Date post: | 28-Jul-2018 |
Category: |
Documents |
Upload: | duongkhanh |
View: | 226 times |
Download: | 0 times |
BIARRITZApirilAK 12-16 12-16 AVRIL 2017
#2
biarritz-lesbeauxjours.com ville2biarritz @ville2biarritz
Zuzendaritza artistikoa: Thomas Valverde
Les Beaux Jours jaialdia 2016ko maiatzean iragan zen lehen aldiz, eta zinez osoa izan zen: Karine Deshayes-en boz miragarria Bachen motet liluragarriekin juntatu zen, eta Chucho Valdés pianistaren trebetasunak Ravelen kuartetoarekin bat egin zuen. 2017an, musika guziak elkartzeko xede berarekin itzultzen gara, barrokotik jazzera, eta aurten, Labèque ahizpak sorlekura itzuliko dira, programa ezin biziagoa emateko, festibala haiek irekiko baitute, pianoa, perkusioak eta dantza uztarturik. Eta jaialdia bururatzeko, Thibault Cauvin pianista izarrak Vivaldiren kontzertuak emanen ditu, Baionako eta euskal kostaldeko eskualdeko orkestrako sokek lagundurik, usaian pilotarako baliatzen den gune berezian!
Bien artean, kontratenor bikain batek Mozart eta Rossini kantatuko ditu, jazz hirukote batek Django Reinhardt omenduko du eta biolontxelo/kora bikote poetikoak kontinenteak eta etiketak gaindituko ditu!
5 kontzertuko programa ederra gure kultura mestizoen irudikoa izanen da, ikus-entzule guziendako. Milesker Thomas Valverderi, jaialdiaren aniztasuna aurten ere kalitatez, originaltasunez eta sentikortasunez jantzi baitu. Festibal on denei!
MICHEL VEunAC, BIARRITZEKO AuZAPEZA
BIARRITZApirilAK 12-16 12-16 AVRIL 2017
© n
. Jof
fre
& V.
Per
raul
t
Munduko pianista bikote ezagunena osatzen dute Katia eta Marielle Labèque-ek. Ibilbide atipikoa daramate, prestigio handieneko eszena batetik bestera. Badakigu zein eklektikoak eta originalak diren: klasikoa, barrokoa, jazza, rocka, musika elektronikoa… nehork baino hobeki dakite entzuleak programa harrigarrietara eramaten, beti ezustekoak sortzeko xedearekin. “Love Stories”, beren ikusgarri berria, Romeo eta Julietaren mitoaren inguruan eraiki dute: lehen partean, bi pianistek Leonard Bernstein-en “West Side Story” jotzen dute, eta ondotik, David Chalmin-en “Star-Cross’d Lovers”, Yaman Okurrek 7 dantzarirentzat sortu koreografiarekin (break dance, dantza garaikidea).
Kalakan taldeko perkusionistekin aritu ondoan, Labèque ahizpek musika-abentura berria abiatu dute, eta entzuteko parada bakanetakoa izanen da Biarritzekoa…
labeque.com
West Side Storypianoak: Katia & Marielle Labèqueperkusioak: Raphael Séguinier, Gonzalo GrauStar-Cross’d Loverspianoak: Katia & Marielle LabèqueGitarra elektrikoa eta elektronikoa:David ChalminKoreografia: Yaman Okur7 dantzarirendako balleta
“Badu urteak beren sentikortasunak, hunkikortasunak eta interpretazioen bulkadak entzuleak liluratzen dituztela. Guti batzuen kalitatea dute: nota bakoitzean hunkitzen duen egiazkotasuna.” nicole Duault, altamusica.com
“Labèque ahizpak harrigarriak dira. Goi-mailako artea dute, baina itxuraz beti aisita eta dotoreziaz asmatua.” Renaud Machard, Le Monde
piAnoA perKusioAK dAntzA
ApirilAren 12A, AsteAzKenA | 20:30 | GAre du Midi
Love StoriesKAtiA & MArielle lAbèQue
© D
R
James Carter jazz munduko izen handienetarikoa da. Teknika txundigarria du, bere belaunaldiko saxofoi-jole miretsiena izateraino. Gazte-gaztedanik, hainbat proiektutan parte hartu du –Wynton Marsalis eta Lester Bowie-rekin, besteak beste. Bere zaleek badakite zein lotua zaion manouche jazzari, eta sail horretako hainbat funtsezko artistekin aritu da (Stochelo Rosenberg, Biréli Lagrène, Boulou eta Elios Ferré, David Reinhardt…). Django Reinhardt musikari kutunaren errepertorioa jorratzea erabaki du, bira labur baten karietara –arras data guti Frantzian. “Django unchained” programan, James Carterrek eta bere bi konplizeek omenaldi soul eta funkya ematen dute.
Apirilaren 7an Detroiten izanen da, 29an new Yorken, eta 13an… Biarritzen!
jamescarterlive.com
“Badirudi [James Carterrek] tenor saxofoiari leher eginarazi nahi diola, sabeleko errai guziak aterarazi, nahi ala ez. Bere bi kideak ere eredu gargantuar berean eginiko bi erraldoi dira.” JF Mondot, Jazz news
“James Carterrek mende hastapen honetako saxo jole ausart eta aitzindarienetakoa dela frogatu du. » Chip Stern, Jazz Times
JAzz
saxofoiak: James Carter organoa: Gerard Gibbs bateria: Alex White
ApirilAren 13A, osteGunA | 20:30 | KAsinoKo AntzoKiA
Django UnchainedJAMes CArter orGAn trio
© A
. Hof
fman
n
© J
.B. M
illot
Musika barrokoaren arrakastari esker, kontratenorrak musika lirikoaren izar berri bilakatu dira, eta XVIII. mendeko izarrak ziren napoliko kastratoen garaian sortu errepertorioa bereganatzen dute. Max Emanuel Cencicek erreberritze hori ezin hobe gorpuzten du. Artista kroaziarrak bi hamarkada daramatza prestigio handieneko opera-etxeen afixetan; adibidez, Vienako Staatsoper-en, Zuricheko Opernhaus-en, Versailleseko Opéra Royal-en... eta orkestra zuzendari famatuenekin aritzen da; besteak beste, William Christie, René Jacobs eta Fabio Bondirekin.
Kantari eta ekoizle gisa, operako goi-obra ahantziak berpizten ditu, beti adierazpenezko eta emoziozko interpretazioen bila. “Fantastic Cencic” azken diskoak (Warner Classic, 2016ko urria) gaitasun aniztasun izigarria azaleratzen du: barrokoko maisuetatik Rossiniren bel cantora, eta garai erromantikoko konpositoreetaraino.
Biarritzen, Operako bi jeinu, Mozart eta Rossini, bilduko ditu.
cencic.com
“Aspaldi baino gehiago du Ispiluen galeriak ez zuela hain kontzertu zoragarririk entzun.” Marie-Aude Roux, Le Monde
“Taulagaineko artista paregabeak muturreneko sentimenduak bizi ditzaketen pertsonaiak sortzen ditu.” Philippe Venturini, Les Échos
errezitAlApiAnoA / AHotsA
Kontratenorra: Max Emanuel Cencic pianoa: Ronan Khalil
ApirilAren 14A, ostirAlA | 20:30 | sAntA euGeniA elizA
Mozart / RossiniMAx eMAnuel CenCiC
ApirilAren 15A, lArunbAtA | 20:30 | KAsinoKo AntzoKiA
Musique de nuitbAllAKé sissoKo & VinCent seGAl
© C
. Gas
sian
Ballaké Sissoko kora maisua eta Vincent Segal biolontxelo-jolea 2009an hasi elkarrizketara itzuli dira; “Musique de nuit” diskoa – 2016ko Victoires de la Musique sarietan izendatua – joko dute Biarritzen. Bertan, goxotasun lasaigarri handiko kantu unibertsala ehotzen dute, musika mandinge, barroko, jazz brasildar, ijito eta abarretan ibiliz…
Kora-joleen seme eta semetxia da Ballaké Sissoko, eta jokoa Maliko maisu handiekin perfekzionatu du. Vincent Segal errepertorio klasikotik dator. Cyril Atefein, Bumcello bikotea sortu zuen. Beti argiki erran izan du maite duela mundu anitzetako musikariekin aritzea.
“Trukean, ahozkotasunean, istant inprobisatuan aritzen gara”, azaltzen du. Grazia handiko musika momentua…
“Ballaké Sissoko guti mintzo da, baina bere musikak gauza anitz kontatzen du. Birtuosotasun eta argitasun handiz, espazioaz eta denboraz, aireaz eta argiaz ari zaigu.” Patrick Labesse, Le Monde
“Bamakoko teilatu batean grabatu bigarren disko honek izarrak harrapatzen ditu.” Libération
MunduKo MusiKA
Kora: Ballaké Sissokobiolontxeloa: Vincent Segal
© S
ony
Mus
ic©
O. H
ouei
x
Eiffel dorrean, Hagako Bakearen Jauregian, Singapurreko baratze botanikoan eta Ekuadorreko Quitoko hondakinetan ari izan ondoren, Thibault Cauvinen “Magic Tour” Biarritzeko Plaza Berrira jinen zaigu, haritzezko tribuna ederrak dituen ezker pareta enblematikora.
Thibault Cauvinek Lacanauko eta Biarritzeko uhinetan ibiltzeko usaia du, eta musikarekin ere energia berarekin aritzen da surfean. 20 urte bete aitzin nazioarteko 36 sari eskuratuak zituen –horietatik 13, lehen sariak-, eta gitarrista klasikoen belaunaldi berriaren buruetako bat bilakatu da.
Bederatzigarren diskoa Vivaldiri zuzendu dio, eta joan den udazkenean grabatu zuen, Pariseko ganbera orkestrarekin. Artista bezalakoa da diskoa, suharra: “Vivaldiren musika mintzo zaigu, eramaten gaitu; beraz, besta eta lagunarteko giroa sortu nahi dut”, adierazi du Cauvinek.
Baionako eta euskal kostaldeko orkestrako sokekin arituko da, Jonathan Raspiengasek zuzendurik. XVIII. mendeko mundu barrokoa berpiztuko du, Vivaldiren kontzertuekin. Eta programari ukitu modernoa emateko, Albéniz eta Piazzollaren bakarkako gitarra-piezak joko ditu.
thibaultcauvin.comorbcb.fr
“Thibault Cauvin: ahal bezain laster ezagutzekoa!” Le Figaro“Just incredible, don’t miss him!” Los Angeles Times
KlAsiKoA & bArroKoA
zuzendaritza: Jonathan Raspiengeas
ApirilAren 16A, iGAndeA | 18:00 | plAzA berri frontoiA
VivalditHibAult CAuVin & l’orbCb
biarritz.fr
2, 3, 4 & 5 KontzertuetArAKo AbonAMenduA = Kontzertu bAKoitzA 5 € GutiAGo
tArifAK (alokatze-gastuak kanpo)
04/12, asteazkena > Katia & Marielle labèque (leku zenbakituak) 1. KAt: 40 € | Tarifa murriztua: 35 € - 2. KAt: 30 € | Tarifa murriztua: 25 €
04/13, osteguna > James Carter organ trio (leku zenbakituak) 1. KAt: 35 € | Tarifa murriztua: 30 € - 2. KAt: 25 € | Tarifa murriztua: 20 €
04/14, ostirala > Max emanuel Cencic (lekuak libre) 1. KAt: 35 € | Tarifa murriztua: 30 € - 2. KAt: 25 € | Tarifa murriztua: 20 €
04/15, larunbata > ballaké sissoko & Vincent segal (lekuak libre) 1. KAt: 30 € | Tarifa murriztua: 25 € - 2. KAt: 20 € | Tarifa murriztua: 15 €
04/16, igandea > thibault Cauvin & l’orbCb (lekuak libre) 1. KAt: 30 € | Tarifa murriztua: 25 € - 2. KAt: 20 € | Tarifa murriztua: 15 €
tArifA MurriztuA (iurtagiria aurkeztekotan) Enpresa komiteak, 26 urtez pekoak, eskola-taldeak, Kontserbatorioko ikasle eta irakasleak, ORBCBko kideak, langabeak, AAH laguntza dutenak, 10 jende eta gehiagoko taldeak, Malandain Ballet Biarritzeko kideak
txArtelAK erosteKoBiarritzeko turismo bulegoa | 05 59 22 44 66 | biarritz.fr francebillet.com | fnac.com
Antolaketa: Kultur gaien zuzendaritza, Villa natacha110 rue d’Espagne 64200 Biarritz - 05 59 41 57 50 - [email protected] artistikoa: thomas Valverde
biarritz-lesbeauxjours.com ville2biarritz @ville2biarritz
Affa
ires
cul
ture
lles
Ville
de
biar
ritz
— p
hoto
s : u
mbe
rto
nic
olet
ti -
Vin
cent
soy
ez -
Ann
a H
offm
ann
- Cl
aude
Gas
sian
- Y
ann
orh
an -
isab
elle
pal
é —
desi
gn :
raph
aële
Con
ness
on —
impr
essi
on :
ibt