www ww w www wWwwwww w w ww w wwwwwwww wwwwwww w w w wwwww ww w w w www wWwwwww w w ww w wwwwwwww wwwwwww w w ww www ww w www wWwwwww w w ww w wwwwwwww wwwwwww w w w wwwww ww w w w www wWwwwww w w ww w wwwwwwwwWwwwww w w ww w wwwwwwww wwwwwww w w w wwwww ww w w w www wWwwwww w w ww w wwwwwwww wwwwwww w w ww www ww w www wWwwwww w w ww w wwwwwwww wwwwwww w w w wwwww ww w w w www wWwwwww w w ww w wwwwwwww
2070. URTEAN IDATZITAKO GUTUNA
2006. urtean “Kronika Urrunak” aldizkarian argitaratutako gutuna
2070. URTEAN IDATZITAKO GUTUNA
2070 urtean gaude.
50 urte bete berria naiz, baina nire itxura 85 urteko norbaitena da,
Giltzurrun- arazoak ditut, ur gutxi edateagatik!
Denbora gutxi falta zaidala uste dut
Gizarte honetako pertsonarik zaharrenetako
bat naiz
5 urte nitueneko egunetaz gogoratzen naiz
Dena desberdina zen
Parke askotan zuhaitz ugari eta, etxeetan
lorategi politak zeuden eta nik ordu beteko dutxa hartuz izugarri gozatzen nuen
Orain gorputza garbitzekooliotan bustitako eskuoihalak erabili behar ditugu
Lehen emakumeek ile luzea zeukaten.
Lehen nire aitak tutu malgutik ateratzen zen urarekin garbitzen zuen autoa.
Gaur umeek ez dute sinesten hau egia dela.
Orain ilea erabat moztu behar dugu, burua garbia mantentzeko urik erabili gabe.
“ URA AURREZTU” esaten zuten kartel asko zeuden.
Inork ez zien jaramonik egiten, ura ezin zela bukatu uste zutelako.
Orain ibai guztiak, urtegiak, lakuak eta akuiferoak kutsatuta daude eta
bukatuta ere bai.
Basamortu itzela leku guztietatik inguratzen gaituen paisaia da.
Urdai-hesteetako infekzioak, larruazalaren eta gernu-bideen gaixotasunak heriotz-kausa nagusiak dira
Industria asko itxi dituzte eta langabezia izugarria da.
Lana, ur gazia geza bihurtzeko fabriketan bakarrik dago eta edateko urarekin ordaintzen digute.
Kaleetan uraren lapurretak oso ohikoak dira
Janaria 80%an sintetikoa da
Lehen edateko ur-kantitate aproposa eguneko 8 edalontzi zen.Gaur egun edalontzi erdi bat ur besterik ezin dut edan.
Arropa erabili eta botatzekoa da, gero eta zabor gehiago dagoelako.Pasa den mendean bezala, hobi septikoa berriro erabili behar izan dugu, ur-
sareak ezin direlako erabili, urik ez dago eta.
Biztanleen itxura oso itsusia da, gorputz oso nekeak , deshidratazioaren ondorioz zimurtuak, zauriz beteta.
Larruazalaren lehortasunagatik 20 urteko gazteak 40 urte dituela ematen du.
Ezin da ura sintetizatu, oxigenoa ere degradatuta dago zuhaitz- falta dela eta. Beraz belaunaldi berrien adimen kozientea
murrizten ari da.
Zientifikoak ikertzen ari dira baina ez dute irtenbiderik aurkitzen.
Gizon askoren espermatozoideen itxura aldatu egin da
Ondorioz, umeek mutazioak deformazioak eta
minusbaliotasun asko dituzte.
Gobernuak arnasten dugun oxigenoagatik kobratzen digu,
eta ordaintzen ez dutenak leku desegokietara eramaten dituzte.
Batez besteko adina 35 urtekoa da.
Ura oso altxor baliotsua da gaur egun eta lehen petrolioarekin
gertatzen zen bezala, orain, ura kontrolpean izateko gerrak izaten
dira estatuen artean.
Ia inoiz ez du euria egiten, eta egiten badu, euri azidoa izango da
Urtaroak erabat aldatu dira
Ingurumena zaindu behar genuela esaten zen baina inork ez zuen kasurik egin
Nire alabak gaztea nintzeneko egunei buruz hitz egiteko eskatzen dit.
Gauza askori buruz hitz egiten dugu: Euria egiten zuela, loreak ureztatzen
nituela, nola dutxatzen nintzen…
Eta jendea osasuntsua zela.
Alabak hurrengoa galdetzen didanean:
Oso triste jartzen naiz
- Aita! Zergatik bukatu zen ura?
Errudun sentitzen naiz, natura suntsitu duen espezie bateko partaide naizelako.
Orain gure seme-alabak prezio altua ordaintzen ari dira,
Egoera nahiko zaila dela uste dut eta gizakiak agian ez du askoz ere gehiago iraungo, geroz eta esperantza gutxiago dut. Zer gertatuko da
hemendik aurrera?
Nola gustatuko litzaidake atzera bueltatu eta gizakiei oraindik munduaren egoera aldatzeko garaiz daudela
esatea!!!