Ba al dakizu, pertsona askok, horien artean zure adiskide, auzokide edo ezezagunek, egunero zurrumurruak, diskriminazioa eta
arrazakeria jasaten dutela direnak direlako?
Hemen ezagutuko duzu Alaia, eukalduna eta musulmana. Lazkaon jaio zen eta bere gurasoak marokoarrak eta musulmanak dira. Alaiak azalduko dizu zer den neska
musulman bat izatea Euskadin.
Alaia neska euskadun bat gehiago da, eta bere identitate musulmanaren ezaugarri batzuk dituena; agian ikusgarriena, berak nahi duenean eramaten duen hijaba. Identitate hori
azalarazten duenean, arbuioak eta diskriminazioak jasan ohi ditu. Euskal herritar eta euskaldun izatea ere ukatzen diote batzutan.
Alaiari gertatzen zaio egoera horretaz nazkatzea, eta xenofobiaz kokoteraino dagoenez erabaki du lan egitea pertsona guztiak errespetu berberarekin tratatuak izan daitezen, kontuan hartu
gabe zein den bere jatorria, kultura, erlijioa, genero-identitatea, edo dena delakoa.
Pertsona guzti-guztiak gara desberdinak,baina hori ez da arrazoia tratu desberdina jasotzeko.
Zuk ere aurre egin diezaiokezu arrazakeriari eta zurrumurruei.
Lan egin ezazu ZASekin! zurrumurrurikez.eus
Laguntzaileak:
ISBN: 978-84-96993-648 DL: SS-1328-2017
Ilustrazioak: Pernan GoñiTestuak: Gipuzkoako SOS ArrazakeriaEuskarazko itzulpena: Antton ElosegiInpresioa: Gráfi cas Lorea
Laguntzaileak:Laguntzaileak:
Tercera Prensa-Hirugarren Prentsa SLwww.gakoa.com