PRENTSADOSIERRA
EUSKALDUNAJAUREGIABilbo,2018koazaroaren26an
1
AURKIBIDEA
SARRERA BASQUE INDUSTRY 4.0, ETORKIZUNEKO INDUSTRIAREN TOPAGUNEA
PROGRAMA
PROTAGONISTAK
HIZLARIAK
ERAKUSLEAK
4.0 IRAULTZAREN TEKNOLOGIAK
2
SARRERA BASQUE INDUSTRY 4.0, ETORKIZUNEKO INDUSTRIAREN TOPAGUNEA Bost urte igaro dira Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako Sailak, SPRIren bitartez, BASQUE INDUSTRY 4.0 lehen kongresua antolatu zuenetik, fabrikazio digitala eta horren teknologiak autonomia erkidegoko enpresetara gerturatzeko. Euskadin elektronika, informazio eta komunikazio teknologien (EIKT) industria-‐aplikazioei buruzko erreferentziazko hitzordu bihurtu da dagoeneko topaketa hau, bertan biltzen baitira euskal industria-‐inguruneko puntako enpresak, klusterrak, teknologia-‐zentroak eta unibertsitateak. Bestela esanda, teknologia berriak ekoizpen-‐prozesuetan integratzeko garapen eta aplikazio berriak bilatzen diharduten eragileak zein lantegiko ohiko jardunean teknologia horien laguntzaz lan egiten dutenak elkartzen dira ekitaldi honetan. Aurten, euskal enpresetako 2.000 ordezkari baino gehiago bilduko dira azaroaren 26an Bilboko Euskalduna Jauregian, etorkizuneko teknologia horiei guztiei buruzko hitzaldietan, erakustaldietan eta tailerretan. Programa osatua, laugarren industria-iraultzan egunera jartzeko Urtero bezala, biltzarrean, aurkezpen, hitzaldi eta mahainguru ugari izango dira 4.0 industriaren inguruan sortutako joera eta eredu arrakastatsuen errepasoa egiteko. Aurtengo ekitaldian, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuak ongietorria eta aurkezpena egin ondoren, Marco Taisch Milango Politeknikoko irakasleak emango du irekierako hitzaldia, 4.0 Industriaren berrikuntza teknologikoak errentagarri bihurtzeko ereduak hizpide hartuta. 2002. urtetik, Etorkizuneko fabriken ikerketarako Europako Elkartean (EFFRA) dihardu Taischek, eta haientzat mapa teknologikoak eta produkzio-‐sistemei buruzko prospektiba teknologikoko analisiak egiten ditu. Haren esku-‐hartzearen ondoren, aurtengo kongresuaren egitarauan hainbat jarduera, hitzaldi eta tailer izango dira, gune desberdinetan paraleloan. Auditoriumean, ‘4.0 Merkatuaren ikuspegia’ mahaingurua izango da, eta bertan Verónica Pascual (Asti), Antoni Flores (Loop New Business Model), Amagoia Paskual (Addilan Fabrikazio Gehigarria) eta José Valderrábano (Airbus Industries) ariko dira solasean, Manuel Salaverria Basque Industry 4.0. Pilotatze-‐taldeko zuzendari eragilea moderatzaile dutela. Kaferako etenaldiaren ondoren, 11:30ean, 4 SAIO PARALELO hasiko dira, 4.0 Industriarako aplikazio sektorialak aztergai hartuta. A1, A2, A3.2 eta A4 aretoetan izango dira lau saio horiek, eta bertaratuek aukera izango dute automobilgintza, aeronautika, makina-erreminta eta energiaren sektoreetan teknologia berriak txertatuta arrakasta lortu duten enpresen kasuak ezagutzeko. Besteak beste, GKN Driveline, CIE Automotive, Khegal Aeronáutica, Renishaw Ibérica, Egile Taldea, LTK Logistika Integraleko Operadoreak, Sisteplant, Mondragon
3
Korporazioa, Loire Gestamp, Soraluce, Nem Solutions, Ingeteam eta Hine enpresetako ordezkariek eta Acicae, AFM eta IMH elkarteetako eta Energiaren Klusterreko kideek emango dute beren esperientzien berri. 4.0 Industriarako aplikazio sektorialei buruzko beste 4 saioetan, informazioaren teknologiak, eraikuntza, elikadura eta mugikortasuna eta logistika izango dituzte aztergai. Lansaio horiek areto berberetan izango dira, 15:00etan, bazkariaren ondoren. 4.0 Industriaren eskutik beren produkzio-‐prozesuetan berrikuntzak aplikatu dituzten enpresen artean honako hauek ariko dira beren esperientzia azaltzen: Airstudio, Lantek Sheet Metal Solutions, Deusto Sistemas, Virtualware, Airlan, Estudios GIS, Arcelormittal, Angulas Aguinaga eta Biolan, eta haiekin batera, Azti eta Tecnalia zentro teknologikoetako arduradunak eta Gaia klusterreko kideak ere izango dira. 4.0 Industriarako teknologia bideratzaileak xehetasun handiagoz eta bertatik bertara ezagutu nahi dituztenek aukera izango dute, 12:30etik 13:30era, (A1, A2, A3.2 eta A4 aretoetan) punta-‐puntako enpresek egingo dituzten erakustaldiak ikusteko. Besteak beste, Ibermática, Sisteplant, Xabet, La Personnalité, Wearhealth, Gogoa Mobility Robots, Plain Concepts, Sarenet, Grupo 3E, Optimus 3D, ABB Spain eta Virtualware konpainiek egingo dituzte erakustaldi horiek. Arlo askotan, hala nola laneko segurtasunean, energia-‐kontsumoen kontrolean, produktuen diseinuan eta eskariari doitzeko zereginean teknologiak eskaintzen dituen aukera berriei eta erronkei buruz jardungo dute enpresa horietako ordezkariek. Paraleloan, A3.1 aretoan, Gaia telekomunikazio-‐klusterrak sei gamifikazio-tailer antolatuko ditu, teknologia horrek langileak prestatzeko eta erakartzeko duen ahalmena erakusteko. Binary Soul, Fagor Ederlan, GH Cranes & Components, Virtualware, Gestionet, TAK Learning, Solid Virtual eta Innovae konpainietako adituek emango ditute tailer horiek. Bestalde, edizio honetako ikasgela teknologikoak Barria 1 eta 2 aretoetan izango dira. Gela horietan, bertaratuek aukera izango dute sentsorika, adimen artifiziala, zibersegurtasuna eta robotika arloetako azken berrikuntza eta joeren berri jakiteko. Tecnalia, Ceit, Ikerlan, Tekniker eta Ideko ikerketa-‐zentroetako adituek, besteak beste, gai hauek jorratuko dituzte: sentsore heterogeneoen sistemak industria-‐prozesuetan txertatzeko eman diren aurrerapausoak, makina-‐pertsona komunikazio naturala, kontzeptu mekatroniko berriak eta doitasuna handitzearen eta errepikakortasunaren ondorioz sortutako funtzionaltasun berriak. Azkenik, Slawomir Tokarski adituak ‘Smart Industrial Specialization Transformation’ hitzaldia emango du A1 aretoan. Europako Batzordeko barne merkatu, industria, ekintzailetza eta ETE-en zuzendaritza nagusiaren barnean berrikuntza eta fabrikazio aurreratuko zuzendaria da Tokarski, eta gai hauek hizpide hartuta arituko da: industria-‐berrikuntzarako EBren politika eta eskaintzen dituen finantzaketa-‐aukerak, espezializazio adimentsurako estrategiak lankidetzarako akuilu gisa, eta inbertsio bateratuko estrategiak industria-‐modernizaziorako.
4
Aurten ere, BIND 4.0 programan parte hartzeko hautatutako 'startup’-‐ek itxiko dute jardunaldia. Enpresa hasiberri horiek, banaka-‐banaka aurkeztuko dituzte beren proposamenak, A1 aretoan 16:35etik 17:35era. Horrez gain, erakusketa-‐gune bat ere izango dute goizeko 10:10etatik zabalik, Jauregiko hallean. Hallean bertan egokituko da erakusketa-gunea ere. Aurten, 70 konpainia bilduko dira bertan, baita ‘business corner’ delakoa ere. Lehena goizeko 8:00etatik aurrera izango da irekita, eta partaideen arteko elkarrizketak bideratzeko gunea, berriz, ezingo da bisitatu 10:10ak arte. Biak zabalik izango dira 18:15ean kongresua ixten den arte.
5
PROGRAMA EUSKALDUNA JAUREGIA – BILBAO. AZAROAREN 26an
AUDITORIOA
9:00 Irekiera Industria 4.0 estrategia
ARANTXA TAPIA Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua
9:30 Industry 4.0: the way to make it profitable
MARCO TAISCH Milango Politeknikako irakasle titularra
10:10 Mahai ingurua: ‘4.0 Merkatuaren ikuspegia’ AUDITORIOA
Antoni Flores – Loop New Business Model Verónica Pascual – Asti Amagoia Paskual – Addilan Fabricación Aditiva José Valderrábano – Airbus Industries Moderatzailea: Manuel Salaverria – BDIH
11:00 Kaferako atsedenaldia OHARRA: 11:30etan jardunaldiak aurrera jarraituko du areto desberdinetan programa paraleloekin APLIKAZIO SEKTORIALAK ETA TEKNOLOGIA BIDERATZAILEAK
11:30 4.0 Industriaren aplikazio sektorialak
4.0 Industriaren aplikazio-‐kasuak automobilgintza, aeronautika, makina-‐erraminta eta energiaren sektoreetan
3.1: Automozioa A3.2 aretoa Iñigo Zaldua (GKN Driveline) Daniel Azkue (GKN Driveline) Mikel Lorente (CIE Automotive) Moderatzailea: Asier Martínez (ACICAE) 3.2: Aeronautika A2 aretoa Óscar Jauregi (Khegal Aeronáutica) Leonardo Marqués (Renishaw Ibérica) Álvaro Fraile (Grupo Egile) Jesús Aznar (LTK Operadores de Logística Integral) Moderatzailea: Ana Santiago (Sisteplant) 3.3: Makina eta Erreminta A1 aretoa Patricia Tamés (AFM) Ixaka Egurbide (IMH)
6
Eduardo Beltrán (Corporación Mondragón David Ramos (Loire Gestamp) Alejandro Martínez (Soraluce) Moderatzailea: Xabier Ortueta (AFM) 3.4: Energía A4 aretoa Idoia Iceta (Nem Solutions) Ana Goyen (Ingeteam Power Technology) Iker Arrizabalaga (Hine) Moderatzailea: José Ignacio Hormaeche (Cluster De Energía)
12:30 4.0 Industriarako teknologia bideratzaileak 4.1 A1 aretoa Ohiana Mendizabal (Xabet) Mónica San Sebastián (Ibermática) Borja Arenaza (Sisteplant) Moderatzaile: Josu Ocariz (SPRI) 4.2 A2 aretoa Goio Telletxea (La Personnalité) Esteban Bayro (Wearhealth) Carlos Javier Fernández (Gogoa Mobility Robots) Moderatzailea: Cristina Oyón (SPRI) 4.3 A3.2 aretoa Ibon Landa (Plain Concepts) Aitor Lejarzegi (Sarenet) Ion Irañeta (Grupo 3E) Moderatzailea: Alberto Fernández (SPRI) 4.4 A4 aretoa Fernando Oharriz (Optimus 3D) Sergio Martín (ABB Spain) Unai Extremo (Virtualware) Moderatzailea: Iñaki Suárez
13:30 Bazkaria 15:00 4.0 Industriarako Aplikazio Sektorialak
5.1: EIKtak eta serbitzu aurreratuak A1 ARETOA Lorenzo Díaz de Apodaca (Airstudio) Juan José Colás (Lantek Sheet Metal Solutions) Erik Rodríguez (Deusto Sistemas) Unai Extremo (Virtualware) Moderatzailea: Tomás Iriondo (Gaia) 5.2: Eraikuntza A4 ARETOA Iker Garay (Airlan) Alvaro Arroyo (Estudios GIS) Edurne Núñez (Arcelor Mittal) Eva Arrieta (Lanik)
7
Moderatzailea: José Antonio Chica (Tecnalia) 5.3: Elikadura A3.2 ARETOA Javier Apalategi (Angulas Aguinaga Asier Albizu (Biolan) Jaime Zufia (AZTI) Moderatzailea: Jon Ander Egaña (Cluster Alimentación de Euskadi) 5.4: Mugikortasuna eta Logistika A2 ARETOA Isidro Arrieta y Sergio Barreña (Ingartek) Juan Jesús Alberdi (Ulma Handling Systems) Jorge Segura (Noatum Container Terminal Bilbao) Moderatzaileak: Fernando Zubillaga (BCML-‐MLC) eta Inmaculada Ugarteche (BCML-‐Uniport Bilbao)
16:00 Smart Industrial Specialization Transformation A1 ARETOA
SLAWOMIR TOKARSKI European Comission
16:35 BIND 4.0: KASUAK A1 ARETOA 2017aren 4 kasuri buruzko emaitzak José María Gallego (CIN), Aloña Auzmendi, Manuel Lorenzo (GESTAMP) Jesús Pérez (TEDCAS), Edurne Cabezón (ITP) Esteban Bayro(WEARHEALTH), Juan Mocoroa(MERCEDES BENZ) Ainhoa Cid (KARTEN SPACE), Oscar Cantalejo(IBERDROLA) Moderatzailea : Olatz Yarza
GELA TEKNOLOGIKOAK: PROGRAMA 11:30 1 – Sentsorika Barria 1 ARETOA
Ane Martínez de Guereñu (Ceit-‐IK4) Iosu Gabilondo (IK4-‐Ikerlan) Jon Mabe (IK4-‐Tekniker) Nieves Murillo (Tecnalia) Izaskun Mendia (Tecnalia)
11:30 2 – Adimen Artifiziala Barria 2 ARETOA Jon Pérez (IK4-‐Ikerlan) Izaskun Fernández (IK4-‐Tekniker) Jon Kepa Gerrikagoitia (IK4-‐Ideko) Aitor Álvarez (Tecnalia)
15:00 3 – Zibersegurtasuna Barria 1 ARETOA
Edorta Echave (Experto CiberseguridadIndustrial –AccentureSecurity) Iñaki Eguía(CEO –RKL Integral) David Barroso (CEO -‐Countercraft) David Mayoral (CEO –Alias Robotics)
8
Luís Angel del Valle (CEO -‐SealPath) Elyoenai Egozcue(Head of ICS Cybersecurity-‐S21sec-‐Nextel)
16:00 4 - Robotika Barria 2 ARETOA
Jon Agirre Ibarbia (Tecnalia) Jon Azpiazu (Tecnalia) Loreto Susperregi (IK4-‐Tekniker) Asier Barrios (IK4-‐Ideko)
GAMIFIKAZIORAKO TEKNOLOGIAK LANTZEKO TAILERRAK: PROGRAMA A3.1 ARETOA 10:10 1. LANTEGIA: Pertsonen trebakuntza eta salmenta aurreko sistemak industrian
Binary Soul Fagor Ederlan GH Cranes & Components
11:30 2. LANTEGIA: Nola diseinatu GGBBak trebatzeko eta garatzeko proiektu bat, gamifikazio-teknikak eta EBko beste teknika batzuk erabiliz Virtualware Fagor Ederlan
12:30 3. LANTEGIA: Gamifikazioaren bidez talentua erakartzeko erronka Gestionet
15:00 4. LANTEGIA: Gamification eta mobile learning: Heziketaren iraultza
TAK Learning
16:00 5. LANTEGIA: Talde-lana eta motibazioa, errealitate birtualaren bidez Solid Virtual
17:00 6. LANTEGIA: Digital Twin-eko tresnetan oinarritutako mantentze-konponbide
aurreratuak, errealitate areagotuaren bidez gidatutako prozedura eta TeleLaguntza Innovae
9
TEKNOLOGIEN ERAKUSKETA EREMUA
8:00 - 18:15
EXPO (Hall Barria)
I+ G arloko 46 enpresa handik eta eragilek beren berrikuntza teknologikoak aurkeztuko dituzte beren erakusmahaietan.
BIND EREMUA (A1 eta A2 Aretoen pareko hall-‐a)
BIND 4.0 2017 programako 27 startup-‐ek eta aurtengo BIND edizioan aurre-‐hautaketan aukeratutako beste 63 enpresa hasiberrik beren berrikuntza teknologikoak aurkeztuko dituzte erakusmahaietan.
Gamifikazio-tailerren erakusketa (A3 ARETOAren parean)
Gaia Klusterreko 7 enpresek beren berrikuntza teknologikoak aurkeztuko dituzte.
10
PROTAGONISTAK
HIZLARIAK 9:30 ‘INDUSTRY 4.0: THE WAY TO MAKE IT PROFITABLE’ Auditorioa
MARCO TAISCH – Milango Politeknika Marco Taisch Milango Politeknikako Kudeaketa Ingeniaritzako Departamentuko irakasle titularra da. Ekoizpen Sistema Automatizatuak eta Teknologia Industrialak irakasgaia ematen du. Milango Politecnicoko School of Managementeko Executive MBAko eta International MBAko zuzendaria izan zen. Gaur egun, Informazioa Tratatzeko Nazioarteko Federazioko (IFIP) Ekoizpena Kudeatzeko Sistemetako Aurrerakuntzei buruzko Lantaldeko (APMS) lehendakaria da, baita Kontrol Automatikoko Nazioarteko Federazioko (IFAC) kidea, Ingeniaritza Industrialaren Institutuko (IIE) goi-‐mailako kidea eta beste IEEE sozietate batzuetako kidea ere. Taylor&Francisek eta Journal of Sustainable Manufacturing&Renewable Energyk kaleratzen duten Ekoizpenaren Plangintzarako eta Kontrolerako Nazioarteko Aldizkariko kontseilu editorialeko kidea da. Honako ikergai hauek lantzen ditu: fabrikazio-‐ingeniaritza, eragiketen kudeaketa eta hornikuntza-‐katearen kudeaketa, baina bereiziki erreparatuta industria-‐ eta fabrikazio-‐zerbitzuen ekoizpeneko, iraunkortasuneko eta energia-‐efizientziako sistemen kudeaketari eta produktuaren biziaroaren kudeaketari. Lau liburu argitaratu ditu, baita 130 artikulu baino gehiago ere nazioarteko aldizkarietan eta kongresuko aktetan. Nazioarteko 15 ikerketa-‐proiektutan baino gehiagotan hartu du parte, ikerketa-‐zentroetan (ETHZ, EPFL, Darmstadt-‐eko Unibertsitate Teknikoa, TU Braunschweig, Chalmers University) nahiz enpresa liderretan (ABB, Comau, Rolls Royce, Schneider Electric, Siemens, SKF, Whirlpool ). 2002az geroztik, teknologiaren joerak aztertu ditu Europako Batzordearentzat. Besteak beste, mapa teknologikoak eta ekoizpen-‐sistemei buruzko prospekzio teknologikoko ikerketak egin ditu. Testuinguru horretan, hain zuzen, Etorkizuneko Ikerketarako Elkartearen Fabrikazioaren Ikerketa Industrialerako Europako Aholkularitza Taldeko (EFFRA) kidea da. Produktuaren biziaroaren kudeaketaz arduratzen den Milaneko Politeknikako Holonix spin-‐offeko lehendakaria da.
10:10 MAHAI INGURUA: 4.0 MERKATUAREN IKUSPEGIA Auditorioa
ANTONI FLORES – LOOP NEW BUSINESS MODEL Lehiakortasunean, berrikuntzan eta negozio-‐eredu berrien kudeaketan aditua da Antoni Flores. Loop New Business Models aholkularitza estrategikoko enpresako kontseilari delegatua da, eta ohiko hizlaria enpresa-‐foroetan. Era berean, gai horiei buruzko artikuluak argitaratzen ditu komunikabide orokorretan, ekonomiaren arlokoetan eta espezializatuetan. 30 urtetik gorako ibilbide profesionalean enpresa asko izan dira haren aholkuen hartzaile, estrategiaren, lehiakortasunaren eta negozio-‐
11
ereduen diseinuaren inguruan, besteak beste, hauek: Hewlett Packard, Inditex, Orange, CAF, Steelcase, Bosch Siemens, Mondragon korporazioa, BBVA, Cortefiel, Indra, Danone eta Coca Cola. “La actitud innovadora: cinco principios para generar una nueva forma de gestión” liburuaren egilea da eta “La Alquimia de la Innovación” liburuaren egilekidea. Bestalde, “Gestión de la innovación: diagnóstico” izenburukoan esku hartu du, beste profesional nabarmen batzuekin batera. www.antoniflores.com blogaren bidez, gaztelaniazko erreferenteetako bat bilakatu da, berrikuntzan eta negozio-‐eredu berrien kudeaketan..
VERÓNICA PASCUAL – ASTI Verónica Pascual Boé, ASTI Technologies Groupeko CEOa, ingeniari aeronautikoa da Madrilgo Universidad Politecnican, MBA Pariseko CDIn eta Lidergoan eta estrategian ezarritako psikologia positiboko master exekutiboduna. 5 hizkuntza menderatzen ditu eta 6 herrialdetan bizi izan da. ASTI nazioarteko ingeniaritza da: gidaririk gabeko ibilgailuen (AGVak-‐ gidatze automatikoko ibilgailuen) sistemak diseinatu, fabrikatu, ezarri eta mantentzen ditu, barneko logistika-‐prozesuak eta ekoizpena automatizatzeko manufaktura-‐industrian. 2015etan eta 2016an Europako liderra izan zen Hannoverreko Unibertsitateak kaleratzen duen rankingean. 4.9 industriaren bideratzailea izateaz gain, 4 kontinentetan orotariko sektoreetako (automobilgintza, elikadura, kosmetika, farmazia, aeronautika…) plantak automatizatzeaz arduratu eta elkarren artean lotutako produktuen fabrikatzailea ere bada ASTI, betiere estrategia argi batekin: bezeroekin konektatzeko eta integratzeko zerbitzuak, aurretiazko mantentzekoak, performancearen analisirakoak… eskaintzeko, gero eta gehiago, eta gero eta hobeto. Estrategia teknologiarekin batera, ASTI 4.0 Talentuko estrategian ere aitzindaria da: 4.0 hezkuntza-‐programarako, enplegurako prestakuntzarako eta bezeroen talentua eraldatzen laguntzeko plataforma lantzen du ildo horretan, gorabidean datorren ekonomia digitalak dakartzan beharrizan berrietarako talentua sortu eta bideratzeko asmoz. Verónica, gainera, 4.0 Industria Batzordearen lehendakaria eta AMETICeko (Elektronikako, Informazio Teknologietako, Telekomunikazioetako eta Eduki Digitaletako Enpresen Elkarteko) Talentuaren Garapenaren lehendakari ordea da, bai eta Endeavor inpaktu handiko ekintzaileen sare global ospetsuko kidea ere. AMAGOIA PASKUAL – ADDILAN FABRICACIÓN ADITIVA Amagoia Paskual 2000. urtetik ari da makina-‐erremintaren sektorean lanean. 2013an, Maher Holdingeko negozio berrien unitateko arduradun gisa, gehitze-‐fabrikazioko proiektua sustatzeari ekin zion beste lankide batzuekin batera, eta 2017an ADDILAN FABRICACIÓN AUDITIVA SL eratu eta jarri zuten abian. ONA eta Maher Holding enpresek berrikuntzaren eta dibertsifikazioaren alde egindako apustuaren emaitza da ADDILAN. Biak ala biak erreferente garrantzitsuak dira makina-‐erremintaren sektorean, eta 4.0 Industriaren alde egin dute apustu. JOSÉ VALDERRÁBANO – AIRBUS INDUSTRIES A350XWB programako erosketa-‐burua. Jose Valderrábano Fidagarritasun eta Segurtasun Sistemetako burua da eta bera arduratzen da EADS Spain sozietatearen
12
proiektu guztietako Ingeniaritza Zuzendaritzako dokumentazio guztia prestatzeaz. CN-‐235, C-‐212, C-‐295 hegazkinak hartzen ditu, hala bertsio militarretan nola zibiletan, bai eta EF-‐2000, C-‐101 eta EF-‐18 hegazkinak ere. MODERATZAILEA: MANUEL SALAVERRÍA – BDIH Innobasqueko presidentea eta Pilotaje Basque Industry 4.0 taldeko zuzendari exekutiboa da Manuel Salaverria. Zientzia Fisikoetan lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitatean, eta Enpresa Zuzendaritzako masterra du Deustuko Unibertsitatean. 1997ko abenduan Euskaltelen sartu zen, eta bertan hainbat zuzendaritza-‐postutan aritu da. 2016az geroztik, Marketin Korporatiboko zuzendaria da. GAIAko (Euskal Herriko Elektronika eta Informazio Teknologien Klusterreko) lehendakaria izan zen 2012ko ekainetik 2016ko ekainera. Gaur egun, hainbat enpresatako administrazio-‐kontseiluetako kidea da, Bezeroen Gestioaren, Interneten, Zerbitzu Aurreratuen eta Digitalizazioaren arloetan.
11:30 APLIKAZIO SEKTORIALAK ETA TEKNOLOGIA BIDERATZAILEAK
AUTOMOZIOA – AERONAUTIKA – ME – ENERGIA 3.1: AUTOMOZIOA A3.2 ARETOA MIKEL LORENTE – CIE AUTOMOTIVE CIE AUTOMOTIVE enpresako Zuzendari teknikoa. Ingeniaritza Industrialeko lizentziaduna Nafarroako Unibertsitatean eta Enpresa Administrazioko masterduna. 17 urteko lan-‐esperientzia du automobilgintza-‐sektorean, hainbat eginkizunetan. DANA Corporationen lan egin du 8 urtez Estatu Batuetan eta Ekialdeko Europan, produktuen ingeniaritzan, prozesuen ingeniaritzan eta Six Sigma Black Belt gisa. Azken 9 urteetan ACICAE Euskadiko Automozio Klusterreko eta AIC Automobilgintzako Adimen Zentroko zuzendari teknikoa izan da. Jardun horretan, bi erakundeotako agenda teknologikoak zehaztu eta ezartzeaz eta ikerketa-‐, garapen-‐ eta berrikuntza-‐alorreko bazkide estrategikoekin lankidetza-‐proiektuak jorratzeaz arduratu da. Unibertsitate-‐prestakuntzan laguntzaile aktiboa da, esparru horretan ere partekatzen baitu automobilgintza-‐sektorearekiko duen ezagutza eta maitasuna. MODERATZAILEA: ASIER MARTÍNEZ – ACICAE ACICAE/AIC-‐Automotive Intelligence Centerreko proiektu-‐kudeatzailea. Industria Antolakuntzako Ingeniaria Deustuko Unibertsitatearen eskutik, I+G arloan egin du orain arteko lan-‐ibilbidea. Hasieran, I+G proiektuen teknikari-‐lanetan aritu zen sektore elektrikorako babes-‐, kontrol-‐, komunikazio-‐ eta neurri-‐sistemak fabrikatzen zituen enpresa batean; ondoren, automozio-‐sektorera egin zuen jauzi. Azken bederatzi urteotan, ACICAE klusterraren eta AIC zentroaren egituraren barruan, I+G proposamen ugariren dinamizazioan egin du lan automozioko enpresekin lankidetzan, eta taldeen kudeaketan eta instalazioen ustiaketan aritu da AIC zentroan. Sektoreak aurrean dituen erronkak ulertzea eta ildo horretan lagunduz euskal enpresek euren posizionamendua eta lehiakortasuna hobetzea da gaur egun eskuartean dituen proiektuen xedea.
13
SESIÓN 3.2: AERONAUTIKA A2 ARETOA ÓSCAR JAUREGI – KHEGAL AERONÁUTICA Zuzendari komertziala eta kontseilaria, Khegal Aeronáutican. Industriako ingeniari mekanikoa da Nafarroako Unibertsitatearen eskutik. Khegal Aeronáutica SL enpresaren sortzaileetako bat izan zen 2005ean. Zuzendari komertzialaren ardura du eta enpresako Zuzendaritza Nagusiko kide da. LEONARDO MARQUÉS – RENISHAW IBÉRICA Merkataritza-‐zuzendaria – Renishaw Ibérica. Ingeniari mekanikoa, Brasilen jaioa, Merkataritza Zuzendaritzako masterduna Bartzelonako EAEn; 20 urtetik gorako esperientzia profesionala du. 2007az geroztik, Espainian ari da lanean, Erresuma Batuan lau urte egon ondoren. Espainian, Deltacad enpresan (gaur egun, Tebis) egon zen urtebetez, eta zortzi urtez FARO Spain enpresan. 2016an, Renishaw enpresan sartu zen, Espainia eta Portugalerako merkataritza-‐ eta marketin-‐zuzendari. Industria Metrologia Arloko arduraduna. ÁLVARO FRAILE – ITS SECURITY Sortzailea eta kontseilari delegatua – ITS Security eta informazioaren segurtasuneko burua – Egile taldea. 15 urtetik gorako esperientzia du zibersegurtasunaren sektorean. ITS Security enpresa sortu zuen 2007an, eta hartako kontseilari delegatua da. Enpresa aditua da zibersegurtasunean, industria-‐zibersegurtasunean eta IoT-‐n (UNIT71). Gainera, EGILE industria taldeko informazioaren segurtasuneko burua da. Kargu horretan, informazioaren segurtasuna hobetzeko politika, prozedura eta ekintzak planifikatu, garatu, kontrolatu eta kudeatzen ditu, betiere, funtsezko konfidentzialtasun-‐, osotasun-‐ eta erabilgarritasun-‐oinarriak aintzat hartuta. (ISO 27001, GDPR, COMPLIANCE, SEGURTASUNEKO PLAN ZUZENTZAILEA). MODERATZAILEA: ANA SANTIAGO – SISTEPLANT Sisteplant enpresako zuzendari nagusia. Industriako ingeniaria eta MBA (Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Masterra) tituluduna da, eta graduondoko beste ikasketa batzuk ere egin ditu industria-‐antolaketaren, mantentzearen eta digitalizazio-‐tresnen inguruan. Ohiko irakaslea da Deustuko Unibertsitatean, Juan Carlos I.a Unibertsitatean, Sevillako Unibertsitatean eta Espainiako negozio-‐eskola batzuetan. Gaur egun Sisteplant enpresako zuzendari nagusia da. 15 urtetik gora daramatza enpresa horretan eta proiektu-‐zuzendaria eta ingeniaritza arloko kudeatzailea izan da. Aurretik, batez ere automozioaren eta arte grafikoen sektoreetan egin du bere ibilbide profesionala. Kontseilari independentea da zenbait batzorde exekutibotan. 3.3: MAKINA-ERREMINTA A1 ARETOA PATRICIA TAMÉS – AFM KLUSTERRA AFM Klusterreko zuzendariondokoa. Ingeniari industriala Nafarroako Unibertsitatean (Tecnun) eta Beng in Mechanical Engineeringa Glasgowko Unibertsitatean. Lanbide-‐ibilbide osoa eman du makina-‐erremintaren eta fabrikazio aurreratuaren sektoreetan.
14
IXAKA EGURBIDE – (IMH) Zuzendari kudeatzailea IMH. Enpresa Zientzietan lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean. Enpresaren Lehiakortasunerako Kudeaketa masterduna Euskal Herriko Unibertsitatean eta Pertsonen Garapen eta Kudeaketa Estrategikoko masterduna Mondragon Unibertsitatean. 1997az geroztik IMHn ari da, hainbat konpetentzia-‐eremutan. Jardun horretan, kudeaketarekin lotutako ereduak emateko, ezartzeko eta transferitzeko esperientziak jorratu ditu. Esparru horretan bertan aholkularitza-‐lana bete du nazioarteko (Argentinan, Kolonbian, Txilen, Venezuelan, Mexikon, Txinan eta Malaysian) kokatutako zentroetarako eta ikastetxeetarako transferentzia-‐proiektuetan. 2001etik 2009ra bitartean, IMHko pertsonal-‐zuzendaria izan zen. Lan horrekin batera, sustapen-‐ eta koordinazio-‐lana egin zuen GIGA proiektuaren hasieran. Proiektu hori ETE-‐en funtsezko prozesuak berritzen eta etengabe hobetzen laguntzeko jaio zen, zerbitzu-‐bokaziotik abiatuta. Hala, ETE bakoitzaren errealitateari egokitutako laguntza teknikoa, tresnak, metodologia eta prestakuntza eskaintzen die, beraien beharren eta arazoen ezagutza hurbiletik oinarrituta. 2009az geroztik, prestakuntza dualean 23 urteko esperientzia duen IMHko Ingeniaritza Eskola Dualeko zuzendaria da (Euskal Herriko Unibertsitateari atxikitako eskola da). 2016ko irailaz geroztik, IMHko zuzendari kudeatzailea da. DAVID RAMOS – LOIRE GESTAMP I+G ingeniaria Loire Gestamp enpresan. Bi ingeniaritza ikasi zituen Nafarroako Unibertsitatean: Industria Ingeniaritza eta Automatikako eta Elektronikako Ingeniaritza, 2005ean eta 2006an. Tecnalian jardun zuen 7 urtez IKTetako, Robotikako eta Sistema Adimentsuetako sailetan. «Sistema Elektroniko Aurreratuak» masterra egin zuen EHUn 2010ean eta 2011n, Tecnalian lanean ari zen bitartean. 2013tik aurrera Loire-‐Gestampeko I+G sailean ari da, datuak antzeman, aztertu eta bistaratzearen (gaur egun 4.0 industria esaten diogun horren) abenturan. ALEJANDRO MARTÍNEZ – SORALUCE (DANOBATGROUP) Zerbitzu eta Irtenbide zuzendaria Soraluce S.Coopen. Goi-‐mailako industria ingeniaria, Industria Antolamenduko espezialitatean (Deustuko Unibertsitatean). Gaur egun Zerbitzu eta Irtenbide saileko zuzendaria da Soraluce S.Coop. kooperatiban (DANOBATGROUP). ETE batean jardun ondoren, 2006an hasi zen lanean Soralucen. Ondoren, LAKBER MECANIZADOS SL partaidetzako enpresako kudeatzailea izan zen, 2008an sortu zenetik 2014ra arte. MODERATZAILEA: XABIER ORTUETA – AFM AFM Cluster enpresako zuzendari nagusia eta klusterrak kudeatutako elkarte eta erakundeetako zuzendari nagusia. Alegia: AFM (makina-‐erreminten, osagaien eta erreminten fabrikatzailea), ADDIMAT (gehitze-‐fabrikazioa eta 3D), AFMEC (mekanizazioa eta eraldaketa metalmekanikoa), ESKUIN (burdingintza eta industria-‐hornikuntza) eta INVEMA (Makina-‐erreminta alorreko ikerketarako fundazioa). AFM Clusterrek 400 industria-‐enpresa eta 70 bazkide baino gehiago biltzen ditu, 3.000 m€-‐tik gorako fakturazioa du guztira, eta 16.500 langile baino gehiago. IMH Makina-‐erremintaren Institutuko lehendakaria (AFM Clusterren ikastetxea da, Eusko
15
Jaurlaritzaren Euskadiko LHko ikastetxeen sarekoa). Beste ardura batzuk aipatzearren, CSMC Tianjineko espainiar-‐txinar institutuko lehendakariordea da, Makina-‐erremintaren Museoko Patronatuko kidea, eta BIEMH Makina-‐erremintaren Bienalaren Antolakuntza Batzordeko kidea.
SESIÓN 3.4: ENERGÍA Sala A4 MODERATZAILEA: JOSÉ IGNACIO HORMAECHE – ENERGIA KLUSTERRA Gaur egun, Euskadiko energiaren sektoreko 165 enpresa eta erakunde biltzen dituen Euskadiko Energia Klusterraren zuzendaria da José Ignacio Hormaeche. José Ignacio bide, ubide eta portuetako ingeniaria da Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan eta Enpresako Zuzendaritzako masterduna INSIDEn. 2006-‐2013 aldian Energiaren Euskal Erakundearen zuzendari nagusia izan zen, eta kargu horretan ari zen bitartean hainbat enpresatako administrazio-‐kontseiluetako kidea ere izan zen, hala nola: Naturgas Energía, Bahía Bizkaia Gas, Eólicas de Euskadi eta Zabalgarbi enpresetakoa. 1998 eta 2006 bitartean, ardura-‐karguak izan zituen GAMESA Taldean, lehenengo SIEMSAko zuzendari nagusi gisa eta ondoren GAMESA EÓLICAko eragiketen zuzendari gisa. Aurretiaz, COINPASA enpresan eta ROBOTIKER teknologia-‐zentroan aritu zen.
12:30 4.0 INDUSTRIARAKO TEKNOLOGIA BIDERATZAILEAK 4.1 A1 ARETOA OHIANA MENDIZABAL – XABET Sustatzailea eta eraldaketa-zuzendaria XABETen. Goi-‐mailako ingeniari industriala da Nafarroako Unibertsitatean (TECNUNen), eta ia hamarkada bat darama industria-‐enpresei laguntzen, etengabe hobetzeko eta etorkizunera begira eraldatzeko bidean. Arlo estrategikoan balioa sortzea eta exekuzio operatiborako ekintza-‐planak abian jartzea dira haren eginkizunak. Mendizabalek entzutedun hainbat aholkularitza-‐enpresatan lortu du eskarmentua. XABETen hasi aurretik, NEM Solutionsen jardun zuen; enpresa-‐lehiakortasunaren arloan datuak eraldatzeko proiektuak garatu eta ezartzearen arduraduna zen, bai eta zuzendaritza-‐taldeko kidea ere. Teknologiaren eta negozioaren eremuetan trebea izanik, eraldaketa-‐zuzendaria da, gaur egun, XABETen, eta enpresaren sustatzaileetako bat ere bai. Bere ikuspegia eta pasioa eskaintzen ditu egunero MÓNICA SAN SEBASTIÁN – IBERMÁTICA Ibermática Industriako zuzendari teknikoa. Industria-‐ingeniaria da eta 2004tik ari da Ibermátican lanean. Gaur egun Ibermática Industriako zuzendari teknikoa da. 14 urteko eskarmentua du Informazioaren Teknologien arloan, eta senior aholkulari izan da nazioarteko proiektuetan. Aurretik, prozesuetako aholkularitza-‐lanak egin zituen Ibermátican, enpresa horretan ekin baitzion ibilbide profesionalari. BORJA ARENAZA – SISTEPLANT 4.0 Industriako irtenbide aurreratuen negozio-‐garapenaren arduraduna da SISTEPLANT enpresan. Goi-‐mailako industria-‐ingeniaria da Bilboko Industriako eta
16
Telekomunikazioko Ingeniarien Goi Eskola Teknikoan, eta enpresa-‐zuzendaritzako Executive masterra egin zuen Deustuko Unibertsitate Komertzialean. Bere lan-‐jarduna digitalizazioaren eta operazio-‐bikaintasunaren arloko proiektuei lotuta egon da beti, eta 17 urteko eskarmentua pilatu du. SISTEPLANT enpresan egin du lan-‐ibilbidearen zatirik handiena. Fabrikazio aurreraturako irtenbide berritzaileak diseinatu eta ezartzen ditu.
4.2 A2 ARETOA GOIO TELLETXEA – LA PERSONNALITÉ Zerbitzu digitalen diseinu estrategikoa eta UX aholkularia. Arte Aplikatuetan graduduna da Zaragozako Arte Eskolan. Informazioaren arkitektura, erabilgarritasuna, eskuragarritasuna, interakzioen/interfazeen diseinua, erabiltzaile-‐esperientzia eta zerbitzu digitalen diseinu estrategikoa ditu langai duela 20 urtetik hona. Lan-‐ibilbidearen hasieran, Interneteko komunikazioaren arloko diseinatzaile, proiektu-‐zuzendari eta sormen-‐zuzendari izan zen hamar urtez Arista enpresan. La Personnalité enpresaren sortzaileetako bat da, eta azken hamar urteetan diseinua, teknologia eta negozioa ditu lanbide. ESTEBAN BAYRO – WEARHEALTH Bazkide sortzailea – Wearhealth . Esteban Bayro-‐Kaiser jatorri boliviar eta alemaniarrekoa da. Ingeniaritza elektronikoko ikasketak eta telekomunikazioetako masterra egin zituen Txilen. Gero, adimen artifizialean doktoregoa egin zuen Alemaniako Bremengo Unibertsitatean, Adimen Artifizialerako Institutuan. Institutu horretan garatutako ikerkuntza-‐lana oinarri hartuta sortu zuen WearHealth enpresa. Enpresaren helburua 4.0 langileen segurtasuna, osasuna eta produktibitatea monitorizatzea eta hobetzea da, horretarako adimen artifiziala eta IoT gailuak erabiliz. CARLOS JAVIER FERNÁNDEZ– GOGOA MOBILITY ROBOTS Industria-‐ingeniaria eta –diseinatzailea delarik, gaur egun CEOa da GOGOA Mobility Robots enpresan. Askotariko enpresa eta ikerkuntza-‐zentrotan egin du lan, zuzendaritza-‐postuetan, ikertzaile gisa, produktu eta zerbitzuen garapenean eta negozio-‐aukerak sustatzen. Oinarri teknologikodun sektoreetako 10 enpresa baino gehiagoren sorreran hartu du parte. Gainera, enpresa-‐kudeaketari eta berrikuntzari buruzko 5 liburu eman ditu argitara, eta gizarte-‐berrikuntzaren sustatzaile izan da nazioartean. Ohiko kolaboratzailea da komunikabide askotan (irratian, telebistan eta prentsa idatzian), eta hizlari eta irakasle gonbidatu gisa aritzen da nazioarteko unibertsitateetan. CRISTINA OYON - SPRI SPRIko Ekimen Estrategikoen arduraduna. Teknologia eta enpresa garatzeko estrategiak diseinatu, ezarri, komunikatu, jarraipena egin eta ebaluatzeko lanetan dihardu, eskualdeko lehiakortasuneko politiken (RIS3 Espezializazio Adimenduneko Eskualde Estrategia barne hartuta) eta estrategia horiek martxan jarrita sortzen diren
17
ekimenen (Basque Digital Innovation Hub, adibidez) esparruan. Europako Batzordeko High Level Industrial Roundtable Industri 2030 mahaiko kide izendatu berri dute. Katainen lehendakariordeak zuzentzen du eta hauek dira haren helburuak: batetik, Europar Batasuneko industria-‐estrategia ezartzearen alorrean aholkatzea eta, bestetik, Europako industria-‐politikako etorkizuneko ekintzen lehentasunak eta jarduera neurtzeko adierazleak finkatzea. 4.3 A3.2 ARETOA IBON LANDA – PLAIN CONCEPTS Ibon Landak 17 urtetik gora daramatza softwarea garatzen. Bitarte horretan, hainbat enpresatan aritu izan da, ingurune eta teknologia ezberdin askotan. Gaur egun, Plain Conceptsen dihardu, zenbait sektoretako enpresen aholkulari, mentore eta coach moduan. Batez ere arkitektura, cloud computinga, DevOps jarduera eta 4.0 industriarekin lotutako guztia lantzen ditu. Microsofteko MVP (most value player) saria jaso zuen, Cloud Computingaren alorrean. AITOR LEJARZEGI– SARENET IIoT arduraduna Sarenet enpresan. Aitor Lejarzegi aditua da informatikan eta industria-‐sistemetarako telekomunikazioetan. Eskarmentu handia du industriako hainbat sektoretan, hala nola metalgintza, oil&gas, ontzigintza eta automozioan. Prestakuntzari dagokionez, nabarmentzekoak dira industria-‐kontroleko ICS/SCADA sistemetako zibersegurtasuneko graduondokoa eta Cisco fabrikatzailearen ziurtagiri ofiziala duen sareei buruzkoa. Aurretik, sistema telematikoetako ikasketa teknikoak egin zituen. Industria-‐automatizazioarekin eta nazioarteko ekimenekin lotutako ingeniaritza-‐proiektu handietan hartu du parte. Askotariko lanpostuetan aritu da, besteak beste, SCADA sistemen arduradun, kontrol-‐sistemen sareko segurtasun-‐ingeniari, industria-‐lantegiko komunikazio-‐azpiegituraren gainbegirale eta HMI ekipamenduetako urruneko atzipenen arduradun izan da. Multinazional garrantzitsuetan metatu du laneko esperientzia: Yokogawa Electric Europe HQ (Amersfoort, Herbehereak), Ingeteam SA, Bridgestone Europe eta abar. Gaur egun IoT industrialeko negozioa garatzen ari da, enpresekin elkarlanean industriaren eraldaketa digitala aurrera eramaten ION IRAÑETA – GRUPO 3E Proiektu-arduraduna – GRUPO 3E Industria Ingeniaritza Teknikoan (Mekanikan) diplomaduna eta Industria Ingeniaritzan (Industria-‐antolaketan) lizentziaduna Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Energia-‐aurrezpena neurtu eta egiaztatzeko profesionaltasun-‐ziurtagiria (CMVP) du, Efficiency Valuation Organization (EVO) erakundeak emana. Lan-‐ibilbidea Grupo 3E (Grupo Empresarial de Eficiencia Energética SL) enpresan garatu du, proiektu-‐arduradun gisa. Grupo 3E industria-‐taldea hiru enpresek osatzen dute eta 100 langile ditu guztira. Auditorea eta energia-‐aholkularia. Kontsumo-‐monitorizazioan eta Big Data bidezko energia-‐kudeaketan aditua. Gaur egun, Grupo 3E enpresan egiten duen lanaz gain, mikrosare elektrikoei buruzko I+G+b proiektu bat koordinatzen dihardu .
18
4.4 A4 ARETOA FERNANDO OHARRIZ – OPTIMUS 3D OPTIMUS3D enpresaren fundatzailea. Industria Ingeniaritza egin zuen EHUn eta Enpresa Zuzendaritzako Masterra (MBA) IESEn. Berrikuntzaren zale handia da, eta I+G+B proiektuen koordinatzaile eskarmentuduna, ingurune diziplina anitzetan eta multinazionaletan. automozioaren eta aeronautikaren sektoreetako hainbat multinazionaletan 15 urtetik gora aritu ostean, Mercedes Benz, VW eta Aernnova enpresetan adibidez, 2014an bere enpresa fundatu zuen, ingeniaritzako eta gehitze-‐fabrikazioko (3D Printingeko) enpresei zerbitzu emateko, hala metalezko pieza edo tresnetan nola erretxin eta plastikoetan. Gehitze-‐fabrikazioko teknologien ohiko prototipoetatik harago joanez, produktu erabilgarriak diseinatu eta fabrikatzeko erreminta bihurtu zituen, ingeniaritza sortzailearen paradigma berriaren baitan. Hi-‐Tec sektoreetan espezializatu da: medikuntzarenean, automozioan eta aeroespazialean SERGIO MARTÍN – ABB SPAIN ABB Roboticako zuzendari nagusia da Espainian. Sergio Martinek Industria Ingeniaritza ikasi zuen UPCn (Terrassan, Bartzelonan) eta MBA, berriz, ESADEn (Bartzelonan). 19 urtetik gorako esperientzia bildu du industria-‐esparruetan. ABBn egin du bere lanbide-‐ibilbide osoa. 1999an ABBn sartu zen lanean, robotika-‐unitateko koordinatzaile tekniko gisa, produktuen merkaturatzeak eta barneko nahiz kanpoko gaitze-‐programak ikuskatzeko. 2017az geroztik robotika-‐unitate osoa zuzentzen du eta 250 pertsonatik gorako taldea du bere ardurapean. Martin AER-‐ATPko (Robotikaren eta Produkzio Teknologien Automatizazioaren Espainiako Elkarteko) Zuzendaritza Batzordeko kidea, Kataluniako Packaging klusterreko kidea eta Kataluniako industria-‐ingeniarien eskolako Robotikako lantaldeko kidea.
15:00 4.0 INDUSTRIARAKO APLIKAZIO SEKTORIALAK 5.1: EIKTAK ETA SERBITZU AURRERATUAK A1 ARETOA LORENZO DÍAZ DE APODACA – AIRSTUDIO CEO – AirStudio. Airestudio Geoinformation Technologies enpresako bazkidea da Lorenzo Díaz de Apodaca. Topografiako ingeniari teknikoa da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta 20 urtetik gorako esperientzia bildu du Geoinformazioaren alorrean. Segurtasun Pribatuko Zuzendaritza ikasi du Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. JUAN JOSÉ COLÁS – LANTEK SHEET METAL SOLUTIONS Salmenta orokorretako eta marketineko arduraduna – Lantek Sheet Metal Solutions SL. Metalgintzako industriarako software-‐irtenbideak (CAD/CAM, MES, ERP. Advanced Manufacturing) merkaturatu eta txertatzen dituen Lantek enpresan salmenta orokorretako eta marketineko arduraduna da Juan José Colás. Industria Ingeniaria da eta makina-‐erremintaren industria-‐mundutik dator. 15 urtetik gorako
19
eskarmentua du Administrazio-‐kontseiluetan. Era berean, 2015etik irakaslea da Santanderreko CESINE Unibertsitateko MBA masterrean. ERIK RODRÍGUEZ – DEUSTO SISTEMAS Enpresako I+G Unitateko arduraduna Deusto Sistemas-‐en. Informatika Ingeniaritza ikasi du Deustuko Unibertsitatean. Taldeko enpresa-‐alorreko I+G Unitateko arduraduna da, eta jardun horretan bateratu egiten ditu ikerketako eta garapeneko lana eta proiektuen eta partnerren kudeaketa-‐lanak.
UNAI EXTREMO – VIRTUALWARE Virtualware enpresako CEO eta sortzailea. Errealitate birtualean espezializatutako informatika-‐ingeniaritza egin zuen Deustuko Unibertsitatean. 2001ean, unibertsitate horretako Kalkulu Zentroan egin zuen lan eta, 2002an eta 2003an, errealitate birtualeko proiektuen eta 3D aplikazioen proiektu-‐zuzendari izan zen, Bilboko Software Bizkaia Solutions (SBS) enpresan. 2003aren amaieran,berriz, bere enpresa sortu zuen: Repair Systems, aitzindarietako bat errealitate birtualaren esparruan. 2007an Virtualware izena hartu zuen. Gerora, beste 2 enpresa sortu zituen eta Virtualware Group eratu. Taldeak 4,7 milioi euroko fakturazioa du, bere I+G+b zentroa eta 70 langile, Toronton, Txileko Santiagon eta Basauriko, Madrilgo, Londreseko eta Mexiko DFko bulegoetan banatuta. Basquegame elkarteko lehendakaria da, GAIA Klusterreko zuzendaritza-‐batzordeko kide eta The Valley negozio digitalen unibertsitatean irakasle. Gainera, hitzaldiak ematen ibiltzen da murgiltze-‐teknologiarekin eta horien industria-‐aplikazioekin lotutako estatuko eta nazioarteko ekitaldietan TOMÁS IRIONDO – GAIA Informatikako lizentziaduna eta Software ingeniaria da EHUn, Enpresako Marketin eta Zuzendaritza MBA masterduna Deustuko Unibertsitatean, eta Berrikuntza Irekiko doktorea Mondragon Unibertsitatean. «Model Cluster Excellence» doktorego-‐tesia egin zuen. Herri erakundeen ohiko kolaboratzailea da hausnarketa-‐taldeetan (industria-‐iraultza, industria sortzailea, 4.0 inguruneak…); ohiko hizlaria unibertsitateetan nahiz lanbide-‐heziketako ikastetxeetan, espezializazio-‐ikastaroetan, graduondokoetan eta doktoregaientzako ikastaroetan. Lankidetzako berrikuntzaren inguruan jardun du nagusiki enpresa-‐taldeetan; enpresa-‐arteko aliantzak sustatu ditu eta pertsonen nahiz erakundeen eraldaketa digitalaren alde aritu da. 27 urte baino gehiago eman ditu Cluster Manager gisa GAIAn, Euskadiko Teknologia Elektronikoen eta Informazioaren Industrien Elkartean. 5.2: ERAIKUNTZA A4 ARETOA EVA ARRIETA - LANIK, S.A. Industria-‐ingeniaria eta prestakuntzako Executive MBA Deusto Business School-‐en. 2002. urteaz geroztik, proiektuen kudeatzaile-‐lanetan aritu zen Landabe Ingenieros enpresan, eta zuzendari teknikoa izan zen gero. 2013. urtean, Urssa S. Coop. enpresan hasi zen, eta nazioarteko proiektuen zuzendari-‐lanetan jardun zuen. Gaur egun, LANIK taldeko zuzendari komertziala da (2013ko irailaz geroztik proiektu-‐zuzendaria izan da bertan).
20
5.3: ELIKADURA A3.2 ARETOA JON ANDER EGAÑA – EUSKADIKO ELIKADURAREN KLUSTERRA Biologia Zientzietan lizentziaduna da Santiago de Compostelako Unibertsitatean, Elikagaien Bioteknologiako masterra du Eskoziako Strathclyde Unibertsitatean, Enpresa Zuzendaritzako masterra (MBA) ESEUNEn eta Nekazaritzako Elikagaien Enpresen Zuzendaritzako tituluduna da Sevillako San Telmo Nazioarteko Institutuan. Elikaduraren esparruan egin du lan beti. 1996an Ikertek Diagnostics bioteknologiako enpresa eratu zuen eta 2002an AZTI teknologia-‐zentroan hasi zen lanean. Bertan, zuzendari teknologikoa eta zuzendari komertziala izan da Elikadura Ikertzeko Unitatean. Lekunberriko Esnekari Erakundeko zuzendari izan zen, eta 2011tik Euskadiko Elikaduraren Klusterreko zuzendaria da. JAIME ZUFIA – AZTI Prozesu eraginkorren eta iraunkorren koordinatzailea – AZTI teknologia-‐zentroa. Biologia Zientzietan lizentziaduna eta Ingurumen Ingeniaritzan eta Uraren Kudeaketan masterduna da. Aurretik Ingalaterran egin du lan (Eurotunnel Exhibition Centre-‐n), enpresa pribatuetan (Delicass, Iberdrola eta Tecma enpresetan) eta baita publikoetan ere (Bilboko Udalean), ekoefizientziaren eta iraunkortasunaren arloetan. Gaur egun Prozesu Eraginkorren eta Iraunkorren Areako koordinatzailea da AZTIn. 20 urtetik gorako eskarmentua du ikerketa-‐proiektuen plangintzan eta zuzendaritzan (40 baino gehiago zuzendu ditu), eta administrazioei, erakundeei eta enpresei laguntza teknikoa eskaintzen. Egiteko horietan arlo hauek jorratzen ditu: teknologia berriak eta industria-‐prozesuen ekoefizientzia, bizi-‐zikloaren analisia eta ekodiseinua, isurien eta azpiproduktuen minimizazioa eta aprobetxamendua. Estatuan eta nazioartean (Ekuadorren eta Argentinan) aritu da. Bere jardunaren emaitza dira estatuko eta nazioarteko biltzarretan aurkeztu dituen 20tik gora ahozko ekarpen eta 17 poster. Gainera, 11 argitalpen zientifiko egin ditu nazioarteko aldizkarietan eta beste 20 argitalpen tekniko. Iraunkortasunaren eta elikadura-‐berrikuntzaren arloetako plataformetako eta sareetako kide da. JAVIER APALATEGI – ANGULAS AGUINAGA Eraldaketa arloko zuzendaria Angulas Aguinagan. Enpresa Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna, Donostiako Deustuko Unibertsitatean. MBA, Massachusetts Institute of Technology-‐ko Sloan School of Management eskolan. 2016tik, Angulas Aguinagako Eraldaketa arloko zuzendaria da. Aldez aurretik, 6 urtez, kontsultaria izan zen McKinsey & Company enpresan, estrategia-‐ eta eragiketa-‐arloetan, Europako eta Latinoamerikako bezeroekin.
ASIER ALBIZU – BIOLAN Zuzendari nagusia – BIOLAN MICROBIOSENSORES. Nekazaritzako ingeniari teknikoa eta Enpresa Lehiakortasunerako Kudeaketan masterra da (MBA Executive). Esperientzia handia du oinarri teknologikodun enpresak sortzen eta garatzen. Ibilbide profesionalaren hasieran nekazaritzako elikagaien enpresen kudeaketan eta tokiko
21
garapenerako agentzietan aritu zen. Ondoren, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Sailean hasi zen lanean, eta nekazaritzako elikagaien arloko politikaren ardura hartu zuen. Zortzi urtez baino gehiagoz aritu zen nekazaritzako elikagaien euskal sektorearen berrikuntza-‐ eta lehiakortasun-‐estrategiak finkatzen. Ibilbide profesionalaren hurrengo etapan ardura-‐postu hauek izan zituen: NEIKER-‐Tecnaliako zuzendari nagusi, TECNALIA korporazioko Zuzendaritza Kontseiluko kide eta ekintzailetzaren arloko zuzendari korporatibo. 2009. urtetik BIOLAN MICROBIOSENSORES SL oinarri teknologikodun enpresaren zuzendari nagusia da, sortzailea izateaz gain. Aldi berean, 2015etik OSASEN SENSORES SL enpresako CEOa ere bada. Bioteknologiako enpresa horrek osasunaren sektorerako in vitro diagnostiko-‐sistemak garatu eta merkaturatzen ditu. 5.4: MUGIKORTASUNA ETA LOGISTIKA A2 ARETOA FERNANDO ZUBILLAGA – BCML Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterreko zuzendari kudeatzailea. Mikroelektronika eta Software ingeniaria da eta “Sistema Berrien Diseinu Birtuala Interneten” doktoregoa du Newcastle Upon Tyneko Unibertsitatean. Mondragon Taldeko zenbait industria-‐enpresatan egin du lan eta baita teknologiaren sektorekoetan ere, Grupo EP delakoan, esaterako. Gainera, ikerketa-‐zentroetan aritu da, besteak beste, Ikerlanen, Innovalian eta Enginiering Desing Centerren (Erresuma Batuan). Lehenago, Klusterreko berrikuntza-‐zuzendari izanik, I+G+b proiektuetan hartu zuen parte eta batzuk zuzendu zituen, Europa mailako proiektuak, estatukoak eta eskualdekoak. Berriki, BCLM – Euskal Autonomia Erkidegoko Logistika eta Mugikortasun Federazioaren sorreran hartu du parte. INMACULADA UGARTECHE – UNIPORT BILBAO UNIPORT BILBAOren zuzendari nagusia. Enpresa Zientzietako lizentzia atera zuen EHUn. Garraiorako operadore-‐lanetan aritzeko titulazio administratiboa ere badu. 30 urteko eskarmentua du itsasoko logistika multimodalaren sektorean. 2010 eta 2018 bitartean, Bilboko Merkataritza Ganberako kide aholkulari izan da. 20 urte bete ditu UNIPORTBILBAOko zuzendari nagusi moduan. Bilboko portuko klusterra da UNIPORTBILBAO, eta erakunde publiko eta pribatuen eta publiko eta publikoen arteko lankidetza du helburu, arlo hauetan zehazki: prozesuen berrikuntza, kate logistiko multimodal konplexuetan; berrikuntza teknologiko aplikatua; prestakuntza espezializatua; merkatuen azterketa; eta nazioartekotzea eta sektore-‐sustapena, eskaera duen sektore baten ikuspegitik. Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Federazioa – BCLM sortzen lagundu zuen 2016an. ISIDRO ARRIETA – INGARTEK Berrikuntzako arduraduna eta bazkide sortzailea – Ingartek. Elektronikako eta Telekomunikazioetako ingeniaria. 13 urteko eskarmentua du mugikortasunaren sektorearekin lotutako ikerketetan, analisietan eta sistemen garapenean. Administrazio publikoentzat eta enpresa pribatuentzat garapen-‐, ezarpen-‐ eta aholkularitza-‐lanak egin ditu. Ingartekeko berrikuntza-‐arduradun gisa ikerketa-‐proiektuak kudeatu ditu Euskal Herrian eta Europan, zientzia eta teknologiaren
22
euskal sareko ikerketa-‐zentro nagusiekin batera. Isidrok esperientzia zabala du mugikortasunaren gaiaren inguruko aholkularitza-‐proiektuetan. Horri esker, bi sektoreentzat onuragarria den zeharkako ikuspegia eskain dezake, garraio pribatuko eta publikoko industriaren prozesuak optimizatzen laguntzeko. Ingartek enpresaren bazkide sortzailea da. SERGIO BARREÑA – INGARTEK Bazkide sortzailea – Ingartek. Soziologoa da. 17 urtez baino gehiagoz sektore publikoarekin lankidetzan aritu da mugikortasuna eta garraioa soziologiaren eta hirigintzaren ikuspuntutik aztertzen. Modu horretan, soziologiaren ikuspegia ekarrita, mugikortasun-‐analisiak aberastu nahi ditu informazio-‐iturri berrien bidez, eta lan horien baliagarritasuna eta garrantzia neurtu. Ildo horretan, mugikortasunaren errealitatea benetan azalduko duten portaera-‐ereduak zehaztera bideratzen du bere egitekoa, administrazio publikoei eta eragile pribatuei erabakiak hartzeko prozesuetan laguntze aldera. MLC ITS Euskadiko Mugikortasun eta Logistikako Klusterreko zuzendaritza-‐batzordeko kide da Sergio. Ingartek enpresaren bazkide sortzailea da. JUAN JESÚS ALBERDI – ULMA HANDLING SYSTEMS Zuzendari nagusia – Ulma Handling Systems. Esperientzia luzea du goi-‐zuzendaritzan, sektore teknologikoetan: Goi-‐hutsa (Balzers – CERNekin lanean), Automozioko osagaiak, OEM eta TIERerako segurtasun-‐osagaiak (Elay), Energia (Cegasa – bateriak eta Li-‐Ion), Cegasaren txikizkako salmenta eta hornikuntza-‐katearen kudeaketa, minorista handientzako barne-‐logistika (ULMA), loT, Robotika, Big Data, … industria-‐sektorera bideraturiko 4.0 teknologiak. JORGE SEGURA – NOATUM Zuzendari teknikoa – Noatum Container Terminal Bilbao. Industriako ingeniaria da, Elektrizitatearen espezialitatean, Euskal Herriko Unibertsitatean. 2002an Abra Terminales Marítimas SA (ATM) enpresan hasi zen lanean, Bilboko portuko edukiontzien terminal berrian makinen, ekipamenduen eta azpiegituren muntaketa, martxan jartzea eta lana gainbegiratzeko eta kontrolatzeko egitekoetan. Ordutik, aipatutako enpresa Noatum Conteiner Terminal Bilbao SL bilakatuta, hainbat lanpostu izan ditu bertan: ekipo-‐buru eta mantentze-‐lanen zuzendari lanpostuetan aritu da, eta ardurak izan ditu mantentze-‐lanetan eta horien prozesuetan, erosketa estrategikoetan, obra zibileko proiektuetan, ISO9001 eta IISO14001 kalitate-‐ziurtagirietan, OHSAS arauari dagozkionetan, ingurumenean, energia-‐eraginkortasunean… 2017ko urtarrilean enpresako zuzendari tekniko izendatu zuten. Bere ardurapean dago mantentzearen arloan, informazio-‐teknologietan eta segurtasunean, eta kalitate eta ingurumenean enpresak dituen helburu estrategikoak diseinatzea, planifikatzea, egikaritzea eta gainbegiratzea. Era berean, proiektu estrategikoak zuzentzeaz, giza baliabideak eta baliabide teknikoak kudeatzeaz eta departamentuaren jarduera-‐kostuez arduratzen da, eta zeregin horien ondorioz helburuak lortzeko metodologiak eta antolamendua zehazten ditu
23
16:00 SMART INDUSTRIAL SPECIALIZATION TRANSFORMATION A1 Aretoa
SLAWOMIR TOKARSKI – EUROPAR BATZORDEA Europar Batzordeko Berrikuntza eta Fabrikazio Aurreratuko zuzendaria da, Barne Merkatuko, Industriako, Ekintzailetzako eta ETE-‐etako Zuzendaritza Nagusian (DG GROW). Varsoviako Unibertsitatean graduatua eta Fiesoleko Europar Unibertsitate Institutuan doktorea (1995). 1996 eta 2004 bitartean, hainbat zuzendaritza-‐postu bete zituen Poloniako Administrazioan, EBrekin negoziatzeko eta bertan sartzeko prozesuari lotuta. 2004an, Europar Batasunean hasi zen lanean, eskualde-‐politikaz arduratzen zen komisarioaren kabinetean. 2009an, Politika Ekonomikoko Unitateko buru izendatu zuten, Itsas Gaietako Zuzendaritza Nagusian. 2012an, Defentsa, Aeronautika eta Itsas Industrietako Unitateko buru izendatu zuten, Enpresen Zuzendaritza Nagusian. 2016ko otsailean, Hazkundeko Zuzendaritza Nagusiko (DG GROW) Berrikuntzako eta Fabrikazio Aurreratuko zuzendari bihurtu zen. Slawomir Tokarskik industria-‐berrikuntzako politikari buruz eta EBk eskainitako finantzaketa-‐aukerei buruz hitz egingo du. Zehazki, honako gai hauek jorratuko ditu: espezializazio adimenduneko estrategiak, lankidetzarako eragile gisa, eta baterako inbertsio-‐estrategiak, industriaren modernizazioari begira .
BIND 4.0: KASUAK 16:35 BIND 4.0 A1 Aretoa
2017aren 4 kasuri buruzko emaitzak CIN & GESTAMP TEDCAS & ITP WEARHEALTH & MERCEDES BENZ KARTEN SPACE & IBERDROLA Moderatzailea : Olatz Yarza ALOÑA AUZMENDI - GESTAMP NORTH EUROPE DIVISION Gaur egun, prozesu-‐ingeniaritza aurreratuko burua da Europa Iparraldeko dibisioan. 16 urte egingo ditu aurki GESTAMP enpresan. Hasierako urteetan, proiektuen kudeaketa-‐lanetan aritu zen, eta Europa Iparraldeko proiektu guztien sustapena zuzendu du azken etapan. Geroztik, prozesu-‐ingeniaritzaren arloan aritu da, hotzeko estanpazioko teknologia, mihiztatzea, kalitatea eta logistika barnean hartuta. Automozioaren sektorean hasi zen Alemanian, BMW taldeak Munichen duen garapen-‐zentroan, prototipoen arloan. Halaber, ingeniaritza-‐ikasketak egin ditu Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Alemanian egin du karrera-‐amaierako proiektua. Giza portaerak izugarri erakartzen du, eta negozioei aplikatutako neurozientziako masterra egin du duela gutxi. Gaur egun, adimen artifizialeko programa egiten ari da UNIR unibertsitatean. MANUEL LORENZO –GESTAMP Kalitate-‐ingeniaritzako arduraduna da Ingeniaritza Aurreratuaren diziplina anitzeko taldearen barruan, eta “zero akats” estrategiara bideratuta dago argi eta garbi. Gestamp enpresan eman dituen azken 11 urte hauetan, esleitutako proiektuetan
24
ingeniaritza-‐kalitateko jarduerak garatu eta gauzatzeaz arduratu da, eta, guztira, 22 urteko esperientzia du automozioaren sektorean. Hori dela eta, jakintza-‐maila handia lortu du fabrikatzaileen estandarretan eta ibilgailuen fabrikazioari lotutako premietan, batez ere karrozerian eta lotutako prozesuetan (estanpazioan eta mihiztatzean). Bere zaletasunik handienean lan egiteko zortea izan du, eta adi-‐adi eta gogo handiz dago automobilaren sektorean egingo diren aldaketen aurrean. Horrek guztiak aurrea hartzean oinarritutako lan-‐eredu batean pentsatzera eta bezeroekin batera ibilgailurik onenen fabrikazioan parte hartzeko helburu nagusia bermatuko duten prozesu berriak bilatu eta aztertzera bultzatu du. JESUS PEREZ -TEDCAS Jesús Pérez-‐Llano Telekomunikazioetako Ingeniaritzan cum-‐laude doktoratu zen Kantabriako Unibertsitatean, 2012. urtean. Geroago, 2014. urtean, ekintzailetzako MBA lortu zuen IEBS negozio-‐eskolan, eta 2011. urteaz geroztik, sistema elektronikoetako irakasle elkartua eta Europako proiektuen berrikuslea da Kantabriako Unibertsitatean. Bere karreraren lehen urteetan, satelite bidezko komunikazio-‐sistemetan lan egin zuen, NASA eta ESA agentzia ospetsuen proiektuen barruan. Pérezen patenteetako bat ESA agentzia ustiatzen ari da gaur egun. Gainera, sateliteetan erabiltzen diren 2 txip garatu zituen talde batean parte hartu zuen. 2012. urtean, bere bigarren enpresa sortu zuen (TedCas), teknologia medikokoa, eta maila handiko enpresak izan zituen bazkide (Telefónica/Wayra, adibidez). Enpresa horrekin eta bertako taldearekin, Estatuko eta nazioarteko 15 sari baino gehiago jaso ditu. Haien artean, azpimarratu beharra dago munduko healthcare transformer-‐en TOP 40an sartu zutela 2014. urtean. EDURNE CABEZON - ITP Ikertzaile elkartua soldaduran, eta I+Gko arduraduna NDT eta Soldadurako proiektuetan ITP Aero enpresan. Industria Ingeniaritza Teknikoa ikasi zuen, Mekanika espezialitatean, Valladolideko Unibertsitate Politeknikoko Industria Ingeniarien Unibertsitate Eskolan. Nire lan-‐esperientzia SOFOFA (Txile) enpresan hasi zen. Industria-‐sektoreko enpresa horrek meatzaritzarako osagai metalikoak fabrikatzen ditu. Enpresa horretan bertan, prozesuak abian jarri eta garatzeaz eta lantegiko teknikarien lana koordinatzeaz arduratu nintzen. 2008 urteaz geroztik, ITPAero enpresan dihardu. Hasieran, prozesista-‐lanak egin zituen XWBaren TBHarekin, eta prozesu-‐garapenaren, hornitzaileen, ziurtagirien eta produkziorako urratsaren inguruan aritzen da. Gaur egun, Fabrikazio Teknologien Sailean lan egiten du ikertzaile elkartu gisa soldaduran, eta I+Gko arduradun gisa NDT eta Soldadurako proiektuetan ESTEBAN BAYRO - WEARHEALTH Bazkide sortzailea – Wearhealth . Esteban Bayro-‐Kaiser jatorri boliviar eta alemaniarrekoa da. Ingeniaritza elektronikoko ikasketak eta telekomunikazioetako masterra egin zituen Txilen. Gero, adimen artifizialean doktoregoa egin zuen Alemaniako Bremengo Unibertsitatean, Adimen Artifizialerako Institutuan. Institutu horretan garatutako ikerkuntza-‐lana oinarri hartuta sortu zuen WearHealth enpresa.
25
Enpresaren helburua 4.0 langileen segurtasuna, osasuna eta produktibitatea monitorizatzea eta hobetzea da, horretarako adimen artifiziala eta IoT gailuak erabiliz. AINHOA CID - KARTEN SPACE KARTEN Space Management enpresaren sortzaileetako bat. Topografiako ingeniari teknikoa Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Teledetekzioan eta Informazio Geografikoko Sistemetan masterra Oviedoko Unibertsitatean. 2013an Karten Space proiektuari ekin nion Máximo Calvo kidearekin batera, eta 2015ean gauzatu genuen. Ordutik, datu espazialak prozesatu eta aztertzen ditugu gure planetan geratzen diren fenomenoak ulertze aldera, eta nanosateliteen diseinuan, garapenean eta eraikuntzan dihardugu lurrazalari buruzko datuak eta irudiak lortzeko. OSCAR CANTALEJO - IBERDROLA Aukera berriak bilatu eta aztertzeko arduraduna Iberdrolan. Ingeniaritza-‐ikasketak egin ondoren, Oscarrek energiaren sektorean garatu du ibilbide profesionala. 2000. urtean sartu zen Iberdrola Ingenieríako sareen arloan. Ordutik, askotariko arlo eta proiektutan hartu du parte, betiere teknologia berriekin lotutakoetan. Gaur egun Berrikuntza Zuzendaritzan dihardu, PERSEO izeneko Iberdrolaren startupen programaren barruan, eta aukera berriak bilatu eta aztertzeko arduraduna da. GELA TEKNOLOGIKOAK 11:30 1 - SENSORIKA Barria 1 ARETOA ANE MARTÍNEZ DE GUEREÑU – IK4-CEIT Materialen eta Fabrikazioaren Dibisioko 4.0 industriarako Sistema Adimendunen Taldeko ikertzaile nagusia – IK4 Ceit. Industria ingeniaria da (1996), doktorea Nafarroako Unibertsitatean (2004), eta Ceit-‐IK4ko ikertzailea 1997az geroztik. 2004az geroztik Ceit-‐IK4n diziplina anitzeko ikerketa-‐ildo berria, teknika elektromagnetiko ez-‐hondatzaileak erabiliz material metalikoak eta altzairuen mikroegitura ezaugarritzen jarduten duena, ezartzen lagundu du. Bera kide duen ikerketa-‐taldeak saiakera-‐teknika horiek erabiltzen ditu ikuskaritza-‐sistema industrialak (batez ere histeresi-‐magnetikoko neurriak, Barkhausen isuri magnetikokoak, eta fluxu magnetikoa sakabanatzekoak) ezarri eta hainbat produkturen kalitatea kontrolatzeko; besteak beste, engranajeena, torloju boladunena, espeka-‐ardatzena, berotan estanpatutako piezena edo altzairuzko kableena. Ikerketa aplikatuko 40 proiektutan baino gehiagotan hartu du parte, batzuk deialdi publikoen bidez finantzatutakoak eta beste batzuk enpresa pribatuekin kontratu zuzena egitearen ondoriozkoak. Horren ondorioz, 20 artikulu idatzi ditu, elkarlanean, nazioarteko zientzia-‐aldizkarietan, 57 ekarpen egin ditu kongresuetan, Europako 2 patenteren egilea da eta 6 doktorego-‐tesi zuzendu ditu, elkarlanean horiek ere. 2015ean, «Enpresa batek aurkeztutako txostenik berritzaileenaren» saria eskuratu zuen Makina-‐erreminten eta Fabrikazio-‐teknologien Kongresuan (20 CMH).
26
IOSU GABILONDO – IK4-IKERLAN Mikrosistemetan Espezializatutako Taldeko arduraduna IK4-‐Ikerlanen. Telekomunikazioetako goi-‐mailako ingeniaria da Mondragon Goi Eskola Politeknikoan (2009). Zortzi urte eman ditu lanean IK4-‐Ikerlanen elektronika txertatuarekin eta kontsumo gutxiko sistemekin lotutako espezializazio-‐alorretan. Gainera, proiektu ugari koordinatu eta jorratu ditu sistema elektronikoen diseinuan eta garapenean (WH eta SW), gero enpresetan gauzatzeko. Gaur egun Mikrosistemetan Espezializatutako Taldeko arduraduna da. Energy Harvestingean oinarritutako kontsumo oso txikiko sentsorizazio-‐sistema adimendunak eta energia-‐gestioko sistemak garatzen eta ezartzen aritzen da batez ere JON MABE – IK4-TEKNIKER Elektronika eta Komunikazio Unitateko zuzendaria – IK4-‐Tekniker. Jon Meabe Telekomunikazio Ingeniaritzako masterduna (2005), Elektronika Ikasketa Aurreratuetako masterduna (2007) eta Bioingeniaritzako masterduna (2013) da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Sentsore Sistema Adimendunen Diseinuan masterduna Delfteko Unibertsitatean (2011). 2017an, doktoregoa eskuratu zuen industria-‐sentsore fotonikoen ikerketan. 2005ean IK4-‐Teknikerreko Elektronika eta Komunikazio Unitatean hasi zen lanean eta sentsore-‐sistema adimendunetan bildu du esperientzia. Lotutako ikerketa-‐proiektu ugari jorratu ditu medikuntzaren eta industriaren esparruetan, Europar Batasunak finantzatutakoak batzuk eta ekimen pribatukoak besteak. 2017az geroztik, IK4-‐Teknikerreko Elektronika eta Komunikazio zuzendaria da. Batez ere HS eta SW irtenbide txertatuak lantzen ditu automozioaren, medikuntzaren, manufakturaren eta kontsumoaren alorretan.
11:30 AULA 2 – ADIMEN ARTIFIZIALA Sala Barria 2
15:00 3 – ZIBERSERGURTASUNA Barria 1 ARETOA Edorta Echave (AccentureSecurity) Iñaki Eguía(CEO –RKL Integral) David Barroso (CEO -‐Countercraft) David Mayoral (CEO –Alias Robotics) Luís Angel del Valle (CEO -‐SealPath) Elyoenai Egozcue(Head of ICS Cybersecurity-‐S21sec-‐Nextel) EDORTA ECHAVE -ACCENTURE SECCURITY Zibersegurtasun industrialeko aholkularia/ingeniaría, goi-‐mailako teknikaria Informatika-‐sistemetan eta Telekomunikazioetan, eta “Sareen diseinuan eta segurtasunean” espezialista Euskal Herriko Unibertsitatean. Egin dituen ikastaroen eta eskuratu dituen espezializatutako ziurtagirien artean daude, besteak beste, “Kontrol eta Automatizazio Industrialeko Sistemen Segurtasuna, INCEBE” eta “Siemens Certified Professional for Industrial Networks, Security”. 2018an Accenture Security enpresan hasi zen lanean, Zibersegurtasun Industrialeko aholkulari/ingeniari gisa. Bere ardurapean daude, besteak beste, proiektuak garatu, gauzatu eta gainbegiratzea; irtenbide teknikoak abian jartzea; bezeroei, negozio-‐unitateei eta taldeko enpresei aholku ematea. Hamar urte baino gehiagoko lotura izan
27
du automozioaren industriarekin, Mercedes-‐Benz Vitoria lantegian, eta energia berriztagarriekin. Ildo horretan, IT departamentuetan eta ingeniaritzakoetan askotariko lanpostuak izan dituenez, OT inguruneei buruzko ezagutza zabala du, beheko mailatik hasita. Horri esker, argi ikusten ditu 4.0 Industriaren babesak benetan dituen beharrak, lehentasunak, ezaugarriak eta mugak. Azken 5 urteetan batez ere Zibersegurtasun Industrialera bideratu du lanbidea, eta askotariko proiektuetan hartu du parte segurtasuneko eta teknologia-‐aholkularitzako beste enpresa batzuetan. IÑAKI EGIA - RKL INTEGRAL Industria-‐zibersegurtasuneko aditua RKL Integral enpresan. Iñaki Eguia industriarako eta azpiegitura kritikoetarako (AK) zibersegurtasunean aditua da. Gaur egun, RKLn garatzen du zibersegurtasunaren negozioa. Arrisku konbergenteak aztertzeko konponbide eta tresna espezifikoak (ISO31000) ezartzen ditu, eta zibersegurtasuna azpiegitura kritikoetan eta industria-‐enpresetan ahalik eta eraginkorrena eta erabilgarriena izan dadin ahalegintzen da. Batik bat, sare, sistema eta kontrol-‐gailuen espezifikazio, diseinu, commissioning eta auditoretzaz arduratzen da, industria-‐enpresetan nahiz AKetan, fabrikatzaile edota integratzaileekin inolako mendekotasunik izan gabe. Zerbitzu kudeatuen eta SOC zerbitzuen prestazioari, adimen-‐mekanismoei eta CERTen informazioa partekatzeko mekanismoei buruzko ezagutza handia du, Unit71 taldean egon zenetik. GCISP industria-‐zibersegurtasuneko profesionalen ziurtagiria du, baita CCIren maila beltza eta 27001 ziurtagiria ere. Gainera, esperientzia handia du 27019 ziurtagiriko kontrol-‐espezifikotasunean. Azken 15 urteetan, hainbat industria-‐enpresa eta azpiegitura kritiko ikuskatu ditu. Iñaki Eguiak ondo ezagutzen ditu sarea eta industria-‐protokoloak, ondo daki nola uztartu PLCak goi-‐mailako sistemekin (esaterako, SCADA) eta zerbitzariekin, eta nola parekatu OT atala IT atalarekin eta, aldi berean, atal logikoa atal fisikoarekin (ISA95). Kritikotasun handiko AKetan biltegiratzeko gailuen interakzio segururako area zuriko sistema baten asmatzailekidea da (EP15382450 patentea). Iñaki Eguiak zibersegurtasunari buruzko prestakuntza espezifikoa eman du smartgrid-‐en, eta IEC-‐62443ri buruzkoa (work products 1-‐1,2-‐1,3-‐3). Orobat, irakaslea izan da Deustuko Unibertsitateko zibersegurtasunari buruzko masterrean; smartgriderako zibersegurtasuna estandarizatzeko taldeko kide aktiboa ETSI/CENELECen; eta INCIBE/CNPICeko aholkularia, industria-‐zibersegurtasunaren arloan, Tecnaliako industria-‐zibersegurtasunaren arloko ezagutza-‐liderra izan zenean.
DAVID BARROSO - COUNTERCRAFT Kontseilari delegatua CounterCraft-‐en. David Barrosok 15 urte baino gehiago daramatza segurtasunaren esparruan, askotariko arloetan (gorabeheren aurreko erantzuna, inteligentzia, sare eta sistemen segurtasuna, etab.). CounterCraft enpresaren sortzailekidea da. Enpresaren helburua da munduko enpresa eta gobernuei kontrainteligentzia digitaleko kanpainak zehazten eta burutzen laguntzea. Lehenago, ElevenPaths Telefónicako segurtasun-‐enpresako teknologia-‐zuzendaria izan da, eta Telefónica Digitaleko Segurtasun Inteligentziako arduraduna. Telefónican sartu aurretik, AT&T enpresaren Espainia eta Portugalerako segurtasun-‐koordinatzailea izan zen, eta S21sec enpresako krimen elektronikoko zuzendaria. Kargu horretan, 30 pertsonatik
28
gorako talde bat zeukan ziberkrimenari aurre egiteko, eta mehatxu-‐mota orori aurrea hartzen eta erantzuten laguntzen zien munduko enpresa eta gobernuei. Davidek askotan egiten ditu segurtasunari buruzko hitzaldiak (gailu mugikorren arriskuak, ziberkrimena, botnet-‐ak, malwarea, DDoS, etab.). Gainera, mundu osoko segurtasun-‐arloko talde eta ekitaldietan hartzen du parte. Hona hemen zenbait adibide: BlackHat, RSA Conference, e-‐crime congress, APWG, FIRST, NATO, ENISA, Segurinfo, RootedCon eta ICCyber.
DAVID MAYORAL - AliasRobotics Kontseilari delegatua – AliasRobotics. Robotikaren arloko ekintzailea, arlo horretako bi enpresa sortu ditu. Hain zuzen, 2016an, haietako bat multinazional bati saldu zion. Gaur egun, roboten zibersegurtasuna sustatzeko ekimen bat ari da zuzentzen: Alias Robotics.
LUIS ANGEL DEL VALLE – SEALPATH Kontseilari delegatua – SealPath. Telekomunikazioko goi-‐mailako ingeniaria Euskal Herriko Unibertsitatean, 18 urtetik gorako esperientzia du segurtasun-‐ eta komunikazio-‐softwarearen arloan. SealPath sortu zuen, informazioa babesteko konponbidea bat emateko enpresei. Datuetan oinarritutako konponbidea da, eta datu sentikorrak dauden lekuan daudela kontrolpean izateko aukera ematen die enpresei, datuak gero eta mugikorrak diren eta enpresen segurtasun-‐perimetroa lausotu den gaur egungo ingurune honetan. Enpresa sortu aurretik, Motorola, Panda Security eta beste enpresa batzuetan jardun zuen, ingurune korporatiboko segurtasun-‐softwarea garatzen. ELYOENAI EGOZKUE - S21SEC|NEXTEL. ICS Cybersecurity-‐ko burua S21sec|Nextel enpresan. Telekomunikazioko goi-‐mailako ingeniaria Nafarroako Unibertsitate Publikoan (UPNA). Karrera-‐amaierako proiektua WDMen gaineko IP sareetako zerbitzu-‐kalitateari (QoS) buruzkoa egin zuen Bruselako Unibertsitate Librean (BUV). 2006tik 2008ra bitartean, segurtasun-‐ikertzailea izan zen S21sec Labs-‐en; han, puntako zenbait aholkularitza-‐proiektutan egin zuen lan RFID, MPLS, ziberinteligentzia eta biometria arloetan. 2008tik 2011ra bitartean, Estatuko eta Europako zenbait ikerketa-‐proiektutako arduradun teknikoa izan zen; azpiegitura kritikoetan erabilitako kontrol-‐sistema digitalei buruzkoak izan ziren, eta haietako bat 7. Esparru Programako INSPIRE proiektua izan zen. 2011tik 2013ra bitartean, proiektu-‐burua izan zen ICS/SCADAri eta Smart Grid segurtasunari buruzko zenbait proiektutan, ikerketarako nahiz azken bezeroarentzat. Besteak beste, aholkularitza teknologikoko, betetzeko eta auditoretzako zerbitzuak nabarmentzen dira, instalazio nuklearretarako, gasa eta elektrizitatea banatzeko azpiegituretarako eta kontagailu adimendunetarako eginak. ENISArekin aktiboki lankidetzan aritu da, bai maila pertsonalean, bai maila profesionalean. Azken horretan, ICS/SCADA eta Smart Grid segurtasunari buruzko zenbait proiektu zuzendu ditu. S21sec enpresaren IACS/SCADA eta Smart Grids zibersegurtasun-‐zerbitzuen negozio-‐lerroa zuzendu zuen, eta, orain, ICS Cybersecurity-‐ko burua da S21sec|Nextel-‐en.
29
GAMIFIKAZIORAKO TEKNOLOGIAK LANTZEKO TAILERRAK: 10:10 1. LANTEGIA: Pertsonen trebakuntza eta salmenta aurreko sistemak industrian A3.1
SANTIAGO CÓRDOBA – BINARY SOUL Binary Soul S.Coop. kooperatibaren sortzailekidea eta merkataritza-‐zuzendaria. 2014an sortua, kooperatibak neurrirako aplikazio informatikoak egiten ditu hainbat sektoretarako, baita 4.0 industriarako heziketa-‐sistema gamifikatuak ere. Bere enpresa sortu aurretik, 2008tik 2011ra bitartean, fabrikazio-‐ingeniaria izan zen Crompton Greaves (CG) taldeko ZIV enpresan, Babes eta Kontrol Arloan. Hain zuzen, azpiestazio elektrikoak babesteko ekipamenduan azken proben arduraduna zen. Ingeniaritza Elektronikoko lizentziaduna EHUn (2008) eta CET graduduna AEBko Digipen unibertsitatean (2013).
YURI NODA – FAGOR EDERLAN Kudeaketako Berrikuntzaren arduraduna – Fagor Ederlan. Hogei urtetik gorako lanbide-‐karrera egin du automoziorako osagaiak fabrikatzen dituen Fagor Ederlan S.Coop. kooperatiban. Gaur egun Kudeaketako Berrikuntzaren arduraduna da; jardun horretan, kudeaketako eta negozio-‐ereduetako prozesuen berrikuntza eta taldeen eta metodologien jardun sortzailea sustatzen ditu. Aurretiaz, Kudeaketako Antolamenduko eta Berrikuntzako teknikari lanean ari zela, sareko lana, jardun-‐komunitateak eta elkarlanaren inguruko diseinua sustatu zituen. Osoko Kalitateko teknikari lanetan, berriz, EFQM autoebaluazio-‐prozesuak eta TQM/TPM proiektuak bideratu zituen. Industria Ingeniaritza Teknikoa ikasi zuen Mondragon Unibertsitatean. EUSKALITen EFQM ebaluatzaile-‐klubeko kidea da, Berrikuntza Batzordeko kidea eta Co-‐Society klubeko kide aktiboa 2010az geroztik. SAMUEL SEVILLANO – GH CRANES & COMPONENTS SGH Cranes & Componentes enpresako Sistema Mugikorren zuzendaria. Enpresa 1958an sortu zen eta jasokuntzarako irtenbide integralak eskaintzen ditu. GH Cranes&Componentes enpresaren Txinako filialeko kudeatzailea izan zen 2007-‐2015 bitartean; Bartzelonako NTCEko (Nissan Technical Center Europa) mantentze-‐ eta instrumentazio-‐sailean aritu zen 2006-‐2007ra bitartean; eta Magotteaux Navarra SAko fabrikarazteko sailean 2004-‐2006 bitartean.
11:30 2. LANTEGIA: Nola diseinatu GGBBak trebatzeko eta garatzeko proiektu bat, gamifikazio-teknikak eta EBko beste teknika batzuk erabiliz Virtualware MARÍA MADARIETA – VIRTUALWARE Zuzendaria eta heziketa-‐proiektuen garatzailea Virtualware empresan. Telekomunikazio-‐ingeniaria Bilboko EHUko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan (2004), sare mugikorretarako informazioaren eta komunikazioaren teknologiei buruzko ikasketa aurreratuak egin zituen 2007an. Aipatutako fakultateko irakaslea (2004-‐2009), Elektronika eta Telekomunikazio Departamentuan. Telekomunikazio eta Informatika Sistemak eta Web Aplikazioen Garapena goi-‐mailako zikloetako irakaslea (hurrenez
30
hurren, 2004-‐2014 eta 2012-‐2014). Leartiker ikerketa-‐zentroko I+Gko zuzendaria (2008-‐2010). Eusko Jaurlaritzako Gaitasuna Ezagutzeko Egiturako aholkularia (2010az geroztik). Parte hartu izan du Europako Lifelong Learning Programme-‐Mobility Project (VETPRO) delakoaren baitako zenbait proiektutan eta Transfer of Innovation Your ECVET proiektuan, eduki-‐garatzaile eta testatze-‐taldeko koordinatzaile gisa. Esperientzia handia du ingeniaritzako heziketa-‐edukiak garatzen, heziketa-‐metodologiak prestatzen, eta gaitasunak diseinatzen eta haien lorpena bideratzen. Gaur egun (2014az geroztik), Virtualware enpresako zuzendaria eta heziketa-‐proiektuen garatzailea da.
YURI NODA – FAGOR EDERLAN Kudeaketako Berrikuntzaren arduraduna Fagor Ederlan enpresan. Hogei urtetik gorako lanbide-‐karrera egin du automoziorako osagaiak fabrikatzen dituen Fagor Ederlan S.Coop. kooperatiban. Gaur egun Kudeaketako Berrikuntzaren arduraduna da; jardun horretan, kudeaketako eta negozio-‐ereduetako prozesuen berrikuntza eta taldeen eta metodologien jardun sortzailea sustatzen ditu. Aurretiaz, Kudeaketako Antolamenduko eta Berrikuntzako teknikari lanean ari zela, sareko lana, jardun-‐komunitateak eta elkarlanaren inguruko diseinua sustatu zituen. Osoko Kalitateko teknikari lanetan, berriz, EFQM autoebaluazio-‐prozesuak eta TQM/TPM proiektuak bideratu zituen. Industria Ingeniaritza Teknikoa ikasi zuen Mondragon Unibertsitatean. EUSKALITen EFQM ebaluatzaile-‐klubeko kidea da, Berrikuntza Batzordeko kidea eta Co-‐Society klubeko kide aktiboa 2010az geroztik.
12:30 3. LANTEGIA: Gamifikazioaren bidez talentua erakartzeko erronka JUAN DE MIGUEL – GESTIONET Kontseilari delegatua – Gestionet. Enpresa Zientzietan lizentziaduna EHUn. HR Analitics-‐en aditua (graduondoa) Madrilgo Unibertsitate Autonomoan.
15:00 4. LANTEGIA: Gamification eta mobile learning: Heziketaren iraultza ÓSCAR ASTIER – TAK LEARNING Kontseilari delegatua – TAK Learning. Informatika-‐ingeniaria EHUn, eta MBA Deustuko Unibertsitatean. Ikasketak amaitzean, 1995ean, Arista sortu zuen, komunikazio-‐agentzia txiki bat; denboraren joanean, kapital nazionaleko estatuko komunikazio-‐talderik handiena izan zen. Urte haietan, Oscar Arlo Digitaleko kontseilari delegatua izan zen. 2009. urtearen hasieran, TAK (Take Away Knowledge) sortu zuen, eLearning heziketa-‐konponbide motibatzaile eta eraginkorren esparruko erreferentzia den enpresa. Astierrek arlo hauetan ditu gaitasunak: enpresen lidergoa, komunikazioa eta eraldaketa digitala.
16:00 5. LANTEGIA: Talde-lana eta motibazioa, errealitate birtualaren bidez
SERGIO PONZ – SOLID VIRTUAL Negozio Garapeneko arduraduna. Zientzia Kimikoetan lizentziaduna graduarekin. Ikus-‐entzunezko komunikazioko lanak egin ditu urte askoan, LAPeko eta Kalitate eta Ingurumen Kudeaketa masterrak egin ditu, eta, duela hiru urtetik hona, teknologia baliagarriak (SAAS, XR) txertatzen ditu enpresetan.
31
17:00 6. LANTEGIA: Digital Twin-eko tresnetan oinarritutako mantentze-konponbide aurreratuak, errealitate areagotuaren bidez gidatutako prozedura eta TeleLaguntza IDOIA SALSAMENDI – INNOVAE Salmentak eta marketina – Innovae. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna Deustuko Negozio Eskolan, Informatika-‐ingeniari teknikoa Deustuko Unibertsitatea, eta Nazioarteko Merkataritza eta Enpresan graduatu ondokoa. Nazioarteko merkataritzako aholkularia izan da Espainiaren Mumbaiko (India) kontsuletxe nagusiko Ekonomia eta Merkataritza Bulegoan, eta negozio-‐garatzailea izan da Indian kokatu nahi zuten Espainiako zenbait enpresarentzat. Egun, ekintzailetzan zenbait urte eman ondoren, Innovaeko Marketin eta Komunikazio Departamentuko arduraduna da, eta Nazioarteko Negozio Garapeneko taldean dago.
32
ERAKUSLEAK BASQUE INDUSTRY 4.0 biltzarraren ekimen nagusietako bat Erabilera anitzeko Aretoen hall-‐ean egokituko den erakusketa-‐eremua izango da aurten ere, Euskalduna Jauregiko Hallean. Gune horretan, punta-‐puntako 138 enpresek eta startupek baino gehiagok erakusmahaia izango dute bisitariei beren eskaintza teknologikoa eta ematen dituzten zerbitzuak erakusteko. Hitzaldi, mahainguru eta tailerrekin batera izango da ‘mini-‐azoka' hori, eta bertan, bisitariek aukera izango dute enpresa horiek garatutako komunikazio-‐teknologia berriek industrian zer aplikazio duten bertatik bertara ezagutzeko, eta, horrez gain, egokiera paregabea garapen berritzaile horiek beren enpresetan nola balia ditzaketen jakiteko eta adituei kontsultatzeko. Berrikuntza gisa, aurten BIND 4.0 programan parte hartzen duten ‘startup’-‐ek, beren kasuak aurkezteko aukeraz gain, erakusmahai bana izango dute erakusketa-‐gunean.
Goizeko 08:00etatik arratsaldeko 18:15ak arte izango da erakusmahaiak bisitatzeko aukera.
46 ENPRESA HANDI ETA ERAGILE
2017KO BIND 4.0 PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUTEN 22 STARTUP
2
2018KO BIND 4.0 PROGRAMAREN AURRE-HAUTAKETAN AUKERATUTAKO 62 STARTUP
3
4.0 INDUSTRIA IRAULTZAREN TEKNOLOGIAK 4.0 industria delakoak iradokitzen duen lantegi adimendunean, makinak elkarren artean konektatuta daude, gehiago eta inoiz baino doitasun eta eraginkortasun handiagoz ekoizteko gauza izan daitezen. Etorkizun hori geure esku dago jadanik, fabrikazio gehigarria, robotika kolaboratiboa, sistema ziber-‐fisikoak, errealitate areagotua, cloud computing-‐a, big data, ikusmen artifiziala edota zibersegurtasuna bezalako teknologiei esker. Fabrikazio gehigarria Gorputz solido bat fabrikatzea material baten (normalean hautsa) geruza finak bata bestearen gainean kokatuz, lortu nahi den figura eta forma osatu arte. Aplikazio handiak ditu industria-‐munduan, eta fabrikazio-‐prozesu eta -‐sistemak irauli ditu. Robotika kolaboratiboa Hemendik aurrera robot industrialak ez dira egongo laneko ingurune itxietan, batzuk besteengandik isolatuta; langileen ondoan egongo dira, haien espazioa partekatuko dute, eta elkarrekin egingo dute lan. Robot arin era erabilerrazen belaunaldi berri batek osatuko du “fabrika adimenduna” delakoa. Sistema ziber-fisikoak Era guztietako dispositiboetan txertatutako informatika eta komunikazioko teknologiek “adimena” emango diete dispositibo horiei eta eraginkorragoak bihurtuko dituzte. Gaur egun nonahi aurkitzen dira: garraio sistemetan, autoetan, fabriketan, prozesu industrialetan, ospitaleetan, bulegoetan, etxeetan, hiri eta dispositibo pertsonaletan. Errealitate areagotua Denbora errealean informazio birtuala erantsiz edozein elementu edo objekturen gaineko informazio fisikoari, efektu misto bat lortzen da eta handitu egin daiteke elementu edo objektu horretaz daukagun pertzepzioa. Cloud computing-a Zerbitzariak, biltegiratzea eta aplikazioak bezalako baliabide konputazionalen plataforma partekatua da lainoa. Guztiak erabili daitezke beharra sortu ahala, Interneterako sarbidea duen edozein dispositibo mugikor edo finkotatik. Industriak azpiegitura hori erabil dezake edozein esparru eta prozesutan. Big data Datu kopuru handi bat aztertzen, administratzen eta manipulatzen du modu adimentsuan, azalpen-‐, aurreikuspen-‐ eta optimizazio-‐ereduak erabiliz, erabaki hobeak eta eraginkorragoak hartzeko. Datu industrialen ustiapen adimenduna da eskura ditugun baliabideak hobeto kudeatzeko bidea. Errealitate birtuala Ikusmen artifizialari esker ordenagailuak irudi baten ezaugarriak detektatu ditzake patroiak ezagutuz eta ikasiz. Errealitate birtualak aukera ematen dio erabiltzaileari ordenagailu batek sortutako ingurune itxuraz erreal batean osorik murgiltzeko.
4
Zibersegurtasuna Ingurune digitalizatu batean, gero eta garrantzitsuagoa da enpresa baten informazio esanguratsua babestea, hots, ziber-‐segurtasuna. Zibersegurtasun esaten zaio enpresa bat erasoetatik edo datuak galtzetik babesten duten teknologia eta zerbitzu multzoari. Gamifikazioa Bideo-‐jokoak ez dira jadanik umeen denbora-‐pasa. Orain, bideo-‐jokoen funtzionamendua, tresnak eta, batez ere, publikoa ‘katigatzeko’ gaitasuna aisialdiarekin zerikusirik ez duten mezuak zabaltzeko bitartekotzat jotzen dira. Areago, teknologia berriek joystick-‐az harantzagoko mundu berri bat ireki duten honetan. Errealitate birtuala, errealitate areagotua eta simulazioa arras baliagarriak izan daitezke gidatzen irakasteko, ikusmeneko urritasunak diagnostikatzeko, merkataritza arloko sustapenak bultzatzeko, asaldura kognitiboak tratatzeko edota industria-‐prozesuak simulatzeko. Horixe da gamifikazioa. Horrek eskaintzen dituen aukerak ezagutzera emateko, Telekomunikazioen Kluster Elkarteak (Gaia) tailer batzuk egingo ditu hall-‐ean, BASQUE INDUSTRY 4.0 Biltzarrean, honako gai hau ardatz harturik: gamifikazio-‐teknologiek ekoizpen-‐lantegien monitorizazioan, ekipamendu eta azpiegituren mantentze-‐lanetan, profesionalen gaikuntzaren garapenean edota produktu eta zerbitzuen komertzializazioan izan ditzaketen erabilerak.