2
AURKEZPENA ETA FUNTZIONAMENDUA AURKIBIDEA
Programaren aurkezpena............................................... ...... 03 Funtzionamendua............................................ .................... 18 Egutegia eta jarraipen batzordeak............................... ........ 33 Ikasturte amaierako balorazioa egiteko eredua............................................. ....... 23 Kontaktuak eta datuak............................................ ............. 26 2012/2013 jaialdietarako datak............................... .............. 28
3
PROGRAMAREN AURKEZPENA
4
0. PROIEKTUAREN NONDIK NORAKOA
Ahozko komunikazioa lantzea da proiektu honen helburua, horretarako bertsolaritzaren hainbat baliabide erabiliz. Bertsolaritzak hizkuntza normalkuntzan lagun dezake, hizkuntza haurren eta gazteen aurrean prestigiatu eta erabiltzeko motibazio pizgarri izan daitekeelako.
Hitzaren bidez egiten den jolasa eta komunikazio ekintza den aldetik, euskal kulturaren adierazgarri arrakastatsua izan da eta oraindik, garaian garaiko hizkuntza eskakizunetara moldatzen jakin duelako.
Gainera, bertsogintzak ahozko adierazpidea hobetzea, komunikazio estrategia
eraginkorrak baliaraztea, hizkuntza aldetiko sormena bultzatzea, jendaurrean egoteko eta hitz egiteko oztopoak gainditzea, ideiak ordenatzen laguntzea eta komunikatzaile onak hezteko beste zenbait ekarpen interesgarri ekar dakizkioke eskolari.
Beraz, bada, bertsolaritza gure Hezkuntza Proiektuan jasotako helburuak bermatzeko
tresna ezin hobea dugu.
1. HELBURUAK A) Bertsogintza bitarteko delarik, hau da, eskola kurrikulumean
bertsolaritza ezarriz, ikasleen euskararen erabilpen maila eta kalitatea handitzea Adierazleak:
Ikasleak bertso bat idatziz egiteko gauza izatea Ikasleak bat-bateko piezak osatzeko gai izatea Ikasleak, hasieran laguntzarekin egingo duten jarduera pixkanaka jarduera
autonomo bilakatzea, bertsoak egiteko prozedurazko edukiak barneratuz eta aplikatuz
Komunikazio funtzio eta egoera ezberdinetako bertsogintza lantzea: kontaketa, eskea, zirikatzea, barre eginaraztea,…
B) Bertsotarako zaletasuna piztea eta bertsogintzari eskolako jardunean
funtzionalitatea emanik, zaletuen beharrak eta gogoak elikatzea.
Adierazleak:
Urteko sasoia dena delarik, festa edo ospakizunetan, bertsolaritzaren presentzia bermatzea
Ikastetxe mailan, bertsogintzan arituko direnen arteko topaketak antolatzea Bertsolari gazte eta elitekoa ezagutzera eman, eskolara gerturatuz.
5
2. PLANTEAMENDUA
2.1. FUNTZIONAMENDUA
Bertsogintzan “espezialistak” direnen laguntza izango dute ikastetxeek, bertsolari gazte talde batena hain zuzen ere, eskola kurrikulumean bertsolaritzari sarbidea emateko. Bertsolariak eskolaz kanpokoak izanik, jarduera berezi bezala har dezakete haurrek eta gainera gazteak diren aldetik, haurrengandik gertu egon eta giro eta dinamika aproposa sor daiteke gelan.
Espezialistek beraien formaziotik eman dezaketenaz gain, gelarako materiala ere erabiltzen dugu, liburu, CD eta DVD-z osatua. Hiru mailatarako materiala daukagu eskura: GU ERE BERTSOTAN 1, GU ERE BERTSOTAN 2 eta GU ERE BERTSOLARI 3. Horrez gain, sor daitezkeen beharrei erantzuten material osagarri aukera zabala daukagu edozeinen eskura.
Gune bakoitzeko arduradun batek osatuko luke ikastetxeko bertsolaritza komisioa. Honen betebeharra proiektuaren helburuak bermatzea litzateke. Bi eginkizun nagusitan jardun beharko lukete horretarako: bertsolaritza-taldearen jarraipena egin, gune bakoitzean behar izan ditzaketen baliabideak eta azpiegitura eskainiz, eta giro eta zaletasuna piztuko dituen ekintzak elkarrekin antolatzeko gestioak aurrera eraman.
Ikasturte bakoitzaren bukaeran ebaluaketa bat egingo litzateke, eta honen arabera proiektuari egokitzapenak ezarri, hurrengo ikasturtean jarraipena emateko.
2.2. ANTOLAMENDUA
Eskola orduko saioak Hartzaileak LH-ko 4., 5., 6. eta DBHko 1. eta 2. maila bitarteko ikasleak izango
dira, beti ere gehienez hiru urtetan zehar landuko den proiektua dela kontuan izanda. Gela bakoitzean bertsolariak ordubeteko eskola emango du hamabostean behin, eta tarteko astean tutorea edo ikastetxeak hartarako izendatutako irakaslea arduratuko da bertsolariak agindutako zereginak haurrek egin ditzaten. (Gune bakoitzak erabaki beharko luke nondik eta nola ekin proiektu honi eta beronen bilakaera urtez urte: zein mailatan, zenbat gelarekin…)
▪ Tutorea edo guneko irakaslea bertsolariarekin batera egongo da gelan, batetik zubi lanak egin eta bestetik proiektuaren jarraipena egin ditzan, iradokizunak egin eta ikasleen ebaluaketa jarraian lagunduz. Irakasle horrek formazioa ere jasoko luke bide batez. Bukaeran ebaluaketa bat burutuko dute irakasleak eta bertsolariak.
Jarduera antolatua egongo da, ikasleek begi-bistan izan ditzaten zereginak eta lorpenak. Eskolako ekintzak izango dira jardueren jomuga, jai bereziak batez ere.
Halaber, ikastetxeko irakasleak azken hamabost egunetan gelan gerta daitezkeen gorabehera esanguratsuenen berri emango dio espezialistari, baldin eta klaseko martxan oztopo bat izan daitekeela uste badu.
6
Eskolaz kanpoko aktibitatea: Posible den kasuetan herriko bertso-eskola kanpoko jarduera moduan eskainiko
litzaieke, klasean gutxienez urtebetez lantzen aritu ondoren.
Zaletuen taldetxo bat sortu ondoren dinamika berezia jarraituko litzateke hauekin: gurasoak kontaktuan jarri, herri-arteko bertsolaritzaren mundurako sarbidea erraztu asmoz baliabideak eskaini, informazioa,…
Sasoia heltzen denean, ikasleak Eskolarteko Txapelketan parte hartzera animatuko lirateke. Aurrez, bertso lanketa intentsiboa beharko litzateke gune bakoitzeko kanporaketa baino lehen, eta ondoren kanporaketa bera antolatu
Giroketa-funtzionalitate lanak: Ikasturte amaieran herri edo ikastetxe mailako jaialdi bat egingo litzateke. Gune bakoitzean, gutxienez bertsolari “profesional” baten bisita antolatu daiteke,
bertatik iniziatibarik balego.
Bertsoak bitarteko direlarik gelen arteko saioak ere egin daitezke.
Jai berezietan (Eguberriak, Santa Ageda, Inauteriak, ziklo bukaerako festa,…) bertsogintzarekin zerikusia duten aktibitateak antolatuko dira: lehiaketa, bat-bateko saioa kanpoko laguntzaz…
Eskolarteko lehiaketa dela eta, gune barruko kanporaketen emaitzak, parte hartzaileak, …aditzera eman beharko lirateke
Sariak edo aipamenak lortuz gero komunikabideetan iragarri beharko lirateke. 2.3. EDUKIAK Eskola ordutan landuko diren edukiak honako hauek dira:
Kontzeptuak: Garai bateko eta gaur egungo bertsolariak eta bertsogintzaren fenomenoa Bertsogintzaren ezaugarri orokorrak:
- Doinua eta neurria - Puntuak eta oinak - Errimatzeko arauak
Idatzizko eta bat-bateko bertsogintza Bertsoaren funtzio komunikatzailea Irudimenaren eta sormenaren aukerak
Prozedurak Bertsoak egiteko teknika
- Atzekoz aurrera - Oinetatik abiatuz puntuak atera - Hasera emanda bertsoa osatu
Ideien antolaketa: bertsoaren barne egituraketa Doinu eta neurriaren bateratasuna Bertsoaren azterketa Ideien tolestea eta garapena, aukera aniztasuna Kantaera eta gorputz espresioa Memorizazioa
7
Jarrerak Komunikazioaren aldeko jarrera, entzuten ikasi, txanda errespetatu… Norbere sorkuntzarako interesa, besteena ere baloratuz. Gelakideen aurrean adierazteko pausoa eman, deshinibitu Norbere aukera eta lorpenen balorazioa eta autoestima Talde lana eta jarrera parte hartzailea, lehiakortasuna eta nabarmendu nahia
baztertuz.
Euskaraz hitz egitearen aldeko jarrera positiboa, hizkuntzaz gozatuz.
Unitate didaktiko baten adibidea.
Jarraian, baliatuko dugun ikasmaterialeko unitate didaktiko bat eta honen lanketa azalduko ditugu, adibide gisara. Unitatearen izena GEURE BURUARI da. Unitate egokia da ikasturte hasieran landu eta kokatzen joateko. Neurri txikiak landu eta doinuak ezagutzen hasiko gara. Bertsoaren atal ezberdinak landuko ditugu, neurria, errima, oina…Azken finean kopla bat zer den ikasiko dugu. Horretarako kopla sorta batzuk baliatuko ditugu, eta entzumena eta ulermena landuko ditugu taldean. Beste zenbait ariketa eta argibide jasoko ditugu bertsoari dagokionez eta unitatearen azken helburua taldeka kopla bat edo bi osatzea eta gelan abestuz jendaurrekotasuna lantzea izango da. Aurkezten dizuegun unitate hau 4 astetan lantzeko prestatua dago.
8
9
Unitate hasieran inoiz bertsorik abestu edo egin dugun arakatuko dugu. Ziur ezagutzen ditugun
zenbait abestik bertso estruktura dutela. Galde erantzunak taldean komentatuko ditugu.
10
“Ama begira zazu” eta “Ikusi nuenean” doinuak entzun eta ikasiko ditugu taldean abestuz.
Neurria lantzen hasiko gara.
11
Koplak egiten hasteko zenbait puntu kontutan hartu behar ditugu. Horretarako orrialde
honetako kontzeptuak errepasatu eta landuko ditugu.
12
Kopla edo bertso bakoitzak zati ezberdinez osatua dago. Zati horiek identifikatzen eta definitzen ikasiko dugu.
13
Errepaso txiki bat emango diogu orain artekoari, neurria eta doinuaren izena esaterako. Horretaz gain, bertsotan ere akatsak ematen direlako, horietako batzuk komentatuko ditugu adibideak erabiliz.
14
Bertso sorta bat entzun eta ikusiko dugu. Bertan kantuan ari den bertsolaria ezagutuko dugu. Horretaz gain dagoeneko ikasi ditugun doinuekin baliatuz 4 neska mutikoren aurkezpen koplak entzungo ditugu.
15
Errepasatu dezagun orain arte egindakoa!
16
Orain gure txanda da! Banaka bakoitzak bere burua, zaletasunak edo ikastetxeari buruzko zerbait idatzi eta abestuko du.
17
Dena prest dugunez jendaurrekotasuna landuko dugu, bakarka edo taldeka. Bukatzeko unitate osoari errepaso bat emango diogu.
18
FUNTZIONAMENDUA
19
FUNTZIONAMENDUA Bertsozale Elkartea
- Bertsozale Elkarteak ikasturte osorako zerbitzua bermatuko du, bai taldeko lanean eta baita gestio eta jarraipen lanetan ere, ezintasun justifikatuen kasuan salbu.
- Bertsozale Elkarteak bai udalek eta baita ikastetxeek ere eskatzen dizkioten argibide guztiak emango ditu, bai forma dokumentalean eta baita beharrezko bilera eta harremanen bitartez ere.
- Ikasturte bakoitzerako eskatzen zaion materiala ekoiztu eta banatzeko konpromisoa bereganatzen du.
- Ikasturtean zehar aurreikusitako jarraipen batzorderako informazioa prestatu eta bilerak ezarritako epeetan burutzeko konpromisoa bereganatzen du.
- Ikasturte hasieran funtzionamenduaren eta ikastetxeetako jardunaren inguruko informazioa biltzen duen txosten bat prestatu eta udal eta ikastetxeen eskura jarriko da.
- Ikasturte amaierako jaialdietarako ikasleak eta egitaraua prestatuko ditu, eta ikastetxeei garaiz jakinaraziko zaie gela bakoitzak zein egun eta orduetan parte hartuko duen.
- Irakasle mintegian ikastetxeetatik etor daitezkeen iradokizun eta kexa guztiak aztertuko dira, eta denei erantzun bat emango zaie.
Udalak
- Ikasturte osorako finantziazioa bermatuko dute. - Faktura guztiak adostutako epeetan ordainduko dituzte, atzerapenek sor ditzaketen
diruzaintza arazoak saihestuz. - Jarraipen batzordeen bileratan parte hartuko dute. - Jaialdietarako aretoak prestatzeaz arduratuko dira. - Ikasturtea amaitu aurretik ikastetxeekin hurrengo ikasturterako asmoak zehaztu eta
Bertsozale Elkarteari jakinaraziko dizkiote. Ikastetxeak
- Ordutegiak errespetatzea bermatuko dute. - Irakaslea gelan egongo da espezialistarekin batera. - Ikasleen dirua jaso eta materialaren faktura ordaintzeaz arduratuko dira. - Faktura guztiak hilabeteko epearekin ordainduko dira gehienez. - Jarraipen batzordeen bileratan parte hartuko dute, ordezkari baten bitartez. - Jaialdietan parte hartuko dute. - Espezialistaren orduren batean aldaketaren bat balego bi aldez aurretik jakinaraziko
dute. - Gelan ikasleekiko azken ardura ikastetxeko irakaslearena izango da. - Programaren egutegia betetzeaz arduratuko dira. - Ikasturte amaierako balorazioak ezarritako epearen barruan Bertsozale Elkarteari
helaraztea bermatuko dute. - Gelako lanaren inguruko argibideak espezialistari eskatuko zaizkio, eta
bestelakoetarako proiektuaren arduradunarekin jarriko dira harremanetan.
20
EGUTEGIA ETA JARRAIPEN BATZORDEAK
21
EGUTEGIA
22
JARRAIPEN BATZORDEAK Ikasturte guztian zehar, behar bezainbeste elkartuko da Gipuzkoak Bertsozale Elkartea ikastetxe nahiz Udalekin. Abenduan galdetegi motz bat bidaliko da ikastetxe guztietara hasierako egoeraren berri izateko. Ikasturte erdian, jarraipen batzordeak egingo dira, aurrez aurre ikasturtearen berri izateko eta hobekuntza proposamenak jasotzeko. Zenbait herritan, azken urteetan bilerak izan duten arrakasta txikia ikusita eta denbora hobeto erabiltzeko asmoz, idatzizko iritzia eskatuko zaie. Halere, edozein premia dela ere, Gipuzkoak Bertsozale Elkarteko ateak irekita daude. Bileraren premia ikusiko balitz berriro ekingo diegu bilera dinamikei. Ikasturte amaieran, ebaluazio sistemaren azken urrats modura, 2012/2013 ikasturteko ebaluazio galdetegia bidaliko zaizue. Honekin eta Bertsozale Elkarteko irakasleen balorazioekin, ikasturteko memoria osatuko da eta ekainaren bukaeran Udaletara eta ikastetxeetara helaraziko da helbide elektroniko bidez. Hona hemen jarraipen batzordeen behin-behineko egutegia:
2012/2013 IKASTURTEKO JARRAIPEN BATZORDEAK
PARTE HARTZAILEAK TOKIA ORDUA DATA
ANDOAIN, ASTIGARRAGA, HERNANI, LASARTE, USURBIL Lasarteko Berritzegunean 11:00 2013, martxoaren 5
ARRASATE, ESKORIATZA, ARETXABALETA, BERGARA Arrasate, Kulturaten 11:00
2012, abenduaren 18 2013, apirilaren 9
AZKOITI, AZPEITI, AIZARNAZABAL, ZUMAIA Azkoitia, Intsausti Jauregia 17:00 2013, martxoak 4
BEASAIN, SEGURA Beasaingo udaletxean 11:00 2013, martxoaren 7
DONOSTIA Goikoa Jauregia; Gela urdina 9:00 2013, martxoak 4
EIBAR, SORALUZE Portalean 10:30 2013, martxoak 15
ELGOIBAR, DEBA, MUTRIKU, MENDARO Elgoibarko Kultur Etxean 9:00 2013, martxoak 15
IRUN, HONDARRIBIA Hondarribiako udaletxea 9:30 2013, martxoaren 13
LAZAKO, ZALDIBIA, ORDIZIA Ordiziako Barrena Kultur Etxean 9:30 2013, martxoaren 7
LEGAZPI, URRETXU/ZUMARRAGA Zumarragako udaletxean 12:30 2013, martxoaren 7
OÑATI Oñatiko udaletxean 11:00 2013, martxoaren 12
PASAIA, LEZO, OIARTZUN, ERRENTERIA Pasaia; Euskara Zerbitzua; Euskadi Etoribdea, 61 17:30 2013, martxoaren 20
TOLOSA, ALEGIA, BIDANI, IBARRA Tolosako udaletxea 11:00 2013, martxoaren 18
URNIETA Urnietako Kultur Etxean 11:00 2013, martxoaren 13
ZARAUTZ, AIA, GETARIA, ORIO Zarauzko udaletxean 13:00 2013, martxoak 4
23
IKASTURTE AMAIERAKO BALORAZIOA EGITEKO EREDUA
24
Ikastetxearen izena: Ikastetxeko irakaslea: Bertsozale Elkarteko irakaslea: Bost atal dira nagusiki baloratu beharrekoak. Mesedez, baloratu itzazu adierazle hauek 1etik 5era. 1= Kaxkarra 5=Oso egokia 1.-Proiektuaren garapena Ikasturteko ordutegi eta lanen betetze maila
Egin diren proiektu/jarduerak, hauen egokitasuna, zailtasun maila...
Ikasleen jarrera eta eboluzioa
Ikasleen hizkuntza trebetasunaren garapena
Bertsozale Elkarteko irakaslea egon ez den saioetan egoki eta erraz eraman ditugu klaseak aurrera
Proiektuaren garapenaren inguruan hobetu beharrekorik, gomendiorik, edo bestelako aipamenik baldin baduzu, benetan eskertukok genizuke hemen idaztea: 2.- Proiektuaren ondorioak Ikasleengan proiektua hasi zenetik bertsolaritzarekiko jarreraren garapena
Proiektua maila ezberdinetan lantzen duten ikastetxeetan, maila batetik besterako garapena
Ikasleen hizkuntza trebetasunaren garapena
Proiektuaren ondorioen inguruan hobetu beharrekorik, gomendiorik, edo bestelako aipamenik baldin baduzu, benetan eskertukok genizuke hemen idaztea: 3.- Ekoizpenak Jaialdia behar bezala prestatu eta egin da
Jaialdiak balio du haurren gaitasun pertsonalak lantzeko
Bertsometa behar bezala prestatu eta egin da
Klasean jasotako oinarriek klasez kanpoko ekoizpenetarako balio izan dute
25
Ekoizpenen inguruan hobetu beharrekorik, gomendiorik, edo bestelako aipamenik baldin baduzu, benetan eskertukok genizuke hemen idaztea: 4.- Irakaslearen jarrera Ikasleek eta irakasleak bat egin dute gelako giroan
Gela kudeatzeko modua egokia izan da
Transmititu diren baloreak egokiak dira
Bertsozale elkarteko irakasleak zentroko irakasleari ongi azaltzen dizkio aste batetik bestera egin beharreko lanak
Irakasleak klaseen aurretik egin duen prestaketa egokia izan da
Irakasleak ondo egokitu ditu klaseak ikasgelaren ezaugarrietara
Irakasleak (eskolak berak eragindako aldaketak EZ dira kontuan hartzen) ikasturtean egin dituen ordu-aldaketa kopurua
Aldaketak egon direnean, behar bezala jakinarazi eta kudeatu dira
Orokorrean, gustura gaude irakaslearen lanarekin
Irakasleen jarreraren inguruan hobetu beharrekorik, gomendiorik, edo bestelako aipamenik baldin baduzu, benetan eskertukok genizuke hemen idaztea: 5.- Materiala Materialaren planteamendua egokia da
Materialaren garapena ikasturtearen garapenarekin bat dator
Erabiltzen diren bertso-sortak egokiak dira
Material osagarria (CD, DVD…) egokia da
Orokorrean, materiala gustatzen zaigu
Materialaren inguruan hobetu beharrekorik, gomendiorik, edo bestelako aipamenik baldin baduzu, benetan eskertukok genizuke hemen idaztea:
26
KONTAKTUAK ETA DATUAK
27
KONTAKTUAK ETA DATUAK KONTAKTUAK Gipuzkoako Bertsozale Elkartea- TRANSMISIO SAILA Edurne Soraluze Larramendi, 7 20400 Tolosa Tel.: 943 670575 / 665 737 315 Posta e.: [email protected]
GIPUZKOAKO BERTSOZALE ELKARTEKO TRANSMISIO SAILEKO IRAKASLEAK
IZENA ETA ABIZENA TELEFONOA HELBIDE ELEKTRONIKOA
AITOR MENDILUZE 616 496 967 [email protected]
ALAIA MARTIN 690 280 761 [email protected]
AMAIA AGIRRE 670 207 814 [email protected]
ANDER LIZARRALDE 605 710 880 [email protected]
ARKAITZ OIARTZABAL, "XAMOA" 635 200 021 [email protected]
BIXENTE GOROSTIDI 619 331 580 [email protected]
ENEKO BERETXINAGA 662 214 026 [email protected]
IÑAKI GURRUTXAGA 635 720 240 [email protected]
JOKIN URANGA 615 700 766 [email protected]
JON MARTIN 656 758 054 [email protected]
MIKEL ARTOLA 635 009 279 [email protected]
NEREA URRA 646 095 665 [email protected]
UNAI MUÑOA 665 737 315 [email protected]
mailto:[email protected]:[email protected]:[email protected]:[email protected]:[email protected]:[email protected]:[email protected]:[email protected]:[email protected]:[email protected]:[email protected]:[email protected]:[email protected]
28
2012/2013 IKASTURTE AMAIERAKO JAIALDIEN DATAK
29
HERRIA EGUNA
Aduna Zehazteke
Aia Zehazteke
Aizarnazabal Zehazteke
Andoain (1. maila) Zehazteke
Andoain (2. maila) Zehazteke
Aretxabaleta maiatzak 23
Arrasate maiatzak 4,14,21
Asteasu Zehazteke
Astigarraga Zehazteke
Azkoitia maiatzak 21
Azpeitia maiatzak 22
Beasain maiatzak 13
Berastegi Zehazteke
Berrobi Zehazteke
Deba Zehazteke
Donostia 1 maiatzak 27
Donostia 2 maiatzak 28
Donostia 3 maiatzak 29
Donostia 4 maiatzak 30
Donostia 5 ekainak 3
Donostia 6 ekainak 4
Donostia 7 ekainak 5
Eibar 1 maiatzak 6
Eibar 2 Zehazteke
Elgoibar 1 Zehazteke
Elgoibar 2 Zehazteke
Errenteria maiatzak 16
Errenteria maiatzak 23
Eskoriatza maiatzak 16
Getaria Eskola jaialdiaren barruan
Hernani (Langile/Elizatxo/Txirrita) Zehazteke
Hernani (Langile/Urumea 6. maila) Zehazteke
Hernani (Urumea/Elizatxo/Inmaculada) maiatzak 29
Hondarribia 1 maiatzak 22
Hondarribia 2 maiatzak 22
Ibarra Zehazteke
Irun 1 maiatzak 21
Irun 2 maiatzak 28
Lasarte (1. maila) Zehazteke
Lasarte (2. maila) Zehazteke
Lazkao maiatzak 22
Legazpi maiatzak 14
Lezo 1 maiatzak 29
Lezo 2 maiatzak 29
Mutriku Zehazteke
30
Oiatzun maiatzak 23
Oñati 1 maiatzak 8
Oñati 2 maiatzak 15
Orio maiatzak 14
Ordizia maiatzak 20
Orereta Zehazteke
Pasaia maiatzak 30
Segura maiatzak 15
Soraluze apirilak 29
Tolosa 1 Zehazteke
Tolosa 2 Zehazteke
Tolosa 3 Zehazteke
Urnieta 1 Maiatzak 15
Urretxu-Zumarraga apirilak 30
Urretxu-Zumarraga 2 maiatzak 7
Usurbil Zehazteke
Villabona maiatzak 21
Zaldibi Zehazteke
Zarautz maiatzak 15
Zizurkil behea maiatzak 28
Zizurkil gora maiatzak 28
Zumaia maiatzak 20
Bergara Zehazteke
Bidani Zehazteke
Lizartza Zehazteke
31