Date post: | 01-Dec-2015 |
Category: |
Documents |
Upload: | maite-gonzalez |
View: | 51 times |
Download: | 7 times |
1.- Arroxali mendian bizi da bakar-bakarrik, etxetxo txiki batean.
1.- Arroxali mendian bizi da bakar-bakarrik.
2.- Berak bakarrik egiten ditu etxeko lanak: janaria prestatu, etxea garbitu...
2.- Berak egiten ditu etxeko lanak.
3.- Arroxaliren lagunak kalean bizi dira.
-Nik kalea ikusi nahi dut! -esan du arroxalik.
3.- Arroxaliren lagunak kalean bizi dira.
4.- Joxe Anttonek honela esaten dio igandero:
-Ikastolan jolas, dantza eta marrazkiak egiten ditugu.
-Ni ere joango naiz ikastolara.
4.- —Ikastolan jolas egiten dugu —esan dio Joxe Antonek.
Eta Arroxalik ikastolara joan nahi du.
5.- Gauean, bere lagunak lotan daudenean, Arroxali herrira joan da, lagunek kontatu diotena ikusteko asmoz.
5 - Gauean, Arroxali kalera joan da.
6.- Arroxali ikastolara sartu da.
-Zenbat gauza dagoen hemen! Jostailuak, mahaiak, ipuinak, marrazkiak...
-Zein polita den ikastola! gela guztia izugarri gustatu zaio.
6.- Arroxali ikastolara sartu da. Oso polita iruditu zaio.
7.- Dena ikusi ondoren, loguratu egin da eta epel-epeletan lo egiteko armairuan sartu da.
Benetan lo goxoa egin du.
7.- Armairuan sartu da gero Arroxali eta lo geratu da
8.- Nolako istilua goizean haurrak gelara sartu direnean. -Non daude margoak?
-Non daude ipuinak? -Gauza guztiak tokiz aldatuta daude! -Nor ibili ote da gure gelan?
8.- —Gauza guztiak tokiz aldatuta daude!
—Nor ibili ote da gure gelan?
9.- Gelako armairu barruan norbait dagoela konturatu dira eta horregatik atea ireki dute.
-Nor zara zu?
-Ni arroxali naiz -erantzun du negarrez.
9.- Armairua ireki dute eta Arroxali atera da handik.
10.- Armairutik irten ondoren:
-Ikastola ikusi nahi nuen eta horregatik etorri naiz.
-Oso ondo, arroxali; nahi al duzu, gu bezala, egunero ikastolara etorri?
—Bai, nahi dut! egunero etorriko naiz! hau oso polita da!
Eta ordutik, egunero bere lagunekin ikastolara joaten da poz-pozik.
10.- Eta geroztik Arroxali ikastolara joaten da egunero poz-pozik.