Date post: | 12-Apr-2017 |
Category: |
Documents |
Upload: | elhuyarolinpiada |
View: | 229 times |
Download: | 8 times |
2011ko martxoaren 21ean Errenkorapilo ikerketa taldeak Lazkaotik igarotzen den Agauntza errekaren azterketa egin ondoren, errekaren uraren kalitatea ona dela izan arren, herrigunean ibaietako
ibarbasoa guztiz galdua dagoela ondorioztatu du. Gizakiaren eragina, errekaren ibilgu guztian nabaria da, erreka, guztiz kanalizatua baitago.
Ibaiak, aintzinatik, energia-iturri bezala, merkataritza-bide bezala, nekazaritzako, herritarren uraren hornidurarako, etab. erabili izan dira. Horren eraginez, ibai
eta ibarbaso askok beraien egoera naturala galdu dute, eta baita beraiei lotutako flora eta fauna ere.
Ibarbasoa lurreko hezetasunez bizirauten duen eta ibaiertzean hazten den landareriak osatzen duenari deritzo.
•Animalien babeslekua eta bazka da.
• Ingurumenaren egoera mantentzen du.
•Tenperatura erregulatzen du eta oxigenazio handiagoa ahalbidetzen du.
•Ibaiertzak egonkortzen ditu, eta uraren higadura-ahalmena gutxitzen du.
•Elikagaiak ekartzen ditu.
•Lursailen emankortasuna baimentzen du.
•Paisaia eta kultura aldetik balio izugarria dauka.
•Lurazpiko urak eta ur-freatikoak arazten ditu.
Ibarbasoaren garrantzia
Lazkaoko Agauntza erreka, neurketa puntuan Sustraitz errekastoa, Agauntza errekaren adarra
Agauntza errekak sortu duen ibar txikian dago kokatuta Lazkao eta Agauntza ibaiaren urek herria zeharkatzen dute.
Sustraitz, Basakaitz, eta Begiristain errekastoek besteak beste agauntza ibaira isurtzen dituzte euren urak.
Emari txikiko ibaia izan arren indartsua da Agauntza erreka. Lazkaora hurbildu ahala ibaiak zabaltzen eta urak mantsotzen
joaten dira.
Agauntza errekak badu aparteko garrantzia, Oria Garaian kokaturik dago eta hau Garrrantzi komunitarioko Lekua (GKL)
izendatuta baitago, mehatxatutako bi espezie (Bisoi europarra eta Muturluzea) aurkitu izan baitira bertan.
Agauntza erreka
Lazkaoko Agauntza erreka, Mikel Deunaren parrokia parean
Agauntza erreka, Ataun
PARAMETROAK AGAUNTZA Balio egokiak
Nitratoak 0 ppm 0 - 5 ppm
Fosfatoak 2 ppm0-1 ppm oso ona
1-2 ppm onargarria
Nitritoak 0 0 - 5 ppm
Tenperatura 10ºC
Oxigeno- disolbatua 8 -11 mg/L > 4 mg/L
Oxigeno-saturazioa > % 71 > % 71 ona; > % 91 oso ona
pH 6,8 6,5 - 8
Uraren gogortasuna 10>6 ppt
BIODIBERTSITATEA
GIZAKIAREN ERAGINAURAREN KALITATEA
LANDARETZA
Sahatsa (Salix sp.)
Ale gutxi batzuk ikusi
ditugu, erreka
bazterretan
Haltza (Alnus glutinosa)
Lazkaoko erdigunetik
Ataun aldera, zuhaitz
honen kopurua handitu
egiten da.
Sasiakazia (Robinia pseudoacacia)
Ale ugari daude Agauntza
errekaren bazterretan.
Apaingarri gisa landatutako zuhaitz
honek ibaietako basoetako
zuhaitzak ordezkatzen ditu.
Lizarra (Fraximus excelsior)
Lazkaoko erdigunean
errekaren kanalizazioa dela
eta ale gutxi batzuk daude,
gehiago Ataun eta Beasain
alderuntz.
Makal beltza (Populus nigra)
Haltzarekin eta Lizarrarekin
batera, erreka bazterretan
ugarien den espeziea da.
FAUNA
INBADITZAILEAK
INBADITZAILEAK
MEHATXATUAK
•Erreka aztertu dugun puntua Zubierreka industria gunetik
gertu dago, nekazal eremuan.
•Erreka guztiz kanalizatua dago eta berezko ibarbasoak
nekazal lurrez ordezkatuak.
• Lazkao Ataunekin lotzen duen errepidea ere, erreka
bazterretik 5 metrora aurkitzen da..
•Bestalde, erreka inguruan hondakin ugari aurkitu dugu.Agauntz erreka herrigunean eta
Gurutze kalearen atzealdean
5 minututan 2 zabor poltsa bete
genituen erreka bazterrean
aurkitzen zen zaborrarekin
MUTURLUZEA (Galemys pyrenaicus)
Uretako ugaztun txiki honek,11 eta 13,5
cm-ko luzera du.50 eta 80 g arteko pisua.
Ibaietako goi ibilguetan bizi ohi da.
Agauntza errekaren inguruan ibili ohi da.
BISOI EUROPEARRA (Mustela lutreola)
Tamaina txikiko animalia da. Ar helduak
800-1000 g-ko pisua du eta 540 mm-ko
luzera du ,emetan berriz 400-600 g-ko pisua
du eta luzeran berriz 40 mm-koa du.
Agauntza erreka inguruan ibiliz ikusi ohi da.
Amuaraina (Salmo trutta)
Ezkailua (Phoxinus phoxinus)
Barboa (Barbus barbus)
Loina (Parachondrostoma arrigonis
Erraz ugaltzen denez, eta bertako
karramarroa baino handiagoa
denez, hau ordezkatzera iritsi daiteke.
Neurketak Zubierreka industria gunearen ondoren Ataun bidean
dagoen jeitsiera batean egin dira (Hiru txikiko presaren ondoan)
Bioadierazleei dagokienez,
Gasteropodoak eta Efimeraren larbak
aurkitu ditugu, uraren kalitate onaren
adierazle.
Herrigunetik neurketa puntura gehienbat behean aipatzen diren zuhaitz espezieak aurki daitezke. Gutxi
batzuk herrigunean, gehiago herritik urruntzean. Aipatzekoa da Gurutze kalearen parean Lizarra eta
Haltza ale batzuk birlandatu direla.
KARRAMARRO SEINALUDUNA (pacifastacus leniusculus)
ERRENKORAPILO ikerketa taldea
Iturriak: Ibaialde programaLandarlan Ingurumen taldearen “Oria Garaia, Garrantzi Komunitarioko Lekuaren Amundarain eta Agauntza errekaren azterketa”
Agauntza errekako uraren kalitatea oso ona da, hala ere badago zertan hobetu:
ONDORIOAK:
IBARBASOA: Inguruko ibarbasoa erabat
galdurik dago, gizakiaren ondorioz,
herrigunea, nekazal lurrak, errepideak,
industria… direla eta.
ESPEZIE INBADITZAILEAK: Espezie
inbaditzaileak kendu beharko lirateke,
jatorrizko flora eta faunaren aldekoapostua eginez.
HONDAKINAK: Erreka inguruan zaborugari dago.
IBARBASOA BERRESKURATZEKO AHALEGINAK EGIN
BEHARKO LIRATEKE, BIOANIZTASUNA
MANTENTZEKO ETA MEHATXATURIK DAUDEN
ESPEZIEAK BABESTEKO.
ESPEZIE INBADITZAILEAK KENDU ETA JATORRIZ
IBARBASOKOAK DIREN ZUHAITZAK LANDATU
BEHARKO LIRATEKE.
ERREKARA HONDAKINIK EZ BOTATZEKO AHALEGIN
BEREZIA EGIN BEHARKO GENUKE HERRITARROK.