Date post: | 13-Jul-2015 |
Category: |
Spiritual |
Upload: | lauro-ikastola-plastika |
View: | 1,205 times |
Download: | 8 times |
“Sortu zure arte lanak artista handienen antzera”
L'Estaque, 1883-1885
Paul Cézanne (1839-1906)
Frantziar margolaria izan zen, inpresionismotik
kubismorako trantsizioko eragile nagusienetako
bat.
Garaiko artista guztien artean, Cézanne izan
daiteke XX. mendeko artistengan eragin
handienetakoa izan zuena (Henri Matissek
kolorearen erabilera goresten zuen eta Pablo
Picassok haren konposizio lauaren egitura garatu
zuen kubismoa sortzeko, Picassok margolari
“guztion aita” zela adierazi zuen ere). Hala ere,
itzalean bizi izan Cézanne, eta bakandurik lan
egin. Ez zuen kritikariengan konfiantzarik, lagun
urri zituen eta 1895 arte oso gutxitan erakutsi
zituen margolanak. Familiarengatik ere aldenduta
bizi zen, hauek ez baitzuten aintzat hartzen
sortutako arte iraultzaile hori.
“Sortu zure arte lanak artista handienen antzera”
Ausartuko zinake koadroa hau Cezanne eran margozten? // Izena: ___________________________________________________
“Sortu zure arte lanak artista handienen antzera”
Vincent Van Gogh (1853- 1890)
Herbeheretar margolari ospetsua
izan zen, inpresionismo ondoko
garaikoa. Frantsez irakasle eta apaiz
protestantea moduan lan egin oztean,
hil arte pintatzen eman zituen urte
guztiak. Parisen bizi zenetik,
inpresionista joera berenganatu zuen
bere artelanak egiteko. Margozteko
teknika azkarra, bizia eta ingeradaz
betea zuen. Askotan pintura zuzenean
jartzen zuen ohialean ere.
Kritikagileek astiro pintatzeko
eskatzen bazioten ere, berak ez zuen
nahi metodo geldoak erabili,
momentuko inpresioa islatu nahi
zuelako, hortaz ez zioten prentsa onik
egin eta ez zueten bera ulertu. Bizi
izan zenean ez zuen koadro bat ere
zaldu baina orain prezio ikaragarriak
dituzte. Le Café de nuit,
1888.
“Sortu zure arte lanak artista handienen antzera”
Ausartuko zinake koadroa hau jarraitzen? Izena: ___________________________________________________
“Sortu zure arte lanak artista handienen antzera”
Léger (1881- 1855)
Familia nekazari batean semea.
Margozteaz gain, antzerki ezberdinen
eszenatokia diseinatu zuen, beirateak,
hormairudiak eta zinema munduan ere
frogak egin zituen.
*Bere lehenengo obrak 1905ean izan
ziren ,eta pertsonak makinak bezala
irudikatzen zituenez eragin
ziraragarria sortu zuten.
*Bere arte lanak forma abstraktukoak
eta geometrikoak eginda zeuden .
*1955ean “Bienal de San Paulo “saria
eman zioten
La gran Julie (1945)
teknika oleoa mihisearen gainean. 111,8 x 127,3 cm.
kokapena: MOMA museoa. Nueva York
“Sortu zure arte lanak artista handienen antzera”
Ausartuko zinake koadroa hau jarraitzen? Izena: ___________________________________________________
“Sortu zure arte lanak artista handienen antzera”
Pablo Picasso
(1881 – 1973)
Bere aita José Ruiz Blasco margolari eta
marrazkigintza irakasle euskalduna zen. Maria
Picasso Lopez, bere ama, Andaluziakoa zen.
Txikitan ez zen oso ikasle ona baina margotzeko
trebetasun handia erakusten zuen. Parisen beste
margolarien lanak tsunditu zion besteak beste, Van
gogh, eta Paul Cézanne.
Kubismo joera asmatu zuen, ohizkoak ziren joerak
baztertuz. Primitibismoa eta antzinateko arte
afrikarra izan ziren ispirazio iturri nagusiak.
Margolari, eskultore, grabadore kementsua eta
langilea izan zen ere.
Gernika margolanaren egilea da.
Las Señoritas de Avignon. 1907
“Sortu zure arte lanak artista handienen antzera”
Ausartuko zinake koadroa hau jarraitzen? Izena: ___________________________________________________
“Sortu zure arte lanak artista handienen antzera”
Piet MONDRIAN
(1872 – 1973)
Bere lehenengo lanak Holandako paisaien margoak izan ziren. 1991. urtean Pariseko “Salón de los Independientes” erakusketan parte hartu zuen. Erakusketa honetan zenbait pintore kubistak bere lana erakutsi zuten baita ere. 1917. urteaz geroztik egin zituen koadro eta teoriengatik da batez ere ezagutua Piet Mondrian. Urte hauetatik aurrera egin zituen lan edo irudietan, lerro horizontal eta bertikalaren arteko erlazioa ikertu zuen bi dimentsiotako espazioan. Bere irudien konposaketak eratzeko, Mondrian lauki zuzena eta karratuan oinarritzen zen, eta koloreen erabilera oso murriztua zen berarentzat:gorria, urdina, horia, beltza eta zuria erabiltzen zituen bere irudiak margotzeko. Irudiak egiteko modu berri honiNeoplastizismo izena eman zion Mondrianek. 1940. urtean New Yorken egindako lanek askatasun gehiago eta erritmo biziagoa adierazten dute, hiri handia eta Jazz musikaren ondorioz ziur aski. Bere bizitzako azken urteetan Broadwy Boogie Woogie lan famatua egin zuen. 1944. urtean New Yorken hil zen.
“Sortu zure arte lanak artista handienen antzera”
Ausartuko zinake koadroa hau jarraitzen? Oinarrizko koloreak soilik erabili. // Izena: ___________________________________
“Sortu zure arte lanak artista handienen antzera”
Joan Miró (1893 – 1983)
Margolari surrealistatzat har daiteke, baina ez zitzaion gustatzen talde batekin lotzea artista askea nahi zuelako izan. Antonio Gaudi arkitekoa miresten zuen, berak eraikuntza bereziak eta kolorez betea egiten zuelako. Askok diote zirriborroak besterik ez zituela margotzen, baina, bere irudiak patxadaz eta hausnarketaren ondorioz margotuta zeuden. Mundu eta unibertso pertsonala osatu zuen.
The singing fish, 1920
“Sortu zure arte lanak artista handienen antzera”
Ausartuko zinake unibertso hau bukatzen? Koloreztatu ezazu// Izena: _____________________________________________
“Sortu zure arte lanak artista handienen antzera”
Jackson Pollock
Jackson Pollock
( 1912 - 1956 ) Bere aitarekin estado batetik bestera ibili zen gaztaroan,
Arizonan gaindi Kaliforniara. 1930.ean halere, New-York-
era lekutzen da pintura ikasteko xedearekin. Ordea,
1929.ean izugarriko krax finanzial batek herrialdea jotzen
du, eta gure Pollock ahal duen bezala bizi da, lapurretan
batzutan. Zailtasun material horieri problema sikologikoak
erantsitzen dira: edatea, bortizkeria, desesperantza...
Krisisen eta sikoterapien artean iraganen du denbora.
Mexikako tindalari populistak (OROZCO, SIQUEIROS)
segitzen ditu, PICASSOren, MIROren eta MASSONen
influentziak gainditzen saiatzen da bere maneraren
aurkitzeko. Europa zaharrarekin moztura bat bezala
gertatzen-da «dripping» egiten hasten delarik 1946-47
urteetan; dripping teknika hau, pintura ixurtzen uztea
zipristinak taula zuriaren gainera da, eskuarekin ezpazio
mugabetuan edozein mugimendu sortuz. Honek taularen
gainean gizonaren dantza bat emaiten du. Ordutik ezaguna
da. Bere ondokoek imitatuko dute, eta berak ez du
probetxu handirik edukiko 1956 urtean auto ixtripu batean
hil bait zen.
“Sortu zure arte lanak artista handienen antzera”
Ausartuko zinake teknika berdinaz, zipriztinez kaadroa bukatzen? // Izena:
___________________________________________________
“Sortu zure arte lanak artista handienen antzera”
Keith HARING
(1958-1990)
Amerikar artista hau oso ospetsua egin
zen 80garren hamarkadan. Garai horretan
New Yorken arte joera ezberdinak
suspertu egin ziren, eta berak kaleko
Graffitien eredua hartuta lan deigarriak
egin zituen. Haring-ek ez zuen ohizko
euskarrietan bakarrik lan egiten, kaleko
iragarki erraldoietan zuzenean marrazten
zituen bere burutazioak. Bere marrazkiak
marra beltz definituekin egiten zituen,
haien artean gurutzatuz eta zeinu eta
sinbologiaz betetzen zituen.
“Sortu zure arte lanak artista handienen antzera”
Jarrai ezazu Haring bera izango bazina bezala? // Izena: ___________________________________________________
“Sortu zure arte lanak artista handienen antzera”
Juan Gris
(1887 – 1927)
Oso gaztetatik lan egin zuen aldizkari
ezberdinentzat, marrazkilari eta ilustratzaile
bezala.
1906an, alde batetik, ardura artistikoengatik,
eta, bestetik, soldadutza egin behar ez
izateko, Juan Gris Parisera, Frantziara joan
zen, non Pablo Picasso margolari malagarra eta
Georges Braque ezagutu zituen.
Gutxi gora-behera margolari kubista bezala
egin zituen lehen saiakerak, Natura hil , edo
bodegoiak margoztuz. 1915ean, Juan Grisek,
Picassorekin igaro zuen uda Céreten, Frantzia,
garai honetan, papier collé izeneko teknika garatzen hasi zelarik (paperean moztutako
formak eta, ondoren, oihalean itsatsiak) eta
Collage teknika ere garatu zuen. Bere koadrotan material ezberdinak itzazten zituen.
“Sortu zure arte lanak artista handienen antzera”
Jarrai ezazu “natura hil” hau. Egunkari zatiak edo bestelakoak itzatzi dezakezu baita. // Izena: ____________________________
“Sortu zure arte lanak artista handienen antzera”
Katsushika Hokusai 1760 - 1849 Margolari japoniarra izan zen. 1814. urtean, Manga asmatu zuen. Txikitatik marrazten hasiko zen. Japoniar marrazteko ohitura klasikoak ikasi zituen, pintzel ingeraden maisutasuna eta xilografia. Rtistaz gain, artisaua ere izan zen. Xehetasun handiarekin burutzen zituen bere margoak, ukiy erako margoak sortzeko. Bere artelanak europan ere ezagunak izan ziren eta garai horretako artistek ere bere influentzia hartu zuten. Van Goghek adibidez, era horretako koadroak ere eredutzat hartu zituen.
“Sortu zure arte lanak artista handienen antzera”
Jarrai ezazu paisai hau, Herrizka bat urrunean jarriz.. // Izena: __________________________________________________
“Sortu zure arte lanak artista handienen antzera”
Henri Matisse
( 1869 - 1954)
Apendizitis krisialdi bat izan zuenean hasi zen
margozten lehen aldiz, eta bere hitzetan "paradisu
mota bat" ezagutu zuen.
Japoniako artea eta post-inpresionismoaren
egileen eragina jaso zuen, hala nola, Paul Cézanne,
Gauguin, Van Gogh eta Paul Signac. Matissen garai
honetako margoek Signac-en puntilismoaren
estiloari jarraiki egin zituen. 1901ean bere lehen
erakusketa egin zuen, eta hiru urte beranduago
bakarkako lehen erakusketa.
Garai honetan Picassoren lagun bilakatu zen, lagun
eta arerio izan ziren aldi berean, nahiz eta
Matissek naturari gehiago erreparatzen zion
inspirazioa lortzeko, Picassok irudimenari
erreparatzen zion bitartean. Matisse Cimiezeko
herrian bizi izan zen bere heriotzerarte. 1941ean
minbizia diagnostikatu eta ebakuntza baten
ondoren gurpildun aulki batean geratu zen. Hala
ere, zorigaitz hark ez zuen margoztetik alboratu.
Zeuzkan laguntzaileei esker margozten jarraitu
ahal izan zuen. Garai honetakoak dira gouaches découpés izenez ezagutzen diren kolageak.
“Sortu zure arte lanak artista handienen antzera”
Hemen duzun zatiekin osatu margo lan bat Matisse eran. // Izena: _______________________________________________
“Sortu zure arte lanak artista handienen antzera”
Leonardo da Vinci ( 1452 - 1519)Pizkundeko arkitekto, musikari, asmatzaile, ingeniari, eskultore eta margolari izan zen.
Leonardo bere maisu-margoengatik, hala nola
Azken Afaria eta Mona Lisa, da famatua. Teknologia modernora aurreratzen ziren hainbat
asmakizun diseinatzeagatik ere da ezaguna.
Gainera anatomia, astronomia eta ingeniaritza
zibilaren aurrerapenean lagundu zuen.
Milanen zegoela Leonardok gutun bat idatzi zion
Ludovico Sforza-ri bere zerbitzu guztiak
eskainiz, baina bereziki ingeniari militar
zerbitzuak eskaintzen zizkion gerra garaietarako,
eta arkitekto, asmatzaile, eta eskultore
zerbitzuak bake garaietarako. Gutunean artistak
pintatzen ere bazekiela jartzen zuen baina ia
garrantzirik gabeko gehigarri bezala.Leonardok
1499an utzi zituen dukearen zerbitzuko lanak
Milan hiria tropa frantsesek hartu zutenean.
Garai honetan artistak Veneziara alde egin zuen,
eta han Giorgione artegilea ezagutu eta harrituta
uztea ere lortu zuen bere argi-itzalen
erabileragatik eta edertasunaz gain itsusia zena
ere adierazteko zuen trebeziagatik.