Date post: | 18-Apr-2015 |
Category: |
Documents |
Upload: | lorea-fernandez |
View: | 266 times |
Download: | 2 times |
K ONP E T EN T Z I E N L ANK E TA E S KO L AN
Ikasturtea: 2012/ 2013
GRADUA: Haur Hezkuntza Lana: Diziplinarteko lan
Konpetentzien Lanketa Eskolan Hirugarren Maila – Haur Hezkuntza
2
Aurkibidea: 1. Sarrera ............................................................................. 3
2. Konpetentziak ............................................................... 4
3. Taldeen egitura ............................................................. 5
4. Eszenatokiak .................................................................. 5
5. Lanaren egitura ........................................................... 6
6. Kronograma ................................................................... 7
7. Ebaluazioa ....................................................................... 8
8. Eranskinak ...................................................................... 10
Konpetentzien Lanketa Eskolan Hirugarren Maila – Haur Hezkuntza
3
1. Sarrera
Aurreko bi ikasturteetan egin den moduan, hirugarren honetan ere, diziplinarteko lan bat garatu beharko duzue. Aurtengoa urte osokoa izango da eta bere ardatza ondorengoa: KONPETENTZIEN LANKETA ESKOLAN.
Dagoeneko dakizuenez, taldean egin beharreko lana izango da eta hirugarren ikasturteari dagozkion zazpi irakasgaietako ekarpenak jasoko dituzue. Irakasgaien irakasle‐taldeak diziplinarteko lan hau diseinatu, jarraipena egin eta ebaluatuko du.
Egitekoa hurrengo hau izango da: Eszenatoki batetik abiatuz, Haur Hezkuntzarako ikaskuntza‐irakaskuntza proposamen baten diseinua. Erabiliko den metodologia Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza (AOI) izango da
Honako hauek dira irakasgaiak:
Arte plastikoak eta ikuste‐kultura Haur Hezkuntzan II (1 kreditu )
Garapen Psikomotorra (1 kreditu)
Pentsamendu matematikoa eta bere didaktika (0´5 kreditu)
Musika adierazpenaren garapena II (1 kreditu)
Zientzia esperimentalak Haur Hezkuntzako ikasgelan (0´5 kreditu)
Hizkuntzaren didaktika eta Atzerriko Hizkuntza (1 kreditu)
Hizkuntzaren eta Literaturaren didaktika (1 kreditu)
DIZ
IPLI
NA
RTEK
O L
AN
A:
KO
NPE
TEN
TZIE
N L
AN
KETA E
SKO
LAN
Konpetentzien Lanketa Eskolan Hirugarren Maila – Haur Hezkuntza
4
2. Konpetentziak:
Hirugarren kurtsorako lehenetsitako konpetentziak
1. G001. Diziplinartekotasuna curriculumarloetan Haur Hezkuntzaren
helburuak, curriculum‐edukiak eta ebaluaketa‐irizpideak ezagutzea, horien
berezitasun epistemologikoa eta horien didaktikaren berariazkotasuna ulertuz,
baita diziplinen arteko harremana ere, neska‐mutilen lana prestatzeko,
antolatzeko eta ebaluatzeko.
2. G002. KULTURA ANITZEKO TESTUINGURUEN ETA HIZKUNTZEN
IKASKUNTZA
Lehen haurtzaroan hizkuntzaren bilakaera ezagutzea, egon litezkeen disfuntzioak
identifikatzen jakitea eta horiek egoki garatu daitezela zaintzea. Kultura anitzeko
eta hizkuntza anitzeko testuinguruetan hizkuntzak ikasteko egoerak
eraginkortasunez aztertzea. Ahoz nahiz idatziz espresatzea eta espresatzeko
teknika desberdinen erabilpena menderatzea. Euskara eta gaztelania eta,
gutxienez, atzerriko beste hizkuntza bat menderatzea, hizkuntza egoki eta zuzen
sortzeko eta ulertzeko gaitasuna frogatuz ‐C1 eta B1 mailak, hurrenez hurren ‐
bere lanbidea hizkuntza anitzeko hezkuntza‐testuinguru batean gauzatu ahal
izateko, baina betiere, hizkuntzen nahiz kulturen dibertsitatea errespetatzeko
jokabideak garatuz.
3. G013.HEZKUNTZAIKERKETA
Ikerketatik abiatuta hezkuntzak dituen kontzepzioak aztertzea eta balioestea,
baita Hezkuntza Administrazioaren curriculum‐proposamenak ere, hezkuntza‐
proiektuak eta programazio‐unitateak diseinatu eta garatzeko, curriculuma
testuinguru soziokultural aldakorretara egokitzea ahalbidetuko baitu horrek.
4. G014. HAZKUNDE PERTSONALA
Epealdi honetan neska‐mutilen garapen emozionala, soziala, eta kognitiboa eta
nortasuna ezagutzeko eta sustatzeko gaitasuna izatea.
5. G015.KOMUNIKAZIOKONPETENTZIAK
Komunikazio‐konpetentziak aberasteko helburua duten estrategia didaktikoak
diseinatzea (ahozkoak, idatzizkoak, ikusmenezkoak, gorputzezkoak, afektiboak eta
musikalak) garapen integral baten testuinguruan.
Konpetentzien Lanketa Eskolan Hirugarren Maila – Haur Hezkuntza
5
3. Taldeen egitura
Taldeak lau ikaslez osatuko dira, zerrenda alfabetikoaren arabera.
4. Eszenatokiak
GAIA: SENTIMENDUEN ETA EMOZIOEN ERREGULAZIOA
Guraso bilera batean haur baten gurasoek beren kezka azaldu dute: Hansel eta Gretel ipuina
lantzen hasi direnetik 4 urteko semea urduri sumatzen dute. Gauez gaizki lo egiten du eta oso
aldarte aldakorra erakusten du. Gelako beste haurrengan ere zerbait sumatu ote duten jakin
nahi dute, ipuinak haurraren egoeran eragin zuzena izan dezakeelakoan.
GAIA: NUTRIZIOA ETA OHITURA OSASUNTSUAK
Eskolako klaustroak urtebetetze ospakizunetan litxarreriak galaraztea erabaki du. Gurasoak jakinaren gainean daude eta gela barruko ospakizunekin ez dago inolako arazorik.
Eskolatik kanpoko ospakizunak aldiz, oso bestelakoak dira. Azken hilabeteetan urteak bete dituztenek elkarrekin ospatzeko aukera izan dezaten, eskola honek jangelako egoitza erabiltzeko aukera eman die gurasoei.
Horrelakoetan, hutsik egin gabe, patatak, palomitak ,Kinder arrautzak, gozokiak, freskagarriak… nagusitzen dira. Hitz gutxitan, telebistako iragarkietan eta dendetan topa ditzakegun “jaki osasungarrien” festa bihurtu dira.
GAIA: GARRAIOBIDEAK
Datorren astean irteera didaktiko bat egingo dugu hondartzara. Orain arte txangoetarako eskolak jarritako autobusa erabili izan dugu, ikasleak txikiak zirelako bereziki. Aurten 5 urte dituzte eta hondartza ez dago hain urrun, kilometro batera. Irteerarena aipatu orduko, haurrak aztoratu eta galdezka hasi dira:
- Nola joango gara? - Autobusez, beti bezala? - Ni oinez joaten naiz hondartzara! - Ni, bizikletaz - Niri patinetea gustatzen zait!
Garraiobiderik egokiena aukeratu nahi dugu. Ez dira ados jartzen eta zuzenena denon artean erabakitzea dela pentsatu dugu.
GAIA: AUTONOMIA
Udaberria da. Haur‐eskolan, 2 urte betetzera doazen haurren gelako hezitzaileek pixoihalak kentzen hastea erabaki dute. Horretarako guraso bilera bat antolatu dute beraien laguntza eskatzeko eta prozesuaren nondik norakoak azaltzeko.
Konpetentzien Lanketa Eskolan Hirugarren Maila – Haur Hezkuntza
6
Mikelek, 20 hilabeteko haurrak, ez du pixoihala kendu nahi. Gurasoek ere ez. Hurrengo hilean arreba berri bat izango du Mikelek eta oihal‐kentzea aurrerago egitea erabaki dute.
Mikelen gelako haur batzuk hasi dira pixoihala ez dutela kendu nahi esaten. Hezitzaileen artean ere ez dago adostasunik: batzuk epeak zorrotz bete behar direla esaten duten bitartean, beste batzuk, ordea, malgutasun handiagoa ematearen alde daude.
5. Lanaren egitura.
Eszenatoki batetik abiatuz, Haur Hezkuntzarako ikaskuntza‐irakaskuntza proposamen baten diseinua egin behar duzue. Erabiliko den metodologia Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza (AOI) izango da.
Narrazio kreatibo baten gainean eraikitako diseinua izango da, lau gune‐espaziotan. Ibilbide bat diseinatu beharko da eta gune bakoitza eraiki planteamendu baten arabera.
Lanaren eskema ondorengoa izango da:
Lanaren egituraren inguruan informazio gehiago behar baduzue, ikus 1 eranskina.
Konpetentzien Lanketa Eskolan Hirugarren Maila – Haur Hezkuntza
7
6. Kronograma.
KRONOGRAMA OROKORRA (ORIENTAGARRIA)
Moduluko orduak
Egitekoa Astea Tutoretza
Presentzialak Ez presentzialak
Bakarkakoa Taldekoa
1. Eszenatokiaren hautapena eta zergatia
1
2. Arazoaren ulermena 2
3. Arazoaren kontzientzia‐hartzea
2‐3
T1.
Funtzionamendu arauak
Hautapenaren justifikazioa.
Arazoa eta hipotesiak
Lanen banaketa
4. Informazioaren bilketa eta analisia
3‐4‐5‐6‐7‐8‐9
Tutoretza saioa
B1.
Informazioren bilketa eta analisia.
5. Arazoaren (ber)definizioa
10
Informazioaren sintesia
Arazoaren (ber)definizioa
Aurreko atalei buruzko txostena
11‐12
T2.
Aurreko atalei buruzko txostena
34 h 51 h
6. Proposamen didaktikoaren diseinua
12‐20 Tutoretza saioa
1. lauh
ilekoa
7. Practicum II
21‐27
8. Ebaluazioa 28
B3.
Hausnarketa
Autoebaluazioa
T3.
Azken txostena:
Proposamen didaktikoa
Koebaluazioa
Eranskinak
2. lauh
ilekoa
9. Aurkezpena‐Defentsa 29
26 h
(+ Practicum II)
39 h
T4
(Informazioa zabaltzeko ikus 3 eranskina)
Konpetentzien Lanketa Eskolan Hirugarren Maila – Haur Hezkuntza
8
7. Ebaluazioa.
Atal honetan azalduko duguna:
a. zer ebaluatzen den b. noiz ebaluatzen den c. nortzuk ebaluatzen duten d. irakasgai bakoitzaren azken notan, moduluko kalifikazioa nola islatzen
den.
a. Ebaluazioan, bakoitzak bakarka eta taldean egiten duen lana hartuko da kontuan:
Bakarkako (B) lanak bi izango dira: B1 eta B2
Taldeko (T) lanak lau izango dira: T1, T2, T3 eta T4/A
Non,
B1: Informazioaren bilketa eta analisia.
B2: Hausnarketa. Autoebaluazioa.
T1: Funtzionamendu arauak. Hautapenaren justifikazioa. Arazoa eta hipotesiak. Lanaren banaketa.
T2: Informazioaren sintesia. Arazoaren (ber)definizioa. Aurreko atalei buruzko txostena.
T3: Azken txostena: proposamen didaktikoa, talde‐ebaluaketa eta eranskinak.
T4/A: Moduluko lanaren aurkezpena/defentsa.
b. Kronograman kokatuz:
Ikasturteko zenbatgarren astean jasotzeko
Bakarkakoa
Taldekoa
3 T1
9 B1
12 T2
28 B2 T3
29 T4/A
Konpetentzien Lanketa Eskolan Hirugarren Maila – Haur Hezkuntza
9
Ikasturteko osoko modulua denez eta irakasgaietako bi lauhilekoak direnez, kalifikaziorako bi une izango dira:
• Urtarrileko deialdikoa: B1, T1 eta T2 ebaluatuko dira eta Pentsamendu Matematikoa eta Zientzia Esperimentalak HHn irakasgaien azken notan agertuko da.
• Maiatzeko deialdikoa: lehen lauhilabetean egindakoak eta, B2, T3 eta T4/A. Urte osoko irakasgaien azken notan joango dena.
c. Moduluaren ebaluazioan gutxienez bi irakaslek hartuko dute parte, horietako bat tutorea izanik.
d. Irakasgaien azken notan moduluak izango duen balioa:
‐ Lehen lauhilekokoetan: 0.8 gehienez.
‐ Urte osokoetan: 1.6 gehienez
Konpetentzien Lanketa Eskolan Hirugarren Maila – Haur Hezkuntza
10
8. Eranskinak.
1 Eranskina:
Egin behar den lanaren azalpen zabaldua.
‐ Arazoaren eszenatokia irakurri eta aztertu: hasieran bakarka eta taldeka ondoren, zalantzak azalduz (terminologia, kontzeptuak, egoerak…) bakarkako gogoeta eta taldekako eztabaidaren bitartez eszenatokiaren ulermena ziurtatzeko.
‐ Arazoa definitu: zuen ustez konpondu beharreko arazoa zein den azaldu ‐ Hipotesi eta ideien zerrenda egin: ikasle bakoitzak arazoaren zergatiei buruzko
hipotesia egingo du, bai eta arazoa konpontzeko aukerei buruzko ideiak azaldu. Zergatiei buruzko hipotesiak eta konponketari buruzko ideiak jaso egin beharko dira.
‐ Dakizuena zerrenda batean jaso: talde bakoitzak planteatutako arazo edo egoerari buruz dakiena zerrenda batean jasoko du.
‐ Arazoa konpontzeko egin beharrekoa zerrenda batean jaso: talde bakoitzak ikerketa bat planifikatuko du, egin beharreko ekintzen zerrenda eginez, bai eta esku‐hartzearen kronograma, lanaren banaketa…
‐ Informazioa lortu: taldeak hainbat iturritatik jasoko du beharrezko informazioa, antolatu, moduluan parte hartzen duten alor guztiak kontuan izanik ikuspegi ezberdin guztietatik aztertu eta interpretatu egingo du.
‐ Arazoa birdefinitu: talde bakoitzak argi idatziko du konpondu edo egin beharrekoa.
‐ Arazoa ebatzi: talde bakoitzak txosten batean aurkeztuko du arazoa konpontzeko izan daitezkeen esku‐hartzeak.
Narrazio kreatiborako:
‐ Zergatik horrelako diseinua eta ez ohikoa?
Komunikazio gaitasunak garatzea garrantzitsua iruditzen zaigu, irakasle baten gaitasunak modu ezberdinetan (multimodala) komunikatzen jakitea garrantzitsua baita. Proiektuak eta hezkuntza‐ikerketak era ezberdinetan dokumentatzea eta modu ezberdinetan azaltzea beharrezkoa ikusten dugu XXI. mendean irakasle izango denarentzat. Testu idatzia erabiltzeaz gain, beste formatu batzuk erabiltzeari garrantzitsu deritzogu: ikus‐entzunezkoa, imajinak, gorputz adierazpena, audioa edo musikaren bitartez, e.a.
‐ Nola gauzatu?
Diseinu honen eraikuntzarako 4 gune bereizi beharko dituzue; gune hauen bitartez proposamen didaktikoaren diseinua garatu behar duzue. Egiteko honen barruan kokapen bakoitzaren antolaketaz eta beraien arteko loturaz arduratu beharko duzue. Proposamen hau aurrera eramateko Tolosako Topic‐en (Tolosako nazioarteko txotxongilo zentroa: http://www.topictolosa.com/eu/albisteak/230‐visitas‐dramarizadas‐a‐la‐exposicion‐sobre‐pinocho.html) dagoen erakusketa batean oinarritu gara. Antolatutako erakusketan bisitariak antzezle batek dramatizatutako bisitan parte hartzen du. Antzerkia eta artearen arteko zenbait ideia elkartzen dira, sortu den istorioaren kapituluak adierazten dituen koadroak, imajinak, e.a aurkeztuz.
Konpetentzien Lanketa Eskolan Hirugarren Maila – Haur Hezkuntza
11
1. Antzezlea eta bisitariak
2. Pinotxoren pertsonaia, koadro, imajin edota sortu dituzten objektuetatik mugitzen du
antzezleak.
3. Itzalekin edota hitz‐idatziarekin nahastu dezakegu adierazpena.
Konpetentzien Lanketa Eskolan Hirugarren Maila – Haur Hezkuntza
12
4. Eszenatokia objektu edo elementu ezberdinekin osa dezakezue.
‐ Baldintzak:
Narrazio kreatibo honek komunikaziorako adierazpen ezberdinak bere baitan jaso behar
ditu garapen integral baten testuinguruan:
a. Musika: ikasle guztiek parte hartu behar dute interpretazioan: musika, gorputz
adierazpenaren bitartez, musika tresnak erabiliz.... taldeak sortu edo interpretatu
beharko du aurkezpenerako musika.
b. Plastika: eszenatokiaren diseinua; zein objektu, imajina, ilustrazio, argi, e.a. erabili
erabakiko dugu eta elementu horiek bildu edo sortuko dituzue. Haur liburuen
ilustrazioak oinarritzat hartuko ditugu gure imajinak sortzeko.
c. Garapen Psikomotorra: gorputza espaziotik nola mugitu aztertuko dugu;
antzezpenerako “zirkuitua” sortuko dute.
d. Atzerriko Hizkuntza: ingelesa edo hizkuntzaren erabilera.
e. Literatura: hari narratiboaren eraiketa; istorio ezberdinen erabilera…
Konpetentzien Lanketa Eskolan Hirugarren Maila – Haur Hezkuntza
13
‐ Aurkezpenerako fitxa:
DATUAK
Ikasturtea, gradua, maila:…………………………………………………………………………
TALDEA:
Aurkezpenaren izenburua:…………………………………………………………………………………………
Taldekideak (izen abizenak eta email_a):
1.
2.
3.
4.
ISTORIOAREN LABURPENA:
AURKEZPENAREN EZAUGARRIAK:
Konpetentzien Lanketa Eskolan Hirugarren Maila – Haur Hezkuntza
14
2 Eranskina:
Ebaluazioa taulak.
Auto‐ebaluaziorako fitxa (ERRUBRIKA)
Izen‐abizenak:
Taldea:
BIKAIN (10‐9) OSO ONGI (8‐7) NAHIKOA (6‐5) ESKAS (5etik behera)
Lana
(banakakoa)
Beti garaiz entregatzen dut lana, segimendu beharrik gabe
Lan guztiak entregatzen ditut, ia beti garaiz, baina segimendu eginda
Zenbait lan berandu entregatzen dut eta segimendu handia behar izaten dut
Segimendua egin arren oso lan gutxi edo bat bera ere ez dut garaiz entregatzen
Aparteko ekarpenak
(banakakoak)
Hirutan edo gehiagotan gaiarekin loturiko material garrantzitsua gehitu dut
Bitan gehitu dut gaiarekin loturiko material garrantzitsua
Behin gehitu dut gaiarekin loturiko material garrantzitsua
Ez dut gaiarekin loturiko material garrantzitsurik gehitu
Kritikaren aurrean jarrera
(banakakoa)
Beti izaten naiz edozein taldekideren kritika edota iradokizunak onartu eta erantzuteko prest
Ia beti izaten naiz edozein taldekideren kritika edota iradokizunak onartu eta erantzuteko prest
Gutxitan onartzen ditut taldekideen kritikak edota iradokizunak
Oso gutxitan edo ia inoiz ez ditut taldekideen kritika edota iradokizunak onartzen
Beste ikuspuntuen eransketa
(banakakoa)
Hirutan baino gehiagotan erantsi dizkiot ñabardura berriak aurrez nuen ikuspuntuari
Bitan baino gehiagotan erantsi dizkiot ñabardura berriak aurrez nuen ikuspuntuari
Behin erantsi dizkiot ñabardura berriak aurrez nuen ikuspuntuari
Aurrez nuen ikuspegiari inoiz ez diot ñabardura berririk erantsi
Talde‐lanean parte hartzea
(banakakoa)
Gogoz parte hartu dut gogoeta, ideia eta zalantzen bateratze‐lanetan
Batzuetan parte hartu dut gogoeta, ideia eta zalantzen bateratze‐lanetan
Gutxitan parte hartu dut gogoeta, ideia eta zalantzen bateratze‐lanetan
Oso gutxitan edo inoiz ez dut parte hartu gogoeta, ideia eta zalantzen bateratze‐lanetan. Beste kontu batzuei jarri diet arreta
Banakako zein taldekako autonomia talde‐lanean
Arazoak edo kontuak aurrena neuk hausnartzen ditut eta gero taldean aurkezten ditut eztabaidatzeko.
Arazoak edo kontuak aurrena taldekideen artean eztabaidatzen ditugu, lehenago banakako gogoetarik egin gabe. Ondoren,
Arazoak edo kontuak aurrena taldekideen artean eztabaidatzen ditugu, lehenago banakako gogoetarik egin gabe, baina
Taldekideen artean arazoak eta kontuak eztabaidatu aurretik, oso maiz eskatzen diogu irakasleari iritzia
Konpetentzien Lanketa Eskolan Hirugarren Maila – Haur Hezkuntza
15
Irakasleari taldeak ezinbesteko ikusten duenean soilik galdetzen zaio
irakasleari iritzia eskatzen diogu
batzuetan nahiago izaten dugu lehendabizi irakaslearen iritzia jakitea
Taldeak bere lana ebaluatzeko ERRUBRIKA
Taldea_____________________________________________________________
ESKAS
1
NAHIKOA
2
OSO ONGI
3
BIKAIN
4
Ekarpenak
taldeari
Taldearen zati bat bakarrik konprometitu da
Ia pertsona guztiek konprometitu eta osatu dituzte beren eginbeharrekoak
Taldekide guztiek hartu dute parte talde‐lanean, nahiz eta maila ezberdinean izan
Taldekide guztiek maila bertsuan hartu dute parte talde‐lanean
Bateratze‐lana Liskarraren bat edo beste egon da talde‐eztabaidetan
Ez da liskarrik izan baina pertsona guztiek ez dute berdin jokatu
Bateratze‐lanak planifikatzeko eta zalantzak argitzeko balio izan du
Eztabaidak lagungarri izan dira taldea lan‐talde gisa batzeko
Kritika eta
adostasuna
Bakoitzaren lana ukiezina da eta inork ez du zeresanik
Zerbait gaizki egonez gero, eta azken nota ez kaltetzearren, komenta daiteke baina inori ez zaio gustatzen bere lana auzitan jartzea
Orokorrean, eta batzuetan mintzen badu ere, onartzen da beste taldekideek banakako lanaren inguruan duten iritzia
Banakako lana taldearen kritika eraikitzailearen galbahetik pasatzen da; adostasunaren bila eztabaidatzen da gatazkarik sortu gabe, min egin dezakeen arren
Konpetentzien Lanketa Eskolan Hirugarren Maila – Haur Hezkuntza
16
3 Eranskina:
ORDU‐BANAKETA
ASTELEHENA ASTEARTEA ASTEAZKENA OSTEGUNA OSTIRALA 1. 09/10‐09/14
Modulua (Lide Gondat)
2. 09/17‐09/21
Modulua (Marisa Iñurrategi)
Modulua (Gurutze Aldabaldetreku, Lide Gondat)
3. 09/24‐09/28
Modulua (Luispe Gutierrez)
4. 10/01‐10‐05
Modulua (Arantza Iztueta)
Modulua (G. Aldabaldetreku, Lide Gondat)
5. 10/8‐10/12
6. 10/15‐10/19
Modulua (Marisa Iñurrategi)
Modulua (G. Aldabaldetreku, Lide Gondat)
7. 10/22‐10/26
Modulua (Lourdes Sagarzazu)
8. 10/29‐11/2
9. 11/05‐11/09
Modulua (1 h) (Arantza Iztueta) (Marisa Iñurrategi)
Modulua (1 h) (Lide Gondat)
10. 11/12‐11/16
11. 11/19‐11/23
Modulua (Arantza Iztueta)
12. 11/26‐11/30
Modulua (Estitxu jimenez)
13. 12/3‐12/07
Modulua (Itziar Iriondo)
14. 12/10‐12/14
15. 12/17‐12/20
16 01/21‐01/25
Modulua (Itziar Iriondo)
17 01/28‐02/01
Modulua (G. Aldabaldetreku GA2)
Modulua (G. Aldabaldetreku GA1)
18 02/4‐02/08
Modulua (Estitxu Jimenez GA1) (L. Sagarzazu GA2)
Modulua (L. Sagarzazu GA1)
Modulua (Estitxu Jimenez GA2)
19 02/11‐02/15
Modulua (L. Gutierrez GA1 GA2)
20 02/18‐02/22
21‐22‐23‐24‐25‐26‐27
PRACTICUM II
28 04/22‐04/26
29 04/29‐05/3
AURKEZPENAK