5 Urtebetetzeko opariak
Ipuin bat idatziko duzu, eta ipuin-kontalarien lantegi bat antolatuko duzue taldeka.
Unitate-amaieran...• zenbakiak letraz idazten• testu idatziak ulertzeko baliabideak aplikatzen• ipuinak planifikatzen eta idazten• iraganeko aditzak erabiltzen• tx, ts eta tz bereizten
Hauxe ikasiko duzu:
Horretarako
Askotariko adimenak
KAIXO, JON. ZU ERE EROSKETAK
EGITEN?
ENEKOREN URTEBETETZEA
DA BIHAR.
HARA, BADA! SENARRAREN URTEBETETZEA
ERE BIHAR DA. HEMENTXE DAUKAT OPARIA!
84
Hasteko
http://links.edebe.com/qktd
— Irakurri komikia eta erantzun galderei.
• Ezagutzen duzu komikiko pertsonaiaren bat? Nor dira?
• Non daude pertsonaiak lehenengo binetan? Nor dira? Zertan ari dira?
• Zer ospatzen ari dira Enekoren eta Alaitzen etxeetan?
• Pozik daude biak opariekin? Zergatik?
• Azken binetan, zer kanta abesten ari dira?
• Zer urtebetetze-abesti ezagutzen dituzu zuk?
— Entzun bideoko abestia.
HURRENGO EGUNEAN...
TIRA, JON, JOAN BEHAR DUT!
HURRENGORA ARTE, MIREN!
HARA! BAI POLITA!
MILA ESKER!
BAINA, BAINA...
TXIKITATIK EDUKI NAHI IZAN DUT
HONELAKO BAT!
ZORIONAK ZURI...
?
85
Opari-trukea
7. Honako hauek dira komikiko protagonistak. Irakurri galderak eta erantzun. 1
2. Opariekin gaizki-ulertu bat egon da, baina nola gertatu da? Entzun.
— Pentsatu konponbide bat. Aplikatu 1-2-4 egitura deritzon teknika kooperatiboa.
— Antzeztu egoera taldeka, konponbide eta guzti.
2
7. Irakurri elkarrizketa eta osatu Enekoren hitzak. 3
• Nola dakizu hori guztia? Azaldu.
Nire urtebetetzea maiatzaren hamaseian da. Eta zurea?
Bihar, orduan! Eta zenbat urte beteko dituzu?
_________ beteko ditut.
Nirea _________ da.
• Nor atera da jostailu-dendatik? Zure ustez, zer erosi du?
• Nork erosi du gorbata? Norentzat erosi du?
• Nori oparitu nahi izan diote auto telegidatua? Baina nork jaso du opari?
• Nork aurkitu du gorbata opari-kutxa zabaltzean? Opari hori jaso behar zuen?
• Nor poztu da opariarekin? Zergatik?
• Nor geratu da harrituta opariari begira? Zergatik?
Eneko Jon, Enekoren aita
Miren, Alaitzen ama
Iker, Alaitzen aita
86 MT
5 7. Badakizu zure urtebetetze-eguna letraz idazten?
— Irakurri Enekoren eta amaren arteko elkarrizketa, eta lotu zenbakiak beheko aukerekin.
4
3. Lotu pertsonaiak, urteak eta urtebetetze-egunak, eta idatzi esaldiak adibideari jarraituz. Gero, esan ahoz.
5
Hogeira arte, zenbakiak hitz bakarrean idazten dira: zero, bost, hemezortzi...• Hogeitik laurogeita hemeretzira, bi hitzetan: lehenik, hogeita, berrogeita, hirurogeita edo
laurogeita idazten da; gero, gainerakoa. Adibidez: hogeita hiru, berrogeita sei, hirurogeita hamaika, laurogeita hemeretzi...
• Ez ahaztu bokalez hasten diren ehunera arteko zenbaki guztiek h daukatela hasieran: hiru, hamar, hogei, hirurogei...
Eneko: Eta zuk noiz beteko dituzu urteak, ama?
Ama: Nik ekainean egingo ditut, ekainaren 17an.
Eneko: Zenbat urte beteko dituzu?
Ama: 36 urte. Baina aitonaren urtebetetzea nirea baino lehen izango da. Aitonak maiatzaren 31n beteko ditu 68 urte.
Eneko: Bai zaharrak zuek denok!
— Orain, idatzi zeure urtebetetze-eguna zifraz eta letraz.
hogeita hamaseiA
hogeita hamaikaB
hirurogeita zortziC
hamazazpiD
17 36 31 68
Adibidea: Alaitzen aitak berrogeita bi urte beteko ditu, otsailaren hamaikan.
URTEBETETZE-EGUNA02/11
08/3112/25
05/18
URTEAK
42
9
74
39
NORK
Alaitzek
Alaitzen aitak
Alaitzen amak
Alaitzen amonak
MT 87
Txiki-txikitatik, telebistan txirrindulariak errepideetan gora eta behera ikusteak liluratu egiten ninduen; haien modukoa izan nahi nuen. Horregatik, bost urte betetzean aitak «Etxean opari ederra daukat zuretzat, Aitor!» esan zidanean, ziztu bizian abiatu nintzen eskaileretan gora, bizikleta berriaren bila. Ezin zitekeen besterik izan!
Baina opari-kutxa hartan ez zen bizikletarik sartzen. Haren ordez, futboleko botak atera zituen aitak kutxatik, irribarretsu, eta, ezertxo ere esateko astirik eman gabe, botak lotu zizkidan eta plazara eraman ninduen jolastera. Baina nik ez nuen futbolari izan nahi; txirrindulari izan nahi nuen. Horregatik, amorratuta, ostikoz jotzen hasi nintzen baloi madarikatua, nire indar guztiarekin. Aitak, baloia hain gogor jotzen nuela ikusita, eskolako futbol-taldean sartu ninduen.
Hilabeteak joan ziren; nire seigarren urtebetetzea iritsi zen, eta han agertu zitzaidan berriro ere aita futboleko
bota berriekin. Aurreko urtean bezala, aitak botak lotu zizkidan eta entrenamendura
eraman ninduen. Pozez zoratzen zegoen ni futbolean ikusita. Nik, ordea, amorratuta jarraitzen nuen. Txirrindulari izan nahi nuen; ez futbolari. Beraz, botak, baloia edo
bi gauzak apurtu nahian, ostikoka jarraitu nuen, ahal bezain gogor. Hain gogor, ezen baloia ate barruraino sartzen bainuen behin eta berriz.
Nik txirrindulari izan nahi nuen
• Zer pentsarazten dizute izenburuak eta irudiek? • Zer oparitu dio aitak Aitorri? Pozik dago Aitor opariarekin?
Irakurgaia
Zergatik ote dago aita hain pozik?
madarikatu: gorrotagarria
Hiztegia
88
Urteak aurrera joan ziren, eta eskolako taldetik herriko taldera pasatu ninduten. Ez zegoen baloia nik bezain indartsu jaurtitzen zuenik, eta, luze gabe, Athletic taldeak deitu zidan. Bitartean, urtebetetze bakoitzean, aitak futboleko bota berriak oparitzen zizkidan, eta, gogo beroz, lotu egiten zizkidan.
Azkenean, 17 urte nituela, Athleticek kontratatu egin ninduen. Aita inoiz baino zoriontsuagoa zen; ni, ordea, ez. Oraindik ere, txirrindulari izan nahi nuen; ez futbolari. Baina onartu egin nuen proposamena, jakina, eta baloiari itzelezko zartakoak ematen eta golak sartzen jarraitu nuen.
Urte horretan, Athletic Kopako finalera iritsi zen. Finala nire urtebetetze-egunean jokatu behar genuen. Ordezkoen aulkian nengoen, nire txandaren zain. Minutu pare bat falta zen partida amaitzeko, eta, bat eta zero galtzen ari ginela, entrenatzaileak zelaira irteteko agindu zidan. Orduan, aita agertu zen bota berriekin, eta, urtero bezala, botak lotzen hasi zitzaidan, taldekide guztien aurrean.
—Aita, utzi! —esan nion, lotsatuta—. Badakit botak lotzen!
Aita baztertu egin zen. Botak lotu nituen eta zelaira irten nintzen. Orduan, arbitroak gure taldeko penaltia seinalatu zuen eta entrenatzaileak niri jaurtitzeko agindu zidan. Inork ez zuen baloia nik bezain indartsu jotzen. Berdinketa nire botetan zegoen! Atezainari begiratu, abiada hartu eta, baloia jotzerakoan, zas!, botaren lokarria askatu zitzaidan, estropezu egin nuen eta lurrera erori nintzen. Partida amaitu zen. Finala galdu genuen.
Oraindik ezin izan ditut ahaztu ikusleen oihuak. Zoroen moduan hasi ziren garrasika! Ni, ordea, mutu geratu nintzen... Ordutik aurrera, bost hitz ditut beti buruan bueltaka; beti bost hitz berberak, gau eta egun. Eta hitz horiek errepikatzen dizkiet ospitalera bisitan etortzen zaizkidan lagunei: «Nik txirrindulari izan nahi nuen! Nik txirrindulari izan nahi nuen!».
gogo beroz: ilusiozluze gabe: lasterzartako: indar handiz jotako kolpea
Hiztegia
Zertan ari da Aitor irudian?
89
Txikitako ametsak
7. Esan esaldi hauek egia ala gezurra diren eta zuzendu gezurra direnak koadernoan.
• Aitorrek, ipuineko protagonistak, txirrindulari izan nahi zuen betidanik.
• Bere bosgarren urtebetetzean bizikleta bat jaso zuen opari.
• Indar handiz jotzen zuen baloia. Horregatik, aitak eskolako futbol-taldean sartu zuen.
• Aitorren aitak ez zuen gustuko Aitorri futboleko botak lotzea.
• 17 urte zituela, Athletic taldeak kontratatu egin zuen Aitor.
• Gol-egile aparta zen Aitor.
• Kopako finalean aitak lotu zizkion botak Aitorri.
• Aitorrek penaltia jaurti, eta gola sartu zuen.
6
7. Hona hemen ipuinaren laburpena iruditan. Bi marrazkitan okerren bat dago; bat, ordea, zuzena da. Zein?
7
— Azaldu nolakoak izan behar duten irudi horiek zuzenak izateko.
7. Zure ustez, zergatik ezin ditu burutik kendu Aitorrek «Nik txirrindulari izan nahi nuen!» hitzak? Komentatu ikaskideekin.
8
Aitorrek txirrindulari izan nahi zuen txikitatik, baina aitak futbol-taldean sartu zuen behartuta. Aitak entzun balio eta beraren ametsa betetzen utzi balio, Aitorrek ez luke beti buruan izango esaldi hori.
aAitorrek bizitza guztia
eman du gustatzen ez zaiona egiten, eta bizipen hori amesgaizto bihurtu zaio. Nahiz eta aitak futbolean sartu, ez da erruduna; ez zekien Aitorrek futbola gorroto zuela. Beraz, errua Aitorrena da, aitari ezer ez esateagatik.
bErrua ez da
ez Aitorrena, ez aitarena. Errua San Mameseko ikusleena da errieta egiteagatik. Ez da horrenbesterako, denok huts egiten dugu noizbait eta.
c
1 2 3
90 MT
91
Testuak ulertzeko baliabideak
5
7. Elkartu ikaskide pare batekin eta kontatu elkarri zer pentsatzen duzuen testuei buruz.
10
Arazoak sortzen diren unean bertan konpondu behar dira; ez dira geroko utzi behar.— Zer egingo zenuke ipuineko Aitor izango bazina?— Eta Aitorren aita izango bazina?
Eremu irekia
Aztertu testuen itxura, izenburua eta irudiak; irakurri galderak, eta idatzi erantzunak koadernoan.
9
Irakurtzen hasi aurretik, testuaren formari, izenburuari eta irudiei arretaz begiratuz gero, gauza asko jakingo ditugu testuari buruz, eta errazago ulertuko dugu irakurtzen dugunean.
Otsoaren ogia
• Ezagutzen duzu otsoari buruzko ipuinik edo istoriorik?
• Nolakoa da otsoa ipuinetan: langilea ala alferra? Eskuzabala ala zekena? Ona ala gaiztoa?
• Badakizu zer jaten duten otsoek?
Irakurgaia
GIZARTEA Larunbata, 2015eko ekainaren 27a
JANARI-BILKETA BEHARTSUEI LAGUNTZEKOHUMUSA
Urratsak:
Osagaiak:
• Zer testu mota dira: biografiak, iragarkiak, albisteak, errezetak, ipuinak…?
• Zure ustez, zer kontatzen du lehenengo testuak?
• Nolako istorioa imajinatzen duzu bigarren testuan, irudiak eta pertsonaiak ikusita?
• Hirugarren testuan, protagonistak eta testuingurua agertuko dira? Zergatik?
92
Unitate honen amaieran, ipuin bat asmatu eta idatziko duzu. Horretarako, ipuinak ondo idazten ikasi behar duzu. Lehenengo eta behin, ipuina planifikatzen hasiko gara, zer idatzi nahi dugun pentsatuz.
Ipuinen atalak
7. Binaka, aukeratu irudietako bat eta egin ipuinaren planifikazioa, hau da, azaldu mezua, pertsonaiak eta testuingurua. Gero, komentatu talde handian.
12
7. Lotu ideia bakoitza dagokion azalpenarekin eta adibidearekin. 11
Ideia nagusiak Azalpenak Adibideak
MEZUA
TESTUINGURUA
PERTSONAIAK
Non eta noiz gertatuko da istorioa?
Zer kontatu nahi digu ipuinak?
Zer irakatsiko digu?
Nor izango dira ipuineko protagonistak?Eta gainerako pertsonaiak?
Egun-pasa ederra lagunekin
Zirkuan eta barraketan
Maite eta haren lagunak
Ideia nagusiak erabaki ondoren, ipuinaren eskema egingo dugu. Ipuinaren atalak ondo banatu behar ditugu, atal bakoitzean zer idatziko dugun argi izateko.
7. Aztertu arretaz ipuinen eskema. 13
HASIERA
KORAPILOA
AMAIERA
ATALAKIpuinaren lehenengo atala da. Pertsonaiak aurkezten dira, eta istorioa non eta noiz gertatzen den esaten da.Arazoa edo gertakaria eta ekintzak ageri dira. Zer gertatu da? Pertsonaia berririk agertu da? Zer egin dute pertsonaiek?Ipuina nola amaitzen den azaltzen da, korapiloa askatuz eta arazoa konponduz.Sarritan, ipuinaren irakasbidea ageri da, labur-labur edo esapide baten bitartez.
DESKRIBAPENA
93
Aspaldi handian, izan omen zen epaile bat aberastasun ikaragarri handiak zituena. Epaile haren aletegiak gariz eta garagarrez beterik zeuden, eta, behin batez, lehorte handia zela-eta, herritarrek, goseturik, harengana jo zuten jateko apur bat eskatzera.—Bihar itzuli —esan zien epaile aberatsak—. Nahi beste salduko dizuet. Orduan epaileak bere morroiei agindu zien ale haiek guztiak etxeko goiko solairura igotzeko. Solairu hartara bi eskaileretatik igotzen ahal zen, eta, gauez, epaileak eskaileretako bat xaboiz igurtzi zuen. Biharamunean, epailea dotore baino dotoreago agertu zen, alkandora zuriz eta kapa beltzez jantzirik, eta herritarrak xaboitu gabeko eskaileratik igotzera gonbidatu zituen. Erosi zuten, bada, eta zakuak bizkarrean zituztela, eskailera xaboituan behera jaisteko eskatu zien, elkarrekin estropezu ez egiteko. Baina beherako eskailerak irristagarri zeudenez, denak, gizon eta zaku, itzulipurdika eta txilinbueltaka erori ziren.Epailea pozarren barre-algaraka hasi zen, eta Unibertsoko Jaunak, haren gaiztakeria ikusita, zikoina bihurtu zuen alkandora zuri eta kapa beltz eta guzti.
Patxi Zubizarreta eta Juan Kruz Igerabide, Paularen zazpi gauak. Giltza (moldatua)
5 7. Irakurri Zikoinaren kapa ipuinaren zatitxo hau eta erantzun galderei. 14
• Noiz gertatzen da istorioa? • Zer gertatzen da?
• Non gertatzen da? • Nola bukatzen da?
• Zer pertsonaia ageri dira? • Zergatik?
— Seinalatu ipuinean hasiera, korapiloa eta amaiera.
7. Ordenatu irudiak eta esan ipuinaren zein atali dagokion irudi bakoitza: hasiera, korapiloa ala amaiera.
15
7. Egin lauko taldeak eta asmatu beste amaiera bat ipuinerako. 16
KONPONBIDEAK (amaiera)ARAZOAK (korapiloa)
LEKUA ETA GARAIA
Ipuinak asmatzen
Ipuinak idazteko, irudimena erabili behar dugu. Orain, ipuinak asmatzeko teknika bat ikasiko dugu: ideia-zaparrada. Teknika erraz-erraza da: bururatzen zaizkigun ideia guztiak koadernoan bildu, eta, gero, egokienak eta interesgarrienak aukeratu.
7. Enekok ipuin bat idatzi nahi du. Ipuinaren mezua hauxe da: «Herriko kaleak garbi eduki behar ditugu». Protagonista bilatzeko, ideia-zaparrada egin du Alaitzekin, eta honako zerrenda hau egin dute:
17
7. Erabili ideia zaparradaren teknika, atal bakoitzean ahal beste ideia idazteko. 18
• Pertsonaia horietatik zein aukeratuko zenuke? Zergatik?
• Bururatzen zaizu beste pertsonaiarik zerrenda osatzeko?
• sagutxoa
• ume bihurria
• polizia
• gizon maltzu
rra
• zakarrontzi
a
• okina
• kale-argia
• txakurra
• ...
Mezuaz eta protagonistaz gain, egiturari buruzko beste elementu guztiak zein izango diren erabaki behar dugu ipuin bat idazteko.
PROTAGONISTA
• sagutxoa• ume bihurria
• polizia• gizon maltzurra
• ...
BESTE
PERTSONAIA
BATZUK
94 MT
95
Ipuinei hasiera eta amaiera emateko formula bereziak erabiltzen dira.Hasieran, esaldi berezi batzuk jartzen dira beti. Amaieran, esapide bat agertzen da batzuetan.
5Ipuinen hasierak eta amaierak
7. Sailkatu honako formula hauek, kontuan hartuz hasierarako ala amaierarako diren. 19
15. Berridatzi honako ipuin-hasiera eta ipuin-amaiera hauek, aurreko jarduerako formulak erabiliz, adibidean bezala.
1. Munduan beste asko bezala, senar-emazte batzuk bizi ziren basoan etxola batean.Munduan asko legez arto-koskolez, senar-emazte batzuk
bizi ziren basoan etxola batean.
2. Bazen behin bide luze-luzea egin ondoren gaztelu batera iritsi zen eskale bat.
3. Azkenean, igela printze bilakatu zen. Eta hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan.
4. Pozik bizi izan ziren aita-semeak ordutik aurrera. Haiek ondo bizi baziren, gu ere ondo bizi gaitezen.
20
• Bazen behin • Hala bazan edo ez bazan, sar dadila
kalabazan• Egia ala gezurra? Bi begien artean sudurra
• Munduan asko legez arto-koskolez
• Aspaldi-aspaldian
• Landareak eta animaliak mintzo ziren
garaian• Haiek ondo bizi baziren, gu ere ondo bizi
gaitezen• Behin batean• Aditzeko belarririk duenak aditu eta ikas
dezala• Egia bada, sakelan sar; gezurra bada,
atera ez dadila• Munduan anitz diren bezala, baziren
17. Asmatuko zenuke beste formularen bat? Idatzi hasierarako esapide bat eta amaierarako beste bat, eta esan ikaskideen aurrean.
21
• Haiek ondo bizi? Gu hobeki
• Egia bada, sinets; gezurra bada, ez
sinets.• Antzina, igelek harriekin hitz egiten
zutenean• Gauza guztiek hizketan zekiten
denboran gertatu omen zen
HASIERA
Bazen behin
AMAIERAHaiek ondo bizi? Gu hobeki
96
15. Iñazitak Mikelekin egiten zituen gauzak kontatu dizkigu ipuinean. Bete testuko hutsuneak beheko aditzekin eta entzun ipuina berriro, zuzentzeko.
24
Kontalaria, batzuetan, istoriotik kanpo dagoen pertsonaia bat izan daiteke, eta pertsonaiek zer egiten duten kontatzen du honelako aditzak erabiliz: ematen zituzten, etorri ziren, gertatu zitzaion, erosi zituen... (hirugarren pertsona). Beste batzuetan, ordea, ipuineko protagonista bera da kontalaria, eta berari gertatu zaiona kontatuko du: etorri nintzen, heldu ginen, eraman ninduten, ikusi gintuzten... (lehenengo pertsona).
Nork kontatzen du ipuina?
— Berridatzi testua koadernoan hirugarren pertsonan.
— Binaka, asmatu esaldi bat irudi bakoitzarekin, aditzak hirugarren pertsonan erabiliz.
17. Entzun ipuina eta erantzun galdera hauei:
• Nor dira ipuineko protagonistak?
• Nor da kontalaria?
22
15. Bete testuko hutsuneak aditz hauekin: 23
zirenzizkidan
genuenzidan
ginenninduten
ninduenzioten
Mikelek oso gustuko ____. Bere etxekoek ere asko maite ____ eta oso atseginak ____ nirekin. Egun osoa ematen ____ jolasean, eta ipuin politak kontatzen ____ gauero. Egun batean, panpina berri bat oparitu ____ eta aurkeztu egin ____. Panpina eta biok oso lagun onak egin ____.
nengoen joaten ginen izaten genituen ibiltzen ginen
Ikastolan ere elkarrekin ____ batekin eta bestearekin jolasean. Gero, hainbeste jolastu ondoren, abenturak ____ urpean.
Eta, noski, gero hainbeste jolastu eta uretan ibili ondoren, onena hegan egitea zen: txori eta laino artean hegan.
Neka-neka eginda, egunaren amaieran estu-estu elkar besarkatu, eta
ametsen mundura ____.
Baina, bai, zahartxo ____, eta Mikelek panpina berria nahi zuen.
97
5Ipuinak zuzentzen: tx, ts ala tz?
15. Hona hemen panpina zaharrari buruzko ipuinaren zirriborro bat. Erreparatu tx, ts eta tz dituzten hitzei. Ondo idatzita daude? Irakurri testua eta egin jarduera.
25
17. Lotu antonimoak eta idatzi falta diren letrak.
bero • • ___ikitu polit • • jan___i
erantzi • • indar___u ahul • • osasun___u
pobre • • i___usi gaixo • • zorigai___
zorion • • ho___ handitu • • abera___
27
Panpina bat naiz, panpina polita, atxegina eta lotsati samarra. Olentserorekin etorri nintzen Mikelen etzera. Ederto pasatsen genuen Mikelek eta biok elkarrekin. Egun guztia ematen genuen jolasten, eta hamaika abentura irakurtxen genituen. Ikastolan ere elkarrekin ibiltsen ginen. Gero, jolastu ondoren, bainatu, eta hegan egiten genuen tsorien eta hodeien artean. Egunaren amaieran, elkar besarkatuta, ametxen mundura joaten ginen. Etorri nintxenean,
itsura polita nuen, baita usain gozoa ere. Baina, urteak joan urteak etorri, gero eta zaharrago nengoen, eta Mikelek panpina berria nahi zuen. Baita lortu ere. Luze gabe, hantze zegoen panpina berria, irribarretxu.
— Kopiatu testua koadernoan, azpimarratu tx, ts eta tz dituzten hitz guztiak eta zuzendu.
17. Bete hutsuneak -txo, -tsu eta -tza atzizkiekin. 26
Egun euri___a da gaurkoa, baina plana dudanez aitonarekin, gogo___ ekingo diot egunari. Lehenengo, laboran___-lanetan lagunduko diot. Gero, txakurraren etxe___a garbituko dut. Azkenik eta astirik izanez gero, arran___ pixka___ bat egingo dugu.
ERABILI!Unitate honetan ipuinak planifikatzen ikasi duzu. Orain, ipuin bat asmatu eta idatziko duzu. Gogoratu urratsez urrats ekin behar diozula ipuina idazteari.
1. Lehenengo, pentsatu ipuinaren mezua. Zer irakatsi nahi duzu ipuinaren bidez? Hona hemen zenbait adibide mezua zein izango den erabakitzen laguntzeko:
• Ez bota jostailu zaharrak; birziklatu edo berrerabili.
• Jostailuak gutxiago dutenekin partekatu behar ditugu.
• Gauza gehiegi edukitzea ez da ona.
— Gehitu beste ideiaren bat eta aukeratu bat edo egin zeure zerrenda.
2. Kopiatu taula hau koadernoan. Erabili ideia-zaparradaren teknika ideiak jasotzeko.
4. Erabaki nork kontatuko duen ipuina. Lehenengo pertsonan ala hirugarren pertsonan idatziko duzu?
5. Idatzi koadernoan ipuinaren zirriborroa, irakurri arretaz eta zuzendu.
• Ondo bereizten dira ipuinaren atalak?
• Esapide bereziak jarri dituzu hasieran eta amaieran?
• Aditzak zuzen erabili dituzu?
• Ondo idatzi dituzu tx, ts eta tz dituzten hitzak?
6. Hartu orri zuri bat, idatzi ipuina txukun-txukun eta, nahi izanez gero, apaindu marrazkiekin.
HASIERA
3. Aukeratu ipuinean landuko dituzun ideiak eta egin eskema.
AMAIERAKORAPILOA
Protagonista Lekua eta garaia Beste pertsonaia batzuk
Arazoak (korapiloa)
Konponbideak (amaiera)
Nor izango da pertsonaia nagusia?
Non gertatuko da istorioa? Noiz?
Zer beste pertsonaia agertuko dira? Nolakoak?
Zer gertatuko da? Nolako arazoak sortuko dira?
Nola konponduko dira arazoak?
98
1. Hasteko, egin lauko taldeak, irakurri bakoitzak bere ipuina eta aukeratu gustukoena.
• Prestatu aurkezpen txiki bat eta banatu ipuina egituraren arabera. Horrela, lau atal izango dituzue, bakoitzak bere atala ahoz kontatzeko.
2. Ipuina aukeratuta daukazuenean, erabaki nork kontatuko duen zati bakoitza.
3. Landu bakoitzak bere atala: ondo irakurri, ulertu, pentsatu nola kontatu… Ondoren, egin proba-saioak elkarri lagunduz eta kontaketari buruzko iritziak emanez.
• Ipuin-kontalari onak izateko, honako hauek izan behar dituzue kontuan:
Amaitu duzu ipuina! Orain, ipuin-kontalarien lantegi bat antolatuko duzue taldeka.
4. Guztia prest duzuenean, hasiera eman ipuin-kontalarien saioari.
• Ikasgelan egingo duzuenez, prestatu ikasgela kontalariak eta entzuleak gustura senti daitezen.
• Erabaki taldeen hurrenkera.
• Hasi saioarekin, grabatu eta igo eskolako blogera.
• Esperientzia ondo ateraz gero, ikasle txikiagoekin egin dezakezue, edo eskolako jaialdian saio bat prestatu.
a. aurkezpena (izenburua, egilea…)b. hasierac. korapiload. amaiera
a. Hartu arnasa sakon eta kontatu lasaitasunez.
b. Zaindu ahoskera eta intonazioa.
c. Kontuan izan keinuak eta mugimenduak.
d. Adi egon zure txanda iritsi bitartean eta errespetatu taldekideena.
99
Errutina
Testuek ideiak transmititzen dituzte, esaldietan ordenatuta dauden hitzen segiden bitartez. Errutina honek hitz eta esaldi horien atzean ezkutatuta dauden ideiak aurkitzen lagunduko dizu.
Kasu honetan, alegia honen mamia hainbat ikuspegitatik aztertzeko aplikatuko dugu errutina hau. Gainera, zure gogoetak ikaskideekin partekatzen ikasiko duzu.
Urratsaka. Bakarka, irakurri alegia arretaz.
b. Idatzi koadernoan: • atentzioa deitu dizun hitz bat• garrantzitsua iruditu zaizun ideia bat• alegia ulertzen lagundu dizun esaldi bat
c. Bosnaka, komentatu bakoitzak aukeratutako hitza, ideia eta esaldia, eta azaldu arrazoiak. Taldeko kide batek bilduko ditu erantzun guztiak.
d. Taldeka, erantzun galdera hauei:• Zer erantzun errepikatu dira?• Zer hitz, ideia edo esaldi iruditu zaizkizue interesgarrienak?• Alegiako zer ideiari buruz ez duzue hitz egin?
e. Bakarka, idatzi alegia hobeto ulertarazten lagundu dizuten gogoeta berriak.
PENTSAKETAN
Hitza, ideia, esaldia AZERIA ETA MAHATSAKBazen behin beti gosetuta zegoen azeri bat. Egun batean, paseoan zebilela, mahats mordo bat ikusi zuen mahats-parra batean zintzilik. Mahats mordoa helduta zegoen eta usain ona zeukan. Gozoa behar zuela iruditu zitzaion. Azeria mahats mordoa ahoarekin harrapatzen saiatu zen, baina ezin izan zuen. Hainbat aldiz saiatu arren, ez zuen lortu. Azkenean, marmarka urrundu zen:—Mahatsa ez zait batere gustatzen! Gainera, heldu gabe dago oraindik!Azeria eta mahatsak, Esoporen alegia (moldatua)
AZERIA ETA MAHATSAK
100 MT
15
HAUSNARTUHausnartu eta balioetsi unitate honetan landutakoak.
• Erraza iruditu zaizu ideia-zaparradaren teknika ipuina planifikatzeko?
• Zailtasunik izan duzu ipuin-kontalarien lantegia antolatzean? Lagundu dizu talde-lanean aritzeak?
• Esperientzia polita iruditu zaizu ikaskideen aurrean ipuina kontatzea?
= kili-kolo ibili naiz, baina lortu dut.= ondo moldatu naiz. = zailtasunak izan ditut.
EKINUdalak antolatu duen ipuin-lehiaketa batean parte hartu nahi duzu. Buru-belarri aritu zara lanean eta istorio berezia asmatu duzu azkenean. Ordenagailua piztu duzunean, ordea, idatzitako orrialdeak zuri daudela ikusi duzu. Ezabatu egin zaizu ipuina! Gaur amaitzen da lehiaketara aurkezteko epea, eta udaletxeak bi ordu barru itxiko ditu ateak.
• Zer egingo duzu?
Nola moldatu zara... Zergatik?
zenbakiak letraz idazten eta urtebetetze-datak esaten?
tx, ts eta tz testuetan zuzentzen eta hitzetan ondo idazten?
ipuina idazteko mezua, protagonista eta testuingurua zein izango diren erabakitzen?
aditza lehenengo pertsonan eta hirugarrenean erabiltzen?
ipuinaren ideiak ordenatzen eta ipuinak idazten?
MT 101