Liburu honek UPV/EHUko Euskararen Arloko Errektoreordetzaren dirulaguntza jaso du
Alkoholismoaren diagnostikoaren garrantzia,
alkoholak sor ditzakeen koadro klinikoak kontuan
izanda
Marta Arrasate Gil, Leire Erkoreka González, Virginia Guillén Cañas, Naiara Ozamiz
Etxebarria, Agurtzane Ortiz Jauregi
EUSKARAREN ARLOKO ERREKTOREORDETZAREN SARE ARGITALPENA
ISBN/ISSN: 978-84-9082-241-8
Liburu honek UPV/EHUko Euskararen Arloko Errektoreordetzaren dirulaguntza jaso du
Alkoholismoaren diagnostikoaren garrantzia,
alkoholak sor ditzakeen koadro klinikoak
kontuan izanda
Testugile nagusia: Marta Arrasate Irakasle laguntzailea Psikiatria arloa. Neurozientziak saila Testugile laguntzaileak: Leire Erkoreka, Virginia Guillén, Naiara
Ozamiz, Agurtzane Ortiz
Euskarazko ikasmaterialgintza sustatzeko 2014ko deialdia
Aurrekariak
Alkoholismoari buruzko ikasmaterial hau, Medikuntzako hirugarren
mailako ikasleei zuzenduta dago, eta Drogamendekotasuna irakasgaiaren
barruan azaltzen da.
Liburu honek UPV/EHUko Euskararen Arloko Errektoreordetzaren dirulaguntza jaso du
Gai honek garrantzi handia dauka; batez ere gizartean eta bereziki gure
ingurunean dakartzan arazoengatik. Horregatik, nabarmentasun handia
dauka. Ikasleek prest egon behar dute tratatuko dituzten gaixoak ondo
diagnostikatzeko eta tratamenduan jartzeko.
Ikasleek unibertsitateko ikasketa preklinikoetan ezagutza teorikoa landuko
dutenez, ikasgai honetako klase magistral batzuen ikuspegi klinikoa
berritasun bat da. Eta berritasun horri esker barneratuko dute ezagutza
ospitaleetan lan klinikoa egiten dutenean aplikatuko dute.
Euskarazko materialaren eskasia nabaria denez, euskarazko
ikasmaterialgintzarako deialdira jotzea derrigorrezkoa izan zaigu.
Horregatik deialdiaren antolatzaileei eskertu nahi genieke emandako
laguntza.
Euskadin 2010ean alkoholismoari buruz egin zen epidemiologia- ikerlan
bati esker badakigu helduen arteko alkoholaren kontsumoa jaitsi egin dela.
Zoritxarrez, gazteen artean kaleko kontsumoa mantendu egin da; gainera,
kontsumo hori beste toxiko batzuan kontsumoarekin eta arriskutsuak izan
daitezkeen jokaerekin lotuta dago.
Liburu honek UPV/EHUko Euskararen Arloko Errektoreordetzaren dirulaguntza jaso du
Bestalde, alkoholaren arriskua beste ezein toxikorena baino gutxiago
hautematen da; norbanakoen %40k larritasun txikia bakarrik onartzen du,
batez ere gazteek.
Alkohola da, baita ere, hedapen sozial handiena daukan toxikoa: % 15,4k
egunero hartzen du (% 11k estatuan), eta % 18,6ak ia egunero
kontsumitzen duela onartzen du. Bi zenbatekoak batuta, (% 34) emaitza
handia da. Zenbakiek erakusten diguten bezala, Euskal Herriko eguneroko
kontsumoa estatukoa baino hedatuagoa dago.
Generoa kontuan hartuz, gizonek emakumeek baino hiru bider gehiago
edaten dute, eta kontsumoan hasteko adina urte bat eta erdi lehenagokoa da.
Kronologiari begira, % 57ek legezko adinera (18 urte) heldu baino
lehenago hartu dute alkohola; orobat, % 46,8k 16 urte baino gutxiago
duela. Badakigu kontsumoaren adina mantendu egin dela 2000az geroztik.
Poblazio orokorrean, % 21,5ek maiz edaten du, egunero edo ia egunero,
batez ere adin-tarte zaharrenetan.
Baina kontsumo gehiena asteburuetan egiten da, % 62,6 % 25,9ren aldean;
astean zehar egiten den kontsumoa helduen artekoa da. Asteburuetako
kontsumitzaileen artean% 37,7k ez du astean zehar alkoholik hartzen; horri
jai-giroko kontsumoa esaten zaio, eta guztiz hedatua dago gure gizartean.
Liburu honek UPV/EHUko Euskararen Arloko Errektoreordetzaren dirulaguntza jaso du
Asteburuko kontsumo intentsiboa gazteek egiten dute. Eta gehiegizko
erabilera gero eta prebalentzia altuagoa dauka.
Gehiegizko edalea da 65-120 gr alkohol edaten duena, 800-1500 zz 10ºko
ardo edo horren baliokidea. Arriskuko edalea 120 gr baino gehiago edaten
duena, edo 1500zz 10º-ko ardo baino gehiago. Arriskuaren barruan, zenbait
arrisku-maila daude: txikia, astero 17 EUE (Edari Unitate Estandar) baino
gutxiago edaten denean gizonetan eta 11 emakumeetan; tartekoa, , 17-27
EUE gizonetan eta 11-16 EUE emakumeetan, eta, azkenez, handia, 28 EUE
edo gehiago gizonetan eta 17 EUE edo gehiago emakumeetan.
Intoxikazioak direla eta, populazio osoaren % 15 mozkortu egin da
noizbait, eta % 6,9 behin eta berriro. Mozkortzea arrisku-jokaera bat da.
Beste arrisku-jokaera guztiz garrantzitsu bat beste toxikoren bat hartzea
litzateke; gazteen artean: kokaina, anfetaminak-estasia, LSD. Baita ere
legearekin arazoak izatea eta sexu-harremanak babesik gabe edukitzea.
Hori dela eta, besteak beste, orain dela urte batzuk kalteak murrizteko
programak hasi ziren martxan jartzen. Programa horiek alkoholismoaren
kontrako tratamenduen arrakasta mugatua onartzen dute, eta gaixoengan
dituen ondorio txarrak murriztea dute helburu. Planteamendu horrekin
hostalaritzan lan egiten duten langileen prestakuntza hobetu egiten da,
edariak irizpide eta ahalmen gehiagorekin zerbitzatzeko ahalmena lantzen
Liburu honek UPV/EHUko Euskararen Arloko Errektoreordetzaren dirulaguntza jaso du
da, lokalen kudeaketa egokia saritzen da, plastikozko edalontziak erabiltzen
dira zauriak saihesteko, alkoholik gabeko lokalak martxan jartzen dira
(alkoholik gabeko asialdia), autoak gidatzerakoan alkohola edan ez
dutenen artean txandak egiteko informazio-kanpainak hedatzen dira,
alkohola gehiago zergapetzen da, eta abar.
Alkoholarekiko menpekotasun bat dagoenean, alkoholak arazo larriak
dakartza, eta, hala ere norbanakoak edaten jarraitzen du. Gainera,
menpekotasun fisiko bat dago; horregatik toxikoa bat-batean utziz gero,
abstinentzia-sindromea ager daiteke. Gehiegizko kontsumoak ere, arazoak
ekartzen ditu: lanean edo hezkuntzan edo gizartean, bai legearekin edo
egoera arriskutsuetan edateagatik (adibidez, autoa gidatzean). Bi egoera
horiek aurrerago aztertuko ditugu zehazkiago.
Alkoholismoak eragin sozial indartsua dauka. Osasunerako arrisku handia
da; hainbat faktoreri lotutako heriotza goiztiarra eragin dezake: gibeleko
gaixotasunak (zirrosia adibidez), barruko odol-jarioa, alkohol-intoxikazio
larria, ahoko eta gibeleko minbizia, etxeko nahiz errepideko istripuak;
kontutan izan gazteen arteko heriotza-tasaren etiologia
Liburu honek UPV/EHUko Euskararen Arloko Errektoreordetzaren dirulaguntza jaso du
garrantzitsuenetariko bat dela. Ondorioz, bai abusua bai menpekotasuna
koadro kliniko ezberdinen iturria izan daitezke.
Alkohola nerbio-sistema zentralaren depresorea da. Kantitate txikitan
estimulagarria eta lasaigarria da, eta jokabide soziala errazten du, poza,
desinhibizioa eta beesteekiko harremanak sustatzen baititu. Kantitate
handian, ostera, eragina dauka bai pentsamenduan, eta horren eraginez
mintzamenean, bai ikusmenean eta bai mugimenduen koordinazioan.
Bestalde, sentimendu edo sintoma negatiboak ezabatzen ditu: antsietatea,
asperdura, tristura, min emozional edo fisikoa, eta loezina, adibidez. Hau
da, errefortzu positibo eta negatibo gisa dihardu hasieran. Ondorio
negatiboak epe luzera agertzen direnez, hasierako ergina positibotzat hartu
eta edaten jarraitzen da.
Kontsumo-patroi ez-moldagarri bat agertzen duten gaixoek, alkohol
gehiegi hartzen dute edo egoera desegokietan. EUE bat 10 gr alkoholi
dagokio eta edari bakoitzaren alkohol kantitatea adierazteko erabiltzen da.
Gizonek 4 EUE edan dezakete egunero, eta 28 astero, eta emakumeek 2
EUE egunero eta 17 astero, alkohol-arazorik izan gabe.
Baso bete ardok, garagardo batek eta kopa bat xanpainek EUE bana
daukate; whiskiak, koñakak edo konbinatu batek bina EUE. Garagardo
kaña batek 8 gr alkohol dauka; garagardo litro batek 47 g; baso bete ardok
Liburu honek UPV/EHUko Euskararen Arloko Errektoreordetzaren dirulaguntza jaso du
12 gr; ardo litroak 102 gr: brandy, ginebra edo konbinatu batek 19 gr, eta
whiski batek 29 gr.
Alkoholaren eraginez sor daitezkeen arazoak eta gaixotasunak direla eta,
alkoholismoaren zergatia aztertzerakoan (hau da, etiologiaren barruan),
faktore biologikoei buruz hitz egin behar dugu: alde batetik genetikaren
eragina dago, ahaideen artean alkoholarekin erlazionatutako arazoen
prebalentzia altuagoa baita, eta, bestalde, bakoitzaren zaurgarritasuna, ere,
genetikarekin erlazionatuta baitago. Bigarrenez, faktore sozialak ditugu;
horien artean, alkoholaren eskuragarritasuna gizartean; gainera, edatea
imitazioz ikasitako jokaera bat da, eta, azkenez, alkoholaren onarpen
soziala. Eta, hirugarrenez, faktore psikosozialak daude: antsietatea,
depresioa, inpultsibitatea; jendeak arazoei aurre egiteko eta estimulazio-
bilatzeko erabiltzen du toxiko hau.
Bestalde, komorbilitatea aztertu eta gero, kasuen % 30-40an aldarte
nahasteak izaten dira, depresioa batez ere; antsietate-nahasteak % 25-
50ean, fobiak, angustia-nahastea, pertsonalitate lotsatiak edo inhibituak,
harremanetarako zailtasunak eta afektu beharra dauzkatenak. Azkenez,
kasuen % 15ean suizidio saiakerak izaten dira, % 2-3-5ean burutuak.
Liburu honek UPV/EHUko Euskararen Arloko Errektoreordetzaren dirulaguntza jaso du
Alkoholarekin arazoak dauzkaten gaixoek honako asaldura larriak jasan
ditzakete: menpekotasuna, abusua edo gehiegizko erabilera, intoxikazioa,
delirium tremensa (intoxikazioarekin nahiz abstinentziarekin lotuta),
berezko abstinentzia-koadroa, dementzia eta amnesia, psikosia (haluzinosi
alkoholikoa eta eldarnio zelotipikoa), aldarte-nahasteak, antsietate-
nahasteak, sexuarekin lotutako nahasteak eta lo-nahasteak.
Orain, koadro kliniko hauek pixkana aztertuz joango gara.
Hauek dira gehiegizko erabilera edo abusua eta menpekotasuna
diagnostikatzeko kontutan hartu behar diren irizpideak:
Abusua: kontsumo-patroi ez-moldagarri bat dagoenean, deserosotasun
edo hondaketa kliniko esanguratsuarekin batera: ≥1 irizpide, 12 hilabete
jarraian:
1 . Kontsumo errepikatuek edo etengabeko kontsumoek eguneroko
betebeharrak oztopatu.
2. Fisikoki arriskutsuak diren egoeretan kontsumio errepikatuak.
3. Substantziarekin erlazionatutako arazo legalak.
4. Arazo legalak eta sozialak izan arren kontsumo etengabea.
Eta menpekotasun-irizpideak ez betetzea .
Liburu honek UPV/EHUko Euskararen Arloko Errektoreordetzaren dirulaguntza jaso du
Menpekotasuna: kontsumo patroi ez-moldagarri batek deserosotasun edo
hondaketa kliniko esanguratsua dakarrenean: ≥3 irizpide, 12 hilabete
jarraian:
1. Tolerantzia.
2. Abstinentzia.
3. Hasieran baino dosi handiagoa edo denbora luzeagoz hartu beharra.
4. Kontsumoa eteteko desio kontrolaezina, eta hori lortzeko esfortzuen
porrota (craving).
5. Denbora luze: sustantzia lortzeko, kontsumoan, susperraldian.
6. Lan eta gizrte jardueraren murrizpena.
7. Arazo fisiko eta psikologikoez jabetu arren toxikoa hartzen jarraitzea.
Jarraian, alkoholak eragin ditzekeen koadro kliniko ezberdinak azalduko
ditugu:
Lehendabizi, intoxikazioa. Egoera horretan, ez-moldagarriak eta klinikoki
esanguratsuak diren aldaketa psikologikoak edota portaerazkoak aurki
ditzakegu: desinhibizioa, eztabaidarako joera, agresibitatea, jokabide sexual
Liburu honek UPV/EHUko Euskararen Arloko Errektoreordetzaren dirulaguntza jaso du
edo sozial desegokia, labilitate emozionala, ezagutze-ahalmenaren
aldaketa. Baita ere keinu fisikoak: hizkera farfuilatzailea, inkoordinazioa,
ataxia, nistagmoa, konjuntiba gorritua, eta arreta eta oroimenaren
gutxitzea.
0.5 gr/l-ko alkoholemia baten ondorioz, desinhibizioa gerta daiteke. 2 gr/l-
ko alkoholemiaren eraginez, inkoordinazioa, eta horren ondorioz, ataxia. 3
gr/l-tik gorako kantitatearekin, nahasmena eta estuporea. Azkenez, 4-5 gr/l
baino gehiagoko alkoholemiarekin, estuporea, koma eta heriotza gerta
daitezke. Alkoholismo kroniko batean, berriz, eta tolerantzia handi baten
eraginez, 3-4 gr/l-ko alkoholemia batekin, bakarrik ikus dezakegu ataxia.
Intoxikazio batzuei idiosinkrasiko deritze. Halakoak alkohol kopuru txiki
batek eragiten ditu, vaina ondorio handiak sortzen ditu jokaeran.
Intoxikazioetan gertaturiko gertaeren amnesiari, black-out edo palimsepto
esaten zaio. Oraintsuko oroimena kaltturik egoteagatik gertatzen da;
anterogradoa da, hipokanpoaren kaltearen ondorioz sortua; horrek gogoeta
berrien finkatzeari eragiten dio.
Koadro klinikoekin jarraituz, abstinentziari buruz hitz egin beharra dago.
Luzaro kantitate handiak hartu eta gero agertzen da koadro hori. Irizpide
hauetatik bi edo gehiago atzeman behar dira: hiperaktibitate autonomikoa
Liburu honek UPV/EHUko Euskararen Arloko Errektoreordetzaren dirulaguntza jaso du
(hau da, izerdia, takikardia, hipertentsioa), dardarak, loezina, goragale edo
gorakoak, haluzinazinoak (ikusmenari edo unkimenari lotuak), edo
ilusioak, asaldura, antsietatea, konbultsioak.
Bestalde, alkoholak hainbat aparatutan izan ditzake ondorio fisikoak:
Digestio-aparatua: esofagitisa, erreflexu gastroesofagikoa gutxituta eta
pirosia, Mallory-Weiss sindromea, urdail-ultzerak, barize esofagikoak
(odoljarioak izateko arriskua, gastritisa, pankreatitisa (izan ere, horren
lehenengo kausa alkoholismoa da), B12 bitaminaren eta azido folikoaren
malabsortzioa, esteatosis hepatikoa, hipertentsio portala eta zirrosia.
Akoholismoa zirrosiaren lehen kausa da, eta zirrosiak minbizia ekar
dezake.
Sistema kardiobaskularra: hipertentsioa, fibrilazio aurikularra (hau da,
arritmia mota bat) eta extrasistoleak, miokardiopatia dilatatua eta istripu
zerebrobaskularrak.
Sistema hematologikoa: anemia (hemolitikoa edo megaloblastikoa);
lehenengoa hepatomagaliagatik eta bigarrena B12 bitamina edo azido
foliko faltagatik, leukopenia (infekzioekin lotuta) eta tronbopenia
(odoljarioa izateko posibilitatearekin lotua).
Liburu honek UPV/EHUko Euskararen Arloko Errektoreordetzaren dirulaguntza jaso du
Sistema neurologikoa: aurrerago ikusiko ditugun Wernicke eta Korsakoff
sindromeak, pelagra, neuropatia periferikoa, istripu zerebrobaskularrak,
hematoma subduralak (erorikoen ondorioz) eta konbultsioak.
Sistema metabolikoa: heriotza eragin dezakeen hipogluzemia.
Sexu-aparatua: emakumeen artean, antzutasuna, eta, gero ikusiko dugunez,
sindrome alkoholiko fetala; gizonen artean, ugalkortasun gutxitua, eta,
gainera, atrofia testikularra, ginekomastia (kasuen % 50) eta erekzio-
arazoak.
Aurrerago aipatutako Wernicke entzefalopatia, tiamina edo B1 bitamina
eskasiagatik sortzen da. Koadro kliniko hori diagnostikatzeko, ataxia,
oftalmoplegia (begiaren–gihar zuzenaren elbarritasuna edo paralisia) eta
nahastea (deliriuma) aurki behar dugu. Tratamendua B1 bitaminarekin
egiten da; lehendabizi, parenterala eta dosi handitan; gero, orala eta dosi
txikiagotan. Koadro kliniko larri hau azkar tratatzen bada, sendatu egin
daiteke. Horretarako diagnostiko on bat egin behar da. Diagnostikoa
egiteko gai izateko, koadro klinikoa ezagutu behar dugu, baita ere
aurrekariak. Koadro hori ez badugu tratatzen, Korsakoff sindromea gara
daiteke; azken koadro hori oso larria da, eta gainera sendaezina. Amnesia
kroniko bat da, anterogradoa; epe laburreko edo oraintsuko oroimena
Liburu honek UPV/EHUko Euskararen Arloko Errektoreordetzaren dirulaguntza jaso du
kaltetuta dago, eta, kalte horren ondorioz, konfabulazioa agertuko da (hau
da, oroimena ondo ez dagoenez, gaixoak sinetsezinak diren historiak
asmatzen ditu. Ez dauka tratamendurik. Halere, psikiatra batzuek B1
bitamina erabiltzea gomendatzen dute, dosi altutan, ahotik eta 3-12
hilabetez, baina itxaropen gutxirekin. Horrela, badirudi % 20k hobekuntza
txiki bat izan dezakeela, baina inoiz ez erabat sendatu.
Beste koadro kliniko bat delirium tremens-a da. Abstinentzian gerta
daitekeen egoera larri bat da. Abstinentzia dardarekin eta urduritasunarekin
hasten da, alkohola utzi eta 6-8 ordu pasatuta. 8-12 ordu igarota alkohola
edan gabe, sintoma pertzeptiboak ikus ditzakegu; hau da, ikusmen-
haluzinazioak. 12-24 ordu pasatu eta gero, konbultsioak ager daitezke. Eta,
azkenez, 72 orduren buruan, delirium tremens-a ikus dezakegu, kasuen %
5ean (portzentaje txikia), baina % 20ko hilkortasuna dauka (altua),
tratatzen ez bada. Alkoholismoaren aurrekariak ezezagunak direnean ez da
erraza diagnostiko azkar bat egitea. Familiakideen informazioa garrantzi
handikoa izango da kasu horietan.
Deskribatu ditugun sintomei, edozein abstinentzia koadroetan gertatzen
direnak gehitu behar dizkiegu.
Liburu honek UPV/EHUko Euskararen Arloko Errektoreordetzaren dirulaguntza jaso du
Alkoholak eragin ditzakeen koadro klinikoetan, koadro psikotiko batzuk
dauzkagu: haluzinosis alkoholikoa, asaldu sentso-pertzeptiboduna, eta
eldarnio zelotipikoa; azken hori sarriago ikusten da alkoholismoan, batez
ere gizonetan; klinikaren barruan eldarnio bat agertzen da: haien emakumea
beste gizon batekin daudela susmatzen dute, eta horrek, egia ez den arren,
gatazka itzelak piztu ditzake bikotean.
Beste koadro bat aldarte-nahasteek osatzen dute. Horien artean bi mota
dauzkagu: depresioa eta nahasmendu bipolarra. Deprimituta dauden gaixo
batzuek alkohola hartzen dute tristura-egoera edo antsietatea gainditzeko.
Horregatik diagnostikoa egiterakoan, eta baita ere tratamendua
jartzerakoan, lehenengo eta behin alkoholismotik abiatu behar dugu, eta
alkohola utzi eta gero, bizpa-hiru aste pasaturik, aldartea berriro aztertu,
lehenengo edo bigarren mailako depresioa den jakiteko; lehenengo kasuan,
antidepresiboak erabiliko ditugu, eta, bigarrenean, alkohola utziz gero
aldarte normal bat aurkituko dugu. Lehenengo mailako depresio hoiek,
etxekoandeetan ageri dira askotan. Etxean hartzen dute alkohola, kontsumo
ezkutatu baten bitartez.
Beste alde batetik, alkoholismo-arazo batek depresioa eragin dezake. Argi
eta garbi dago alkoholismoak arazo sozial asko ekar ditzakeela, bai
Liburu honek UPV/EHUko Euskararen Arloko Errektoreordetzaren dirulaguntza jaso du
familian, bai lagunekin, bai lanean. Eta egoera hori izango da azkenean
depresiorako bidea harraraziko duena.
Nahaste bipolarraren kasuan, mania- edo euforia-aldian daudenean,
inpultsibitate gehiago dagoenez (inhibizioaren faltaren ondorioz), alkohol-
abusua gerta daiteke, beste jokaera patologiko batzuekin batera.
Beste koadro kliniko batzuk ere egon daitezke: antsietate nahasteak
adibidez. Kasu horiek ere lehenengo edo bigarren mailakoak izan daitezke.
Antsietate nagusi duen pertsonalitate batek (menpekoa, fobikoa,
ekiditekoa) lasaitasuna bilatuko du alkoholaren bitartez. Hasieran, lo
egiteko behar den lasaitasuna edo besteekin erlazionatzeko ez daukan
gaitasuna lortuko du; baina, denbora pasatu ahala, antsietate handiagoa
nabarituko du alkoholarekin duen arazoa edo nahastea dela eta.
Nahaste sexualak ere gerta daitezke alkoholarekin sortzen diren arazoen
ondorioz. Desira sexuala gutxituta egon daiteke, eta erekzioarekin arazoak
eduki.
Bukatzeko, alkoholak lo-nahasteak ere eragin ditzakeela jakin behar dugu.
Lehenengotan, alkohola loezina gainditzeko har dezake pertsonak; eta gero,
konturatu gabe, alkoholak arazo larriak ekar ditzake. Alkoholismoa
dagoenean, loezina nahiz jateko gogorik-eza aurkituko ditugu. Loezina,
alkoholak nerbio-sistema daukan eraginaren ondorioz agertuko da;
Liburu honek UPV/EHUko Euskararen Arloko Errektoreordetzaren dirulaguntza jaso du
alkoholak urduritasuna eta kitzikapena eragingo ditu. Jateko gogorik eza
alkoholak digestio-aparatuan daukan eraginaren ondorioz sortuko da
(gastritisa, B12 bitaminaren malabsortzioa etabar).
Aipamen berezia merezi du zer eragin duen alkoholak haurdun dauden
emakumeengan, eta hobeto esanda umekietan. Alkohola teratogenoa da.
Sindrome alkoholiko fetala alkoholaren eragin teratogenoaren ondorioz
sortzen da; hau da, umekia alkoholaren eraginpean egotearen ondorioz.
Sindrome hori izateko probabilitatea % 6-35 da. Horrez gainera, berezko
hilaurtze bat gerta daiteke. Sindrome alkoholiko fetal batean ager
daitezkeen zantzu eta sintomen artetik, hauek izango ditugu:
1. Umontzi barneko hazkuntza atzeratua, eta azkenez garaiera txikiagoa.
2. Burezurrean eta aurpegian malformazioak: sudur motza, “filtrum”
gabeko beheko ezpaina, mikrognatia eta mikrozefalia.
3. Bihotzean malformazioak.
4. Atzerapen mentala.
5. Hiperaktibitatea, jokaera ez-moldagarria eta koordinazio-arazoak
Orain, alkoholak sor ditzakeen ondorio psikologikoak aztertuko ditugu, bai
pertsonarteko harremanetan bai familian.
Liburu honek UPV/EHUko Euskararen Arloko Errektoreordetzaren dirulaguntza jaso du
Alkoholismoak harreman pertsonalak puskatzen ditu: bikotea beldurtuta
bizi daiteke, errudun sentituz; lotsa ere senti dezake. Azken batez, gaixoa
isolamendu emozional baten menpe egongo da, eta isolamendu sozial
batean biziko da, bakardade handiz. Seme-alabek herstura, amorrua,
depresioa nabari ditzakete; autoestimu apala eduki dezakete.
Menpekotasun-nahasterako aukera ere egongo da; beste kasu batzuetan,
jokabide antisozialak ikus ditzakegu. Gurasoren bat alkoholikoa denean,
familia horrtan antolakuntza gutxiago egongo da, arau gutxi, askotan rolak
aldatuta egongo dira (seme-alabek gurasoen rolak har ditzakete), eta baita
ere komunikazio-arazoak. Baina arazoak gehienetan ukatu egingo dira, eta
ez da egongo laguntza emozionalik. Askotan gehiegikeria fisiko eta
psikologikoak aurkituko ditugu. Azken batean, gertakizun estresagarri
ugari gertatuko dira. Horrek nahaste psikologiko eta psikiatrikoen
probabilitatea handitu dezake. Hezkuntza-arloan ere arazoak egon daitezke,
egoera estresagarri horrek ez dituelako errazten kontzentrazioa eta
motibazioa.
Alkoholak eragin ditzakeen egoera larriak aztertu eta gero, nahaste horien
pronostikoa jakitea interesatuko zaigu: % 80ren kasu kronikoak izango da,
errekurrentziadunak; eta eboluzio okerra izan dezakete urteen eraginez.
Gainerako % 20ª, arestian ikusitako konplikazio larriak aurki ditzakegu.
Liburu honek UPV/EHUko Euskararen Arloko Errektoreordetzaren dirulaguntza jaso du
Bost urte edan gabe lortzen badute, errekurrentzia-aukera bakanagoa
izango da.
Alkoholismoaren larritasuna, hedapena eta pronostikoa ikusi eta gero,
prebentzioaren garrantzia bistakoa da. Nola egin dezakego prebentzioa?.
Hezkuntza-mailan, eskolan ereduak azalduz, eta osasun-mailan, lehen
mailako arretan diagnostikoa hobetuz eta gaitzaren eraginari buruz
azalpenak emanez. Oro har, nerabezaroan hasten gara edaten; orduan, adina
horretara heldu baino lehenago, nerabeek eragin eta kalte guztiei buruz
informatuta egon behar dute. Gazteen artean autoestimua eta gaitasun
sozialak landu behar dira, pareko-taldeen presioa gainditzeko gai izateko.
Aldi berean, beste mota bateko jardueretan hezi behar ditugu, alkoholik
gabeko aisialdia indartzeko.
Bukatzeko, eta laburpen bezala, alkoholak uzteak onura ugari dakartza, bai
maila fisikoan bai psikologikoan. Gainera, alkohol-kontsumoa oso hedatua
dagoenez, onura horrek biztanle askorengan izango luke eragina. Azken
batez, biztanleria guztiaren osasuna hobetuko litzateke, eta prebentzioari
esker gizartean gaixotasun askoren eragina apalaraziko genuke.
Biztanleriaren osasun orokorrak eskertuko luke gure esku-hartzea. Eta,
gizarte-arloan, kostu ekonomikoa gutxituko genuke.
Liburu honek UPV/EHUko Euskararen Arloko Errektoreordetzaren dirulaguntza jaso du
Hori guztia kontuan hartuz, alkoholaren kontsumo osasungarriagoa har
dezakegu gizartearentzat. Ez gara damutuko, hainbat onura lortzea
helburutzat harturik, osasuntsuago egongo gara.
Alkoholismoan esku-hartzea guztiz eraginkorra denez, lehen mailako
arretan arazo hau diagnostikatzea prebentzioaren zati bat izango da;
prebentzioaren bitartez kaltea gutxituko dugu. Helburua identifikazio
goiztiarra izango da. Horretarako kasuak ezagutu behar dira. Eta hori
lortzeko, lehen mailako arretan lan egiten duten medikuak kontzientziatu
behar ditugu. Beraz, informazioa eta hitzaldiak egitea derrigorrezkoa
izango da. Hala, arriskuan dauden kontsumitzaileak identifikatuko dira, eta
menpekotasuna daukatenak arreta espezializatura bideratuko dira.
Identifikazio hori errazteko jakin beharra dago gizonen artean maizago
ageri dela arazo hau; gainera, kontsumo soziala egingo dute. Emakumeek
berriz, kontsumo ezkutua, etxean eta bakardadean, askotan depresio bat
gainditzeko, eta sarritan psikofarmako eta estimulagarriekin batera.
Alkoholarekin arazoak dauzkaten pertsonen artean langabezia azaltzen da.
Bestalde, badira alkoholaren kontsumoa errazten duten lanbideak:
zerbitzariak, antzerki-munduan lan egiten dutenak, enpresa-zuzendariak,
saltzaile edo komertzialak, eta abar. Badakigu, baita ere, antsietatea,
Liburu honek UPV/EHUko Euskararen Arloko Errektoreordetzaren dirulaguntza jaso du
estresa, depresioa, inpultsoen kontrolik eza edo psikosia dauzkaten
gaixoek, alkoholera jo dezaketela egoera horiek gainditzeko.
Noiz galde dezake lehen mailako arretan lan egiten duen mediku batek
arazo horiei buruz, baina kontu handiz, gaixoak susmo txarrik ez
hartzeko?. Lehenengo pausu hori tentuz-tentuz egitea gomendatzen da.
Zergatik?. Gaixoak lasai egoteko eta ihesa saihesteko. Horregatik
oharkabeko uneetan egin behar da. Adibidez, historia klinikoa egiterakoan,
historia klinikoa berrikusterakoan gaixotasun berri bat agertu delako,
haurdunaldian eta farmako berri bat ematerakoan. Egoera horietan beti
galdetzen diogu gaixoari bere ohiturez.
Beste egoera susmagarri bat dugu familian arazo psikosozialak daudenean.
Beste egoera batzuk: gehiegizko kontsumorako joera duen populazioa
(adibidez, erretzaileak, gazteak), trafiko istripu errepikatuak, traumatismo
errepikatuak, digestio arazoak, arazo kardiobaskularrak eta osasun
mentaleko arazoak. Eta, azkenez, analisi batean alterazio susmagarriak
daudenean (VCM, GOT, GPT, GGT, triglizeridoak, azido urikoa,
ferritina…altu daudenean).
Laburtuz, elikadurari, azturei edo farmakoen erabilerei buruz galdetzen
dugunean, alkoholaren erabilerari buruz ere galdetuko dugu.
Liburu honek UPV/EHUko Euskararen Arloko Errektoreordetzaren dirulaguntza jaso du
Orduan, alkoholismo baten diagnostikoa egiteko, lehenengo eta behin
azterketa (elkarrizketa) klinikoa hartuko dugu kontuan. Bigarrenez,
galdetegi espezifikoak erabil daitezke. Eta, azkenez, markagailu
biologikoak.
Azterketa fisikoan, orduan, zelan galdetuko dugu horri buruz?. Adibidez:
zer edaten duzu jatorduetan?, alkohola edo ura edo beste mota bateko
edariren bat hartzen duzu?, eta jatorduetatik kanpo hartzen duzu alkohola?,
ze motatako edariak hartzen dituzu?, asteburuetan edaten duzu?.
Keinu eta sintoma fisikoak ere aztertuko ditugu: jangurarik eza, astenia,
abstinentzia-sintomak (hipertentsioa, dardara, konbultsioak). Bestalde,
alkohol-usaina egon daiteke, armiarma baskularrak aurpegian, aurpegi eta
konjuntiba gorria, desnutrizioa, hipertrofia parotidea, “eritema palmar”-ra,
subikterizia, hepatomegalia, ginekomastia.
Eta sintoma psikiatrikoen barruan: agresibitatea, jokaera irrazionala,
eztabaidak, oroimen txarra, loezina, depresioa, antsietatea, haluzinazioak,
eldarnioak, bortizkeria, abstinentzia-sintomak, delirium- sintomak,
intoxikazio atipikoa eta puerilitatea frontalizazioaren kasuan. Baita ere
arazo sozialak, bikotean edo semealabekin, antsietatea, depresioa, arazoak
eskolan, zauriak (abusu fisikoa dagoenean), azalpen medikorik gabeko
Liburu honek UPV/EHUko Euskararen Arloko Errektoreordetzaren dirulaguntza jaso du
sintomak, bisita ugari medikuarenera. Kasu horietan, familiaren babesa eta
lan- eta gizarte egoera aztertu beharra dago.
Galdetegi espezifikoen barruan, CAGE, AUDIT eta MALT dauzkagu.
Lehenengoan ≥ 2 puntu eta bigarrenean ≥ 8 lortzen direnean, hirugarrenera
jotzen dugu. Batzuk norberak eginak dira, eta beste batzuk erizainek edo
medikuek eginak. CAGEk susmoari buruz hitz egingo digu, eta azkar
egiten da: lau galdera bakarrik dira. AUDIT 10 galdera dira eta arriskuari
buruz hitz egiten digu, baina dependentzia egon litekeela ere esaten digu.
MALT testari esker dependentzia baieztatzen dugu.
Azkenez, markagailu biologikoen laguntza daukagu.
Eguneroko kontsumoak 40-60 gr-koa izan behar du analisian alterazioak
egoteko.
Alkoholemiak kontsumo akutu baterako balio du. Horren bitartez odoleko
alkohol kantitatea neurtuko dugu, eta tolerantzia-graduari buruzko
informazioa lortu: 1.5 gr/l baino gehiago edan eta gero, sintoma
zerebelosorik ez badago, tolerantzia handia dago, eta dependentziarako
irizpide diagnostiko bat izango litzateke.
Liburu honek UPV/EHUko Euskararen Arloko Errektoreordetzaren dirulaguntza jaso du
Markagailu biologiko hauek altu egongo dira: GGT, GOT, GPT, VCM,
triglizeridoak, azido urikoa. GGT eta VCM altu daudenean, % 75
identifikatuta egongo dira.
Askotan, gaixoak erresistentzia handia agertuko du eta ez du diagnostikoa
onartuko. Zenbat arrazoi egoten dira erreakzio horren oinarrian: arriskuak
ezezagunak direnean, onurei eutsi nahia, besteen aurrean gaixotasuna
onartzeko beldurra edo lotsa, edaten duen kantitate handiaz ez jabetzea.
Kasu horietan, medikuak edo erizainak ez dio kontrarik egin behar
gaixoari, gutxiesgarriak diren hitzak eta mehatxuak erabiliz, baizik eta bere
kezka agertu eta aldaketarako motibazioa eskaini, gaixoak desadostasunak
azal ditzan.
Bukatzeko, tratamenduaren barruan berrizkaturak zaindu behar dira.
Horretarako, berrizkaturak maiz gertatzen direnez, normaltzat hartu, gaixoa
ez kritikatu eta ez lotsarazi, jokaera aztertu eta horren ondorioz trebetasun
berriak landu arriskutsuak diren egoerak gainditzeko; orobat,
berregituratze kognitiboa baliatu, pentsamenduak aztertuz eta aldatuz. Bizi-
era aztertu: estimulu sozialak berrantolatu, eta zer egina (jarduerak) eman.
Lehen mailako arretan diagnostikatzen da alkoholismoa, baita tratatu ere.
Baina saiakeren porrota errepikatua denean, komorbilitate psikiatriko larria
Liburu honek UPV/EHUko Euskararen Arloko Errektoreordetzaren dirulaguntza jaso du
dagoenean edo konplikazio edo abstinentzia-sindrome larrien arriskua
dagoenean, tratamendu espezializatura bideratuko dugu.
Bibliografia
1. Kaplan, H.I., Sadock, B.J., Sadock, V.A. (2005). Comprehensive
textbook of psychiatry (8th
edition). Philadelphia. Lippincott Williams
and Wilkins.
2. Hales R. E., Yudofsky S.C. (2004). Tratado de psiquiatría clínica (4ª
edición). Masson.
3. American Psychiatric Association. (2002). Diagnostic and Statistical
Manual of Mental Disorders, 4rd
edition-revised (DSM-IV-R). APA:
Washington, DC.
4. Vallejo Ruiloba, J. (1998). Introduccion a la psicopatología y la
psiquiatría. 4ª edición. Editorial Masson.
5. Euskadi y drogas, 2010. Centro de documentación y Estudios SIIS.
6. Programa de menores y alcohol. Compromiso con las personas. Dpto de salud-Dirección Salud Pública y Adicciones. Servicio central de publicaciones del Gobierno Vasco. Eusko Jaurlaritza-Osakidetza. Vitoria-Gasteiz, 2014. http://www.bibliotekak.euskadi.net/WebOpac