BIZKAIKOHITZA
MONIKA DEL VALLE / FOKU
Aurrerantzean, Bermeotik Bilbora doazen trenek ere Zazpikaleetan izango dute helmuga, eta Atxurikogeltokiak bidaiariak jasotzeari utziko diobEztabaidatzen ari dira zer egin 107 urteko eraikinarekin b 2-3
Tren guztiak,Zazpikaleetara
Azpiegiturak Laudioko udalhiltegia ixteak ageriago utzi du
Bizkaiko abeltzainek zer gabezia duten
10Migratzaileak Afrikatik Europaerdialderako bidean, iaz baino
jende gutxiago igaro da Bilbotik
6Ostirala
2019ko irailaren 6aX. urtea411. zenbakia
2 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko irailaren 6aAstekoa
Ibai Maruri Bilbao -
Natalia Salazar Orbe Bilbo
Donostiatik eta Durangotik Bil-
bora datozen trenekin 2017an
gertatu zen bezala, Busturialdetik
datozenek ere bukaerako gelto-
kia aldatuko dute datorren astele-
henean: Atxurikoan barik, Zazpi-
kaleetakoan izango dute ibilbide
amaiera. Euskotrenek udako or-
dutegia utzi eta negukoa hasiko
duen eguna aukeratu du aldaketa
egiteko. Horrela, bada, 107 urte-
ren ondoren, trenak eta bidaia-
riak jasotzeari utziko dio behin
betiko Atxuriko tren geltoki za-
harrak, garai batean Bizkaiko hi-
ribururako sarbide nagusietako
bat izandakoak. 1983ko uholdeek
eragindako kalteak konpondu
artean baino ez da itxita egon urte
hauetan guztietan. Datorren
domekan, 21:19ean irtengo da az-
ken trena Atxuriko geltokitik. Eta
23:04an iritsiko dira azken bi-
daiariak hara, Bermeotik dato-
rren azken trenean.
Euskotrenek iragarri du maiz-
tasunek orain arte bezala jarraitu-
ko dutela, eta ordutegietan, asko
jota, doikuntzak egingo dituztela.
Baina geltoki aldaketak hainbat
ondorio izango ditu. 2017an Ku-
kullaga-Etxebarri tren geltokia
ireki zuen Euskotrenek, Bilboko
Metroaren 3. linearen bukaera
dena. Harrezkero, Bermeotik da-
torren trenarentzako geltoki ere
bihurtu da, Atxurira bidean. Bi
urte hauetan, Kukullagatik Atxu-
rirainoko tartean, Boluetako gel-
tokia baino ez du izan. Aurreran-
tzean, Kukullaga eta Zazpikalee-
tako tren geltokien artean, hiru
lekutan geratuko da: Otxarkoa-
gan, Txurdinagan eta Zurbaran-
barrin. Horregatik, Kukullagatik
Bilbora orain baino hiru minutu
gehiago beharko ditu. Baina, aldi
berean, Bilboren bihotzera iritsi-
ko dira Busturialdeko bidaiariak
trenez: Zazpikaleetaraino eroan-
go ditu trenak, San Nikolas plazan
dagoen geltoki intermodalera.
Era berean, metroaren 1. eta 2.
lineekin duten lotura hobetuko
zaie Busturialdetik datozenei. Le-
hen, Atxurira bidean Boluetan
jaisten ziren, eta han metroa har-
tzen. Azken bi urteetan Kukulla-
gan izan dute trenetik jaitsi eta
metroaren 3. linea hartzeko au-
kera, Zazpikaleetaraino, eta, han,
1. edo 2. linea hartu. Orain, Zazpi-
kaleetan zuzenean hartu ahal
izango dituzte metroaren linea
guztiak, eta baita Txorierrira
doan trena ere.
Euskotrenek ohartarazi du
Busturialdetik datozen trenak
Zazpikaleetaraino etortzeak ez
duela izango eraginik metroaren
3. lineako maiztasunetan. Izan
ere, Bermeo-Bilbo tren lineak be-
teko ditu astelehenetik aurrera 3.
lineari dagozkion maiztasun ba-
tzuk. Hala, bidaiariek trenetan
jende gehiago dabilela igarriko
dute, 3. lineakoei Busturialdetik
datozenak gehituko baitzaizkie.
Donostiatik eta Durangotik da-
tozen trenek geltokiz aldatu zute-
netik, erruz jaitsi da Atxuriko gel-
tokiaren erabilera. Dena den, jen-
de askori eragingo dio aldaketak.
Iazko datuak dira: 352.000 bi-
daiarik erabili zituzten Boluetako
eta Atxuriko geltokiak; denak,
Busturialdetik datorren Eusko-
trenen erabiltzaileak. Batzuek es-
kertu dute aldaketa, baina badira
egunerokoa «trakestuko» diete-
la uste dutenak. «Informazio fal-
ta» salatu dute, baita eurek zer
iritzi duten galdetu ez izana ere.
Iñigo Astoreka gernikarrak egu-
nero hartzen du trena beharrera
joateko. Atxuriko Emilio Campu-
zano Lanbide Heziketa institu-
tuan irakasle da. «Orain arte, oso
eroso nuen hemen trena, baina,
aurrerantzean, hamabost bat mi-
nutu egin beharko ditut oinez
geltoki berritik». Berak ez ezik,
ikasleek ere igarriko dute aldake-
ta. Izan ere, asko dira institutura
trenez datozenak. Aurrerantzean
gutxiago izango direla uste du.
Beste hainbatek Erriberako
merkatura joateko hartzen dute
trena. Hala azaldu du Daniela Fa-
varinik. Errigoitin bizi da, eta Bil-
bon egiten du lan, Zazpikaleetan,
Goienkalen duen bigarren esku-
ko artisau denda batean. «Jendea
joaten da orgatxoarekin, merka-
tuan erosketak egitera. Orain
arte, geltokitik gertu zuten mer-
katua, baina, aurrerantzean, Zaz-
pikaleak zeharkatu beharko di-
tuzte, eta bueltako biderako pisu
handia eroan beharko dute». Era
berean, beldur da geltoki berriak
ez duen jendea Zazpikaleetatik
Kale Nagusirantz bidaliko. «Le-
hen, Atxuritik etortzean, Zazpi-
kaleetatik igaro behar izaten zi-
ren; orain, ez. Eta Zazpikaleetako
merkatari txikiei bezero galera
ekarriko die horrek». Euskotreni
San Nikolas plazatik Atxuriraino
transbordadore bat jartzeko pro-
posatuko diola esan du, nahiz eta
ez duen espero kasurik egitea.
«Ezetza badaukat».
Tranbia, Abusutik pasatutaAtxuriko tren geltokiaren erabil-
tzaile askok, trenetik jaitsi eta
tranbia hartu izan dute. Izan ere,
hura da Bilboko tranbia linea ba-
karraren abiapuntua, oraingoz.
Euskal Trenbide Sareak enpresa
publikoak iragarri du abenduan
hasiko direla tranbia Boluetarai-
no luzatzeko obrak. Lanak hasi
aurretik, Eusko Jaurlaritzak eta
Bilboko Udalak bien arteko lanki-
detza hitzarmena sinatu beharko
dute, proiektua finantzatzeko.
Akordio hori hilabete honetan si-
natuko dutela iragarri dute: au-
rrekontuaren %65 gobernuak ipi-
ni du, eta gainontzekoa ordain-
tzea udalaren esku geratuko da.
Berez, Arantxa Tapia buru den
Lehen, Zazpikaleetatikigaro behar zen; orain,ez. Merkatari txikioibezeroen galeraekarriko du horrek»Daniela FavariniErabiltzailea eta merkataria
‘‘
Burdinbideak. Geltokiaren atzeko
trenbideak tranbiak erabiliko ditu 2021tik
aurrera, Boluetara jotzeko. M. DEL VALLE / FOKU
Trenarenhelburua jaez da AtxuriEtzi jasoko ditu azken bidaiariakAtxuriko geltokiak b Astelehenetik,Zazpikaleetara joango dira Bermeotikdatozen trenak b Abenduan hasiko diraAtxuri eta Bolueta tranbiaz lotzen
3BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko irailaren 6a Astekoa
Ekonomia Sustapen eta Azpiegi-
tura Sailak lehenago hasi gura
zuen lanekin, baina udal eta foru
hauteskundeek atzeratu egin
dute prozesu osoa.
Akordioa sinatzearekin batera,
obrez arduratuko den enpresa
edo enpresa taldea hautatzeko
lehiaketa publikoa abiatuko dute.
Urtea amaitu aurretik hautatuko
dute, abenduan lanekin hasi ahal
izateko. 6,1 milioi euroren aurre-
kontua izango du tranbiaren ibil-
bidea luzatzeko proiektuak. Be-
rez, ez dira hutsetik hasiko. Izan
ere, orain arte Euskotrenen Ber-
meo-Bilbo lineak erabiltzen zuen
trenbidea egokituko dute, Atxuri
eta Bolueta artean.
Guztira, 2,5 kilometro izango
dira. Burdinbidea bera eta argin-
darra hartzeko azpiegitura man-
tendu egingo dira. Argindarraren
azpiestazioak, berriz, berritu egin
beharko dira: trenak 1.500 watt
behar ditu ibiltzeko eta tranbiak
nahikoa du 750 wattekin. Horrez
gainera, Atxuri eta Boluetako tren
geltokiak egokitu egin beharko
dira, tranbiaren geltoki izateko.
Eta geltoki berri bat eraikiko da
Abusun, Ibaizabalen beste ibarre-
an dagoen Bilboko auzo horri zer-
bitzua emateko. Abusu ikastola-
tik gertu eraikiko dute. Lanek he-
mezortzi hilabete iraungo dute;
2021ean egongo da martxan.
Uxue Gutierrez Lorenzo Bilbo
Gauza jakina zen, baina
iritsi da eguna azkene-
an:Atxuriko tren gel-
toki zaharrak bidaia-
riak jasotzeari utziko dio dome-
kan. 1912an altxatu zuten eraikin
historikoa, eta 107 urte geroago
bere egiteko nagusia etengo du.
Eraikinak, ordea, hortxe segituko
du. Zortzi nasa, lau trenbide eta
sarrera zabala ditu geltokiak; es-
pazio zabala da hutsik geratuko
dena, eta horrek erabileraren in-
guruko eztabaida piztu du. Herri-
tarrek erabilera anitzeko espazio
bihurtu nahi dute auzoko gune-
rik enblematikoena; eta Euskal
Trenbide Sareak enpresak, oste-
ra, tranbiaren ibilbidea luzatzeko
baliatu nahi du espazioa.
Jabetzaz, izaera publikoa duen
espazioa da, eta Euskal Trenbide
Sareak enpresak du haren kudea-
ketaren eskumena. Argi azaldu
dute euren asmoa: Bilboko tran-
biaren ibilbidea eraldatu nahi
dute, Boluetaraino luzatuz, eta
horretarako baliatuko dute erai-
kina eta atzeko aldean dituen
burdinbideak. Beste erabilera bati
ere eutsiko dio espazioak: Eusko-
treni dagozkion linea guztien
aginte postuak bertan mantendu
nahi dituzte. Horretarako erabil-
tzen den eremua handiagoa iza-
tea nahi dute. Eta, aldaketak ahal-
bidetzeko lanak, urte bukaeran
abiatzea da asmoa.
Bestelako proposamenik ere
bada, ordea. Lokomotorak Atxuri
taldeak «erabilera anitzeko eki-
pamendu publiko» bihurtu nahi
du estazioa, eremua behar ezber-
dinetarako baliatzea posible dela
iritzita. Bide horretan, iaz abiatu
zuten auzo prozesu parte-har-
tzailea Atxuriko auzokideek, eta
300 bizilagunen ekarpenak jaso.
Ondoren, entzundakoak idatzi,
eta ondorio zerrenda ere plazara-
tu dute. Txostena osatzeko arki-
tekto eta abokatuen laguntza izan
dute, proiektu «bideragarria eta
serioa» sortze aldera.
Igor Uribe Lokomotorak Atxu-
riko kideak azaldu du zein puntu
dituzten erabat zehaztuta: «Kon-
tsentsua dago Atxuriko eskolaren
jolastoki estalia geltokiaren sarre-
ran egiteko; eta baita liburutegia
eta askotariko gelak jartzeko
ere». Horien erabilera, baina, ez
dute eskolaren erabilpenera mu-
gatu nahi. Ideia da eskola ordue-
tan jolastoki eta liburutegia hau-
rrek eta irakasleek baliatzea, eta
gainontzeko denboran auzokide-
entzako espazio irekia bihurtzea.
«Erabilera mistoa izatea nahi
dugu, espazioa elkarrekin bana-
tzea», azaldu du Uribek.
Denen gusturaEraikina auzoaren mesedetara
jartzea xede izanik, azpiegitura-
ren kudeatzaileei eurekin batze-
ko deia luzatu diete Lokomotora-
keko kideek. Izan ere,
euren iritziz denen beha-
rrak asetzea posible da:
«Euskotrenen arrazoiak
ulertzen ditugu, eta uste
dugu euren proiektuak
ez dituela gure nahiak oztopa-
tzen. Borondatea egonez gero,
proiektu guztiek izan dezakete
tokia geltoki zaharrean». Udan
geldialditxoa egin dutela aitortu
du Uribek, eta urte berrirako mo-
bilizazio berriak iragarri dituzte.
Udaleko plenoan aurkeztuko
dute proiektua, eta Euskotren
zein udaleko ordezkariekin bil-
duko dira datozen egunetan.
Geltoki izateari utzita, eraikinaren etorkizuna erabaki behar da orain:Lokomotorak Atxuri auzo proiektuak jolastoki estalia, liburutegia etaaskotariko gelak nahi ditu. Eusko Trenbide Sareak beste asmo bat du.
Geltoki zaharra auzorahurbildu nahian
XX. mende hasierako tren geltokiak bere erabilera nagusia galduko du. MONIKA DEL VALLE / FOKU
Orain arte, oso erosonuen hemen trena,baina, aurrerantzean,hamabost minutu eginbeharko ditut oinez»Iñigo AstorekaErabiltzailea
‘‘
Ideia da jolastokia etaliburutegia haurrek erabiltzeaeskola orduetan; etagainontzekoan, auzokideek
4 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko irailaren 6aIritzia
RNAHINONDIKMaite BerriozabalBerrizbeitia
Neurrian
Umetan ahizpak eta
biok oporretan urrun
joan gura izaten ge-
nuen, berdin zuen
nora, kontua urrun joatea zen.
Garai hartan, guretzat urrunera
joatea zen Benidormera edo
Erromara joatea, baina gure opo-
rrek ez zuten urruneko lekuen
itxurarik hartzen. Beharbada,
ezagutzen ez nituen Huesca edo
Soria ez ziren horren hurbileko
lekuak, baina ez ziren marko
mentalean ofizialki urrunekoen
lekuan sartzen. Beraz, ez ziren
urrun, beste zerbait ziren.
Eta uste dut distantziak neur-
tzearen zailtasuna ez dela umeta-
ko kontu hutsa izan nire kasuan.
Gaur egun, adibidez, kalean nor-
baitek zerbaiten bila dabilela eta
ea non dagoen badakidan galde-
tzen didanean, gezurra esan eta
ezetz erantzuteko gogoa izaten
dut. Izan ere, baietz esanez gero
azaldu egin behar izaten zaio non
dagoen galdetu duen hori. Eta
hasten zara azaltzen: hor aurrean
aurrera, eta gero hirugarren kale-
an ezkerrera apur bat, zuzen ja-
rraitu aldapa moduko batean,
gero farmazia bat eta arbola ba-
tzuk pasatu, gero toldo urdin
bat... Eta amaitu orduko pentsa-
tzen hasten zara ea galdetu dizu-
na eta azaltzen ari zarena leku
bera ote diren; edota, berak gal-
detu dizuna ea benetan uste du-
zun leku horretan ote dagoen.
Gainera, askotan, zerbait argi-
tu diodalakoan galdetu izan dida-
te: «Hurbil dago?» edo «hemen-
dik zenbatera dago?». Eta begi-
bistan badago eskuarekin adie-
razten diot, eta duin-duin esan:
«Hortxe bertan dago». Baina
gauden lekutik ikusten ez bada,
ez dut jakiten esaten 100 edo 500
metrora ote dagoen, eta are gu-
txiago, 100 edo 500 metro zenbat
diren kalkulatzen. Eta horrelako-
etan esan nahiko nioke: «Hurbil?
Ba ez dakit, zenbat da hurbil edo
urrun zure ustez?». Baina horren
ordez azalpen nahasgarri batzuk
ematen dizkiet askotan. Eta ho-
rrelakoetan, pentsatzen dut, erdi
lotsatuta buelta ematen dudane-
rako, bidean datorren hurrengo
oinezkoari galdetuko diola berri-
ro gauza bera; alegia, argazki bat
ateratzeko eskatu eta argazkian
burua moztu izan didanarekin
egin izan dudana egingo duela
nirekin.
Neurria gauza zehatza dela
esango du hainbatek, baina zen-
batetan egiten diogun erreferen-
tzia neurriari neurria zehaztatu
barik: «Zure neurrira egina diru-
di», «neurrian edan», «neurri-
ko laguna aurkitu du»... Zenba-
tetan esan ditudan eta zenbat bi-
der itzuli dizkidaten horrelakoak.
Eta kuriosoa da, ze esan dituda-
nean banekien zein zen neurria,
baina horrelakoak jaso izan ditu-
danetan bestearen esaldiari neu-
rria hartu ezinda ibili izan naiz
askotan.
Duela gutxi esan didate hartu-
ko diodala neurria hamabostean
behin zutabea idaztearen kon-
tuari, eta hemen nator neurtzeko
tresneria aldean hartuta. Nerea
Ibarzabal irakurtzeko ohitura
nuen, bai gustura irakurri ere, eta
orain nire neurrira josi beharko
ditut txoko honetako ertzak.
Zuek paperari edota sakelakoari
begira zaudetela elkarrekin topo
egiten badugu, jakin, gaia jarri
eta bertsoa beste batek pentsa-
tzera ohituta nagoela; eta, beraz,
hasi eta amaitzen diren testuak
sortzeko praktiketan ari naizela
hemen. Oraindik ez naiz inoiz
Benidormera joan, baina zuekin
bidaiatu nahiko nuke urrun, bai-
na neurrian.
Nerea Ibarzabalirakurtzeko ohituranuen, bai gustura
irakurri ere, eta orainnire neurrira josi
beharko ditut txokohonetako ertzak
BIZKAIKO HITZAk irakurleen
eskutitzak plazaratzen ditu. Ez
dituzte 1.400 karaktere baino
gehiago izan behar, tarteak
barne, eta BIZKAIKO HITZAk
mozteko eskubidea du. Helbi-
de honetara bidali behar dira,
izen-abizenak eta herria adiera-
zita: Bizkaiko Hitza, Uribitarte
kalea 18, 3-C, 48001 Bilbo. Es-
kutitzak Internet bidez bidaltze-
ko aukera ere badago:
%
1.554ABUZTUAN LANIK GABE
GERATU DIRENAK, BIZKAIAN
Abuztuko datuen arabera, aurreko
hilabetearekiko %2,39 hazi da lan-
gabezia tasa Bizkaian. Hil horretan
1.554 langabe gehiago izan dira.
Hala bada, 66.456 langabe zenba-
tu dituzte abuztuan. Zerbitzuen
sektoreak pairatu du langabezia
tasa igoerarik handiena. Haren
atzetik kokatu dira industria, erai-
kuntza eta nekazaritza.
Irudia b Bilbo
Egoera «jasangaitza» salatu duteBikotekide ohiak bahitua izan zuen emakume bat sei egunez, abuztuaren bukaeran, Bilbon. Sexu harremanak izatera behartu zuela salatu zuen bikti-
mak, eta irainak pairatu behar izan zituela. Epaileak kartzelara bidali zuen 37 urteko gizonezkoa. Eraso hura salatzeko elkarretaratzea egin zuen aste-
lehenean mugimendu feministak. Egoera «jasangaitza» salatu zuten, eta autodefentsa feminista aldarrikatu. Uda sasoia, izan ere, beltza izan da era-
so matxistei dagokienez. Besteak beste, gizon bat atxilotu zuten Bilbon bikotekideari eraso egin eta hilabeteko haurra atxikitzea leporatuta. Ukituak
salatu zituen beste batek, hiriburuan bertan. Aste Nagusian gertatu ziren biak. Abuztua azken egunak ematen ari zela, berriz, gizon bat emakume bat
bortxatzen saiatu zen Barakaldon. Ez zuen lortu, eta pendoitz batean bota zuen. Uztailean, emakume bat bortxatu zuen gizon talde batek. ECUADOR ETXEA
1.085ZENBAT ALTZARI JASO DIREN
BERRERABILTZEKO, KILOTAN
Hilabetean tona bat baino gehia-
go altzari eta etxe tresna jaso ditu
Garbikerrek gero Emaus Bilbao-
ren bidez berrerabiltzeko. Hilabete
egin du martxan zerbitzuak, eta
1.085 kilogramo altzari jaso dituz-
te. 71 objektu izan dira guztira: koa-
droak, aulkiak, koltxoiak, egonge-
lako mahaiak eta umeen aulkiak.
Natalia Salazar Orbe Bilbo
Atzo iritsi zen Espainiako Vuelta
Bizkaira. Ikurrin eta aldarrikape-
nez bete zituzten zaleek errepide-
ak eta Bilboko kale bazterrak.
Gaurko ere beste horrenbeste egi-
teko deialdia egin dute txirrindu-
laritzaren inguruan elkartu diren
hainbat eragilek. Euskal Herrira
ekarritako Espainiako zein Fran-
tziako probei zer-nola aurre egin
aztertzen aritu dira. Horien artean
izan da Alex Arregi (Bilbo, 1968)
Gure Esku Dago-ko kidea.
Zer esan nahi du Espainiako
Vuelta Euskal Herrira ekartze-
ak?
Gaur egungo ikuspegitik, aukerabat ikusten dugu gure herri nor-tasuna eta herri bat garela adie-razteko; gure ezaugarri bereizga-rriak ditugula, herri bat osatzendugula eta erabakitzeko eskubi-dea daukagula adierazteko auke-ra bat da. Euskal selekzioak etagure esparru propioak eskatzenditugunean bezala, hemen erehori adierazteko aukera dago.Herri izaera hori munduari iku-
sarazteko?
Hori da, Frantziako eta Espainia-ko estatuez gain, hemen herri batdagoela adierazi ahal izateko na-zioartean.Beraz, boikota bultzatzea baino
eraginkorragotzat duzue.
Proba horiek eta ekartzen dituz-ten beste ekitaldi eta jaialdi ba-tzuek badaukate zer kritikatu,noski, baita gizarte ereduaren al-detik erreparatuta ere. Baina horegonda, balia ditzagun herri gisaditugun aldarrikapenak nabar-mentzeko. Erakusleiho hori balia
dezagun gauza bereizgarriak di-tugula adierazteko.Badirudi beste proba edo kirol
batzuetan protesta gehiago
egin dela. Txirrindularitza pro-
bak ekartzea onartuago al
dago?
Ez dakit. Makrofutbolera begira-ko makroeskaintza horiek ez dirahorrenbestetan suertatu. 1982an,Munduko Txapelketa egon zenhemen. Protestak egin ziren. Eta1990ean Vuelta etorri zenean erebai. Garai batzuetan, modu bate-
an erantzuten zen, eta, beste ba-tzuetan, beste modu batean eran-tzun da. Agian, erakusleiho han-diagoa lor dezakezu, edo nabar-menago gera daiteke adierazinahi dugun hori. Iaz, agerian ge-ratu zen, Tourra eta Vuelta EuskalHerritik pasatu ostean jendeakerrepide bazterrean zer-nola jo-katu zuen ikusita, eragin baiko-rragoa eta oihartzun handiagoaizan zuela komunikabide guztie-tan. Ez bakarrik hemengo berta-ko zein estatuko komunikabidee-
tan. Sare sozialetan asko zabalduzen, eta nazioartean ere bai. Modubaikorrean ikusi zen, eta euskalzaleak, euskal nortasuna, euskalikurrak eta euskal aldarrikape-nak agertu ziren.Zer jarduera edo analisi plantea-
tu duzue Vuelta Bilbon egongo
den egunetarako?
Asteazkenaz geroztik Euskal He-rrian dago. Zuberoa eta Lapurdi-tik pasatu ostean, Nafarroan sartuzen. Atzo, Nafarroan eta Arabanibili zen, eta, gaur, Bizkaitik atera-tzen da. Kezka izan dugu hainbateragilek, Euskal Herria Kirolaketa Gure Esku Dago ekinbideek,esaterako. Aurten ahaleginakegin dira, baina oso modu apaleanaritu gara. Bakoitzak baditu beredinamikak, eta, aurten, ez duguantolatu gauza handirik iaz Saran(Lapurdi) edo Oiz mendian egingenuen bezala. Honetan, gauzatxikiak egin ditugu herri batzue-tako jaietan, eta, gure apaltasune-an, jendea deitu dugu ikurrina es-kuan errepidera ateratzera. Urriaren 16rako iragarrita dago
euskal selekzioaren futbol parti-
da. Zer ekarpen egin dezake?
Ni futboletik askoz urrunagonago. Argi dago hainbat ekinaldizehatz egin beharko lituzketelainstituzioek, baina bitartean egindaitezkeen keinuek ere balio dutezerbaiterako. Kontua da gauzasinbolikoez bakarrik erabat ne-katuta gaudela. Hala ere, ez datxarra oihartzun handiagoa izandezaketen selekzioekin aritzea.Argi dago ez daukala ibilbidehandirik partida sinboliko hutse-tan aritzeak: helburua ez da urte-ro partidatxo bat erdi folklorikoalehiatzea. Era horretako partide-tan herri bat garela adieraztekoeta gure nortasuna adieraztekoaldarrikapenak baliatu behardira. Hala ere, konpromiso zeha-tzagoak eskatu behar zaizkie era-kundeei eta politikariei. Denaden, ezin gara egon politikarienjarduerei begira soilik. Herriaahaldundu behar da, eta exijituerabakitzeko eskubidea.
«Jendea deitu dugu ikurrinaeskuan errepidera ateratzera»
Alex Arregi b Gure Esku Dago-ko kidea eta txirrindularitza zalea
Arregiren ustez, Euskal Herriaren herri izaera nazioartean zabaltzeko baliatu behar da EspainiakoVuelta. Iazko probetan euskal zaleek lortu zuten oihartzunaren eragina gogorarazi du.
MONIKA DEL VALLE / FOKU
5BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko irailaren 6a Berbetan
6BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2019ko irailaren 6aGaiak
Ibai Maruri Bilbao Bilbo
Joan den urteko udanmigratzailez betetakoautobusak iritsi zirenBilbora, Europakobeste herrialde ba-tzuetara bidean. Ez
zuten non hartu aterpe, ez zutennon garbitu, ez zuten non jan.Horregatik, herritarrak ibili zirenhaiei laguntzen. Hala sortu zirenharrera sareak, Bilboko auzoetanlehenik eta Bizkaiko herrietangero. Hedabideetan egunero hu-tsik egiten ez zuen albistea izanzen. Aurten, berriz, arreta guneaMediterraneoan egon da: itsassalbamendu humanitarioa egitenduten itsasontziek porturatzeko
izan dituzten arazoak izan dirahizpide. Ezer gutxi hitz egin dahemengo egoeraz. Baina zer ger-tatu da Bizkaiko herrietan? «Iritsidira, baino askoz gutxiago»,erantzun du Ana Elena AltunaOngi Etorri Errefuxiatuak plata-formako kideak. «Espainia hego-aldera [Andaluzia, Ceuta eta Meli-lla] 2018an baino %60 gutxiagoiritsi dira. Eta, ondorioz, gureraere gutxiago ailegatu dira. Etorre-ra askoz orekatuagoa izan da».
Iazko egoera gogoan, EuskoJaurlaritzak programa berezi batipini zuen martxan bukatzear da-goen uda honetarako. Iazko ko-puruak hartu zituen kontuan,baina aurreikuspenak ez dirabete. «Bilbon ipini dituzten 120
ohe inguru ia hutsik egon dirauda osoan. Bien bitartean, balia-bide hori erabiltzeko eskatzen di-ren baldintzak betetzen ez ditu-gun jende mordoak kalean lo egi-ten dugu urte osoan. Ez daukazentzurik». Altunak goraipatudu Jaurlaritzak aurreikuspenakegin eta baliabideak ipini izana.«Ez da ohikoa izaten migratzaile-en aferan horrelako antolaketa-rekin jardutea. Migratzaileek betisorpresaz harrapatzen gaituzte;beti uste da gehiegi izan direla.Txalotzekoa da, behin bada ere,zuzen jokatu izana. Baina mal-guagoak izan zitezkeen. Ez danormala izan oheak hutsik ego-tea. Eta ez bakarrik egindako in-bertsioa alferrikakoa ez izateko.
Pertsona guztiak gizatasunez tra-tatu behar direlako baizik; pen-tsatu pertsonengan, behingoaga-tik bada ere». Baliabide horiekerabiltzeko baldintza batzuk betebehar dira: esaterako, EuroparaEspainia hegoaldeko mugatiksartu diren migratzaileentzatdira, itsasontziz iritsi behar izandute penintsulara, eta lehorrera-tu zirenetik Bilbora iritsi diren ar-tean ezin izan dira hamabostegun baino gehiago igaro.
Altunaren arabera, iazko udanJaurlaritzak ez zuen harrera ego-kirik egin. «Jendeak ikusten zuenmigratzaileak iristen zirela, etakale gorrian geratzen zirela. Bil-botar asko antolatu ziren, eta es-kerrak. Erakunde publikoek be-
har bezalako harrera egiteko ba-liabideak ipini izan balituzte, ezlirateke herritarren harrera sare-ak sortuko; herritarren erantzunhori ez zatekeen beharrezkoaizango». Iruditzen zaio herritarhaiek erakutsitako gaitasunak etajarrerak gizartea aberastu dutela.
Harrera sare hori oraindik ereindarrean dago, nahiz eta migra-tzaile gutxiago iritsi. Larrialdiegoera bati aurre egiteko lehenarreta zena, gizarteratzen lagun-tzeko arreta sakon eta pausatua-go bihurtu da. «Ez da bakarrikbat-batean iristen direnei lagun-tzea. Gure artean hainbeste jendedago aspalditik etorrita, eta ho-riek ere laguntza behar dute».Erakunde publikoen laguntzarik
Penintsulara iristeko ipinitako zailtasunen ondorioz, aurtengo udan Bizkaira iritsitako migratzailekopuruak nabarmen egin du behera. OEEtik nabarmendu dute Eusko Jaurlaritzak aurreikuspenezjokatu duela baliabideak jartzeko orduan, baina salatu dute gero ez duela malgutasunez jokatu.
Gutxiago igaro dira Bilbotik
Migratzaile talde bat Atxuriko kiroldegiko aterpean, iazko udan, auzoko harrera taldeak babestuta. JUNE PRIETO / FOKU
7BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko irailaren 6a Gaiak
gabe, herritarren taldeek antola-tuta, Bizkaian hainbat proiektueta talde daudela zehaztu du. Bes-teak beste, Bilboko harrera auzo-en sarea, Busturialdekoa, Arrigo-rriagakoa, Trapagarangoa etaApatamonasterio eta Ermukoproiektuak aipatu ditu. «Feno-meno hau oso aberasgarria izanda guztiontzat».
Salbamendua militarizatzenEuropako eta Espainiako aginta-rien jarrera salatu du Altunak.«Ez dira gutxiago etorri mugitzendirenak gutxiago direlako. Gu-txiago etorri dira, oztopo izuga-rriak jarri direlako Marokon etaitsasoan». Salatu du Marokok le-
horra poliziaz eta militarrez beteduela. «Europak erabaki du gizaeskubideen aldeko herrialde de-mokratiko eta eredugarria dela[Maroko], eta diruz saritzen arida, Polizia erabilita migratzaileakEuropara etortzea eragotz dezan.Espainiak berak 30 milioi euroeman dizkio joandako egune-tan». Espainiako Gobernuarekinere kritiko agertu da, itsasoko sal-bamendua «militarizatu» eginduelakoan. Esan du orain arteerakunde zibila izandakoa Guar-dia Zibilaren esku utzi duela.«Orain agindu militarren arabe-ra salbatzen da, eta ez gizatasunpremiengatik». Gainera, salatudu Espainiako Itsas Salbamen-duak orain soilik Espainiako ure-tan egiten duela lan: Marokokouretan noraezean dagoen ontzibaten berri izanez gero, Maroko-ko agintariei ohartarazi eta haienzain geratzen direla kexatu da,«sarri askotan, ontzia zelan hon-doratzen den begira».Hartu diren erabakiak «politi-
ka okerrak» iruditzen zaizkio.Aldaketa eskatu du. «Herriak za-paldu eta haien aberastasuna la-purtzeari utziko diogu? Ez? Ba,denak berdin jarraituko du; jen-deak derrigortuta ihes egiten ja-rraituko du. Hori aldatzeko prestgaude? Bestela, jai dugu».
I. Maruri Bilbao Zierbena
Kanpadenda guztiak el-karren ondoan zituz-ten lehen, baina orainahalegintzen dira el-
karrengandik aparteago egoten,eta, batez ere, kanpadenda ezku-tuagoan izaten. Besterik ez da al-datu. Gazteek hemen jarraitzendute, eta erakundeek ez dute ba-liabiderik jarri. Eta badirudi orainhedabideen eta politikarien inte-resa galdu duela», azaldu duMerce Puigek. Bilboko PortuanIngalaterrara, Portsmoutheraeroango dituen ferryra sartu nahiduten migratzaileez ari da. Haieilaguntza ematen dien Zierbenakoboluntario taldekoa da. Azken biurteetan albiste izan dira Albania-tik Erresuma Batura eroango di-tuen bidaiaren azken tartea poli-zoi modura egitea erabaki dutengazteak. Beti izan da eskura izanduten aukeretako bat, baina eznagusia: Frantziako GobernuakCalaisko kanpalekua hustu zue-nean hartu zuen garrantzia.«Konponbide gisa» Portu Agin-taritzak lau metroko horma bate-kin indartu zuen perimetroa.Gero eta gaitzago dute ferryra
sartu ahal izatea. Baina, Puigenarabera, horrek ez du gazteen as-moetan eraginik. «Orain, eurenbizitza gehiago arriskatu behardute, nahi duten hori lortzeko,baina berdin-berdin arriskatzendute». Hezur hautsi eta zaurigehiago dago orain gazteen arte-an. Joan den uztailean, batzuk in-toxikatu egin ziren. «Bide berribila, estoldetatik sartzea erabakizuten, eta ospitalean amaitu zu-ten; gazteetako bat zainketa bere-zietako unitatean egon zen». Na-
barmendu du istripuren bat du-ten aldiro «oso ondo» artatzendituztela Gurutzetako ospitalekomedikuek; «bakarrik zein lagun-duta joan». Komeriak gero izaten
dira, ospitaleko sendagiria jasota-koan. «Oina apurtu eta egun ba-tzuetan atseden hartzeko 20 edo30 egunez geldi egoteko agindudiotenari, adibidez, gizarte zerbi-
tzuek bizpahiru egunetarako os-tatua baino ez diote eskaini. Etakanpadendan ezin dira geldirikegon; ez da elbarri dagoen batekatseden hartzeko lekua».
Horrela, bada, herritar«eskuzabalek» eman-dako laguntza baino ezdute jasotzen. Puigek sa-latu du erakunde publi-koek entzungor egiten
dietela euren eskaerei. «Urte bieta erdi daramagu eskatzen, etajarraituko dugu: gutunak bidali-ko ditugu, bilerak eskatuko ditu-gu...». Azaldu du iazko udan Biz-
kaiko Gurutze Gorrikoak Zierbe-nan izan zirela eurekin batera bihilabetez. Migratzaileen egoeraaztertu eta Eusko Jaurlaritzari bi-daltzeko txostena egitea zen as-moa. «Dirudienez, guk azalduta-ko premiak ez ziren sinesgarriak.Eta, azkenean, ondorioztatu zu-ten guk esandako premia horie-xek zituztela». Gurutze Gorriko-ekin eta gobernukoekin harre-manetan jartzen ahalegindu dira,txostenaren berri izan eta zer neu-rri hartuko diren jakiteko. Bainaez dute erantzunik jaso. «Alferrikegindako azterketa» iruditu zaio.
Frantziak Calaisko kanpalekua itxi zuenetik, Bilboko Portua bihurtu da kontinentetik ErresumaBatura joateko bide nagusia migratzaileentzat. Oraindik ere asko dira ferryra sartu nahi dutenak.
«Ikusezin» bihurtu dira
Migratzaileen kanpadenda, Zierbenan, Bilboko Portutik gertu. MONIKA DEL VALLE / FOKU
Eusko Jaurlaritzaren enkarguz,egoera aztertu zuen GurutzeGorriak iazko udan, bainaoraindik ez da neurririk hartu
Bilbon ipini dituztenoheak ia hutsik egondira udan. Bitartean,jende askok kalean loegiten dugu urte osoan»
«Ez da bakarrik bat-batean etorritakoaklaguntzea. Aspaldietorritako jendea dagolaguntza premian»Ana Elena AltunaBizkaiko OEE plataformako kidea
‘‘
Natalia Salazar Orbe Bilbo
Ambuiberica enpresak Bizkaikoitunpeko anbulantzietan kontra-tu prekarioak eta diskriminaziosexista darabiltzala salatu dute.Enpresa horretako langile bat daJon Fernandez (Barakaldo, 1971).Zeintzuk lan baldintza dituzue?
Ambuiberica enpresak, aurreko-ak egiten zuen bezala, praktike-tako kontratuak egiten ditu.Kontratu horien xedea da treba-tzea formakuntza bukatuta sek-torean sartzen diren beharginak,ikasitakoa praktikan jar dezaten.Praktikan, ordea, enpresak kon-tratu horiek baliatzen ditu egitu-razko lanpostuak betetzeko.Askotan, gainera, langile horiekinolako ikuskapenik gabe jardu-ten dira: bakarrik joaten diraanbulantzian, eta laguntzaile batere eramaten dute, euren ardura-pean.
Osakidetzako anbulantzienzerbitzu programatua kudeatze-az gain, IMQrekin ere kontratuadu enpresak. Lan hori guk egitengenuen lehen, baina Osakidetza-ren zerbitzu programatura pasa-tu gintuztenez, enpresak prakti-ketako kontratuak egin zituenbehar zituen lanpostuak betetze-ko. Ambuibericak praktika kon-tratuekin betetzen ditu egituraz-ko postuak. Zer eragin du enpresaren joka-
bide orokortu horrek?
Gehienez, bi urte irauten dutekontratuok. Egoera horretan,ulertzekoa da langileei zaila ger-tatzea enpresaren aginduei ukoegitea. Egoera prekarioan daude-nei, esaterako, txanda aldaketaproposatzen badie zuzendari-tzak, zaila dute ezetz esatea. Ezbaitakizu kontratua luzatuko di-zuten. IMQren zerbitzurako lane-an ari diren langileei txandak al-datzen dizkiete egun batetik bes-tera. Egoera horretan, ezinezkoada lana eta familia uztartzea.
Horrez gain, praktika horrek
eragiten du esperientzia handikolangilerik ez izatea. Praktika kon-tratuarekin bi urtean trebatu di-ren eta segurtasuna hartu dutenlangileei kontratua berritu ezean,esperientzia hori galdu egiten da.Ondo dago praktiketako langile-ak hartzea, treba daitezen, bainaezin duzu kontratu mota horietengabe erabili benetan egitu-razkoak diren lanpostuak bete-tzeko.Noiztik zabiltzate horrela?
Hasieratik bertatik. Aurreko en-presak ere erabiltzen zituen prak-tiketako kontratuak. Langileokelkartzea zaila da, baina salatudugu egoera. Lortu genuen langi-leek euren egunerokoa antolatuahal izateko egutegiak osatzea,baina, lan egoera ezegonkorreanzaudenean, ez diozu esaten eze-tzik enpresak txanda aldaketakedo bestelakoak eskatzen dizki-zunean. Administrazio publikoak ez du
inolako kontrolik egiten?
Hori da daukagun arazo nagusie-tako bat. Sektore hau oso delika-tua da. Pazienteekin ari gara, ego-era delikatuetan dauden pertso-nekin. Ezin da publikoa beharkolukeen zerbitzua enpresa pribatubati eman eta zerbitzu egokiaematen duen ez aztertu. Kontuanhartu behar da enpresa pribatuekirabazi ekonomikoak lortzekohelburua dutela. Kontratu preka-rioak ez dira bateragarriak zerbi-tzu egokia ematearekin. Besteakbeste, pazienteak berandu iristendira tratamenduetara edo kon-tsultetara, eta galdu ere egiten di-tuzte ordu horiek.Zergatik da garrantzitsua zerbi-
tzu horretako langileek espe-
rientzia handia izatea?
Pazienteak mugitu behar ditugu,sarri asko, ohetik aulki batera,anbulantzian sartu eta atera...Gauza bat da ikasketak egitea,alegia, teoria. Praktika beste kon-tu bat da. Egunerokoan, ikasi etalandu beharreko gauza asko dau-
de: pazienteak, egoerak, jardunbeharreko lekuak... Esperientzia-rekin, detaileak eta trikimailuakikasten dituzu. Praktikaldia bete-ta kontratua berritzen ez badizuteeta beste langile bat kontratatzenbadute, berriz ere hasieratik abia-tu beharko du. Horrez gain, prak-tiketako langile batzuek zerbi-tzua eurek bakarrik egiten dute.Anbulantzia eurek gidatzen dute.Zuhurtziagabekeria hutsa da.Ondoan ez dute laguntza emangodien inor. Lan honetan sentsibili-tatea behar da, kontu handia.Egoera delikatuetan, deserosoe-tan edota mingarrietan dagoenjendearekin aritu behar gara. Bes-talde, salatu dugu ibilgailuetakoasko egoera txarrean daudela etaarriskuan jartzen dituztela langi-leak eta erabiltzaileak.Horrez gain, enpresak diskrimi-
nazio sexista egiten duela ere
salatu duzue.
Gidariaren laguntzaileak mailazigotzeko aukerak izaten dira. La-guntzaile horietako batzuei gidarilanetarako aukera eskaintzendiete. Emakumezko langile ba-tzuei zegokien, antzinatasunakontuan hartuta, igoera horreta-rako aukera, eta, eurei egin ordez,gizonezkoei egin zieten eskain-tza. Gauza bera gertatu zen prak-tiketako kontratuarekin lagun-tzaile gisa lanean ari zen besteemakume batekin ere. Horiei ereanbulantziak gidatzen uzten die-te, dauden beharretara moldatze-ko modua izan dezaten. Emaku-meei, ordea, proposatu ere ez zie-ten egiten. Antzinatasunhandiagoa izan arren, ez zietenematen aukerarik.Zer egingo duzue egoera sala-
tzeko?
Sindikatuek elkarlanean aritzekoasmoa dute. Denek batera aur-keztuko dugu salaketa, praktike-tako kontratuak baliatuta langi-leen baldintzak murrizten direla-ko. Lanpostuak mantentzekomodua dira, kostuak murriztuta.
«Ambuibericak praktikakontratuekin betetzenditu egiturazko postuak»
Jon Fernandez b Anbulantzietako langilea
Fernandezek iragarri du Ambuibericaren kontrako salaketa jarrikodutela elkarrekin anbulantzietako langileen sindikatuek. Salatu ere egindu emakumeei aukera gutxiago eskaintzen dietela mailaz igotzeko.
LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
8 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko irailaren 6aBerbetan
Ibai Maruri Bilbao Bilbo
«Gogoangarria» izango da
2019ko uda Bilboko hotelentzat,
guztiak batzen dituen elkarteko
presidente Alvaro Diaz-Munio-
ren esanetan. Markak hautsi di-
tuzte. Abuztuan, beteak izan di-
tuzte eskainitako logelen %91.
Uztailean, portzentajea apalagoa
izan zen: %80 inguru. Baina hote-
letako arduradunentzat datu
«ikusgarria» da, horrelakorik ez
baitute lortu aurreko urteetako
hil berean. Diaz-Muniok aitortu
du «apur bat» behera egin duela
Alemaniatik eta Erresuma Batu-
tik etorri ohi diren bisitarien ko-
puruak. Baina, kontrara, gora
egin du Herrialde Katalanetatik
eta Espainiatik etorri direnenak,
eta horrek lagundu die balantzea
orekatzen. Igualtsu mantendu da
frantziarren etorrera.
Bilboko hotelen elkarteak es-
trategia bat ipini du martxan, etxe
turistikoen fenomenoari aurre
egiteko. Diaz-Muniok azaldu du:
«Hotel berriak ireki dira, eskain-
tza handitu dugu, eta prezioen
igoera orekatua izan da». Hain
zuzen ere, datorren hilabetetik
aurrera, Bilbok lau izarreko beste
hotel bat edukiko du: Sercotel tal-
deak jesuiten egoitza zaharrean
eraiki du, eta zabaltzeko prest
dago ia. Gaur egun, Bilbok 74 ho-
tel ditu, eta, guztira, 8.022 ohe es-
kaintzen dituzte. Iaz, 1,8 milioi bi-
sitariri eman zieten zerbitzua.
Hoteletako buruek uste dute
asmatu dutela; batez ere, eskain-
tza handitzean oinarritu den es-
trategiarekin. Uda zelan joan den
ikusita, baikor agertu dira urteko
balantzeari begira. Batez besteko
okupazioa %70 izango dela au-
rreikusi zuten, eta, orain arteko
datuei erreparatuta, lortzeko mo-
duan egongo direla iruditzen zaie.
Dena den, bada lortu ez duten
helburu bat: oraindik ere, ez da
gau bira iritsi Bilbora datozen bi-
sitariek hoteletan igarotzen duten
batez besteko denbora. Era bere-
an, udako hilabeteei ez diete ate-
ratzen «behar besteko etekina»:
urria da hilabeterik errentaga-
rriena hiriburuko hotelentzat,
kongresu eta jardunaldiei esker.
Udazkenean, logelen prezioa %15
eta %20 artean garestitzen da, bil-
kura horien antolatzaileak «or-
daintzeko prest» baitaude.
Bilboko hotelek markak hautsi
dituzte uztailean eta abuztuanOkupazioa %80 eta %90 artean ibili da bUste dute estrategia «ona»izan direla prezioen igoera «orekatua» eta eskaintza handitzea Turista talde bat, Bilbon. MARISOL RAMIREZ / FOKU
9BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2019ko irailaren 6a Gaiak
Ibai Maruri Bilbao Bilbo
Laudioko Udalak (Araba) herrikohiltegia itxi zuen abuztu hasieran,Ura Uraren Euskal Agentziak isu-ri batzuk salatu ondoren. Ustez,arazoa konpontzean irekiko duteberriro. Erabaki horrek eragin zu-zena izan du Bizkaiko abeltzai-nengan. Bilboko Zorrotzako hil-tegia eta Durangaldeko Erraldeitxi zirenetik, etxean ez dute izaneuren beharrei erantzungo dienazpiegiturarik. Karrantzako udalhiltegia baino ez dago gaur egunzabalik, eta soilik haraneko abel-tzainei ematen die zerbitzua; ur-tean, 400 bat buru inguru hiltzendituzte. Gainontzeko herri eta es-kualdeetakoek Laudiora edo Gi-puzkoako hiltegietara jotzendute. Hala, Bizkaitik kanpoko hil-tegietan, urtero, batez beste,8.000 abelburu inguru hiltzendira; horietatik 2.000tik gora,Laudiokoan. «Asko dira. Berezi-ki, gertuko eskualdeetako abel-
tzainek erabili izan dute, Enkar-terrikoek, Arratiakoek, Ezkerral-dekoek eta Mungialdekoek.Orain, Gipuzkoaraino joan behardute, urrunago joateak eragitenduen guztiarekin», azaldu duEHNE Bizkaia sindikatuko Alber-to Llonak. Durangaldeko, Lea-Artibaiko eta Busturialdeko abel-tzainek jo izan dute orain arte Gi-puzkoako hiltegietara; batez ere,Oñatikora edo Urkaiko koopera-tibak Zestoan duenera.
«Sektorean argi ikusten duguBizkaian dagoen premia. Admi-nistrazioak ere bat egiten du diag-nostikoan. Baina, gero, ekimenpribatuaren alde egiten du», ke-xatu da Llona. Azaldu duenez,Eusko Jaurlaritzak uste du hiltegibat ez dela zerbitzu publikoa, eta,era berean, iruditzen zaio publi-koa den bat martxan jartzea en-presa pribatuek edo kooperatibekkudeatzen dituztenei konpeten-tzia desleiala egitea izango litzate-keela. EHNE sindikatua ez dago
ados iritzi horrekin. Dena den,Bizkaian ireki beharko litzateke-en balizko hiltegiaren kudeaketapribatua izatea onartzeko prestdaude. Hala ere, ohartarazi du az-
piegitura abiarazteko egin beha-rreko lehen inbertsioan ezinbes-tekoa dela laguntza publikoa ja-sotzea. «Egon badaude dirulaguntzak, baina ez dira nahikoa.Uste dugu Eusko Jaurlaritzak eta
Bizkaiko Foru Aldundiak gauregun dutena baino inplikaziohandiagoa izan beharko luketela;bestela, ezinezkoa da. Hiltegiak ezdira negozio errentagarriak; bes-
tela, Bizkaian ez genuengabezia hau izango. Ezdago, eta ez duzu topatu-ko dirua jartzeko prestdagoen inor». Eurek ho-rregatik uste dute zerbi-tzu publikoa dela.
Balizko hiltegi berrihorri bultzada ematekoasmoz, Lardeki izenekotaldea sortu zen 2016an.EHNEk eta sektorekobeste sindikatuek, Lorrakooperatibak, Bizkaikomendi nekazaritza bule-go batzuk eta industria-
ko ordezkariak izan dira bultza-tzaileak. Eurekin batera, gauregun, Bizkaiko 70-80 baserritarere badira bazkide. Lursail bilaibili dira, eta diru laguntzak begi-ratzen. Baina ez dute proiektua
martxan jartzeko aukerarik ikusi,eta Llona ezkor agertu da: ez duuste epe laburrean lortuko dute-nik. «Ez naiz ausartzen esaterabost urte barru proiektua egitekogai izango garenik. Ez dut ikustenerakundeen aldetik behar denkonpromisorik. Horregatik, gu-retzat, orain, lehentasuna duLaudioko hiltegia berriro zabalikegon ahal izateak». Udalarenaizan arren, enpresa pribatu batekkudeatzen du, eta datorren ne-guan amaitzen zaio esleipenarenkontratua enpresa horri. «Orainerabaki beharko dute nork egin-go dion aurre isuriak konpontze-ko egin behar den inbertsioari,edo enpresak edo udalak».
Kanpora hiltegi bilaBereziki, Label ziurtagiria duen
haragia saltzen zuten abeltzainek
igarri dute Laudioko hiltegiaren
itxiera. Derrigor Gipuzkoara joan
behar dute. Izan ere, ziurtagiri hori
lortzeko baldintzetako bat da abel-
burua Araban, Bizkaian edo Gi-
puzkoan hezia eta hila izatea. Be-
raz, Araban eta Bizkaian hiltegirik
ez dagoenetik, Gipuzkoa dute au-
kera bakarra. Horrek kostuak as-
ko handitzen dizkie, baita garraio-
rako behar duten denbora ere.
Dena den, ziurtagiridunak ezdira arazoak dituzten bakarrak.«Oraintxe, bakoitzak topatzendu egokiena den irtenbidea. Ara-bako asko eta Bizkaiko batzukMirandara [Burgos, Espainia] joa-ten hasi dira; beste batzuk, Kan-tabriara [Espainia]», azaldu du.Llonaren esanetan, horrek ez da-kar soilik kostuak handitzea. Ba-ditu beste ondorio batzuk. «As-kotan berba egiten dugu klima al-daketaz, horri aurre egitekoekonomia zirkularraz; baina,gero, ikusten dugu behar direnazpiegiturak falta direla».
Haren ustetan, horrez gainera,apurtu egiten da abeltzainen, ha-rakinen eta kontsumitzaileen ar-teko katea. «Ganaduarekin diruairabazi nahi duenak aukera biditu: edo saldu txahala lodituta,edo amarren errapeetatik kendueta beste bati saldu loditzeko. Biz-kaiko hiltegiak itxi zirenean, ha-rakin, baserritar eta kontsumi-tzaileen arteko katea hautsi zen,eta ikusi dugu joera gero etagehiago dela beste batek loditze-ko saltzea, Gipuzkoara edo Ara-bara». Bizkaiko EHNEko kideekuste dute behin kate hori apurtze-an, oso zaila dela lehengoratzea.«Hor sartzen dira industria han-diagoak, handizkariak... eta bete-tzen dute ekoizle txikiek hutsikutzi dugun lekua. Ezinbestekoada kate horiek berrosatzea, be-randu izan baino lehen».
Hiltegia behar dute abeltzainekEgun, Karrantzako udal hiltegia baino ez dago Bizkaian, eta soilik herrikoei ematen diezerbitzua bAbeltzainek salatu dute egoera okertu diela Laudiokoa behin-behinean ixteak
Karrantzako udal hiltegia, artxiboko irudi batean. MONIKA DEL VALLE / FOKU
10 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko irailaren 6aGaiak
Hiltegiak ez dira errentagarri.Bestela, Bizkaian ez genuengabezia hau izango. Inor ezdago prest dirua jartzeko»
«Bizkaiko hiltegiak itxizirenean, hautsi egin zenharakinen, baserritarren etakontsumitzaileen arteko katea»
Alberto LlonaEHNE Bizkaia sindikatuko kidea
‘‘
Natalia Salazar Orbe Busturia
Eguzkia, ura, urtaro-ak, behe lainoa etanaturaren koloreaketa indarra nonahi.Denak klik batean
harrapatu nahian eta, aldi bere-an, horiek guztiek ikuslea argazkibarrura erakarri guran. BusturikoEkoetxea Urdaibain dagoen era-kusketak, Euskal Herria Natureizenekoak, irudi bakoitzarenagertokira darama bisitaria; hori-xe helarazi nahi diete artistekikusleei. Hala azaldu du erakus-keta antolatu duen Click taldekokide Iskander Barrenak: «Berta-ratzen diren behatzaileak natura-ra gerturatzen ari garela pentsatunahi dugu, eta, aldi berean, natu-raren hauskortasunaz eta ederta-sunaz jabetzea». Gizakia gutxi edo batere sartu
ez den inguruneak bilatzen saiatudira, batez ere, irudi lagina osatuduten hamabi argazkilariak.«Beraz, behatzaileak ikusten ariden hori sentitu edo usaintzeagustatuko litzaiguke. Gure ingu-rua eraikinez beteta egon arren,fauna eta flora biodibertsitatehandia dugu, zoritxarrez jende
askok ezagutzen ez duena. Etaharrituta geratzen dira EuskalHerrian orkideak ditugula ikus-tean, adibidez. Esaldi batean: bizigaren lurraldearen xarma eraku-tsi nahi dugu».Helburua lortu dute. Barrikako
hondartzako harlauzen gaineanetzanda irudika dezake bere bu-rua ikusleak. Urbasako (Nafa-rroa) enbor biluzien artean,zuhaitzek lurrera bota dituztenarropa zimelduen gaineko ka-rraska entzutea ere irudituko zaiobisitariari. Eta uraren etengabekojarioa atzean, hari musikal bezalasentituko du. Zipriztinak, lainoa-ren hezetasuna, elurraren hotzaeta arbola arteko iluntasuna ze-harkatu guran ari diren eguzkia-ren izpiak soingaineko zuria urtuguran. Eta elurra ezkutuan, berezuriari eta solidotasunari eustekoborrokan.Euskal Herriko natura taulara-
tu dute erakusketaren bidez. Ze-hatzago, Hego Euskal Herrikoa.Ahalik eta jende gehienari eraku-tsi nahi diote naturarik hurbilena:«Gugandik gertuen dagoen hori.Lekuak, mementoak, argia, kolo-rea jendarteratu. Baita ingurune-ak gugan eragiten dituen sentsa-
zio eta sentimenduak ere». Esaldibatean laburbildu du ideia:«Hazten ikusi gaituen lurraomentzeko moduko zerbait izan-go litzateke». Mitologiak eta kondairek natu-
rarekiko lotura horretan izan du-ten eraginari ere aipamen egin dioClick taldeko kideak. «Gure mi-tologiak basoko jauntxoez edotaibai eta aintziren ertzean ile luzea
orrazten duten laminen inguruanhitz egiten digu. Ez da harritzekoahalako istorio ederrak entzundaoso harreman berezia garatu iza-na gure inguru naturalarekin».Harreman eta magia horiek na-
bari dira irudietako batzuetan,magiko bihurtu dituzten kokale-kuak ere jaso dituzte-eta: gaua etaeguna norgehiagokan ageri diraGaztelugatxe gainean. Ilargiaeguzkia garaitu nahian, eta azkenhori, bere argiari eutsita, inorkitzalarazteko asmorik ez duela.Ospetsu bilakatu diren ere-
muen ondoan, agertoki ezezagu-nagoak ere jaso dituzte. Ipuin ba-tetik ateratako baso barrua irado-kitzen du, esaterako, Andoingour-jauziak, Araban. Ur azpitikatera eta haitzetako baten gaine-an eserita ilea orrazteari ekingodion laminaren bat aterako delairudituko zaio argazkia ikustenduenari. Argazki zirraragarri horien on-
doan, Trianoko mendiek bestela-ko irudia daramate bisitariarenbegietara: meatzaritza jarduerenberreskuratzea islatzen duten ar-gazkiak dira. Antolatzaileek lan nekeza izan
dute erakusketa osatzen dutenirudiak aukeratzeko. «Ezinbeste-koa zen Gaztelugatxeko Donieneedo Nerbioi ibaiaren jauzi parega-bea bezalako leku ikonikoak era-kustea, baina Euskal Herriak bes-te hainbat leku ikoniko ditu, ba-tzuk besteak baino ezagunagoak:Arabako lautadak, basoetakoleku ezkutuak edota Trianokomendiak». Naturarekiko erres-petua zabaltzeko harri koskorrajarri du taldeak: «Ez da erraza be-hatzaile guztiei nahi dugunatransmititzea, baina pausoz pau-so gizarteari naturarekiko sentsi-bilizazio eta errespetua transmiti-tzea lortuko da».
‘Euskal Herria Nature’ erakusketa ikusgai dago Ekoetxea Urdaibain: ikusleek «naturasentitzea» du helburu laginak, eta hamabi argazkilarik ateratako 30 irudiz osatua dago.
Naturak munduari oparitua
Barrikako hondartzan ateratako argazkia da ‘La cueva del dragon’. JONATAN ALONSO FERNANDEZ
‘Belleza escondida’ -k Orozkoko ur jauziaren irudia aurkezten du. JOSEBA IBARBIA
11BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko irailaren 6a Gaiak
Lortuko da gizartearinaturarekikosentsibilizazioa eta errespetuatransmititzea»Iskander BarrenaClick taldeko kidea
‘‘
12 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko irailaren 6aProposamena
Natalia Salazar Orbe Bilbo
Mende erdia
bete da gi-
zakiak le-
henengoz
ilargia za-
paldu zue-
netik. Zuri-beltzean iritsi ziren
irudiak etxean telebista zutenen
begietara. Orduz geroztik, abiada
bizian eraldatu da teknologia. Te-
lebistako irudiak koloreztatzea-
rekin hasi, eta harremanak izate-
ko moduak aldatzera bultzatze-
raino iritsi da. Sakelako telefonoa
besoaren luzapena bilakatu da ia.
Hori aztertu, eta etorkizunak
planteatzen dituen erronkei
erantzun posibleak ematen saia-
tzen ari da Getxophoto jaialdia.
Jokin Aspuru festibalaren zuzen-
dariaren berbak dira: «Azelera-
zioak, automatizazioak, adimen
artifizialak eta, oro har, aurrera-
pen zientifikoek erronka berriak
proposatzen dizkigute; transhu-
manismoarenkontzeptura hur-
biltzen ari gara». Horrek guztiak
gizakiari eta munduari zer-nola
eragingo dion aztergai du asteaz-
kenaz geroztik Getxophotok,
Post Homo Sapiens. Etorkizuna
programatu izenburupean.
Teknologiarekiko mirespena,
gorrotoa, beldurra eta haren era-
gina aztergai dituzten artisten la-
nak jaso dituzte hilaren bukaera-
ra arte luzatuko den
jaialdian. Hausnarketa
horren bidez emango
diote bukaera Monika
Allendek duela hiru urte
abian jarri zuen trilogia-
ri. Hark laburbildu du bukatzear
den bere komisariotzaren helbu-
rua: «Oro har, esango nuke de-
nok dugula sentipena aldaketa
garai batean bizi garela, teknolo-
gia berrien agerpenaren ondo-
rioz. Ezagutzen ez dugun etorki-
zun baterantz goazela dirudi, eta
nolabaiteko ezinegona sortzen
digu horrek. Nondik gatozen eta
nora goazen aztertzea izan da az-
ken hiru urteetako jaialdiaren as-
moa».
Etorkizun hori gaur da. Gober-
nu batek modu ofizialean ziborg
moduan aitortu duen lehen giza-
kiaren presentziak agerian utziko
du hori. Getxophoton izango da
Neil Harbisson. Antena bat du
burmuinean sartua. Horri esker,
gizakiaren begiak ikus ditzakeen
zein ikus ezin ditzakeen koloreak
antzematen ditu. Lurretik kanpo-
ko koloreak ere antzematen ditu,
gainera, sateliteekiko konexioa
baliatuta. Irudiak, bideoak, musi-
ka eta telefono deiak zuzenean
jaso ditzake burmuinean, Inter-
neterako konexioa baliatuta.
Harbissonek sentitzen du bera
teknologia dela. Ingalaterran jaio
zen ekintzaileak ziborgtzat du
bere burua. Duela hamar urte Cy-
borg fundazioa sortu zuen. Giza-
kiei ziborg bihurtzen laguntzea
da nazioarteko erakunde horren
egitekoa, baita haien eskubideak
defendatu eta ziborg artea susta-
tzea ere.
Teknologia, arazoBeste muturrean, teknologia ara-
zotzat duten pertsonen afera tau-
laratu du jaialdiak. Better call
Saul-ek, Breaking Bad telesaila-
ren spin off-ak, pantailara era-
man zuen elektrosentsibilitatea
pairatzen dutenen arazoa. Fre-
kuentzia altuko eremu elektro-
magnetikoarekiko esposizioak
sortutako gaitza da, baina ez dago
aitortuta modu ofizialean. Nahi-
koa ebidentzia zientifikorik ez da-
goela diote zientzialariek. Telefil-
mean barregarri ageri da Chuck
McGill, protagonistaren anaia.
Fikziotik harago, hainbat he-
rritarrek ondorioak pairatzen di-
tuztela salatu dute. Eta horien
oihartzuna Getxora iritsi da,
Claudia Gori argazkilariaren es-
kutik. The Sentinels: Electrosen-
sitivity in Italy lana nazioarteko
Open Call lehiaketaren bidez jarri
dute erakusgai jaialdian.
Gaitz hori pairatzen dutenen
arabera, nekea, zefalea, arreta jar-
tzeko ezintasuna eta hezurretako
eta muskuluetako mina izaten
dute. Horien eragileak egunero-
koan edozein etxetan aurki dai-
tezkeen aparatuak dira: wifia, te-
lefono mugikorrak, ordenagailu
pantailak, mikrouhinen labeak
zein urrutiko aginteak.
Etorkizuneko zentinelakGori argazkilariak gizakiaren eta
ingurunearen arteko harremana
aztertu du, eta etorkizuneko zen-
tinelak deritzenei buruzko lan
sentibera eta informatiboa garatu
du. Erradiazioetatik babesteko
pertsona horiek erabiltzen dituz-
ten tresnen argazkiak egiten ditu
artistak. Gaitzaren ondorioz da-
rabilten bizitza estiloaren eragi-
nez pairatzen duten isolamendua
ere taularatzen du haren lanak.
Beren planetan errefuxiatu diren
pertsona gisa aurkeztu ditu.
Claudia Gorirekin batera, beste
lau artistaren lanak aukeratu di-
tuzte 35 herrialdetako 190 propo-
samenen artetik: Haley Morris-
Cafieroren The Bully Pulpit; Jaak-
Aurrerapen zientifikoek gizakiari dakarzkioten erronkaberriak eta horiek munduari zer-nola eragingo diotenaztertzen ari dira hilabete honetan Getxophoton. Hogei erakusketa daude ikusgai, ‘Post Homo Sapiens.Etorkizuna programatu’ izenburupean.
Norabideaaztergai
1
Ziborg gisa aitortuta dagoenlehen gizakiaren presentziakerakutsiko du Getxophotonetorkizuna iritsi dela
BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko irailaren 6a
ko Kahilaniemiren Past-It; Fede-
rico Estolen Heroes del brillo eta
Ezio D’Agostinoren NEOs.
Denera hogei erakusketa es-
kaintzen ditu Getxophotok, batez
ere, espazio publikoan. Ikus-en-
tzuleekiko elkarrizketa irekia
proposatu nahi du fatxadetan,
parkeetan, aretoetan, utzita dau-
den lekuetan, azoketan eta beste
hainbat espaziotan jarritako iru-
dien bidez. Planteamendu horri
esker, irudiak era guztietako
ikusleengana irits daitezke, eta ez
dira mugatzen profesionaletara
soilik.
Bost dira jaialdiaren ardatzak.
Hala bereizi dituzte antolatzaile-
ek: erakusketak; mundu osoko
artistei ateak zabaltzen dizkien
nazioarteko open call-a; heziketa
programaren parte diren labora-
tegiak; kultur ekosistema indar-
tzea ahalbidetzen duten kultur
agenteen eta erakundeen arteko
elkarlana; eta irudiei eta lanbidea-
ri buruzko hausnarketarako par-
tekatutako espazio gisa gauzatzen
diren topaketa eta jarduerak.
Ikuspegi eta lengoaia anitzArtista bakoitzak, bere ikuspegia
ez ezik, lengoaia bisual propioa
ere eraman du jaialdira. One of
them is a Human lana aurkeztu
du Maija Tammik. Lau erretratuk
osatzen dute lana. Hiru androide-
ren —gizaki itxura duten robo-
tak— eta pertsona baten aurpe-
gien erretratuak dira. Baina era-
kusketan ez da zehazten zein den
benetako gizakiaren aurpegia,
ezta benetan halakorik dagoen
ere.
Ziberjazarpena mahaigainera-
tu du, berriz, Haley Morris-Cafie-
ro argazkilari estatubatuarrak.
The Bully Pulpit lanean, Interne-
ten jazarpena pairatu duen artis-
taren beraren esperientzia jaso
eta taularatu du. Sarean bera ja-
zartzen zuten erasotzaileen profi-
lak aztertu ondoren, haietaz mo-
zorrotzen da, eta argazkietan bi-
dali dizkioten iruzkinak
txertatzen ditu. «Itsusi» eta «gi-
zen» komentarioak jaso izan
ditu, besteak beste. Internetek es-
kaintzen duen segurtasun senti-
pen faltsua erakutsi nahi du artis-
tak. Emakumeen gorputzaren
irudikapen bisualari eta lotuta
aurkezten dituen edertasuna,
onarpena, tolerantzia eta ziberja-
zarpenaren moduko kontzeptuei
buruz gogoeta egitera behartzen
du ikuslea.
Internetek eraso egiteko ahal-
bidetzen duen inpunitatea alde
batera utzita, zientzia eta tekno-
logiaren bitartez giza gorputza
hobetzea proposatzen duen
transhumanismoa du oinarri
Matthieu Gafsouren –H+ lanak.
Gaiaren trataera zabala egiten du
kontzeptualki mugimendu inte-
lektual horrek. Hain zuzen, biho-
tzeko taupada markagailuen edo
telefono adimendunen gisako
eguneroko gailuetatik hasi eta hi-
lezkortasuna lortzeko gorputz
biologikoa utzi eta makina batez
ordezkatzeko esperimentueta-
raino doazen kontzeptuak hartu
ditu. Gafsouren lanak munduan
zehar egindako bidaietan aurki-
tutakoak erakusten ditu: labora-
tegi handietako zientzialariak,
garajeetan lan egiten duten bio-
hackerrak eta mugimendu ho-
rrekin lotutako objektuen argaz-
kiak jarri ditu ikusgai artistak.
Zientzia, teknologia eta globali-
zazioa, etorkizunean zer-nola bi-
deratu aztergai. Horixe Getxon
egiten ari diren hausnarketa,
artearen eskutik. Aspuruk eman
du gakoa: «Azken urteetan mun-
duan izan diren aldaketen aurre-
an, indar handia hartu du globali-
zazioaren aurkako mugimen-
duak; baina, diotenez, etorkizu-
nean robotizazioaren kontrako
mugimenduak hartuko du leku
hori».
13Proposamena
2
3
4 5
1 Reiner Riedler. Bizitza bera
ulertu gabe makinek bizitza nola
zaintzen duten aztertu du artistak.
2 Jan Hoek. Nairobiko moto-ta-
xilariekin egindako proiektua aur-
keztu du Jan Hoek holandarrak.
3 Claudia Gori. Eremu elektro-
magnetikoek kalte egiten diete-
nen egunerokoa islatu du Gorik.
4 Neil Harbisson. Ziborg izaera
aitortu dioten lehen gizakia da.
5 Riedlerren makinak. Zenbait
objekturen hoztasun zientifikoa
ageri da Riedlerren argazkietan.
MUSIKA
ABADIÑOAtlantida, State Alerta
eta Klown.
bGaur, 00:00etan, Muntsaratzen.
ABADIÑOLarima: disko festa.
b Igandean, 18:00etan,
Muntsaratzen.
ARTEAGARockalean.bGaur, 21:30ean, kalez kale.
ARTEAGAApache.bGaur, 23:00etan, plazan.
ARTEAGALehian.bGaur, 02:00etan, plazan.
ARTEAGADJ Xaibor.bBihar, 18:30ean, Batzokiko plazan.
ARTEAGA Jokaldi.bBihar, 20:00etan, plazan.
ARTEAGAMG Banda, Erabateraeta DJ Isma.
bBihar, 23:00etan, plazan.
ARTEAGALuhartz.b Igandean, 18:00etan, plazan.
BARAKALDOThe Renteria
Alligators.
bGaur, 20:00etan, Bizkaia kalean.
BARAKALDOFer Zapa Sound.
bGaur, 20:30ean, Casa Enolen.
BARAKALDOUnholy Covers.
bGaur, 23:00etan, Gorostizaan.
BARAKALDOSabes Muy Bien.
b Igandean, 13:30ean, Costa del Sol
tabernan.
BARRIKACarlos Carranza & LosDescarrilaos.
bBihar, 20:00etan, Golfo Norten.
BASAURIGora Herria.bGaur, 23:00etan, El Caleron.
BERMEOSanta Cruz
eta Hijos del Pesebre.
bGaur, 22:00etan, Beleza Malandran.
BERMEOBeta Brothers.
bGaur, 00:00etan, txosnetan.
BERMEOWyoming y los Insolventes.bBihar, 22:30ean, Kafe Antzokian.
BERMEO I Love 80’.
bBihar, 23:00etan, Lameran.
BERMEOAiarako Musika Banda.
b Igandean, 13:00etan, Santa Maria
elizan.
BERMEO Jacuzzi Boys.
b Igandean, 13:30ean,
Beleza Malandran.
BERMEOElustondo neba-arrebak.
b Igandean, 13:45ean, Almikako
jaietan.
BERMEOSabin Guaresti.
b Igandean, 21:00etan, txosnetan.
BERMEOShow Must Gau On.
b Igandean, 23:00etan,
Kafe Antzokian.
BERMEOMariachi Imperial.
bAstelehenean, 19:00etan,
Lameran.
BERMEOUrrats.
bAstelehenean, 22:00etan,
Lameran.
BERMEOMagnetico Grupo Robot,
Urgatz eta Addar.
bOstegunean, 21:00etan,
txosnetan.
BERMEODJ Itzaletan Sua.
bOstegunean, 01:00etan,
Txiribogan.
BILBOMotorastola
eta No Sanctuary.
bGaur, 20:00etan, Muellen.
BILBOPrimital Brothers.
bGaur eta bihar, 20:00etan,
Pabilioi 6n.
BILBOLuke Wilson-King & Band
eta James Room & Weird Antiqua.
bGaur, 22:00etan, Kafe Antzokian.
BILBODebares.
bGaur, 22:00etan, Miribillako
jaietan.
BILBOAlvva DJ Set.
bGaur, 00:00etan, Muellen.
BILBOCalle del Remolino.
bBihar, 20:00etan, Areatzan.
BILBOMorat.
bBihar, 20:30ean, Bilbao Arenan.
BILBOEl Incongruente Proyecto.
bBihar, 21:00etan, Miribillan,
Behekoa tabernan.
BILBOThe Dealers
eta Mystic Braves.
bBihar, 21:30ean, Azkenan.
BILBOMcEnroe eta Nebraska.
bBihar, 22:00etan, Kafe Antzokian.
BILBOMati.
bBihar, 22:00etan, Via de Fugan.
BILBODiscoteka eta Ke Musika.
bBihar, 23:00etan, Ollarganen.
BILBOHannah Wicklund
& The Steppin Stones.
b Igandean, 20:00etan, La Nuben.
BILBOHugs of the Sky eta Voidesc.
bAstelehenean, 19:00etan, Shaken.
BILBODopethrone eta Ballard.
bAstelehenean, 20:30ean,
Kafe Antzokian.
BILBOAintzane Aranguena, Al
Karpenter, Asier Barredo, Garazi
Gorostiaga, Garazi Navas, Itziar
Markiegi, Koldo Ansoleaga, Lorea
Oar-Arteta, Maria Seco, Myriam
Rzm eta Natalia Fernandez: soinu
arte experimentaleko kontzertuak.
bAsteazkenean eta ostegunean,
19:00etan, Bilbao Arten.
BILBOSlader Tongue.
bAsteazkenean, 20:00etan, Shaken.
BILBOCharley Crockett & Band.
bAsteazkenean, 20:30ean,
Kafe Antzokian.
BILBOMatt Woods.
bAsteazkenean, 21:00etan,
La Nuben.
BILBOSmile.
bOstegunean, 19:00etan, Fnac-en.
BILBOFake Teddy, Go Cactus,
Airu eta The Amsterdammers.
bOstegunean, 20:00etan,
Bilborocken.
BILBOFrankie & The Witch Fingers.
bOstegunean, 20:30ean,
Kafe Antzokian.
BILBOAitor Otxoa & Mad Mule,
La Secta eta Silver Surfing Machine:
Roky Erickson. We’re gonna miss
him.
bOstegunean, 22:00etan,
Kafe Antzokian.
BILBOLos del Humo.
bOstegunean, 22:00etan,
Olabeagako jaietan.
DURANGOCharlie Cosh & Mikel
Gaztañaga.
bGaur, 20:00etan, Gran Hotelen.
ELORRIOArantza eta Pantxo.
bGaur, 18:30ean, Aldatsekuan.
ELORRIOPuro Relajo.
bGaur, 19:30ean, Urarkan.
ELORRIOCienfuego, Zuretzako
Mezua eta Ziztada & Rlanz.
bGaur, 23:30ean, gaztetxean.
ELORRIOThe Riff Truckers, eta
Niña Coyote eta Chico Tornado.
bGaur, 23:30ean, txosnetan.
ELORRIOSerdike DJak.
bBihar, 19:00etan, plazan.
ELORRIOGoizargi Gospel Choir.
bBihar, 21:00etan, Arriolan.
ELORRIODr. Serrutxo DJ.
bBihar, 22:30ean, plazan.
ELORRIOTributo Abba Revival.
bBihar, 22:30ean, Urarkan.
ELORRIOEstutu eta Kontuz.
bBihar, 23:00etan, gaztetxean.
ELORRIODJ Reimy.
bBihar, 23:30ean, txosnetan.
ELORRIOManez eta Kobreak.
b Igandean, 19:30ean, plazan.
ERANDIOLa Mara
eta Jose de Arte.
bBihar, 21:30ean, Bostak tabernan.
GETXOC4 Trio.
bGaur, 19:00etan,
Areetako Geltokia plazan.
GETXOMarta Gomez
eta Javier Ruibal.
bGaur, 21:00etan, Areetako
Geltokia plazan.
GETXODown the Ladder.
bGaur, 22:45ean, Zearbiden.
GETXOMasiompa.
bGaur, 23:00etan, Erromoko
Santa Eugenia plazan.
GETXOKantu Kolore: Honolulu.
bBihar, 16:30ean, Erromoko
Santa Eugenia plazan.
GETXOGwennyn.
bBihar, 19:00etan,
Areetako Geltokia plazan.
GETXOMariza.
bBihar, 21:00etan,
Areetako Geltokia plazan.
GETXOUgandan Sticks.
bBihar, 23:00etan, Erromoko
Santa Eugenia plazan.
GETXOMcOnak.
b Igandean, 18:00etan,
Areetako Geltokia plazan.
GETXOSkerryvore.
b Igandean, 20:00etan,
Areetako Geltokia plazan.
KARRANTZAGora Herria.bBihar, 23:00etan, Soscañon.
LEIOAUrrats.bGaur, 23:30ean, Ondizko jaietan.
LEIOADulce Castigo eta Galker.bBihar, 22:30ean, Ondizko jaietan.
LEKEITIOAnita Parker eta Gatibu.
bGaur, 22:30ean, plazan.
LEKEITIOLa Mare, Des-Kontrol
eta McOnak.
bBihar, 23:00etan, plazan.
LEZAMADomezain, Hakima Flissi,Kartzarot, Mamagigis eta Garilak 26.
bGaur, 22:00etan, txosnetan.
LEZAMAEkidazu eta EHUkoabesbatzak.
bBihar, 20:00etan, elizan.
LEZAMABad Sound, Huntza eta Oxabi.
bBihar, 23:00etan, txosnetan.
LEZAMADJ Xaibor.b Igandean, 17:00etan, plazan.
LEZAMAEingo taldea.b Igandean, 19:00etan, txosnetan.
Elorrio b Ferixa Nausikoak
Azken asteburua, gogozAstebete da Elorrion Ferixa Nausiko jaiak hasi zirela, baina azken txanpa-
ra gogotsu heldu dira, eta gaur, bihar eta igandean badute non gozatua.
Kontzerturik, behintzat, ez dute faltako: Niña Coyote eta Chico Tornado
—argazkian— eta The Riff Truckers ariko dira, gaur, txosnetan. HITZA
14 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko irailaren 6aAgenda
LEZAMAGauargi.bAsteartean, 19:30ean, plazan.
PLENTZIAVan Sobre Ruedas ekitaldia.
bGaur, bihar eta etzi, 19:00etatik
23:00etara, Ontziola plazan.
PORTUGALETEMr. JL.bBihar, 19:00etan, La Perdizen.
SANTURTZIBilboko Orkestra Sinfonikoa.
bGaur, 20:30ean, Serantes aretoan.
SANTURTZILiher eta The GuiltyBrigade.
bGaur, 23:00etan, Mamarigako
jaietan.
SANTURTZILa Puta Cienaga eta Trikizio.
bBihar, 23:00etan, Mamarigako
jaietan.
SOPELANickel & Rose: Milwaukee - USA - Americana.
bGaur, 20:00etan, Gardokiko
Atalaian.
UGAO Itziarren Semeak
eta Modus Operandi.
bGaur, 22:00etan, plazan.
UGAOSusterbaks, Polo de Palo,
Erruki Jauna, Mummia eta
Spearwheels.
b Igandean, 18:00etatik aurrera,
Felipe tabernan.
URDULIZLos Platero, Triscando en la Hierba eta
Iros Todos a Tomar por Culo.
bGaur, 23:30ean, Landan.
URDULIZGarilak 26.bBihar, 23:00etan, Landan.
URDULIZGaupasa.b Igandean, 20:00etan, Landan.
URDUÑASimplemente Iñigo eta Una de Dos.
bGaur, 20:00etan, Antiguako
jaietan.
ZALDIBARBurn in Hell eta Slander Tongue.
bAsteartean, 19:00etan, Sorgin
tabernan.
ANTZERKIA
BILBOPentacion: La fuerza
del cariño.
bGaur, bihar eta etzi, 20:00etan,
Campos Eliseos antzokian.
BILBOSOM Produce:
West Side Storymusikala.
bGaur eta bihar, 17:00etan, eta
igandean, 18:00etan, Arriaga
antzokian.
BILBOLet’s Go: Ghost, el musical.
bGaur eta bihar, 18:00etan eta
21:30ean, Euskalduna jauregian.
BILBOGurutze Beitia eta
Josu Ormaetxe: Puerta con puerta.
bGaur eta bihar, 20:00etan,
Euskalduna jauregian.
BILBOPabilioi 6: Ocaña.
bGaur eta bihar, 20:00etan, eta
igandean, 19:00etan, Euskaldunan.
BILBODaniel Veronese: Invencibles.
bGaur eta bihar, 20:00etan, eta
igandean, 19:00etan, Euskalduna
jauregian.
BILBOGanso & Cia: Babo Royal.
bGaur, 20:30ean, Solokoetxeko
saskibaloi kantxan.
BILBOMaribel Salas, Gorka
Minguez, Gemma Martinez
eta Mikel Santamarina:
¿Cómo hemos llegado a esto?.
bGaur eta bihar, 20:30ean,
eta igandean, 19:30ean,
Campos Eliseos antzokian.
BILBOQuique de la Fuente,
Abraham Marin, Txapela Cadiz
eta Jesus Piña: Ocho apellidos
andaluces.
bBihar, 21:00etan, Bilborock
aretoan.
BILBOTrapu Zaharra: Turistreatzen.
b Igandean, 18:30ean, Olabeagako
ermitan.
BILBOPentacion: Perfectos
desconocidos.
bDatorren asteazkenetik ostiralera,
19:30ean, Arriaga antzokian.
Hilaren 22ra arte.
BILBOPatxo Telleria & Lander
Otaola: Yo soy Pichichi.
bOstegunean, 21:00etan,
Pabilioi 6n.
DURANGOMikroantzerki mara-
toia: Atara Zarata-ren Versatil,
Los Ignacios-en No sin mi alien,
Pollo Rosa-ren Gertrudisen
lagunaketa Badut-en Flamenkito.
bBihar, 19:00etan, Sorginola
gaztetxean.
Getxo b Nazioarteko Folk Jaialdia
Fado modernoaren ikurraAtzo hasi zen Getxoko Nazioarteko Folk Jaialdia, eta, gaurtik aurrera,
Marta Gomez kolonbiarra, Mariza portugaldarra —fado modernoaren
ikur nagusietako bat— eta Skerryvore eskoziarrak ariko dira Algortan,
Areetako Geltokia plazan. Erromon ere badira kontzertuak. MARIZA.COM
ELORRIO Inferno correfoc.
bGaur, 22:30ean, kalez kale.
LEKEITIOEidabe: Garbijai.
bGaur, 19:00etan, Abaroa parkean.
LEZAMAShakti Olaizola: Baldin bada.
bBihar, 19:00etan, plazan.
URDULIZLas Fellini.bBihar, 21:00etan, Landan.
DANTZA
BERMEOKorronbtzi & Alkartasuna:
Korrontzi Dantzan II.
bGaur, 22:00etan, Artza frontoian.
BERMEOAlkartasuna Dantza
Taldea eta Kankinkabara Txistu
Taldea: aurreskua Udalbatzari.
b Igandean, 11:45ean, Almikan.
BILBOGaztedi taldea.
b Igandean, 13:00etan,
Solokoetxen, Zumarraga plazan.
LEIOABizkaiko Aurresku Txapel-keta eta Ondizko Emakumezkoen
Aurresku Txapelketa.
b Igandean, 19:00etan, Ondizko
jaietan.
LEZAMAKurutze taldea.b Igandean, 11:45ean, plazan.
BERTSOLARITZA
BERMEOSustrai Colina, Onintza
Enbeita, Beñat Gaztelumendi,
Julio Soto eta Iñaki Viñaspre.
bAsteartean, 21:00etan, Artza
pilotalekuan.
BILBOUxue Alberdi, Miren Artetxe,
Oihana Bartra eta Eli Pagola:
Maitasun istorio interestelarra
zientzia-fizkio bertso saioa.
bGaur, 20:30ean, Bilbaoarten.
ELORRIOAitor Bizkarra, Onintza
Enbeita, Nerea Ibarzabal eta Julio
Soto.
b Igandean, 18:00etan, Casa Jara
jauregian.
GIZABURUAGANerea Ibarzabaleta Xabat Galletebeitia.
b Igande eguerdian, plaza librean.
LEMOABertso bazkaria: Arkaitz Estiballes eta Jone Uria.
bBihar, 15:00etan, Kulturguneko
plazan.
MUNITIBARAlaia Martin eta Fredi Paia.
b Igandean, 17:30ean, Gerrikaitz
auzoko plazan.
URDULIZBertso-triki-poteoa:Ibon Ajuriagojeaskoa eta Jone
Larrinaga.
bGaur, 20:00etan, Iretargiren
txoznatik abiatuta.
HITZALDIAK
GETXOSalvador Astobiza:
Agosto de 1975. Un verano
inolvidable.
bAsteazkenean, 19:00etan,
Algortako kultur etxean.
BESTELAKOAK
ABADIÑOMarsel magoaren
emanaldia.
b Igandean, 13:00etan,
Muntsaratzeko jaietan.
BAKIOBaseleizen Ibilbidea.
b Igandean, 09:00etan,
Sabino Arana etorbidean hasita.
BERMEO Itziar Gamero ipuin
kontalaria.
bAsteazkenean, 17:30ean,
txosnetan.
BILBO Imanol Ituiño:
Magia parrastan.
b Igandean, 12:30ean, Betolazako
plazan.
LEKEITIOSun magoa:
Magic Spectacular.
b Igandean, 19:30ean, plazan.
MUNGIABingo musikala.b Igandean, 18:30ean,
Gaztegunean.
15BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko irailaren 6a Agenda
Javi West Larrañaga
Askori, perretxi-
koen zaleak izan
arren, ez zaie gus-
tatzen elkartee-
tan egotea». Ho-
rrela laburbildu du Placido Igle-
siasek egungo mikologiaren
egoera. Errotari Durangoko talde
mikologikoaren buruetako bat
da bera. Perretxiko eta onddoe-
kiko zaletasunak gora egin duela
azpimarratu du. «Jendeak uzkur
ez balu egingo, askoz bazkide
gehiago izan zitzakeen gure el-
karteak. Mila bazkide izan geni-
tzake bestela, Euskal Herrian
daukagun zaletasun handiari es-
ker». Elkarteekiko mesfidantza
horri buruz umorez aritu da: «Ez
dakit uste duten galdetu egingo
diegula ea non batzen dituzten
perretxikoak. Baina ez da hori
gure asmoa».
Errotarri mikologia elkartea
2000. urtean sortu zuten, berak
eta beste sei zalek. Harrezkero,
gorantz baino ez du egin bazkide
kopuruak. Gaur egun, 450 kide
inguru dituzte. Pozik dago zen-
baki dotorea delako, baina badu
kezkatzeko motiborik. «Arazoa
da gehienak 50 urtetik gorako
jendea garela, eta gazte gutxi
daudela. Horrexek kezkatzen
nau; belaunaldi aldaketa kolokan
dago».
Bazkideetako batzuk Euskal
Herritik kanpokoak direla zehaz-
tu du Iglesiasek: «Madrildarrak,
kataluniarrak, kanariarrak, baita
suitzar eta finlandiarren bat ere».
Horiek ez dute parte hartzen ur-
tean zehar egiten dituzten jardue-
retan, baina elkarteak urtero ar-
gitaratzen duen aldizkaria jaso-
tzen dute etxean. «Prestigio
handia dauka gure aldizkariak.
Orriz orri, dagoeneko hogei espe-
zie berri ekarri ditugu argitara, le-
hen zientziak ezagutzen ez zitue-
nak», azaldu du mikologia elkar-
teko kideak euren argitalpenak
egindako ekarpena.
Hala ere, Iglesiasen esanetan,
egiten dituzten jarduerengatik
ematen dute izena gehien-gehie-
nek; irteerengatik, erakusketen-
gatik, ikastaroengatik eta talde
barruko giroagatik. Sukaldean
erabiltzeko batzen dituzte perre-
txikoak elkarteko gehienek, bai-
na badaude, Iglesias bera bezala,
aztertzeko bakarrik hartzen di-
tuzten gutxi batzuk.
Urteroko irtenaldiez eta era-
kusketez gain, hainbat ikastaro
antolatzen dituzte. Argazkilaritza
eta sukaldaritza lantzeko jardu-
naldiak egin dituzte, baita mi-
kroskopiari dagozkionak ere,
«mikologiaren munduan sakon-
du nahi dutenentzat». Ikastaro
espezializatu horietan izena ema-
ten dutenak gehiago izaten dira
perretxiko eta onddoen azterke-
tan jardun nahi dutenak, eta ez
onddo eta perretxikoak soilik su-
kalderako osagai gisa hartzen di-
tuen jendea.
Perretxiko eta onddoen identi-
fikazio zerbitzua ere eskaintzen
dute: «Egiten ditugun jarduere-
tatik garrantzitsuenetakoa da
identifikazioa. Horri esker, pozoi-
tzeak saihesten ditugu zaleen ar-
tean». Bazkide ez direnak ere
joan daitezke Durangon duten
egoitzara astelehenetan, astebu-
ruan mendian batutakoa ezagu-
tzen laguntzeko.
Oraindik asko ikertzekoErrotari elkarteko kideak azaldu
du Euskal Herria bereziki leku
ona dela perretxikoentzat, klima-
gatik eta hezetasunagatik: «Guk
geuk 1.300 perretxiko inguruko
galeria bat daukagu». Jangarriak
diren horietako asko ezjakintasu-
nagatik ez direla jaten uste du,
nahiz eta asko sukaldean «onar-
garriak» izan eta beste batzuk oso
onak. «Aditu batek, agian, ehun
bat perretxiko identifika ditzake,
baina zale gehienek dozena bat
bakarrik; batzuek, baita hogei
ere».
Gainera, perretxikoen mun-
duaren ikerketa ez dela inoiz
amaituko uste du, beti agertzen
baitira espezie berriak.
«Perretxiko espezie ba-
tzuk baldintza apropo-
sak daudenean bakarrik
agertzen dira, eta, asko-
tan, hamar edo hogei ur-
tean behin izaten da hori». Perre-
txikoen munduaren «konplexu-
tasunari» egotzi dio arrazoia
Iglesiasek. Ohartarazi du edonoiz
ezin daitekeela joan mendira pe-
rretxiko jakin baten bila, urteko
hezetasunaren eta tenperatura-
ren arabera ateratzen baitira.
Antzina oso zaletasun maskuli-
noa zela onartu du, eta gizonek
gizartean zuten rolari erantsi dio
ardura: «Orain dela 50-60 urte,
emakume gehienak ez zeuden
lan munduan sartuta, eta, gizo-
nak, tabernara joaten ziren mo-
duan, mendira joaten ziren». Al-
daketa egon dela uste du Iglesia-
sek, eta emakumeak ere zaletzea
«begi onez» ikusi dute elkartean.
«Gazteen artean ez dago desber-
dintasunik perretxikotara joatea-
ri dagokionez; gizon eta emaku-
meak parean daude».
BIZ
KA
IKO
HIT
ZA
Perretxikoen eta onddoengaineko ikerketa etengabeada, espezie berriak agertzendirelako urterik urtera
sBIDELAGUNAK
BIZKAIKO HITZAOSTIRALA, 2019ko irailaren 6a
Zuzendaria: Ibai Maruri Bilbao. Argitaratzailea: Bizkaiko Hedabideak SM.Lege gordailua: SS-1515-2010 ISSN: 2173-1721
www.bizkaia.hitza.eus [email protected]
Perretxikotarako eta onddotarakozaletasun handia dago Euskal Herrian.Hori sustatzeko agertu ziren mikologiaelkarteak. Durangoko Errotarik, adibidez,aurki beteko ditu hogei urte.
Basoko altxorbilatzaileak