1. SARRERA
Unitate hau energia eta makina termikoen gainean ikasteko diseinatu da; izan ere, horiek DBHko 2.
mailako curriculumaren bloke nagusiak dira. DBHko 1. mailan, dagoeneko, zenbait kontzeptu landu dira,
besteak beste energia zinetikoa, eguzki-energia edo energia elektrikoa, eta, gainera, energia-iturri
berriztagarrien eta berriztaezinen arteko aldeak aztertu dira. Bigarren hezkuntzako 2. mailan, energia
lantzeko eta transformatzeko prozesuetan eta makina termikoen funtzionamenduan sakonduko da.
Bigarren hezkuntzako 2. mailarako, “Energia eta makina termikoak” unitatearen helburu nagusia da
ikasleek uler ditzatela energia eskuratzeko prozesuak, bai eta makina termikoen funtzionamendua eta
energia-baliabide naturalak ustiatzeak ingurumenean dakartzan arazoak ulertzea ere.
2. HELBURUAK
Energia motak eta energia-transformazioak ezagutzea.
Energia-iturriak desberdintzea, berriztagarriak edo berriztaezinak diren kontuan hartuta.
Energia-baliabide naturalak ustiatzeak ingurumenean dakartzan arazoak identifikatzea.
Makina termikoen eraketa eta funtzionamendua ezagutzea.
Energia transformatzeko gai den makina erraza egitea.
3. EDUKIAK
KONTZEPTUAK PROZEDURAK JARRERAK
Energia eta energia motak: potentziala, termikoa, zinetikoa, elektrikoa, elektromagnetikoa…
Gure ingurunean dauden energia motak identifikatzea.
Baliabide naturalen ustiapenak eta materialen hondakinek ingurumenean dakarten inpaktuaren aurrean sentsibilizatzea.
Energia unitateak: potentzia Baliabide naturalak ustiatzeak ingurumenean dakartzan arazoak identifikatzea.
Produktu teknologikoen neurriz kanpoko kontsumoagatiko ardura izatea.
Energia-transformazioak Energia kalkulatzeko problemak ebaztea.
Energia aurrezteko ohitura geureganatzea.
Energia kontserbatzeko printzipioa
Makinei etekina ateratzeko problemak ebaztea.
Makina termikoen funtzionamendua ezagutzeko jakin-mina izatea.
Energia-iturri berriztagarriak eta berriztaezinak
Makina termikoen deskribapena eta funtzionamendua ezagutzea.
Talde lanean erantzukizuna izan eta lankidetzan jardutea.
Energia ateratzeko prozesuak
Makina termikoen sailkapena egitea.
Erregai fosilak Energia transformatzeko gai den makina bat egitea.
Makina termikoak
4. SEKUENTZIA DIDAKTIKOAREN EGITURA
Jarraian, sekuentzia didaktikoa denbora kontuan hartuta antolatuko dugu. Dena dela, irakasleak
baliabideen taula du eskuragarri, baliabideak bere irizpideen arabera hautatzeko eta askatasunez
erabiltzeko irakasgaiaren didaktikan.
UNITATEA SEKUENTZIA BALIABIDEAK DENBORA
ELEK
TRIZ
ITA
TEA
ETA
ELE
KTR
OM
AG
NET
ISM
OA
1. Zer ikasiko
dugu?
Sarrera – Nola dabiltza?
Kontzeptu-mapa
Ikertu - Webquest 2 ordu
2. Ikasi eta
esperimentatu
ENERGIA MOTAK
Energia: ariketak / hausnartu
Energia motak eta transformazioak: ikertu / ariketak
2 ordu
ENERGIA ITURRIAK
Energia-iturri berriztagarriak: ikertu / ariketak
Energia-iturri berriztaezinak : INFOGRAFIAK / ariketak /
Google Maps ariketa
2 ordu
MAKINA TERMIKOAK
Barneko errekuntzako makina termikoak: animazioak /
ariketak
Kanpoko errekuntzako makina termikoak: ikertu /
ariketak
2 ordu
4. Ekin lanari! Proiektua eta blogean argitaratzea 4 ordu
5. Bete diren
helburuak
Antolatu ideiak
Autoebaluazioa
Laguntzarako ariketak 1 ordu
13 ordu
5. METODOLOGIA
NOLA DABILTZA?
Unitatea hasteko, gaia aurkezteko ideia orokorrak ematen dira eta ahalegina egiten da ikasleek
landuko dituzten edukiak lehenago ikasitakoarekin lotzeko. Garrantzi handikoa da ikasleei
erakustea nola dagoen lotuta ikasten ari direna beren inguru hurbilarekin eta zertarako balio
dien eguneroko bizimoduan.
Ikasleei galdera batzuk proposatzen zaizkie hausnartzeko eta ikaskideekin komentatzeko.
Gero, ikasleek klaseko blogean konklusioak argitaratu behar dituzte.
KONTZEPTUZKO MAPA
Unitatearen hasieran, laguntzaileak unitatearen kontzeptu-mapa erakusten die ikasleei. Hala,
hobeto ulertuko dute unitatearen osotasuna eta errazago lotuko dituzte ideiak. Irakaslea
kontzeptu-mapa honetaz balia daiteke ikasleei unitateko gaiak aurkezteko eta sekuentzia
metodologikoa nola garatuko den azaltzeko.
IKERTU – WEBQUEST
Gainera, urrats batzuen bidez, lankidetzan ikertzeko ariketa bat egitea proposatzen da. Ariketa
honetan, ikasleak Interneten informazioa bilatu behar du, informazioa hautatu eta laburtu,
ikaskideekin eztabaidatu, azken emaitza diseinatzeko talde-lanean jardun eta, azkenik, ikasgela
birtualeko espazioan argitaratu behar du.
IKASI ETA ESPERIMENTATU
Sekuentzia didaktikoan, informazio-pilula laburrak aurkezten dira, unitateko informaziorik
aipagarriena nabarmentzeko. Asmoa da ikasleek gaiaren ideia nagusiak zein diren jakitea eta
horiek barneratzea.
Batzuetan, pilula horiek azalpen-bideoekin edo animazioekin lagunduta datoz.
Unitatean zehar zenbait jarduera proposatzen dira banaka nahiz taldeka egiteko. Ariketa
batzuk kontzeptuak aplikatzeko pentsatuta daude, beste batzuk, ikertzeko, beste batzuk, nork
bere kasa ikasteko, eta beste batzuk, elkarlanean egiteko. Askotariko jarduerak dira, hainbat
ikasketa lortzeko, eta guztien xedea unitateko edukiak ulertzea eta bereganatzea da.
EKIN LANARI
Unitatearen amaieran, proiektu global bat aurkezten da unitatean landutako kontzeptuak
aplikatzeko.
Unitateko fase honen helburua da ikasleek praktikan jartzea ikasitako guztia benetako
testuinguru batean, teknologia berrietan barneratzen ari diren trebetasuna erakustea eta
lankidetzan lan egitea.
BETE DIREN HELBURUAK
Azkenik, ikasleak zenbat ikasi duen jakiteko eta edukiak birpasatzeko, hiru ariketa proposatzen
dira:
Antolatu ideiak: ikasleak kontzeptuzko mapa bete behar du unitatearen kontzeptuekin.
Autoebaluazioa egin: ikasleak ebaluatu behar du, esaldi batzuen bidez, zein den benetan bere
ezagutza maila. Esaldi hauek sailkatuta daude gaitasun orokorren arabera.
Laguntzarako ariketak: hiru ariketa proposatzen dira, bai birpasatzeko, bai laguntzarako.