Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa
Junan Fundazioa 1
AURKIBIDEA
1. ENPATIA: GAITASUNAREN DEFINIZIOA
1.1.- PERTZEPZIOA
1.2.- EMOZIOEN IDENTIFIKAZIOA ETA ADIERAZPENA
1.3- PENTSAMENDU KAUSALA
2.- IPUINA
2.1.- NUSI ETA UDABERRIA
2.2.- KONPETENTZIAK
2.3.- HELBURUAK
2.4.- JARDUERAK 1. NUSI ETA UDABERRIA
2. ENTZUTEN ARI NAIZ
3. MIKROFONOA
4. NOLA SENTITZEN DA NUSI?
5. ZERGATIK SENTITZEN DA HORRELA?
6. EMOZIOEN HORMA-IRUDIAK
2.5.- DENBORALIZAZIOA
3.- UNITATE DIDAKTIKO EMOZIONALA
3.1.- KONPETENTZIAK
3.2.- HELBURUAK
3.3.- EDUKIAK
3.4.- JARDUERAK 1. PLANOA
2. HEMENTXE DUZU ARTEAREN ETXEA!
3. GOAZEN ANTZEZTERA!
4. KOMIKIA
5. ARGAZKIEI UKITUAK EMAN
6. NIRE LAGUNEN ARGAZKIAK
7. KOADROAREN SEKRETUA
8. SEKRETUA ASMATU BEHAR DUGU
3.5.- DENBORALIZAZIOA
Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa
Junan Fundazioa 2
1. ENPATIA: GAITASUNAREN DEFINIZIOA
1.1.- PERTZEPZIOA
1.2.- EMOZIOEN IDENTIFIKAZIOA ETA ADIERAZPENA
1.3.- PENTSAMENDU KAUSALA
1.- ENPATIA: GAITASUNAREN DEFINIZIOA
Enpatia pertsona arteko eremuaren baitakoa eta adimen emozionalaren
oinarrizko elementuetako bat da. Gainerakoen emozioak ulertzeko
gaitasuna da. Enpatia funtsezkoa da beste norbaiten mezua erabat
ulertzeko, eta horretarako nahitaezkoa da jakitea zer duten atzean beste
pertsona horren jarrerak, keinuak, ahotsaren tonuak edo intentsitateak eta
baita isiltasunak berak ere.
Garapenaren psikologoek diotenez, enpatiak bi osagai ditu:
-Besteekiko erreakzio emozionala, normalean haurraren bizitzako lehen
sei urteetan garatzen dena.
-Haur handiagoek beste pertsona baten ikuspegia zenbateraino
antzeman dezaketen zehazten duen erreakzio kognitiboa.
Ikasi behar dugu enpatia eta beste pertsona batzuen sentimenduekiko
identifikazioa bereizten. Identifikazioaren kasuan, beste pertsonak sentitzen
duenak kutsatzen gaitu eta, horrela, berari laguntzeko gaitasuna mugatu
egiten zaigu.
Gure ikasleekin enpatia lantzeko ezinbestekotzat jotzen ditugun gaitasunen
zerrenda bat egin dugu. Honako hauek dira:
-Pertzepzioa.
-Emozioen identifikazioa eta adierazpena.
-Pentsamendu kausala.
Lehenago esan dugun bezala, enpatia pertsona arteko adimenaren
eremukoa da. Hala ere, gaia argitzeko xedez, pertsona barneko adimenari
lotutako helburuak eta jarduerak diseinatu ditugu. Ezin dugu ahaztu
emozioak ez direla konpartimentu estankoak eta bakoitza ezin dela era
Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa
Junan Fundazioa 3
isolatuan landu. Kasu honetan, autoezagutza emozionalarekin zerikusia
duten lan-dinamikek parte hartzen dute.
Bukatzeko, Mahatma Gandhiren gogoeta hau transkribatuko dugu:
“Munduko miseria eta gaizki ulertuen hiru laurdenak amaituko lirateke nork
bere aurkariaren zapatak jarri eta haren ikuspegia ulertuko balu”.
1.1.- PERTZEPZIOA
Pertzepzioa nork bere inguruko informazioa bereganatzeko lehen prozesu
kognitiboa da. Hori kontuan harturik, nahitaezkoa da umeak aurrean dituen
estimuluetan arreta jartzen ikastea. Kontuan izan behar dugu emozioak
gutxitan adierazten ditugula hitzez, gehienetan hitzik gabeko baliabideen
bidez adierazten ditugu, hala nola keinuz, jarreraz, ahots-tonuz… Gure radar
sozialak estimuluei erreparatzen ikasteko gaitasuna du oinarri eta, gaitasun
horri jaramonik egiten ez badiogu, huts egingo dugu geure interpretazioetan
eta, ondorioz, geure harreman pertsonaletan.
1.2.- EMOZIOEN IDENTIFIKAZIOA ETA ADIERAZPENA
A) EMOZIOEN IDENTIFIKAZIOA
Nork bere emozioak eta besteenak identifikatzea adimen emozionalaren
gakoetako bat da. Autoezagutza emozionalaz ari garenean, une bakoitzean
zer emozio sentitzen ari garen jakiteaz ari gara. Autoezagutza horren
garrantzia ulertzeko lagungarri izango zaizkigu premisa hauek:
-Enpatia norberaren kontzientziaren gainean eraikitzen da. Besteen
emozioak ezagutzeko oinarria norberaren emozioak ezagutzea da.
-Zenbat eta gure emozioei irekiago egon, are trebeagoak izango gara
besteen emozioak ulertzen.
Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa
Junan Fundazioa 4
B) EMOZIOEN ADIERAZPENA
Emozioak adieraztea giza beharra da eta, besteak beste, egonkortasun
emozionalari eusteko aukera ematen digu. Emozioak adieraztea
osasungarria da. Hala ere, emozioak edonola, edonoiz eta edozein
intentsitatez adieraztea ez da osasungarria. Emozioak adierazteko
ariketak egitea garrantzitsua da, besteak beste honako arrazoi
hauengatik:
-Gure eta besteen emozioak identifikatzen laguntzen digulako.
-Dinamika horien bidez emozioen erregulazioa landu ahal
dugulako.
1.3.- PENTSAMENDU KAUSALA
Pentsamendu kausala arazo edo ekintza baten jatorria edo eragilea
asmatzeko gaitasuna da. Gertaera zein emozio baten zergatia bilatzeko
gaitasuna barne hartzen du pentsamendu kausalak.
2.- IPUINA
2.1.- NUSI ETA UDABERRIA
2.2.- KONPETENTZIAK
2.3.- HELBURUAK
2.4.- JARDUERAK
2.5.- DENBORALIZAZIOA
2.- IPUINA
2.1.- NUSI ETA UDABERRIA
NUSI ETA UDABERRIA
Nusi iratxoak egunero ateratzen zuen burua leihotik, poz-pozik. Udaberria
noiz iritsiko zain zegoen! Baina, burua aterata ere, ez zuen ikusten lorerik,
ezta hostorik ere zuhaitzetan. (1)
Horregatik, oso kezkatuta zebilen, eta bilera bat egitea erabaki zuen.
Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa
Junan Fundazioa 5
-Ohartu zarete oraindik ez dela Udaberria heldu? –Galdetu zien lagunei.
-Bai, egia da. – Esan zuen Drakik.
Guztion artean, erabaki bat hartu zuten: iratxoa eta Vampi bidaliko
zuten Udaberria bisitatzera. Jakin behar zuten zer gertatzen ari zen. (2)
Hurrengo egunean, bi lagunek bideari ekin zioten. Udaberria leize
batean bizi zen, muino baten goialdean, eta oso zaila zen haraino
iristea. Luze ibili behar izan zuten, ibai bat zeharkatu, aldapak igo... Bidea
guztiz nekagarria zen! (3)
Iritsi zirenean, atea jo zuten. Udaberriak adeitasunez hartu zituen.
-Kaixo, Udaberri. Zutaz benetan kezkatuta gaudelako etorri gara hona.
Zergatik ez zara oraindik paisaia edertzen hasi? –Esan zion Nusik.
-Sentitzen dut. –Erantzun zuen Udaberriak. Ez zaitezte kezka, laster irtengo
naiz neure leizetik. (4)
Hizketan luze jardun ondoren, bi lagunek itzultzeko bideari heldu zioten.
Iritsi zirenean, gainerako lagunak zain zituzten, jakin-minez.
-Zer gertatu da? Zer arazo dago? –Galdetu zieten.
Orduan, Vampi kontatzen hasi zen:
-Bidea oso nekagarria izan da, nik oso gaizki pasatu dut. Egunak eta
egunak eman ditut jan gabe eta eroso lo egin gabe. Atseden hartu
behar dut. Udaberria ondo dago, ez zaio ezer gertatu. Neu nago txarto
benetan. Barka iezadazue, baina atseden hartzera noa. (5)
Nusik, ordea, ez zuen iritzi bera.
-Benetan, kezkatuta nago gure lagunaz. Zerbait du, eta ez digu esan
nahi zer den. Begietara begiratu nion, eta haren tristura antzeman nuen.
Haren ahotsa ez zen betikoa eta, eskua hartu nionean, triste sentitu
nuen, oso triste. (6)
Hitz horiek entzutean, Mai pentsakor geratu zen.
Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa
Junan Fundazioa 6
-Laila, zergatik ez duzu zeure bola magikoan begiratzen zer gertatzen ari
den? –Esan zuen sorgin txikiak.
Lailak bere bola hartu, eskuak gainean jarri eta ozenki esan zuen:
-Udaberriari zer gertatzen zaion jakin nahi dut!
Une hartantxe, guztiek ikusi ahal izan zuten zer gertatzen ari zen.
Udaberria triste eta negarrez zegoen, bere lore-koroa galdu zuelako. Ez
zen apaingarri soila, koroa buruan jartzen zuenean benetan magikoa
zirudien zerbait gertatzen zen. Jartzen zuenean, lurretik altxatu, hegan
abiatu eta zelaiak lorez eta zuhaitzak hostoz eta frutaz betetzen zituen.
Baina koroarik gabe, ezin zuen ezer egin, eta Negua oso nekatuta
zegoen jada, atseden beharra zuen. (7)
Galdetu non dagoen bere koroa. –Esan zuen sorgintxoak.
Orduan ikusi zuten zer gertatu zen. Txori batek hartu zion bere txitentzako
koltxoi gisa erabiltzeko. Txoriak ez zekien koroa Udaberriarena zenik. (8)
Arazoa konpondu behar zutela erabaki eta Vampi eta Nusi bidali
zituzten berriro. Txoria bizi zen habiara abiatu ziren elkarrekin, eta
arazoaren berri eman zioten. Txoritxoak berehala ulertu zuen koroa
Udaberriarena zela, eta, gainera, berak edukitzea derrigorrezkoa zela.
Horregatik, bitan pentsatu gabe eman zien. Bi lagunak azkar abiatu ziren
koroa bere jabeari ematera. (9)
Hurrengoa egunean, herria eder-eder zegoen. Udaberria iritsia zen, bat-
batean hantxe zegoen. (10)
*Parentesien artean testuak aipagai duen irudia adierazten da
2.2.- KONPETENTZIAK
Ipuinean agertzen diren dinamikak eta jarduerak abiapuntu hartuta, honako
gaitasun hauek landu ahal ditugu:
1. Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna.
Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa
Junan Fundazioa 7
2. Gizarte eta herrikidetza gaitasuna.
3. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.
2.3.- HELBURUAK
HELBURUAK
NUSI ETA UDABERRIA
PERTSONA ARTEKOA
1. Entzumen aktiboko trebetasunak
sustatzea (1, 2 eta 3).
2. Arreta-gunea hitzik gabeko mintzairan
jartzea (1 eta 2).
3. Emozioei lotutako hiztegia bereganatu
eta erabiltzea (1, 3, 4 eta 6).
4. Beste batzuen emozioak identifikatzea (4
eta 6).
5. Egoera edo une jakin batean emozioen
eragile posibleak zehaztea (5 eta 6).
PERTSONA BARNEKOA
1. Nork bere emozioak identifikatzea. (3).
2. Gure emozioen zergatiak ezagutzea (4
eta 5).
2.4.- JARDUERAK ETA DINAMIKAK
1. NUSI ETA UDABERRIA
2. ENTZUTEN ARI NAIZ
3. MIKROFONOA
4. NOLA SENTITZEN DA NUSI?
5. ZERGATIK SENTITZEN DA HORRELA?
6. EMOZIOEN HORMA-IRUDIAK
Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa
Junan Fundazioa 8
1. JARDUERA: NUSI ETA UDABERRIA (lehen irakurketa)
Helburuak:
• Entzumen aktiboko trebetasunak sustatzea.
• Arreta-gunea hitzik gabeko mintzairan jartzea.
• Emozioei lotutako hiztegia bereganatu eta erabiltzea.
Jardueraren deskribapena:
-Haurrak zirkuluan eseriko dira.
-Ipuina irakurriko dugu.
-Guztion artean ipuina laburtuko dugu, irudiak lagungarri hartuta.
-Pertsonaien jokaera aztertu eta horri buruzko elkarrizketa zabalduko dugu
gero. Helburu horrekin, honelako galderak egin ditzakegu:
Ø “Zer gertatzen ari da irudi horretan?” 4. irudia.
Ø “Zer egiten ari da Vampi?”
Ø “Zer egiten ari da Nusi?” Nusiren gorputz-jarrera azpimarratu.
Ø “Zuek noiz sentitu duzue ez zizuetela entzuten?” “Eta gogoan duzue
esaten ari zitzaizuenari jaramonik egin ez zenioten egoerarik?”
Ø “Nola sentitzen da Udaberria?” Erantzuna arrazoitzeko eskatuko diegu
umeei.
Ø …
Baliabide materialak:
-Ipuina.
Iraupena:
Jarduera 30 minutu inguruko saioan gauzatuko da.
2. JARDUERA: ENTZUTEN ARI NAIZ
Helburuak:
• Entzumen aktiboko trebetasunak sustatzea.
• Arreta-gunea hitzik gabeko mintzairan jartzea.
Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa
Junan Fundazioa 9
Jardueraren deskribapena:
-5. irudian eta Vampik esandakoetan jarriko dugu arreta. Ondorio hau
aterako dugu: Vampi ez da Udaberriaren tristuraz ohartu jaramonik egin ez
diolako.
-Entzumen aktiboaren ezaugarriak zein diren erakutsiko diegu haurrei.
Ø Beste pertsonari begiratzea.
Ø Buruaz baiezko mugimenduak egitea.
Ø Interesa adierazten duten aurpegi-adierazpenak.
Ø Behar izanez gero, kontatzen ari zaigunari buruz galdetzea.
Ø …
Entzumen aktiboko eta ez entzuteko adierazpenak eta jarrerak antzeztuko
ditugu:
Ø “Orain antzeztuko dugu nola jartzen, esertzen, begiratzen... dugun
entzuten ari garenean”.
Ø “Orain antzeztuko dugu nola jartzen, esertzen, begiratzen... dugun
entzuten ez dugunean”.
Baliabide materialak:
-Ipuina.
Iraupena: Jarduera gauzatzeko 20 minutu inguruko saioa behar da.
3. JARDUERA: (Bigarren irakurketa) MIKROFONOA
Helburuak:
• Entzumen aktiboko trebetasunak sustatzea.
• Emozioei lotutako hiztegia bereganatu eta erabiltzea.
• Nork bere emozioak identifikatzea.
Jardueraren deskribapena:
-Guztion artean ipuina irakurriko dugu. Ondoren, irudiak erakutsiz, ipuina
gogoraraziko diegu.
Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa
Junan Fundazioa 10
-Irakasleak mikrofonoa edukiko du eta zenbait galdera egingo die ikasleei.
“Orain ipuinari buruzko galdera batzuk egingo dizkizuet eta erantzuteko
eskua altxatu behar duzue. Nik emandako mikrofonoa hartzen duenak
erantzungo du, eta gainerakoek entzun behar duzue. Mikrofonoa daukanak
soilik hitz egin dezake”.
Hemendik aurrera badakite zein den mikrofonoaren teknika. Hitz egiteko
txanda iritsi arte itxaron behar den edozein egoeratan erabili eta lantzea
komeni da, baita gainerako klaseetara zabaltzea ere.
-Haurrei honelako galderak egingo dizkiegu:
Ø “Gogoan duzue nola sentitzen zen Udaberria ipuinaren hasieran? Eta
bukaeran?”
Ø “Noiz sentitu zarete zuek horrela?” Triste eta pozik sentitu diren
egoerak kontatzeko eskatu.
Ø …
- Etengabe gogoratu behar zaie hitz egiteko eskua altxatu behar dutela eta
mikrofonoa daukanak soilik hitz egin dezakeela.
-“Ikusi dugunez, Udaberria eta gu geu ere batzuetan triste eta bestetan pozik
sentitzen gara. Baina, horrez gain, bestelako emozioak ere sentitzen ditugu.
Adibiderik esango zenidakete? Esate baterako, zer sentitzen duzue norbaitek
zuen gauza bat kentzen dizuenean?” Erantzun arte itxaron eta, inork
erantzun ezean, haserre-keinua egin, erantzuna errazteko. Horrelako
galderak egiten jarraitu. “Zer sentitzen duzue beldurrezko pelikula bat ikusten
duzuenean?... Gogora ezazue eskua altxatu behar duzuela erantzun nahi
baduzue. Eskua altxatzen duenari mikrofonoa emango diot eta, orduan, hitz
egin ahal izango du. Gainerakoek arretaz entzun behar duzue zuen
ikaskideak esaten duena”.
Baliabideak:
-Ipuina
Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa
Junan Fundazioa 11
-Mikrofonoa. Makilatxo bat edo zerbait landuagoa erabil daiteke.
Iraupena:
Jarduera 40 bat minututan gauzatuko da.
4. JARDUERA: NOLA SENTITZEN DA NUSI?
Helburuak:
• Emozioei lotutako hiztegia bereganatu eta erabiltzea.
• Beste batzuen emozioak identifikatzea.
• Gure emozioen zergatiak ezagutzea.
Jardueraren deskribapena:
-Zer ikasi dugun esango diegu haurrei: Pertsona bat nola sentitzen den eta
zer esan nahi digun jakiteko arretaz entzun behar diogula. Horrez gain, gure
solaskideen aurpegia eta gorputz-jarrera ere arretaz begiratu behar ditugu.
-Nusiren marrazkiak banan-banan erakutsi. Nusik irudi bakoitzean zer emozio
sentitzen duen adierazi behar dute umeek.
-Irudi bakoitzeko adierazpen-ezaugarriak komentatu: “Begira haren ahoa
eta begiak, nola jartzen duen bekozkoa…”.
-Ikasleak lau taldetan banatuko ditugu. Talde bakoitzak emozio hauetako
bat izango du: tristura, poza, beldurra eta haserrea.
-“Txartel hauetako bat erakusten dizuedanean, emozio hori ordezkatzen
duen taldeko kideek jaiki eta emozio hori izaten dugunean nola sentitzen
garen adierazi behar dute gorputzez eta aurpegiz.” Adibide bat jarri. “Orain
zuek jaikiko zarete eta haserre, pozik, triste edo beldurrez zaudetenean
jartzen dituzuen aurpegiak eta jarrerak imitatu edo antzeztu behar dituzue.
Txalo bat jotzen dudanean, estatuak izango bazinete bezala geratuko
zarete”.
Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa
Junan Fundazioa 12
-Dinamika hori egitean, gainerako ikasleek arretaz begiratu eta aztertu behar
dituzte estatuarena egiten ari diren ikaskideak.
-Ondoren, emozioak belarriz ere antzeman daitezkeela esango diegu.
“Demagun ezin duzuela ikusi. Horretarako itxi begiak. Orain, nola jakin
dezakezue nola sentitzen naizen?” Irakaslea barre-algaraka hasiko da. “Inork
daki nola sentitzen naizen?” Ondoren dinamika horrekin jarraitu, tristurarekin,
beldurrarekin eta harridurarekin zerikusia duten hotsak eginez.
Oharra: Gainerako zentzumenak ere garrantzitsuak dira emozioak
antzemateko. Kasu honetan, eta ikasleen adina kontuan hartuta, entzumena
eta ikusmena bereziki azpimarratzen ari gara.
Baliabideak:
Nusiren txartelak.
Iraupena:
Jarduera 40 minutu inguruko saioan gauzatuko da.
5. JARDUERA: ZERGATIK SENTITZEN DA HORRELA?
Helburua:
• Egoera edo une jakin batean emozioen eragile posibleak zehaztea.
• Gure emozioen zergatiak ezagutzea.
Jardueraren deskribapena:
-Nusi basoan ageri den irudia erakutsiko diegu.
-Begiratzeko eskatu eta galdetuko diegu, haien ustez, nola sentitzen den
Nusi. Pentsatzen dugu zoriontsu sentitzen dela esango dutela. “Asmatu behar
dugu zergatik dagoen pozik. Bere pozaren zergatia azaltzeko arrazoiak bilatu
behar ditugu”. Erantzun arte zain egongo gara. Lagundu ahal diegu: “Nire
ustez, zoriontsu sentitzen da eguraldi eguzkitsua egiten duelako (broma-
tonuan). Ez, ezta? Ez dago eguzkirik eta, gainera, euria hasi da. Agian pozik
dago euria gustatzen zaiolako”. Ideia arbelean idatzi eta gaiarekin aurrera
jarraituko dugu, beste erantzun batzuk jaso arte. Ikasleak gidatzeko,
Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa
Junan Fundazioa 13
honelako galderak egin ditzakegu: Non dago? Nora ote doa? Nondik dator?
Norekin egingo du topo?..." Galdera horiek era guztietako erantzunak jasoko
dituzte, eta idatzi egingo ditugu.
-Idatzitako erantzunak irakurri. “Ikus dezakegunez, poza eragin ahal diguten
arrazoi ugari daude. Orain esan behar dugu zein diren gu pozik egoteko
arrazoiak. Erantzutera animatzeko, honelako esaldiekin has gaitezke:
Ø Zoriontsu sentitzen naiz honekin nagoenean… (esan dezatela norekin).
Ø Zoriontsu sentitzen naiz honetan jolasten ari naizenean… (esan
dezatela zertan).
Ø Zoriontsu sentitzen naiz leku honetan nagoenean… (esan dezatela
non).
Ø Zoriontsu sentitzen naiz hau jaten dudanean... (esan dezatela zer).
Ø …
Baliabideak:
Irudia: Nusi basoan.
Iraupena:
Jarduera 30 minutu inguruko saioan gauzatuko da.
6. JARDUERA: EMOZIOEN HORMA-IRUDIAK
Helburuak:
• Emozioei lotutako hiztegia bereganatu eta erabiltzea.
• Beste batzuen emozioak identifikatzea.
• Egoera edo une jakin batean emozioen eragile posibleak zehaztea.
Jardueraren deskribapena:
-Aldez aurretik, etxetik aldizkariak eta egunkariak ekartzeko esan behar zaie
ikasleei.
-Haurrak taldeka banatu eta talde bakoitzari kartoi mehe bat emango
diogu.
Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa
Junan Fundazioa 14
-Talde bakoitzari emozio bat lantzea dagokio: poza, tristura, beldurra eta
haserrea. Emozioaren izena jarri behar dute kartoi mehearen goialdean.
-Ondoren, tokatu zaien emozioa irudikatzen duten irudiak bilatu, ebaki eta
kartoi mehean itsasteko eskatuko diegu.
-Talde bakoitzak bozeramaile bat izendatuko du eta horrek azalduko die
ikasgelako gainerako kideei zer irudi itsatsi dituzten eta zergatik pentsatu
duten irudi horiek dagokien emozioa islatzen dutela. Emozio hori sorraraz
dezaketen eragileak azaltzeko eskatuko diegu gero.
-Lanak ikasgelan eskegi.
Baliabideak:
Aldizkariak eta egunkariak.
Kartoi meheak (talde bakoitzak bat).
Kola eta artaziak.
Iraupena:
Jarduera bi saiotan gauzatuko da:
Ø 1. saioa (5. jarduera amaitu ondoren 25 minutu gutxi gorabehera).
Ø 2. saioa: 45 minutu gutxi gorabehera.
2.5.- DENBORALIZAZIOA
SAIOA JARDUERA
Lehena 1.- NUSI ETA UDABERRIA
2.- ENTZUMEN AKTIBOA
Bigarrena 3.- MIKROFONOA
Hirugarrena 4.- NOLA SENTITZEN DA NUSI?
Laugarrena 5.- ZERGATIK SENTITZEN DA HORRELA?
6.- JARDUERA: EMOZIOEN HORMA-IRUDIAK (hasiera)
Bosgarrena 6.- EMOZIOEN HORMA-IRUDIAK
Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa
Junan Fundazioa 15
3.- UNITATE DIDAKTIKO EMOZIONALA
3.1.- KONPETENTZIAK
3.2.- HELBURUAK
3.3.- EDUKIAK
3.4.- JARDUERAK
3.5.- DENBORALIZAZIOA
3.- UNITATE DIDAKTIKO EMOZIONALAK
Haitzuloko pertsonaia bakoitzak bere erantzukizuna du, eta Nusi Artearen
Etxearen arduraduna da. Artea eta emozioak ezinbestean lotuta dauden
terminoak direla uste dugu. Lotura hori hainbat pentsalarik ikertu izan dute
denboran zehar. Paragrafo hau irakurtzea baliagarri izan dakiguke, gai horri
buruz gogoeta egiteko abiapuntua izan dezagun:
“Edozein gizakik senti ditzake giza sentimendu guztiak, nahiz eta guztiak
adierazteko gauza ez izan. Baina nahikoa da beste gizaki batek sentimendu
horiek adieraztea aurreko gizakiak ere senti ditzan, nahiz eta ordura arte inoiz
ere ez sentitu.”.
“Zer da artea?” Leon Nikolayevitch Tolstoi
3.1.- KONPETENTZIAK
Unitate Didaktiko Emozionalaren bidez honako gaitasun hauek landu ahal
ditugu:
1. Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna.
2. Matematikarako gaitasuna.
Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa
Junan Fundazioa 16
3. Mundu fisikoaren ezagutzarako eta harekiko elkarekintzarako
gaitasuna.
4. Informazioaren trataerako gaitasuna eta gaitasun digitala.
5. Gizarte eta herrikidetza gaitasuna.
6. Ikasten ikasteko gaitasuna.
7. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.
Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa
Junan Fundazioa 17
3.2.- HELBURUAK
UNITATE DIDAKTIKO EMOZIONALA: ARTEAREN ETXEA
HELBURUAK
MATEMATIKAK
1. Plano batean orientatzea, aginduei jarraituz (1).
2. Hamabi elementuraino kontatzea (3).
3. Batu beharreko egoerak ezagutzea(3).
4. Buruketa errazak ebaztea (3).
5. Batuketak eta kenketak horizontalean egitea, 12rainoko
zenbakiekin (5).
INGURUNEAREN
EZAGUTZA
1. Bost zentzumenak identifikatu eta dagozkien organoekin
lotzea (2).
2. Zentzumen-urrituek ere beste zentzumen batzuk erabiliz
ingurumenarekin harremanak izan ditzaketela ohartu eta
haiekiko errespetua sustatzea (2).
3. Udazkenaren ezaugarriak identifikatzea (7 eta 8).
HIZKUNTZA
1. Hitzak eta esaldiak idaztea (4 eta 6)
2. Izen eta abizenen hasieran letra larria zuzen erabiltzea (6).
3. Komikietako hizkuntza ulertzea: irudia, bunbuiloa, kontaketa,
etab. (4).
4. Onomatopeiak ezagutzea (4).
5. Harridura-markak zuzen erabiltzea (4).
6. Esaldi errazak ulertzea (6)
PERTSONA
ARTEKOA
1. Entzumen aktiboko trebetasunak sustatzea (elkarrizketak
sortzen diren jardueretan, mikrofonoaren teknika gogoratu.
2. Arreta-gunea hitzik gabeko mintzairan jartzea (3, 4, 5 eta 6).
3. Emozioei lotutako hiztegia bereganatu eta erabiltzea (3, 5 eta
6).
4. Beste batzuen emozioak identifikatzea (1, 2, 3, 4 eta 5).
5. Egoera edo une jakin batean emozioen eragile posibleak
zehaztea (1, 2, 3, 4, 5, 7 eta 8).
PERTSONA
BARNEKOA
1. Nork bere emozioak identifikatzea (3, 4 eta 6).
2. Gure emozioen zergatiak ezagutzea (3, 4 eta 6).
* Zenbakiek helburuekin zerikusia duten jarduerak adierazten dituzte.
Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa
Junan Fundazioa 18
3.3.- EDUKIAK
UNITATE DIDAKTIKO EMOZIONALA: ARTEAREN ETXEA
EDUKIAK
ZENBAKIAK ETA ERAGIKETAK
Batuketak eta kenketak
egitea.
GEOMETRIA Jarrera- eta mugimendu-
mezuak ulertzea.
MATEMATIKAK
BURUKETAK EBAZTEA Problemak identifikatu eta
ebatzi.
IRAKURKETA Testuak ulertzea.
HIZKUNTZA IDAZKETA Komikia.
Zentzumenak
Zentzumenak: Ikusmena,
entzumena, dastamena,
ukimena eta usaimena.
Zentzumen bakoitzaren bidez
sumatzen diren ezaugarriak.
Zentzumen-urritasunak
dituzten pertsonak.
Zentzumen-urrituekiko
errespetua.
INGURUNEAREN
EZAGUTZA
Udazkena Udazkenean gertatzen diren
aldaketak begiratu eta
ezagutzea.
PERTSONA
ARTEKOA
Pertzepzioa.
Emozioak identifikatu eta adieraztea.
Pentsamendu kausala.
Emozioak: poza, tristura, beldurra eta haserrea.
PERTSONA
BARNEKOA
Autoezagutza
Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa
Junan Fundazioa 19
3.4.- JARDUERAK
0. JARDUERA: AURKEZPENA
-Haurrei azalduko diegu Haitzuloan erantzukizunak daudela eta gure lagun
bakoitzak dagokiona bete behar duela. Haiek ere beren erantzukizunak
dituztela gogoratu eta horietako batzuk aipatuko ditugu.
-Nusik Artearen Etxearen ardura du eta, hortaz, leku horretan denak zuzen
funtzionatzeko arduraduna bera dela esango diegu.
-Artea zer den badakiten galdetuko diegu. Galderaren zailtasuna ikusita, argi
geratu behar da ez garela definizio bat eskatzen ari. Adibideak jar ditzaten
ahaleginduko gara.
-Hezitzailearentzat lagungarri izan daitekeen definizioa emango dugu, argi
utzita definizioaren inguruko ideien artean ezadostasunak aurkitu ditugula:
“Ohiko definizioaren arabera, honako hau da artea: Gizakiak, baliabide
plastiko, hizkuntza, soinu edo baliabide mistoen bidez, ideiak, emozioak eta,
oro har, munduaren ikuspegia adierazteko erabilitako jarduera eta/edo
produktua. Arteak gizakien pertzepzioak eta sentsazioak adierazten ditu,
bestela ezin adieraz litezkeenak”.
-Arte mota batzuk daudela eta, sailkapenik arruntena honako hau dela
azalduko diegu: (Sailkapen hau Unitate Didaktiko Emozionalean
berreskuratuko dugu, hain zuzen ere 2. fitxan).
1. Arkitektura.
2. Dantza.
3. Eskultura.
4. Musika.
5. Pintura.
6. Literatura.
7. Zinea.
8. Argazkilaritza.
Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa
Junan Fundazioa 20
9. Komikia.
-Ondoren, haien lehentasun artistikoei buruz galdetuko diegu.
-Haitzuloko gure lagunek ere beren lehentasunak dituztela eta Unitate
Didaktiko Emozionalean zehar jakingo dugula zein diren esango diegu.
1. JARDUERA: PLANOA
Helburuak:
Arloa: Matematikak
• Plano batean orientatzea, aginduei jarraituz.
Adimen Emozionala:
• Beste pertsona batzuen emozioak identifikatzea.
• Egoera edo une jakin batean emozioen eragile posibleak zehaztea.
Jardueraren deskribapena:
-Haurrei honako hau kontatuko diegu: “Junan Artearen Etxea bisitatzera joan
da gaur. Iritsi denean, Nusi zain zuen. Arazo bat dago, ordea: Artearen
Etxean ez dago ez igogailurik, ez arrapalarik, eta gogora ezazue Junan ezin
dela ibili. Nola uste duzu sentitu dela Junan? Gure lagun gnomoa triste
dago, ohartu delako Artearen Etxea ez dagoela prestatuta bere laguna eta
mugikortasun-arazoak dituzten gainerako pertsonak hartzeko”. Gure
ikastetxeak arkitektura-oztoporik duen aztertuko dugu. “Junan Artearen
Etxean sartzeko modua bilatzen ari da Nusi”. Nusiri laguntzeko eskatuko
diegu haurrei. “Nusi arkitekto bikaina da, eta arazo horrek konponbide erraza
duela pentsatu du: arrapalak eta igogailu bat jarri behar dituzte. Horrela,
mundu guztia joango da Artearen Etxeaz gozatzera”.
-1. fitxa. Hauxe da Nusik diseinatutako planoetako bat. Obrak egin beharko
dituzte eta, bitartean, mundu guztiak lagunduko dio Junani Artearen Etxeko
espazio eta jarduera guztiez goza dezan.
-Ondorio gisa, leku guztietara iristeko erraztasunak jarri behar ditugu.
Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa
Junan Fundazioa 21
-Junan bezala, ibili ezin diren pertsonak daudela eta ,beste batzuek,
bestelako gabeziak dituztela ohartaraziko ditugu umeak. Hala, pertsona
batzuek ezin dute ikusi eta beste batzuek ezin dute entzun edo zailtasun
handiz entzuten dute.
Oharra: Ikasgelan urritasunen bat duen ikasleren bat egon litekeela kontuan
hartu behar dugu. Hala izanez gero, haiek kontatu ahal dizkigute egunero
aurre egin behar dieten oztopoen aurrean izan dituzten bizipen eta
emozioak.
-Ikasleak ohiko eserlekuetan eser daitezela. Bikoteka banatuko ditugu. Bikote
bakoitzeko kide bati begiak ixteko eskatuko diogu. “Bietako batek itsua balitz
bezala jokatu behar du". Begiak itxita dauzkatenei, zenbait ekintza burutzeko
eskatuko diegu:
Ø Laura, jaiki eta etorri arbelera.
Ø Peru, ireki leihoa.
Ø Sara, hartu hiztegia liburutegitik.
Ø …
Ekintza guztiak betetzeko eserlekutik jaiki beharko dute haurrek.
-Ondoren, jarduera errepikatuko dugu, baina itsuak bikotekidea lagun duela.
Ikusten duena aurrean ibiliko da, eta itsuak laguntzailearen sorbaldaren
gainean jarriko du besoa.
-Gero, noiz sentitu diren hobeto eta zergatik galdetuko diegu.
-Ondorio gisa, azalduko diegu guztiok behar dugula beste batzuen laguntza
eta, sarritan, beste batzuei hobeto sentitzen lagundu ahal diegula.
2. JARDUERA: HEMENTXE DUZU ARTEAREN ETXEA!
Helburuak:
Arloa: Ingurunearen ezagutza
• Bost zentzumenak identifikatu eta dagozkien organoekin lotzea.
Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa
Junan Fundazioa 22
• Zentzumen-urrituek ere beste zentzumen batzuk erabiliz
ingurumenarekin harremanak izan ditzaketela ohartu eta haiekiko
errespetua sustatzea (2).
Adimen Emozionala:
• Beste batzuen emozioak identifikatzea.
• Egoera edo une jakin batean emozioen eragile posibleak zehaztea.
Jardueraren deskribapena:
-Fitxa banatu (Artearen Etxea).
-Artearen Etxeko guneak begiratu eta deskribatu.
-Junanek lehen egunean egindakoa deskribatu.
1.- JANGELA: Bazkalordua iritsi denez, gainerakoen ondoan bazkaltzera
gonbidatu dute. Makarroi gozo-gozoak jan ditu. Zein zentzumen
erabiltzen dugu batez ere jaten dugunean?
2.- LIBURUTEGIA: Liburutegian lagun asko daude irakurtzen. Badakizu zein
zentzumen erabiltzen dugun irakurtzen dugunean?
Nusik badaki haur batzuek urritasunen bat izan dezaketela, Junanek
duen bezala. Horregatik gauza batzuk egokitzea erabaki du. Adibidez:
“Liburutegian Ikusmen-urritasuna duen norbait balego, zer gertatuko
litzateke?" Ezin izango lukeela irakurri erantzun arte itxaron. “Jakin behar
duzue pertsona batzuek bestela irakurtzen dutela, hatz-mamiak erabiliz.
Badakizue nola duen izena sistema horrek? Braille du izena”. Oinarrizko
informazioa emango diegu:
Ø Braille deritzona itsuek idatzi eta irakurtzeko sistema da. Hatzen bidez
irakurtzean datza eta, horretarako, erliebez marraztutako zeinuak ditu.
Ø Luis Braille (1809-1852) gazteak asmatu zuen, 15 urte zituela. Braille itsu geratu
zen txiki-txikitan izandako istripu baten ondorioz.
Ø Sistema hori igogailuetan aurki dezakegula jakinaraziko diegu ikasleei
(egiaztatzeko eskatuko diegu).
Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa
Junan Fundazioa 23
Bukatzeko, liburutegian braillez idatzitako liburuak dauzkatela adieraziko
diegu.
3.- ESKULTURA: Kilik ikaragarri gozatzen du eskulturak eginez. Junani
begiak estali eta buztina ukitzeak sorturiko sentsazioa sentitzeko eskatu
dio. Badakizue zein zentzumen erabiltzen ari den?
4. MUSIKA: Ondoren, musika-kontzertu ederra entzun ahal izan du
Junanek. Vampik bikain jotzen du pianoa, eta Junanek kontzertuaz
gozatu du. Zein zentzumen erabili du?
Pertsona batzuek entzumen-urritasunak dituztela ohartaraziko ditugu
gero. Pertsona horiek zailtasun handiei aurre egin behar diete.
Badakizue nola gainditzen dituzten? Adorez eta zenbait baliabide
erabiliz”. Azalduko diegu pertsona horiek elkarrekin komunikatzeko
zeinu-hizkuntza erabiltzen dutela eta, horiei hitz egiten diegunean,
zuzenean begiratu behar diegula, gure ezpainak ikusita esaten dieguna
uler dezaketelako. Adibideren bat jar dezakegu eta ezpainak mugituz
zerbait esan, baina soinurik egin gabe. Esandakoa asmatzen saia
daitezela. Alfabeto daktilologiko espainiarra helbide honetan aurkituko
duzu: http://www.ideldes.com/. Ikasleek beren izena zeinu-hizkuntzaz
esaten ikasteko erabil dezakezu. Pertsona horiei bizitza errazteko
baliabideak daudela esango diegu: bibragailudun iratzargailua, argi-
txirrina…
5. ATSEDEN GUNEA: Alde egin aurretik, atseden-gunean egon da Junan
tarte batez. Han, ondo-ondo zaindutako lorategi txikia dago. Lore eder
askoak daude, eta Junan loreak usaintzen aritu da. Zein zentzumen
erabili du horretarako?
-3. fitxa egin.
Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa
Junan Fundazioa 24
3. JARDUERA: GOAZEN ANTZEZTERA!
Helburuak:
Arloa: Matematikak
• Hamabi elementuraino kontatzea.
• Batu beharreko egoerak ezagutzea.
• Problema errazak ebaztea.
Adimen Emozionala:
• Arreta-gunea hitzik gabeko mintzairan jartzea.
• Beste batzuen emozioak identifikatzea.
• Gure emozioen zergatiak ezagutzea.
Jardueraren deskribapena:
-Gure lagunak bi antzerki-lan prestatzen ari direla esango diegu haurrei:
drama bat eta komedia bat. Deskribapen laburra egingo dugu:
Ø Drama: Zentzurik hertsienean, gai serioak edo tristeak jorratzen dituen
obra da.
Ø Komedia: Alde atsegin, dibertigarri eta umoretsuak nagusi dituen obra
da eta, normalean, bukaera zoriontsua izaten du.
-Elkarrizketa bat sorraraziko dugu eta haurrek negarra eragin dieten obrak
(pelikulak, marrazki bizidunak, antzerkia...) eta zergatik eragin dieten
azalduko dute.
-“Begira fitxan ageri diren pertsonaiei. Ikusten dituzue bi obretako
pertsonaiak? Batzuk zertan ari dira? (erantzun arte itxaron). Eta beste batzuk
zertan ari dira? (erantzun arte itxaron)”. Emozioak nola identifikatu dituzten
galdetuko diegu gero.
-Fitxa egitean, aipatutako pertsonaiak markatzeko edo ezabatzeko
esango diegu, pertsonaiarik ez errepikatzeko edo aipatu gabe ez
uzteko.
Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa
Junan Fundazioa 25
4. JARDUERA: KOMIKIA
Helburuak:
Arloa: Hizkuntza
• Komikietako hizkuntza ulertzea: irudia, bunbuiloa, kontaketa, etab.
• Onomatopeiak ezagutzea.
• Harridura-markak zuzen erabiltzea.
• Hitzak idaztea.
Adimen Emozionala:
• Beste batzuen emozioak identifikatzea.
• Egoera edo une jakin batean emozioen eragile posibleak
zehaztea.
Jardueraren deskribapena:
-Aldez aurretik, etxetik, liburutegitik… komikiak ekartzeko esan behar zaie
ikasleei. Talde txikitan aztertu eta gero, guztion artean jardungo dute
solasean haiei buruz. Nola idatzita dauden eta irudiek zer adierazten duten
begiratzeko eskatuko diegu.
-4. fitxa egin.
-Zer gertatzen ari den kontatuko dute guztion artean (denborazko lokailuak
erabiliz).
-Pertsonaiek egoera bakoitzean dituzten erreakzioak komentatuko ditugu.
-Fitxako pertsonaien emozioak imitatuz, antzezteko jarduerak gauzatuko
ditugu.
-Beste norbaiten jokaera (nahita edo nahi gabe) mingarria egin zaigun
egoeraren bat konta dezatela.
Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa
Junan Fundazioa 26
5. JARDUERA ARGAZKIEI UKITUAK EMAN
Helburuak:
Arloa: Matematikak • Batuketak eta kenketak horizontalean egitea, 12rainoko
zenbakiekin.
Adimen Emozionala:
• Arreta-gunea hitzik gabeko mintzairan jartzea.
• Emozioei lotutako hiztegia bereganatu eta erabiltzea.
• Beste batzuen emozioak identifikatzea.
• Egoera edo une jakin batean emozioen eragile posibleak
zehaztea.
Jardueraren deskribapena:
- “Koko lagun ona da, oso preziatzen du laguntasuna. Izugarri gustatzen zaio
lagunei argazkiak egin eta gordetzea. Batzuetan, lagunak Koloren eta Kiliren
etxean elkartzen dira, argazkiak ikusteko. Primeran pasatzen dute
horrelakoetan. Baina orain, Kolo triste samar dago, argazki batzuk busti eta
hondatu egin direlako”.
-Banatu fitxa. “Ikusten duzue zer gertatu den? Aurpegiak ez dira ondo
ikusten”.
-Fitxa egin. Behar izanez gero, batuketak egiteko gomendagarria da eskuz
maneiatzeko materiala edo laguntza grafikoa erabiltzea.
-Eragiketak burutu eta ezkutuko mezua argitu ondoren: “Orain argazkiei
ukitua eman ahal diegu. Badakigu nolakoak ziren busti baino lehen, eta
Kolori lagundu ahal diogu”.
-Emozioen adierazpenak antzeztu eta nola marraztu ditugun azaldu.
-Pertsonaia bakoitzaren emozioen zergatia ikertu. Ikasleen erantzuna
errazteko istorio hau kontatu: “Behinola, Haitzuloko biztanleek txango bat
Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa
Junan Fundazioa 27
egin zuten mendira. Esan dizuedan bezala, Kolok oso atsegin du bere
lagunei argazkiak egin eta gordetzea. Egun hartan, argazki-kamera eraman
eta lagunei argazkiak eginez primeran pasatu zuen. Argazki honetan, Mai
triste dago, zergatik?” . Erantzun arte itxarongo dugu. Erantzun ezean,
esaldia amaituko dugu: “Triste zegoen txori bat hilda aurkitu zuelako”.
Jarraitu modu berean gainerako pertsonaiekin. Gure helburua haurrek
emozioen zergatiak asmatzea da.
6. JARDUERA: NIRE LAGUNEN ARGAZKIAK
Helburuak:
Arloa: Hizkuntza
• Izen eta abizenen hasieran letra larria zuzen erabiltzea.
• Izen bereziak idaztea.
Adimen Emozionala:
• Arreta-gunea hitzik gabeko mintzairan jartzea.
• Emozioei lotutako hiztegia bereganatu eta erabiltzea.
• Nork bere emozioak identifikatzea.
• Gure emozioen zergatiak ezagutzea.
Jardueraren deskribapena:
-6. fitxa egin.
-Beldurra edo harridura sentiarazi zien egoera baten berri emateko eskatuko
diegu haurrei. Bat-batean kontatu ezean, haien emozioak adierazten
lagundu ahal diegu, honelako egoera hauetan jarrita:
Ø Begira ezazue gora eta pentsa ezazue asto bat hegan ikusten ari
zaretela. Zer sentituko zenukete? Irakasleak egoera antzeztuko du.
Ø Orain, pentsa ezazue gauez kalean bakarrik zaudetela, galduta
zabiltzatela eta zarata arraroak entzuten ari zaretela. Zer sentituko
zenukete? Irakasleak egoera antzeztuko du.
Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa
Junan Fundazioa 28
7. JARDUERA: KOADROAREN SEKRETUA
Helburuak:
Arloa: Ingurunearen ezagutza
• Udazkenaren ezaugarriak identifikatzea.
Adimen Emozionala:
• Egoera edo une jakin batean emozioen eragile posibleak zehaztea.
Jardueraren deskribapena:
-Emozioak eragiten dituzten hainbat eragile daudela gogoraraziko diegu
haurrei.
-Eske margolari eta marrazkigile bikaina dela oroitaraziko diegu.
-7. fitxa banatu. “Paisaia bat ikus dezakezue, horretan zati bat falta da. Ikus
dezagun paisaia. Urteko zein urtaro irudikatu du Eskek? Ikus ditzagun
xehetasunak”.
-Udazkenaren ezaugarri batzuk zehaztu:
UDAZKENA
Urteak lau urtaro ditu. Horietako bat udazkena da. Irailaren 22tik 23ra bitartean hasten
da eta abenduaren 21ean amaitzen da. Udazkenak egun laburragoak ditu eta gau
luzeagoak.
Udazkenean:
A) KLIMA
- Tenperatura aldatzen da, hotzagoa da.
- Haizeak jotzen du eta euria egiten du.
B) ARROPA
-Jendeak berotzeko arropa janzten du, gero eta hotz handiagoa egiten duelako.
C) ZUHAITZAK
Udazkenean, hotzaren eta haizearen ondorioz, zuhaitz askok hostoak galtzen dituzte:
hostoak hori jarri eta lurrera erortzen dira. Hostoak galtzen dituzten zuhaitzei hostogalkor
deitzen zaie (gaztainondoa, intxaurrondoa, sagarrondoa, hurritza…).
Beste zuhaitz batzuek, berriz, ez dute hostorik galtzen udazkena iristen denean. Hostoak
galtzen ez dituzten zuhaitzei hostoiraunkor deitzen zaie (pinua, ereinotza, limoiondoa…).
D) FRUITUAK
Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa
Junan Fundazioa 29
Fruitu asko udazkenean heldu eta bildu ohi dira. Udazkeneko fruituak honela bana
ditzakegu:
Ø Fruitu lehorrak: hurrak, gaztainak, intxaurrak eta ezkurrak.
Ø Fruitu haragitsuak: sagarrak, madariak, mahatsak, ananak eta laranjak.
E) ANIMALIAK
Animaliek oso era ezberdinean erreakzionatzen dute udazkena iristen denean:
Ø Jakiak bildu eta negurako gordetzen dituzte. Urtxintxek intxaurrak eta pinaziak
biltzen dituzte udazkenean, eta zuhaitz-enborretako hutsuneetan gordetzen
dituzte.
Ø Hibernatzen dute. Hartzak eta trikuak hotz izaten hasten dira udazkenean eta
beren gordelekuetan sartzen dira. Han lotan geratzen dira eguraldi ona itzuli
arte.
Ø Emigratzen dute. Enarek eta zikoinek lurralde beroagoetara emigratzen dute,
beroaren bila, eta udaberrian itzultzen dira.
F) PERRETXIKOAK
Oharra: Atal honetan arreta jar dezagun eskatzen du 8. jarduerak.
Udazkena perretxiko-garaia da.
Ø Perretxikoak onddoen fruituak dira.
Ø Pinudietan, basoetan, mendiko zelaietan, bideetan, pagadietan eta antzeko lur
heze eta beroetan sortzen dira.
Ø Espezie batzuk jangarriak dira eta beste batzuk, ordea, pozoitsuak.
-Koadroaren izenburua idatzi. Irudikatzen duen urtaroaren izen berbera
eman ahal diogu.
-Esango diegu pertsona batzuk zoriontsu sentitzen direla udazkenean, beste
batzuk udaberrian… Etxerako lan gisa, familiartekoei galdetu behar diete
urteko zein sasoitan sentitzen diren zoriontsuago eta noiz tristeago.
Erantzunak eta arrazoiak idatzi behar dituzte.
-Eske koadroa bukatzen ari da, baina koadroari mihise-zati bat falta zaio.
Falta den mihise-zati horretan, bere lagun bat marraztu du. Laguna nor den
jakiteko, 8. jarduerara joan behar dugu.
Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa
Junan Fundazioa 30
8. JARDUERA: SEKRETUA ASMATU BEHAR DUGU
Helburuak:
Arloa: Hizkuntza
• Esaldiak idaztea.
• Testu errazak ulertzea.
Adimen Emozionala:
• Egoera edo une jakin batean emozioen eragile posibleak zehaztea.
Jardueraren deskribapena:
-Familiarekin egindako lanak batera jarri.
-Fitxa egin.
-Pozaldiak ekartzen dizkiguten gauzak, egoerak eta pertsonak daudela
azaldu.
-Arrastoei jarraituz, koadroko pertsonaia nor den asmatu behar dute.
-Pertsonaia ebaki eta itsats dezatela eta Eskeri pintatu duen koadro ederra
bukatzen lagun diezaiotela.
Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa
Junan Fundazioa 31
3.5.- DENBORALIZAZIOA
Proiektuko Unitate Didaktiko Emozionaleko jarduerak gauzatzeko astean saio
bat eginez gero.
SAIOA JARDUERA
Lehena 0.- AURKEZPENA 1.- PLANOA
Bigarrena 2.- HEMENTXE DUZU ARTEAREN ETXEA!
Hirugarrena 3.- GOAZEN ANTZEZTERA!
Laugarrena 4.- KOMIKIA
Bosgarrena 5.- ARGAZKIEI UKITUAK EMAN 6.- NIRE LAGUNENEN ARGAZKIAK
Seigarrena 7.- KOADROAREN SEKRETUA 8.- SEKRETUA ASMATU BEHAR DUGU