3
OINARRIZKO
IKUSTALDIAREN NONDIK NORAKOA
1. Aldez aurretik prestaketa saioetan hartutakoorduan museora heldu.
2. "Pinturaren elementu garrantzitsuenak" 8 minututanedo/eta "Eskulturaren elementu garrantzitsuenak"7 minututan aurkezten dituzten ikus-entzutekoak.
3. Museoko aretoetan aukeratutako artelanak komentatueta aztertu "Bisitarako Kartoiak" erabiliz. 60 minutu.
4. Ikasle nahiz irakasleek inkesta bete.
5. Ikustaldiaren amaiera.
BISITARAKOJARRAIBIDEAK
KULTUR EKINTZA ETA HEZKUNTZA SAILA
OINARRIZKO 3
MUSEOKO IKUSTALDIRAKO DIZIPLINARTEKO LAN IRADOKIZUNAK
Museora etorri baino egun batzu lehenago, ikastetxean, diziplinarteko lan saio bat burutzea guztizbaliagarritzat jotzen dugu. Helburua zertaz konturatzea litzateke: museoan ikas daitekela, jakina,baina museoaren bitartez ere ikasketa bideak eskeintzen zaizkigula...Hurrengo proposamenak aurkezten dira, ikastetxe bakoitzak interesgarrienak aukeratzeko edo etabeste batzuk, aproposagoak agian, sortzeko.
Geografia eta Historia- Museoan ikusiko diren lan bakoitzaren inguru historiko eta artistikoa.- "Bisitarako Kartoien" erabilpena.- Mitologia greko eta latina arte ezberdinetan.
Hizkuntzak- Euskara: agiri didaktikoetan agerturiko hitz berriak. Artean izandako mugimendu ezberdinei dagozkien literatur zatiak: erromantizismoa, errealismoa, expresionismoa, surrealismoa...- Bestelako hizkuntzak: artean erabilitako hitzen azterketa, latina, greko, frantsesa edo eta ingelesatik harturikoak direnean.
Dibujoa- Koloreak eta perspektiba.
Fisika eta Kimika / Natur Zientziak- Argia eta kolorea.- Koloreak eta material akrilikoak.- Higrometroa.
Musika- Bai Literaturan bai Historian ikusitako mugimendu artistikoei dagozkien musika zatiak.
IKUSTALDIAREN ONDORENGO LAN IRADOKIZUNAK
Erabilpen didaktikoan oinarrituz, 1etik 4rarte ordenatu ditugu hurrengo lan proposamenak:
1. Dossier bat egitea. Gidoia, hurrengo hau izan zitekeen:- Zer da, zertarako sortu eta zer isladatzen duen museoak.- Artea eta arteak: literaturan, musikan, pinturan eta eskulturaren arteko loturak bilatu.- Ikustaldiaren deskribapena eta gehien estimatu dituzten artelanak komentatu.- Eritzi pertsonala.
2. Literatura, pintura eta musika zati batzuk aukeratzea eta horien arteko loturen ikerketa.
3. Bi pintura eta eskultura bat aukeratu, ikasleek komentatzeko.
4. Ikusitako bi artelan aukeratu eta komentatu beraien ezaugarri nabarmenenak.
BISITARAKO JARRAIBIDEAK
Nahiz eta ikasle guztiei "Bisitarako Kartoiak" eskeini, taldearen arduraduna beherago proposatzendiren galderekin beti has daiteke bisitaldian.Galdera errez hauetan oinarritzen den metodo honi esker, ikasleen pentsamolde kritikoa garatzekotrebetasuna handituko da, eta geroko "Bisitarako Kartoiak" erabiliz museoko koadro batzukkomentatzeko aukera izango dute ere. Informazioa bakarrik barneratu ordez, beraiek zuzeneankoadroetan ikusten dutenaren arabera, beraien interpretazio propioa egitera animatzen zaie. Honela,eta guk hautatutako koadroen aurrean elkarrizketa bultzatuz, artearen bidez ikastea lortuko dugu.
Bisitarako metodoa:
1. Koadroa komentatzen hasi baino lehen, zure ikasleei eskatu minutu bete denboraz eta isilean, koadroaribegira egoteko.
2. Galdera hauei erantzuteko ez da batere beharrezkoa Arte Historiaren ezagutzik izatea.
3. Planteatzen den bisitaldiaren asmoa ez da "erantzun zuzenak" lortzea, beraien ikuspuntuak eta hausnarketakegitera bultzatzea baizik.
4. Beraien komentarioak hasi baino lehen ez irakurri koadroaren izenburua. Beti kontu handiz erabili beharda daukagun informazioa, bakarrik beharrezkoa ba da beraiek esandako kontestu barnean, eta betikomentarioak "ibiltzen" hasi eta gero. Informazioa goizegi edo gehiegizkoa eskeintzeak beraien partehartzeaurrundu egiten du.
5. Taldearen arduraduna koadro guztiekin beti hurrengo galdera honekin has daiteke:Zer ikusten duzue koadro edo eskultura honetan?Eta jarraitu dezakezu (beharrezkoa ikusten baduzu):- Zer gehiago gertatzen ari da? - Zerbait gehiago esan nahi duzue?- Zer gehiago ikusten duzue? - Norbaitek zerbait ezberdin ikusten du?
6. Koadroaren zati guztiak aztertzeak beraien behaketaren trebetasuna gehitu egiten du, eta beraienerantzunak landuagoak izatea ere lortuko duzu. Beraz, hurrengo galdera honekin jarrai dezakezu:Zer ikusten duzu koadroan / eskulturan... hori esanarazteko?Galdera honek beraien lehenengo idei buruz hausnartzera behartu egiten ditu, eta komentario interes-garrienetara berriro itzuli. Galdera honen ordezko aukerak hurrengo hauek izan daitezke:- Zergatik uste duzu hori? - Zer uste duzu horretaz?- Non ikusten duzu hori? - Zerbait gehiago esan dezakezu horretaz?
7. Galdera errez hauekin amaitu eta gero, geroko "Bisitarako Kartoiak" materialaren erabilpena askozbaliagarriagoa izango da hautatutako artelanak asmatu eta komentatzeko.
8. Azkenean, eta beti koadro bakoitzaren komentarioak bukatu ondoren, laburtu zuk zuen ikasleek ateratakoideiarik interesgarrienak. Bere erantzunak berreskuratuz beraien ideiak balidatu egiten dituzu.
Ez larritu prozesu hau zuk espero zenuena baino luzeagoa bada, zure eskuan beti daukazu beharrezkoak direnaldakuntzak egiteko aukera.
KULTUR EKINTZA ETA HEZKUNTZA SAILA
OINARRIZKO 3
4
ARTELANEN KOKAPENA
SOLAIRUA
012 3
SOLAIRUA
15
6
7
8 910
1 2 3 4
6 7
5
8 9 10
4
Momentu honetan ez dago ikusgai
KULTUR EKINTZA ETA HEZKUNTZA SAILA
OINARRIZKO 3
ARTELANENKOMENTARIOAK
Ibilbide honen aintzinakoenak dira bi artelan hauek. Egilea ezezaguna eta Erdi Arokoak dira.
Garai honetan, ezbehar asko gainditu behar zuen jendeak, eta egoera honi kontsolamendu eta erantzun batbilatzeko, batik bat Jainkoa zuten babesle, erlijioa. Gainera, kulturgabekoa zen jende gehiena eta Arteakerlijioa irakasten zuen.
Bi lan hauek jendearen portaera txarraren ondorioa erakusten digute.
Gurutzetik jaitsiera honek, gure pekatuak barkatzeko Kristok jaso behar izan zuena adierazten du, eta Noerenkutxa-k, Biblian dagoen istorio bat erakusten digu: Uholdea, non Jainkoak zintzoa salbatu eta gaiztoa zigortzenduen. Hauxe da bi artelan hauek pintatu zituen artistak irakatsi nahi zuena.
Eta, irakasteko, nola pintatu zuen?
- Ba ondo ikusteko, dibujo lodia eta kolore sendoak erabili zituen.
- Ez dago itzalik, eta kolore baten tonu ezberdinik ere ez. Kontraste gogorra lortzen dute koloreek.
- Beste aldetik, ez dago perspektibarik, ezta sakontasunik ere. Ezin dugu asmatu gauzaren bat bestea bainourrutiago dagoen. Bakarrik, inportanteagoak diren pertsonaiak handiagoak agertzen direla.
- Gainera, hemen agertzen diren figurak, bata bestearen ondoan edo azpian ipintzen dira, baina harremanetanjarri gabe, eta den dena sinplezia osoz pintatuta dago.
Ikusterakoan, ez da oso zaila asmatzea lan figuratiboak direla eta gai erlijiosokoak. Noeren kutxa-n, koloreberdeska nagusia da, eta Gurutzetik jaitsiera-n, berriz, gorria. Oso argi ikusten da ere zura baten gaineanmargotuta daudela. Beste aldetik, artistak erabilitako teknika tenpera da eta tresna pintzela.
Noeren kutxa eta Gurutzetik jaitsiera
ANONIMO KATALANANoeren kutxa eta Gurutzetik jaitsieraXIII. mendearen azken herenaTenpera intxaurrondo-oholean108 x 52 cm (bakoitza)
Lan hau Ambrosius Benson-ek XVI. mendean pintatu zuen eta irudia Pietatea da, XVIII. mendera arte pinturanoso normala zen gaia. Artelan hau xehetasunez beteta dago eta den dena oso ondo marraztu du artistak.
Gainera, koloreak ugari eta argitsuak dira. Beraz, guzti honi esker, margotuta dagoen guztia benetazkoa delaematen du. Beste aldetik, errez ikusten da nola koloreak "hozten" diren segun eta koadroaren hondorantzbegiratzen dugun, eta honela sakontasunaren efektua indartu egiten da.
Argia ere naturala da eta koadroaren goiko alderantz begiratzerakoan ahuldu egiten da.
Koadro hau pintatzerakoan, artistaren asmoa Kristoren bizitzaren gertakizun batzuk kontatzea zen. Hori delaeta, lan honetan bi gertaera ezberdinak kontatzen ari dira batera: aurrean, Pietatearen eszena dago eta,atzean, Kristoren Lurperatzearena agertzen da.
Beste aldetik, posible da ere ikustea nola hiru pertsonai nagusiek konposizioa triangelatu bat osatzen dutenberaien gorputzekin: Ama Birjinaren aurpegia, Kristorena eta honen esku hila elkartzeko lerro bat marraztenbadugu, ateratzen zaigun forma triangelu bat da. Bere puntetan ere tentsio handiko elementuak aurkitzendira, eta horrexegatik gure begiek, nahi gabe ere, horiek ikusi dituzte lehenago.
Koadro hau zura gainean margotuta dago, oleoz eta pintzelaz, baina bere alde berezia ere badu lan honek,eta zera da: hemen agertzen diren jantziak eta etxeak ez dira protagonisten garaikoak, artistarenak baizik;eta gertakizun honi anakronismoa deitzen zaio.
Pietatea gurutzearen behealdean
AMBROSIUS BENSONPietatea gurutzearenbehealdeanc. 1530Olioa haritz-oholean68 x 88,2 cm
Francisco de Zurbarán-ek 1662an margotu zuen koadro hau eta bere sinadura daraman bere azken lana da.Hemen, Ama Birjina agertzen da Jesus haurrarekin besoetan San Joan Bataiatzailearekin jolasten ari denbitartean. Mihise honetan erabili den pertsonaien antolaketa piramide erakoa da, Birjinaren burua erpinabihurtuz.
Nahiz eta Zurbarán dibujogile aparta izan, eta izugarrizko trebezia erakutsi oihal ezberdinen kalitatea pintatzeko,hemen aipatzekoa da nola landu duen argia eta kolorea. Kolorea, nahiz eta urria izan, oparoa da ere: koloreberoak primeran orekatzen dira hondoaren oliba eta Birjinaren mantu urdina eta hotzekin. Beste aldetik, argiaguztiz pentsatuta dago atmosfera neutro eta pixka bat lainotsu hau lortzeko, eta horrela Jesus haurraren irudiabeste guztien artean hobeto nabarmentzeko.
Nahiz konposizioa nahiko geldia izan, Zurbaránek mugimendua lortzen du Birjinaren gorputzaren tortsioaz etahaur bion figuren inklinazioaz ere.
Koadro honen gaia erlijiosoa da eta, beraz, bildotsa, San Joanek eskuan daraman gurutzea eta Ama Birjinarentunikaren kolore gorria Kristoren Pasioaren sinboloak dira (Jangoikoaren bildotsa, Gurutzefikapena, eta odolaeta sufrimenduaren kolore gorria).
Koadro honetan artistak erabilitako teknika mihise gaineko olioa da eta pintzelaz pintatu du. Guzti hauek ohizkoosagaiak ziren XVII. mendeko Espainian.
Ama Birjina Jesus Haurrarekin eta San Joan Bataiatzailea haurra
FRANCISCO DE ZURBARÁNAma Birjina Jesus Haurrarekin etaSan Joan Bataiatzailea haurra1662Olioa mihisean169 x 127 cm
Mihise honetan, Joaquín Sorolla margolariak eliza baten barruan kokatu ditu pertsonaiak. Hauek, apaiz batekheltzen duen erlikia bat musukatzeko asmoz ilaran daude; bitartean, meza-mutil batek dohaintzak biltzen ari da.
Argia naturala da. Goitik sartzen da jendearen buruak argitzen eta elizako apaingarriak nabarmendu egitenditu ere.
Kolorea urria baina oparoa da, eta hauen beroak (gorriak, marroiak eta okreak) eta hotzak (grisak, urdinak etaberdeak) konbinatuz oreka on bat lortzen du Sorollak.
Pintzelkada pentsatuta dago argiaren efektua indartzeko; horrexegatik, zehaztugabe eta askea agertzen zaigualde argitsuenetan, baina sendoa eta trinkoa besteetan. Trebezia honi esker, artistak eguneroko une arruntbat modu naturalean eta bizian harrapatu egiten du.
Koadro hau ikusterakoan, garaiko gizartean erlijioak zuen garrantzia eta eragina ia susma dezakegu, langile-klasean gehienbat.
Konposizioa horizontala da, eta elementu nagusiak hiru plano orokorretan banatzen dira sakontasuna lortzeko:baldosazko lurra aldarearekin, pertsonaiak eta hondoko horma bere apaingarriekin.
XIX. mendearen bukaerakoa da obra hau, eta pertsonaien janzkerak oso ondo isladatzen du garai hori.
Erlikiari musu ematen
JOAQUÍN SOROLLAErlikiari musu ematen1893Olioa mihisean103,5 x 122,5 cm
Francisco Iturrinok 1912-1914an inguru burutu zuen koadro hau. Nahiz eta Santanderren jaio berehale Bilborabere gurasoekin mugitu zen, horrexegatik euskal artisten artean ere kokatzen zaio.
Ikusi bezain laster, oso deigarria da zaldikume guzti hauen multzoa eta tamania. Itxuraz, ikuslearengandikihes egiten ari dira eta, artistak aukeratutako mihisearen neurriak kontutan harturik, handiegiak direla ereematen dute abere hauek. Animalien kopurua eta hain baxua ikuspuntuak zeruertzea ezkutatu egiten duteimpresio hau indartuz.
Arte lan honek ematen duen sakontasuna eta mugimenduaren efektua zaldumeen jarrerarekin lortzen da, guriatzea emanda, goiko eskerreko angelurantz diagonal bar sortuz.
Iturrinok pintzelarekin zuzenean egin du koadroa, lehenago marraztu gabe. Formak kolore-ikutu luze eta zabalabitartez sortu eta eraikitzen ditu, pintzelkadari norabidea emanez zaldien zurda, bizkarra eta buztanak asmatuegiten ditu. Margotzeko era azkar eta zuzen honek zirriborrotsu eta espresio handiko itxura ematen dio lanosoari.
Mihise hau kanpoaldean eta eguzkitan eginda dago. Horrexegatik, aukeratutako olioaren koloreak bizia etaindartsuak dira. Okreak, marroiak eta bioletak trebezia handiz orekatu ditu artistak berdeak, horiak eta zuriekin.
Moxalak zelaian
FRANCISCO ITURRINOMoxalak zelaianc. 1912-1914Olioa mihisean150,4 x 200,5 cm
Jean Metzinger margolariaren koadro hau kubismo mugimenduaren barnean kokatzen da. Ez zuten errealitateaimitatu nahi; objektuak, ikuspuntu asko eta ezberdinetatik ikusita izango balira bezala margotzea zen artistahauen helburua.
Gainera, gauzak lauak agertzen zaizkigu eta aurreko artistek erabilitako perspektiba errespetatu gabe. Mihisealaua bada, bere gainean agertzen diren gauza guztiak, horrela agertu behar dute.
Bodegoi honetan, mahaia, gitarra, botila, fruta-ontzia eta pieza lauki bat, seguraski oihal puska bat, ikusditzakegu. Gauza guztien formak sintetizatuta daude, angelu ezberdinetatik ikusita eta bakoitzari dagokionespazioa tartean sartuta. Kolore guneak ere objektuen formetatik independenteak dira.
Metzingerrek, sakontasunaren efektua egin ordez, gune itxi bat sortu du non objektuak bilduta dauden etaikuslearengana hurbiltzen diren kontrolatutako nahaste-borraste batean. Eszena inguratzen duen obaloak etaerronbo itxurazko mahaiak espazioa antolatzen dute.
Pintzelkada ezin da ia ikusi. Mihise honetan era simetriko batean banatuta dauden kolore marroiak, beltzaketa grisak dira nagusienak. Simetria hau nabaria da mahaian eta hondoan, non koadroaren erdiko marraimajinario bati esker beraien arteko koloreak trukatu egiten dituzten.
Nature morte (Natura hila)
JEAN METZINGERNature morte(Natura hila)1919Olioa mihisean73,3 x 100 cm
1959ko koadro honetan, Antonio Saura artistak betiko gai mitologiko bat berrinterpretatu egiten du emakumezkobiluziari aurre egiteko; aitzaki eta izenburu berdinarekin Rubens margolariak egin zuen bezala.
Saurak, mihise eta jarrera ezberdinetan aurkezten dizkigu hiru emakume hauek. Erdikoak bere ezkerrekoaldaka altxatu egiten du; eskuinekoak bere ipurdia eta bularrak erakusten dizkigu batera; eta ezkerrekoakbere sabel mardula eskaintzen digu.
Artistak, lodi, azkar eta narraz itxurazko pintzelkadak erabiliz emakumezko gorputzaren elementu oinarrizkoaksinplifikatu ditu. Irudiek indar espresibo handia daukate; beraien tamaina, argiaren falta eta zuri eta beltzakoloreak baino besterik ez erabiltzea (mihisearen zuritasuna kolore moduan ere agertzen zaigu), emakumehauen bizitasun eta agresibitate zuzen eta gordina gehitu egiten dute.
Rubens-en kontra, gaur eguneko triptiko honetan Sauraren asmoa ez zen emakumeen artean komunikaziobat lortzea, eta hori agerian dago irudi bakoitza mihise ezberdin batean eta bere sinadurarekin egindadagoelako.
Hiru Graziak
ANTONIO SAURAHiru Graziak1959Olioa mihisean196 x 292 cm
Kitaj margolariak egin zuen koadro hau 1977-1978 inguruan. Protagonista, Nissa Torrents bere laguna da,jatorriz kataluniarra eta oso hispanista estimatua izan zena Londresko Unibertsitatean.
Ezineko perspektiba bat erabiliz, eszena hay objektu ugariekin barnealde batean kokatzen da eta, horien bidez,protagonistaren gustu eta kultur giroa ere jakinarazten da. Bi katu irudizko mugikaria, Pisassok egindakoabezalakoa da, eta Bartzelonako Els quatre gats izeneko kafe-etxeko ikurra izan zen, non margolariak etaintelektualak biltzen ziren. Kristoren buruko eskultura, espainiar kulturarekiko erreferentzia gisa dago, etaaulkia bere garaiko gizarteak egiten duen ekarpen abangoardista edota berriaren onarpena da.
Goialdean, barnealde hau zabaldu egiten da Kosta Bravako paisai batera, eszena osoa argi alai batekin estaliz.Ingurune honetan, Nissa Torrents lasai eta pertsona ziur modura agertzen zaigu. Errez asmatu dezakeguartistarekin izandako elkar ulertzea eta kidetasuna.
Marrazkia garrantzitsua da hemen, elementu guztien ertzak inguratuz eta konposizioa plano handietan antolatuz.Bestetik, olioa genuza finetan emanda dago, honen ondorioz mihisea toki batzuetan ikusi ere egiten da, etabesteetan, kolore geruzak gardentzen dira.
Pintzelkada ez da nabari baina modu bereziak emanda dago; beraz, nahiz eta kolorea ugaria eta oparoa izan,hau latz eta lehor samarra bilakatzen da. Aldi berean, ezaugarri historiko asko agertzen dira eta, horri esker,bai pertsonaia eta bai koadroa garai edo une zehatz batean kokatu dezakegu.
The Hispanist (Nissa Torrents) (Hispanista (Nissa Torrents))
RONALD B. KITAJThe Hispanist (Nissa Torrents)(Hispanista (Nissa Torrents))1977-1978Olioa mihisean244,2 x 76,2 cm
1972an, Daviesek bere erakusketa indibidual handia egin zuen Londresen, eta, hiru urte geroago, berriz ereeskaiola eta poliesterrez egindako bere eskulturak aurkeztu zituen, erretratuaren eta giza figurarenerrepresentazioan oinarrituta. Instalazioak aho zabalik utzi zituen Londreseko publikoa eta kritika; izan ere,eskultore figuratibo eta errealista baten lana deskubritu zuten. Hain zuzen ere, artista hura garai hartakoeskultura britainiarreko joera abstraktutik aparte zegoen, eta bere erreferentziarik hurbilenak pintura, antzerkiaeta performancea ziren.
Hasierako garai hartan, Daviesek neurri naturaleko eta itxura errealistako figurak egin zituen; errealismo horilortzeko, batzuetan, naturaletik hartutako moldeak erabiltzen zituen eta beira-zuntzez egindako begiak eta ilenaturala aplikatzen zituen, figurak bigarren eskuko arropa eta zapatekin jantziz. Eskulturak, normalean, bikotekaedo taldeka agertzen dira, eta kontu handiz jarriak, betiere. Inguruari buruzko oso aipamen gutxi daude, eta,normalean, figurek objetu arraroak eramaten dituzte eta tarimen gainean egoten dira, euren izaera eszenografikoaareagotuz.
Timothy Iman lagun eta artistaren arabera, "...Davies urte luzez aritu zen (Every) War Memorial (Gerra momentu(bakoitza)) obra lantzen. Hiru gizon gazte, gerritik gora biluzik, jarrera bitxietan agertzen dira (Daviesek ‘urratsak’deitzen die jarrera hoiei); euretako batek marko moduko bati eusten dio, multzoaren artifizio-itxura indartuz.Lanaren inspirazio iturria argazki bat izan zen; argazki hartan Beiruteko kale bat agertzen zen, bonba bateneztandaren ostean, eta, bertan, shockaren eraginez, zibilak ikusten ziren lurrean botata eta sakabanatuta.Figurak errealitatetik abiatuta daude modelatuta, eta ezin hobeto egokitzen dira euren zurruntze paralizatura,beraien gainean isurtzen den igeltsua inongo ahaleginik egin gabe eraldatzen den moduan, hauts eta odolbihurtzen den arte".
Lan honek iritzi kontrajarri asko sorrarazi zituen, eta artistak berak hausnarketa hau plazaratu zuen: "Niretzat,beti dago gatazka bat sortutako figura eskultorikoen ezaugarrien eta kalean ikusten denaren artean, bainasaiatzen naiz figurek gehiago erakutsi ditzaten gizakien dohainak, eskulturaren dohainak baino".
(Every) War Memorial (Gerra monumentu (bakoitza))
JOHN DAVIES(Every) War Memorial(Gerra monumentu (bakoitza))1974-1977Teknika mistoa162,5 x 366,5 x 244 cm
Remigio Mendiburu artista euskalduna da, material ezberdinak landu zituen (egurra, metala...) eta orokorreanlan abstraktuak egin zituen, oraingo hau bezalaxe.
Baina, nahiz eta abstraktua izan, eskultura honek naturarekiko harreman estuak dauzka: materiala pago ondoakdira, Euskalerrian nahiko arrunta den zuhaitza.
Egurra gainetik bakarrik landuta dago eta bere jatorrizko ezaugarri asko mantentzen dira. Ez dago leundutaeta alde guztietatik tresnaren (gubia) aztarnak agerian daude. Beraz, zuraren lodiera, bere gainazala etazimurtasuna ere denok baloratu dezakegu.
Bere formari dagokionez, multzo trinkoa eta adierazkorra da. Baina pieza bakoitza eskuz landuta dago, etagero, egurrezko iltzeak erabiliz, multzo berezi hau sortzen du artistak, ia mekano bat balitz bezala.
Bestalde, multzo adarkatu honen forma ikusita titulua oso egokia dirudi, basoa eta naturaren irudiak bururaekartzen bait dizkigu.
Egurrez egindako eskultura abstraktu hau, gai sinboliko eta gorputz biribilekoa da. Bestetik, beroa eta adierazkorraeman dezake batera.
Sustraiak
REMIGIO MENDIBURUSustraiakc. 1970-1971Pago-anduiak200 x 116 x 111 cm
OIN
ARRI
ZKO
KULT
UR E
KIN
TZA
ETA
HEZK
UNTZ
A SA
ILA
3
1. N
OERE
N K
UTXA
eta
GUR
UTZE
TIK
JAIT
SIER
A
2. P
IETA
TEA
GURU
TZEA
REN
BEH
EALD
EAN
3. A
MA
BIRJ
INA
JESU
S HA
URRA
REKI
N
ETA
SAN
JOA
N B
ATAI
ATZA
ILEA
HAU
RRA
4. E
RLIK
IARI
MUS
U EM
ATEN
5. M
OXAL
AK Z
ELAI
AN
6. N
ATUR
E M
ORTE
(NAT
URA
HILA
)
7. H
IRU
GRAZ
IAK
8. T
HE H
ISPA
NIS
T (N
ISSA
TOR
REN
TS)
(H
ISPA
NIS
TA (N
ISSA
TOR
REN
TS))
9. (E
VERY
) WAR
MEM
ORIA
L
(GER
RA M
ONUM
ENTU
(BAK
OITZ
A))
10. S
USTR
AIAK
Figu
ratib
oa d
a?Ab
stra
ktoa
da?
Zenb
at p
erts
onai
a da
uka?
Bat
eren
bat
bes
teak
bai
no g
arra
ntzi
tsua
goa
da?
Koad
roar
en fo
rmat
oa a
uker
atu
eta
bert
an m
arra
ztu
konp
osiz
ioar
en le
rror
ik n
agus
iena
k. E
zker
rald
ean
adib
ide
bat d
auka
zu.
Gai
a, z
ein
da?
Mito
logi
koa
Egun
erok
oaHi
stor
ikoa
Pais
aia
Bode
goia
Erre
tratu
a
Erlij
ioso
aKr
itika
soz
iala
......
......
......
......
.
Beg
irat
zen
ari z
aren
koa
droa
k ze
ra d
u:
Argi
ask
oAr
gi e
rtain
aAr
gi g
utxi
Ez d
u ar
girik
Zein
da
kolo
re g
amar
ik n
agus
iena
?
Horia
Berd
eaGo
rria
Urdi
naM
orea
Okre
eta
mar
roia
Argi
rik b
adu,
gez
iba
tez s
eina
latu
non
dago
en e
dota
nond
ik d
ator
ren.
Nol
a da
go p
inta
tuta
?
Zura
Ehun
aKa
rtoia
Pape
raM
etal
aHo
rma
Harri
a
Irozk
aia
Pint
zela
Tutu
aLu
mat
xoa
Hatza
mar
rak
Espa
tula
Arka
tza
Ikat
z-zir
iaPu
ntzo
ia
Tres
na
Olio
aPa
stel
aFr
esko
aAk
uare
laGr
abat
uaM
ixto
aTe
nple
aAr
giza
riak
Tekn
ika
Lodi
aM
ehea
Aske
aUk
itutx
ikia
kEz
da
naba
ri
Pint
zelk
ada
Badu
eza
ugar
ri hi
stor
ikor
ik?
(Jan
tziri
k, a
ltzar
irik,
edi
fizio
rik...
)
Zure
ust
ez, z
ein
arot
akoa
edo
ta a
rte-
estil
okoa
da?
IZEN
BURU
A:EG
ILEA
:
Zein
mat
eria
la e
rabi
li da
?
Zer d
eritz
ozu
esku
ltura
hon
i?
Nol
ako
tekn
ika
erab
ili d
a?
Mat
eria
era
nste
aM
ater
ia k
entz
eaBe
stel
ako
bat
Ba
dauk
a ko
lore
rik?
Figu
ratib
oa d
a?Ab
stra
ktoa
da?
Zura
Burd
ina
Bron
tzea
Lur e
rreta
Kris
tala
Plas
tikoa
Mar
mol
aAl
abas
troa
Hotz
aBe
roa
Eras
okor
raAr
gits
ua
Bika
ina
Astu
naKa
liput
sua
Bigu
na
Zaka
rraAr
ina
Argi
tasu
nean
Mat
eria
lean
Kolo
rean
Taila
nFo
rman
Gain
azal
ean
Zure
ust
ez, z
erta
n da
tor g
aia
esku
ltura
reki
n ba
t?
Nol
a eg
in d
a?
Gubi
aEs
kopr
eaM
ailu
aEs
kuak
Best
e ba
t
Tres
neria
Zuze
n zu
zen
gaia
ren
gain
ean
Best
e ga
i bat
en h
ustu
raz
Zenb
ait e
lem
entu
era
ntsi
zBe
stel
akoa
Tekn
ika
Amai
tua
Leun
dua
Amai
tuga
bea
Best
e ba
t
Egitu
ra
Gran
itoa
Best
elak
o ha
rria
Best
elak
o m
etal
aBe
stel
akor
en b
at
Gai
a, z
ein
da?
Mito
logi
koa
Egun
erok
oaHi
stor
ikoa
Pais
aia
Bode
goia
Erre
tratu
a
Erlij
ioso
aKr
itika
soz
iala
......
......
......
......
.
IZEN
BURU
A:EG
ILEA
:
1. Zer da gehien gustatu zaizun bisitaldian? Eta gutxiena? (Bat bakarrik aukeratu zutabe bakoitzean)
Gehiena GutxienaArtelanen hautapenaIkus-entzunezkoaTaldean sortutako komentarioakFitxakArtelanak ikusteko era
Besteren bat: ..............................................................................................................................................................
2. Bisita egin eta gero, museoko beste gauzak ikusteko jakin-min gehiago daukazu?
Ez Gutxi Berdina Nahiko Handia
3. Gaur ikusitako artelanak beste pertsonekin komentatzeko gai ikusten duzu zure burua?
Oso Nahiko Hala-hola Ez
4. Berriz museora etortzea gustatuko litzaizuke?
Bai, hurrengo hilabeteetan Bakarrik modu berezianBai, urte gutxi barru Ez
5. Zeinekin gustatuko litzaizuke berriro etortzea?
Museoko talde eta gida batekin Familiarekin Bestelakoa:Ikasketa talde batekin (gaur bezala) Lagunekin Ez nintzateke itzuliko
6. Zer iruditu zaizu bisitaldiaren iraupena?
Laburra Ez laburra ez luzea Luzea
7. Zer moduz pasatu duzu bisitaldian? 1etik 10era zenbat puntu ematen diozu?
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10
8. Arte-museo bat ezagutu ondoren, hurrengo esaldien artean bat bakarrik aukeratu.Arteari buruz asko dakiten pertsonentzako tokia da.Bisitatzerakoan edonork ondo pasa dezake.Ezertarako balio ez duen zerbait da.Leku serioa da ikasteko eta isilean gozatzeko.Gero eta gehiago ezagutzen baduzu, gero eta hobeto pasatzen da.
9. Zure ustez, zerbait aldatu edota hobetuko zenuke bisitaldian?
Eskerrik asko zure bisitagatik.
IKASTURTEA eta TALDEA
INKESTAKULTUR EKINTZA ETA HEZKUNTZA SAILA
OINARRIZKO 3