizarteratzen. Orokorrean autono-mia, auto-estima, ekiteko ekimen eta jabekun-tza urriagoak izaten dituzte.
• Ekiteko motibazioa askotan beharrean datza–besteren konturako lan bat aurkitzeko zailtasu-na dela eta– aukeran baino gehiago. Batzuetan,ekiteko motibazioa beste pertsona batzuk izatendira, hau da, ez dute berengatik eta berentzatekiten.
• Anbizio urriagoa dute, bai ekonomikoa bai esta-tus profesionalerako.
• Ezagutzak eta gaitasunak dituzten arloetan eki-ten dutenean, beren erabakian garapen pertso-nal, asebetetze, malgutasun funtzional eta auto-nomiarekin zerikusia duten arrazoiek izaten dutelehentasuna.
• Ekonomikoki gutxiago arriskatzen dute eta fami-liarengandik sostengu eta laguntza txikiagoa iza-ten dute.
Motibazioa
ekiteko motibazioa lantzen duten profesionalentzako gida 13
eemmaakkuummeeaakk
• Unibertsitateko ikasketak edo ikasketa profesio-nalak dituztenen artean banaketa horizontala:abiapuntuko prestakuntza ez oso jarduera berri-tzaile eta hedapen txikiagokoetara bideratua.
• Prestakuntza urriagoa jasotzen dute alor tekniko-an, enpresa kudeaketan, ideia-sorkuntzan, ekite-ko gaitasunetan, arriskuei aurre egiteko modue-tan eta abarretan.
• IKTBra eta erdi eta goi mailetako ikasketetarasarbide urriagoa, emakumeak ijito, etorkin eta
30 urtetik gorakoak izanez gero.• Lan esperientzia txikiagoa, batez ere zuzendari-
tza eta kudeaketa postuetan.• Norberaren kabuz egin daitezkeen jardueretan
gero eta emakume gehiagok dute esperientziabesteen kontura.
• Gero eta positiboagotzat jotzen dira emakumeekneurri handiagoan dituzten trebetasun eta gaita-sunak: komunikazioa, negoziazioa, baliabideenadministrazioa, salmentarako gaitasunak, e.a.
Pertsonen gaikuntza
• Ekonomia eta finantza baliabideak lortzeko gizo-nek baino oztopo handiagoak izaten dituzte. Be-ren ondarea txikiagoa izaten da eta kredituakeskatzeko abal familiarrak behar izaten dituzte.Banketxeetan kredituak eskatzen dituztenean si-nesgarritasun txikiagoa izaten dute, batez ereemakume etorkin eta ijitoek. Bestalde, finantza-etxe eta erakunde publikoetatik diru-laguntzaedo kredituak baldintza berezietan jasotzeko au-kera izaten dute.
• Esparru publiko eta pribatuaren artean erantzu-kizunak ez banatzearen ondorioak emakumeengain erortzen dira eta ekiteko denbora gutxiagoizaten dute.
• Ekiteko, beste pertsona batzuen menpe daude:bikotekidearen baimena, ordutegiak eta beren
seme-alaben beharrak, adibidez. Oztopo haugainditzea oso zaila dela uste dute.
• Jasaten duten lan zama globala handiagoa da.• Ordutegi malgutasun urriagoa. • Mugikortasun urriagoa: gidabaimena eta autoa
gutxiagotan izaten dute (batez ere emakumeetorkin, ijito eta 30 urtetik gorakoek), mugikor-tasun geografiko urriagoa, e.a.
• Legea gutxi egokitu da emakume ekintzaileekaurki ditzaketen zailtasunei aurre egiteko edotaauto-enplegu formula batzuk emakumeentzaterakargarriak izan daitezen.
• Ekonomian hirugarren sektorea nagusitzeak etaerakundeen malgutzeak enpresak sortzeko au-kerak ematen dizkiete.
Norberaren posibilitateak
eettoorrkkiinnaakk
14 zer da zure ustez ekitea? ekiteko motibazioa lantzen duten profesionalentzako gida 15
Estereotipoak, aurreiritziak eta gizarte irudikapenak• Enpresa ideia mugatua: abian jartzen dituztenak
beren jatorriko herriko etorkin taldeari zuzendu-tako negozioak izaten dira.
• Pertsona ekintzailearen irudiak beren jatorrikoherrietan harrera herrietan baino gizarte-aitor-pen handiagoa eta irudi sozial baikorragoa izatendu.
• Prestakuntza txikiagoa dutelako pertzepzio so-zial okerra dago eta beren ekimen gaitasunakgutxiesten dira.
• Haien enpresa iniziatibek arrakasta izatea gala-razten duten talde honekiko estereotipo etaaurreiritzi sozialak daude: ohiturak, berria etaezberdina denarekiko beldurra, arrazakeria eta
xenofobia, e.a. Hainbat erakunde publiko etapribatu horiek eta beste aurreiritzi eta estereoti-po batzuk desmuntatzeko lan egiten ari dira.
• Ekiteko motibazio handia dute, askotan beharekonomiko eta laboraletik eratorria. Orokorreaniniziatiba pertsonal handia, ekiteko gogo eta ilu-sioa izaten dituzte. Porrotari eta arriskuari diotenbeldurra ez da beste talde batzuetan bezainnabaria.
• Pertsona askok besteen kontura lan egin nahia-go dute, gero beren jatorriko herrietan negoziobat muntatzeko diru nahikoa izateko.
• Batzuetan, ekiteko motibazioak diru-laguntzaeta bestelako laguntzen existentziarekin zeriku-sia izaten du eta horien hedadura, baldintzak etamugak ezezagunak izaten dira.
Motibazioa
Ekiteari buruz hitz egiten dugunean zer sentitzen duzu? EtorkinenEztabaida Talde mistoetariko batetan egindako lanaren emaitza.
ekiteko motibazioa lantzen duten profesionalentzako gida 15
eettoorrkkiinnaakk
• Hizkuntza ez ezagutzea ekiteko oztopo bat da.Homologaturik egon ez arren, prestakuntza iza-ten dute, baita negozio bat abiatzeko beharrez-ko ekimen gaitasun asko ere.
• Desabantaila egoera batetik abiatzen dira: tes-tuinguruaren eta baliabide erabilgarrien ezagu-tza urriago batetik.
• Beren jatorrizko herrialdeetan funtzionatzenduten baina harrera herrialdeetan modu bereanegokitzen ez diren ideiekin ekiten dute.
• Araudiak, prozesu administratiboak, eskudun-tzak, e.a. gutxiago ezagutzen dituzte.
• Beren hasierako prestakuntzaren baliozkotzeprozesua zaila eta luzea izaten da. Prestakuntzaosagarrirako edo ikasketetarako sarbidea era-gozten du horrek.
• Migratze gertaeratik beretik eratortzen diren eki-teko ezaugarri eta gaitasunak dituzte: iniziatiba,arriskuak bere gain hartzeko eta aldaketetaraegokitzeko gaitasuna, dedikazioa, jarraikortasu-na, etab.
Pertsonen gaikuntza
• Finantza gaitasun urriagoa, askotan zorrak etaberen jatorriko herrietan beren ardurapeko per-tsonak dituztelako.
• Maileguak eskatzeko abal eta ondasun propiofalta.
• Denbora-marjina txikiagoa: behar ekonomikoa,egoera legala eta harrera herrialdeko egonaldiabera negozioaren funtzionamenduaren menpeegon daitezke.
• Hesi legala: beren kabuz lan egiteko dokumen-tazio berezia behar dute.
• Enpresa bat abian jartzeko baldintza legalakberen jatorrizko herrietan baino konplexuagoakdira. Badira hesi horiek eta beste batzuk arin-tzen saiatzen ari diren erakundeak eta egita-rauak.
• Etorkinen populazioaren hazkundeak beharberriak sortzen ditu eta populazio hori bera dabere jardueraren hartzaile izango den publikohori hobekien ezagutzen duena.
• Etorkinen artean oso sostengu eta laguntza sareindartsuak daude.
Norberaren posibilitateak
ddiibbeerrttssiittaattee ffiissiikkoo ffuunnttzziioonnaallaa dduutteenn ppeerrttssoonnaakk
16 zer da zure ustez ekitea? ekiteko motibazioa lantzen duten profesionalentzako gida 17
Estereotipoak, aurreiritziak eta gizarte irudikapenak• Irudikari sozialean aurreiritziek eta ezezagun eta
ezberdin denarekiko beldurrek irauten dute.Minusbaliotasuna duten pertsonek sentitu egitendute hori eta beren buruaren irudiari eranstendiote. Lan esparruan, dibertsitate psikikoa dutenpertsonei dibertsitate fisikoa dutenei baino arre-ta handiagoa egiten zaiela hautematen dute.
• Gizarteak ez ditu dibertsitate funtzionala dutenpertsonen errealitate, behar eta interesak eza-gutzen. Lanean dituzten gaitasun eta errendi-menduari buruzko aurreiritziak daude.
• Nahiz eta erakundeek eta gizarteak lan-mundu-ratzea gizarteratzearen parte dela gero etagehiago onartzen duten, oraindik sentsibilizazio
falta dago haien lan-munduratze osoaren beha-rrari dagokionez.
• Beren enpresa eta negozioak sortu dituztendibertsitate funtzionaleko pertsonen ereduenfalta.
• Beren autonomia, auto-konfiantza, iniziatiba etaauto-estima txikiagoengatik, ekiteko motibaziotxikia izaten dute. Familiarengandik babes gehi-egi jasotzeak gaitasun eta trebetasun horiengarapena zailtzen du. Beren egoera oso moduezkorrean deskribatzen dute.
• Dibertsitate funtzionala duten pertsonek gizarte-an onarpen eta ulermen eskasa izateak lan bila-ketan jarrera pasiboa eragiten die.
• Auto-enplegua ez da aukeratzat baloratzen.
• Enplegu zentro berezietan enplegaturik daudenpertsonak, nahiz eta beren lan baldintzekin ase-gabetasuna adierazten duten, gehiegizko babesasalatzen dute. Horrek, ekimen iniziatibek familiaeta testuingurutik izaten duten sostengu faltare-kin batera, ez du talde eta bakarkako auto-enplegu iniziatibak izateko aukerarik sortzen.
• Ezbeharrak gainditzeko gaitasun handia duteeta, hortaz, etorkizunari begira eraiki eta berenburua egoki bideratzeko aukera izaten dute.
Motibazioa
Zer da zure ustez ekitea? Dibertsitate fisiko funtzionala duten pertsonenEztabaida Talde mistoetariko batetan egindako lanaren emaitza.
ekiteko motibazioa lantzen duten profesionalentzako gida 17
ddiibbeerrttssiittaattee ffiissiikkoo ffuunnttzziioonnaallaa dduutteenn ppeerrttssoonnaakk
• Gabeziak beren gaikuntza teoriko eta teknikoan(hezkuntza maila, lanbide heziketa eta IKTBetanprestakuntza), batik bat adin gehiagoko pertso-nengan eta emakumeengan.
• Espezializatu eta prestakuntza jasotzeko intereseskasa. Ahalegin horrek enplegurik ekarriko ezdiela uste dute.
• Lan esperientzia eza, zeinak beren jakintza tek-
nikoak, merkatuaren ezagutza, bezeria poten-tziala, e.a. mugatzen dizkien.
• Enpresa kudeaketan trebetasun eta gaitasuneza.
• Minusbaliotasun fisiko arina edo moderatuaduten pertsonek soilik beren egoeran daudenpertsonentzat ez diren iniziatibetan auto-enple-gurako aukerak eskatzen dituzte.
Pertsonen gaikuntza
• Oraindik zentzumenezko hesiak zein hesi fisiko-ak daude, zenbait negozio abiatzeko oztopoaksorrarazten dituztenak: jarduera, lan mota,traba arkitektonikoak, komunikaziokoak edogarraiokoak, etab.
• Teknologia berriek mugikortasunari eta hesi fisi-koei dagozkien zailtasunak gainditzeko baliodezakete, gainera enplegua eta bestelako enpre-sak (telekudeaketa, telelana, etab.) sortzekoaukera ematen dute.
• Zailtasun handiagoa dute gidabaimena lortzekoeta ibilgailu egokituak edukitzeko.
• Baliabide ekonomiko informalak (familiarenlaguntza eskasa) eta formalak (sarbide etasinesgarritasun urriagoa) lortzeko zailtasunak.
• Muga funtzionalak eta lanpostuetako egokitzeeza arintzeko balioko luketen neurri teknikoak ezdira nahikoak.
• Indarrean dagoen araudia ez da betetzen etaadministrazioak beren lan-munduratzea erraztenduten legeak-eta betetzeko ez ditu aski kontro-latzen.
• Emakumeen kasuan, beren ingurukoek gehiagobabesten dituzte. Horrek haien autonomia zail-tzen du eta haien ekimen espiritua geldiaraztendu.
• Talde honetako gizonen aldean, lan-munduratze-ko ohitura gutxiago dago emakumeen kasuetan.
• Erakunde publiko eta pribatuen laguntzak daudehaiek gizarteratzerako.
Norberaren posibilitateak
iijjiittooaakk
18 zer da zure ustez ekitea? ekiteko motibazioa lantzen duten profesionalentzako gida 19
• Ijitoen etniari buruzko aurreiritzi eta estereotipo indartsueta oso errotuak daude biztanlerian. Ijitoen taldeak duenirudi soziala beren kabuz lan egiteko posibilitateetarakooztopo dela uste dute.
• Ekitea ohituraz beren etniako pertsonek egin izan dituztenjarduera eta negozio ideiekin erlazionatzen dute.
• Oso berritzaileak ez diren negozioei ekiten diete, askotanijitoei berei zuzenduta eta, orokorrean, ekonomia informa-lean garatuta.
• Oraindik gutxi badira ere, gero eta gehiago dira merkata-ritzaz eta ezkutuko ekonomiaz kanpo beste enpresa jarduera batzuk planteatzen dituzten pertsona ijitoen erreferenteak. Haustura honetan oso garrantzitsua izan da haien gizarte-ratu eta lan-munduratzeko aritzen diren elkarte eta erakun-deek eginiko lana.
• Nahiago izaten dute norberaren kontura lan eginbesteren kontura baino, baina ohiko enpresa for-mulak beren ereduetatik oso urrun suertatzenzaizkie.
• Ez dute lan iraunkorrik bilatzen eta, gizonenkasuan, autonomia lehentasuna izaten da.
• Jarraipen, bitartekaritza eta laguntza estuabehar izaten dituzte negozio bat abiatzeko pro-zesuan.
• Ohituraz haiek betetzen zituzten nitxoak bestepertsona ekintzaile batzuk, batez ere etorkinak,betetzen aritzea beren motibazioa gelditzen ari da.
Motibazioa
Zergatik ekingo zenuke? Ijitoen etniako emakumeenEztabaida Talde batetan egindako lanaren emaitza.
Estereotipoak, aurreiritziak eta gizarte irudikapenak
ekiteko motibazioa lantzen duten profesionalentzako gida 19
iijjiittooaakk
• Biztanleria osoaren hezkuntza maila baino ba-xuagoa dute. Adinean gora egiten duten heine-an, alfabetatze mailak behera egiten du.
• Enpresa kudeaketari buruzko ezagutza espezifi-ko eza.
• Beste taldeekin alderatuz, teknologia berriak gu-txi baloratzen dituzte eta horietan ez dute inola-ko ezagutzarik.
• Lanerako prestakuntza eta prestakuntza osaga-rrira heltzeko mugak. Prestakuntza hori ez da iji-toen espezifikotasunetara egokitzen.
• Emakumeek lan esperientzia txikia izaten dute,lanarekin izaten dituzten kontaktuak noizbehin-kakoak eta soilik jarduera batzuetan izaten bai-tira.
• Izaera ekintzailearekin identifikatzen diren hain-bat ezaugarriren jabe dira: negoziaziorako tre-betasuna, komunikazio eta pertsuasiorako gaita-suna, etab.
Pertsonen gaikuntza
• Banku-erakundeetan duten sinesgarritasun es-kasak baliabide ekonomikoetarako sarbideakzailtzen ditu.
• Emakume ijitoen lehentasunak familiaren zain-keta eta arreta izaten dira.
• Gizarteratze programaren batean parte hartzenduen pertsonaren familia sarearen konfiantza
irabaztea beharrezkoa da, batez ere emakume-en kasuan. Programa edo neurriak diseinatzekoorduan ijitoen etniaren ohiturazko giza egiturakkontuan hartzea ere komeni da.
• Oro har, populazio osoaren kasuan, ekiteko mo-tibatzeko erabiltzen diren tresnak ez daude ijito-en berezitasunetara egokituta.
Norberaren posibilitateak
Zergatik ez dut ekiten? Emakumez osaturiko Eztabaida Talde batetanegindako lanaren emaitza.
¢ Pertsonen irudikarian dauden hesiak (gizarte iru-dikapenak, aurreiritzi eta estereotipoak) des-muntatu eta eraitsi. Horrek arriskuak bere gainhartzeko beldurra murriztea ekartzen du, baitaautonomia, iniziatiba eta auto-estima mailakhanditzea ere, batez ere emakumeengan.
¢ Emozio gaitasunak eta gogo-aldarteak landu.Emozio negatiboetan (beldurra, etsipena, malen-konia, adibidez) ainguratuta dauden pertsonakez daude arrakastaz ekiteko moduan.
¢ Hizkuntzaren laguntzaz errealitate berriak eraiki.Akzio eta eraldaketa sortzeko, eta egitasmoakeraikitzeko, hizkuntza, elkarrizketa eta kontake-taren erabilera osasungarri, eraginkor eta eraiki-tzailea lehentasunezko tresna bilakatzen da.
¢ Erabakiak hartzeko, lidergo, komunikazio eraiki-tzaile, negoziazio, gatazkak ebazteko eta arazo-en ebazpen sortzaileetarako trebetasunak hobe-tzeko prozesuetan entrenatu.
¢ Pertsona ekintzaileek beren buruari planteatzendizkioten zailtasunetako batzuk ezabatzeko gaita-sunak eta trebetasunak garatzeko tresnak aur-keztu.
¢ Produktu edo zerbitzua erosiko duten pertsonezgain baliabidez hornitzen dutenekin eta finan-tziazioa ematen dutenekin lan egin, enpresa es-kaintza eta egitasmoaren artikulazioaren zenbaitalderdi hobetzea helburu.
¢ Egitasmoak sortzeko, indar eta helburuak gehi-tuko dituzten taldeak egiteko, pertsona sareaksustatu. Pertsonei bizitzeko eta konpartitzekogustatzen zaizkien harreman, identitate eta esti-loak sortu.
¢ Beste eredu, erreferente eta irudiak sortu. Bestelekuetako negozio edo enpresa parekoak ezagu-tu eta proposatuko dira, pertsonak haiekin batetor daitezen eta beren aurreiritzi eta estereoti-poak ezaba ditzaten.
¢ Porrotaren ondorioen inguruan lan egin. Gurekulturan porrota ez dago ongi ikusita. Pertsonekdesengainua hartu eta ez dute beste aukerarikizaten. Ekiteko espiritua estimulatzeko, hainbes-te errudun bilatze eta porrotaren zigorra aldebatera uzten dituen kultura eraikiz hasi beharkolitzateke, non prozesuek eta haietan ikasitakoakbalore bat izango duten.
Atal honetan, orientazio moduan, orriotan aipatutako giza tal-deekin ekiteko motibazioa lantzeko proposamenakeskaintzen dira.
Motibazio faktoreak nola sustatu
eesskkuu--hhaarrttzzeerraakkoo pprrooppoossaammeennaakk
20 zer da zure ustez ekitea? ekiteko motibazioa lantzen duten profesionalentzako gida 21
¢¢ Norbanakoaren auto-enplegagarritasunarendiagnostiko bat egin
• Zer da auto-enplegagarritasunaren diagnostikoa?Pertsona batek bere ekite potentzialean zuzenkieragiten duten dimentsioetan (motibazioak, gai-tasunak eta aukera pertsonalak, egitasmoa etaharen bideragarritasuna ahaztu gabe) hartzenduen jarrera baloratzearen ondorioan datza.
¢¢ Tresna diagnostiko egokia diseinatu etaerabili
• Zer da tresna diagnostikoa?Tresna diagnostikoak pertsona bakoitzaren auto-enplegagarritasun diagnostikoa egiteko balio du.Elkarrizketa erdi egituratua, galdeketa irekia edobeste edozein formula izan daiteke zeinak per-tsona bakoitza ekitearen dimentsio bakoitzeannon dagoen ebaluatzeko bide ematen duen.Tresna diagnositikoaren balorazioaren ondoriozpertsona bakoitzarekin nola lan egin behar denproposatu daiteke, hala nola auto-enplegagarri-tasuna edo ekimenerako gaitasunak hobetzekojarraitu beharreko ibilbidea.
¢¢ Tresna diagnostikoan kontuan hartu beharreko alderdiak
• Diagnostikorako tresna horren emaitzak pertso-na bakoitzarentzat dira, ezin dira gizarteko taldeedo sektore handiago batzuetara extrapolatu.
• Tresna honek ezaugarri kualitatibo eta subjekti-boak baloratzeko balio behar du. Malgu eta ire-kia izan behar du eta pertsona bakoitzak mo-mentu bakoitzean duen egoeraren arabera alda-tu behar da.
• Diagnostiko onak hauek zehaztuko ditu: baliabi-de egokietarako desbideratzea, ibilbide eta ekin-tzen proposamenak —atzemandako aukera etabeharren arabera— eta pertsonen potentzialta-sun, gaitasun, trebetasun eta ezaugarriak.
¢¢ Tresna diagnostikoan ebaluatu beharrekoaldagaiak
• Pertsonaren alderdiak (prestakuntza, lan etanorberaren datuak).
• Lan merkatuaz hartzen duen jarrera. • Auto-enplegura motibatzen duten alderdiak:
baloreak, interesak, beharrak, bizimoduak...• Ekintzailearen profila: izaera ekintzailea (ekiteko
espirituaren eta ekitearen ezaugarrien dimen-tsioak).
Hemen, ekiteko motibazioa sustatzen duten hainbat pro-fesionalen lana hobetu dezaketen ekintzarako zenbait jarrai-bide deskribatzen dira. Orientazio horiek soilik lan tankerazehatz batekin lagunduz gero izango dute zentzua, baita norbera-ren kontura lan-munduratze egitasmoetan lan egiten duten tek-nikarien funtzioak argi definituz ere: informazioa, aholkula-ritza, prestakuntza, bitartekaritza eta gizarte laguntza.
ekiteko motibazioa lantzen duten profesionalentzako gida 21
eesskkuu--hhaarrttzzeerraakkoo pprrooppoossaammeennaakk
Profesionalentzako jarraibideak
eesskkuu--hhaarrttzzeerraakkoo pprrooppoossaammeennaakk
22 zer da zure ustez ekitea?
• Gaitasunarekin zerikusia duten alderdiak: oina-rrizko gaitasun profesionalak, gaitasun tekniko-ak, profesionalak edo lanekoak, ekiteko trebeta-sunen garapen maila, enpresa kudeaketarakogaitasun maila, etab.
• Aukera pertsonalen alderdia: alderdi legalak,ekonomiko finantzarioak, mugikortasuna, hesiedo oztopo sozialen existentzia, testuinguru fak-toreak, e.a.
• Ekite prozesuan eragina izan dezaketen barnehesi nagusien balorazioa (erresistentzia kogniti-bo eta emozionalak), adibidez: idealizazioak,ezeztatzeak, arrazionalizazioak, dependentziak,proiekzioak... e.a.
• Negozio ideiaren edo egitasmoaren aurre-balora-zioa: bideragarritasun, konpetentzia eta besteaurretiazko alderdiak.
¢¢ Lan-munduratzeko ibilbideak pertsonekineta pertsonengandik landu
• Zer dira lan-munduratzeko ibilbideak?Segidan antolaturiko jarduera multzoa zeinapertsonek gizartean eta lanean sartzeko proze-
sua autonomikoki kudea dezaten baliabideakeskuratu ahal izateko gauzatu behar baitute,horixe da Ibilbidea*.
Ibilbideen ezaugarriak• Ibilbideek pertsonen auto-enplegagarritasuna ho-
betzeko beharrezkoak diren ekintzen multzoa de-finitzen dute (prestakuntza teknikoa, trebetasune-tan, ekiteko gaitasunetan, izapideei buruzko infor-mazioa, orientazioa, enpresa aholkularitza, e.a.).
• Ibilbideek pertsonalizatuak izan behar dute.• Hertsiki profesionalak baino alderdi gehiago bil-
tzen dituen prozesu baten parte dira.• Izaera pedagogiko edo hezigarria dute.• Aldaketa bat lortzea dute oinarri.• Irekiak, malguak eta dinamikoak dira: haietan
barrena ibiltzen diren pertsonen behar, lorpeneta itxaropenetara egokitzeko gaitasuna dute.
• Ikuspegi integratzailea dute.• Beste hiritarrekiko jarrera berdintasuna lortzea
dute helburu.• Prozesuan autonomia, auto-estima, iniziatiba
eta erantzukizun partekatua sustatzen dituzte.
* J.C. Ceniceros Estévez; E. Oteo Antuño. Orientación Sociolaboral basada en Itinerarios. Una propuesta metodológica para laintervención con personas en riesgo de exclusión. Fundación Tomillo. Madril, 2003, 86. or.