2017ko irailaren 29a, OstiralaNúmero: 455
Bertsolari gazteak taularaXalto bertso sariketaren ordez, Bertsokabi-Eugenio Arraiza sariketa antolatu da, Nafarroako bertsolari gazteak oholtza-ratzeko helburuarekin. 2. ORRIA
BAKEA
Birmaniako familia bat, gerratik ihesi Bangladeshera iristen. MONIRUL ALAM
BAKEAREN BILA
ETXETIK URRUNIrailaren 21ean, nazioartean Mundu osoan ospatzen den Nazioarteko Bakearen Egunak, aurten, errefuxiatuak hartu nahi izan ditu gogoan. 4 ETA 5. ORRIAK
NAFARROAN BARRENA
ERROMANIKOAREN
GARAIKO BITXIA
6. ORRIA
EKIMENAK
NAFARROA OINEZ, URTEKO AZKEN EKITALDIAK
3. ORRIA
22017ko irailaren 29a, Ostirala
KULTURA Bertsolaritza
NAHASTE-BORRASTE
HEZKUNTZA
LECXIT programa, boluntario bila 2017-2018 ikasturterako
Iruñeko Udalak abian jarri du irakurketako LECXIT hezkuntza-programa, hezkuntza-arra-kasta xede harturik. LECXIT programaren xedea da Iruñeko ikasle guztien irakurmena hobetzea. Astean behin, irakurtzeko espazio bat eratzea da Lecxiten jarduera nagusia. Bertan, Lehen Hezkuntzako 4. eta 6. mailetako ikasleek elka-rrizketa- eta irakurketa-aldiak partekatzen dituz-te boluntarioekin, eta horrek ikasitakoa errot-zen eta irakurmena hobetzen lagunduko die. Programa honetan boluntario aritu nahi duten guztiek izena eman ahal izango dute 010 Udala-ren doako telefonoan (948420100ean, Iruñeaz
kanpotik edo mugikorretik deituz gero), iraila-ren 13tik urriaren 31ra. Behin izena emateko epea amaituta, boluntarioek prestakuntza-aldia jasoko dute, eta irakurketa-jarduerari Egube-rrietako eskola-oporretatik bueltan helduko dio-te.
ZINEA
Beldurrezko eta fantasiazko zinema, Zinemakumeak gara! zikloan Zinemakumeak gara! emakumeek zuzenduta-ko zinemaren erakusketaren 22. edizioa urria-ren 16tik 23ra izango da, Bilboko BBK Aretoan, eta beldurrezko eta fantasiazko zinema izango da ardatz nagusia. Gainera, Isa Campo zuzen-
dari, gidoilari eta ekoizleak Simone de Beauvoir saria jasoko du. Gaur egungo beldurrezko eta fantasiazko zinema izango da zikloaren gai nagusia, eta film laburrak eta luzeak, hitzaldiak, solasaldiak eta mahai inguruak izango dira, zine-magintzaren eta kritikaren arloetako pertsona ospetsuen parte hartzearekin. Aurtengo edizioan, nazioarteko emakume zinemagileek zuzendutako 16 ekoizpen izango dira: Kathryn Bigelow, Ana Asensio…
Zinemakumeak gara! zikloak Isa Campo zuzen-dari, gidoilari eta ekoizle asturiarra (La prope-ra pell”, “Los pasos dobles”…) omenduko du, eta “Simone de Beauvoir” saria emango dio. Aurre-tik, Angeles Gonzalez-Sindek, Maite Ruiz de Aus-trik, Iciar Bollainek eta Nuria Vidalek jaso dute saria.
BERTSOKABI, GAZTEEN SARIKETA BERRIAXalto ordezkatuz Bertsokabi-Eugenio Arraiza Sariketaren lehenengo edizio honetan bikoteka arituko diren 18 gaztek eman dute izena
Bertsokabi-Eugenio Arraiza sariketaren irudia.
Diario de Noticias
Osotara, 16 eta 30 urte bitarteko hemezortzi bertsolarik eman dute izena BERTSOKABI –
Eugenio Arraiza Sariketan. Biko-teka ariko dira bertsolariak, zozke-tak erabakitako moduan. Guztira, lau saio izango ditu sariketak (hiru kanporaketa eta finala), eta denak Iruñerriko taberna eta elkartetan ospatuko dira.
Kanporaketa bakoitzean gailen-tzen den bikoteak lortuko du fina-lerako pasea. Hemezortzi bertsola-riez gain, beste lagun andana bil-duko ditu sariketak egitasmoaren inguruan. Nafarroako eskualde eta bertso-eskola ezberdinetako kideak aritu dira saioetarako gaiak pres-tatzen. Saioak epaitzeko ardura,
ordea, publikoak hartuko du, ikus-leen artean banatuko diren epaitze orrien bitartez.
Sariketa berri bat, Xalto Sariketa ordezkatzeko
Egun, Nafarroako Bertsolari Txa-pelketa eta Bardoak taldekako bertso ekimenarekin batera, bertso-lari gazte eta hasiberrientzako sari-ketak dira Nafarroako Bertsozale Elkartearen sustapen arloko egitas-
mo nagusiak. Azken urteetan, txan-daka, bi sariketa nagusi antolatu ditu elkarteak Nafarroan, Xalto Sariketa (Andres Narbarte ‘Xalto’ bertsolariaren omenez, Goizuetan) eta Izeta Sariketa (Mariano Izeta-
EGUTEGIA
3 1. kanporaketa: Urriak 5,
19:30ean, Iruñeko Suberri
Tabernan. Iker Gorosterrazu eta
Ander Baiano; Alazne Untxalo
eta Irati Majuelo; eta Patxi Cas-
tillo eta Egoitz Gorosterrazu.
3 2. kanporaketa: Urriak 11,
19:30ean, Iruñeko Herriko
Tabernan. Joanes Illarregi eta
Ekain Alegre; Josu Sanjurjo eta
Iñigo Gorostarzu; eta Mikel
Lasarte eta Idoia Granizo.
3 3. kanporaketa: Urriak 20,
20:30ean, Barañaingo Gaz-
tetxean. Amaia Elizagoien eta
Xabat Illarregi; Saioa Alkaiza eta
Aitor Irastortza; eta Saats Kara-
satorre eta Unai Artieda.
3 Finala: Urriak 26, 19:30ean,
Iruñeko Arrano Elkartean. 1.
Kanporaketako irabazleak; 2.
Kanporaketako irabazleak; eta
3. Kanporaketako irabazleak.
ren omenez, Elizondon). 1992an antolatu zen lehenbizikoz Xalto Sariketa, eta hamairu edizio jokatu dira ordutik. Izeta Sariketak, aldiz, segiarren aldia izan zuen iazkoa. Xabier Silveira, Estitxu Arozena eta Julio Sotoren gisako bertsolariak, gerora Nafarroako txapeldun izan-dakoak, izan dira halako sarikete-tan txapeldun.
Hainbat arrazoi medio, Xalto Sari-keta berriz ez antolatzea erabaki zuen iaz Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Bere tokian, edonola, sariketa berri bat martxan jartzeko hautua egin zuen elkarteak, eta egi-tasmo berri hori Iruñerrian txerta-tzeko asmoa nabarmendu zuen. Hala jaio da BERTSOKABI-Eugenio Arraiza Sariketa, aurten lehen aldiz ospatuko dena.
2017ko irailaren 29a, Ostirala 3
EKIMENAK
EUSKAL HERRIA-EIRE
TOPAKETA EDERRA BERANIrailan Urriaren 15ean Lesakan ospatuko den Nafarroa Oinez bestaren atarian, antolatzaileek Eireko gazteei omenaldia eta Trenbide(o)a bideo lehiaketako sari banaketa ospatu zuten
San Miguel zubian, ikasle talde batek ongi etorria eskaini zieten Eireko gazteei.
Diario de Noticias
Euriak ez zuen irailaren hasieran ospatu zen Bikin bat in Euskal Herria-Eire (Irlanda) topaketa
eta Trenbide(o)a lehiaketako sari banaketa goibeldu. Alderantziz. Hainbat ekimen antolatu ziren Lesa-kako Nafarroa Oinezen atariko jar-dueren baitan: mendi ibilaldia, Eireko gazteei omenaldia, sormen lehiaketako sari banaketa, kalejira, kantu bazkaria... Horietako gehie-nak Berako udalerrian egin ziren. Izan ere, urtean zehar egin diren jar-duerak ibilbide baten inguruan osa-tu ditu Lesakako Tantirumairu ikas-tolak. Memoria historikoa eta sor-
BESTELAKOAK
3 Txikiak Handi: Aurten Nafarroa
Oinezeko Txikiak Handi egitas-
moak Lleida (Herrialde Katala-
nak) eta Venezuela aldera egin
du salto. Izan ere, Aranera eta
Makiritate hizkuntzak izango
dira aurten egitasmoko prota-
gonistak. Biak ere galtzeko
arriskuan daudenak, Unesco-
ren arabera. Hizkuntza komu-
nitate horietako ordezkari bana
etorriko dira urriaren 15ean,
Lesakako Nafarroa Oinez egu-
nean, Txikiak Handi manifestua
sinatzera.
mena ardatz izanik, Oiartzungo Arditturriko meategietan hasi ziren ekimen horiek, eta urak nola, Arritxulo, Agiña, Lesakako mendiak eta errekak izan ziren hurrengo jar-dueren aitzaki eta kokaleku. Azken ekimen honetarako, berriz, Lesaka eta Gipuzkoa lotzen zituen trenbide ohia hartu da oinarri, eta Berarekin osatu nahi izan da zubia, bizilagu-nak izaki.
Eireko gazteei ongi etorria eta sari banaketa Lesakatik Bera alderako bidea egi-nez hasi zuten hainbat lesakarrek eguna. Mendiz lehenengo eta ondo-ren trenbidea zenaren bidetik iritsi
ziren Bera eta Lesaka artean koka-tzen den San Migel zubira, Bidasoa gainean dagoen zubi historikora. Tobera soinuekin egin zitzaien ber-tan ongietorria Eireko gazteei, eta txistularien doinuekin agurra dan-tzatu zitzaien. Ondoren, trikitixa lagun, Labiaga ikastolara abiatu ziren Berako kaleetatik.
Bazkariaren aurretik, Trenbide(o)a lehiaketako sariak banatu ziren. Arestian aipatutako trenbide ohia izan da sormen lehiaketa honen oinarria, eta parte hartu duten bost taldeek hori aitzaki hartuta osatu dituzte bost minutu baino laburra-goak diren film laburrak. Horreta-rako, bi egun eskas izan dituzte.
Horien artean Exkas (Kattalin Odriozola, Ane Telletxea, Ane Renau, Uxue Mesa eta Iratxe Muxika kideekin) eta Irene (Imanol Mesa, Iraia Etxarte, Garazi Ubiria, Ihintza Lekuona eta Eider Goizueta) lanak gailendu ziren. Lehenak Lesakako Nafarroa Oinezen ikurrak baliatu dituzte: toberak, ikastolaren alboko intxaurrondoa, jardueretako ibilbi-dea, belaunaldi ezberdinak... Biga-rrenak, bestalde, kutsu historikoa-goa hautatu dute. Sariak Ordoki zal-ditegirako sarrera eta Larrunerako trenean bidaia izan dira. Gainon-tzeko hiru taldeek ere Irisarrirako, Arditturriko eta Azpeitiko tren museoko sarrerak eskuratu zituzten..
42017ko irailaren 29a, Ostirala
GAUR EGUN
HEZKUNTZA, BAKEAREN
OINARRI NAGUSIANazioartean Irailaren 21ean Nazioarteko Bakearen Eguna ospatu zen. Aurten, euren etxea bakearen bila utzi dutenak gogoan hartu nahi izan ditu NBEk izendatutako ospakizunak.
Munduko bakea gure esku dago. D.N.
Diario de Noticias
Joan zen irailaren 21ean, urtero egun horretan egiten den moduan, Nazioarteko Bakearen
Eguna ospatu zen munduko herrial-de guztietan, herri eta nazio bakoi-tzeko bake idealak gogoratu eta indartzeko asmoz. Etorkizuna gaur eraikitzen hasten gara eta amanko-muneko helburuak edukitzea garrantzitsua da bakea eta indarke-ria eza gizaki guztion errealitatean bilakatzeko. Munduko bazter asko-tan gerra eta borrokak bizirik dirau-te eta horrek hausnartzera eta bakearen alde mugitzera eraman
Nafar Gobernuak
Federico Mayor
Zaragozaren lana
omendu du aurten
behar gaitu.
Nazio Batuen Erakundeak izendatutako eguna Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Oso-ko Bilkurak, Bakearen Eguna iraila-ren 27a izendatu zuen, urteko saio berrien hasierarekin bat eginez. Oso-ko Bilkurak zera erabaki zuen, egun horretan su etenak eta biolentziarik eza ziurtatzen saiatuko zela mundu mailan, eta Estatu kide guztiak, hala nola Nazio Batuen sistemako erakun-deak, tokian tokiko erakundeak eta Gobernuz Kanpoko Erakundeak gon-bidatu zituen eguna ospatzera, hezkuntza eta sentsibilizizaio aktibi-
tate desberdinak antolatzera gonbita eginez.
Gaur egun, nazioarteko erakunde handiena da. Bere helburu garran-tzitsuenak hauek dira: nazioarteko zuzenbidea, ordenua, garapen ekono-miko eta soziala eta giza eskubideak bermatzea. Nazio Batuen Erakundeak 193 estatu kide ditu gaur egun, nazioartean erabat onartuta dauden estatu burujabe guztiak barne, Vati-kano Hiria izan ezik. Era berean, badi-ra behatzaile iraunkorrak diren esta-tuak, Vatikano Hiria, Palestina edo Maltako Ordena bezala.
Gazteok Bizikidetzan ekitaldia Urtero lema desberdin bat aukera-tzen da Nazioarteko Bakearen Egu-na ospatzeko. Nafarroan urtarrila-ren 30ean ospatzen bada ere, Gand-hiren heriotzarekin bat eginez, ingu-ruan bestelako ospakizunak egon ziren, Elkarrekin bakearen alde: errespetua, segurtasuna eta duinta-suna lema pean. Hala, Euskadiko Gaztediaren Kontseiluak Gazteok Bizikidetzan eguna ospatu zuen, esa-terako.
20 gazte baino gehiagok parte har-tu zuten Arriaga plazan Bilboko uda-larekin elkarlanean antolatu zen Gazteok Bizikidetzan ekitaldian.
Munduko borroka eta
sarraskien gorakadak
hausnarketara behartzen
gaitu, ezinbestean
2017ko irailaren 29a, Ostirala5
Halako egun berezi batean elka-rrizketa, gogoeta eta adierazpen artis-tikorako eremu bat ireki zuten Bizi-kidetza eta Giza Eskubideen errespe-tuan oinarritutako kulturaren gara-pena sustatzeko. Egunaren nondik norakoak sare sozialetan topa ditza-kezu #GazteokBizikidetzan traolan.
Ekimenari hasiera emateko Maia-len Olabek, EGK-ko presidenteak halako uneek “Euskadin etorkizu-nean bizikidetza errealitate bilaka-tzeko egin beharreko aldaketez gogoeta bat egiteko aukera” ematen digutela azpimarratu zuen. Era berean, Oihane Agirregotiak, Bilbo-ko Udaleko Gazteria eta Kirol Saileko Zinegotzi Ordezkariak, bizikidetza-rekin lotura duten hainbat balore lantzeko ekitaldiaren garrantzia nabarmendu zuen.
Plataforma Tirante kolektibo artis-tikoak CEAR-Euskadiren parte-har-tzearekin sortutako ‘Tras la frontera’ antzezlana izan zen programako lehen ekintza. Dantza, musika eta an-tzerkia bateratuz, egungo asilo egoe-rara hurbildu zituen bertaratutakoak “ante la infranqueable frontera se dan cita cientos de refugiados extenuados y agolpados en busca de un pasaje. ¿Quién entrará?” galderaren bitartez.
Antzerkiaren ostean, dinamika par-te-hartzaile labur bat egin zen. Gaz-teek egindako irudi eta marrazkien bitartez bizikidetzarekiko hausnar-ketak partekatu zituzten. Abiatze-puntua errazte aldera, hainbat gal-dera planteatu ziren: Zein da gazteon konpromisoa bizikidetzarekiko? Zeintzuk dira arlo honetan gure ardu-ra erakartzen duten gaiak? Zer da etorkizunari eskatzen dioguna bizi-kidetzari dagokionez? Zer eskatuko genioke gizarte nahiz administra-zioei?
Azkenik, hamabost minutuko tar-tea utzi ostean, partaide bakoitzak ‘desiren putzuan’ bizikidetzarekin lotutako desio bat utzi zuen. Asmoa, desira hauek hurrengo ekintzetan erabili, aztertu eta txarrerako nahiz onerako aldaketarik egon den ala ez baloratzeko gordetzea da.
Gazteen papera Nazio Batuen Erakundetik adierazi zuten bezala, aurten errefuxiatu eta emigranteekiko laguntzan oinarritu zen Nazioarteko Bakearen Egunaren mezua nagusia. Euren mezuak par-tekatu, baztertutako pertsona komu-nitateen inguruan gehiago ikasi, euren segurtasun fisiko, sozial eta ekonomikoa arrisku larrian jartzen dituzten errealitate eta arrazoi des-berdinak ezagutzera eman... Ospa-kizunean, solidaritatearen balorea azpimarratu zen eta emigranteek edozein herriren ekonomian eragi-ten duten onuren inguruan sakondu zen, harrera komunitateetan egon daitezkeen kezkak argitzen saiatzeaz gain. Edonoren gizatasuna berpiztea izan zen, azken finean, helburu nagu-sia.
Ikasle talde bat, bakearen sinboloa eratzen ikastetxeko atarian.
Irailaren 22an, Nazioarteko Bakearen Egunarekin bat eginez, Nafarroako Gobernuak sari berezi bat banatu zuen Tuterako Castel Jauregian. Ekitaldi insti-tuzional bat izan zen, non Fede-rico Mayor Zaragozaren lana onartu nahi izan zen, “irakasle,
UNESCOn kultura baketsua sustatzeagatik sarituabakearen defendatzaile eta kul-turaren babesle bezala zein Giza Eskubideen defentsa sutsuan egindako ibilbide luzeagatik”.
UNESCOren zuzendari nagusia izan zen luzez Mayor eta urte guz-ti horietan bere baloreen defentsa izan zuen muga. Ondoren, bere
ahotsa ahotsik ez zuten horiena izan zen askotan, etikaren eta era-kunde politikoen demokrazioaren aldarrikapen nekaezina egin bait-zuen, bai tokian tokiko erakundeei bai erakunde internazionalei dago-kienez.
UNESCOren zuzendaritzan egon
zen urteetan, 1987 eta 1999 artean, Mayor Zaragozak bultzada berri bat eman zion erakundearen hel-buru nagusiari: gizakien garunean bakearen gotorlekuak eraikitzea. Haren jarraibideak kontutan har-tuz, UNESCOk Bakearen Progra-ma Kulturala sortu zuen.
Mayor Zaragoza, Tuteran Nafarroako Gobernuak egin zion onarpena eskertzen, irailaren 22an. J.A. MARTÍNEZ
62017ko irailaren 29a, Ostirala
NAFARROAN BARRENA Hilobi Santuaren Eliza (1170)
Oin oktogonala du, eta ezin hobeki konpentsatua dago akabe-ra. Eraikin soila da, harmoniat-sua eta hiru gorputz bereiziko dituzu argi eta garbi: lehenbizi-koa, itsua; bigarrena, bi leiho txi-kik argitua; eta goikoa, puntu-erdiko leihoen bidez irekia bar-neko kupula bikaina argitzeko. Alde banatan, eraikinak absidea eta dorre zilindriko bat manten-du ditu eta, zortzi isurialdeko tei-latuaren gainean, zortzi alde ere badituen linterna bat eraikia dago, tenpluaren gorputza bera
Ezustekoz betetako eraikin ederraminiaturan irudikatzen duena.
Eraikinean sartu nahi izanez gero, hegoaldeko atetik sartuko gara. Bere tinpanoan patriarka-gurutze bat dago, hau da, Jerusa-lemgo Hilobi Santuaren ordena militar sakratuaren intsignia.
Barrualdea Barnealdean, begiak gorantz joa-nen zaizkigu, kalifa-eragineko nerbio lodiz osaturiko kupula bikainerantz, hain zuzen ere. Kupula multzoaren burua da eta zortzi puntako izarraren itxura
du, saretatik iragazten den argi apal batez argitua. Meskita bat-zuen antzeko eredu islamdarrak ekarriko dizkizute gogora ner-bioek. Horrek aukera ematen digu tenpluaren egileak nor izan ote ziren pentsatzeko. Beharbada, artisau mudejarrak, Guadalqui-vir ibaiaren bazterretatik Torres del Riora iritsitakoak.
Eta absidean, tenpluaren zain-dari, XIII. mendeko Kristo bat age-ri da. Hilobiko Zaldunen Kristo Santua ere deitzen zaio. Han ere zutabe finak ikusiko dituzu, eta munstroak eta zentauroak irudi-katzen dituzten eragin morisko-ko kapitelak ere bai. Bisitatzea merezi duen lekua, dudarik gabe.
HARRIBITXI BAT
BIDEAREN
ERDIANTorres del Río herrian Hilobi Santuaren eliza Nafarroa-ko bazter batean kokat-zen da, hain zuzen Done Jakue bidea Foru Erkide-gotik ateratzen den lekuan.
Torres del Rion kokatzen den elizako ataria.
Diario de Noticias
Nafarroatik atera baino lehentxeago, Donejakue bideak XII. mendeko erroma-
nikoaren ale eder hau eskaintzen digu, bere baitan bildua dagoen txo-ko bikaina, alegia. Hileta kapera izan zen, eta Donejakue bidearen argia ere bai.
Zenbait historialariren arabera, Tenpleko zaldunak izan omen ziren Torres del Rioko Hilobi Santuaren egileak. Hori ezin izan da egiaztatu, baina halako aire misteriotsua eransten dio obra horri. Jerusa-lemgo Hilobi Santuaren tenpluaren antzera eraikia izan zen, baina islamdarren ezagutzak kristauen eraikuntza moldera egokituta.
Oin oktogonala du, eta Erdi Aroko ale bakana da. Izan ere, erromani-koaren horizontaltasuna eta astun-tasunaren aurrean, Hilobi Santua-ren elizan gauza orok du bertikalta-sunera bideratzen. Barnean, nerbio
gurutzatuez osaturiko ganga ikus-garriak arte hispaniar-musulmana ekarriko dizu gogora.
Hilobi Santuaren eliza Torres del Rioko hirigunean txertatua dago. Nafarroako Erdialdean kokaturiko herri txikia da, betiere Donejakue bidearen arrimuan. Zehazki, men-dixka baten gainaren eta sakonune sakonaren artean dago, Errioxako lurretatik hurbil. Bisitariak erroma-nikoaren harribitxia aurkituko du begien aurrean, 1170 inguruan erai-kia, Jerusalemgo basilikaren erre-plika bezala, baina forma zirkula-rraren ordez oin poligonala jarri zen.
Erromesen itsasargi Bere hasieratik Donejakue bideari lotua, erromesentzako argia izan zen Eunateko Andre Mariaren eliza bezala. Eraikinaren goialdeko linter-nan piztua zegoen argiak gidatzen zituen erromesak. Inguruko lursai-la, gainera, ibiltarien kanposantua izan zen.
Eliza argi eta garbi ikusten da Torres del Rion.
Gora begiratzea ezinbestekoa da elizako edertasunaz gozatzeko. D.N.
TORRES DEL RÍO
2017ko irailaren 29a, Ostirala 7
KLASK!
MAHATSAK ZAPALTZEN. Ziraukiko bestak irekie-
ra berezia izan zuen, Juan Martinez de Irujo pilotariarrekin.
Halaber, Gareseko Emilio Arrieta koroak musika jarri zion
ekitaldiari. Ardandegi zaharretako kupelak irekitzeaz gain,
ardo desberdinak dastatu eta alderatzeko parada eskaini
zitzaien helduei. Txikienek, euren aldetik, mahatsa zanpat-
zearen sentsazioa zein den probatzeko aukera izan zuten,
dudarik gabe gehien gustatu zitzaien aktibitatea. M. GONZÁLEZ
IKUSKIZUNAK KALEAN. Herrietako bestak, dudarik gabe, txikienek
Udalak prestatutako ekimen eta aktibitateez gozatzeko parada ezin hobeak
dira. Horietako askoe besta giro nahasienetatik aldentzen dira, haurrak kultura
eta antzerkira hurbiltzeko, argazkian bezala, esaterako. Bertan, Ana Montana-
ren abenturak arretaz jarraitzen agertzen dira batzuk. D. N.
ARDOAREN EGUNA, BESTA BAT BAINO GEHIAGO. Txikienek ere gogoz gozatu zuten Ardoa-
ren Egunaz, Lizarraldeko Turismo Partzuergoak eta Uda-
lak elkarlanean antolatzen dutena. Besta Ziraukin ospatu
zen eta protagonismo guztia lurreko produktu honentzat
izan zen, herriaren sinbolo ere badena. Ez da, gainera,
gastronomiarekin lotzen den produktu bat, izan ere, kul-
tura oso bat, bizitzeko modu bat irudikatzen du ardoak
bere baitan. Horrexegatik, txikiek ere parte hartzeko tar-
tea izan zuten egun honetan. MAITE GONZÁLEZ
ARDOAREN EGUNA. Goiko argazkiari jarraipena emanez, hementxe
ikusten ditugu bi haur Lizarraldean antolatzen den Ardoaren Egunean,
mahats saski batekin jolasten. Mahatsa dugu ardoaren oinarrizko elikagaia,
dakizuen bezala. Mahats hauek nola lantzen diren eta ardoa bilakatu arte
jarraitzen duten prozesuaz asko ikasi zuten bertaratu zirenek. MAITE GON´ZÁLEZ
ZINTRUENIGOKO BESTETAN ERE, ERRALDOIAK PRO-TAGONISTA. Zintruenigoko jaiak ospatu ziren berriki. Besta hauetan, erral-
doien papera ezinbestekoa da, Nafarroa osoan gertatzen den bezala.
Argazkian, herriko lau haur ikusi ditzakegu, errege-erreginen jantzi ohikoak soi-
nean dituztela. EMILIO SARASA
82017ko irailaren 29a, Ostirala
IDATZI GAITZAZU...
HARREMANETARAKO Albiste, argazki, iradokizun edota bestelako infor-
mazioa helbide honetara bidali: AAula de Noticias. Muro Kalea, 19 31.500 Tudela
Tf: 948 847 415 Fax: 948 847 093 [email protected]
DIARIO DE NOTICIASEK EKOIZTUTAKO GEHIAGARRIA: 3 Koordinazioa: NNieves Arigita 3 Erredakzioa: NNieves Arigita, Fermín Pérez-Nie-
vas, Juan Antonio Martínez, Miren Mindegia.
HISTORIAREN TXOKOA Diana Galeskoa (1961-1997)
HERRIAREN
PRINTZESAXX. mendeko erregina Auto istripu baten ondorioz hil zenetik 20 urte igaro diren arren, Lady Diren eragi-na handia da oraindik mundu osoan
Diana Galeskoa 1986an, Highgroveko etxean. D.N.
Diario de Noticias
J oandako abuztuaren 30ean, Diana Galeskoaren heriotzaren 20 urte bete zen. Diana Frances
Spencer, Lady Di bezala ezagunagoa (Sandringham, Erresuma Batua, 1961eko uztailaren 1a – Paris, Frant-zia, 1997ko abuztuaren 31) Karlos Galeskoaren lehen emaztea izan zen.
Nazioartean, Lady Di eta Herriaren printzesa deitu izan zaio. Karlos Galeskoarekin ezkonduta egon zen bitartean. 1981eko uztailaren 29an ezkondu ziren San Paulo katedra-lean. Errege etxe guztiak izan ziren hartan, Joan Karlos Espainiakoa izan ezik, bikote berriaren eztei bidaian Gibraltarren eskala egin behar zue-la-eta.
Ezkontzaren ondoren, Lady Diana Galesko printzesa izan zen eta oso maitea izan zen herriarentzat. Prentsan ohiko egin zen eta norta-sun desorekatua ere aipatzen zen behin eta berriro.
1980ko hamarkadaren bukaeran, senar-emaztearen arteko harrema-na hausten ari zela nabarmen ikusi zen eta 1990eko hasieran begi bistan zegoen hori. Prentsak Lady Diren bakardadea eta errebeldia erakusten zituen eta Galesko printzea pertso-na zurrun eta zaharkitua agertzen zen.
Karlos Galeskoarekin ezkonduta egon zen bitartean, bi seme izan zituen, William eta Harry.
1992an bikotea banandu egin zen eta 1996ko abuztuaren 28an, dibort-ziatu. Dianak Errege-Gorentasun titulua galdu zuen, baina Galesko printzesa izaten jarraitu zuen.
1980ko bukaeran, Galesko printze-sa ezaguna zen HIESak jotako gaixoei laguntzen zielako eta mina
HURBILETIK
3 Hileta jendetsua Abadian
noblezia, politika eta abarren
ordezkari franko izan zen, baina
ez zen estatu hileta bat eta ez
zen enbaxadore edo kontsulik
izan. Jacques Chirac eta bere
emaztea bai izan ziren eta Tony
Blair hasi berria ere bai. Erregina
baten pareko zeremonia egin zio-
ten eta printzesaren laguna zen
Elton Johnek Candle in the Wind
abestu zion. Amaieran, Great
Bringtoneko Santa Maria kapera-
ra garraiatu zuten, Dianaren
haurtzaroko etxebizitzatik 2 km-
ra.
3 Ospea: Lady Dik izugarrizko
dirutza jasotzen zuen marka
desberdinetako jantzi eta pro-
duktuak erabiltzeagatik. Bere
ospea handia zen, eta bere
senarra ez bezala, ama eta
pertsona eredugarritzat hartzen
zuen gehiengoak.
antipertsonalen aurka borrokatzen zuelako. Afrikako ume txiroenen ondoan egon zen eta Nelson Mande-la, Dalai Lama edo Teresa Kalkuta-koa lagun izan zituen.
1997ko abuztuaren 31n hil zen Pari-sen, Frantzian, de l’Alma tunelean izandako auto istripu batean. Bera-rekin batera hil ziren bere bikoteki-dea zen Dodi Al-Fayed eta Henri Paul auto gidaria. Bizirik iraun zuen baka-rra Trevor Rees-Jones, Al-Fayeden bizkartzaina izan zen, segurtasun uhala jarrita zeraman bakarra.
Bi urte beranduago, 1999an, epaile frantsesak errudun nagusia Henry Paul gidaria izan zela erabaki zuen.
Hileta elizkizun jendetsua Hasiera batean, errege familia estatu trataera ematearen aurka izan zen,
baina, herriaren jarrera ikusita, Buckinghamek beste erabakiren bat har-
tu behar izan zuen. Protokolo zorrotza jarraitzen zuten eta estatu ehor-
zketa errege familiako pertsonaia gorenek edo gobernariek bakarrik jaso
ohi zuten, baina errege etxeko kideentzako ere bazegoen aukeraren bat;
hori bai, dibortziatutako printzesarik ez zen kontenplatzen. Errege fami-
liako kide baten hitzetan, Aparteko ehorzketa bat egingo zitzaion apar-
teko pertsona bati. Gorpua Paristik Londresera garraiatu zuten irailaren
2an eta milaka hiritar inguratu ziren Buckingham jauregira loreak eta gutu-
nak jartzera. Irailaren 6ra arte lutoa izan zen nazio osoan eta, egun har-
tan, Erresuma Batua eta Europa gehiengoa gelditu egin zen Karlos
Galeskoaren emazte ohia eta William eta Harryren amaren hiletak zuze-
nean ikus ahal izateko.