Badatoz karnabalak!
Orioko Herri Ikastolako aldizkaria / 2010eko urtarrila / 2. zenbakia
Bideo bikainaweb orrian
ikusgai!
002_10-01-29_Pergolan:Maquetación 1 22/01/2010 16:46 PÆgina 1
MP3, MP4, MP5eta i-Pod
2
ikasleentxokoa
Pergolakooroitzapenak
Aro teknologiko eta
post-moderno honetan,
hainbat hitz arraro nahiz
produktu berri agertzen ari
dira merkatuan. Oraingo
honetan, musika errepro-
duzitzaileen gaia jorratuko
dugu, gazteen eskuetan ohi-
koak diren tresnak baitira eta
guraso askok hauei buruzko
informazio urria baitute.
Egun eskura ditugun tres-
nen artean, MP3, MP4, MP5
eta i-Pod-ak daude. Guzti
hauen artean aurrena sortu
zena MP3-a izan zen. Honen
funtzioa nahikoa sinplea da,
musika erreproduzitzeko eta,
batzuek, irratia entzuteko
besterik ez dute balio. Honen
ostean, MP4-a etorri zen.
Honek musika erreprodu-
zitzailea eta irratiaz gain, bi-
deoklipak eta argazkiak irakur
ditzake, baita jokoetan
ibiltzeko aukera eman ere.
MP5-a, aldiz, duela gutxi
kaleratu da eta zenbait be-
rrikuntza ekarri ditu: au-
rrekoaren baliabide guztiak
ditu, baina kalitate hobeare-
kin. Horrez gain, filmak ikus-
teko aukera ere ematen digu.
Azkenik, i-Pod-a dugu,
“Apple” etxeak merkatura za-
baldutako gailua. Musika erre-
produzitzeaz gain, argazkiak
eta filmak ikusteko aukera
ematen digu, baina “gehiga-
rriak” atalean sartuz gero, be-
rrikuntza ugari ikus ditzakegu:
iratzargailua, egutegia, ordula-
ria, jokoak… MP5-arekin ba-
tera, merkatuan dugun
musika erreproduzitzaile osa-
tuena da.
Gailu hauen helburua,
neurri handi batean, bakar-
dade mementoak asetzea da,
gustuko musika edozein
leku eta unetan entzun bai-
tezakezu. Hala ere, gauza
guztiak bezala, alde txarrak
ere badituzte: gorreria sortu
eta talde giroa murrizten
dute, bakoitza bere mun-
duan sartzera bultzatzen
baitute.
Tronpetarekin ibiltzen den ilaje afrodun
hori naiz. Era berean, informatika karreran
espediente ona lortu zuen hura. Literatura
egiten ez naiz oso ona, baina idatzi hau
zuen gustukoa izatea espero dut.
Mari Joseren garaian, txangoan irteten
ginenean, taldetik korrika alde egiteko ohi-
tura omen nuen. Eta arratsaldeko eskole-
tan, erdi lo egoten nintzenez, egun batean
arkatza begitik sartu eta larrialdietara era-
man behar izan ninduten. Mentxuren
aroan, berriz, gogoan dut ikastolako pira-
midean jolasten paleta nola hautsi nuen.
Gauzak horrela, irakasleei bihotz taupadak
sarri samar azeleratzen nizkien horietakoa
nauzue.
Garai haietan, bai bizi!: arkupetan so-
kasaltoan, ikastolatik “nor lehen atera” las-
terketatxoak, frontoitxotik pergola gainera
joandako pilotak, “kaxkamenasen” pasa-
tutako orduak, baratzera edo erriora
baloi bila joaterakoan bizitako abentu-
ratxoak, aitari ikastolarako zurgintzan
laguntzen igarotako orduak... Sasoi
hartan, gainera, lurrean arrastaka,
urratuak maiz egiten genituen. Ni
amonarengana joaten nintzen zauria
desinfektatu eta tapetana jartzera,
han errietarik ez baitzen!
Mailetan gora joan ahala,
DBHra iritsi ginen eta orain be-
zalatsu, hizkuntzekin izaten
nuen nik talkarik handiena.
Bestalde, azterketa entregatzea
tentsio une bihurtzen nuen,
guztiz amaitu gabe ez bainuen
eman nahi izaten. Eta ezin
utziko ditut aipatu gabe
nire eskemak, guztiok kon-
partitzen genituenak.
Pentsa, nire arreba baino
gazteagoko batzuk ere, esku
artean ibili izanaren ahotsak
iritsi dira nire belarrietara!
Gure garaian, informatika
lanak txukun entregatzeko
tresnatzat genuen. Gaur egun,
ordea, bere ahalmena mugae-
zina da. Ikastolak aldaketa biz-
kor honi ongi ari dira
erantzuten. Europan aitzindari
den ikasteko plataforma sortzen
eta aplikatzen ari dira, euskarazko
edukiez osatuta eta software li-
bretik. Bejondeiela!
002_10-01-29_Pergolan:Maquetación 1 22/01/2010 16:46 PÆgina 2
3
Eraikin berria, ilusio zaharrakJoan gara eraikuntza berrira,
hunkigarria izan zen inaugura-
zio ekitaldia, urratu ditugu gela
berrietako zoruak zapata azpian
eramandako hauts eta lokatz
arrastoekin. Aspaldiko ametsa:
16 urte bitartean, oriotarrei he-
rrian ikasteko aukera eskaintzea.
Eskaintza duina, 12 eta 16 urte
bitartean Derrigorrezko Biga-
rren Hezkuntzak eskatzen duen
karietara egokitua: gela ederrak,
argitsuak eta azken teknologia
berriekin hornituak; zientzieta-
rako laborategia, teknologiarako
tailer handia, musika eta plastika
gelak, informatikarako beste bi
gela, errefortzu eta hezkuntza
laguntzarako nahiz mintegieta-
rako espazioak, liburutegia,
antzerki, kantaldi, bertso-ema-
naldi, batzar eta bestelakoeta-
rako aretoa...
Guztiok irabazi dugu. Haur
Hezkuntzakoak, lehengoaz
gain, psikomotrizitate gela be-
rria izango dute. Behe solairuan
egongo da, informatika gelaren
ondoan. Psikomotrizitate gela,
eguraldi txarra egiten duenean,
bazkal ondorengo atsedenaldie-
tarako erabiliko da; baita eskolaz
kanpoko psikomotrizitate
saioak emateko ere. Haur eta
Lehen Hezkuntzakoek plastika-
rako gela eskuratuko dute, kolo-
retako mantalak jantzita,
tenperaz zirrizti-mirrizti
aritzeko; edota isipua tenpe-
raz busti ondoren, hormirudi
ikusgarriak margotzeko. Esate-
rako, gogoan al duzue iaz
HHkoek osatutako unibertsoa?
A ze artelana!
Hello, goodbye, qué tal,
muy bien-ka hitz eta pitz kala-
katzeko hizkuntzetarako gela
ere izango dute Haur eta
Lehen Hezkuntzako ikasleek:
han ibiliko da ingeleseko irakas-
lea edo gaztelaniakoa pirataren
paperean, irudimenezko loroa
sorbaldan duela; bestetzuetan
kapelu beltza buruan jarrita,
erratza hankartean eta bekatxoa
sudurrean sorgina pirubinarena
egiten; eta noizbehinka sukal-
dari, edo oihaneko nahiz base-
rriko animalia... Hizkuntzetarako
gela edo erokeriak egiteko tokia?
Kontua komunikazioa erraztuko
duten espazioak sortzea da, hiz-
kuntzak erabiliz ikasten baitira.
Eta nola ahaztu berresku-
ratuko dugun liburutegiaz?
Kontsultarako liburuak, irakur
zaletasuna sustatzeko ipuinak,
eleberriak eta olerkiak. Apale-
tan zutik, etzanda, okertuta,
buruz behera... baina ez dezala
hauts grisak haien azal zuria es-
tali.
Azkenik, ezin aipatu gabe
utzi ikasturte honetan martxan
jarri den bigarren jangela. Modu
honetan, ikasle guztiek goizeko
eskolak amaitu bezain laster
bazkaltzeko aukera dute, biga-
Eta liburutegia?Kontsultarako
liburuak, ipuinak, eleberriak eta
olerkiak apaletanzutik, etzanda,okertuta, buruzbehera... bainaez dezala hautsakpareten zuria
estali.
rren txanda baten zain egon be-
harrik gabe.
Denok irabazi dugu:
DBHkoek eraikin berri eta mo-
dernoa; HH eta LHkoek, berriz,
kalitatezko hezkuntza jaso ahal
izateko behar-beharrezko espa-
zioak. 2 urtetik 16 urtera
ametsak egiteko tokia, aspaldi
amestutako lekua.
Psikomotrizitate gela, eguraldi txarra egiten duenean, bazkal ondorengo atsedenaldietarako erabiliko da.
kronika
002_10-01-29_Pergolan:Maquetación 1 22/01/2010 16:46 PÆgina 3
“Heziketan gurasoek aktiboki inplikatubehar dute, irakasleak bide-lagun izanik”Zortzi urte pasatu dira Ikastolan,
lehen aldiz, gurasoentzako for-
mazio saioak antolatu zirenetik.
Helburu garbia dute heziketa
programa hauek: seme-alaben
heziketan gurasoak aktiboki inpli-
katzea, irakasleak bide-lagun di-
tuztelarik.
Adin bertsuko umeak dituzten
gurasoak eta irakasleak elkartzen
dira bileretan, adinari lotutako
gaiak aurkeztu eta elkarrekin hitz
egiteko aukera izateko. Udazke-
nean Lehen Hezkuntzako gura-
soak izan dira formazioa jaso
dutenak. Juan Carlos Alonsok bi-
deratu ditu mailaz maila eta beha-
rren arabera. Irakurzaletasuna,
kontsumismoa, haurrari arauak
ezartzea, autoritatea, komunika-
bideen eragina eta elkar bizitza-
rako oinarriak landu dituzte. 120
gurasok parte hartu dute. Hitzal-
diak izan gabe, denek hitz egin
edo galderak egiteko aukera iza-
tea eskertu dute bileratan izan di-
renek.
Urte berriarekin 2-5 urte bi-
tarteko haurren eta DBHko gu-
rasoen txanda izango da. Sexu
hezkuntza, elikadura, anorexia eta
bulimia, drogomendekotasuna
eta kulturartekotasuna landuko
dituzte ikasle zaharrenen gura-
soek. Txikien aita-amek, ostera,
haurtzaroko gaiak: arauak ezartzea,
adimen emozionala eta beste zen-
bait.
Zigor Saizar irakaslea da gu-
rasoen formazio saioen koordi-
natzailea eta jardunaldien
garrantzia azpimarratu nahi izan
digu: “Gurasook txintxo-txintxo
eramaten ditugu goizero-goizero
gure txikiak hezitzaileen magale-
tara. Baina helburua ikasleen he-
ziketa osoa lortzea da. Ikastola
bezala, heziketa prozesuaren ar-
dura guztiona da. Ondorioz,
denok ikasten dugu bertan: ikasle,
irakasle nahiz guraso”. Haurrak
Adin bertsuko
umeak dituzten
gurasoak elkartzen
dira bileretan, adi-
nari lotutako gaiak
aurkeztu eta elka-
rrekin hitz egiteko
aukera izateko.
4
EMAITZA ONAKSelektibitatea aztergai2008-2009 ikasturtean, ikastole-
tan ikasi zuten ikasleen
%92,28k selektibitateko azter-
keta gainditu zuten; Euskadiko
Erkidego Autonomoan eman-
dako emaitzekin alderatuta 6,28
puntu goitik. Aipatutako azter-
ketan, ikastoletako ikasleek lor-
tutako batez bestekoa 5,68koa
izan zen; EAEko ikasleen batez
bestekoa baino 0,3 puntu ge-
hiago.
etxean eta Ikastolan bizi dituzten
egoerak ulertzen, aztertzen eta
unean-unean sortzen diren zail-
tasunei aurre egiten laguntzen
saiatzen dira bilera hauetan.
WEB ORRIAIkastolaren bideoa ikusgai
Aurten, matrikulazio garairako
bideo berria egin dugu. Bideo
ikusgarri hau ikastolako web gu-
nean dago ikusgai (www.oriokoi-
kastola.net). Bertan, ikastolako
agente ugari ageri da eguneroko
eginkizunetan. Horrezaz gain,
web gunean ikastolako argazkiak
(Gabonetakoak, Mari Domingi-
renak, danborradakoak, inaute-
rietakoak, irteeretakoak) jaisteko
aukera ematen da.
albistea
INAUTERIAKFesta ostiraleanOtsailaren 12ko arratsaldean os-
patuko ditugu aurten inauteriak.
HHkoak kolorez mozorrotuko
dira, LHkoak eta gurasoak kal-
dereroz, eta DBHkoak, berriz,
bakoitza nahi duen gisara.
Lehen orduan, DBH-3koek eta
4koek jolasak antolatuko di-
tuzte; 15:45ak aldera, HHkoen
eta LHkoen ikuskizuna plazole-
tan. Bukatzeko, gurasoek pres-
tatutako txokolatea izango da.
ELKARTASUNARwandarako laguntzaAzken urteetan egin ohi dugunbezala, abenduaren 24an, Rwan-dako lagunei elkartasuna adie-razteko ekimenak egin genituen.Batetik, DBH 4. mailako ikas-leek Tonbola antolatu zuten;bertan 3.600 euro atera ziren.Bestetik, goizean kalez kalegabon kantak abesten arituginen ikasle, irakasle eta guraso;guztira 279 euro eman zuten he-rritarrek. Eskerrik beroenakguztiei!
002_10-01-29_Pergolan:Maquetación 1 22/01/2010 16:46 PÆgina 4
Koadernoa
besapean
Eguna argitzerako pizten dira argiak
ibai ondoan. Urtarrilaren hemeretzia,
goizeko zortzietan eseri gara hormigoi
zuri erraldoian. Aspaldi ez genuen
Ikastolarainoko bidea oinez egin;
oroitzapenak berritzera gatoz koader-
noa besapean hartuta. Asko aldatu
dira gauzak Ikastolan.
5
arbelera
aterata
Txikienak dira Pergolara sartzen
lehenak. Banaka batzuk besterik
ez dira, baina ez genituen hain
goiz espero. Begietako makarrak
kentzerako jolasean ari dira
Ikastolan. Lanera garaiz doazen
gurasoen haurrak dira. Korrika
txikiak erakusten du guraso gaz-
teen presa: “beste aukera aitona-
amonekin ekartzea da bederatzi
eta erdietan. Gehienek hala egi-
ten dute. Baina hala ohitu ginen
eta primeran moldatu gara”,
esan digu Mikelek.
Goizeko argiarekin batera
akabo Pergolako isiltasuna. Sei
eta hamabi urte bitarteko umeak
dira zaratatsuenak. Garai batean
txalaparta entzuten zen Ikasto-
lan, goizeko zortziak eta erdie-
tan, eta jolas-ordu amaieran.
Soinu deiaren beharrik gabe,
puntual asko sartu dira denak.
Inon idatzi gabeko legea bete da
gaur ere. Eguneko anekdota
nahi genuen, baina ez zaio inori
matematikako koadernoa edo
gaztelaniako lana etxean ahaztu.
Gazteenak bederatzietan
sartzen ote dira? Ez dela posi-
ble pentsatu dugu, lehen orduan
eskolarik ez zuen irakasle batek
DBHko ikasleak eraikin berrian
daudela esan digun arte. Korrika
joan gara. Bertan dago eraikin
berria, baina ez guk nahi bezain
gertu. Bumeranari joan zaio
berri usaina. Bai, autopistatik
begiratuta bumerana ematen du.
Goizeko lehen orduan ez da
txistua jotzeko gogorik izaten,
baina ikasle asko bizikletan
datoz negu erdian. Udaberri
giroa egiten baitu San Sebastian
bezperan. Euri eta haize faltak
are ederrago egiten du Ikastola-
Goizeko korrikatxikiak
erakusten du guraso gazteenpresa: “beste
aukera bederatzi eta erdietan
aitona-amonekin ekartzea da.Gehienek halaegiten dute. Guhala ohitu gineneta primeranmoldatzen gara
orain”.
rako bidea. Bizikleten aparkale-
kuaren xirrikituan errubera;
motxila bizkarrean eta liburuak
saskian. Gaur egungo gazteek ez
al dute errekreoan bokadilorik
jaten?
Isila da DBHko eraikina be-
deratziak laurden gutxitan. Ez
gaude ohituta hain ikasgela txi-
kiak ikustera. Ia berrogei ikas-
kide biltzen gineneko garaiak
datoz gogora. Mahai erdiak kon-
tatu ditut orain. Gela guztiak
ezberdinak dira: laborategia
izango da iturriak dituen hau;
teknologia berrien artean, traste
zaharrak pilatzen hasiak dira
teknologia berrien gelan.
Ume karro artean
Korrika Pergolara, ostera. La-
gunduta datoz Ikastolako txikie-
nak. Ume-autoak eta
Eguerdian, guraso eta aitona-amonak haurrak atetik noiz aterako egoten dira Pergolan. Egunero errepikatzen da San Sebastian bezperan atera genuen argazkia.
002_10-01-29_Pergolan:Maquetación 1 22/01/2010 16:46 PÆgina 5
6
enkarguetako karroak, hirutik
bik. Trasteak atarian utzi eta gela
atariraino sartzen dira familiak.
Haur gehienak arrapaladan ikas-
gelara, eskutik ekarri duenari pa
emateko denborarik gabe. Beste
batzuk nahiko lan: irakasleak
esandako gezur txikiarekin gus-
tura samar gelditu da mutikoa.
“Eguerdian ekarriko du danbo-
rra amonak”, esan dio Pilik.
Bihar da egun handia. Gabone-
tako oporretatik bueltan entse-
guetan izan dira. Lo bat eta San
Sebastian. Bibote luzea ma-
rraztu eta danborrak astintzeko
ilusioz daude txikienak.
Koadrodun mantala janztea
tokatzen zaie ia denei. Mantala
garaiak aldatzen ari diren sei-
nale. Urdina eta arrosak ziren
garai batekoak; orain sexuaren
koloreak ez dira hain nabariak.
Ordu erdiren bueltan kantari
hasi da patio ondoko gela: “Sun-
day, Tuesday, Wednesday”. Lau
urteko umeak dira korroan jarri
eta irakaslearen ipuina entzunez
mundua deskubritzen ari dire-
nak.
Hamarrak eta laurden dira.
Abisua eman digute: aurki jolas-
ordua hasiko da. Aldendu egin
gara. Pasealekutik egon gara be-
gira, aitona-amonen eta gura-
soen ondoan. Hamarretik gora
bai, mantalak noiz agertuko
zain. Arrapaladan denak elkarre-
kin espero genituen, baina ez da
hala izan. Mailaz maila atera dira
jolasera. Gurasoei labur eta ikas-
leei luze egin zaie eguerdia.
Zerbitzu ugari jangelan
Hamabiak eta hogeita bost, txikie-
nak. Hamabi eta erdiak, HHkoak.
Ordubata hogei gutxitan, DBH.
Bazkaltzeko ordua da, etxera
doaz gehienak. Amaiari gal-
detu diogu harreran zenbat
16:30ak, eguneko ordurik
onenagazteentzat. Zaindaude gurasoak:liburuak eta karpetak
eskualdatu etaea zer agintzenduen asteartearratsaldekoagendak.
Gaueko hamarrakdira argiak itzaltzerako. Euskaltegikoakdira koadernoakixten azkenak.San Sebastianbezperan gurasoeta irakasle
bilera amaigaberik
ez den seinale.
Lau eta erdiak
Eguneko ordurik onena gazte-
entzat. Hori poza! Zain daude
gurasoak: liburuak eta karpetak
eskualdatu eta ea zer agintzen
duen astearte arratsaldeko agen-
dak. Maialeni saskibaloia toka-
tzen zaio. Gitarra eskolak,
Olaxka, eskola kirola… zabala
da aukera Ikastolan. Baina bat
edo bestea egin behar. Ikasle-
ohiak eta gurasoak entrenatzaile
paperean erabat sartuta. Pentsatu
ere egingo ez genuen jendea. Egu-
neko sorpresa ederrenetakoa izan
da, egia guztiak aitortzera.
Ikasleak eta gurasoak pa-
tioan ari dira. Iluntzera doa. Ki-
roldegitik poltsa zintzilik dutela
ikusten ditugu beste ikasle asko.
Beteta dago anbulatorio aurreko
jolastokia ere. Ikasgelen ateak ez
dira lau eta erdietan itxi, ordea.
Arbelak ezabatu eta ikasle be-
rriak sartu dira eskolara. Hel-
duagoak ia denak: Udalak
antolatutako informatika esko-
lak, musika eskolako dantzari-
txikiak, Farfara taldekoak, psi-
komotrizitate eskolak... “Herria-
rena da eraikina eta
herriarentzat” esaldia datorkigu
gogora. Jokin Eizagirre Ikasto-
lako lehendakariari entzuna da
inaugurazio ekitaldian.
Gaueko hamarrak dira
Ikastolako argiak itzaltzerako.
Euskaltegikoak dira koader-
noak ixten azkenak. San Sebas-
tian bezperan guraso eta
irakasle bilera amaigaberik ez
den seinale.
diren bazkaltzen gelditzen dire-
nak: “ia berrehun, paperetan
kontsultatu beharko nuke ko-
puru zehatza jakiteko”. Bi urte-
koak gelan bertan irakasleekin
jaten dute, baita lo kuluxka egin
ere. Isilik goaz besteek non eta
nola jaten duten ikustera.
Azken urteetan Sorginmuño
aisialdi taldekoek prestatzen
dute bazkariko tartea. Jaten la-
gundu eta sobratzen den denbo-
ran haurrekin jolastu, hori da
Olaia, Karen, Amaia eta bi Mai-
derren egitekoa. Sukaldea fakto-
ria perfektua da, ikastolako
ikasle-ohien gurasoak ari dira la-
nean. Mahaira ekartzen diete
jana. Bakarren bati bultzatzen
lagundu ere bai. Jangela berria
inauguratu zuten ikasturtea has-
tearekin batera. Norberak hartu
behar du janaria eta ondoren
bandeja mostradorean utzi.
Ez dago eguerdia luze joa-
teko astirik. Hamar minutu
falta dira geletan sartzeko eta
eromena Ikastola atarian,
Arrantzale kaletik Pergola ata-
riraino. Baloia, goma eta zutabe
atzeko elkarrizketak non-nahi.
Ustez ezkutuan dago bera ere,
baina lanean harrapatu dugu.
Ez digu izenik esan nahi izan.
Etxeko lanak egiten ari da.
“Zer dira, biharko lanak edo
berehala zuzendu beharre-
koa?”, galdetu diogu mutil gaz-
teari. Ez digu erantzun, baina
amaitu duela dirudi. Korrika
doa eskolara, barre txikia ezku-
tatu ezinik.
002_10-01-29_Pergolan:Maquetación 1 22/01/2010 16:46 PÆgina 6
“Ikasleek nahiago dute edozein gai Ikasysenbidez landu betiko koadernoarekin baino”
7
errekreoa
Zein da zure lana, Lukas?
Irakasle-ikasketak egin nituen,
gero pedagogia ikasi eta egun,
Hezkuntza ebaluazioa izeneko
irakasgaia irakasten dut Donos-
tiako Pedagogia Fakultatean.
Bestalde, unibertsitatean, irakas-
kuntza ez ezik ikerkuntza saila
ere badago. Nik biak jorratzen
ditut.
Ikastolak nola ikusten dira
unibertsitateko talaiatik?
Euskal gizartearentzako hiru
eskola mota egotea oso positi-
boa dela uste dut; bakoitzak
berea eskaintzen duelako eta
bakoitzak eskaintzen duen alde
on hori besteek ere kontuan
hartzen dutelako. Ikastolei da-
gokienez, hasiera batean, izu-
garrizko lana egin zuten
euskara arloan, eta gero, inge-
lesa arloko nahiz ikasys beza-
lako egitasmo berriekin.
Ikastolek, baita ere, hezkuntza-
rako materialen sorkuntzan lan
handia egiten dute.
Ikasysen ebaluazioan hartu
duzu parte. Zein zen zuen
egitekoa?
Ikasys ikastolek sortutako egi-
tasmo bat da. Ordenagailu txi-
kien bitartez ikasleek zenbait
gaitasun lantzen dituzte. Hau
dela eta, ikastolek eskatu zio-
ten Euskal Herriko unibertsi-
tateari egitasmo berri hau
ebaluatzeko; izan ere, ebalua-
zio lanak kanpoko erakunde
bati emateak objetibotasun eta
sinesgarritasun handiagoa
ematen die lortutako emaitzei.
Lan honetan, gure saileko ira-
kasle batzuk aritu ginen, ze-
hatz-mehatz bi helbururuekin:
batetik, ikasys praktikatzen
zuten ikasleen eta praktikatzen
ez zutenen arteko aldeak ikus-
tea; eta bestetik, ikasys proiek-
tua hobetzeko aholku batzuk
ematea.
Zer diote emaitzek?
Ia-ia maila guztietan, ikasysen
aritu diren ikasleek emaitza ho-
bexeagoak lortu dituzte, eta ia
ikasgai guztietan, gainera. Egi-
tasmoak nahikoa ondo funtzio-
natzen du, beraz.
Ikasleen motibazioan eragin
du, hortaz?
Bai, asko. Hala ere, hasieran
ikasleen motibazioa izugarria
izan zen eta gero jaisten joan
zen, batez ere, LH-6. mailan.
Nolanahi ere, ikasleek beti
adierazten zuten nahiago zu-
tela edozein gai ikasysen bidez
lantzea, betiko koadernoarekin
aritzea baino.
Ikastolan batzordekide izana
zara. Zer-nolako oroitzape-
nak dituzu?
Niretzako aukera bat izan zen
Ikastola barrutik ezagutzeko.
Unibertsitatean lanean hasi au-
rretik, beste ikastola batean aritu
nintzen irakasle gisa; Orioko
Ikastolan, ordea, guraso modura
jardun nuen.
Ikastolen antolamendu-egi-
turak kalitatezko hezkuntza
bermatzen al du?
Ikastetxe batek ondo funtzio-
natzeko badira kontuan hartu
beharreko zenbait gauza. Bata,
langileen kudeaketa da: nork
erabakitzen du zeinek egiten
duen lan non, hor objetibota-
suna kontuan hartu beharko
litzateke. Bestea, egonkorta-
suna irakasleei dagokienez
egonkortasunik ez badago,
nekez funtzionatuko du ikas-
tetxe batek. Oso garrantzitsua
den beste gauza bat ere bada:
nork gidatuko duen ikastetxea,
alegia, nor izango den zuzen-
daria eta nortzuek osatuko
duten zuzendaritza taldea. Eta
hor, ikastolek erabiltzen duten
eredua badirudi nahikoa egokia
dela.
Gizartea azkar-azkar ari da
aldatzen. Hezkuntza ego-
kitzen ari al da aldaketa
hauetara?
Daukagun gatazka teknologikoa
izugarria da. Ikasgelak duela 500
urte bezala daude antolatuta, eta
ia ez da ezer aldatu. Egun ego-
kitzapen prozesu batean gaude.
Ikasysekin zerbait egiten ari
gara, baina oraindik asko falta
zaigu. Hemendik 20 urtera gelak
ezberdinak izango dira, ez dakit
nolakoak izango diren, baina
bestelakoak. Irakasleen lan egi-
teko modua ere, aldatu egingo
da. Beste ikaskuntza prozesu
batzuk sortu behar ditugu.
Jose Francisco Lukas
“20 urte barrugelak ezberdinakizango dira; ira-kaslearen lanaere aldatu egingoda. Ikasketa pro-zesu berriak
sortu behar dira”.
002_10-01-29_Pergolan:Maquetación 1 22/01/2010 16:46 PÆgina 7
OHOko 6. eta 7. mailako neskez osatutako eskubaloi taldea da honakoa, 1973. eta 1974. urte-
etan jaiotakoak dira denak. Zutik ezkerretik hasita: Alazne Urdangarin, Izaro Uranga, Itziar Brit,
Leire Ortega, Aintzine Urkizu, Nerea Urdangarin eta Ainhoa Sukia. Makurtuta, berriz, Nagore Aiz-
purua, Arritokieta Manterola, Larraitz Lazkano, Naiara Campos, Anuska Agirre eta Nagore Esoain.
Talde aparta osatzen zuten eta beti iristen ziren finalera. Finalean beti aurkari bera izaten zuten:
Salbatore Mitxelena, eta krixton egurra jasota galtzen zutela kontatu digute.
Jose Migel Udabe izan zuten entrenatzaile, “izan dugun entrenatzailerik onena zen, pentsa, tek-
nika eta guzti erakusten zigun!”. Guztiek oso gogoan dute Udabek egiten zuen ahalegina partidetan
denak jolas zezaten.
Eskubaloian beti finalera iristenziren neskak
AgendaURTARRILAK 27, asteazkena
URTARRILAK 29, ostirala
URTARRILAK 30, larunbata
OTSAILAK 1etik 12ra
17:00Matrikulatzeko adinean dauden haurren gurasoentzako
informazio bilera, eraikuntza berrian.
14:30 - 18:00DBHko eraikuntzaren ateak irekitako eguna.
17:30Pirritx eta Porrotx pailazoen “Irrien lagunak” emanal-
dia, Karela kiroldegian.
11:00Ateak irekitako eguna, Haur eta Lehen Hezkuntzako
eraikuntzan.
Matrikulatzeko egunak, 08:30etik 13:00era eta
14:30etik 18:00etara.
URTARRILAK 31, igandea
18:30“Ate joka” helduentzako antzerki emanaldia, ikasto-
lako eraikin berriko batzar aretoan.
002_10-01-29_Pergolan:Maquetación 1 22/01/2010 16:46 PÆgina 8