7/27/2019 ANTZINAKO ERROMA
http://slidepdf.com/reader/full/antzinako-erroma 1/9
ANTZINAKO ERROMA
Antzinako Erroma, Erroma hiriaren inguruan sortu zen. Elezaharraren arabera, Romulo
eta Remo bikiek sortu zuten K.a. 753. urtean. Hamabi mendetan zehar hiru sistema
politiko izan zituen: monarkia, errepublika eta inperioa.
Mediterraneo itsasoko ingurua menderatu zuen armadaren eta asimilazio kulturalaren
bidez. Halaber, Antzinako Erromak gainbehera handia jasan zuen, eta 476. urtean
desagertu zen inperio handia.
Erromako zibilizazioak gaur egungo mendebaldeko zibilizazioaren oinarriak ezarri
zituen, besteak beste, lege, gerra, arte, hizkuntza, arkitektura eta literatura alorretan.
Antzinako Erroma: bilakaera historikoa
Elezaharraren arabera, Romulo eta Remo bikiek sortu zuten Erroma K.a. 753. urtean.
Lehen erregea Romulo bera izan omen zen; batasun politikoa lortu zuen eta monarkiak
250 urte iraun zuen. K.a. 509. urtean herritarrek Tarkino erregea kargutik bota egin
zuten eta Errepublika ezarri.
K.a VI. mendetik aurrera Erromako Errepublikak Mediterraneo inguruan lurralde
handiak konkistatu zituen. Denborarekin, gatazka ugari izan ziren eta Julio Zesar
diktadore jarri zuten. Egonkortasun apur bat ekarri zion Erromari. Zesar erail zutenean,
Oktavio Augustok, K.a. 27an, eskuratu zuen boterea eta, errepublika deseginda, inperioa
ezarri zuen: botere militarra, politikoa eta erlijiosoa eskuratu zituen.
K.o. III. mendetik aurrera inperioa krisian sartu zen: barne zatiketa handiak gertatu
ziren, enperadore-aldaketa asko, estatu-kolpeak eta gerra zibilak noiznahi. 476. urtean
Romulo Augustulo, azken enperadorea agintetik kendu zuten barbaroek. Erromatar
Inperioa desagertzearekin batera Antzinaroari amaiera eman zitzaion.
7/27/2019 ANTZINAKO ERROMA
http://slidepdf.com/reader/full/antzinako-erroma 2/9
EKONOMIA
Bereziki nekazaritzan eta merkataritzan oinarritu zen.
Nekazaritza
Nekazaritzan mahastiak, zerealak eta olibondoak lantzen ziren bereziki. Patrizioen
eskuetan zeuden lursail handiak izaten ziren gehienetan, esklaboen esku-lanaz baliatuta.
Hirietatik gertu zeuden eremuetan frutak eta barazkiak ere lantzen ziren, hirietako
merkatuak hornituz.
Artisautza
Hiriak ugaritzeak eta handitzeak artisautza ere zabaldu zuen. Landa-ingurunetan
nekazaria askotan artisau ere bazen, baina hiriak denda eta lantegi txikiz beteta zeuden:
zapatariak, bitxigileak, zeramikagileak, okinak, harakinak... Eraikuntza arloko artisauak
ere ugari zeuden: igeltseroak, arotzak, iturginak, margolariak, harginak...
Lanbide libreetan aritzen zen jendea ere ugari zen: medikuak, irakasleak, bankariak, eta,
zer esanik ez, merkatariak.
Merkataritza
Merkataritza, batez ere elikagaiena, oso garrantzitsua zen, bereziki hirietan. Arlo
horretan oso kontuan hartzekoa da Erromak zuen hedadura. Europa, Asia eta Afrikako
hainbat lurralde bereganatzean, Mare Nostrum (Mediterraneoa) ingurua
merkataritzagune izugarria bihurtu zen. Lehorreko merkataritzak garrantzi handia hartu
zuen. Erromatarrek inperio osoa elkartzen zuen 90.000 km-ko galtzada-sare handia
eraiki zuten, merkataritzarako ere oso baliagarria izan zena.
7/27/2019 ANTZINAKO ERROMA
http://slidepdf.com/reader/full/antzinako-erroma 3/9
GIZARTE-ANTOLAKETA
Erromako biztanleria, oro har, oso hierarkizatua zegoela esan behar da. Hiru multzo
handitan banatuta zegoen: patrizioak, plebeioak eta esklaboak. Emakumearen egoera
ere, kontuan hartzekoa da.
Patrizioak. Gizartearen gailurrean zeuden. Erromako jatorrizko biztanleen oinordekoak
ziren, armadako, politikako eta erlijio munduko kargu goren guztiak biltzen zituzten, eta
aberastasun ikaragarriak eskuratu zituzten.
Plebeioak . Erromatar gehienak plebeioak ziren. Gehienak nekazaritzan edo artisautzan
lan egiten zuten soldata txiki baten truke; nekazari txikiak, soldatapeko langileak,
merkatari txikiak, artisautzako langileak... ziren gehienak. Besterik ezean, armadan
sartu ohi ziren soldadu arrunt gisa.
Esklaboak . Nahiz eta Antzinaroan esklabotza ia gizarte guztietan agertu, inon ez zuen
lortu Erromatar Inperioan adinako garrantzirik eta hedapenik. Esklaboak gizartearen
oinarrian zeuden, baina gizartetik kanpo. Edozein familiak zituen esklaboak, bat edo
beste etxe apaletan, eta ehunka edo milaka latifundio handietan. Jabearen ondasuntzat
hartzen ziren, etxea, gurdia edota zakurrak bezalaxe. Esklaboei ez zitzaien inolako
eskubiderik zor, erosi eta saldu egin zitezkeen, eta jabeak esklaboa hiltzeko eskubidea
ere bazuen, hori ez baitzen hilketatzat jotzen. Esklaboa hiltzea zakur bat akabatzearen
pareko ekintza zen.
Emakumea antzinako Erroman. Grezian baino gehiago errespetatzen zuten
emakumea, askatasun gehiago ere bazuen: etxetik bakarrik atera zitekeen, jaietan
senarrarekin agertzeko eskubidea zuen, ikasteko eskubidea ere bai... Baina bere leheneginbeharra etxekoandre izatea zen: haurrak hazi, esklaboen lana bideratu eta etxeko
jarduerak gainbegiratu. Legearen aurrean eskubide batzuk bazituen, dibortziatzeko
eskubidea adibidez; baina ez zuen boto-eskubiderik eta ezta kargu publikoetarako
hautagai izatekorik ere. Beti gizonezkoren baten mende zegoen, aitaren mendetik
senarraren mendera pasatzen baitzen emakumea.
7/27/2019 ANTZINAKO ERROMA
http://slidepdf.com/reader/full/antzinako-erroma 4/9
KULTURA
Erromak guregan izan duen eragina handia dela nabarmena da.
Guk erabiltzen dugun alfabetoa erromatarra da; mendeak eta beste hainbat gauzazehazteko erabiltzen ditugun zenbakiak ere erromatarrak dira (I, III, V, X, M, C); gaur
egun erabiltzen dugun egutegia haiek sorturikoa da.
Europako hizkuntza asko latinetik datoz (gaztelania, frantsesa, italiera, portugesa,
katalana) eta beste hainbatek latinaren eragin handia izan dute (ingelesa, alemana,
euskara).
Erromatarren garaiko hirigintza ere ezin ahaztu, haiek sortutako hirietan bizi baikara
oraindik; gure zuzenbidea ere ez litzateke ezer izango oinarri erromatar guztiak
kenduko bagenizkio.
Egutegia
Hasieran, erromatarrek 304 eguneko urtea zuten, martxoan hasitako hamar hilabetetan
banatuta: Martius, Aprilis, Maius, Junius, Quintilis, Sextilus, September, October,
November eta December , lehen laurak jainkoei eskainiak. K.a. 700. urtean beste bi
hilabete erantsi zizkioten: Ianuarius eta Februarius.
K.a. 46. urtean Julio Zesarrek, urtea eguzkiaren arabera antolatu zuen, 365 egun eta sei
orduko iraupena emanez. Sei ordu horiek zirela eta, lau urtetik behin egun bat gehiago
erantsi zitzaion urteari otsailean. Urtea urtarrilaren batean hasi zen handik aurrera.Apirila, ekaina, iraila eta azaroak 30 egun izango zituzten, otsailak 28 eta besteek 31.
Zuzenbidea
Erromatarrak senatuan harreman pertsonal pribatuak eta publikoak arautzen hasi ziren.
Legezko arau horiekin bilduma edo kode batzuk egin zituzten. Horiei esker hiritarren
eskubideak babes zitezkeen, eta gainera, inperio osorako lege komunak zirenez, horrek
epaileen lana asko erraztu zuen.
Zuzenbide erromatarra inperio osoan zabaldu zen, eta inperioa desagertuagatik ere
mantendu egiten da, gaur egun mendebaldeko herrialde gehienen zuzenbidearen oinarri bihurtu baita.
Hizkuntza
Erromatarren jatorrizko hizkuntza latina zen. Inperioko hedapenak latina zabaldu eta
sakabanatu zuen. Denborak aurrera egin ahala hizkuntza garatu eta zatitu zen. Latinezko
literaturak greziar egileen eragin handia jaso zuen eta, gauza bera, musika arloan.
Erlijioa
Erromako erlijioak hainbat ezaugarri izan zituen. Oro har, K.o. IV. mendean
kristautasuna onartu arte erlijioa politeista zen.
7/27/2019 ANTZINAKO ERROMA
http://slidepdf.com/reader/full/antzinako-erroma 5/9
Jainko ugari zituzten, baina nagusiak Jupiter (jainkoen eta gizakien aita eta erregea),
Juno (Jupiterren emaztea eta arreba, ezkontzaren babeslea) eta Minerva (jakinduriaren
jainkosa) ziren.
Greziarrekin izandako harremanen ondorioz, haien jainkoak bereganatu zituzten, eta
jainkoek giza irudia hartu zuten. Olinpokoak ziren jainko nagusiak, publikoak, eta
estatua zen haien gurtzaren zaintzailea eta arduraduna.
Jainko bakoitzak bere eguna zuen egutegian, eta egun horretan festa eta joko ugari
antolatzen ziren. Jaiak eta errituak (fruituen eta animalien sakrifizioak) apaiz berezien
ardura ziren.
Augusto enperadorearen garaian, enperadore bera ere jainkotu egin zen eta horri ere
festa, otoitza eta gurtza egiten zitzaizkion.
Kristautasuna. Erlijio monoteista da (mono + theos: jainko bakarrekoa) eta hori ez
zetorren bat ordura arteko erlijioekin eta ohiturekin; gainera, ez zuen onartzenenperadoreari egindako gurtzarik ere. Hori zela eta, gatazka ugari izan ziren
kristautasunaren eta bere jarraitzaileen aurka.
Kristautasuna ekialdeko probintzietatik sartu zen pixkanaka Erromara. Erlijio horrek
hedapen handia izan zuen herri xehean, plebeioen eta esklaboen artean, batez ere;
kristautasunak gizaki guztiak askeak eta berdinak direla aldarrikatzen baitzuen.
Erromako apezpikua eliza katolikoko agintari goren bihurtu zen. K.o. 313. urtean
Konstantino enperadoreak kultu askatasuna onartu zuen.
7/27/2019 ANTZINAKO ERROMA
http://slidepdf.com/reader/full/antzinako-erroma 6/9
HIRIGINTZA
Erroma hirien hiria, inperio osoko hiriburua, II. mendean 1.200.000 biztanle izatera
iritsi zen. Eraikin handienak han egin ziren, eta bere garaian munduko merkataritzagune
handiena izan zen. Probintzia guztietatik iristen ziren produktuak galtzada bidez edoitsasoz.
Erromatar Inperioan zehar, Erromaren ereduari jarraituz, ehunka edo milaka hiri eraiki
ziren.
Hiriko gune nagusia foroa zen. Herritarren bilgunea zen eta eraikin publiko nagusiak
biltzen ziren: tenplua, basilika, kuria, tribuna, azoka, termak, dendak, tabernak…
Hiriaren beste atal nagusi bat ur-banaketarako sistema zen. Hirira ura garraiatzeko
putzuak, zisternak eta iturriak zeuden. Kanpoaldetik hirira ura garraiatzeko
akueduktuak egiten zituzten.
Hirien artean komunikazioa errazteko galtzada edo errepideak eraiki ziren.
ARTEA
7/27/2019 ANTZINAKO ERROMA
http://slidepdf.com/reader/full/antzinako-erroma 7/9
Eskultura
Eskulturan proportzio klasikoak erabili zituzten eta gizaki eta jainko irudi biluziak
egiten zituzten hainbat lekutan, apaingarri izan zitezen: hirian zehar, etxe
partikularretan, anfiteatroetan, zirkuetan…
Eskulturaz apainduak zeuden garaipen-arkuak eta zutabeak eraikiak zituzten
enperadoreek, gerraren bateko garaipenaren oroigarri, gerra istorioak deskribatzeko.
Pintura
Greziarren antzekoa zen, gizakien irudietan eta mitologian oinarritua. Eguneroko
ekintzak eta mitologia-istorioak agertzen ziren, bai hormetan eta baita zoruan ere.
Jauregietan eta patrizioen etxeetan erretratuak ere aurkitu izan dira.
Bestelako arteak .
Aipagarriena mosaikoa da. Mosaikoak maila gorena lortu zuen: Erroman asko erabili
zuten hormak eta zoruak apaintzeko. Batik bat, eguneroko bizitza, eszena mitologikoak
eta zirkuko eszenak irudikatu zituzten.
Arkitektura
Artearen barruan arlorik nagusiena izan zen. Bi atal nagusitan bana dezakegu:
a) Ingeniaritza mailako lan publikoak
Galtzadak edo errepideak . 90.000 km inguru zituen
galtzada-sareak. Galtzaden sareak Inperio osoko gune nagusiak Erromarekin lotzen
zituen, haren nagusitasuna bideratzeko (armadaren joan-etorriak erraztuz) eta
merkataritza erosoago egiteko.
7/27/2019 ANTZINAKO ERROMA
http://slidepdf.com/reader/full/antzinako-erroma 8/9
Zubiak eta akueduktuak galtzaden osagarriak ziren eta ugari eraiki ziren, hainbat
galtzada eta hirietan. Akueduktuen bitartez hiriaren ur-beharrak asetzen ziren: edateko
ura, bainuetxetarako ura, nahiz garbiketak egitekoa.
Akueduktuaren hasiera ura aurkitzen zen lekuan kokatzen da, iturbururen baten edo.
Han ur-biltegi bat eraikitzen zen ura biltzeko, biltegitik ura akueduktuko ubideraisurtzen zen eta handik hirirainoko bidea egiten zuen urak. Akueduktua kontu handiz
eraiki behar izaten zen, desnibel apur bat behar izaten zuen uraren mugimendua
errazteko. Ubidearen euskarria porlanez, harriz edo adreiluz egindako arkuak osatzen
zuten. Beharren arabera, arkuek altuera desberdina izaten zuten.
b) Eraikin handiak
Esanguratsuenak hiriko bizitza eta ikuskizunei loturiko eraikinak ziren.
Termak
Edozein hiri garrantzitsuk termak edo bainu publikoak zituen, esklaboek zainduak.
Horietan, hiritarrek bainu beroak, saunak, masajeak, etab. hartzeko aukera zuten.
Hainbat espazioak izan ohi zituzten: gimnasia egiteko palestra deitzen zen patioa;
caldarium-a, bainu beroa hartzeko igerilekua; frigidarium-a, bainu hotzak hartzeko
kanpoko igerilekua; apodyterium-ak edo aldagelak, bankuren batekin eta arropa
gordetzeko arasekin; eta laconicum-a edo lurrun-bainua hartzeko espazioa. Termen
inguruan tabernae-ak zeuden, janaria eta edaria saltzen zituzten dendatxoak.
Termak eguerdian irekitzen ziren eta iluntzean ixten. Bainua hartzeko emakumeak eta
gizonezkoak bereizi egiten ziren, bereizteko tokirik ez bazegoen txandakatu egiten
ziren, ordu batzuk gizonezkoak eta beste batzuk emakumezkoak.
Termak harreman sozialak izateko leku aproposak ziren, maiz bilera informalak hantxe
bertan egiten zituzten.
Teatroa
Teatroetan, batez ere, tragediak eta komediak antzezten zituzten, baina baita mimoa,
pantomima eta antzerki laburrak ere.
Teatro erromatarrak zirkulu-erdi forma du eta honako zatiak bereiz daitezke: aurreko
eszenatokia, scenae frons, normalean bi ilara zutabez osatua; haren aurrean
proscaenium-a egoten zen, han egiten zen antzerkia; orchestra, zirkulu-erdia forma
zuen espazioa eszenaren parean kokatzen zen, han agintariak esertzen ziren eta koroak
abesten zuen; adituz , orchestra-ra iristeko pasabideak eta cavea ikusleen eserlekuak.
Arkitekto batzuk lurraren aldapa baliatzen zuten cavea egiteko.
Teatro batzuek euria eta eguzkiarengandik ikusleak babesteko toldoak jartzen zituzten.
Teatrora hiritar guztiak joan zitezkeen: gizonak, emakumeak, umeak eta batzuetan baita
esklaboak ere. Aktoreak aldiz gizonezkoak izan ohi ziren, eta maskarak eta ileordeak
7/27/2019 ANTZINAKO ERROMA
http://slidepdf.com/reader/full/antzinako-erroma 9/9
erabiltzen zituzten. Aktore lanbideak oso prestigio gutxi izaten zuen; horregatik,
atzerritarrak eta esklaboak kontratatzen zituzten.
Anfiteatroa
Anfiteatroa bi teatro elkartuz egiten zen, gehienetan forma biribila edo obalatua zuen.Borrokak ikusteko aukera izaten zen, ezagunenak gladiadoreen borrokak ziren.
Anfiteatroak honako zatiak izaten zituen: arena, erdiko obaloa, han egiten ziren
ikuskizunak, haren azpian sotoak zeuden, gladiadoreak arena-ra atera aurretik
itxaroteko lekuak, baita animalien kaiolak eta dekoratuak mugitzen zituzten makinak
ere; bestalde, ikusleentzako eserlekuak zeuden, cavea delakoak.
Anfiteatro batzuek euria eta eguzkiarengandik ikusleak babesteko toldoak jartzen
zituzten.
Gladiadoreen arteko borrokaz gain, animalien artekoak (hipopotamoak, krokodiloak,elefanteak, tigreak eta hartzak), nahiz gladiadore eta piztien artekoak egiten ziren
anfiteatroetan. Gladiadoreak gehienetan gerra presoak, heriotza-zigorra zutenak edota
esklaboak izaten ziren. Borrokaldia desfile handi batekin hasten zen eta agintariaren
aurrera iristen zirenean gladiadoreek Ave Caesar, morituri te salutant agurra egiten
zuten; ondoren borrokan hasten ziren. Maiz borrokaldiak gladiadore galtzailearen
heriotzarekin bukatzen ziren, galtzailea zaurituta geratzen bazen, ikusleek bizitza
barkatzea eska zezaketen. Azken erabakia agintariaren esku zegoen
Erromako anfiteatroak, koliseoak (Coliseum), 50.000 ikuslerentzako tokia zuen.
Zirkua
Erromako ikuskizunik ospetsuenak eta gustukoenak zirkuan izaten ziren. Zirkuan, batez
ere, zaldi-lasterketak eta gurdi-lasterketak egiten zituzten. Lasterketa horiek bi
zaldikoak, hirukoak, laukoak (quadriga zen zabalduena) eta hamarrekoak ere izan
zitezkeen. Lasterketak taldeka izan ohi ziren, eta taldeak arropen koloreen arabera
bereizten zituzten. Kolore baten alde edo kontra apustu ugari izan ohi zen, eta talde
batzuek jarraitzaile elkarteak ere sortu zituzten. Gurdien gidari irabazleak, diru-saria eta
erramu-koroa jasotzen zuen.
Arrakasta horren adibidea Erromako Maximo zirkua da, 250.000 ikusle biltzera iritsi baitziren.