Date post: | 06-Aug-2015 |
Category: |
Education |
Upload: | gurezikloa |
View: | 1,494 times |
Download: | 1 times |
“DENOK BERDINAK
DENOK DESBERDINAK”
2011-2012 IKASTURTEA
FAMILIA MOTAK
Andra Mari IkastolaLH.ko 3. zikloa
“ETXEKO KEA
NAHIAGO
AUZOKO SUA BAINO”
DEFINIZIOA
FAMILIA: NORMALEAN ETXEBIZITZA
BERDINEAN BIZI DIREN HAINBAT
PERTSONEZ OSATURIKO TALDEA DA ETA,
GEHINETAN, AITA, AMA ETA SEME-
ALABEZ OSATURIK DAGO. HORIEN
HELBURUAK EGOERA TXARRETAN ELKAR
LAGUNTZEA DA ETA, NOLABAIT ERE,
ONGI BIZITZEA, HAU DA, ELKARRI
MAITATU, ERRESPETATU, LAGUNDU...
6. mailako ikasleak
FAMILIAREN BETEKIZUNAK
Zaintzea
ElikatzeaHezkuntza
emateaMaitasuna
emateaKonfidantza giroa
sustatzeaSegurtasuna eskaintzea
Giza balioak bereganatzen laguntzea
UMEEN EGOERAK
Biologikoak
Adoptatuak
Harreran familian (aldi batetarako)
Familian bizi direnak
Aldi batetarako familiaren egoera berezi batengatik
Abandonatuak
Umezurteztegi/ harrera etxeetan bizi
direnak
Kasu batzuetan
Kasu batzuetan
Egoera bideratzen denean
KIDEEN ARTEAN EGON DAITEZKEEN DESBERDINTASUN BATZU
Desberdintasun batzu
Erlijioa
Jatorria
Ohiturak
Hizkuntza
Arraza
…
Familia motak
Guraso banandua
k
Guraso bakarreko
a
Familia zabala
Nuklear klasikoa
Berrosotatu-tako
familia
Sexu bereko
bikoteaz osatutako
a
FAMILIA NUKLEAR KLASIKOA
Gizarte guztietako oinarrizko egitura da familia nuklearra edo oinarrizkoa, aita, ama eta seme-alabetaz osatua dena. Hauek, biologikoak edo adoptatuak izan daitezke. Kide hauen artean elkarren arteko harremanak mantentzen dituzte.
GURASO BAKARREKO FAMILIA
Seme-alabak dituen aita edo
ama bakarrak osatzen duten
familiak dira.
ODOLEKO SENIDEAK OSATUTAKO FAMILIA ZABALA
Familia nuklear klasiko batez baino gehiagoz osatua dago eta etxe berean bizi direnei horrela deritzaie. Bi belaunaldi baino gehiago eta odolkidetasun harremanean, aiton-amonak, gurasoak, seme-alabak, izebak, osabak, lehengusuak,.. . Adibidez hiru belaunalditako familia aiton-amon, ezkondutak edo soltero dauden seme-alabak, eta bilobek osatutakoari deritzo.
GURASO BANANDU DITUEN FAMILIA
Gurasoak bereiztu edo dibortziatu ondoren sortzen diren familia berriak dira.
BERROSATZEN DEN FAMILIA
Bereiztu edo alargun geratu ondoren beste
familia batekin berrosatzen diren familiak
dira. Banandutako bikoteko kide batek
berriro eratutako familia, aurreko
harremanen ondorioz seme-alabak dituenean.
SEXU BEREKO BIKOTEAK OSATUTAKO FAMILIA
Bi aita edo bi amak osatutako familia.
Gaur egun, hainbat tokitan, legeak ez ditu onartzen
horrelako familia motarik.
ADOPZIO-FAMILIA
Adopzio osoa gertatzen denean, hau da, aurrekorik
gabeko ume batentzako gurasoak bilatzen
direnean, filiazio berria ematen zaio ume horri,
jatorrizko (odolezko) filiazioa ordezkatuko duena.
Eredu honetan lotura biologikorik gabeko filiazioa
onartzen da (ernalketarik gabekoa). Kasu hauetan
gurasoak, gizon-emakume edo sexu-bereko bikotez
osatuak izan daitezke. Zenbait lekutan, legearen
arabera, emakume edo gizon bakar batek ere
adoptatu dezakete ume bat.
HARRERA-FAMILIA
Zenbait familiei kendutako seme-alabakekin (tratu txarrak edo hazi ezina..) edo beste herrialde batetik ekarritako umeekin sortzen diren familia berriak dira. Ume horiek beraien familiarekin lotura juridikoa izaten jarraitzen dute baina bere heziketaz harrera familiek arduratzen dira. Definizioz, familia harrera haurrari epe jakin batean bere berezko familiak ondo zaindu duenean, berezko familia horren ordezko edo osagarri modura familia arreta eskaintzeko erabiltzen den baliabide bat da.Hainbat egoeratan beren familiarekin bizi ezin duten haurrei eta nerabeei zuzentzen zaien baliabide bat da familia harrera, eta horregatik, ezin da inoiz adopzioarekin nahastu.
ONDORIOAK
1. ONDORIOA
Familia batek ume edo kide baten oinarrizko beharrizanak betetzeaz arduratu behar du, hau da, zaintzea, elikatzea, janztea, heztea. Horietaz gain, berebiziko garrantzia du balioak erakustea, maitasuna ematea, konfidantza sustatzea.
Azken finean umearen eskubideak bermatu behar ditu. UMEEN ESKUBIDEAK ERRESPETATZEA EZINBESTEKOA DA.
2. ONDORIOA
BERDIN DA ZEIN DEN FAMILIAREN
OSAKETA, EGITURA, JATORRIA…
GURE USTEZ, BETEKIZUNAK
ARDURATSU BETETZEA DA
GARRANTZITSUENA
3. ONDORIOA
FAMILIA BAT IZATEA, ALTXOR BAT IZATEA DA.
ELKARRI LAGUNDU, ZAINDU, MAITATU, ERRESPETATU … ITZAZU ZURE FAMILIAKO
KIDEAK!!
4. ONDORIOA
BERDIN DA ZEIN DEN FAMILIA EGITURA, JATORRIA,
IZAERA … GUZTI-GUZTIEI
GURE
ERRESPETUA ZOR DIEGU.
ZAINDU EZAZU MAITE DUZUN HORI!