+ All Categories
Home > Documents > Bakterioak

Bakterioak

Date post: 02-Feb-2016
Category:
Upload: klaus
View: 57 times
Download: 0 times
Share this document with a friend
Description:
Bakterioak. eraginda. FARINGITISA. SALMONELOSIA. ZER DIRA. ?. BAKTERIOAK. - PowerPoint PPT Presentation
16
Transcript
Page 1: Bakterioak
Page 2: Bakterioak

• Bakterioak organismo prokariotoak dira, sexuaren bidez ugaltzen ez direnak. Mikrobio mota bat dira. Oxigenoaren beharraren arabera, bi multzotan banatzen dira: Aerobioak (oxigenoa behar dutenak) eta anaerobioak (oxigenorik behar ez dutenak). Itxuraren arabera: Baziloak (luzangak), kokoak (borobilak), espiriloak (kiribilak) eta bibrioak (kakotx itxurakoak).

Page 3: Bakterioak

• Gram izeneko tindaketa hartzen badute, Gram positiboak dira eta, hartu ezean, Gram negatiboak. Lehenengo bakterioa Anton van Leeuwenhoek zientzialari herbeheretarrak topatu zuen 1683an.

• Bakterioak gure planetako bizidun ugarienak dira. Non-nahi daude,

mota guztietako habitetan: lurzoruan, uretan, airean eta beste bizidunen barnean ere. Habitat gogorrenetan eta latzenetan bizi daitezke, gainontzeko bizidunek onartzen ez dituztenak.

• Lurreko ekosistemetan betetzen duten zeregina garrantzi handikoa izaten da. Horregatik, esan ohi da bakteriorik gabe ez gizaki, ezta animalia edo landareen bizitza ez zela posible izango Lur planetaren gainean.

Page 4: Bakterioak

• Faringitisa faringearen inflamazioa da. Faringea eztarriko zati bat da eta ahoa edo sudurra trakea edo esofagoarekin elkartzeko da, hortik airea eta janaria pasatzen da eta 13 cm gutxi gorabehera neurtzen du gizakietan.

• Gaixotasun hau batez ere neguan agertzen da, garai honetan gaixotasun hau sortzen duten mikroorganismoak aktibatzen direlakoz.

• Normalean erraz sendatzen da baina batzuetan eragozpen garrantzitsuak sortu ahal ditu.

Page 5: Bakterioak

1. BIRIKOA:• Birusengatik produzitua dago. • Gripearen eta hotzeriaren birusa• Herpangina produzitzen duen

Cokxakie birusa.• Adenobirusa.• Epstein birusa (Mononukleosisa

edo musuaren gaixotasuna)

Page 6: Bakterioak

2. BAKTERIANOA:• Bakterioengatik produzituta dago, batez

ere A taldearen estreptococo modukoengatik.

• Amigdalitis estreptokozikoa da gehien ematen dena. Eskolan dauden haurrak hartzen duten gehienbat eta lixiba edo mukien arteko kontaktuarengatik ematen da. Tratamendu aproposa bat dauka sukarra erreumatikoa ez izateko, bihotzari edo giltzurrunei ez eragiteko.

• Faringitis gonokozikoa gonorrearen bakteriagatik sortua da. (Neisseria gonorrhoeae). Sexu harremanetatik transmititzen da.

3. EZ INFEKZIOSOA:• Kausa alergikoengatik sortua (Alergiak,

arazoak sudurretatik arnas egiteko), edo inguruneagatik (zigarroaren kea, giro lehorrak, alkohola eta eztarria gorritzen duten produktuak).

Page 7: Bakterioak

• Birikoan – Eztarriko mina, eztula, sumindura, zailtasuna irensteko, amigdalitisa, sukarra, mukiak, lepoko gongoileko inflamazioa…

• Herpanginarengatik sortutako faringitisa – Ahoan edo eztarrian anpoilak, irensteko zailtasunak, anorexia, buruko mina, sukarra altua, gorputz adarretako edo lepoko mina, okada. Bestearekin duen ezberdintasuna da hau batez ere haurrek hartzen dutela eta udan edo udazkenean ematen da batez ere.

• Amigdalitis estreptokozikoan, sukarra altua, hotzikarak, okadak, eztarriko mina, irensteko zailtasunak, buruko mina, lepoko mina, mukiak, uxara, eta gripearen antzeko sintomak bezalakoak.

Page 8: Bakterioak

• Faringitis gonokozikoa, hotzeri suabe baten sintomak dauka. Infekzio generalizatua sortzen denean, barrabiletako mina, pelbiseko inflamazioa eta prostatan mina.

• Monukleosisean, faringeko mina, besape eta lepoan gongoil handiak, gibela eta besoak hanpatuta. Normalean azalaren erupzioa gertatzen da.

• Ez infekziosoan, eztarriko mina da sintomarik nabariena, lehortasuna eta gorritasunarekin.

Page 9: Bakterioak

• Birikoak- Gripearen birusengatik dator, hotzeriarengatik, ihesarengatik… %95eko kasuetan faringitisa birikoa da.

• Bakterianoak- Bakterioen infekzioagatik gertatzen da eta askoz larriagoa da. Estreptokoko batzuk eragiten dituzte sukarra handiak eta osasunerako ondorio larriak ekarri ahal ditu, adibidez giltzurrunetako intsufizientzia, odolaren infekzioa edo shock estreptokozikoa.

• Ingurunekoak- Laneko ingurune kutsatua (kea, hautsa…)

• Tabakoa edo alkohola.• Ahots korden esfortzua

oihukatzerakoan.

Page 10: Bakterioak

• Medikuarengana joan behar da, tratamendu aproposa ipintzeko faringitis mota bakoitzeko.

• Mikroorganismoengatik sortutako faringitisa itsaskorra da eta bakterioengatik sortuta badago, antibiotikoa behar da.

• Birikoa baldin bada, antibiotikoak ez du ezer ere ez egingo, eta analgesikoak atsedenarekin gomendatzen dira. Gainera ur asko edan behar da eta gargarak egitea gomendatzen da. Antibiotikoa bakteriagatik baldin bada hartu behar da.

• Faringitisa ez infekziosoa denean, produzitu duen kausa ezabatu behar da hau sendatu ahal izateko.

• Sukarrerako ibuprofenoa edo parazetamol bat hartu. Lizipaina ere hartu ahal da eztarrirako.

Page 11: Bakterioak

• Salmonelosia Salmonela bakterioak eragindako gaixotasun multzoaren izen generikoa da. Salmonelosia enteritis bat da, hots, hesteetako patologia bat, eta ur eta janari kutsatuen bidez transmititzen da (oilaskoa, arrautza eta esnekiak izanik janaririk arriskutsuenak).

Page 12: Bakterioak

1. SALMONELOSI TIFIKOA:• Sukar tifoidea eta paratifoidea• Giza seroaldaerek eragiten dute, eta

kutsapena pertsonen artean transmititzen da, beti ere kutsatutako janarien bitartez.

• Antibiotikoen ezarpena behar du.• Kuadro klinikoa gastroenteritikoa

baino larriagoa, septizemia eta guzti.

Page 13: Bakterioak

2. SALMONELOSI GASTROENTERITIKOA:

• Salmonelosi gastroenteritikoak zoonosiak dira, hau da, animalien seroaldaerek, janari intoxikazioekin lotuak, direla gaitzaren iturburua.

• Inkubazio epea sukar tifoidearen baino laburragoa da: 6-48 ordukoa, kasu gehienetan.

• Okadek, beherakoek eta tripako minak osatzen dute gaitz honen kuadro klinikoa.

• Gaitza ez da larria eta berez sendatzen da, tratamendu antibiotikorik gabe.

Page 14: Bakterioak

Eragile patogenoa dosi handitan irentsi ondoren heste meharreko mukosan atxikitzen da. Bakterioak bere zelula horman duen endotoxinak hesteetako zelulak kaltetzen ditu, sabeleko mina eta beherakoak eraginez.

Page 15: Bakterioak

Salmonelas infektaturik dauden jakiak irentsiz.

Salmonelosi guztiak aho bidetik harrapatzen dira. Gaitza sortzeko mikrobio kopuru oso handia irentsi behar da, 10 eta 100 milioiren artekoa. Salmonella sentikorra da urdailaren azidotasunarekiko, eta kopuru hori asko jaisten da urdaileko pH-aren ondorioz.

Page 16: Bakterioak

• Tratamendua ur asko edatea da, diarrea dela eta ez deshidratatzeko.

• Bhearrezkoa baldin bada medikamenduak hartu, baina hori kasu zehatz eta berezietan baino ez.

• Txerto bat dago “chevivac GmbH” deitzen dena. Kasu honetan txertoa usoei jartzen zaie buruko atzeko partean gaizotasuna ez zabaltzeko eta kasuak murrizteko.

• Txerto gehiago bilatzen ari dira baina oraindik ez dute txerto eraginkorrik aurkitu.


Recommended