2019KO URTEKO KUDEAKETA PLANA
2018ko urria
AURKIBIDEA
1. SARRERA ....................................................................................... ¡Error! Marcador no definido.
2. 2017-2030 ALDIRAKO PLAN ESTRATEGIKOAREN ERREFERENTZIA NAGUSIAK ................. 4
3. 2019KO UKP-KO PROIEKTUEN ZERRENDA ............................................................................... 6
4. 2017-2030 ALDIRAKO PE-AREN ETA 2019KO UKP-AREN ARTEKO ERLAZIOA ...................... 7
5. PROIEKTUEN DESKRIBAPENA .................................................................................................... 9
3
1. SARRERA
Dokumentu honetan aurkezten dugun 2018ko Urteko Kudeaketa Plana 2017-2030 aldirako Plan
Estrategikoan kokatzen da; Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak 2016ko urrian onartu zuen
planean, hain zuzen.
Plan Estrategikoak (PE) IM eta SCPSArako epe luzerako, 2030erako, ikuspuntua eta muga taxutzen du, eta
Urteko Kudeaketa Planak (UKP) proiektuen eta helburuen epe laburrerako zehaztapena dakar, urte baterako
epean, ikuspuntu edo muga estrategiko horrekiko koherentzian.
Zehazki, Urteko Kudeaketa Planaren helburuak hauek dira:
1. Proiektu giltzarriak zehaztu eta erabakitzea, 2017-2030 aldirako Plan Estrategikoaren ardatz eta
erronka estrategiko desberdinen arabera.
2. Erakundeak bere gain hartzen dituen kudeaketa-konpromisoei buruko informazio zehatza eta
gardena ematea, bai proiektuei bai eta aurreikusitako emaitzei dagokienez, aginte-taulako
adierazleen bidez.
3. Kudeaketaren jarraipena eta ebaluazioa erraztea maila desberdinetan, gobernu-organoetatik eta
zuzendaritzatik sailetaraino eta proiektu-taldeetaraino.
4. Informazio hori herritarrei helaraztea, Gardentasun Atariaren bidez.
Urteko Kudeaketa Plana, era berean, kudeaketaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko oinarria da.
Erakundearen barnean aldian behin egiten diren berrikuspenez gain, formalki bi berrikuspen ezarri dira: sei
hilean behingo bat, ekaineko amaiera-emaitzekin, eta beste bat ekitaldiaren amaieran, haren bidez gobernu-
organoei proiektu bakoitzaren bilakaeraren eta lortutako emaitzen berri emate aldera.
Halaber, urtero, 2017-2030 aldirako IM eta SCPSAren Plan Estrategikoko planteamenduen berrikuspena eta
doitzea egiten da, Urteko Kudeaketa Plan bakoitzaren garapenaren eta hartan izandako lorpen partzialen
arabera. 2019an berrikuspen horrek garrantzi handiagoa izango du, maiatzerako aurreikusita dauden tokiko
hauteskundeen emaitzen ondorioz, gobernu-organoen osaera aldatuko den urtea baita.
Azken batean, asmoa da Urteko Kudeaketa Planak eta dagozkion jarraipen-txostenek erakundearen
kudeaketaren aurrerapenaren ikuspegi global bat ematea, 2017-2030 aldirako IM eta SCPSAren Plan
Estrategikoan adierazitako eta hartutako konpromisoekin bat eginda.
2. 2017-2030 ALDIRAKO PLAN ESTRATEGIKOAREN ERREFERENTZIA NAGUSIAK
2.1. MISIOA
Iruñerriko bizi-kalitatea hobetzean laguntzea, uraren, garraioaren, hondakinen eta Ibai Parkearen zerbitzuak
kudeatuta.
2.2. 2030ERAKO IKUSPEGIA
IM-SCPSA erreferentziazko erakunde gisa, eraginkortasun, iraunkortasun eta berrikuntzan.
2.3. BALIOAK
Gardentasuna eta hurbiltasuna
Interes-taldeen premiekiko interesa agertzen dugu eta informazio osoa, zehatza eta ulergarria ematen diegu,
erakundeak bere misioa betetzean gauzatzen dituen prozesuen, erabakien eta emaitzen gainean.
Profesionaltasuna eta konpromisoa
Ahalik eta zorroztasun tekniko handienarekin lan egiten dugu, gutako bakoitzak bere onena emanda.
Aurrerapena, malgutasuna eta bizkortasuna
Gutaz espero dena ezagutu eta ikertzen dugu, aldaketara egokituta, eta planteatutako erronketara epean
egokiak diren konponbideak eskaintzen ditugu.
Koordinazioa eta talde-lana
Norbanakoon ahaleginen batura baino gehiago gara, taldearen sendotasunean eta lanean elkarlanean
aritzean sinesten dugu.
Sormena
Egiteko moduak zalantzan jartzen ditugu, eta aukera berritzaileak, eraginkorrak eta askiesgarriak bilatzen
ditugu.
2.4. ARDATZ ESTRATEGIKOAK
Lehen ardatz estrategikoa: Erakunde-esparrua (EE)
Iruñean eta Iruñerrian zerbitzuak emateko eredu erkidetuak argi utzi du eraginkorra dela konponbide
teknikoak eta ingurumenekoak ematean, duen ibilbideari dagokionez, eskura ditugun datu eta adierazleetan
jasota gelditu den moduan. Kalitate handia eskaini da zerbitzuak ematean, eta gure esku dauden baliabideen
erabilera iraunkorra egin dugu.
Bigarren ardatz estrategikoa: Herritarrekiko eta ingurunearekiko harremanak (HH)
Iruñerriko Mankomunitatea eragin sozial zabaleko arloetan murgilduta dago, ezinbestekoak diren zerbitzuak
emanez, izaera teknologiko nabarmenarekin eta herritar guztiekin harreman zuzen eta egunerokoan.
Horrenbestez, elkarlanerako espiritua, kanpora irekitzea eta gardentasuna oso bereziki zaindu behar dituen
faktoreak dira.
Hirugarren ardatz estrategikoa: Zerbitzu iraunkorrak herritarrentzat (ZIH)
Iruñerriko Mankomunitatearen osaketa eta garapena zuzenean lotuta egon da ingurumeneko arazo larriak
konpontzeko premiarekin, besteak beste, urez hornitzea, kantitate nahikoan eta kalitate onean, hondakin-urak
sanotzea, hondakinak bildu eta tratatzea, eta eskualdeko hiri-garraioaren zerbitzua ematea. Horrekin
nabarmen hobetu da Iruñerriko ingurumena eta bertako biztanleen bizi-kalitatea.
Laugarren ardatz estrategikoa: Bultzada teknologikoa herritarren alde (BT)
Teknologia oso azkar ari da aurrera egiten eta eraldaketa digitalak eragin handia du jarduera-esparru
askotan, baita ematen ditugun zerbitzuetan ere, bai hautemandako kalitateari eta eraginkortasunari
dagokionez, bai eta kostuari dagokionez ere. Hartara, bilakaera teknologiko hau herritarren alde aplikatu
behar da.
Bosgarren ardatz estrategikoa: Pertsona antolatuak (PA)
Erakundeko langileak benetako abiadura-palanka dira, motibazioa pizten duen ingurune batean eta ahalik eta
gogobetetasun handienarekin, haien lanak ahalik eta kalitate handiena ekar diezaien ematen ditugun
zerbitzuei.
Antolaketarako formatuek arinagoak izan beharko dute, ez hain hierarkikoak, eta lantaldeen bidez pertsonen
parte-hartzean eta ekarpenetan oinarrituta egon beharko dute. Kudeaketa sistemak aurreratua izan beharko
du, eta jarduera eta proiektuen eta, era berean, emaitzen ikuspegi globala, integratua eta sistematikoa erraztu
beharko du.
Seigarren ardatz estrategikoa: Baliabide ekonomikoak (BE)
Eskumenak gauzatzean gaitasun osoa duen erakunde gisa taxututa dago IM, eta helburua du kalitateko
zerbitzuak eta autosufizientzia ekonomikoa lortzea, erabiltzaileentzat eta, oro har, komunitatearentzat
onargarria den kostu batean.
Ardatz estrategiko hauetako bakoitza ERRONKA ESTRATEGIKO desberdinetan hedatzen da, Urteko
Kudeaketa Planeko proiektu zehatzak hartzen dituztenetan, laugarren atalean jasota dagoen moduan.
3. 2019KO UKP-KO PROIEKTUEN ZERRENDA
1. Hondakinak murrizteko, bereizteko eta biltzeko plana
2. Hondakinak tratatzeko plana
3. Iruñerrirako Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Plana (IHMIP)
4. EHGaren kontzesio berria eta garajeak
5. Garraio-zerbitzuaren berritze teknologikoa
6. Uraren Ziklo Integralaren kudeaketa teknifikatzea
7. Klima-aldaketa eta estrategia energetikoa
8. Garapen profesionalerako programa
9. NEXO: lankidetzarako web atari berria
10. Berrikuntza-plana eta teknologikoa
11. Enpresa kudeatzeko sistema (ERP) / Sistemen plan zuzentzailea
12. Administrazio elektronikoa
13. SCPSAren azpiegiturak gauzatzea, 2019
14. IM eta SCPSAren egoitza berria
4. 2017-2030 ALDIRAKO PE-AREN ETA 2019KO UKP-AREN ARTEKO ERLAZIOA
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14
HO
ND
AKI
NA
K M
UR
RIZ
TEKO
, BER
EIZT
EKO
ETA
BIL
TZEK
O P
LAN
A
HO
ND
AKI
NA
K TR
ATA
TZEK
O P
LAN
A
IHM
IP
EHG
-AR
EN K
ON
TZES
IO B
ERR
IA E
TA G
AR
AJE
AK
GA
RR
AIO
-ZER
BIT
ZUA
REN
BER
RIT
ZE T
EKN
OLO
GIK
OA
UR
AR
EN Z
IKLO
IN
TEG
RA
LAR
EN K
UD
EAKE
TA
TEKN
IFIK
ATZ
EA
KLIM
A-A
LDA
KETA
ETA
EST
RA
TEG
IA E
NER
GET
IKO
A
GA
RA
PEN
PR
OFE
SIO
NA
LER
AKO
PR
OG
RA
MA
NEX
O: L
AN
KID
ETZA
RA
KO W
EB A
TAR
I BER
RIA
BER
RIK
UN
TZA
-PLA
NA
ETA
TEK
NO
LOG
IKO
A
ENPR
ESA
KU
DEA
TZEK
O S
ISTE
MA
(ER
P) /
SIS
TEM
EN
PLA
N Z
UZE
NTZ
AIL
EA
AD
MIN
ISTR
AZI
O E
LEKT
RO
NIK
OA
SCPS
A-R
EN A
ZPIE
GIT
UR
AK
GA
UZA
TZEA
, 201
9
IM E
TA S
CPS
A-R
EN E
GO
ITZA
BER
RIA
1 HHINTERES TALDEEKIKO HARREMANAK INTEGRATZEA ETA SENDOTZEA: GIZARTEA, ERAKUNDEAK, UNIBERTSITATEAK
ETA IKERKETA ZENTROAK, PROFESIONALEN ELKARTEAK...
2 HHGARDENTASUNEAN SAKONTZEA, HERRITARREKIKO HARREMANEN ALDAKETARAKO, GARAPENERAKO ETA
HOBEKUNTZARAKO FAKTORE GISA.
3 HH HERRITARREN INPLIKAZIOA BULTZATZEA, PARTE HARTZEKO PROZESU ERAGINKORRAK ANTOLATUTA.
4 HHIRAUNKORTASUNAREN ETA GIZARTE ERANTZUKIZUN KORPORATIBOAREN ALDEKO APUSTUAN OINARRITUTAKO IM
ETA SCPSA-REN IRUDIA SUSTATZEA.
1 ZIHUZERBITZUA EMAN AHAL IZATEKO BEHARREZKOAK DIREN UZI-REN AZPIEGITURAK AURREIKUSI, GAUZATU ETA HAIEI
EUSTEA, HAIEN BIZITZA ERABILGARRIA MAXIMIZATUTA.
2 ZIHU HORNIDURAREN DENBORA ERREALEKO KUDEAKETA, KONTAGAILUEN TELEIRAKURKETA SARTUTA.
3 ZIHU IBILGUETARA EGITEN DIREN TRATATU GABEKO UR KUTSATUEN ETA EURI UREN ISURKETAK MURRIZTEA.
4 ZIHU HORNIDURAN ETA ARAZTEAN, UR-TRATAMENDUEN BILAKAERA.
5 ZIHUIBAI-PARKEA. ZABALTZEA ETA INTEGRATZEA, ESKUALDEKO MUGIKORTASUN IRAUNKORRERAKO ARDATZ
MODUAN.
1 ZIHH HONDAKINAK MURRIZTEA ETA JATORRIAN BEREIZTEA MAXIMIZATZEA.
2 ZIHH HONDAKINEN BILKETA ERAGINKORRA EGITEA, HELBURUEN ARABERAKOA ETA IRAUNKORRA.
3 ZIHHHONDAKINEN TRATAMENDUA ETA BALORIZAZIOA, AZKEN ISURTZEAREN BOLUMENA MINIMIZATZEKO.
HONDAKINEN AZPIEGITURAK EDO INSTALAZIOAK GAUZATZEA.
1 ZIHG IM-K IRUÑERRIRAKO MUGIKORTASUN IRAUNKORREKO EREDU BERRIA BULTZATZEA ETA BABESTEA.
2 ZIHG KALITATEKO GARRAIO PUBLIKOA IZATEA ETA AURRERATUA TEKNOLOGIEI DAGOKIENEZ.
3 ZIHG TAXIAREN ARLOA. MODERNIZAZIOA, IRAUNKORTASUNA, ERREGULAZIOA ETA OPTIMIZAZIOA.
KLI
MA
-
ALD
AK
ETA
1 ZIHK MANKOMUNITATE NEUTROA, KARBONOARI DAGOKIONEZ, 2030EAN.
1 BT IM ETA SCPSA-REN PLAN TEKNOLOGIKOA EDUKITZEA.
2 BTBARNE-KUDEAKETA TEKNOLOGIKOA. ZEHARKAKO PROIEKTU TEKNOLOGIKOAK ETA EGITURATZAILEAK KUDEATZEA
EPE ERTAINEAN.
3 BTTEKNOLOGIAN OINARRITUTAKO BEZEROAK ETA ZERBITZUAK. ZERBITZU ADIMENDUNEN ESTRATEGIA DISEINATU
ETA EZARTZEA, HERRITARREI BEGIRAKOAK ETA NAFARROAKO “SMART CITIES” EKIMENAREKIN LERROKATUAK.
4 BT ZIBER-SEGURTASUNA, ARLO TEKNOLOGIKO BERRI MODUAN, ERAKUNDEAREN BARNEAN BERE ESPARRUA DUENA.
1 PA
GIZA BALIABIDEENTZAKO LAN ESPARRU BAT EDUKITZEA, BARNEAN HARTUKO DUENA, AURREZ IKUS DAITEKEEN
ANTOLAKETA ETA TEKNOLOGIA BILAKAERA, BELAUNALDI ORDEZKAPENA/PLANTILLA BERRITZEA, ETA GIZA
BALIABIDEEN ETA ANTOLAKETAREN POLITIKA GUZTIAK.
2 PA GARAPEN PROFESIONALA LAGUNTZEA, BARNEAN HARTUTA LIDERGOA GAUZATZEA.
3 PALAN-HARREMANEN ESPARRU BAT EDUKITZEA, ERAKUNDEKO HITZARMEN KOLEKTIBOAN OINARRITUTAKOA,
ENPRESAREN KULTURAREKIN ETA, PLANTILLAREN BIDEZ, KUDEAKETA AURRERATUAREKIN BAT DATORRENA.
4 PAANTOLAKETA MALGUAGOA, ARINAGOA ETA ZEHARKAKOAGOA LORTZEA, ERRONKA ESTRATEGIKOEKIKO
KOHERENTEA DENA.
5 PA IM ETA SCPSA-REN EGOITZA BERRIA.
1 BEIM ETA SCPSA-REN EKONOMIA-FINANTZA PLANA, OREKA ETA INDEPENDENTZIA EKONOMIKOA ISLATUKO DUENA,
TARIFEN/FINANTZAKETAREN ESPARRU EGONKOR BATEN BIDEZ.
2 BEKONTRATATZE PUBLIKOKO SISTEMA SENDOTZEA EPE LUZERAKO IKUSPEGIAREKIN, BARNEAN HARTUTA EROSKETA
PUBLIKO BERRITZAILEAREN ETA EROSKETA PUBLIKO BERDEAREN IKUSPUNTUAK.
BU
LTZA
DA
TEK
NO
LOG
IKO
AP
ERTS
ON
A A
NTO
LATU
AK
BA
LIA
BID
E
EKO
NO
MIK
OA
K
ETA
KO
NTR
ATA
TZEA
2017-2030 ALDIRAKO IM ETA SCPSA-REN PLAN ESTRATEGIKOA 2019KO URTEKO KUDEAKETA PLANAK
ERRONKA ESTRATEGIKOAK
HER
RIT
AR
REK
IKO
HA
RR
EMA
NA
ZER
BIT
ZU IR
AU
NK
OR
RA
K UR
AR
EN Z
IKLO
INTE
GR
ALA
ETA
IBA
I-P
AR
KEA
HO
ND
AK
INA
KG
AR
RA
IOA
5. PROIEKTUEN DESKRIBAPENA
1. UKP HONDAKINAK MURRIZTEKO, BEREIZTEKO ETA BILTZEKO PLANA
ARDATZ ETA ERRONKA
ESTRATEGIKOAK
2017-2030
3. ARDATZA. ZERBITZU IRAUNKORRAK HERRITARRENTZAT. HONDAKINAK (ZIHH).
1. ZIHH ERRONKA. Hondakinak murriztea eta jatorrian bereiztea maximizatzea.
2. ZIHH ERRONKA. Hondakinen bilketa eraginkorra egitea, helburuen araberakoa eta
iraunkorra.
XEDEA
Frakzioetako bakoitzean hondakin desegokien minimizatze- eta bereizte-tasak handitzea,
arreta berezia jarrita frakzio organikoari dagokionean.
Nafarroako Hondakin Planean ezarrita dauden helburuak lortzea.
HELBURUAK
Ponderazioa
2019ko komunikazio-kanpaina. %15
Gai organikoen frakziorako eta gainerakoen frakziorako
edukiontzietan irekiera kontrolaturako sistema hedatzea. 50.000 bizt. %50
Arropa edukiontzietan biltzea zabaltzea (100 unit.). %10
Bost garbigune txiki kokatzea. %10
"Eroski" garbigunea egokitzea. %10
Burlatako garbigunea zabaltzea. %5
%100
ARDURADUNA Carmen Laínez Larragueta, Hondakinen Arloko zuzendaria.
INPLIKATUTA DAUDEN
SAILAK
Hondakinak, Komunikazioa, Berrikuntza eta Proiektu Estrategikoak, Informazioaren
Teknologiak.
EPEA 2019.
AURREKONTUA
Irekiera kontrolatuko edukiontziak:
Inbertsioa (edukiontziak, sarrailak, txartelak): 560 m €.
Hedatzea. Komunikazioa, "in situ" laguntza, etab.: 546 m €.
Arropa-bilketa: inbertsioa, 100 m €.
OHARRAK
2. UKP HONDAKINAK TRATATZEKO PLANA
ARDATZ ETA ERRONKA
ESTRATEGIKOAK
2017-2030
3. ARDATZA. ZERBITZU IRAUNKORRAK HERRITARRENTZAT. HONDAKINAK (ZIHH).
3. ZIHH ERRONKA. Hondakinen tratamendua eta balorizazioa, azken isurtzearen bolumena
minimizatzeko. Hondakinen azpiegiturak eta instalazioak gauzatzea.
XEDEA “Gai organikoen”, “Ontzien eta materialen” eta “Gainerakoen” frakzioak tratatzeko instalazioa
martxan jartzea.
HELBURUAK
Ponderazioa
Jabetza lortzea. %10
Aurreproiektuaren lizitazioa. %25
Aurreproiektua egitea. %50
Eraikuntza-plegua egitea eta lizitatzea. %15
%100
ARDURADUNA Álvaro Martínez Reguera, zuzendari kudeatzailea.
INPLIKATUTA DAUDEN
SAILAK
Zuzendaritza-Kudeatzailetza, Hondakinak, Azpiegiturak, Berrikuntza eta Proiektu
Estrategikoak.
EPEA 2019-2022.
AURREKONTUA Lursaila eskuratzea: 9,7 M.
Eraikitzea eta martxan jartzea: 45-55 M (zenbatespena).
OHARRAK
3. UKP IRUÑERRIRAKO HIRI-MUGIKORTASUN IRAUNKORREKO PLANA (IHMIP)
ARDATZ ETA ERRONKA
ESTRATEGIKOAK
2017-2030
3. ARDATZA. ZERBITZU IRAUNKORRAK HERRITARRENTZAT. GARRAIOA (ZIHG).
1. ZIHG ERRONKA. IMk Iruñerrirako mugikortasun iraunkorreko eredu berria bultzatzea eta
babestea.
2. ARDATZA. HERRITARREKIKO ETA INGURUNEAREKIKO HARREMANAK (HH).
3. HH ERRONKA. Herritarren inplikazioa bultzatzea, parte hartzeko prozesu eraginkorrak
antolatuta.
XEDEA Hitzarmena izenpetu duten administrazioek IHMIPa onartzea, hartan jasotako helburuak eta
lanerako plana beteta.
HELBURUAK
Ponderazioa
Nafarroako Gobernuak, Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzuaren
barnean dauden 18 udalek eta Iruñerriko Mankomunitateak IHMIPa
onartzea.
%100
%100
ARDURADUNA Jesús Velasco Pérez, Garraio Arloko zuzendaria.
INPLIKATUTA DAUDEN
SAILAK Garraioa.
EPEA 2019.
AURREKONTUA E/A
OHARRAK
4. UKP EHG-AREN KONTZESIO BERRIA ETA GARAJEAK
ARDATZ ETA ERRONKA
ESTRATEGIKOAK
2017-2030
3. ARDATZA. ZERBITZU IRAUNKORRAK HERRITARRENTZAT. GARRAIOA (ZIHG).
2. ZIHG ERRONKA. Kalitateko garraio publikoa izatea eta aurreratua teknologiei
dagokienez.
XEDEA Egungo kontratua amaitzean (2019ko urriaren 31n), EHGaren kontzesio berria edukitzea.
HELBURUAK
Ponderazioa
Plegua idaztea, onartzea eta lehiaketa lizitatzea. %40
Lehiaketa baloratzea eta esleitzea. %20
Esleipendun berriak kontratua hasteko jarduketak egitea. %20
Garajeetarako lursailak eskuratzea. %20
%100
ARDURADUNA Jesús Velasco Pérez, Garraio Arloko zuzendaria.
INPLIKATUTA DAUDEN
SAILAK Garraioa, Mankomunitatea.
EPEA 2019.
AURREKONTUA Garajeen aurreproiektua: 30 m € (partziala, 2019).
OHARRAK Garraio Planean sartuta dago.
5. UKP GARRAIO-ZERBITZUAREN BERRITZE TEKNOLOGIKOA
ARDATZ ETA ERRONKA
ESTRATEGIKOAK
2017-2030
3. ARDATZA. ZERBITZU IRAUNKORRAK HERRITARRENTZAT. GARRAIOA (ZIHG).
2. ZIHG ERRONKA. Kalitateko garraio publikoa izatea eta aurreratua teknologiei
dagokienez.
3. ZIHG ERRONKA. Taxiaren arloa. Modernizazioa, iraunkortasuna, erregulazioa eta
optimizazioa.
4. ARDATZA. BULTZADA TEKNOLOGIKOA (BT).
3. BT ERRONKA. Teknologian oinarritutako bezeroak eta zerbitzuak. Zerbitzu
adimendunen estrategia diseinatu eta ezartzea, herritarrei begirakoak eta Nafarroako
“Smart Cities” ekimenarekin lerrokatuak.
XEDEA Garraio-zerbitzua teknologikoki hobetzea, progresiboki sartuta zerbitzua hobeki emateko
sistema eta baliabide aurreratuak (EHGa eta Taxia).
HELBURUAK
Ponderazioa
EHGaren berritze teknologikoaren 1. fasea ezartzea. %60
Nafarroako garraio-txartel bakarra ezartzeko plana zehaztea. %20
Kargatzeko era berrien proba pilotua ebaluatzea. %10
Dentsitate txikiko eremuetan, taxia ordaintzea kudeatzeko proiektu
pilotu bat ezartzea. %10
%100
ARDURADUNA Jesús Velasco Pérez, Garraio Arloko zuzendaria.
INPLIKATUTA DAUDEN
SAILAK Garraioa, Informazioaren Teknologiak.
EPEA 2019.
AURREKONTUA
Berritze teknologikorako proiektua kudeatzea: 215 m €.
Komunikazioa. Kargatzeko era berrien 1. fasea ezartzea: 40 m €.
Dentsitate txikiko eremuetan, taxia EHGaren txartelaren bidez ordaintzea kudeatzeko
proiektu pilotua: 50 m €.
OHARRAK Garraio Planean sartuta dago.
6. UKP URAREN ZIKLO INTEGRALAREN KUDEAKETA TEKNIFIKATZEA
ARDATZ ETA ERRONKA
ESTRATEGIKOAK
2017-2030
3. ARDATZA. ZERBITZU IRAUNKORRAK HERRITARRENTZAT. URAREN ZIKLO
INTEGRALA ETA IBAI PARKEA (ZIHU).
1. ZIHU ERRONKA. Zerbitzua eman ahal izateko beharrezkoak diren UZIren azpiegiturak
aurreikusi, gauzatu eta haiei eustea, haien bizitza erabilgarria maximizatuta.
2. ZIHU ERRONKA. Horniduraren denbora errealeko kudeaketa, kontagailuen
teleirakurketa sartuta.
4. ARDATZA. BULTZADA TEKNOLOGIKOA (BT).
3. BT ERRONKA. Teknologian oinarritutako bezeroak eta zerbitzuak. Zerbitzu
adimendunen estrategia diseinatu eta ezartzea, herritarrei begirakoak eta Nafarroako
“Smart Cities” ekimenarekin lerrokatuak.
6. ARDATZA. BALIABIDE EKONOMIKOAK (BE).
1. BE ERRONKA. IM eta SCPSAren ekonomia-finantza plana, oreka eta independentzia
ekonomikoa islatuko duena, tarifen/finantzaketaren esparru egonkor baten bidez.
XEDEA Horniduraren kudeaketa analitikoaren eta denbora errealekoaren garapen teknologikoa,
barnean hartuta ekoizpena, banaketa eta horniketa.
HELBURUAK
Ponderazioa
Zerbitzuaren eta azpiegituraren (hornidura) kudeaketa analitikorako
sistema ezartzea. %50
Goi-hornidurarako sistema aditua ezartzea. %30
Kontagailuen teleirakurketarako proba pilotua. %20
%100
ARDURADUNA Javier Horcada Lautre, Uraren Ziklo Integralaren zuzendaria.
INPLIKATUTA DAUDEN
SAILAK UZI, Plangintza, Merkataritza, Informazioaren Teknologiak.
EPEA 2019 eta hurrengo urteak.
AURREKONTUA 2019: 250 m €.
OHARRAK Jarraipena hurrengo urteetan kudeaketa analitikoan saneamendu-sareetan.
7. UKP KLIMA-ALDAKETA ETA ESTRATEGIA ENERGETIKOA
ARDATZ ETA ERRONKA
ESTRATEGIKOAK
2017-2030
3. ARDATZA. ZERBITZU IRAUNKORRAK HERRITARRENTZAT: KLIMA-ALDAKETA.
(ZIHK).
1. ZIHK ERRONKA. Mankomunitate neutroa, karbonoari dagokionez, 2030ean.
XEDEA 2030erako Iruñerriko Mankomunitatea, karbonoari dagokionez, neutroa izatea lortzea.
HELBURUAK
Ponderazioa
Karbono-aztarna kalkulatu eta zertifikatzea (2018). %10
Elektrizitatea EHGko autobusetan: proiektu pilotua egitea, II. fasea-
jarduteko 1. urtea. %20
SCPSAren flota, %100 elektrikoa: 2019ko plangintza gauzatzea. %20
SCPSAren flota, ibilgailu ertain-astunena, gas naturalarekin: 2019ko
plangintza gauzatzea. %10
Proiektu energetikoak eta igorpenak murriztekoak: igorpenak murrizteko bi
proiektu energetiko gauzatzea. %10
Erosketa Publiko Berdea: %100 elektrikoak diren ibilgailu arinak sartzea
SCPSAren kontratuetan. %10
IM eta SCPSAren 2018ko karbono-aztarna berdindu edo konpentsatzea. %10
Tokiko zerbitzu publikoen eta klima-aldaketaren kongresu nazionala:
OECC (Klima Aldaketaren Espainiako Bulegoa) eta Nafarroako
Gobernuarekin koordinatzea.
%10
%100
ARDURADUNA Álvaro Miranda Simavilla, Berrikuntzako eta Proiektu Estrategikoetako zuzendaria.
INPLIKATUTA DAUDEN
SAILAK Berrikuntza eta Proiektu Estrategikoak, UZI, Zerbitzu Orokorrak.
EPEA 2019.
AURREKONTUA 45 m € (inbertsioak alde batera utzita).
OHARRAK
LAGUNTZEKO URTEKO KUDEAKETA PLANAK
8. UKP GARAPEN PROFESIONALERAKO PROGRAMA
ARDATZ ETA ERRONKA
ESTRATEGIKOAK
2017-2030
5. ARDATZA. PERTSONA ANTOLATUAK (PA).
2. PA ERRONKA. Garapen profesionala laguntzea, barnean hartuta lidergoa gauzatzea.
3. PA ERRONKA. Lan-harremanen esparru bat edukitzea, erakundeko hitzarmen
kolektiboan oinarritutakoa, enpresaren kulturarekin eta, plantillaren bidez, kudeaketa
aurreratuarekin bat datorrena.
XEDEA
Erakundeko pertsonen kudeaketa garatzea eta hari eustea, bai beren ezagutzei eta
gaitasunei dagokienez, bai eta enpresarekiko duten konpromisoari dagokionez, barnean
hartuta lidergoa gauzatzea.
HELBURUAK
Ponderazioa
SCPSArako garapen profesionaleko programa doitzea, 2018ko 4.
hiruhilekoan eta 2019ko 1. hiruhilekoan garatutako esperientzia pilotua
abiapuntu hartuta.
%40
Programa pixkana hedatzea 2019an (2020an jarraitzea). %25
Lidergoa: neurketa eta hobekuntza-plan orokorrak eta berariazkoak. %35
%100
ARDURADUNA Teresa Azcona Calahorra, Giza Baliabideen zuzendaria.
INPLIKATUTA DAUDEN
SAILAK Giza Baliabideak, Antolaketa, Zuzendaritza-Kudeatzailetza. Enpresako sailak.
EPEA Diseinua eta lehen esperientzia pilotua: 2018-2019.
Pixkana hedatzen joatea: 2019-2022.
AURREKONTUA Partida sartuta dago prestakuntzan.
OHARRAK
9. UKP NEXO: LANKIDETZARAKO WEB ATARI BERRIA
ARDATZ ETA ERRONKA
ESTRATEGIKOAK
2017-2030
4. ARDATZA. BULTZADA TEKNOLOGIKOA (BT).
2. BT ERRONKA. Barne kudeaketa teknologikoa. Zeharkako proiektu teknologikoak eta
egituratzaileak kudeatzea.
5. ARDATZA. PERTSONA ANTOLATUAK (PA).
4. PA ERRONKA. Antolaketa malguagoa, arinagoa eta zeharkakoagoa lortzea, erronka
estrategikoekiko koherentea dena.
XEDEA Atari-teknologia sustatu, sendotu eta estandarizatzea, komunikazioa, lankidetza, lan-fluxuak
eta dokumentuen errepositorioa hobetzeko bitarteko moduan.
HELBURUAK
Ponderazioa
Nexo ezartzea sendotzea:
• Komunikazioa dinamizatzea.
• Prozesu berriak.
• Proiektu eta lantalde berriak.
• Kanal soziala dinamizatzea.
• Ezagutza-komunitateak dinamizatzea.
%30
Gobernu-eredua sendotzea, atariaren bilakaerarako. %20
Atari berrian, dokumentuen kudeaketa estandarizatzea:
• Bezeroen dokumentu-kudeaketa barnean hartzea.
• Prismaren eta Sigemen dokumentu-kudeaketa migratzea.
• SCPSAren dokumentu-kudeaketa bultzatzea.
%20
Lan-fluxu berriak automatizatzea, Nintexen bidez. %20
Birziklapena 2018ko prestakuntzan, atari berriaren erabilera sendotu
eta hobetzeko. %10
%100
ARDURADUNA Felipe Alonso Rodríguez, Informazioaren Teknologien zuzendaria.
INPLIKATUTA DAUDEN
SAILAK
Komunikazioa, Antolaketa, Informazioaren Teknologiak. Hedatzeak sail guztiak inplikatzen
ditu.
EPEA 2019.
AURREKONTUA 65 m €.
OHARRAK
10. UKP BERRIKUNTZA-PLANA ETA TEKNOLOGIKOA
ARDATZ ETA ERRONKA
ESTRATEGIKOAK
2017-2030
4. ARDATZA. BULTZADA TEKNOLOGIKOA (BT).
1. BT ERRONKA. IM eta SCPSAren plan teknologikoa edukitzea.
XEDEA Berrikuntza prozesu sistematikoari eustea IM-SCPSAn eta ekimen teknologikoei eta
estrategikoei heltzea epe ertain eta luzean.
HELBURUAK
Ponderazioa
IDÉATE: onartutako iradokizunak epean ezartzea %100ean. %25
Berrikuntza-proiektuak SCPSAn: hiru berriri ekitea. %15
Berrikuntzako bi proiektu garatzea beste batzuekin. %10
IM eta SCPSAren hoditerien aprobetxamendu termikoaren
ebaluazioa. II. fasea. Proiektu pilotua: proiektu pilotu bat amaitzea
industriaurreko eskalan.
%20
IM eta SCPSAren Plan Teknologikoa idaztea: plana idazten amaitzea
eta I. fasea ezartzea. %20
Erosketa Publiko Berritzailea: merkatuari atariko kontsultak egiteko
prozesua ebaluatzea eta, egokia bada, SCPSAn orokortzea. %10
%100
ARDURADUNA Álvaro Miranda Simavilla, Berrikuntzako eta Proiektu Estrategikoetako zuzendaria.
INPLIKATUTA DAUDEN
SAILAK Berrikuntza eta Proiektu Estrategikoak. UZI. Zerbitzu Orokorrak.
EPEA 2019.
AURREKONTUA 100 m €.
OHARRAK
11. UKP ENPRESA KUDEATZEKO SISTEMA (ERP) / SISTEMEN PLAN ZUZENTZAILEA
ARDATZ ETA ERRONKA
ESTRATEGIKOAK
2017-2030
4. ARDATZA. BULTZADA TEKNOLOGIKOA (BT).
1. BT ERRONKA. IM eta SCPSAren plan teknologikoa edukitzea.
2. BT ERRONKA. Barne-kudeaketa teknologikoa. Zeharkako proiektu teknologikoak eta
egituratzaileak kudeatzea epe ertainean.
XEDEA
Enpresa kudeatzeko sistema bat edukitzea (ERP), enpresaren negozio-arlo gehienen
prozesuak eta informazioa integratzeko bidea emango duena, informazioaren teknologien
bilakaeraren esparru orokorraren barnean.
HELBURUAK
Ponderazioa
Informazioaren teknologien plan zuzentzailea garatzea. %30
Enpresa kudeatzeko sistema ebaluatu eta hautatzea. %50
Enpresa kudeatzeko sistema lizitatu eta esleitzea. %20
%100
ARDURADUNA Felipe Alonso Rodríguez, Informazioaren Teknologien zuzendaria.
INPLIKATUTA DAUDEN
SAILAK Finantzak eta Erosketak, Azpiegiturak, Bezeroak, Antolaketa eta Giza Baliabideak.
EPEA Enpresa kudeatzeko sistema: aholkularitza, 2019; ezartzea, 2019-2021.
Sistemen plan zuzentzailea garatzea: 2019-2022.
AURREKONTUA 111 m € (2019).
OHARRAK
12. UKP ADMINISTRAZIO ELEKTRONIKOA
ARDATZ ETA ERRONKA
ESTRATEGIKOAK
4. ARDATZA. BULTZADA TEKNOLOGIKOA (BT).
3. BT ERRONKA. Teknologian oinarritutako bezeroak eta zerbitzuak.
XEDEA
Kudeaketaren eraginkortasuna handitzea, herritarrei ematen ditugun zerbitzuekin lotutako
izapideetarako sarbide elektronikoa erraztuta, haiek sinplifikatuta eta arinduta, administrazio
elektronikoko prozesuak eta aplikazioak ezartzearen bidez, eta erakundea herritarrekin lan
egiteko modu honetara egokituta 2019ko helmenarekin.
HELBURUAK
Ponderazioa
Idazkaritzako modulua ezartzea SCPSAko Administrazio
Kontseiluaren saioetarako. %15
Elkarreragingarritasunaren bilakaera, egiaztatze-zerbitzu berriekin
eta datuen kontsulta Espainiako beste administrazio publiko batzuei. %20
Integratzea Nafarroako Gobernuaren lizitazio elektronikorako
sistemarekin. %15
Espediente edo txosten elektronikoa ezartzea, tresna elektroniko
desberdinak hedatu eta haien prestakuntza ematearekin batera
(prozedurak modelizatzea, ziurtagiri elektronikoa, sinadura
elektronikoa, jakinarazpen elektronikoak, izapidetze elektronikoa).
%40
Artxibo elektronikoaren analisia. %10
%100
ARDURADUNA Felipe Alonso Rodríguez, Informazioaren Teknologien zuzendaria.
INPLIKATUTA DAUDEN
SAILAK Denak. Bereziki: IM, Bezeroak, eta Finantzak eta Erosketak (kontratatzeko prozesua).
EPEA 2019-2022.
AURREKONTUA m €.
OHARRAK
13. UKP SCPSA-REN AZPIEGITURAK GAUZATZEA, 2019
ARDATZ ETA ERRONKA
ESTRATEGIKOAK
3. ARDATZA. ZERBITZU IRAUNKORRAK HERRITARRENTZAT. URAREN ZIKLO
INTEGRALA (ZIHU).
1. ZIHU ERRONKA. Zerbitzua eman ahal izateko beharrezkoak diren UZIren azpiegiturak
aurreikusi, gauzatu eta haiei eustea, haien bizitza erabilgarria maximizatuta.
3. ZIHU ERRONKA. Ibilguetara egiten diren tratatu gabeko ur kutsatuen eta euri-uren
isurketak murriztea.
5. ZIHU ERRONKA. Ibai Parkea. Zabaltzea eta integratzea, eskualdeko mugikortasun
iraunkorrerako ardatz moduan.
3. ARDATZA. ZERBITZU IRAUNKORRAK HERRITARRENTZAT. HONDAKINAK (ZIHH).
3. ZIHH ERRONKA. Hondakinen tratamendua eta balorizazioa, azken isurtzearen
bolumena minimizatzeko. Hondakinen azpiegiturak edo instalazioak gauzatzea.
XEDEA
Proiektuak idaztea eta lanak gauzatzea, beren denbora-programazioaren arabera,
SCPSAren 2019rako aurrekontuetan zehaztutakoak, garrantzi handiena dutenak
lehenetsita.
HELBURUAK
Ponderazioa
GOI-HORNIDURA. IMren eremua. %18,5
BEHE-HORNIDURA. Eremu mugakideak. %14,6
GOI-SANEAMENDUA. %25,4
TOKIKO SAREAK. Hornidura eta saneamendua. %12,9
IBAI-PARKEA. %10,7
ERAIKINAK ETA BESTE BATZUK. %9,8
HIRI-HONDAKIN SOLIDOAK. TRATAMENDUA. %8,1
%100
ARDURADUNA Juan Ramón Ilarregui Tejada, Azpiegituren zuzendaria.
INPLIKATUTA DAUDEN
SAILAK Azpiegiturak, UZI, Hondakinak, Ingurumena eta Kalitatearen Kontrola.
EPEA 2019 eta hurrengoak (hainbat urtetarako garapena).
AURREKONTUA Irakurri eranskina.
OHARRAK Beren garrantziarengatik, ez dira sartzen UKP honetan berariazko UKPetan isla duten
proiektu bereziak (hondakinen tratamendua eta egoitza berria).
13. UKP SCPSA-REN AZPIEGITURAK GAUZATZEA, 2019 (ERANSKINA)
Amaitzeko
urtea JARDUKETAK
Ponderazioa UKParen gainean
GOI-HORNIDURA. IMren eremua eta mugakideak. %18,5
2019 ZULUETAKO PONPATZEA ETA BULKATZEA. %2,2
2019 URTASUNGO EUTE BERRITZEA. II. FASEA: DEKANTAZIO-TANGAK. %6,5
2019 EUSAKO UR-BILTEGIA ETA EZKABARTEKO KONEXIOA. %2,5
2019 ERITZEKO UR-BILTEGIA (ITZA). %0,4
2020
URTASUNGO EUTE BERRITZEA. III. FASEA: ERREAKTIBOAK
BILTEGIRATZEA. %1,5
2020 AZOZKO PONPATZEA ETA UR-BILTEGIA HANDITZEA. %5,3
GOI-HORNIDURA. Eremu mugakideak. %14,6
2020 OLAIBAR HORNITZEA. %14,6
GOI-SANEAMENDUA. %25,4
2020 EMARI-NEURGAILUAK BERRITZEA ARAZURIKO HUA-N. %4,4
2020 GONGORAKO HHTZ-KO LIXIBIATUEN KOLEKTOREA BERRITZEA. %1,1
2019 ARAZURIKO SANEAMENDUKO PONPATZEA. %7,6
2020
ROBO IBAIAREN SANEAMENDUA. II. FASEA: LEGARDA, UTERGA
ETA MURUZABAL. %10,8
2020 IMARKOAINGO HONDAKIN-UREN PONPATZE-ESTAZIOA. %1,5
HORNIDURAKO ETA SANEAMENDUKO TOKIKO SAREAK. %12,9
2019 SAREAK BERRITZEA SALBATZAILEAREN KALEAN (IRUÑEA). %1,8
2019 HORNIDURAKO SAREA BERRITZEA EZKI PLAZAN (BARAÑAIN). %1,0
2019
HORNIDURAKO ETA SANEAMENDUKO SAREAK BERRITZEA
ETXARRI-ARANATZ ETA MILAGRO KALEEN ARTEAN (TXANTREA),
IRUÑEAN. %4,0
2020 SAREAK BERRITZEA ETXABAKOITZEN. %0,7
2020 SAREAK BERRITZEA ARROTXAPEAN (IRUÑEA). %1,8
2019 SAREAK BERRITZEA BURLATAN. %3,5
HONDAKINAK. %10,7
2019
16. GELAXKA EGOKITZEA ETA LAN OSAGARRIAK GONGORAKO
HHTZ-N. %10,7
IBAI-PARKEA. %9,8
2020 ARAZURI-IBERO ZATIA. %9,8
ERAIKINAK eta BESTE BATZUK. %8,1
2020 LIXIBIATUEN TRATAMENDUA GONGORAKO HHTZ-N. %0,2
2019 “EROSKI” GARBIGUNEA EGOKITZEA. %0,7
2019
TELEAGINTE-ARETOAK ETA LABORATEGIA BERREGITURATZEA
EGILLORKO EUTE-N. %2,4
2019 NABEA EGOKITZEA BILTEGI IZATEKO, ARAZURIKO HUA-N. %4,7
14. UKP IM ETA SCPSA-REN EGOITZA BERRIA
ARDATZ ETA ERRONKA
ESTRATEGIKOAK
5. ARDATZA. PERTSONA ANTOLATUAK (PA).
5. PA ERRONKA. IM eta SCPSAren egoitza berria.
1. ARDATZA. HERRITARREKIKO HARREMANAK (HH)
1. HH ERRONKA. Interes-taldeekiko harremanak integratzea eta sendotzea: gizartea,
erakundeak, unibertsitateak eta ikerketa-zentroak, profesionalen elkarteak…
XEDEA IM-SCPSAren egoitza bateratua hartuko duen eraikin bat izatea, herritarrei arreta egiteko,
administraziorako eta erakunde-egoitzarako guneak barnean hartuko dituena.
HELBURUAK
Ponderazioa
Eraikitzeko lizentziak eta baimenak izapidetzea. %20
Eraikitzeko proiektua idaztea (amaitu 1. hiruhilekoan). %50
Obra lizitatzea. %20
Obra esleitu eta hastea. %10
%100
ARDURADUNA Juan Ramón Ilarregui Tejada, Azpiegituren zuzendaria.
INPLIKATUTA DAUDEN
SAILAK Azpiegiturak, Antolaketaren Garapena, Zuzendaritza-Kudeatzailetza.
EPEA Hasi 2017an. Proiektua 2018/19an. Lizitatu 2019an. Gauzatu 2019-2021ean.
AURREKONTUA 12,01 M (hainbat urtetarako).
OHARRAK Proiektua amaitu baino lehen, erabilerak partekatzeko NUPekin itun bat ezartzeko aukera
aztertuko da.