EGUN ON
EKAINAK 1-5
AITAREN ETA SEMEAREN ETA
ESPIRITU SANTUAREN IZENEAN
EKAINAK 1,ASTELEHENA
KORAZONISTA
GARA➢ …MAITASUNA, ESKAINTZA,
GERTUTASUNA, LAGUNTZA,
ERRUKIA den Jesusen Bihotzaren
jarraitzaileak.
➢ Ezer espero gabe, mugarik gabe eta
azkeneraino ESKAINTZEN den
Jesusen BIHOTZA dugu eredu.
➢Horrela gara KORAZONISTA
KO-RA-ZON-ista
➢ Zure bihotza ondokoen zerbitzuan jartzen duzunean… KORAZONISTA zara.
➢ Zure bihotza besteen beharretara irekitzen denean, batik bat behartsuenen beharretara… KORAZONISTA zara.
➢ Koronabirusaren krisia BIHOTZEZ betetako pertsona, zeinu eta hitz xumeen eredu bihurtu zaigu.
Ikusi bideoa
Marta Sánchez: Un mismo corazón.https://www.youtube.com/watch?v=xirVLr77l5U
OTOITZEANEskerrak, Jainko Aita, zure
bihotz handiarengatik, zure
maitasun osoa isurtzen
diguzulako. Eskerrak zure
Semearen ereduarengatik.
Buruz buru maite gaituzula
erakutsi digu Berak.
Bere BIHOTZA erakutsi
digu maitatzea zer den uler
dezagun.
EGUNAREN ESKAINTZA
Jesukristo ene Jaun eta Jainkoa:
Mariaren bihotz garbiaren bitartez
zure bihotzari sagaratu eta zurekin
batera eskaintzen natzaio Aitari
aldareko zure eskaintza santuan
gaurko nire otoitz, lan, sufrimen
eta alaitasunen bidez.
Gure bekatuen barkamenerako
eta zure Erreinua guregana etor
dadin.
AITAREN ETA SEMEAREN ETA
ESPIRITU SANTUAREN IZENEAN
EKAINAK 2,ASTEARTEA
KORAZONISTA
GARA➢ Ikusi bideoa
https://www.youtube.com/watch?v=LftsnPsuid4
➢ Ingurukoekin maitasun eta zerbitzu zeinu
xumeak dituzunean eta behar dutenaz eta
gertatzen zaienaz arduratzen zarenean…
KORAZONISTA zara.
➢Jesusen BIHOTZEAN birkargatzen ditugu
guk “pilak”.
OTOITZEANKorazonista naiz, eta
harro sentitzen naiz hala
naizelako, bizitzari zentzua
ematen baitio, bidean
gidatu, eta pertsona hobea
egiten bainau, besteengana
zabaltzen baitit bihotza,
nire beharra dutenak
maitatu eta nire bizitza
haiei eskaintzeko egina
nagoela irakasten baitit.
EGUNAREN ESKAINTZA
Jesukristo ene Jaun eta Jainkoa:
Mariaren bihotz garbiaren bitartez
zure bihotzari sagaratu eta zurekin
batera eskaintzen natzaio Aitari
aldareko zure eskaintza santuan
gaurko nire otoitz, lan, sufrimen
eta alaitasunen bidez.
Gure bekatuen barkamenerako
eta zure Erreinua guregana etor
dadin.
AITAREN ETA SEMEAREN ETA
ESPIRITU SANTUAREN IZENEAN
EKAINAK 3,ASTEAZKENA
KORAZONISTA
GARA➢ Jainkoak MAITATU besterik ez daki egiten.
➢ Eta zu bakarka maite zaitu, bai zu, nahi
duelako, besterik egiten ez dakielako.
➢ Gogoan al duzu “seme galduaren” edo “Aita
onaren” parabola? Jainkoaren errukia eta
maitasuna norainokoa den piska bat uler
dezagun kontatzen du Jesusek. A zer pasada!
➢ Ikusi bideoa
https://www.youtube.com/watch?v=qY-ygC4p90g&t=15s
OTOITZEAN “Vuelvo a ti”
abestiarekin egingo
dugu otoitz.
Ikusi bideoa https://www.youtube.com/watch?v=KqRW
UCqjeAE
“INORK EZ NAU
INOIZ HALA MAITE
IZAN”.
EGUNAREN ESKAINTZA
Jesukristo ene Jaun eta Jainkoa:
Mariaren bihotz garbiaren bitartez
zure bihotzari sagaratu eta zurekin
batera eskaintzen natzaio Aitari
aldareko zure eskaintza santuan
gaurko nire otoitz, lan, sufrimen
eta alaitasunen bidez.
Gure bekatuen barkamenerako
eta zure Erreinua guregana etor
dadin.
AITAREN ETA SEMEAREN ETA
ESPIRITU SANTUAREN IZENEAN
EKAINAK 4,OSTEGUNA
KORAZONISTA
GARABehin batean…
Gazte dotore bat iritsi omen zen mendi arteko herrixka batera. Jendez beteta zegoen bertako plazara joan eta, banku batera igota, dei egin zien erne entzun ziezaioten. Hala esan zien: “Herritar maiteok, nire bihotza erakutsi nahi dizuet, munduko bihotzik perfektuena baita. Ikus dezakezuenez, perfektua da bai kolorez, bai formaz eta bere taupadak ere perfektuak dira.”
Hurbildu egin zitzaizkion herritar gehientsuenak bihotza ikustera eta… perfektua zela egiaztatu zuten. Plaza bukaerako iturri ondoan eserita zegoen aitona batek esan zion: “Zure bihotza perfektua izango da, baina nirea hobea da”. “A, bai, erakutsiko al zeniguke?” Aitona hurbildu, eta erakutsi egin zuen bihotza. Zahartuta, orbanez eta gaizki jositako “adabakiz” beteta zegoen. “Nola izan daiteke hori nirea baino bihotz hobea?” –esan zion gazteak barre-algaraka. “Burutik jota zaude … hori esatea ere!”? Aitonak erantzun: Asko maitatu izan duelako dago zahartuta nire bihotza, neurririk gabe eskaini delako eta beharra zuenari zatiak oparitu dizkiolako ditu orbanak eta nire bihotzarekin haiena partekatu nahi izan duten pertsonenak dira “adabakiak”. Horregatik da hobea nire bihotza zurea baino”. Pentsakor gelditu zen gaztea zer esan ez zekiela. Orduan, bere bihotzaren zai bat hartu eta aitonari eskaini zion. Pozik hartu zuen honek, bere bihotzaren beste zati bat eskaintzen ziola. Geroztik, gaztearen bihotza ez omen da perfektua, orbanak omen ditu, baina hobea omen da aitonaren bihotzean ponpatzen duelako eta aitonarenak berean.
https://www.youtube.com/watch?v=UQVhwUm1q2M
OTOITZEAN “Tu misericordia me cambia
el corazón” abestiarekin
egingo dugu otoitz.
Ikusi bideoa
Jainkoak zenbat maite gaituen
ikusteak ondokoak maitatzera,
laguntzera, adoretzera eta
haien alde eskaintzera
irekiarazten digu bihotza.
EGUNAREN ESKAINTZA
Jesukristo ene Jaun eta Jainkoa:
Mariaren bihotz garbiaren bitartez
zure bihotzari sagaratu eta zurekin
batera eskaintzen natzaio Aitari
aldareko zure eskaintza santuan
gaurko nire otoitz, lan, sufrimen
eta alaitasunen bidez.
Gure bekatuen barkamenerako
eta zure Erreinua guregana etor
dadin.
AITAREN ETA SEMEAREN ETA
ESPIRITU SANTUAREN IZENEAN
EKAINAK 5,OSTIRALA
KORAZONISTA
GARA➢ Etxetik ospatu beharko dugu aurten
Jesusen Bihotzaren jaieguna, elkarrekin
egon gabe.
➢Baina… jakina ospatuko dugula! Izan ere,
jaieguna ospatzeko zure ikastetxean
prestatu dutenaz gain… gure bihotzekin
bat egingo dugu, inoiz baino
KORAZONISTAGO sentituz.
KORAZONISTA
GARAIkusi bideoa
https://coras-
my.sharepoint.com/:v:/g/personal/csanchez_corazonistas_com/EfbseJn4T
hdIv_nV5to-uBcBdILhmn_s-0vvvQzTeH36tw?e=46R3jE
KORAZONISTA GARA. Garrantzitsuena ez
da zer egiten dugun, zergatik egiten dugun
baizik. Guregatik eskaini den Jesusen
BIHOTZAK gu geu beharrean daudenei
eskaintzera gonbidatzen gaitu. Besterik gabe!
OTOITZEANJainko Aita, munduan zehar
zabalduta dagoen familia
korazonistaren alde eskatzen
dizugu. Aurrez aurre ez
bagaude ere, bat egiten gaitu
Jesusen Bihotzak . Lagun
iezaguzu benetako
korazonista izaten,
harrotasunez eramaten izena
eta erantzukizunez izana.
EGUNAREN ESKAINTZA
Jesukristo ene Jaun eta Jainkoa:
Mariaren bihotz garbiaren bitartez
zure bihotzari sagaratu eta zurekin
batera eskaintzen natzaio Aitari
aldareko zure eskaintza santuan
gaurko nire otoitz, lan, sufrimen
eta alaitasunen bidez.
Gure bekatuen barkamenerako
eta zure Erreinua guregana etor
dadin.
JESUSEN BIHOTZAREN JAIEGUN
ZORIONTSUA OPA DIZUGU