Date post: | 14-Mar-2016 |
Category: |
Documents |
Upload: | emilio-azueta |
View: | 227 times |
Download: | 7 times |
ORDENAGAILUZ LAGUNDUTAKO ESPERIMENTAZIOA
BHI ANITURRI
IKASTETXEKO EZAUGARRIAK
Agurain Arabako lautadan kokatuta dago. Aguraingo koadrila eskualdeak 3950 biztanle ditu. Bailarako jarduera nagusiak industria, nekazaritza eta abeltzaingoa dira.200 ikasle eta 39 irakasle ditu.Hezkuntza eskaintza: DBH osoa, maila bakoitzean bi talde daude, Batxilergoko bi modalitate (giza-gizarte eta zientzia-teknologia) eta LHHP.
AURREKARIAK
2003-2005 ikasurteetan Kalitatea Kudeatzeko Sistema proiektuaren barruan laborategiaren hobekuntzari egin zitzaion.
Produktu kimikoak inbentariatu eta ordenatu;
Laborategiko tresneria inbentariatu, ordenatu eta ahal zen neurrian konpondu eta osatu;
Hondakinen kudeaketa hobetu;
Laborategiko lana zientzietako ikasgaietako curriculumean eta klaseko jardunean txertatu.
AURREKARIAK
2006-2008 ikasurteetan, Berrikuntza Ekintzei esker, zientzietako esparruan IKTen erabilera bultzatu genuen.
Ordenagailuz lagundutako esperimentazioa (OLE);
Simulazioen erabilera (OLI);
Interneten erabilera informazio iturri gisa.
ZIENTZIA-HEZKUNTZA
APQUA materiala: lur-azpiko uren kutsadura, plastikoak gure gizartean eta jasangarritasuna.
Bioteknologia materiala.
Fisika eta Kimikarako OLEmateriala.
2008-2009 ikasurtean Zientzia-Hezkuntzaproiektuan parte hartu dugu.
HELBURUAK
Ikasleen motibazioa suspertu arlo zientifikoetan. Irakasleen formazioa hobetu, teknologia berrien ezagutzan, teknologia horiek Natur Zientzietan eskaintzen dizkigun baliabide didaktikoetan eta baita esperimentazio eta ikerketa lanerako tekniketan ere.
Ikasgaiaren irakaskuntza gaurkotu.
Laborategiko lana hobetu. Fisika eta Kimikako laborategien erabilera bultzatu. Multimedia baliabideak eta ikastetxearen azpiegitura telematikoari etekin didaktikoa atera.
LANAREN ANTOLAKETA
Programazioak aztertu eta baliabide berrien bidez hobekuntzak proposatu.
Material berria aztertu eta bere erabileran trebatu.
Ikasleekin praktikak egiteko txostenakprestatu.
Ikasleekin praktika berriak burutu.
LAN PRAKTIKOEN ONURAK
Lan praktikoek zientzia eta lan zientifikoaren benetako izaera erakuts dezakete.
Kontzeptuen ikasketa esanguratsua laguntzen dute.
Motibazioa hobetzen dute, jakinmina, jakiteko gogoa areagotzen dutelako, ikastea erraztuz.
Laborategiko esperientziek lagundu egiten diete ikasleei beren uste edo hipotesiak egiaztatzenedo zalantzan jartzen.
OLEren ABANTAILAKDatuen bilketa azkarra. Denbora gehiago ematen du esperimentuen diseinu eta lortutako datuen baloraziorako. Neurri bakoitza edo esperimentua errepikatzea errazten du.
Neurketen kalitate eta zehaztasun hobeagoa.
Datu asko hartu eta automatikoki gordetzeko aukera.
Fenomeno oso azkarrak edo oso mantsoak aztertzeko gaitasuna.
Datuen adierazpen grafikoa erraza eta azkarra.
Datuen interpretazioa errazten du. Erlazioak eta joerak errazago ikusten dira.
Datuen komunikazio prozedurak errazteko
Ikasleen zioa handitzen du.
Ordenagailuaren pantaila kanoira konektatzeko aukera.
ORDENADOREA
Software programa
USB link Sentsorea
ADIBIDEAK
Gasen portaera.Beroa eta tenperatura.Azido-base balorazioak. Balorazio-kurbak.Higidura parabolikoa.
GASEN PORTAERA
Helburua: Gasekin esperimentatuz P/V eta P/T erlazioak deskribatzea.Hipotesiak planteatu.Aldagaiak kontrolatu.Emaitzak aztertu eta ondorioak atera.
HIPOTESIAK PLANTEATU
Zein magnituderen bidez deskribatuko zenuke gas baten egoera?
Zein da gas baten presio eta tenperaturaren arteko erlazioa, bolumena konstante mantentzen bada tenperatura aldatzen den bitartean? Erabili al daiteke erlazio hori zero absolutuaren balioa determinatzeko?
Zer gertatzen da gasaren presioarekin bere bolumena aldatzen bada, tenperatura konstante mantenduz?
Zein da magnitude horien arteko erlazioa?
ALDAGAIAK KONTROLATU
Zein prozedura planteatzen duzu hipotesi horiek esperimentalki egiaztatzeko?
p eta V-ren arteko erlazioa (t eta gas kantitatea konstanteak izanik)
Urratsez urrats, aldagaiak kontrolatuz:
p eta t-ren arteko erlazioa (V eta gas kantitatea konstanteak izanik)
Materiala- 50 ml-ko plastikozko xiringa- Plastikozko tutua- OLE ekipoa: presio absolutuaren sentsorea
Prozedura1. Hartu xiringa, kokatu enboloa V=20 ml-tan, lotu tutuaren bitartez sentsoreari.2. Programa ezazu bilketa diskretoa, V x ardatzean sartuz, presio-sentsorea y ardatzean izanik. 3. Egin ezazu bilketa xiringaren enboloa bultzatuz eta datuak 2 ml-ro gordez.4. Softwarearen bitartez egin ezazu p/V eta P/1/v grafikoak.
p eta V-ren arteko erlazioa (t eta gas kantitatea konstanteak izanik)
p eta t-ren arteko erlazioa (V eta gas kantitatea konstanteak izanik)
Materiala- 100 ml-ko erlenmeyerra- 500 ml-ko hauspeontzia- Gomazko tapoi zuloduna- Plastikozko tutua- Euskarria eta matxardak- Gasezko erregailua- OLE ekipoa: presio absolutua eta tenperatura sentsoreak
Prozedura1. Itxi erlenmeyerra tapoiarekin eta sartu tutua zulotik; lotu tutua presio-sentsorearekin.2. Erlenmeyerrean dagoen airea murgildu oso-osorik hauspeontziko uretan. 3. Sartu termometroa ontzian uraren tenperatura neurtzeko (eta erlenmeyerraren barruko airearena). 4. Datu-bilketa programatu, t x ardatzean eta p y ardatzean izanik.5. Berotu erlenmeyerra maria-bainuan hauspeontzia erregailuaren bidez berotuz.6. Softwarearen bidez egin ezazu P/t grafikoa.
ONDORIOAK
Zein da ondorioa? Baieztatu al da hipotesia?
ONDORIOAK
Zein da ondorioa? Baieztatu al da hipotesia?
ONDORIOAK
Zein da ondorioa? Baieztatu al da hipotesia?
ONDORIOAK
Nola lortu dezakezu 0 absolutuaren balioa?
BEROA ETA TENPERATURA
Helburua: Gorputz bat berotzean bere tenperatura aldaketan eragiten duten faktoreak aztertzea.Hipotesiak planteatu.Aldagaiak kontrolatu.Emaitzak aztertu eta ondorioak atera.
HIPOTESIAK PLANTEATU
Zein aldagairen menpe dago gorputz bat berotzeko transferitu behar zaion energia, bero moduan kasu honetan?
Zeinek lortuko du tenperatura gehiago igotzea bero kantitate bera ematen zaionean, urak ala olioak?
Substantzia baten masa handiago bati bero kantitate bera emanez zer nolako tenperatura aldaketa lortuko du?
Eta nola eragingo dute aldagai horiek?
ALDAGAIAK KONTROLATU
Zein prozedura planteatzen duzu hipotesi horiek esperimentalki egiaztatzeko?
m eta ∆t-ren arteko erlazioa (Q konstante eta substantzia bera izanik)
Urratsez urrats, aldagaiak kontrolatuz:
Substantzia mota eta ∆t-ren arteko erlazioa (Q eta m konstante izanik)
Materiala- Hauspeontziak.- Balantza.- Bero iturria.- Ura eta olioa.- OLE ekipoa: tenperatura sentsorea
Prozedura1. Jarri 100 g ur hauspeontzian.2. Sartu termometroa ontzian uraren
tenperatura neurtzeko.3. Datu-bilketa programatu, t x
ardatzean eta T y ardatzean izanik.4. Berotu hauspeontzia.5. Softwarearen bidez egin ezazu T/t
grafikoa.6. Errepikatu 200 g ur eta 100 g oliorekin.
ALDAGAIAK KONTROLATU: MASA ETA SUBSTANTZIA MOTA
ONDORIOAKZein da ondorioa? Baieztatu al da hipotesia?
Uraren bero espezifikoa jakinda kalkulatu dezakezu bero iturriaksegunduro ematen duen beroa? Eta olioaren bero espezifikoa?
AZIDO BASE BALORAZIOAK. BALORAZIO KURBAK
Helburua: Azido baten kontzentrazioa determinatu.Laburpen teorikoaProzeduraEmaitzak aztertu eta ondorioak atera
Materiala- Hauspeontzia.- Bureta.- Laginak: Ozpina eta HCl.- Baloratzailea: NaOH.- OLE ekipoa: pH sentsorea
Prozedura1. Kalibratu pH sentsorea.2. Jarri laginaren bolumen ezaguna
hauspeontzian.3. Murgildu pH sentsorea laginan.4. Bete bureta kontzentrazio ezaguneko
NaOH-rekin.5. Programa ezazu bilketa diskretoa,
NaOHren V x ardatzean sartuz, pH sentsorearen neurketa y ardatzean izanik.
6. Gehitu NaOH laginari gutxinaka.
AZIDO-BASE BALORAZIOA. BALORAZIO KURBAK. PROZEDURA
EMAITZAK ETA ONDORIOAK
EMAITZAK ETA ONDORIOAK
Azidoaren kontzentrazioa kalkulatu. Kontzentrazio unitate desberdinak erabili
Azidoaren kontzentrazioa jakinda kalkulatu bere pH-a eta konparatu pH sentsoreak neurtutakoarekin.
Baliokidetza puntuko pH-a estimatu edota kalkulatu. Konparatu grafikoan lortutako balioarekin.
Alderatu azido sendo eta azido ahul baten balorazio kurbak.
HIGIDURA PARABOLIKOA
Helburua: Hasierako abiadura eta angelu batez botatako proiektil bat grabitatearen eraginez egiten duten higidura parabolikoaren ibilbidearen ekuazioa lortu.Hipotesiak planteatuProzeduraEmaitzak aztertu eta ondorioak atera
HIPOTESIAK PLANTEATU
Hasierako abiadura eta angelu batez botatako proiektil bat grabitatearen eraginez egiten duten higiduraren ibilbidea parabolikoa al da?
Lor bedi ibilbidearen ekuazioa:
( )0
tan22cos2
02
yxxv
gy +−−= αα
HIGIDURA PARABOLIKOA: Prozedura
Prozedura1. Jarri erraila marrazkian agertzen den moduan. Neurtu mahaiarekin egiten duen α
angelua.2. Jarri erregela lurrean. Mahaiarekiko elkartzuta egon behar du eta 0a mahaiaren
bertikalarekin bat egin behar du.3. Itsatsi paper zuria barra bertikalean zeloarekin. Horren gainean itsatsi ikatz papera
barra bertikalean eta jar ezazu mahaiaren kontra.4. Utzi bola erortzen plano inklinatuan behera. Markatu zein puntutatik utzi duzue
erortzen, beti leku beretik utzi behar duzue eta.5. Barra bertikalean utzitako marka izango da hasierako altuera.6. Errepikatu 3 eta 4. urratsak, baina barra bertikala mahaitik urrunduz.7. Sartu datuak “DataStudio” programan eta aztertu y/x ibilbidearen grafikoa.
Ikatz paperaPaper txuriaZeloaTransportadorea
MaterialaErrailaBolaErregelaBarra zuzena
ONDORIOAKZein da ondorioa? Baieztatu al da hipotesia?
Ordenagailuak ekuazioaren A, B eta C emango ditu. Horietatik abiatuz kalkulatu y0, v0 eta α (NS-ko unitateetan). Alderatu hauek balio errealekin.
PRAKTIKEN TXOSTENEN BILDUMA
FisikaHigidura Zuzen UniformeaHigidura Zuzen Uniformeki AzeleratuaHigidura parabolikoaArkimedes-en printzipioaAtwood makinaBeroa eta tenperaturaOreka termikoaOhm-en legea
PRAKTIKEN TXOSTENEN BILDUMA
KimikaBoyle-ren legeaGas ideialen tenperatura eta presioaren arteko erlazioaNeutralizazio beroaUraren eroankortasunapH-aren neurketaEtiketarik gabeko ontzien identifikazioaOzpinaren balorazioaBalorazio kurba. Azido sendoa-Base sendoaBalorazio kurba. Azido ahula-Base sendoaBeer-en legea
PRAKTIKEN TXOSTENEN BILDUMA
BiologiaBihotz erritmoa Azidoen aurkako pilulen eraginaKatalasaren aktibitateaMintzaren iragazkortasuna