EAKO HIRI ANTOLAMENDUAREN PLAN OROKORRA - PLAN GENERAL DE ORDENACION URBANA DE EA
EAKO NR 04/08 GR HAPN. BABESTU BEHARREKO ONDASUNEN KATALOGOA
HASIERAKO ONESPENA. V.4 1
BABESTETU BEHARREKO ONDASUNEN KATALOGOA
1. KATALOGOAREN HELBURUA
Honako hau da katalogo honen helburua: hirigintzako antolamenduak babestu behar dituen
ondasun naturalak eta artifizialak inbentariatzea eta identifikatzea, Lurzoruari eta hirigintzari buruzko
2/2006 Legearen 76. artikuluak horretarako xedatzen duena bete dadin.
Katalogo honek modu ordenatu eta sistematikoan egiten du babestu beharreko ondasun
artifizial eta naturalen inbentarioa, eta, horrez gain, Autonomia Erkidegoko Administrazioak xedatutako
babesak oinarri hartuta, horien kategoria eta sailkapena ezartzen du; haiei dagozkien zehaztapenak
egiten ditu, eta, halaber, udalak babestu beharreko ondasunak sailkatzen ditu, Eusko Jaurlaritzaren
Kultura Ondarearen Zentroaren zerbitzu teknikoek igorritako 2007ko Urriaren 5an datatutako Txosten
Teknikoan dagoen zerrenda, Katalogo honen zehaztapenen bidez babestu behar direla estimatu diren
eraikinez handituz.
Aurrekoaren osagarri, Katalogoan, aurretik sailkatutako elementuen babes neurriak ematen
dira, elementu horiek mantendu eta kontserbatzeko, baldin eta neurri horiek Eako ondarea babesteko
plan bereziaren bidez nahiz udalerriko kultura ondarea analizatzea eta babestea egokitzat jotzen duten
plan berezien bidez garatzen ez badira.
2. KATALOGOAREN HIERARKIA MAILA
Lurzoruari eta hirigintzari buruzko 2/2006 Legeak xedatutakoari jarraituz, Katalogoak
hirigintzako antolamendurako tresna osagarriak dira, eta haien zehaztapenak ez dira agertzen
egiturazko antolamendua osatzen duten zehaztapenen zerrendan, lege horren 53. artikuluak xedatzen
duen bezala, eta, hala, ulertu behar da Katalogoak xehetasunezko antolamenduari dagozkion
dokumentuak direla, geroago zenbait Multzo, Ondasun eta Eremuri buruz adieraziko dena alde batera
utzi gabe.
Udalerri horretako ondasun natural eta artifizialen inbentarioa egiten duen Katalogoa
tramitatzeak, Eako hirigintzako antolamendu plan orokorrarekin batera, ez du aldatzen edo zalantzan
jartzen aurretik aipatu dugun arau maila hori.
Hala ere, kontuan hartuta Eguzki Jaia edo Apikale etxea, Monumentu izendaturiko ondasun
higiezinen zerrendan sartzearen bidez duen ondasun kulturalaren babesa eta eremu arkeologikoen
babes zehaztapenak Eusko Jaurlaritzaren eta haren Kultura Sailburuaren Dekretu eta Agindu
mailarekin sortzen direla, Katalogoan bildutako zehaztapen horiek egiturazko antolamendu maila dutela
kontsideratzen da
EAKO HIRI ANTOLAMENDUAREN PLAN OROKORRA - PLAN GENERAL DE ORDENACION URBANA DE EA
EAKO NR 04/08 GR HAPN. BABESTU BEHARREKO ONDASUNEN KATALOGOA
HASIERAKO ONESPENA. V.4 2
Inbentarioan ageri diren gainerako ondasunen babes zehaztapenak aldatu, osatu eta
berregokitu ahal izango dira, Eako Udalak ondasun horiek zehatzago eta landuago babesteko susta
ditzakeen plan bereziaren edo berezien bidez, alde batera utzi gabe babestu beharreko ondasun
gehiago sar daitezkeela garapen planeamenduaren bidez; horrelakorik gertatuz gero, behin betiko
onespena eman eta gero, ondasun horiek ere sartuko dira Katalogoan eta, hala, zabaldu egingo da.
3. BABESTU BEHARREKO ONDASUNAK SISTEMATIZATZEA
Katalogoan sartu behar diren ondasunak ongi egituratzeko, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko
Ondarearen Zuzendaritzatik jasotako dokumentazioan azaltzen zen sistemari jarraitu zaio, aurretik
aipaturiko Eusko Jaurlaritzaren Kultura Ondarearen Zentroaren txosten teknikoaren arabera.
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Ondarearen Zentroak ezartzen duen sistema eta Katalogo
honetan jarraitzen dena hurrengoa da:
1. ONDARE HISTORIKO ARKITEKTONIKOA
1.1. Deklaraturiko edo prozedurari hasiera emandako ondasun higiezinak
1.2. Monumentu / Monumentu multzo izendatzeko proposaturiko ondasun higiezinak
1.3. Udal mailan babesteko proposaturiko ondasun higiezinenak
2. ONDARE ARKEOLOGIKOA
2.1. Presuntzio arkeologiko izendatutako guneak Euskal Autonomia Erkidegoarengandik
2.2. Monumentu / Monumentu multzo izendatzeko proposaturiko gune arkeologikoak Euskal
Autonomia Erkidegoarengatik
Kultura Ondarearen Zentroaren zerbitzu teknikoek igorritako 2007ko Urriaren 5an datatutako
Txosten Teknikoaren arabera, Ondasun Kulturalen zerrendaren eta klasifikazioaren edukia era
zehaztuago baten ezagutzeko helburuarekin, aipaturiko txosteneko babestu beharreko ondasunen
zerrenda eransten da. Aipaturiko txostena, Katalogo honen I eranskina bezala aurkezten da.
1. ONDARE HISTORIKO ARKITEKTONIKOA
1.1. Deklaraturiko edo prozedurari hasiera emandako ondasun higiezinak
IZENDAPENA BULETINA
2. Eguzki-jaia etxea BOPV 13-06-2007
1.2. Monumentu / Monumentu multzo izendatzeko proposaturiko ondasun higiezinak
IZENDAPENA AUZUNEA
52. Udaletxea Herrigunea
EAKO HIRI ANTOLAMENDUAREN PLAN OROKORRA - PLAN GENERAL DE ORDENACION URBANA DE EA
EAKO NR 04/08 GR HAPN. BABESTU BEHARREKO ONDASUNEN KATALOGOA
HASIERAKO ONESPENA. V.4 3
17. Matías Kortazarren etxetzarra Herrigunea
64. Anduiza Aurrea baserria Angelutxu
66. Zeleta baserria Angelutxu
67. Otegi baserria Allona
68. Koskorrotza erdikoa baserria Mendiola
46. Jesusen Andra Mari eliza Herrigunea
40. San Juan Bataiatzailearen eliza Herrigunea
1.3. Udal mailan babesteko proposaturiko ondasun higiezinenak
IZENDAPENA AUZUNEA
15. Kontsolazioko Andre Mariaren eliza Elexalde Natxitua
32. Bidegane etxea Herrigunea
33. Ibai-ondo. Bidebarri 16 txaleta Herrigunea
36. Nagusia 11 etxea Herrigunea
38. Santutxu. Nagusia 25 etxea Herrigunea
39. Etxe-aundi etxea Herrigunea
42. Nagusia 12 etxea Herrigunea
43. Goikobidea 1 etxea Herrigunea
44. Goikobidea 1 etxea Herrigunea
47. Aboitiz eta Kortazaren Enparantza 3 etxea Herrigunea
48. Aboitiz eta Kortaren Enparantza 4 etxea Herrigunea
50. Goikobidea 5 etxea Herrigunea
51. Goikobidea 7 etxea Herrigunea
53. Garroetxebarria. Donibane 5 etxea Herrigunea
30. Aurrebarri etxea Belenengo
29. Ezker enekoa. Belenengo 7 etxea Herrigunea
25. Sagarbarri. Belenengo 4 etxea Herrigunea
24. Belenengo 10 etxea Herrigunea
20. Kalebarri 17 etxea Herrigunea
19. Kalebarri 13 etxea Herrigunea
13. Beletxe etxea Herrigunea
11. Altxicar 1 etxea Herrigunea
9. Kurtzia 1 etxea Herrigunea
8. San Bartolomé ermita Olabe
6. Bedaronako San Pedro ermita Elejalde Bedarona
5. Abade etxea Elejalde Bedarona
3. Auzo eskola Elejalde Bedarona
1. Talako Ama ermita Atalaia
77. Donibane 2 etxea Herrigunea
78. Donibane Enparantza 4-6 etxea Herrigunea
60. Astai baserria Olagorta
EAKO HIRI ANTOLAMENDUAREN PLAN OROKORRA - PLAN GENERAL DE ORDENACION URBANA DE EA
EAKO NR 04/08 GR HAPN. BABESTU BEHARREKO ONDASUNEN KATALOGOA
HASIERAKO ONESPENA. V.4 4
61. Natxitube Bekoa baserria Aldebastter
62. Galdiz Etxebarri baserria Aldebaster
63. Anduiza Atzea baserria Angelutxu
65. Bidarte baserria Angelutxu
69. Koskorrotza baserria Mendiola
70. Goenengoa baserria Bedarona
71. Mendiola Emetikua baserria Mendiola
72. Mendiola Andikua baserria Mendiola
73. Allua Andi baserria Allona
74. Allua Bengoetxe baserria Allona
84. Bedaronako Bolatokia Bedarona
81. Natxitua Bolatokia Natxitua
82. Aritzako frontoia Aritza
83. Bedaronako frontoia Bedarona
79. Iturria Olabe
2. ONDARE ARKEOLOGIKOA
2.1. Presuntzio arkeologiko izendatutako guneak Euskal Autonomia Erkidegoarengandik
1. San Juan Bautista ermita (A)
2. Jesusen Andra Mari eliza (A)
4. Ikertako errota (D)
5. San Pedro eliza (A)
6. Aika-Atzekoa baserria(A)
7. Eako burdinola eta errota (D)
9. Ojarbe errotak (ageriko egitura barik) (E)
11. Olagorta errota (ageriko egitura barik) (E)
12. Soloarteko teilagindegia (B)
13. Bekoerrota errota (D)
15. Lejarza errota (ageriko egitura barik) (E)
16. Goikoetxea errota (D)
2.2. Monumentu / Monumentu multzo izendatzeko proposaturiko gune arkeologikoak Euskal Autonomia
Erkidegoarengatik
3. Azurtokiko aztarnategia (C)
8. Natibitate eliza (B)
Udalak babestu beharrekotzat proposatzen diren Ondare Historiko Arkitektonikoaren ondasun
higiezinen zerrendarekin osatzen da sistematizatze hori; horiek ez dira Eusko Jaurlaritzaren informe
teknikoaren zerrendan ageri, baina Katalogoan sartzeko modukotzat jotzen dira. Elementu horiek udal
mailan babesteko proposaturiko ondasun higiezinenen atalean daude. Hauen zenbakikuntza, Kultura
Ondarearen Zentroarengandik jasotakoaren ondoren jorratzen da, 5.2 ataleko zerrendan letra
EAKO HIRI ANTOLAMENDUAREN PLAN OROKORRA - PLAN GENERAL DE ORDENACION URBANA DE EA
EAKO NR 04/08 GR HAPN. BABESTU BEHARREKO ONDASUNEN KATALOGOA
HASIERAKO ONESPENA. V.4 5
maiuskula batekin adierazita eta OE.2 planoan, bere jatorri ezberdina nabarmentzeko karratu baten
sartzen da.
Hurrengo ataletan, babestu beharreko ondasunen zerrenda ageri da, aurretik aipatutako
sailkapenaren arabera, eta, hor, horiek identifikatzeko kodeak adierazten dira, baita babestu beharreko
mota bakoitzari dagokion babes maila zehazteko behar diren kodeak ere.
Ondare historiko arkitektonikoaren babestu beharreko ondasun guztiak, baita Euskal Autonomia
Erkidegoarengatik presuntzio arkeologiko izendatutako guneak eta Monumentu / Monumentu multzo
izendatzeko proposaturiko gune arkeologikoak, Eako plan orokorraren dokumentazio grafikoaren O.E.2
“Lurzoruaren Sailkapen eta Kalifikazioa, Ondarearen Babesa” izeneko planoan kokatzen dira
Ondoren, 2013ko abuztuaren 20ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Hezkuntza,
Hizkuntza Politika eta Kulturako Sailburuaren Agindua argitaratzen da, Eako (Bizkaia) Urtubiaga
burdinola eta errota, Kultura Ondasun gisa, monumentu multzo izendapenaz Euskal Kultura
Ondarearen Zerrenda Orokorrean sartzeko.
4. EGUZKI JAIA ETXEA KULTURA ONDAREAREN BABESA
4.1. Monumentu izendapenaz Ondasun Kultural gisa kalifikatzea
Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legeak xedatutakoa garatzeko, Eusko
Jaurlaritzako Kultura Sailburuak, 2009ko Urtarrilaren 16ko Agindu bidez, Euskal Kultura Ondarearen
Zerrenda Orokorrean, Monumentu izendapenaz Ondasun Kultural gisa sartzea erabaki zuen
Aipatutako izendatzea aipaturiko Aginduaren bidez egin zen eta Agindu hori urte bereko
martxoaren 4an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 44. alean.
4.2. Eguzki Jaia etxearen babes mugaketa
Agindu horren I. eranskinak badu “Mugatzearen deskribapena” izeneko atal bat, eta hor
adierazten dena hartuko da Eguzki Jaia etxearen babesaren mugaketa, mugaketaren eremua eta
mugaketaren justifikazioa sartzen da, honako hau kontuan hartuta:
Mugaketa
a) Mugaketaren eremua.
Bi eremu mugatzen dira; alde batetik, eraikina bera, eta, bestetik, inguruan duena.
Horrenbestez, hauek dira mugaketa-eremuaren mugak: Iparralde, ekialde eta
mendebaldean, higiezina inguratzen duen 140 metroko kotaren nibel-kurba. Kota-kurba
horrek bere baitan hartzen ditu begiratoki-jesarlekua, ipar-mugaketaren ondoan, eta Eguzki
EAKO HIRI ANTOLAMENDUAREN PLAN OROKORRA - PLAN GENERAL DE ORDENACION URBANA DE EA
EAKO NR 04/08 GR HAPN. BABESTU BEHARREKO ONDASUNEN KATALOGOA
HASIERAKO ONESPENA. V.4 6
Jaia ondoan dagoen eraikuntza, hego-ekialdeko eremuan. Hegoaldean, finkarako
sarbidetik, ate-hesi batek eta sarrera ondoko antzinako etxola bertikalak adierazten
dutenak, 140 metroko kotarekin bat egin arte.
b) Mugaketaren arrazoiak.
Proposatu dugun mugaketa proposatzeak badu arrazoirik; eraikinaren ingurumen-
balioak, balio estetikoak eta ikusizkoak zaintzeko beharra, landa-eremuan eta lorategiz
inguratua, koherentea eraikuntzarekin; eta, bestalde, higiezinaren inguruan dauden
elementuak zaintzeko beharra, ingurumen-balioari eusteko oso baliagarriak baitira.
Mugaketak, halaber, badu beste arrazoi bat ere: higiezina mendi-muino baten gainean
dagoenez, ingurua gailentzen duela, egoera horri eustea. Beharrezkotzat jotzen dugun
mugaketa, ondasuna behar bezala babesteko eta balioa emateko, kurba topografikoarekin
bat egiten duen lerro naturala da, eta hobeto egokitzen zaio eraikinak berak duen
kokalekuari, gaur egungo jabego-mugaketari baino.
Erregistratze Aginduan esaten da Eako Udalak eraikin hori babestu beharko duela, hau aintzat
hartuz; aipaturiko betebeharra ondoren adierazitakoaren arabera betetzen da.
Eguzki Jaia etxea, Apikale izenez ere ezaguna, ondasun kultural gisa erregistratuta dago
Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Orokorrean, eta honako babes erregimen honen mende dago:
- Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuak 2009ko urtarrilaren 16an emandako Aginduan
xedatuta dagoen monumentuaren babes edo mugatze alorraren espazio-eremuan egungo
egoera aldatuko duen edozein jarduketak, ingurunearen ingurugiro balioa errespetatu
beharko du, balio hori urratuko duen eraikuntza elementu berririk sortu gabe. Atalaia
baserriaren gaineko jarduketa arkitektonikoak, daukan interes kultural ezak eragin gabe,
Eguzki Jaia etxea monumentuaren balioa erakustearekin bat ez datozen emaitzak ekidingo
ditu eta xede horretarako Bizkaiko Foru Aldundiko eskumena duen erakundeak igorritako
txostenaren menpe geldituko da.
- Zaharberritze zientifikoa eta kontserbatze zaharberritzea (A eta B kategorietan) dira
Eguzki Jaia etxearen fabrikan egin daitezkeen eraikitze jarduera bakarrak.
Inskripzio Agindutik transkribaturiko Eguzki Jaia etxearen kokapena eta babes mugaketa O.E.2
“Lurzoruaren Sailkapen eta Kalifikazioa, Ondarearen Babesa” izeneko planoan kokatzen da.
5. KULTURA ONDAREAREN BABESA. URTUBIAGA BURDINOLA ETA ERROTA MONUMENTU
MULTZOA
5.1. Monumentu izendapenaz Ondasun Kultural gisa kalifikatzea
EAKO HIRI ANTOLAMENDUAREN PLAN OROKORRA - PLAN GENERAL DE ORDENACION URBANA DE EA
EAKO NR 04/08 GR HAPN. BABESTU BEHARREKO ONDASUNEN KATALOGOA
HASIERAKO ONESPENA. V.4 7
Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legeak xedatutakoa garatzeko, Eusko
Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako Sailburuak, 2013ko Uztailaren 24ko Agindu
bidez, Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean, Urtubiaga burdinola eta errota monumentu
multzo izendapenaz Ondasun Kultural gisa sartzea erabaki zuen
Aipatutako izendatzea aipaturiko Aginduaren bidez egin zen eta Agindu hori urte bereko
abuztuaren 20an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 157. alean.
5.2. Urtubiaga burdinola eta errota monumentu multzoaren babes mugaketa
Agindu horren I. eranskinak badu “Mugatzearen deskribapena” izeneko atal bat, eta hor
adierazten dena hartuko da Urtubiaga burdinola eta errota monumentu multzoaren babesaren
mugaketa lez, mugaketaren eremua eta mugaketaren justifikazioa sartzen da, honako hau kontuan
hartuta:
Mugaketa
a) Mugaketaren esparrua
Erantsitako planoaren bidez zehaztuta dago mugaketaren esparrua, eta honako
hauek hartzen ditu barnean: burdinolaren eraikin nagusia, berau osatzen duten atal guztiak
barne dituela –tunel hidraulikoa, tailerrak, ikaztegiak, bulegoa–; errota eta haren atalak eta
makineria; sistema hidraulikoa eta horko elementuak –presa, ubidea, erregulazio-biltegia,
ibairainoko hustubideak–; errotari eta burdinolari atxikitako eraikinak; ingurura sartzeko
zubia; eta, azkenik, babes-ingurune bat. Horiek guztiek multzo bat osatzen dute.
Hortaz, babes-ingurunearen mugaketaren esparruak honako muga hauek ditu:
Iparraldean, eskuineko ibaiertzean, ibaian behera, ibaiertzarekiko paralelo dagoen lerro
bat: 15 m-ra dago, bi presen arteko tartean, eta 20 m-ra, gainerakoetan. Barnean
hartzen du paper-lantegia izandakoaren egituraren zati bat.
Hegoaldean, ezkerreko ibaiertzean, ibaian behera, lerro bat, ubidearen kanpoko ertzetik
10 bat metrora dagoena, luzera osoan; presaraino heltzen da.
Hego-ekialdean, lerro bat: presaren kanpoko ertzetik, ibaian gora, 20 m-ra dago, eta
arrantza-tokia hartzen du barnean.
Mendebaldean, ibaiarekiko lerro perpendikular bat: 20 m-ra dago, mendebaldeko
muturrean dauden eraikinetako puntutik edo kanpoko ertzetik.
b) Mugaketaren justifikazioa
Proposatzen den mugaketa justifikatu egiten da, multzoaren inguruneko
ingurumen-balioak, balio estetikoak eta bisualak babestu behar direlako.
EAKO HIRI ANTOLAMENDUAREN PLAN OROKORRA - PLAN GENERAL DE ORDENACION URBANA DE EA
EAKO NR 04/08 GR HAPN. BABESTU BEHARREKO ONDASUNEN KATALOGOA
HASIERAKO ONESPENA. V.4 8
Ondasuna babesteko eta haren garrantzia nabarmentzeko, ezinbestean babestu
beharra dago multzoa osatzen duten elementuen ondoko eremua; bestela, ezin baitira
ulertu ondasunaren prozesu ekoizlea eta berezko izaera.
Hori dela-eta, mugaketak ez ditu soilik hartzen burdinola, errota, atxikitako
eraikinak sistema hidraulikoa eta zubia, ezpada ere haren ingurunea.
5.3. Urtubiaga burdinola eta errota monumentu multzoaren deskribapena
Agindu horren II. eranskinak badu “Deskribapena” izeneko atal bat, eta hor adierazten dena
hartuko da Urtubiaga burdinola eta errota monumentu multzoaren deskribapena lez:
Deskribapena
Eako burdinola eta errota bizitoki- eta ekoizpen-multzo batek osatuta daude; hona
hemen atal nagusiak: elkarri atxikitako lau eraikin; haiei lotutako sistema hidrauliko bat –
presa, ubidea eta erregulazio-biltegia–; eraikinen aurreko harrizko zubia; eta babes-
ingurune bat. Multzoa itsasertzetik kilometro erdira dago, gutxi gorabehera, Ea
itsasadarraren ezkerreko ertzean, ibaian behera, eta landa-inguru batean, zelaiz eta basoz
inguratuta.
Burdinolari, errotari eta haien kokalekuari buruzko erreferentzia dokumentalak
XVIII. eta XVI. mendekoak dira.
Multzoak honako elementu hauek ditu:
Sistema hidraulikoa:
Presa burdinolatik 200 m-ra dago, ibaian gora. Nahiko egoera onean dago, harrizkoa
da, kurbatua, eta txapadura eta kontrahormak ditu; oraindik ere, arrantza-tokia dauka,
ezkerreko ertzean, ibaian behera. Antza dauka Juan Bernardo Villarreal de Berriz
lekeitiarrak diseinatutako beste presa batzuekin. Diseinu berritzailea dauka, XVIII.
mendekoa dela aintzat hartuta. Egun, urak estalita dago, geroago beste presa bat eraiki
baitzen ibaian behera.
Ubidea presan hasten da, eta ezkerreko ertzetik doa, ibaian behera, erregulazio-
biltegiraino. Lurrean hondeatuta dago, eta metro batetik gora du sakon; eraikinetara
hurbildu ahala ubidearen zabalera handitu egiten da, eta errotaren aurrealdean du
zabalera handiena. Lurrez eta landarez estalita dago, eta harri ederrekin egina dago.
Eskuinaldea sendotuta dauka. Hustubide bat dauka, bide erdian, eta beste bat,
errotaren aurreko antapara betetzeko. Harlanduzko harriekin bukatuta dago; harriok
mehetuta eta zulo bat utzita ditu uhatea sartzeko.
Burdinola:
EAKO HIRI ANTOLAMENDUAREN PLAN OROKORRA - PLAN GENERAL DE ORDENACION URBANA DE EA
EAKO NR 04/08 GR HAPN. BABESTU BEHARREKO ONDASUNEN KATALOGOA
HASIERAKO ONESPENA. V.4 9
Erregulazio-biltegia edo antapara. Ura biltzeko esparru bat da; burdinolako tailerren eta
tunel hidraulikoaren altueran dago. Lur-sailean hondeatuta dago, eta haren hormek
zabalera handiagoa dute ubidean zehar baino. Nabarmen eroria dago; are gehiago,
hormaren zati bat behera etorrita dago hauspoen aldearen gainera. Hortaz, alde
horretan lehenbailehen esku hartu beharra dago, eroritako zatiak berreraiki eta horma
sendotzeko.
Burdinolaren eraikina. Sendoa da, eta egoera onean dago. Oinplano angeluzuzena
dauka, eta honako atal hauek: tunel hidraulikoa, burdina lantzeko tailerra, ikaztegiak eta
bulegoa edo kontrol gunea.
a) Tunel hidraulikoa. Mendebaldeko hegalean dago, eta harlangaitzezko bi horma
sendok osatzen dute; hormetako bat kontrahormaz sendotuta dago. Hondoa kanoi-gangan
bukatuta dago, eta ez da gorde ura bideratzen zuen putzua edo antapara; bai, ordea,
horman dagoen zuloa, soberako ura kanporatzen zuena. Tunelak hiru atal ditu:
hauspoaren ardatzen eta gurpilen atala; tarteko atal bat, puntu erdiko arku batek bereizia,
ura hozteko aska moduan erabiltzen zena; eta mailuaren ardatzari dagokion atala,
pantaila-horma batek bereizita dagoena –horma horren behealdean, ura husteko arku bat
dago. Ez da gorde jatorrizko makineria.
b) Tailerra tunel hidraulikoari atxikitzen zaio, eta bi alde ditu: hauspoen gela,
batetik, eta, bestetik, gabiaren eta labearen gela, biak ere bergamazo-horma batek
bereizita. Horma hori antapararen horman dago bermatuta, bi alde horien arteko
pasabidea libre utzita, eta, behealdean, arku irekiko zulo bat dauka. Hormatzar horrek
jatorrian zuen tamaina dauka, baina, hala ere, goialdeko zati bat nabarmen erorita dauka,
eta, gainera, beheko zuloaren zati batzuk behera etorrita daude. Tunel hidraulikoaren
horman, zuloak antzeman daitezke, horietatik igarotzen baitziren gurpilen ardatzak eta
askatik ateratzen zen ura; antzeman daitezke, halaber, arraildurak, non bermatzen baitzen
goiko solairuetako egurrezko egitura. Bi isuriko estalkia, berriz, ez da gorde.
c) Ikaztegiek lau angeluko bi gela dituzte, biak ere tamaina bertsukoak,
tailerrarekiko perpendikularrak eta hari atxikita, eta suhesi zabal batek bereizita. Kanpotik,
arku murriztu baten zulotik, ikaztegietako batera sartu daiteke, eta handik, antzeko zulo
batetik, beste ikaztegira igaro daiteke. Errotaren aldera egindako zabalkuntza bat dauka,
geroago egindakoa, eta hormetan hainbat aparailu daude; gainera, suhesian, aparailu
gotiko bat dago. Horretaz gain, hainbat arraildura antzematen dira, non bermatuta
baitzeuden tarteko solairuetako egurrezko habeak; lehenengo solairuan itsututako bao bat
dago. Tailerrera zuzenean sartzeko bi bao daude, bata buruduna eta bestea arkuduna.
Bao horietatik ikatza sartzen zuten. Badago beste bao bat –egun harriek eta lurrak
itsututa–, ikaztegia eta hauspoen aldea batzen zituena, eta hor ganga baten hasiera izan
daitekeena antzematen da. Ikaztegietako baten ekialdeko bazter batean, labe bat dago. Ez
daukate estalkirik.
EAKO HIRI ANTOLAMENDUAREN PLAN OROKORRA - PLAN GENERAL DE ORDENACION URBANA DE EA
EAKO NR 04/08 GR HAPN. BABESTU BEHARREKO ONDASUNEN KATALOGOA
HASIERAKO ONESPENA. V.4 10
d) Bulegoa atal txikiena da –lau metro koadro eskas–, eta handik kontrolatzen zen
ekoizpen-prozesua. Ikaztegien eta tailerraren artean dago, eta azken horrekin bat egiten
du arku eskartzano batetik.
Burdinolaren funtzionamendua uraren bideari lotuta dago: presatik, ura ubideetan
zehar garraiatzen da erregulazio-biltegi bateraino eta, handik, tunel hidraulikoraino. Tunel
horretatik, ura gurpil hidraulikoen gainera erortzen da, mugiarazi egiten ditu, eta, hala,
behar adinako indarra sortzen da bai gabia bai labea biziagotzen duen hauspoa
mugiarazteko.
Burdinolan, gorde dira espazioaren antolamendua eta egitura edo horma nagusiak;
hala ere, badira hondatze-zantzuak, eta zati batzuk erorita daude.
Errota:
Ubidearen, ikaztegiaren eta atxikitako beste eraikin baten artean dago errota.
Beheko eta goiko solairuak dauzka; goikoaren zati batzuk erorita daude. Bi isuriko estalkia
ez da gorde. Fatxada nagusia harlangaitzez eginda eta igeltsuztatuta dago, baina egun
landareek estaltzen dute. Atzeko fatxadak antapara eta estolda bereizten ditu: espazio
horretan daude turbina eta ehotze-gela, eta, azken horretan, errotarriak. Horma kurbatu
bat da, egoera onean gorde dena; ondo landutako harlanduz egina dago, eta, behealdean,
deskarga-arku bat dauka. Burdinolan ez bezala, errotako makineriaren atal batzuk gorde
dira. Beheko solairuan turbina dago; goikoan, berriz, ehotze-banku bikoitza, errotarri
enbutituak, irina biltzeko aurreko tiraderak eta errotarriak pikatzeko besoa, denak ere
landareek eta egituraren egur eroriek estalita. Toberak ez dira gorde. Garauak sartzeko
erabiltzen ziren toberak, eta errotarrien gainean.
Fatxada nagusian, puntu erdiko bao handi bat dago, eta handik estoldara sartzen
da. Ehotze gelara joateko, fatxadari atxikitako eskailera batzuk daude. Gela guztiak
ehotze-gelaren albo banatan daude.
Atxikitako eraikinak:
Ikaztegietako iparraldeko hormari eta tailerreko hormari atxikita dago eraikin
horietako bat, gelak barne hartzen zituena, hain zuzen ere. Beheko solairuan, pasabide bat
dauka, eta handik igarobide bat zabaltzen da eraikin-multzoko mendebaldearen eta
kanpoko eremu nagusiaren artean. Eraikin horrek Olagoikoa zuen izena, eta errotari
atxikitako besteak, berriz, Olabekoa. Bi eraiki horietan, gelak, ukuilua, biltegiak,
errotariaren etxea eta beste gelak batzuk zeuden.
Monumentu-multzora heltzeko, bi bide daude: alde batetik, ekialdetik, lehengo
paper-lantegiaren ingurutik, ibaia harrizko zubi batetik zeharkatuz; eta, bestetik, iparraldeko
«Olako bidezidorra» izeneko bidetik –multzoa Eako portuarekin lotzen du bide horrek.
EAKO HIRI ANTOLAMENDUAREN PLAN OROKORRA - PLAN GENERAL DE ORDENACION URBANA DE EA
EAKO NR 04/08 GR HAPN. BABESTU BEHARREKO ONDASUNEN KATALOGOA
HASIERAKO ONESPENA. V.4 11
5.4. Eraikinean egin daitezkeen esku-hartzeak
Agindu horren III. eranskinak badu “Eraikinean egin daitezkeen esku-hartzeak” izeneko atal bat, eta hor
adierazten dena hartuko da Urtubiaga burdinola eta errota monumentu multzoaren eraikinean egin
daitezkeen esku-hartzeen erregimena lez:
1. artikulua.– Ondasun higiezinak.
1.– I. eta II. eranskinetan mugatutako eta deskribatutako egituren gainean
onartutako esku hartzeak honako hauek izango dira: 317/2002 Dekretuan «Sendotze»
motako eraikitze-obretarako ezarritakoak, goiko mailetan jasotakoez gainera (317/2002
Dekretua, Eusko Jaurlaritzaren ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduera
babestuak arautzen dituena). Bestalde, berreraikitze filologikoa eskatzen duten
eraikinetako ataletan, zaharberritze zientifikoko esku-hartzeak egin beharko dira.
Horrelakoetan, esku hartu baino lehen, analisi dokumentala egin behar da, eraikuntza
motak eta jatorrizko eraikuntza-antolakuntzak aztertzeko, eta, hartara, lehen zegoena
egoki berrezartzea lortzeko.
2.– Esandakoaz gain, egiturak eragile atmosferikoetatik babesteko esku-hartzeak
ere onartuko dira –egun, ez dago halako babesik– ; esku-hartze horien bidez, halaber,
barrualdea egokitu egingo da proposatzen diren erabilera berrietara, itxitura arinen bidez.
Esku-hartze eta erabilera berri horiek bateragarriak izan beharko dute egituren balioeste-
lanarekin, eta, orobat, multzoaren eta ingurunearen harmonia gorde beharko dute.
Eraikinetan, zaindu beharko dira itxiturak, bolumena, eraikinen profila eta lehen
zeuden baoak. Material nobleak erabiltzea gomendatzen da, esaterako: egurra, barruko
egitura-sistemetan.
Sistema hidraulikoari lotutako instalazioak sendotu eta, hala behar izanez gero,
zaharberritu egingo dira, betiere jatorrizko tipologia, bolumen, antolamendu eta
aprobetxamendua aintzat hartuta; hormak eta haien hondarrak zaindu eta sendotuko dira,
jatorrian zuten zabalera kontuan hartuta. Zaharberritze-lanek balioetsi beharko dute
instalazioa, hura interpretatzen lagundu, eta, gainera, errespetatu beharko dute errepideen
jabari publikoa eta jabari publiko hidraulikoa.
I. eranskinean zehaztu den eraikin-multzoaren inguruko erabilera onargarriak
lurzoru urbanizaezinarenak izango dira. Horiek horrela izanda ere, eraikin-multzotik
hurbilen dagoen kanpoaldeko eremuan, fatxada nagusiaren parean, harrera-toki bat antola
daiteke, urbanizazio-motaren bat barne hartuko duena, betiere ondare- eta natura-balioak
errespetatuz eta balioetsiz.
3.– Ezingo da ondarea osorik edo partez bota, ez bada arau hauetan
ezarritakoarekin bat etorriz: Euskal Kultura Ondarrari buruzko uztailaren 3ko 7/1990
Legearen 36. artikulua; edota azaroaren 10eko 306/1998 Dekretua, Kalifikatutako eta
EAKO HIRI ANTOLAMENDUAREN PLAN OROKORRA - PLAN GENERAL DE ORDENACION URBANA DE EA
EAKO NR 04/08 GR HAPN. BABESTU BEHARREKO ONDASUNEN KATALOGOA
HASIERAKO ONESPENA. V.4 12
zerrendatutako kultura ondasunen aurri egoeraren deklarazioari buruzkoa eta berauek
eraisteko erabakiaren aurretik eta ondoren egin beharrekoei buruzkoa.
2. artikulua.– Ondasun higigarriak.
Babestutako ondasun higigarriak I. eranskinean deskribatzen dira, eta II.
eranskineko mugaketaren barruan sartzen dira. Elementu hauek guztiak dauden jatorrizko
kokalekuan gordeko dira, bertan atxikita baitaude. Hala, haiek testuingurutik ateratzea
galaraziko da eta prozesu produktibo eta industrialaren gaia direla aintzat hartuko. Bizkaiko
Foru Aldundiak, baina, ondasun horiek beste toki batean gordetzea agin dezake, ohiz
kanpoko arrazoiengatik jatorrizko kokalekuak ondasunak ongi zaintzeko beharrezkoak
diren baldintzak betetzen ez baditu, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko
7/1990 Legearen 39.2. artikuluan ezarritakoaren arabera.
5.5. Dokumentazio grafikoa
Urtubiaga burdinola eta errota monumentu multzoaren kokapena, baita mugaketa eta
mugaketaren justifikazioa, Katalogo honen II. Eranskineko planoan adierazten da, aipatutako Aginduak
erantsitako eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaraturiko planoaren transkripzioa da.
“Lurzoruaren sailkapen eta kalifikazioa. Ondarearen babesa.” izeneko OE.2 planoan ere
adierazten da.
5.6. Hirigintza arauak
Katalogo honetan jasotzen da, Eako plan orokorraren zehaztapen bezala, Urtubiaga burdinola
eta errota monumentu multzo izendatzen duen 2013ko Uztailaren 24ko Aginduaren Eraikinean egin
daitezkeen esku-hartzeen erregimenean ezarritakoa.
6. MONUMENTU IZENDATZEKO PROPOSATUTAKO ONDASUNETAN ETA UDALAK BABESTU
BEHARREKO ONDASUNETAN ONARTURIKO ERAIKUNTZA ESKU-HARTZEAK ETA
ERABILERAK
6.1. Monumentu izendatzeko proposatutako ondasunak
Monumentu izendatzeko proposatutako ondasunen zerrenda:
IZENDAPENA AUZUNEA
52. Udaletxea Herrigunea
17. Matías Kortazarren etxetzarra (*) Herrigunea
64. Anduiza Aurrea baserria Angelutxu
66. Zeleta baserria Angelutxu
67. Otegi baserria Allona
EAKO HIRI ANTOLAMENDUAREN PLAN OROKORRA - PLAN GENERAL DE ORDENACION URBANA DE EA
EAKO NR 04/08 GR HAPN. BABESTU BEHARREKO ONDASUNEN KATALOGOA
HASIERAKO ONESPENA. V.4 13
68. Koskorrotza erdikoa baserria Mendiola
46. Jesusen Andra Mari eliza (*) Herrigunea
40. San Juan Bataiatzailearen eliza (*) Herrigunea
(*) bat erantsi zaien ondasun higiezinak, itsas-lur eremu publikoaren mugaketaren babes zorpeko
aldearen eraginpean daude, ondorioz, Kosta Legearen Laugarren Xedapen Iragankorrak ezarritakoaren
menpe, Katalogoan ezartzen den babes erregimenetik edozein dela.
Onartutako eraikuntza esku-hartzeak
Monumentu izendatzeko proposatu diren ondasunetan, ondoren adierazitako zehaztasunekin,
onarturiko eraikuntza esku-hartzeak hurrengoak dira:
Zaharberritze zientifikoko esku-hartzea
A motako kontserbazio berreraikuntza esku-hartzea
B motako kontserbazio berreraikuntza esku-hartzea
Udaletxeko eraikinean, barne banaketaren balio eskasa kontutan hartuta, esku-hartze eta
erabilera ugari jasan ondoren, bere barnean Kontserbazio eta Apainketa, Sendotze eta Zaharberritze
jarduketak onartuko dira.
Matias Kortazarren etxetzarrean eta Anduiza Aurrera, Zelaieta Bekoa eta Koskorrotza Erdikoa
baserrietan, haien barnean Kontserbazio eta Apainketa, Sendotze eta Zaharberritze jarduketak
onartuko dira, betiere haien barne banaketaren oinarrizko elementu tipologikoak mantenduz, fatxadei
eta estalkiei eragin gabe eta lehendik dauden eraikuntza sistemak errespetatuz.
Onartutako erabilerak
Monumentu izendatzeko proposatutako ondasunetan, eremuaren kalifikazio globalean
baimendutako erabilerak ezar daitezke, baldin eta ondasun horiek kontserbatu eta mantenduko direla
bermatzen bada eta inolako kasutan Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen
III. Tituluko zehaztapenen kontra ez jotzen ez bada.
6.2. Udalak babestu beharreko ondasun higiezinak
6.2.1. SAILKAPENA
Katalogo honetan udalak babestu beharreko ondasun higiezinen zerrendan agertzen direnen
babes erregimena ezartzeko, honako hiru ondasun mota hauek definitzen dira:
Eraikinek eraturiko ondasunak
Eraikin ez diren arkitektura zibilek eraturiko ondasunak
Lehendik dauden eraikinen eranskinek eraturiko ondasunak
EAKO HIRI ANTOLAMENDUAREN PLAN OROKORRA - PLAN GENERAL DE ORDENACION URBANA DE EA
EAKO NR 04/08 GR HAPN. BABESTU BEHARREKO ONDASUNEN KATALOGOA
HASIERAKO ONESPENA. V.4 14
6.2.2. ERAIKINEK ERATURIKO ONDASUNAK
Zerrenda
Hurrengo zerrendan dauden denak dira:
IZENDAPENA AUZUNEA
15. Kontsolazioko Andre Mariaren eliza Elexalde Natxitua
32. Bidegane etxea Herrigunea
33. Ibai-ondo. Bidebarri 16 txaleta Herrigunea
36. Nagusia 11 etxea (*) Herrigunea
39. Etxe-aundi etxea (*) Herrigunea
42. Nagusia 12 etxea (*) Herrigunea
43. Goikobidea 1 etxea Herrigunea
44. Goikobidea 1 etxea Herrigunea
47. Aboitiz eta Kortazaren Enparantza 3 etxea (*) Herrigunea
48. Aboitiz eta Kortaren Enparantza 4 etxea Herrigunea
50. Goikobidea 5 etxea Herrigunea
51. Goikobidea 7 etxea Herrigunea
53. Garroetxebarria. Donibane 5 etxea (*) Herrigunea
30. Aurrebarri etxea (*) Belenengo
29. Ezker enekoa. Belenengo 7 etxea (*) Herrigunea
25. Sagarbarri. Belenengo 4 etxea (*) Herrigunea
24. Belenengo 10 etxea (*) Herrigunea
20. Kalebarri 17 etxea (*) Herrigunea
19. Kalebarri 13 etxea (*) Herrigunea
13. Beletxe etxea (*) Herrigunea
11. Altxicar 1 etxea Herrigunea
9. Kurtzia 1 etxea Herrigunea
8. San Bartolomé ermita Olabe
6. Bedaronako San Pedro ermita Elejalde Bedarona
5. Abade etxea Elejalde Bedarona
3. Auzo eskola Elejalde Bedarona
1. Talako Ama ermita (*) Atalaia
77. Donibane 2 etxea Herrigunea
78. Donibane Enparantza 4-6 etxea Herrigunea
60. Astai baserria Olagorta
61. Natxitube Bekoa baserria Aldebastter
62. Galdiz Etxebarri baserria Aldebaster
63. Anduiza Atzea baserria Angelutxu
EAKO HIRI ANTOLAMENDUAREN PLAN OROKORRA - PLAN GENERAL DE ORDENACION URBANA DE EA
EAKO NR 04/08 GR HAPN. BABESTU BEHARREKO ONDASUNEN KATALOGOA
HASIERAKO ONESPENA. V.4 15
65. Bidarte baserria Angelutxu
69. Koskorrotza baserria Mendiola
70. Goenengoa baserria Bedarona
71. Mendiola Emetikua baserria Mendiola
72. Mendiola Andikua baserria Mendiola
73. Allua Andi baserria Allona
74. Allua Bengoetxe baserria Allona
84. Bedaronako Bolatokia Bedarona
81. Natxitua Bolatokia Natxitua
A. Kurtzia Kalea 2 etxea Herrigunea
B. Debda Kalea 2 etxea Herrigunea
C. Donibane Enparantza 4 etxea Herrigunea
D. Donibane Kalea 4 etxea Herrigunea
E. Bidebarri Kalea 6 etxea Herrigunea
F. Bidebarri Kalea 8 etxea Herrigunea
G. Jesusen Kalea 5 etxea (*) Herrigunea
H. Jesusen Kalea 7 etxea Herrigunea
I. Abaitua. Kale Nagusi 15 etxea (*) Herrigunea
J. Katalintxunea. Kale Nagusi 18 etxea (*) Herrigunea
K. Ezkerrenekoa. Belenengo Kalea 3 etxea (*) Herrigunea
L. Bidebarri Kalea 9 etxea Herrigunea
M. Bidebarri Kalea 13 etxea Herrigunea
N. Kale Nagusi 4 etxea (*) Herrigunea
Ñ. Kale Nagusi 5 etxea (*) Herrigunea
O. Kale Nagusi 6 etxea (*) Herrigunea
P. Etxebarinekue. Kale Nagusi 9 etxea (*) Herrigunea
Q. Urtubia. Kale Nagusi 13 etxea (*) Herrigunea
R. Aritza Kalea 1 etxea (*) Herrigunea
S. Bidebarri Kalea 1 etxea (*) Herrigunea
(*) bat erantsi zaien ondasun higiezinak, itsas-lur eremu publikoaren mugaketaren babes zorpeko
aldearen eraginpean daude, ondorioz, Kosta Legearen Laugarren Xedapen Iragankorrak ezarritakoaren
menpe, Katalogoan ezartzen den babes erregimenetik edozein dela.
Onartutako eraikuntza esku-hartzeak
Udalak babestu beharreko ondasun higiezinak diren eraikinetan, ondorengo eraikuntza esku-
hartzeak baimentzen dira:
Zaharberritze zientifikoa
A motako kontserbazio berreraikuntza
B motako kontserbazio berreraikuntza
Kontserbazio eta apainketa
Sendotzea
EAKO HIRI ANTOLAMENDUAREN PLAN OROKORRA - PLAN GENERAL DE ORDENACION URBANA DE EA
EAKO NR 04/08 GR HAPN. BABESTU BEHARREKO ONDASUNEN KATALOGOA
HASIERAKO ONESPENA. V.4 16
Eraberritzea
Kontserbazioa eta apainketa, sendotze eta zaharberritze eraikuntza esku-hartzeek edozein
kasutan, bolumetria, lehendik dauden lerrokadurak, estalkiaren forma eta antolamendu orokorra, kanpoko
itxura, banaketa tipologikoa eta eraikuntzaren oinarrizko egituraren antolamendua errespetatzea ziurtatu
beharko dute, azken bi hauek, kontserbatzea merezi duten balio arkitektonikoak baldin badituzte.
Goiko solairuen forjatuen kotak, solairu bakoitzaren altuera libreak, hegalaren kotak eta
gailurraren kotak, lehendik daudenak errespetatu beharko dituzte, solairu ezberdinen altuera libreek
eraikuntza eta hirigintza udal ordenantzek ezarritako bizigarritasun baldintza minimoak bete ahal
izateko bakarrik desplazamendu bertikalak onartuz.
Nolanahi ere, fatxadaren aldaketek, aurreko atalean baimendutako forjatuen altuera aldaketekin
erlazioa izango dute, fatxadaren batasun konpositibioaren iraupena ziurtatuz eta helburu hartarako
beharrezko diren ukitu arinekin, bakoitzaren elementu estilistiko interesgarriak mantenduz.
Bereziki, Udalak babestu beharreko ondasun higiezinak diren eraikinen fatxada aurreak eta
behatokiak bezalako beste elementu arkitektonikoak, OP_4.1b “Eraikuntzen erregimena eta gehienezko
lerrokadurak. Hirigune Historikoa” izeneko planoan babestu beharreko elementu lez adierazten direnak,
errespetatuak izan beharko dira eta haren lekuan diseinu eta kanpoko itxura berdinarekin ordezkatu,
onartutako eraikuntza esku-hartzeen egikaritzeak eskatzen dituen moldaketa arinak onartzeari kalterik
egin gabe.
Dagokien eraikinen gainean egin nahi diren eraikuntza esku-hartzeak definitzen dituen
arkitektura proiektuak, egungo egoeraren jasotze grafiko bat edukiko du, plantak, altxaerak, sekzio bi
gutxienez irudikatuz. Memoriari eranskin bat ere edukiko du, non eraikinari aplikaturiko eraikuntza esku-
hartze bakoitzaren lanak deskribatu eta justifikatuko diren.
Bereziki, bolumetria, kanpoko itxura, banaketa tipologikoa eta eraikuntzaren oinarrizko
egituraren antolamendua errespetatzen direla justifikatu eta ziurtatuko da, banaketa tipologikoa eta
eraikuntzaren oinarrizko egituraren antolamenduaren balio arkitektonikoaren analisiaren bidez, interesa
duen balio arkitektoniko bat dagoela ondorioztatzen denean. Aipaturiko analisi arkitektonikoaren
ondorioa negatiboa bada, ez du barruko banaketa eta egituraren antolamendua mantentzeko
derrigortasunik edukiko.
Era berean, lehendik dauden fatxaden konfigurazioaren gain proiektaturiko aldaketak
deskribatu eta justifikatuko dira, nolanahi ere, 5.2.2. “Eraikinek eraturiko ondasunak” azpiatal honetako
aurreko paragrafoetan honi buruz adierazitakoa justifikatuz.
Onartutako erabilerak
Udalak babestu beharreko ondasun higiezinak diren eraikinetan, eremuaren kalifikazio
globalean baimendutako erabilerak ezar daitezke, baldin eta ondasun horiek kontserbatu eta
EAKO HIRI ANTOLAMENDUAREN PLAN OROKORRA - PLAN GENERAL DE ORDENACION URBANA DE EA
EAKO NR 04/08 GR HAPN. BABESTU BEHARREKO ONDASUNEN KATALOGOA
HASIERAKO ONESPENA. V.4 17
mantenduko direla bermatzen bada eta inolako kasutan Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren
3ko 7/1990 Legearen III. Tituluko zehaztapenen kontra ez jotzen ez bada.
6.2.3. ERAIKIN EZ DEN ARKITEKTURA ZIBILAK ERATURIKO ONDASUNA
Zerrenda
Hurrengo zerrendan dauden denak dira:
IZENDAPENA AUZUNEA
57. 1 zubia (*) Herrigunea
58. Zubizaharra goikoa zubia (*) Herrigunea
59. Zubizaharra bekoa zubia (*) Herrigunea
79. Iturria Olabe
82. Aritzako frontoia (*) Aritza
83. Bedaronako frontoia Bedaroa
T. Natxituako frontoia Natxitua
(*) bat erantsi zaien ondasun higiezinak, itsas-lur eremu publikoaren mugaketaren babes zorpeko
aldearen eraginpean daude, ondorioz, Kosta Legearen Laugarren Xedapen Iragankorrak ezarritakoaren
menpe, Katalogoan ezartzen den babes erregimenetik edozein dela.
Onartutako eraikuntza esku-hartzeak
Eraikin ez diren arkitektura zibilek eraturiko ondasunetan, ondorengo eraikuntza esku-hartzeak
baimentzen dira:
Zaharberritze zientifikoa
A motako kontserbazio berreraikuntza
B motako kontserbazio berreraikuntza
6.2.4. LEHENDIK DAUDEN ERAIKINEN ERANSKINEK ERATURIKO ONDASUNAK
Zerrenda
Hurrengo zerrendan dauden denak dira:
IZENDAPENA AUZUNEA
38. Santutxu Herrigunea
Onartutako eraikuntza esku-hartzeak
Lehendik dauden eraikinen eranskinek eraturiko ondasuna den Santutxu nitxoan, ondorengo
eraikuntza esku-hartzeak baimentzen dira:
EAKO HIRI ANTOLAMENDUAREN PLAN OROKORRA - PLAN GENERAL DE ORDENACION URBANA DE EA
EAKO NR 04/08 GR HAPN. BABESTU BEHARREKO ONDASUNEN KATALOGOA
HASIERAKO ONESPENA. V.4 18
Zaharberritze zientifikoa
A motako kontserbazio berreraikuntza
B motako kontserbazio berreraikuntza
7. EREMU ARKEOLOGIKOETAKO LURZORUEN ERABILERA ETA BERTAKO ERAIKUNTZA
JARDUERAK
Eako udalerriaren barruan, badira ustez balio arkeologikoa izan dezaketen eremuak eta Euskal
Autonomia Erkidegoko monumentu / monumentu multzo izendatzeko proposatutako arkeologia
eremuak.
Ondoren, Izendatutako eta Izendatzeko proposatutako eremuen zerrenda adierazten da:
Presuntzio arkeologiko izendatutako guneak Euskal Autonomia Erkidegoarengandik
1. San Juan Bautista ermita (A) (*)
2. Jesusen Andra Mari eliza (A) (*)
4. Ikertako errota (D)
5. San Pedro eliza (A)
6. Aika-Atzekoa baserria(A)
7. Eako burdinola eta errota (D)
9. Ojarbe errotak (ageriko egitura barik) (E)
11. Olagorta errota (ageriko egitura barik) (E)
12. Soloarteko teilagindegia (B)
13. Bekoerrota errota (D)
15. Lejarza errota (ageriko egitura barik) (E)
16. Goikoetxea errota (D)
Monumentu / Monumentu multzo izendatzeko proposaturiko gune arkeologikoak Euskal Autonomia
Erkidegoarengatik
3. Azurtokiko aztarnategia (C) (*)
8. Natibitate eliza (B)
(*) bat erantsi zaien ondasun higiezinak, itsas-lur eremu publikoaren mugaketaren babes zorpeko
aldearen eraginpean daude, ondorioz, Kosta Legearen Laugarren Xedapen Iragankorrak ezarritakoaren
menpe, Katalogoan ezartzen den babes erregimenetik edozein dela.
Esku-hartze arkeologikoak ikerketa programa jakin baten barruan badaude bakarrik
baimenduko dira. Salbuespen gisa, esku hartzeko arkeologiarekin zerikusia duten bestelako jarduerak
baimendu ahal izango dira, hala nola premiazko kasu batean hondakin arkeologikoak zaintzeko asmoa
dutenak.
EAKO HIRI ANTOLAMENDUAREN PLAN OROKORRA - PLAN GENERAL DE ORDENACION URBANA DE EA
EAKO NR 04/08 GR HAPN. BABESTU BEHARREKO ONDASUNEN KATALOGOA
HASIERAKO ONESPENA. V.4 19
Monumentu / monumentu multzo izendatzeko proposatutako arkeologia eremuak eta ustez
balio arkeologikoa izan dezaketen eremuak Euskal Kultura Ondareari buruzko Legearen arabera
mugarriztatuta daude, eta, eremu horietan, beren sektoreko legeriak ezarritako muga eta baldintza
bereziak aplikatuko dira eraikitze lanak egiteko. Ustez balio arkeologikoa izan dezaketen eremu
horietan edozein esku-hartze egin baino lehen, Estudio bat aurkeztu beharko da, eta, han, Eremuaren
balio arkeologikoa eta lanen proiektuak ustez balio arkeologikoa izan dezaketen eremuetan izan
dezakeen eragina aztertuko dira.
Aipatu diren eremu horietako bakoitzean, hiruki bat ezartzen da, plan orokorraren egiturazko
antolamenduko OE.2 planoan non dagoen kokatuta adierazten duen zenbaki batekin, eta, Eremuaren
izenaren ondotik, letra bat parentesi artean; azken horrek Eremuaren azalera adierazten du, Euskal
Kultura Ondareari buruzko Legeriak horretarako ezarri duenaren arabera.
8. BABESTU BEHARREKO ONDASUNEN ZERRENDA, PLANOETAKO KOKAPEN
ERREFERENTZIA
Ondotik, babestu beharreko ondare arkitektonikoaren ondasunen zerrenda erantsi da, aurretik
aipatutako atal horietan banatuta, eta ondare arkeologikoari buruzko atal bat ere ageri da. Zerrendan,
ondasun bakoitza identifikatzen da, Kultura Saileko erregistroan duen zenbakiarekin eta plan orokor
honek bere zehaztapenetan, Kultura Saileko zerrenda handituz udal mailan babesteko proposaturiko
ondasun higiezinei emandakoarekin. Zerrenda hau, egiturazko antolamenduko OE.2 “Sailkapen globala
eta lurzoruaren sailkapena eta ondarearen babesa” izeneko planoan dagoen legendaren kopia bat da.
Plano hau 1/5000 eskalan editatuta dago eta planoa kontsultatuz hauen kokagunea errez jakin daiteke.