+ All Categories
Home > Documents > 11kutsadura

11kutsadura

Date post: 09-Mar-2016
Category:
Upload: euskal-herria-bildu
View: 218 times
Download: 0 times
Share this document with a friend
Description:
 
8
AMA LURRAREKIN BAT EGINGO DUEN JENDARTEA 81 KUTSADURA OBJEKTUAREN ETA EREMUAREN DEFINIZIOA Kutsaduraren problematika modu zuzenean begiztatzeko, lehenik eta behin kutsaduraren kontzeptua ondo definitzea komeni da. Horrela bada, kutsadura inguruarekiko guztiz arrotza (kutsatzailea) den eragile batek sortzen duen ingurugiroaren eraldaketa kaltegarri bezala ulertzen dugu, honek, ezegonkortasuna, ordena falta eta ingurugiro fisikoengan, ekosistemenengan edo izaki bizidunengan mina edo ezinegona eragiten duenean. Normalean, izaeraren araberako kutsadura mota hauek bereizten dira: • Kutsadura atmosferikoa • Kutsadura hidrikoa • Lurreko kutsadura • Zaborrak eragindako kutsadura • Zabor espaziala • Kutsadura radioaktiboa
Transcript
Page 1: 11kutsadura

AMA LURRAREKIN BATEGINGO DUEN JENDARTEA

81

KUTSADURA

OBJEKTUAREN ETA EREMUAREN DEFINIZIOA

Kutsaduraren problematika modu zuzenean begiztatzeko, lehenik eta behin kutsaduraren kontzeptua ondo definitzea komeni da. Horrela bada, kutsadura inguruarekiko guztiz arrotza (kutsatzailea) den eragile batek sortzen duen ingurugiroaren eraldaketa kaltegarri bezala ulertzen dugu, honek, ezegonkortasuna, ordena falta eta ingurugiro fisikoengan, ekosistemenengan edo izaki bizidunengan mina edo ezinegona eragiten duenean.

Normalean, izaeraren araberako kutsadura mota hauek bereizten dira:

• Kutsadura atmosferikoa

• Kutsadura hidrikoa

• Lurreko kutsadura

• Zaborrak eragindako kutsadura

• Zabor espaziala

• Kutsadura radioaktiboa

Page 2: 11kutsadura

AMA

LURR

AREK

IN

BAT

EGIN

GO D

UEN

JEN

DART

EA

KULTURA

ASKATASUNA

PERTSONA

82

• Kutsadura genetikoa

• Kutsadura elektromagnetikoa

• Kutsadura termikoa

• Kutsadura akustikoa

• Kutsadura bisuala

• Kutsadura luminikoa

Era berean aztarna ekologikoa bezalako indikadoreak erabiltzea interesgarria da giza jarduerek ingurugi-roan eragiten duten ondorioen inguruko diagnostikoa egin ahal izateko. Aztarna ekologikoa jasangarritasun biofisikoa neurtzen duen indikadorea da. Hau, gizakiak existitzen diren baliabideen erabilpenaren bitartez eragiten duen ingurugiro kaltea, eta Amalurrak berak baliabide hauek birsortzeko daukan gaitasuna harre-manatuz lortzen da.

Kutsadura gaizki ulertua izan den “hazkunde ekonomiko eta aurrerapenaren ondorioa da. Egun, kaltegarriak diren milaka osagaiekin elkarbizitzen gara, airearen, uraren, lurraren eta kontsumitzen ditugun produktuen bidez gure gorputzetara iritsi, eta gure ingurua zein ingurugiroa larriki kaltetzen dutelarik. Oso informazio gutxi existitzen da gainera ingurugiroarengan eta pertsonen osasunarengan kutsatzaile hauek sortzen duten eraginaren inguruan.

Kutsadura, mundu mailako edo eskualde mailako arazo bat da gutxienez, egungo jendartean ondorio zu-zenak dituena. Ondorioz, tamaina berdineko konponbideak behar dira. Problematika honi ekiteko orduan, kutsadura mota gehienak mugaz gaindiko izaera dutela hartu behar da kontutan.

Hurrengo orriotan, Nafarroako kutsadurak eta eredu sozioekonomikoak duten jasangarritasunaren inguruko diagnostiko orokor bat burutuko da. Kutsagaien barietatea handia dela eta, eragin eta garrantzia handien duten kutsagaiak aztertuz burtuko da.

EGOERA OROKORRA

Nafarroak hondakinen kudeaketari eta kutsadurari dagokion eremuan aurrerapen nabarmenak egin dituen arren, begibistakoa da bide luzea eta hobekuntzarako tarte handia gelditzen zaiola oraindik.

Orokorrean, eta krisiaren ondorio den jarduera ekonomikoaren jaitsiera alde batetara utzirik, kutsagarriak diren gaien eraketa ez egonkortzeaz gain, hazkunde egoeran dagoela baieztatu daiteke.

Nafarroako jendartean, gero eta kontzientzia maila handiagoa dago kutsaduratik eratortzen diren problema-tiken inguruan, eta ingurugiroarekiko errespetagarriak diren eredu eta ekimenen aldeko eskaeren hazkunde bat existitzen da.

Erakundeei dagokienez, egungo gobernuak ezarri dituen politiken eta hauek ingurugiroarekin duten konpa-tibilitatearen arteko haustura bat nabarmendu da azken urteotan.

Horrela bada, errepideen azpiegitura handien bultzatzea, zentral termikoen potentziaren handitzea edo airearen kalitatean eragiten duten hondakinen kudeaketarako errauskailuen aldeko araudien zabaltzea ikusi ditugu azkenaldian.

Egungo krisi ekonomikoak ingurugiroaren zaintzara bideratzen ziren baliabideen gutxiagotzea eta existitzen diren kutsadura puntuen kontrolarekiko lasaitzea eragin du. Egoera honen aurrean etorkizunerako garapena zalantzan dago, orokorrean kutsadura ratioak handitzen ari baitira.

Page 3: 11kutsadura

83

Kutsaduraren kontrolerako existitzen diren ingurugiro araudien eguneratzeak eta aplikazioak ezinbesteko lanabesa dirudi. Zentzu honetan, ingurugiroaren eta osasunaren babeserako araudi berrien eraketan eta araudi eta hauetara gaineratzen diren teknologi aurrerapenen, eskura daitezkeen praktika hoberenen eta jakituria berrien sorkuntzaren artean dagoen desfasea azpimarratu behar da. Existitzen diren araudi asko zaharkituta geratu direla esan daiteke.

Nafarroaren indargune nagusienetako bat bere biodibertsitatean aurkitzen da. Aberastasun natural hau babestu beharrekoa da, datozen belaunaldiei egoera egokian uzten zaien ondarea izan behar duelarik. Na-farroak beraz, “erosi, erabili eta bota” bezalako neurrigabeko jarduna eragiten duten eredu ekonomiko eta sozialen inposizioari ihes egin behar dio.

KONPARAGARRIAK DIREN DATU NAGUSIAK

Jarraian, Nafarroako ingurugiroaren jasangarritasuna eta kutsadura bezalako arloak deskribatzeko erabilga-rriak diren datu eta grafikoak eskaintzen dira:

• Aztarna ekologikoa Nafarroan:

0

1

2

3

4

5

6

7

1998

6,066,065,695,69

5,825,82

5,245,24

4,464,46

0,780,78

4,534,53

1,291,29

4,904,90

0,790,79

2001 2005 2009

Huella ecológica

Biocapacidad

Déficit ecológico

(1) Aztarna ekologikoaren bilakaera, biogaitasuna eta defizit ekologikoa Nafarroan.

20090

500000

1000000

1500000

2000000

2500000

3000000

3500000 3.217.7623.217.762

2.739.6062.739.606

478.155478.155

Huella ecológica

Biocapacidad

Déficit ecológico

(2) 2009.eko aztarna ekologikoaren balantzea, biogaitasuna eta defizit ekologikoa Nafarroan.

Kutsadura

Page 4: 11kutsadura

AMA

LURR

AREK

IN

BAT

EGIN

GO D

UEN

JEN

DART

EA

KULTURA

ASKATASUNA

PERTSONA

84

%19

%51

%11

%7

%12

Bienes de consumo

Vivienda

Transporte y movilidad

Agricultura

Servicios

(3) Aztarna ekologikoaren sektorekako banaketa Nafarroan.

• Emisio atmosferikoak: 7.500

7.000

6.500

6.000

5.500

kt C

O2e

5.000

4.500

4.000

3.500

Año b

ase

1990

1991

1992

1993

1994

1995

1996

1997

1998

1999

2000

2001

2002

2003

2004

2005

2006

2007

2008

2009

(4) Emisio guztien bilakaera Nafarroan

(5) GEI-en zuzeneko emisioen sektorekako garapena Nafarroan

8.000.0007.500.0007.000.0006.500.0006.000.000kt

CO

2e

5.500.0005.000.0004.500.0004.000.000

Año b

ase19

9019

9119

9219

9319

9419

9519

9619

9719

9819

9920

0020

0120

0220

0320

0420

0520

0620

0720

0820

0920

1020

1120

1220

1320

1420

1520

1620

1720

1820

1920

20

(6) GEI-en emisio guztien joeren proiekzioa Nafarroan

Page 5: 11kutsadura

85

(7) 2011.ean Nafarroan zenbatutako eragin kopurua. Airearen kalitatea.

• Kutsadura akustikoa

(8) Iruñeko Eskualdearen Zarataren Mapa

• Kutsadura elektromagnetikoa:

(9) Iruñeko hainbat Wifi sareen mapa.

Kutsadura

Page 6: 11kutsadura

AMA

LURR

AREK

IN

BAT

EGIN

GO D

UEN

JEN

DART

EA

KULTURA

ASKATASUNA

PERTSONA

86

• Kutsadura luminikoa

(10) Iberiar Penintsulako kutsadura luminikoaren mapa eta Iruñeko eta bere eskualdeko mapa.

• Enplegu berdea:

(11) Enplegu berdearen ekarpen osoa erkidego autonomoen populazio aktiboan.

Elkartutako grafikoen interpretazioa egiteko orduan, kontutan hartu behar da azken urteotan agertzen di-ren parametroen beherakada krisiak eragindako jarduera ekonomikoaren uzkurtzearen eta biztanleriaren egonkortzearen ondorio dela, eta ez minimizaziorako hartu diren neurri eraginkorren ondorioz.

DATUEN INTERPRETAZIOA

Ez dago dudarik, Nafarroako kutsaduraren ratioetako batzuk mesedegarriak direla estatuko eta Europako bataz bestekoarekin alderatuz gero. Edonola ere jasangarria, ekologikoa eta ingurugiroarekin orekan agert-zen den eredu baten alde egin behar du Nafarroak, naturarekiko errespetuan oinarritutako aurrerapen barneratzaile bat lortzeko bidean.

Nafarroak biztanleko eragiten duen aztarna ekologikoa, hau da, kontsumoa hasetzeko eta hondakinak jasot-zeko biologikoki produktiboa den lurraldearen erabilpena 5,24 hektarea globaletan (hag) kokatzen da, Na-farroaren biogaitasuna 4,46 hag/biz.koa den bitartean. Azken urteotan aztarna ekologikoa gutxitu bada ere, 0,78hag/biz.ko defizit ekologikoa existitzen da oraindik ere, 478.155 hektarea osoei dagokiona, Nafarroaren hedaduraren erdia izan eta bere biogaitasunaren %17,5 suposatzen duena.

Page 7: 11kutsadura

87

Ukaezina da beraz, ekonomikoki, ekologikoki eta sozialki jasangarria ez den eredu baten aurrean aurkitzen garela. Defizit ekologiko honek, gure jendarteak dituen baliabideak baino gehiago erabiltzen ditugula erakus-ten digu, gure lurraldetik kanpo dauden baliabideak gureganatuz edo etorkizunean datozen belaunaldienak erabiliz.

Estatuaren batazbestekoarekin (2,24hag/biz) edo munduaren bataz bestekoarekin (1,78 hag/biz) alderatuz, Nafarroak biogaitasun handia barnebiltzen du (4,46hag/biz).

Elkar jarritako grafikoetan ikusi daitekeenez, Nafarroako aztarna ekologikoaren osagai nagusiena, aztarna ekologikoari edo CO2aren emariari dagokio (garraioa, mugikortasuna, etab). Errepide bidezko azpiegitura handien eraketa jarraituak eta garraio publikoaren gainetik, garraio pribatua etengabean indartzeak sortu du errealitate hau.

Gizakiaren jardunak eragiten duen negutegi efektua duten gasen igortzea da aldaketa klimatikoaren arra-zoi nagusienetako bat. Aipatu igorpen hauek dira tenperaturaren hazkundearen erantzuleak. Elkartutako grafikoetan ikus daitekeen moduan, Negutegi Efektua duten Gasen eraketa hazten joan da azken urteotan, Kiotoko protokoloak ezartzen dituen helburuetatik gero eta gehiago urrunduz. Nafarroak egun, tarte han-diagatik gainditzen du Kiotok onartzen duen maximoa. Negutegi efektua duten gasen igorpenean deigarria da 2003tik aurrera emandako hazkundea, Castejon-eko ziklo konbinatuko zentralak martxan jartzearekin egiten baitu bat.

Airearen kutsadurari dagokionean, airearen kalitatea kontrolatzeko puntuek erakusten dutenez, herri ez-berdinetan behin baino gehiagotan gainditzen dira urtean zehar legeak ezartzen dituen limiteak. Nafarroan azken urte honetan eragin gehien erakutsi duten kutsatzaileak PM10 (10 mikra baino txikiagoak diren partikulak) eta PM2,5 (2,5 mikra baino txikiagoak diren partikulak) esekitako partikulak eta ozono troposfe-rikoa izan dira. Azken honek, ia Nafarroako lurralde guztian du eragina. Hobetze ekintzak ezartzetik urrun, egungo Foru Gobernuak, kontrako zentzuan eta Osasun Publikoaren kontra doazen neurriak bultzatzen ditu: Castejon-eko Zentral Termikoa hedatzeko baimenak, errausketa lehenesten duen hondakinen kudeaketarako plana, errepide bidezko azpiegiturak bultzatuz eragiten den auto pribatuaren promozioa etab...

Ingurugiro zein pertsonen osasunarentzat bereziki kaltegarriak diren konposatuak ez sortzeko hartu be-harreko neurriak ekiditen dira modu honetan, azido gasak, negutegi efektua duten gasak, dioxina, COPak, PAHk, VOCak etab, igorriz.

Iruñerria da egun, kutsaduraren igorle eremu nagusia. Hiriko trafikoak eta Iruñeko zein Tutera inguruko poligo-no industrialen jardunak eragindako kutsadura gainontzeko herrialdetik hedatzen da, nekazal eremuak kaltetuz.

Lurraren egoerari dagokionez, elkarte ezberdinek azken urteotan salatu duten moduan, hondakin toxiko eta arriskutsuekin kutsatutako lur asko daude eta administrazioak ez du ezer egiten, adibidez akuiferoen kutsadura ekiditeko.

Lurrazaleko zein lurrazpiko uren kalitateak arreta berezia merezi du. Abeltzaintzak adibidez, nitratoen kon-tzentrazio handiarengatik sortutako lur azpiko uren kutsadura eragiten du, batez ere Ebroko bailaran.

Industriak, erreka zein ibaietan egiten dituen kontrolik gabeko isuriketetan hobekuntzarako margen handia existitzen da oraindik ere. Lurrazaleko uren kalitate fisiko-kimikoa onargarria da orokorrean, nahiz eta Arga Ibaiararen leku batzuetan bezala, kalitatezko helburuak lortzen ez dituzten puntuak existitzen diren. Puntu hauek, EDAR isuriak dituzten eremuen inguruan kokatzen dira orokorrean. Beste salbuespen batzuk ere existitzen dira, Cidacos Ibaia kasu, zeinetan kalitatea moderatua-txarra den.

Bestalde, Nafarroan ez da kutsaduraren fiskalizazio bidean sozialki justua den eta praktika on zein preben-tziorako ekintzak finantziatuko dituen diru bilketarako sistemarik existitzen

Giza jardueretatik eratortzen den kutsadura akustikoak, entzute gaitasunaren gutxitze garrantzitsua eta arazo psikologiko eta fisiologikoak eragin ditzake. Urtero egiten diren soinu mapek, Nafarroako hainbat zo-naldetan OMSak ezarritako kalitate akustikoaren (>65) helburuak lortzen ez direla erakusten dute. Horrela bada, Iruñeko biztanleen %9,2ak 65 dezibelioren gainetik dagoen bataz besteko soinu maila jasotzen du bere bizitokian. Gauean, gehieneko limitea 55 db tara jaisten da, biztanleriaren %12,7k jasotzen duelarik gehiegizko soinua.

Kutsadura

Page 8: 11kutsadura

AMA

LURR

AREK

IN

BAT

EGIN

GO D

UEN

JEN

DART

EA

KULTURA

ASKATASUNA

PERTSONA

88

Energia berriztagarrien aldeko apustua ez da nahikoa. Zuzeneko eta zeharkako igorpenekin benetan kon-promisoa hartuko duen plan bat zehaztea beharrezkoa da. Produktuen bizitzaren zikloa (ekoizpen, garraio eta erabilgarri izateari uzten dionerako kudeaketan kontsumitutako energia) bezalako alderdiak barneratuz. Zentzuzko kontsumoaren eta eragiten diren kutsatzaileen jaitsiera baten alde egingo duten ingurugiro po-litikak bultzatu behar dira. Egiten den edozein ekintza, energiaren kontsumo eraginkorraren eta energia aurreztearen alde doazen ekintzekin joan behar du lagunduta.

Gero eta gehiago dira uhin elektromagnetikoen eta giza osasunaren zenbait gaitzen arteko harremana erakusten duten ikerketa zientifikoak. Azken urteotan, telefono mugikorren eta wifi motako komunikaziorako antenen neurrigabeko hazkunde bat ikusi dugu. Teknologia hauek komunikazioaren hobekuntzan duten eragina eztabaida ezina den arren, oreka puntu bat aurkitu behar da teknologia hauen garapenaren eta giza osasunaren artean. Kutsadura elektromagnetikoaren inguruan dauden desadostasunak ikusirik, “kontuz ibiltzearen printzipioa” ezarri behar da. Hala ere, aipatu printzipio hau erabiltzen ari ez dela ikus dezakegu Nafarroan, gero eta gehiago baitira eratzen ari diren wifi eta telefono sareak. Egun, wifi antenak ezartzea arautzen duen legedirik existitzen ez denez, mugikorren oinarriengan baino ezjakintasun handiagoa dago existitzen diren ekipo kopuruen eta radiazioaren inguruan.

Era berean, ikerketa batzuek, segurtasun publikoan existitzen den maila giza osasuna babesteko desegokia dela diote. Adierazle hauek eduki arren, liburutegi publikoetan, eskola publikoetan, unibertsitateetan, eraikin publikoetan etab... Wifi sareak aurkitzen jarraitzen ditugu, “kontuz ibiltzearen printzipioa”rekin koherentzian egongo litzakeen kableetan oinarritutako biderazio sistemetan apustu egin ordez.

Aurreikusitako jarduerentzako beharrezkoak ez diren eremuak, norabide, intentsitate eta maila espektrala duten iturri artifizialen bidez argiztatzen dituen argi fluxuak dira kutsadura luminikoa. Aurreko puntuko gra-fikoetatik eratorri daitekeenaren arabera, Nafarroako kutsadura luminikoa altua da. 199/2007 Foru Dekretua existitu arren, eraikin berriek problematika honekiko daukaten arreta urria dela erakusten du errealitateak.

Kutsadura luminikoak ondorio asko eragiten ditu, hala nola, energi kontsumo handia, ingurugiro naturalen eraldaketa, gaueko iluntasunaren galera, argiaren mutur sartzea, etab.

Ekoindustri bezala definitzen dira, ekosistemengan, hondakinengan, soinuengan, lurrarengan, airearengan eta urarengan eragiten diren ingurugiro kalteak neurtzeko, aurreikusteko, mugatzeko, gutxitzeko edo zu-zentzeko sortzen diren ondasun edo zerbitzuen eraketan aritzen diren jarduerak. Paraleloki, enplegu ber-deak ekoindustrietan aritzen diren enpleguei esaten zaie. Biztanleria aktiboari dagokionez, Nafarroak, enple-gu berdeen tasa altua duen arren, honek txikia izaten jarraitzen du maila globalean. Honenbestez, enplegua eta ekonomia suspertzeko ingurugiroaren sektorea estrategikotzat hartu behar da, hobetzeko potentzialitate handia existitzen den eremua baita.

Ingurugiro politikentzako eta ekimenentzako gastu publikoa gutxitzen ari da. Kutsadura, mundu guztiari eragiten dion problematika bat da. Horregatik, inplikatutako eragile guztiek, bai administrazioak, bai eragile ekonomikoak zein kontsumidoreek dagokien erantzunkizunaren zatia onartu behar dute.

Egun, Nafarroako garapen ereduan aldaketa batzuk sumatu daitezke, krisiaren agerpenak eragindakoak parte batetan, nahiz eta sintoma hauek ez diren nahitaez, eredu jasangarrien bitartez ekoefizientziarantz bideratzen.