+ All Categories
Home > Documents > animalia ornodunak

animalia ornodunak

Date post: 14-Mar-2016
Category:
Upload: izar-izarralde
View: 257 times
Download: 6 times
Share this document with a friend
Description:
LH-ko 3.mailako ikasleek animalia ornodunei buruz Interneten bildutako informazioa.
32
ANIMALIA ORNODUNAK
Transcript
Page 1: animalia ornodunak

ANIMALIA

ORNODUNAK

Page 2: animalia ornodunak
Page 3: animalia ornodunak

UGAZTUNAKUGAZTUNAKUGAZTUNAKUGAZTUNAK

EZAUGARRI OROKORRAK

Ugaztunak ugatz-guruinak eta ilea duten ornodunen talde bat

da. Gehienak lurtarrak badira ere, badaude espezie urtarrak

(fokak...). Talde honetako 6.000 espezie baino gehiago ezagutzen

dira.. Bere tamaina 4 cm-tik hasi eta 30 metrorainokoa (baleak,

esaterako) izan daiteke. Azala ilez estalita izan ohi dute

gehienetan, eta gorputzeko tenperatura konstante eta altua

daukate. Lau gorputz-adarrez osatuta daude gehienetan, eta

arnasa beti biriketatik hartzen dute.

IZURDEAIZURDEAIZURDEAIZURDEA HABITAT

Munduko itsaso gehienetan bizi da, baina ur beroak atsegin ditu.

Horregatik, tropikoetatik topatuko dugu maizago, ur hotzetan

baino. Espezie honen barruan bi multzo daude: bata kostaldean

Page 4: animalia ornodunak

bizi da, eta animaliak talde txikitan elkartzen dira, eta bestea

ozeano zabalean bizi da, eta oso talde handitan elkartzen dira.

Euskal Herriko kostaldean azaltzen diren animaliak lehenengo

multzoak dira.

ELIKADURA

Oso elikadura zabala dute: legatzak, bisiguak, olagarroak, txibiak

eta ganbak. Gure kostaldean, batez ere txibiak, txokoak,

txitxarroak eta sardinak jaten dituzte. Beraien pisua % 10 jan

dezakete, egunean.

Izurdea mamifero txikia da, hau da bere lehenengo hilabeteetan

bere amaren esnea hartzen du, honek proteinak eta gantzak

ematen dio. Izurdea handitzen doanean, beraien elikadura

aldatzen doa eta izurde handira iristen direnean, esnea utzi

beharra izaten dute eta ehizatzen duten animalietatik bizitzen

dira.

UGALKETA

Ugaztunak dira. Ugalketa-garaia bizilekuaren araberakoa da;

udaberrian, hala ere, estalketa gehiago egoten da. Kumeak udan

jaiotzen dira, 10-15 kg pisuarekin, amaren sabelean urtebete egon

ondoren. Jaio berriari uraren azalera iristen laguntzen diote

amak eta beste eme batzuek, arnasa har dezan. Kumeak 10

hilabetez hartuko du esnea bere amarengandik, baina, 6-7

hilabetera iristean, beste elikagai batzuk jaten hasiko da.

25-35 urte bizi izaten dira askatasunean, baina, akuarioetan

Page 5: animalia ornodunak

sartzen ditugunean, 7 urte besterik ez dira bizi, batez beste.

BITXIKERIAK

Zetazeo hauek, sonar izeneko teknika erabiltzen dute, nolabaiteko

ikusmena edukitzeko. Soinuak igortzen dituzte

etengabe, maiztasun handiko soinuak; horrela,

gauzaren baten kontra jotzen dutenean, soinuek

itzuli egiten dira, eta, izurdearen entzumen-

sistemara heltzen direnean, zeren aurrean

dagoen jakin dezake ugaztun honek, soinuen norabidearen eta

potentziaren arabera.

Komunikazio-baliabide hori ez dute ehizatzeko bakarrik

erabiltzen, bikotea ezagutzeko, ehiztariak antzemateko, itsasoan

kokatzeko eta abarrerako ere erabiltzen dute. 17 edo 18 soinu

desberdin emititzen dituzte, eta badakite bost elementuko

esaldiak egiten.

Egunean 3 - 4 orduz egiten dute lo. Egoera honetan,

burmuinaren erdia deskonektatzen dute, bai eta beste aldeko

begia ere. Bi ordu inguru pasatu direnean, deskantsatzen egon

den garunaren zatia esnatu egingo da eta beste zatia jarriko da

lotan.

Ur kanpotik hartu behar dute arnasa, eta horrela 50 minutu ur

azpian egoteko aukera daukate.

IA DESAGERTUA

Animali hauek arrisku handia dute desagertzeko, jende askok

atuna arrantzatzen duenean , nahi gabe delfina hartzen dute.

Bat bakarrik ez du sareak harrapatzen, baizik eta 10 edo 12.

Page 6: animalia ornodunak

Baina horregatik

bakarrik ez daude

desagertzeko

zorian, batzuetan

esperimentu

moduan tratatzen

dira, gehienetan

alemanek. Batzuk

jolas moduan erabiltzen dute uretako parkeetan, ikuslegoa asko

dibertitzen da, baina izurdeak ez. Izurdeak ez dira dibertitzeko,

izaki bizidunak baina burmuin gehiago duten animaliak.

MOTA

Izurdeak bere tamainaren gatik eta itxuraren gatik sailkatzen

dira: buruaren forma, azalaren kolorea...

Munduan 32 izurde especie daude, horietako 17 Mexikon

aurkitzen dira, gehienak izurde komunak, izurde tornilloak eta

izurde rissoak dira.

Hemen daude izurde mota garrantzitsu batzuk:

1- Izurde komuna: Munduko itsaso gehienetan bizi da. Bi metro

neurtzen ditu eta bere muturrak 15 cm luzeera du.

2- Boteila muturrekoak: metro bat eta erdiko luzera ar dezake.

3-Ikurrin zuriko izurdeak: Tung-Ting- eko lakuan bizi dira. Ia

bi metro neurtzen ditu eta 120 kilogramoko pisua du. Ozeanotik

urrin bizi dira. Beraien mutur luzeak arrainak harrapatzeko

erabiltzen dute. Ur kanpora irtetzen direnean beraien hegatsa

handia ateratzen dute eta ikurrin zuri bat dela ematen du.

4-Izurde rissoa: 4 metro eta erdi neurtzen du. Ozeanoan bizi da

eta handienetarikoa da. Buru borobila du.

Page 7: animalia ornodunak

FELINOAKFELINOAKFELINOAKFELINOAK

EZAUGARRI OROKORRAK

Ipar-katamotza tamainaz

handiena da katamotz

espezien artean. Ar helduek

21,6 kg-ko bataz besteko

pisua dute, eta emeek,

zertxobait txikiagoak, 18,1

kg-koa. 80 eta 130

zentimetro arteko luzera

dauka, haietatik 21-24 artean isatsa da. Altuera berriz 60-70

arteko zentimetro. Isatsa oso motza da, zerbait arraroa katukien

artean.

Hanka erlatiboki luzeak ditu eta oin handiak, “elurretako

erraketa efektua” egiten diotenak, horrela errazago ibil daiteke

elur asko dagoenean. Neguan, ilaje dentsoa hazten zaio oinean.

Ilajea grisaxka du, herdoiletik horixkarako tonuarekin. Ile-motots

luze eta beltzak ditu belarrietan, eta punta belztun buztan motza.

HABITAT

Europan eta Siberian, ipar-

katamotza ungulatu populazio

onak dituzten baso-ingurunetan

bizi ohi da . Halere, beste hainbat

lekutan habitat ugaritara moldatu

da: baso irekiagotara Asia

erdialdean, Himalaiako sastrakadi

Page 8: animalia ornodunak

itxietara, Dhaulagiriko mendietako tundrara, Asia erdialdeko

basamortuetako muino eta mendi harritsuetara, Tibeteko goi-

ordokira...

ELIKADURA

Bere harrapakinik ohikoenak ungulatu txikiak dira, eta, horien

eskasiarik ezean, ez ditu harrapakin txikiak ehizatzen.

Populazioaren bizilekuaren arabera, tokiko ungulatuak dira bere

harrapakinak. Siberia iparraldean, dentsitate baxuagoko ipar-

katamotz populazioak bizi dira, ez baitago ungulaturik, baina bai,

ordea, erbiak; katamotzaren eta erbi artikoaren populazioek gora-

behera ziklikoak izaten dituzte. Beren banaketaren zenbait

puntutan, ungulatu handiak ere ehizatzen ditu (emeak eta

kumeak bereziki), hala nola, oreina elur-oreina eta bera baino 3 -

4 aldiz handiagoko harrapakinak ehizatzeko gai da.

UGALKETA

Kumeak maiatza eta ekaina artean

jaiotzen dira.. Ernaldia 69 egun

ingurukoa izaten da eta 2 - 3 kume

jaiotzen dira bataz beste kumaldiko.

10 hilabete ingururekin

independizatzen dira. Emeak 20-24

hilabeterekin ugaltzen dira lehen aldiz, eta arrak 30 hilabete

ingururekin. Aske 17 urtetik gora bizi daitezke eta

gatibutasunean 24 urtetik gora.

BITXIKERIA

Gauez, ilunsentian eta egunsentian egon ohi dira aktibo, eta

egunean zehar atseden hartzen dute.

Page 9: animalia ornodunak

PRIMATEAKPRIMATEAKPRIMATEAKPRIMATEAK

Primateak ugaztunak dira. Batez ere ingurune tropikaletan bizi

dira, salbuespena den Homo sapiens kenduta, kosmopolita(Munduko biztanlea) dela. Gutxienez 200 espezie

definitzen dira, nahiz eta azkeneko urteetan 340tik gora

sailkatu diren. Uste denez Kretazeoaren bukaeran edo

Paleozenoaren hasieran sortu zen talde gisa eta antzinako

ugazten diseinua ez du gehiegi aldatu. Zuhaitzetan bizitzeko

adaptazio ugari dituzte.

EZAUGARRI SENTSORIALAK

Begiak aurrealdean eta gertu

dituzte. Entzumena ona du,

ukimena oso ona eta usaimena

nahiko txarra). Usaimena ez da

espezializatua. Ukimena batez ere

oin eta eskuetako gainazalean garatua dago.

NERBIO-SISTEMA

Gainera burmuinaren tamaina erlatiboa beste edozein izaki

bizidunarena baino handiagoa da haurdunaldian.

LISERIKETA-APARATUA

Primateak orojaleak dira oinarrian, baina badira bakarrik

landareak jaten dituztenak eta baita bakarrik animaliak jaten

dituztenak ere, batez ere artropodoak. Gehien ematen den kasua

haragijale-frutajalea izatea da.

Page 10: animalia ornodunak

UGALKETA APARATUA

Hainbat ezaugarrik ezberdintzen

dituzten primateak beste ugaztun

taldeengandik. Ezaugarri

horietako bat titi gutxi edukitzea

da. Espezie gehienek kume

bakarra dute kumaldiko, nahiz

eta familia batzuetan 2 izatea ohikoena den. Umekiaren

hazkuntza oso geldoa da eta behin erditua ere besteetan baino

geldoagoa da.

Page 11: animalia ornodunak

HEGAZTIAKHEGAZTIAKHEGAZTIAKHEGAZTIAK DEFINIZIOA

Hegaztiak hantz biko odol beroko eta animali ornodun eta

obiparoak dira. Hegaztien artean hegazti exotikoak daude.

EZAUGARRIAK

Normalean oso animalia

erakargarriak dira, oso maitatuak

izaten dira kolore bizikoak. Hegazti

guztiek lumak eta pikuak dituzte

eta tamaina guztikoak daude.

Batzuetan gizaki batzuk hegazti exotiko hauek hartzen dituzte

beren etxeetara eramateko, baina, hori oso txarto dago zeren

haiek bere habitara egokituta daude eta ez dira ondo egokitzen

etxe itxietara, edota hirietako janarietara ohitutzen batzuk ere

hil egiten dira.

ELIKADURA

Karbohidratoak, proteinak eta koipeak jaten dituzte gizakiak

bezala. Hauek dira jaten dituzten elikagai batzuk: alpistea, oloa

(abena), arrautza, arroza, intsektuak, frutak,vegetalak… ez

dute asko jaten egunean bere gorputza oso txikia delako. Ez

daukate denbora jakin bat jateko beraiek jaten dute goze izaten

direnean.

Mokoa, hegaztiek, jateko duten modu bakarra da. Hegaztiek ez

dute hortzik, eta, beraz, euren elikagaiak oso-osorik irensten

dituzte. Hegaztiaren mokoaren forma, bere elikaduraren

araberakoa da. Adibidez, papagaiek euren moko zorrotzak,

Page 12: animalia ornodunak

fruituak eta intxaurrak kraskatzeko erabiltzen dituzte, kolibriek,

hodi formako mokoa dute, loreen nektarra atera ahal izateko.

Beste hegazti batzuetan, arrek, emeak erakartzeko erabiltzen

dituzte. Pelikanoarena luzea zorrotza eta zuzena da,

erresistentzia gutxirekin sartzeko uretan, eta, behealdean,

larruzko tolesdura batekin, bertan arrainak harrapatzeko.

Arranoak eta beste hegazti harrapari batzuk moko zorrotza dute,

kako erakoa, elikatzeko harrapatzen dituzten animalien haragia

errazago moztu ahal izateko.

UGALKETA

Batzuetan harrak kantatzen dute emearekin ugaltzeko. Ugalketa

obiparoa dute eta asko zaintzen dituzte bere arrautzak. Kumea

jaiotzen denean hegan egiten ikasi arte eta bere kabuz zaintzen

ikasi arte zaindu eta elikatzen du.

BIZILEKUA

Gehienak oihanetan bizi beharko ziren, baina, gende asko hegazti

exotikoak trafikatzen ditu eta abikultura, hau da, hegaztien

heziketa eta zainketa egiten

dute.

MOTAK

Loroak dira hegazti

exotikoenetatik famatuenak

dira. Kolibriak hegazti

exotiko txikienak dira mota

asko daude eta moko oso luzea daukate. Loroa oso kolore

distiratxuak eta politak ditu eta zuk hitz egiten irakatzi ahal

diozu. Tukanak adibidez moko luze eta kolore bizikoak ditu eta

Page 13: animalia ornodunak

18 zentrimetotik 63 zentimetrotara neurtzen dute. Espezie asko

daude hegazti exotiko gehienak oso politak dira eta haien

koloreak oso biziak direnez leku askotatik ikusi ahal dira.

TUKANATUKANATUKANATUKANA

Tukanak hegazti tropikalak dira, Hego

Amerikakoak hain zuzen ere. Bere moko

luzea eta koloretsuarengatik dira

ezagunak. Nahiz eta, jendeak aurkakoa

pentsatu bere mokoa ez da batere astuna,

oso arina baizik. Familia honek sei

genero eta 40 espezie hartzen ditu bere

barnean. Animalia hauek 18 eta 63 cm

artean neurtzen duten handienak, Toko

tukana hartzen du izena. Fruituak,

intsektuak eta beste harrapakin batzuen arrautzak jaten ditu. 2

arrautzetatik 4 arrautzetara jartzen dituzte beraien kabian.

Beraien moko sendoa erabiltzen dute matxarda gisa. Ez dira

hegazti migratzaileak bikoteka edo talde txikitan bizi dira, talde

hauek tupi izena jasotzen dute.

Page 14: animalia ornodunak

ARRANOAARRANOAARRANOAARRANOA

DEFINIZIOA

Arranoa hegazti mota bat da

EZAUGARRIAK

2.3m ditu hego batetik bestera gutxi gora bera eta 2.9 eta 4.5

kg artean pisatzen du. Emeak arrak baino handiagoak dira.

ELIKADURA

Arranoak denetarik jaten du baina haragia jaten du gehien bat.

Gehienbat arratoiak, untxiak, azeriak etb. jaten ditu, hala ere,

txita denean, bere gurasoek zizareak eta intsektu txikiak ematen

dizkie.

UGALKETA

Arranoek arrautzak jartzen dituzte berien kabietan. Tokia urtero

aldatzen dute. Bat edo bi arrautz jartzen dituzte eta 45 egunez

berotzen dute aita eta amaren artean. Txitak 50 egun dituenen

Page 15: animalia ornodunak

hegan egiten azten da eta orduan familia bat aurkiteko nahiekin

abiatik joaten da.

BIZILEKUA

Arranoa Estatu Batuetan eta, Amerikako beste leku batzuetan,

Europan eta Asian bizi da. Zuhaitzen gainean habiak eraikitzen

dituzte baina bestela korronte beroak dauden tokietan bizi dira

arranoak.

BITXIKERIAK

Arrano estatu batzuen harmarri

bezala erabiltzen da. Adibidez:

Euskal Herrian, Estatu

Batuetan etb. Euskal Herrian

Arrano beltza izena u

armarriakm eta lehen ikurrina izan zen. Baita Euskal Herriko

lehen erregearen zigilua izan zen. Arrano beltzak esfortzua

adierazten zuen.

Page 16: animalia ornodunak

NARRASNARRASNARRASNARRASTIAK TIAK TIAK TIAK

KROKODILOAKKROKODILOAKKROKODILOAKKROKODILOAK

Krokodiloa muskerraren itsurako narrasti handia da, gorputza

ezkata gogorrez estalita duena eta lurralde beroetako ibaietan bizi

dena. Krokodiloa antzinako animalia da, orain dela 230 miloi

urte gutxi gora beherakoa, dinosauroen garaian.

EZAUGARRIAK

Krokodiloak tamaina handiko narrastiak, hau da, odol hotzeko

animaliak dira, batzuetan 7,5 metroko luzerara heltzen dira.

Bere burua zabala da eta triangelu formakoa. Aho indartsua

dauka, hortz handiekin. Bere gorputza ezkataz betea dago eta

izugarri gogorra da. Igeri egiteko buztana erabiltzen du.

Page 17: animalia ornodunak

ELIKADURA

Txikiak direnean krokodiloak intsektuak, moluskuak, anfibioak

eta arrain txikiak jaten dituzte. Gazteak direnean, animali

handiagoak jaten dituzte, igela, sugea, arrainak , oiloak eta

ugaztun txikiak bezala. Nagusiak direnean berdin zaie zer

tamainako animaliak jan. Krokodilo nagusi batek, astean, bere

pisuaren ehuneko bosta eta hogei artean jaten du. Krokodiloak

lakuen, ibaien… ertzetan harrapatzen dituzte euren

harrapakina, ura edaten dagoen bitartean.

UGALKETA

Krokodiloaren ugalketa arrautzen bidezkoa da. Habia bat egiten

dute eta bertan 10-40 arrautz jartzen ditu emeak. Emeak

arrautzak asko zaintzen ditu eta kumeak jaiotzean baita.

kumeak beste animali batzuen jana izaten dira eta bizirik

gelditzen diren kumeak nagusitasuna 5-15 urte tartean lortzen

dute.

BIZILEKUA

Krokodiloak uretan

buztanarekin igeri

egiten dute eta

lehorrean aurreko eta

Page 18: animalia ornodunak

atzeko hankekin. Kokodiloak leku tropikal edo erdi tropikala

dagoen Australiako, Berri Belandako, Tailandiako, Berri Gineako,

Txinako, Indiako, Afrikako eta Amerikako ibaietan bizi dira.

MOTA

Krokodiloetan hiru familia daude: Alligatoridae, hiru motekin;

Crocodylidae, hamahiru motekin eta Gavialidae, mota batekin.

Amerikan hiru mota daude: Kubako Krokodiloa, Krokodilo pardoa,

Orinokoko krokodiloa eta Krokodilo horia.

BITXIKERIAK

Krokodiloak telebistan asko atera dira, Krokodilo Dandy,

Hiltzailea…. Baina naiz eta pelikuletan itxura beldurgarria

eman animali honi, gu gara beraientzat arriskutsuak eta ez

aldrebes. Gure erruz jarri dugu animalia hau arriskuan bere

larruarengatik. Hain famatuak diren krokodilo larruzko zapatak

dira eragile bat beste askoren artean.

Page 19: animalia ornodunak

KAMALEOIAKAMALEOIAKAMALEOIAKAMALEOIA

DEFINIZIOA

Kolorez aldatzeko kapaza den, insektiboroa, intsektutaz elikatzen

direnak; eta frutajalea, narrastien familiakoa da kamaleoia.

EZAUGARRIAK

Kamaleoiak begi oso handiak ditu, begi bakoitza bakarrik

mugitzen da elikagaiak aurkitzeko;elikagaia aurkitzen duenean

bakarrik bi begiak begiratzen dute elikagaiari. Kamaleoiak

narrasti ezkatadunak dira eta gehienetan 60 cm inguru

neurtzen dute eta beraien bustana 35 cm gutxi gora bera;

beraien bustana bostgarren hanka bat bezala erabiltzen dute

zuhaitzetik zuhaitzera pasatzeko. Bere hankak ez dira oso

luzeak. Kamaleoia beti ehiztatzen du bere mihia erabiliz luzea

eta itsaskorra da, mihi hori 12 cm-ko distantziara iritzi daiteke.

Kamaleoia gai da 0,05s.-tan mihia ateratzea eta mihiarekin

animalia harrapatu ondoren 0,2s.-tan mihia ahora sartu al du

harrapakinarekin. Kamaleoiak ez dira denbora guztian ehiztatzen

ari, nahiago dute leku batean egon geldirik animali bat etorri

arte.

Page 20: animalia ornodunak

ARRAINAKARRAINAKARRAINAKARRAINAK MARRAZOAMARRAZOAMARRAZOAMARRAZOA

HEZUR

DURA

Marrazo

a arrain

mota bat

da,

kartilago

zko

hezurdurakoa, hau da, hezur "bigunak" dituena,

azkarrago eta hobeto mugitzeko.

ITXURA OROKORRA

Mutur konikoa duen eskualoen familiako arraina da.

Bi bular hegats ditu, eta haiei esker abiadura

handian joan daiteke itsasoan zehar harrapakinak

ehizatzeko.

ARNASKETA

Page 21: animalia ornodunak

Marrazoaren arnasketa sistema oso konplexua denez,

ur azpian arnasteko gaitasuna dauka.

ELIKADURA

Arrain mota hau

haragijalea da eta

beste arrain mota

batzuez elikatzen

da, harrapari

bikaina da. Itsas ura bere arrail

brankialetan zehar iragaziz elikatzen dira. Modu horretan, uretako zooplanktona, batik bat krustazeo txikiz osaturik dagoena, urdailerantz bideratzen dira. Honetarako, ahoa zabalik dutelarik igeri egiten dute Gehienetan izurdeak jaten ditu baina itsas-txakurrez

edo sardinez ere elikatzen da. Munduko beste leku

batzuetan animalia hauek pertsonak erasotzen

dituzte, baina bakarrik fokak direla pentsatzen

dutelako.

Page 22: animalia ornodunak

Marrazoek ez dute ikusmen onik baina beren

harrapakinak harrapatzeko beren usaimenaz

baliatzen dira: izugarrizko ur pilaren erdian dagoen

odol tanta bakarra usaindu dezakete. Gainera,

harrapakinen mugimenduek sortzen dituzten seinale

elektriko txikiak sumatzen dituzte gorputzean duten

sentsore batzuei esker.

UGALKETA

Obobibiparoa da, eta emeak kume bakarra erditzen

du haurdunaldiko. Haurdunaldia 2 urteko luzera izan

ohi du, eta kumeak 1,5 m-ko luzerarekin jaiotzen

dira. Heldutasun sexuala 3-4 urteren epean lortzen

dute, 5 eta 7 metroko luzera eskuratzen dutenean.

25 urte bizitzera hel daitezke.

5 eta 10 kumeren artean edukitzen dituzte.

BIZILEKUA

Marrazoak munduko itsaso tropikal eta epel guztietan

aurkitzen dira, esate baterako: ozeano Barean,

Atlantiar ozeanoan...

Page 23: animalia ornodunak

Ez dira itsasoren oso barrura sartzen normalki ,

horregatik noizbait ikusi ditzakegu baten bat .

BITXI

KERIA

K

Hortz

handi

eta

zorrotza

k

dituzte, ilaratan antolatuak eta hiruki formakoak.

Marrazo batek, jaten ari den bitartean-edo hortz bat

galtzen baldin badu, haren lekuan beste bat irteten

zai aste baten buruan.

Tiburoiek bildurra eta ikara sortu izan dute beti

gizasemearengan. Itsasotako animalia beldurgarri

hauek gainera, hamaika heriotz sortzen dute urtean

zehar.

Marrazoak harrapari beldurgarriak diren ospea izan

arren, marrazo harrapari handienak bakarrik dira

arriskutsuak guretzat, Marrazo Zuria eta Tigre

Page 24: animalia ornodunak

Marrazoa esaterako. Bale-marrazoa marrazoetatik

kaltegabeena da, belarjalea da-eta.

Baina horretaz aparte badaude beste espezie batzuk:

Limoi Marrazoa (Negaprion brevirostris), Zerra

Horzdun Marrazoa edo Marrazo Beldurgarria

(Odontaspis ferox), Iratxo Marrazoa (Mitsukurina owstoni), Marrazo Muturmotza (Lamna nasus, Bonnaterre), Marrazo Zuria (Carcharodon carcharias, Linnaeus), Marrazo Muturluzea (Isurus oxyrinchus, Rafinesque), Marrazo Erraldoia (Cetorhinus maximus, Gunnerus) eta Marrazo Balea (Rhincodon typus, Smith).

Azken 8-15 urteetan, Atlantikoan bizi diren

marrazoen kopurua erdira jaitsi da. Marrazo zurien

familiak gutxiagotzen doaz; horren ondorioz, legeek

babestu dute munduko leku askotan.

Page 25: animalia ornodunak

ANFIBIOAKANFIBIOAKANFIBIOAKANFIBIOAK Anfibio hitzak bizitza bikoitza esan nahi du, eta hori da, hain

zuzen ere, animalia horien berezitasun nagusia: aldi batean

urtarrak direla, eta gero lurtarrak bihurtzen direla. Izan ere,

eboluzioaren historian anfibioak izan

ziren uretako bizia utzi eta

lurrekora egokitu ziren lehenengo

ornodunak, eta oraindik ere

gaitasun horrekin jarraitzen dute:

garai batzuetan lehorrean eta

besteetan uretan bizitzeko

ahalmenarekin.

KANPOKO ITXURA

Larruazala biluzia dute: ezkatarik, lumarik eta ilerik gabe.

Hanken bidez mugitzen dira, eta normalean aurreko hankak

atzekoak baino txikiagoak dira.

ANFIBIOEN UGALKETA

Anfibioak obiparoak dira. Anfibioak obiparoak dira. Anfibioak obiparoak dira. Anfibioak obiparoak dira. . Anfibio arrak emeen gainean jartzen

dira, eta emeek arrautzak uretara erruten dituztenean, arrek

arrautzen gainera isurtzen dute beren hazia arrautza horiek

ernaltzeko.Arrautzetatik zapaburuak ateratzen dira.

Page 26: animalia ornodunak

ARNASKETA

Zapaburuak bezalako anfibioen kumeek brankien bitartez hartzen

dute arnasa, uretatik hartzen dute oxigenoa, zakatzen bidez;

animalia helduek, berriz, biriken

bidez

HABITAT. BIZILEKUA

Munduko edozein lekutan aurki

daiteke Artikoan eta oso desertu

lehorretan ezik.

APOAK ETA IGELAK

Igelak ez bezala zapoak azala gogorra eta lehorra dute beste

desberdintasun bat ere badago zapoak salto egin baino nahiago du

ibili horregatik ditu hankak motzagoak.

Page 27: animalia ornodunak

ZapoaZapoaZapoaZapoa

Ornodun taldeko izakia da hezurdura dutelako.

ELIKADURA

Animaliak, insektujaleak eulitaz elikatzen dira gehin bat,

obiparoa.

ARNASKETA

Sakatzez eta biriken bidez.

METAMORFOSISA

Zapoak hazi bitartean eraldaketa bat egiten

dute, zapaburu bezala hasten dira

bizitza eta brankia batzuk dituzte baita ere isats bat eta lau

hegats, eraldaketa betetakoan hegatsen ordez hankak izaten

dituzte eta brankeen ordez birikak isatsa galdu egiten dute.

Argazkian zapaburuak zapo egiteko egiten duen prozezua da.

BIZILEKUA

Munduko edozein lekutan aurki daiteke Artikoan eta oso desertu

lehorretan ezik.

Page 28: animalia ornodunak

BITXIKERIAK

Igelak ez bezala zapoak azala gogorra eta lehorra dute beste

desberdintasun bat ere badago zapoak salto egin baino nahiago du

ibili horregatik ditu hankak motzagoak.

Page 29: animalia ornodunak

IGELAKIGELAKIGELAKIGELAK

Milioika urte daramatzate Lurrean eta, gaur egun, bost espezie

bizi dira gure lurretan

ELIKADURA

Zapaburuak guztiz

urtarrak dira eta algez

elikatzen dira; aldiz,

helduak lurtarrak dira

eta intsektuz eta

barraskiloz elikatzen

dira.

UGALKETA

Neguan lozorroan pasa ostean Apirila eta Maiatza aldera izaten

du ugalketa sasoia.

Denek sortzen dituzte kantu politak, eta arrek emeak

erakartzeko erabili ohi dituzte moduko horiek.

Page 30: animalia ornodunak

Ugal-sasoia 3 hilabetekoa da, otsailetik apirilera. Anuro askok

errunaldi garaia laburra izaten dute; hegoaldeko zuhaitz-igelak

aldiz, hiru hilabetez luzatu ohi du.

Lehen errunaldiak otsaila eta ekaina bitartean ematen dira eta

emeak 400 arrautza inguru jartzen ditu, 3-4 arrautzetako

paketeetan edo isolatuak, eta ur-landareei itsatsita uzten ditu, 7

cm-inguruneko sakoneratan. Eklosioa errunalditik 8-15 egunera

gertatzen da, baina ur-tenperaturaren araberakoa da (10

egunekoa 10-13ºC-tan).

Ondorioz, metamorfosia ere denboraldi luze batean zehar ematen

da, eklosiotik 2,5-3 hilabetera (uztailetik irailera gure

latitudean), eta zapaburuek 13-15 mm-ko luzera lortzean.

METAMORFOSIA

Heldu bitartean, igelak aldaketak pairatzen ditu, aldatu egiten

da bere itxura biologikoa.

BIZIMODUA

Zuhaitz-igelei asko gustatzen zaie eguzkia baina egunean zehar

ez dira oso aktibo egoten, eta ez diren ikusteko errazak, duten

kolorazio kriptikoa dela eta. Orokorrean, hankatxoak gorputzaren

azpian biltzen dituzte eta orduetan zehar manten daitezke

horrela kiribilduta, eguzkipean. Hala ere, ilunabarrez dira

Page 31: animalia ornodunak

bereziki aktiboak eta lekualdatze handiak egin ditzakete zuhaitz

batetik bestera, bere hanka luzeetaz baliatuz. Edozein gainazal

motatik gora egiteko gai dira, behatzetan dituzten disko

itsaskorrei esker.

BITXIKERIAK

Azarotik otsaila bitartera hibernatzen du, tenperaturaren

arabera. Buztinetan lurperatuta edota harrien zartaduratan

gordeta egoten dira.

Salto handiak egiten dituzte, harrapakerietatik ihes egiteko.

Munduan gutxitzen ari dira anfibioak, eta klima aldaketak badu

horretan zerikusia; euri azidoa, uren kutsadura, bakteriak, baso

eta belardiak lehortzea, eta abar.

Igelek ekosistemaren orekan oinarrizko funtzioa dute (ez soilik

intsektuak jaten dituztelako, beraiek ere beste animalia batzuen

dietan sartzen dira), eta sarritan beraien bizilekuak

Page 32: animalia ornodunak

Ikasleek egindako lana:

informazioa bilatu, bildu eta ordenatu .

LH-KO 3.MAILAKO IKASLEAK

ALAITZ IKASTETXEA

BARAÑAIN-NAFARROA

2012


Recommended